Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 234

2000
‎Xelebre zeuden. Edurnek betiko txabusina koloretsua baizik ez zeraman soinean, eskuin txorkatila uztaitzen zion zilarrezko katea aparte utzita. Anaia, berriz, galtzontzilo hutsetan.
‎—Kirol janzkera zaramak soinean! —gure ondoan, kazetari batek.
‎Ttipi hamar bat metro haratago aurkitu nuen, banku luzeetariko batean eseria. Aitzineko eguneko traje dotorearen partez, niki gorria eta galtza bakeroak zeramatzan soinean. Elizatik atera bezain fite," zor" zidan txostenaz behin berriz galdetu behar niola oroitarazi nion neure buruari.
‎Anarteraino ez nintzen ohartu" Lisboara" agertu zen gaueko txandal gorri laranja suharra zeramala soinean. Eskuzorro gorri batzuk gehiturik zituen, itxura are nabarmenago bilatu nahi antzo.
‎Hura ere mudatua zen. Betiko jaka zimurtuaren ordez, niki ongi lisatua zeraman soinean, eta betaurreko ilunen maskararik gabe diz diz egiten zioten begiek, kolorez tronpatutako auto zelular bati bezala.
‎Ni jarrita ikusteak zabalagotu zuen neskaren irriñoa, berak ere hondarrean eseriko ote nintzen duda egin izan balu bezala. Ohiko albornoza edo txabusina gabe, jantzi luze loreduna zeraman soinean, eskote zabalekoa, besoak has uzten, kulero argiak iradokitzen eta zorrorik gabeko titi puntak nabarmentzen zizkiona. Soinekoaren azpian oinutsik ageri zitzaizkion zangoak, mehe eta beltx.
‎Bi urte lehenago gimnasio batean izena emanda erositako txandal arrosa zeraman soinean, nik biziki maite nuena aldakak ederki nabarmenarazten baitzizkion. Kristinaren gorputz ataletan, aldakak nituen gogokoen.
‎Yoyes, maiteminetan zegoen neska izateaz gain ETAkidea zen. Yoyesek, Soziologia ikasi zuen lizentziatua izateaz aparte, pistola zeraman soinean. Yoyes, Mexikora joan zen euskalduna izateaz gain, kideek akabatutako militante ohia izan zen.
2001
‎Izerditzen ari da. Txikiren kamiseta darama soinean.
‎ANGELAk etxean egoteko bata darama soinean, ruloak buruan eta buztina aurpegian. TOMAS bankuan eserita dago.
‎MIREN ikusten dugu, eskailerak jaixten. Bata darama soinean. Nekatu aurpegia du.
‎Emakume txiki eta meharra da bera. Gona gastatu bat eta urdin koloreko blusa daramatzana soinean. Ilea motza baina nahasia, denborak dagoeneko dezente urdindua.
‎Hala ere, bazegoen zerbait ezagun irudi hartan. Ongi ebakiriko jantzia zeraman soinean.
‎Niki beltz motxa zeraman soinean, zilborra agerian uzten zuena. Mila marradun galtza estuek ondo zaindutako figura areagotzen zioten.
2002
‎Kalabozo batera eraman eta bi orduz eduki ninduten bertan. Gainera, gitarra ere neraman soinean, hortaz, jantzi haiek, lastozko kapela eta gitarra. Itxura harekin ikusi eta paperetan Karibean bi urtez egon nintzela irakurri zuenean ez zen nitaz fidatu.
‎Jendemodu honen itxura beste guztienaren aldean beldurgarria zen bai gorputzen tamainarengatik eta bai gorpuzkera berarengatik. Galiarrak biluzik zihoazen gerritik gora; hispaniarrek zuritasun miragarriz distiratzen zuten purpuraz josiriko lihozko tunikak zeramatzaten soinean.
2003
‎Mesedez, niri esan zeinkit gura dozun beste guzur, baina jokatu zintzo zeure buruagaz. Ni zuri laguntzeko nago, hori bai zin egiten deutsut, baina laguntzen itxi behar deustazu, bestela... ordurako Ainhizek burdin jantzia zeraman soinean, eta irribarre ernagarria eskaini zion. Badakizu zer lortuko dauan zure amak?
‎Berari esan nion eta bi laztan eman zizkidan. Inoiz jantziko ez zuen zetazko soineko luze beltza zeraman soinean. Liluragarria zegoen benetan, baina neronek ere hotzikarak sentitzen nituen soineko horrekin gauez atera zitekeela pentsatze hutsarekin.
