Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2003
‎–Nik ikusi ditut harrak eta zizareak –esan zuen, gorputza dar dar–, eskuin eskuan whisky kopa bat eta ezkerrean turuta zeramatzatela . " Goazen!", oihu egiten zuten:
‎Larrañagak jarraitu du. Aztertu egin ditugu zati guztiak eta hiru eta sei aste bitarte zeramatzatela leizean, iritzi diogu. Azterketek hala diote, behintzat.
2005
‎Alardean horrelakorik ez da inoiz gertatu. Aldaketa justifikatzeko urte asko zeramatzatela argudiatu zen.
2007
‎Udaletxera bidean zeramatzatela konturatu zen Jesus. Falangisten irainak etengabeak ziren.
‎–begia kearen atzean ezkutatu zuen?. Bardeako artzainek kontatzen zuten batzuetan txakurrak ikusten zituztela, giza hezurrak ahoan zeramatzatela .
‎Zurezko etxe tipitoek bi aldeetarik mugatzen zuten karrika hartu zuten, autoaren leiho apalduetarik bizikletekin jostetan ari ziren haur gazteen irri argiak beharrietan zeramatzatela .
2008
‎Bertan, munduko txoko guztietatik etorritako moda kazetarien aurrean, Lacoste etxeak bere azken jantzi bilduma aurkeztu zuen: Pilota frontoi baten itxura gogoraraziz, kolore gorria eta zuria nabarmendu zituzten, modeloek soinean apretak eta gerrikoak zeramatzatela .
2009
‎agindua, gainera, ezin zorrotzagoa zen, orduantxe bete beharrekoa, egunsentian, eta hala, handik gutxira, hogeita lau gizonez osatutako pelotoiak itsasertzeko pasealekuan barrena ekin zion, aurretik hamabi preso, guztiak gizonezkoak? zeramatzatela ; lehen argiaren isiltasunean, ibiltarien oinotsak ez ezik, presoen tartekako hasperenak ere entzun zitezkeen, baita ahapeka ari zirèn bizpahiruren xuxurlak ere, otoitzean, ziurki?, pelotoiko anarkisten aldikako hainbat oihu eta iruzkinekin batera, harik eta pelotoi buruak gelditzeko agindua eman zuen arte.
‎Hartzekodunen konkurtsoan zegoen apiriletik, eta eskaerak jaitsi egin zirela argudiatuta, 40 langile kaleratu zituen orduan. Aurtengo urtarrilean, greba egin zuten langileek, hiru hilabete zeramatzatela kobratu gabe eta aparteko lansaria ere ez zutela jaso salatzeko. Egun batzuk soilik iraun zuen protestak, zuzendaritzarekin ordainketak egiteko epe bat adostu zutelako.
‎Jakin bezain laster, Guardia Zibila leku horretara joan zen, eta zuloaren edukia ikertzen hasi zen, hatz markak bilatzeko eta lehergaiak zein ziren zehazteko. Ordu batzuk geroago, lehen azterketa egin eta gero, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak berri agentziei jakinarazi zien zuloa abandonatuta zegoela, eta pistolek eta lehergaiek urteak zeramatzatela inork hunkitu gabe.
‎Baita taldeburuak hitza bete ere, Domingok biharamun goizeko lehen orduan jakin baitzuen, bere taldekideekin batera, jakin beharrekoa: agindua, gainera, ezin zorrotzagoa zen, orduantxe bete beharrekoa, egunsentian, eta hala, handik gutxira, hogeita lau gizonez osatutako pelotoiak itsasertzeko pasealekuan barrena ekin zion, aurretik hamabi preso –guztiak gizonezkoak– zeramatzatela ; lehen argiaren isiltasunean, ibiltarien oinotsak ez ezik, presoen tartekako hasperenak ere entzun zitezkeen, baita ahapeka ari zirèn bizpahiruren xuxurlak ere –otoitzean, ziurki–, pelotoiko anarkisten aldikako hainbat oihu eta iruzkinekin batera, harik eta pelotoi buruak gelditzeko agindua eman zuen arte.
‎Udazkena zen. Traje marroi edo beltzez jantziak, eta azeri larruzko lepoko eta gerrikoak zeramatzatela ; azerien hanka mehe eta mutur hotzetan bermatzen zituzten kokotsak. Makillajezko maskarak itxura suntsiezina eta leuna ematen zien haien aurpegiei, baina suaren dirdira kuku leiho bateko zirrikitutik ihesi joaten den bezala, haiei ere sumatu egiten zitzaien arima beren begirada grinatsu, ilun edo urdurietan.
‎Izta zuhur zebilen. Psili eta Zei zeramatzatela , Coatli eta Lamda aterpetik alde egiten kukuzkatu zituzten. Afaria aiduru zeukaten.
2010
‎Sarjentuak azaldu duenez, 2008ko urtarrilaren 6an bi lagun ikusi zituzten mendiko arropak jantzita eta motxilak gainean zeramatzatela Udalaitz mendian (Gipuzkoa).
‎Karrera Sarobe, Ata, da atxilotuetako bat, aipatu iturrien arabera. Gainera, atxilotu zituztenean armak zeramatzatela ziurtatu zuten ikerketako iturriek.
‎Karrera Sarobe, Ata, omen da atxilotuetako bat, aipatu iturrien arabera. Gainera, atxilotu dituztenean armak zeramatzatela ziurtatu dute ikerketako iturriek.
‎Komunikatuan, Sanchez Dragok zehaztu du, aipatu pasartearen harira, egia dela neskatoek minigonak, takoiak eta makillaje ausarta zeramatzatela eta haiekin hitz egin zuela kafe bat edaten zuten bitartean. Gainera, bi neskatoak lardaskan aritu zirela ere onartu du.
‎Haien artean Mickey eta Marieren figurak bereizi zituzten bi norvegiarrek harriduraz. Ez ziren jabetu, baina, hankak, saltoka barik, arrastaka zeramatzatela .
‎Artean, nazioarteko albisteak arretaz jarraitzen zituen: ...Mustafa Kemal Ataturken memoriak irakurri eta Turkiako aldaketa politikoa miretsi zuen; vietnamdarren independentzia borrokaren berri izan zuen; Mahatma Gandhik britainiar kolonialismoaren aurka zeraman borroka ere estimuan izan zuen, batez ere janzki okzidentala kendu eta indiar arropaz jantzirik ikusi zuenean; 1936ko udan, ez zitzaion pozgarria egingo jakitea militar altxatuek arrifiak andanaka zeramatzatela gerlara.
‎izozkientzako eta xanpainarentzako hozkailua, kristalezko ateekin. Denek zekiten botila haiek urteak zeramatzatela han logaletuta. Txotxolo batek baino ez zukeen xanpain botila bat eskatuko, eta txantxa motibo bilakatuak ziren.
2011
‎Bildu eta ezker abertzaleak milaka pertsona bildu dituzte 12:00etan hasi den manifestazioan. Protestak Gernikako kale nagusiak zeharkatu ditu, ikurrina handi bat eta independentziaren aldeko pankarta aurrean zeramatzatela .
‎Strauss Kahn telebistan elkarrizketatzen ari ziren bitartean, 50 emakumezko inguru NDFko zuzendari ohiaren kontrako protesta egin dute, Homo erectus erectus eta emazteari DSK zikiratzeko eskatzen zizkioten pankartak zeramatzatela .
2012
‎Horretan, eta makinak desmuntatzen, prentsaren aurrean egindako agerraldi batean ziurtatu zuten moduan. Muxikako lantegiko zenbait pieza kanpora zeramatzatela jakinarazi zuten, taldeak Teruelen (Espainia) duen lantegira, hain zuzen, eta ez zekitela hori legezkoa zen, kontuan izanda Bizkaiko Foru Aldundiak ondasun guztiak bahitu zizkiola. Jarduera baimena berreskuratzeko administrazioek eskatzen dizkioten baldintzak betetzeko eta diputazioari zor diona itzultzeko modurik ez daukala esan izan du beti enpresak.
‎1970ko hamarkadan zabaldu diren arren, Ekaingo harpeetako haurrek ere soinean zeramatzatela iruditzen zaigu. Pixoihalak dira, pamperrak, dodotisak, fardelak, paketeak.
‎Hortaz, Barrière du Roule ko arboladia lehendik ere susmagarria zelarik, segituan bururatuko zitzaien gaizkileei gauzak aurkitu ziren leku horretan uzteko ideia. Daturik ez dago aurkitu diren gauzek egun batzuk baino gehiago zeramatzatela arboladian frogatzen duenik, Le Soleil ek hala suposatzen badu ere; aldiz, bigarren mailako datu asko dago, inoren arreta erakarri gabe, han ezin egon izan zirela adierazten duena, zoritxarreko igande hartatik mutilek aurkitu zituzten arratsalderaino doan hogei eguneko bitartean. –Euriaren eraginez hondatuak eta lizunduak zeuden?, dio Le Soleil ek, bere aurrekoen iritzia beretuz,, eta lizunak elkarri erantsiak.
‎Baina nire asmoak pixka bat airean geratu ziren espainiarrarekin eztabaida sakon bat izan, eta, bere herritarren eta portugesen artean, beste hamasei kide gehiago zirela ulertu nionean, eta guztiak, itsasontzia hondoratu eta bizirik lehorreratzea lortu ondoren, basatiekin bakean bizi zirela, baina neke handiak zituztela zenbait premiazko gauza lortzeko, eta askotan baita bizirik irauteko ere. Bidaldiaren gorabehera guztiak galdetu nizkion, eta Río de la Platatik Habanara bidaldia egiten zuen espainiar itsasontzian zihoazela esan zidan, zama han uzteko, batez ere larrua eta zilarra, gero, han aurkitzen zituzten salgai europarrak hartu, eta haiekin itzultzeko; ontzian bost marinel portuges zeramatzatela , beste hondoratze batetik hartutakoak; bere ontziko bost gizon ere ito zirela lehenengo itsasontzia galdu zenean, eta bizirik ateratzea lortu zutenak, era guztietako arriskuak eta nekeak igaro ondoren, ia goseak hilda, kanibalen itsasbazterrera iritsi zirela, eta han une oro irentsiak izateko beldurrez zeudela.
‎Hori zela eta, zorrotzago galdegin nion gizon haiei gertatutakoaren berri. Segurtatu zidan oraindik bizirik zeudela; lau urte inguru zeramatzatela han, basatiek bakarrik utzi zituztela, eta bizitzeko janariak ematen zizkietela. Galdetu nion zer zela eta ez zituzten hil eta jan.