2004
‎Bhutandarren janzkerek ere atentzioa deitzen dute. Den denek jantzi tradizionala daramate soinean. Gizonezkoek gona moduko batean bukatzen den Gho izeneko jantzia, eta emakumezkoek, berriz, pieza bakarreko tela luzea, Kira.
‎Eretzeko kontrolean hiru soldadu israeldar zeuden, euretariko bat emakumea, oso erakargarria. Uniforme berdea zeramaten soinean, baina neskak zeramana oso estua zen, gainera oinetakoak ez ziren botak, zapata takoidunak baizik. Nork ikusi du horrelakorik!
2005
‎Dena isilpean. Gero, naziak etxetik atera dira, belarra daramatela soinean dirudite, gurutze antzeko irudi beltza dutelarik besoetan. Nazkagarriak!
‎Besoaz sorbalda inguratuz ohean jesarri dira biak. Naroak pijama darama soinean, berdea lore hori laranjekin. Gela oso txikia da:
‎Saltokiak atzean utzita beste ate handi batera iritsi da, etxe baten itxura duena, zutabe gorriek sartzeko hiru atal bereizita; honek bai, tenplu nagusirako bidea irekitzen du. Postal edo dokumentaletan ikusten denaren zaporea dauka denak, eta Europatik dabiltzanek bezala, hemengo askok ere argazki makina daramate soinean. Badirudi japoniarrentzat ere bisitatzeko tokia dela hau.
‎Ez hain aspaldi, bazterrekoak aspertzeraino, existentzia propiorik ez zeukala errepikatzen zuen eta nehork ez zuela ikusten; egoera horren froga zen karrikan ibiltzen zenean, ondotik pasatzen zitzaizkion jendeek ezaxolati eta parez pare kuskatzen zutela. Ez izatearen zama zeraman soinean. Ustezko adiskideak bazituen; gustatzen zitzaien min egiten zioten piku mikatzak neskari irentsaraztea, baitzekiten urguilua erdiz erdi kolpatuko ziotela.
‎Haatik, atsegina zeukan begirada gizonak. Txapela handi xamar bat, gabardina arre bat eta eskumakila zeramatzan soinean. Eta harritzekoa, gorbata ere bazeraman jantzita.
‎Ahotsa Unamuno plazako alkohol zaleena bezain marrantaturik heldu zitzaidan. Zapata beltz irristagarriak eta gona labur elastikoa zeramatzan soinean. Horrela beztitzen zen Boulervardeko dantzaldietarako.
‎Baina inor ez zen oroitzen Ontario Street eko andrakalan botea zen esaldi gogoangarri hartaz, edan handia zeramaten soinean.
2006
‎Jende gutiago espero nuen. Egunero kaperan sartzen ikusten nuen fraidea kenduta, gainerakoek noble handiei zegozkien arropak zeramatzaten soinean. Ni sartzean harridura hots bat egin zuten gehienek.
‎Gorri gorri jarri zitzaizkion masailak, ekitaldia hasteko prest dagoen pailazoaren antzera. Bizarra egin gabe zegoen, eta alkandora hiruzpalau egunekoa zeraman soinean. Astiro irten zen bainugelatik, azken minutuetan zahartu izan balitz bezala.
‎Hermann. Gabardina bat zeraman soinean. Dotore zegoen.
‎Irribarrez zegoen, eta esan zidan pozten zela ni berriro ikusteaz. Arropa gaineko mantal gris bat zeraman soinean, higatua baina garbia. Barkatzeko lehenago agertu ez izana, baina bezerorik ibiltzen ez zen ordu nagietan, denda itxi eta idazten egoten zela.
2007
‎Ni nengoen sofaren ondoraino etorri zen. Kamisoi zuri distiratsua zeraman soinean. Gorputz atalak marrazten zizkion.
‎Kaleko argien azpian bere begiek dir dir egiten zuten. Katxi batetik edaten ari zen, eta I, m Basque, not Spanish zioen kamiseta tirantedun bat zeraman soinean.
‎Horrela, bada, A gosar, que el mundo se va a acabar erran zuen gidariak automobila abian zihoala, baina kontrako bidea zeramatela probestuz, ez batek ez bertzeak, inork ez zuen burua itzuli. Egia errateko, bi lagunena eta gehiago edana zuen terminologoak bakarrik, eta fa sostenuto nabarmena zeraman soinean.
‎Errelojuari erreparatu zion gidariak, oharkabean, kontuak ateratzeko, baina ez zeraman soinean. Adiskideari so egin zion zeharka, eta Migelek jakin mina ezkutatu ez zuenez, azalpena eman behar izan zion, zeren...