‎Beraz hark bazekien (eta Emmak berak baino hobeto) ordainduko haien historia luzea, txikerrak hasieran, endosatzaile gisa askotariko izenak zeramatzatela , epe luzera tartekatuak eta etengabe berrituak, harik eta egun batez, protesto guztiak bildurik, merkatariak bere lagun Vinçarti enkargatu zion arte behar ziren jazarpenak bidera zitzan haren izen propialean, herrikideen artean inolaz ere trigre baten gisa azaldu nahi ezik.
2013
‎Nik ez dakit batere. Horretaz hitz egiteko bertan egon behar da eta badiotsut, ni ez naiz inon izan… Napoleonen gerlen kronikak irakurtzen ditudalarik, ikusten dut paparrean dominak zeramatzatela , eta, lepotik zintzilik, katilu txiki bat. Zertarako zen katilu txiki hori?
‎Bestea, Gordexolakoa da (B). Egun horretan umeak taldean, eta eskuetan banderinak zeramatzatela , eskean joaten ziren etxerik etxe, otzara batean oilarra sartuta. Oilarra, giro horretan, biziaren adierazle dugu; heriotza uxatzekoa, eta harekin batera espiritu kalteginak, deabruak, sorginak eta izaki txar guztiak.
‎Bigarren txalupa ababorreko aldetik eratxiki zitzaion ontziari. Segidan, zurubitik jaisten hasi ziren bertze zortzi armagizon, beren puska guztiak zeramatzatela . Txalupetako arraunlariak soldatapekoak ziren guztiak, kapitainak hala nahita.
‎Ez zen dendan beste mugimendurik. Zuzen eta tente kokatuta zeuden apaletako liburuak eta kajoi estuetako postalak; baita paretetako argazki zuri beltz ugariak ere —desertu bazterrak, indioen tipiak, mende hasierako Renoko bistak— Iduri zuen ehun urte zeramatzatela halaxe, geldi eta bakar, eta beste ehun ere pasako zirela esku batek hartu arte. Leihotik sartutako eguzki zerrendan hauts izpiak nabarmentzen ziren.
‎Bide bat aukeratu, eta bazterrak miatzeari ekin zioten, frai Martin bere gurutzearekin eta Luzongo bi indio" espia" aurretik zirela. Espia haiek jendea ikusi zuten laster, bost lagun, haietako bi emakumezkoak, haurrak bizkarrean zeramatzatela . Denak larrubizirik zihoazen.
‎Iparraldeko pasabidearen bila joandakoek natibo batzuk ikusi zituzten hiru banderatxorekin, bat gorria, bestea urdina eta bestea zuria, baina ez zuten jakiterik izan nondik atera zituzten. Bestalde, Bodegak, bertako gizonen janzkera deskribatzean, kristalezko ale handiz egindako lepokoak zeramatzatela aipatzen du. Berriro ere, ezin izan zuten jakin nork emandakoak ziren.
‎Zehaztasun handiz berreraiki ditzakegu espedizio epikoaren urratsak, zeren eta, harrigarria badirudi ere, haren berri ematen duten sei eguneroko heldu baitira gaurko egunera. Urtebeterako hornigaiekin eta 160 gizon zeramatzatela atera ziren hiru ontziak
2014
‎Bigarren pasartean mendekua jazo zen: Orellanako Coca hirian erositako karabinak zeramatzatela , taromenane indigenen klaneko hamarka partaide akabatu zituzten. Huaoraniak gehiago dira, su armak dituzte eta boteretsuagoak dira.
‎Probintzia honetako gobernadoreak ere dekretu bat plazaratu zuen, Nizhni Novgorodekoaren berdin berdina. Bazebiltzan han tatariarrak, mahuka laburreko kafetanez jantzirik eta buruan Pierrotenak bezalako ertz zabal zabaleko txano punta zorrotzak zeramatzatela . Beste batzuek, hupelanda luzeaz bilduta eta tximel txikerra kaskoan, judu poloniarrak ematen zuten.
‎Hara metatu ziren turkmeniarrak ere, jantzi nazionala soinean, galtza luze koloretsua, gamelu zurdaz ehunduriko jaka eta zamarra, txano gorri konikoak edo kanpai formakoak, bota altuak, Errusiako larruaz eginak, eta sable laburra eta ganibeta gerrikoan, uhal batetik zintzilik. Harago, haien jaunengandik hurbil, emakume turkmeniarrak ageri ziren, ileetatik dilindan ahuntz ile txirikordatuak zeramatzatela adats luzagarri, soinean mantarra zabalik, urdinez, purpuraz edo berdez marraturiko djuba baten azpian, hanketan bildurik koloretako xingola gurutzatuak goitik behera, eta larruzko oskiak oinetan. Eta hantxe mantxuak ere, Errusiaren eta Txinaren arteko mugako herri guztiak emirraren esanetara altxatu izan balira bezala, kopeta eta lokiak ile moztuak, adatsa zintzilik mototsean bildua, tunika luzea, gerrikoa zetazko atorraren gainean gerruntzea estutzen, txano arrautza formakoa, gerezi koloreko satinez egina, ertzak beltz, zerrenda gorri.
‎Astoaren orpotik beltz aldra suminkoi bat zetorren, oin lehertuekin eta bekozko ilunez; denda, kanpainako aulki, latorrizko kaxa, ontzi zuri eta fardel nabar pilo bat botatzen zuten lurrera esparruan, eta misteriozko giroa pixka bat sakonagotzen zen estazioko nahasmenduaren gainean. Halako bost segizio etorri ziren, nahas mahasean ihes egindakoen aire absurdo harekin, ezin konta ahala jantzi denda eta janari biltegitako hornidurak zeramatzatela , halako eran non batek pentsa bailezake, lapurreta egin ondoren oihanean barrena zamatzen ari zirela, bertan partiketa egiteko. Berez itxurazkoak izan arren giza eromenaren eraginez harrapakinak ziruditen gauza haiek nahaspila bereizi ezinezko bat osatzen zuten.