‎Gero eta jende gazte gehiagok Cheren elastikoa omen zeraman soinean, eta nor izan zen jakiteko eskubide osoa zeukaten, haren argi itzalak barne. Itxurarik gabeko kontsumoaren erpeetan jausi baino lehen, agerian behar zuen mezuak eta, asmoaren adibide gisa, pasarte bat irakurri nahi zion jardunaldiak iragartzeko inprimatu zuten liburuxkatik.
‎Lainoturik dagoen arren, eguzkitarako betaurrekoak ditu jantzirik. Hoztu duen arren, bainujantzia baino ez darama soinean.
‎Urpekaritza ekipoak lotu dituzte bizkarrean eta itsas txangoak antolatzen dituen gazte baten bila jo dute. Gazteak Adidas galtzak daramatza soinean, belaunetik behera mozturik, eta bi ordu 200 libera esan die, espainol traketsean. Itsasora atera eta ordu erdi eskasean gazteak motorra itzali eta garagardo botila bat atera du neberatik.
‎jaiotzatiko hiltzailearen marka daramat soinean
2008
‎Nik ikusi edo imajinatutako eskale guztien artean ez zen, zarpailean, aurrea hartuko zionik. Bela zaharren eta marinel oihal zaharren zatarrak zeramatzan soinean, eta adabaki mordoilo hari lotura sistema ugari bezain itxuragabeak eusten zion: letoizko botoiak, txotxak eta soka mutur biketsuekin egindako korapiloak.
‎Holaxe jarraitu zuen denak harik eta, hileta ondorengo egunean, hirurak aldera arratsalde gordin, lainotsu, izoztu batean, une batez atarian nengoela aitaganako gogoeta goibelez beterik, kamioan barrena poliki poliki zetorren norbait ikusi nuen arte. Itsua zen zalantzarik gabe, makila batekin txapaka txapaka jotzen baitzuen aurreko lurra, eta bisera berde handi bat zeraman begiak eta sudurra gordetzen zizkiona; txalkortua zegoen, adinagatik edo ahuldadeagatik, eta marinel kapa zahar handi, zarpailtsu bat zeraman soinean, txanoduna, erabat desitxuratzen zuena. Nire bizitza osoan halako figura beldurgarririk ikusi gabea nintzen.
‎Nirearen antzeko beroki luzea zeraman soinean, lore sorta bat eskuan eta liburu bat besapean. Begi bistakoa zen norbaiten zain zegoela edo egona zela gutxienez eta etorri behar zuena ez zela etorriko, itxaroten zeuden beste guztiek altxatzen baitzuten esku bat, egiten baitzuten keinu bat, kristalaren bestaldean aduanak igarotzen edo maletaren baten zain ikusten zituzten bidaiari iritsi berriak agurtzeko.
‎Buzo urdina zeraman soinean, pala bat eta soka sorta eskuetan, euskal aldarriak zituen kapelu bat buruan eta zigarrokin itzali bat ezpainetan.
‎Kopa bat armagnac eskuan zuela hitz egiten zuen. Udako traje gris argi bat zeraman soinean, baina mahuka hutsik jartzea nahikoa zuen giharrak erakusteko. Adina nabaritzen zitzaion, baina sasoiko zegoen oraindik.
‎Ez dugu zenbaki hori hautatzen, ez du inongo balio sozialik, ez jendarteko truke baliorik, ez jendarteko balio sinbolikorik. Pertsona izenek, ostera, karga handia daramate soinean: karga afektiboa dute aski, konnotazio oparo, zentzu ezagun edo antzemandako asko, erreferentzia inplizitu franko... eta balioa dute, eta esanahia.
‎Isiltasunez bete da aretoa. Eskaileretatik gizon bat igo da antzezlekura, kimono bat darama soinean, aurpegira begiratu eta ikusleek zerbait arraroa ikusi dute: musikaria ez da japoniarra.
‎Lurraren gainean esertzen da. Harritzen da ikusirik artile latz arrez egindako soldadu uniforme bat daramala soinean. Txapela du buruan, eta larruzko bota sendo, beltz, oso higatu batzuk oinetan, orkatilaren gainean lotuak korapilo bikoitz tinko batekin.
‎Piratek alde zaharreko tabernetan festan jarraitu zuten, Aita Santuaren autoa lagun zutela. Asko belle epoque ko jantziak zeramatzaten soinean.
‎Ea non dagoen hau bezalakorik!». Gona urdina darama soinean. Amantal zuria.
‎Emakume txikia da, ile beltz luzea du motots batean bildua. Izar distiratsu batzuk dituen jertse beltza darama