‎Biok batera ozenki birao bat bota, izuaren izuz, uste dut, eta gero, niri ez ikusiarena eginez, estazio aldera itzuli ziren. Eguzkia behean zegoen, eta, maldan gora besoz beso aurrerantz makurturik zihoazela, bazirudien herrestan zeramatzatela , nekez, luzera ezberdineko beren bi itzal barregarriak, atzetik, belar luzearen gainetik, astiro, printza bakar bat ere tolestu gabe.
2015
‎Beraz, esan zuten, ordu hartan malekoian zebilen jendetza kontuan harturik (udaltzaingoaren arabera, bost milatik hamabost mila bitartean), ezin zitekeen besterik ezer egin. Eta erantzukizun osoa hilotzei leporatu zieten, eta zehar begiratu eta hitz erdien bidez alargunoi ere bai, lokarriak aske eramateagatik bezala, lokarriak aske zeramatzatela ez konturatzeagatik. Epaia salomonikoa izan zen, dudarik ez, eta ondoren gorpuak jaso zituzten, rotaflexa eta mailua eta katu pneumatiko bat erabiliz.
‎Bidaztiaren urrea ez zen agortzen. Karabanek gauez zeharkatzen zituzten mugak, armak merkantzia arrunten azpian ezkutaturik zeramatzatela .
‎5 2007ko ekainaren 21ean, Guardia Zibilak ehun kilo lehergai zituen kotxe bat atzeman zuen Andaluziako herri batean, Ayamonten (Huelva). Uztailaren 2an, Frantziako Poliziak ETAko hiru ustezko kide atxilotu zituen Donibane Garazin, 165 kilo lehergailu zeramatzatela . Uztailaren 19an, ETAko ustezko kide batek presaka hanka egin zuen taxi batetik, lehergailu baterako gaiak bertan utzita, Mediterraneo kostako herri batean, Torreblancan (Alacant).
‎Inork sinetsi ez arren, kaian zeuden guraso guztiek oihukatuko zituzten promesa ezinezkoak. Eta azken unean, oina dagoeneko igotzeko maila gainean zuela, hegazkin hartan zihoazenek, nolabait ere, banaketak zekartzan bi sentipenak batera zeramatzatela pentsatu zuen Kepak, elkarrekin bat egin ezinik. Lurrean geratzen zirenen bihotz hautsia.
‎Pio Beobate eta Agiña Txikia zubitik abiatuta Xuai gainera igo ziren bizikletan eskuak libre zeramatzatela , alegia eskutokian jarri gabe; belaunen gainean ere ezin zuten. Ikustekoa izan zen apustu hau, goiko bueltan aginarrak bazterretik jo zuen eta aurrea hartu ere bai, baina Piok, zabalxeagotik hartuta, ez zuen abiada galdu eta lehentxeago iritsi zen gora.
‎" Eskerrak txaleko iragazgaitzak zeramatzatela ", pentsatu zuen.
2016
‎Oroitzapenetara jo behar duzu gure kasuan, agian eskura dauden milaka argazkien laguntzaz. Ikusiko duzu konpainia Talaia ikastetxean ondoko kalezulo hartan bahitua edo goitik behera beltzez jantzitako ertzainek inguratua, ikusiko duzu entsaio haietan ertzainek sekulako tramankuluak zeramatzatela eskuetan, ezkutuak, kaskoak, buru estalkiak, Irakeko bazter batean baleude bezala. Ikusiko dituzu konpainiaren martxa eragozten zuten barrikadak, gorrotoak desitxuratutako aurpegiak.
‎Kapeluaren koloreko ezpainak lortu zituenean jarri zen ilaran. Ez genuen orduan gogoan 1905ean Estatu Batuetako feministen lehen manifestaldietako batean emakume guztiek ezpainak ezin gorriago zeramatzatela , protesta gisa.
2017
‎Etxetik ateratzean Ximeno almadiariarekin topo egin zuen. Garazik bazekien, Ximeno eta bere amak urte batzuk zeramatzatela elkar ikusten eta haren laguntzari esker etxeak aurrera egiten zuela, bestela aspaldi utzi behar izango zuten etxea, herria eta ibarra, Erriberarantz bizimodu duin baten bila joateko. Gizon atsegina eta estimatua zen eta berak ere gustura zerbitzatzen zuen, noizean behin otordu bat egitera zetorrenean.
‎Jadanik ez nauk oroit eder ala itsusi zirenetz. Bakarrik gogoratzen diat bata ilehoria zela eta bestea beltxarana, eta biek ala biek udaberriko blusak zeramatzatela .
‎Orduz geroztik, neskato horien bizitza amesgaizto bihurtu da. . Fiskalak esan die Al Sisi presidentearen aurkako konspirazio baten kide direla eta motxilan armak zeramatzatela . Nazkagarria izan zen; bada, nire alabari esan zioten atxilotu zuten egunean ez zuela azpiko arroparik, Poliziaren esanetan probokatu egin zituela?, adierazi du Raudaren amak.
‎Paseatzen ari zela, koloretako puxika batzuek atentzioa eman zioten, sasi batzuetan katigatuta. San Martingo azokakoak izango zirelakoan, etxera eramateko hartu zituen, eta hara non deskubritu zuen globoek mezuak zeramatzatela lotuta. Ingelesez idatzita, herriko eskolara eramateko eskaera zekarten.
‎Orduan hurbildu zitzaion Irantzu, txanpon berri gutxi batzuk eskuetan zituela. Eta burua haizez beteta izateari utzi behar izan zion, eta txanponak ilaran antolatzen hasi, baina, bat batean, gazte talde berri bat agertu zen San Nikolas kaletik Sarasate pasealekura, aurpegiak estalita korrika eta oihuka zetozela, eta pinturaz betetako botilatxoak eskuetan zeramatzatela .
‎Manuelarena maitasunezko eskutitz xaloa eta hunkigarria izan zen eta, besteak beste, preso zeramatzatela bidean izan zuten istripuren berri eman zuen:
‎Uxueko apaizarenaz gain, Miguel Galduroz Luzaideko Erretorea, Luzaide inguruan zebilen. Zaragozako bigarren setioaren ondoren, Mariano Renovales eta Francisco Gambra frantsesek preso zeramatzatela , ihes egitea lortu zuten eta Erronkarin talde armatu bat bildu zuten. Horiei lotu zitzaien Gregorio Krutxaga Urzainkikoa, Xabier Minaren adin berekoa eta bera bezala Zaragozan ikasle ibilia.
‎Gosaria prestatzerakoan ere ematen zuen urteak zeramatzatela elkarrekin bizitzen, Axik eta Josebak senak aginduta –Txatok barre egingo lioke esamoldeari, marikitek ez dutela senik, eta izatekotan gizonen gorputzekikoa dutela argudiatzeaz gain, sena hitzaren gipuzkoar bizkaitartasuna eta heteronormatibitatea salatuz– berehala ikasi baitzuten non zegoen kafea, non zekaleak, non marmelada, non azukrea, non katiluak, egoeraren eta lekuaren arroztasun...
2018
‎Orozkon suzko azauondoa lango ikusten zuten Anderea zerua zeharkatzen; eta batzuen ustez zuziak lotuta zeramatzan sai bat izan zitekeen. Orozkon berean, eta ez han bakarrik, Donibane bezperako gauean, soroetara joaten ziren jendeak gurutzeak jartzera, eskuan lastozko pollak (galburu gabeko azaoak) pizturik zeramatzatela , zuziak legez: firrindaka eta txirrinkak eginez erabiltzen zituzten ilinti horiek, txinpartak ateratzeko moduan.
‎Perrin jaunak kontatu zidan gerrak, Munduko Lehen Gerrak alegia, Europa birrinduta utzi zuela, baina bizirik gelditu zirenek inoiz baino grina gehiago zutela bizitzeko, eta aberatsek bereziki mendeku gisako bat hartu zutela eta lau urte horietan edan gabe utzitako xanpain guztia ari zirela edaten, emakumeek soineko zaharrak alde batera utzi eta askoz ere motzagoak,, zurearen antzekoak, gorputza agerian uzten dutenak? zeramatzatela soinean, eta gauak dantzan igarotzen zituztela, mundua berriro bukatu baino lehen.
‎Arratsaldea doluzko soineko beltzaz janzten ari zen, eta gero eta jende gutxiago zebilen ingurumarietan. Guardia nazionalen talde bat abiadan igaro zen lorategien erditik, kanoi pare bat bultzaka zeramatzatela . Maillot Atearen aldera zihoazen, hantxe gertatzen ari baitziren borrokaldirik odoltsuenak.
‎13 ETB sortu zenean, 1982an, errekurrentea zen indiarrak edo koloreko pertsonak euskaraz entzutera ohituta ez geundela esatea, horrek audientziak lortzeko zailtasuna esplikatuko zuelakoan. Kontua da urte hartan euskal herritarrek 20 urte zeramatzatela estigmatizatutako pertsona haiek gaztelaniaz zein frantsesez entzuten (telebista sortu zenetik, alegia). Aurten ETBk 35 urte beteko ditu, eta irudi luke denbora hori ez dela nahikoa izan ikusleak euskaraz entzutera ohitzeko.
‎Errebelde izatearen susmopean, ikasle batzuk, Kristobal Bertiz eta Esteban Jatsu (Pedro Jatsuren semea berau) tartean, atxilotzeko agindua eman zuen eliza agintaritzak. Nabarrerian zehar Apezpikuaren kartzelara zeramatzatela , bidera atera ziren Estebanen aita eta bertze batzuk. Liskarra sortu zen, hainbat hildako egon ziren erran bezala, eta ikasleek ihes egin zuten.
2019
‎Modu apalago batean ere, azpimarratu behar da ironiarekin eta umorearekin horren loturik dagoen sarkasmoa ere presente dagoela eleberrian. Adibidez, Florak gerrari buruz hitz egiten duenean," berak gerra alferrik egitea zer zen ez baleki bezala" (31) egiten duela aipatzen da, edota Hanbren gerrako pasarteak kontatzen ari direnean" ez dakit nik zer gudaloste zen hura, soldaduak armen ordez bizkarrean hildakoak zeramatzatela ibiltzeko" (25) bezalako iruzkin kritikoak irakur ditzakegu, hausnarketa serioak umorearekin batean iradokitzen dizkigularik.
‎Elkarrekin sei hilabete zeramatzatela ospatzeko, Tomasek ordenagailua itzali, lana beste noizbaiterako utzi eta kalera irten zen, goizeko hamabietan. Landareak eta usain gozoak maite zituen Arantzak.
‎Oñati aldean zaintza lanak egiten zebiltzan ertzainek enpresa batetik zetorren ibilgailu bat geratu zuten zapatu goizaldean, 02:00ak bueltan. Barruan zihoazen bi gizonezkoak identifikatu zituzten, eta ikusi zuten autoaren atzealdean zilindro itxurako eta pisu handiko metalezko bi pieza zeramatzatela ; 314 eta 176 kilotakoak ziren hain zuzen ere. Bobinak autora garraiatzeko arrapala gisa erabilitako egurrezko bi ohol ere bazituztela adierazi dute Segurtasun Sailetik.
‎Anek esan dit Josunek eta berak hilabeteak zeramatzatela gaizki, larrurik jo gabe eta beti elkarri mokoka. Larrua jotzearena kenduta, ez dut gogoan Ane eta Josune sekula zoriontsu izandako boladarik.
‎Berdinak ziren, eta ezberdinak, aldi berean. Ezaugarri partekatu berezirik ez zuten, salbu terrorismo itsuaren ezpatak eragin sufrikarioak zeramatzatela bide amankomunean!
‎Juduen artera jotzen badugu, Pentekoste inguruko festa ospatzen zuten haiek, garibalak eskuetan zeramatzatela , aste pare festazkoa. Izan ere, Pazkoan azao edo gari xorta bat zeramaten, artean apenas galburuak heltzen eta makurtzen hasiak izaten zirenekoa.
‎Mahatsondo zuloak egiteko botak errepikatzen ziren, edo sebo distira emandako zapatatzar konponduak panazko praka kolorgeen barrenean, igaro eta igaro ari baitziren alfonbra eta tronaduraren gainean iraingarriki arrastaka, eta ez zuten baimenik eskatzen. Aurpegi lausoak distiraren orban geldigaitzean, eskuak elkar eta presaz agurtuz edo bastoiak, ezpatak edo zinpeko zaindariaren karabinak izan zitezkeen gauzak zeramatzatela . Atea parez pare irekita, handitu egin zen ikuskizuna.
‎Behorra jantzi gabe, kumea kentzeke, zaltuts igo zurdei helduta, botako takoia mehaketan sartu eta han abantatu zen, zoro, paisaian barrena korritzera. Apo ferratuen arrastoak aurkitu zituen, kanoi orgenak, eta soldadu herren bat eta munizio karga zeramatzatela jakin zuen. Airea usaindu zuen etsirik, erne entzun zituen haizeak, irrintzi intziririk ba ote zekarten, ehun aldiz galdu zen artadietan barna.
‎Nork bere pentsamenduak buruan, hirurek ere soldadu nekatuak ematen zuten, kolpetik beren egoeraz jabetu izan balira bezala: ia zortzi hilabete zeramatzatela kuartelaren hiru metro altuko murrua inguruan zutela; zortzi hilabete, gehi errekruten kanpamentuan pasatutako hirurak, guztira hamaika hilabete. Aurrean, berriz, beste hiru hilabete, edo hiru eta erdi, abendura arte.
‎“200 bakoitzak? ”. Banekien hamarkadak zeramatzatela bertso afari hura antolatzen, bertsolariek hortik gora kobratzen zutela. Baietz esan nion, 200na.
2020
‎Auzitegiko analisiak egiaztatu zuen hilotzek 22 kalibreko balaz zulatuta zituztela garezurrak, eta hamar hamaika hilabete zeramatzatela panteoian gordeta. Hilerriko ehorzlearen arabera, azkenekoz mausoleoan sartu zenean gorpu haiek ez omen zeuden han.
‎Bonbardaketatik hogei bat egunera, Friburgon gordetako txostenaren egilea, izen luze ahoskaezineko ofizial aleman bat joan zen autoz herri haietara, naziek zerabilten Tarragonako La Seniako hegazkin basetik, jendaurrean erasoen ondorioak fotografiatzeko. " Soldadu dotore batzuk ikusi genituen, oso kamera politak zeramatzatela ", zioen Andresak. " Zergatik ez ginen mintzatu haiekin?
2021
‎garrasia enbata haizea bailitzan gurutzatu zen haien artean. Aurreratzeari ekin zioten, suntsitzeko asmoz, mokoak zorroztuak eta begiak distiratsu zeramatzatela .
‎Presidenteak, lehen ministroak eta zenbait ministrok aitortu dute alertak jaso zituztela leherketa baino aste batzuk lehenago, baina errugabetzat jo dute beren burua, esanez ez zela haien eskumena, edo ardura beste baten esku utzi zutela. Diabek ere jaso zuen txostena, non estatuko segurtasun agentziek ohartarazten zuten lehergaiek sei urte zeramatzatela portu eremuan. Gaiari buruz galdetu ziotenean, lehen ministroak erantzun zuen ez zituela irakurri dokumentuak.
‎Bestalde, Zabartek Ahaztu aurretik leloko erreportaje sortaren balantze ona egin du. Gogorarazi du 150 atal zeramatzatela , eta «arnasguneak» sortzeko beharra ikusi zutela. 2018an, Ur handitan atzerrian sortu zuten, eta iragan hurbileko istorioekin «beste zerbait» bilatu dute.
‎–Inoiz borrokatu gabeak –esan zuen– Gure egungo korazatuak bezalakoak, inoiz borrokatu gabeak. Inork ez zekien zer egiteko gai ziren barruan gizon asaldatu haiek zeramatzatela ; gutxi ausartzen ziren aieruz esaten ere. Gauza mugikor handi batzuk ziren, kirtenik gabeko arpoi buruen itxurakoak, kirtenaren ordez helize ardatz batekin.
‎Gutxi ibiltzen zen kale haietan baina esango luke aldatua zegoela dena, eraikinen fatxada gehienak metalezkoak ziren, behean zegoenaren metalezko olatuek fatxadak kutsatu izan balituzte bezala; teilatuetan antena pila ageri zen; ez zebilen jende askorik, ez eta autorik ere, ia desertua zirudien denak. Ohartu zen kontra zetozkion bakanek andre errubioen moduko belarritako gailuak zeramatzatela , eta bakarrizketan zihoazela, eroen moduan. Hala ere gehiago harritu zuen gainontzeko ibiltariek ez erreparatuarena egiten zietela gora gora mintzo zirenei.
‎Prado kaletik barna, lehen kofradiakideak heltzen hasi ziren, zuriz jantzita, lepoan zapi gorri bat, farolak binakako ilaran zeramatzatela . Lehenengoek, eta urre kolorekoak zeramatzaten, izar formakoak.
‎Bihotz samurgarria da pentsatzea greziar haiek amets hau zutela: zeruko atea jotzea beren biribilkiak eskuan zeramatzatela .
‎Emakumeek hari ile xerloak mozteko eginahalak egiten zituzten, eta, pianoaren soka bat hausten zen bakoitzean, borroka eta zalaparta izugarriak pizten ziren hura lortzeko eta harekin eskumuturreko bat egiteko. Haren emakumezko miresle batzuk segika joaten zitzaizkion kalean eta kafetegietan, beirazko flasko batzuk zeramatzatela , haren katiluko kafe hondarrak biltzeko. Emakume batek, behin batean, Liszten puruaren hondarrak hartu zituen pianoaren pedalaren ondotik, eta paparrean eraman zituen, medailoi baten barrenean, hil zen egunera arte.
‎Demetriosek bere agenteak Anatoliara, Egeo itsasoko uharteetara eta Greziara bidali zituen, poltsa beteta eta armak gerrian zeramatzatela , grezierazko obrak lortzera. Garai hartan berean, aduanetako ofizialei, lehenago esan dudan bezala, Alexandriako portuan aingura botatako itsasontzi guztiak miatzeko eta bertan aurkitzen zuten edozein testu konfiskatzeko agindua eman zitzaien.
‎Urteko lehen Santiagorako beilariak herrian sartzen jarraitu nituen. Izuratik edo Larzabaletik etortzen ziren, aterki lodiez gerizatuak eta bizkarrean zaku astunak zeramatzatela . Donejakue karrikatik jaisten ziren, lerroan, buruak apal eta oinak sutan.
‎Begien eta burmuinaren arteko traturen bat izan zen loratu zitzaidan irribarrea, ez nintzen kontziente nire ezpainen posizioaz. Zirak zeramatzatela ohartu nintzen.
2022
‎Hainbat sendi ibili dira asteon hilerrietako kaleetan gora eta behera, esku artean lore sorta, eta ontzi zein bestelako apaingarri koloretsuak zeramatzatela . Domu Santu egunaren bezpera egun horiek baliatu ditu Abadiñoko Udalak herrian egin duten Errautsen Lorategia aurkezteko.
‎Elkarbizitzan hilabete gutxi batzuk zeramatzatela , ordea, zerbait gertatu zen. Behin, Irene erosketak egitetik zetorrela, etxean sartu eta Paulen eskultura bat lurrean erabat triskatua aurkitu zuen.
‎Las Tretze Moscas s" envolèn, en s" amportant las tretze agraulas. E dempús, ni l" òme ni la hemna las tornèn pas jamès véser, jamès (Hamahiru euliak hegaldatu ziren berekin hamahiru beleak zeramatzatela . Geroztik ez gizonak ez eta emazteak ere ez zituzten berriz ikusi, sekula) (laburtua, Bladèr 1966 II (1886):
‎17:00etan abiatu zen manifestazioa Bilboko Plaza Eliptikotik. Mobilizazioaren buruan euskal presoen senitartekoak joan ziren, lau zutabetan banaturik eta elkarren arteko aldea gordez, eskuetan presoen herriratzea adierazten duten geziak zeramatzatela .
‎Iluntzean, berriz, ohikoa bilakatu den beste mobilizazio bat egin zuten Gernikako herritarrek, Foruko plazatik abiatuta, eta, eskuetan kandelak zeramatzatela , ibilaldi ikusgarria egin zuten gernikarrek herrian zehar.
‎uste da, 2016tik 2018ra bitartean, 37,5 milioi euroko irabaziak pilatu zituztela. Atzera eginda, iazko ekainean, Barajas-ko aireportuan, Guardia Zibilak 300 kilo angula zeramatzatela atxilotu zituzten sei pertsona. Sarekada hari buruzko berrietan irakurri genuenez," harrapaketa hartan kaltetuena izan zen erkidegoa Kantabria izan zen, Asturiasekin eta Euskadirekin batera, non espezie honen arrantza tradizionala den". Harrigarria bada ere, gure kostaldea da Europa osoan angula aisialdiko arrantzan baimentzen den lurralde bakarra.
‎Batzuk billarrean ari ziren; beste batzuk sukaldean sartzen ziren eskuan eskalope pilak zeramatzatela , gordin eta arrosa; sutara bota  tzean, txinpartak atera eta ke laino lodi bat zabaltzen zen; soldaduek garagardo latak igotzen zituzten sototik, egonarri gutxirekin baztertuz lagundu nahian zebilkien emakume zerbitzaria; gizon gazte bat –aurpegia gorri eta ilea urre kolore– bere kasa ari zen arrautzak sutegiaren ertzaren kontra kraskatzen; beste bat baratzeko lehenengo marrubiak arra...
‎Ihes egitera xaxatu zuen René hura, gero ohazalaren azpian goxo goxo geratu zena, Frantzia herioan zen bitartean... Jende haiek... iheslariei basokada bat ur eta ohea ukatzen zietenak; arrautza bat urrearen prezioan saltzen zietenak; autoak maletaz, paketez, hornigaiez, are altzariz, mukuru zeramatzatela , leher egindako emakumeei eta Parisetik oinez zetozen haurrei erantzuten zietenak:
‎atso edo emakume (iraganean, konnotaziorik gabea)+ lor, eroate edo garraiatze (antzinako euskaran). Martopil, ikuskei edo antzeko opariak zeramatzatela , emakumeek erdiberriari egiten zioten ikustaldia. Anfitrioiak, ordainetan, bisitariei ardo eta ogiz edota txokolatez osaturiko ahamena ematen zien.
2023
‎1537ko otsailaren 14 gutuna idatzi zion Luterok Justo Jonasi. Esaten zion zortzi egun zeramatzatela ezer egin gabe, tokiaz aspertuta, handik joateko gogoarekin. Printzeak eta hiriak beste gai batzuekin okupatuak zeudela eta ez zietela elkartzeko eskatzen.
‎Horregatik, gerra irabazi duten soldaduen moduan jaitsi ziren Otsatitik, azken piztitzarrak maletategian pilatuta eta sartzen ez zirenak arrastaka zeramatzatela . Hura ospatzeko Arteako landan sekulako oturuntza eta festa antolatu zuten, handik egun gutxitara ikusi zutenean basurdeen presentzia ohikoa baino txikiagoa zela, eta gainera ez zebiltzala azken astean bezain oldarkor.
‎Julio Peña Santanderretik zetorren, ezkonduta zegoen eta Izquierda Republicanan militatzen zuen, Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsaren datuen arabera. Biak trenbideko langileak ziren eta Iruñeko Norteko Geltokian egiten zuten lan.Sei lagunekin batera, 1936ko abuztuaren amaieran atxilotu zituzten, Paternainera zeramatzatela , eta bi hobi komunetan hil eta lurperatu zituzten. Urte batzuk geroago, 1942an, hil zirela publikoa izan arren, Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de Españako langile gisa arazketa espedientea jarraitu zitzaien, eta aldeko ebazpena eman zen; gauza bera gertatu zen duela aste batzuk Paternainen identifikatu zituzten Gregorio Albo eta Manuel Seronekin.
‎Herritarrak ere aztoratuta zebiltzan, ez baitziren denak Mikelot bezain serioak: Martin, harakin melarra, denda ixten ari zen; Eli, andereñoa, senarrarekin umore onez hizketan zihoan, haurtxo bikiak magalean zeramatzatela ; Amona Joxepa urteetan ez bezain bizkor ikusi zuten, saskia hartuta. Eta ez, ez zen guztien amona, baina Portutxon aitona amona guztiei izenaren aurretik halaxe esaten zitzaien:
‎Horrela, elkarteko hiru CPUak eskuetan, foruzainek alde egin zuten egoitzatik, horrekin batera intereseko beste hainbat froga zeramatzatela . Ferrandok, materiala bilduta, zeregina zuen egun osorako, informazio guztia arakatu nahi bazuen.
‎Maletak husten ari nintzelarik, leihotik autoak ikusten nituen loradenda aurrean gelditzen, non urreliliz beteriko ehunka loreontzi zeuden salgai ipinita. Hantxe joan etorrian zebiltzan magrebtar batzuk artilezko txanoekin eta jaka higatuekin jantzita, zaku eta otzarak bete janari zeramatzatela . Etxe azpian, lorezalearen pareko espaloian, banku batzuk eta hormigoizko pixaleku bat zeuden.
‎Nire inguruko familia ugari guztietan, bertsua zen panorama: ume saldoa mukiak zintzilika, andreak haur kotxeei bultzaka eta janariz bete bete egindako zorroak aldean zeramatzatela , astunaren astunez oker oker eginak, eta aieneak hil amaieran. Amona ere erori zen amarru hartan, baina berak ez zeukan errurik, sasoi batean huraxe baitzen ohikoa, sei ume, hamar; orain, gauzak kanbiatuak ziren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 29 (0,19)
Pamiela 19 (0,13)
Alberdania 12 (0,08)
Susa 9 (0,06)
Berria 7 (0,05)
Booktegi 7 (0,05)
EITB - Sarea 6 (0,04)
Argia 3 (0,02)
Labayru 2 (0,01)
goiena.eus 1 (0,01)
Jakin 1 (0,01)
UEU 1 (0,01)
HABE 1 (0,01)
alea.eus 1 (0,01)
Euskalerria irratia 1 (0,01)
Zarauzko hitza 1 (0,01)
Open Data Euskadi 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia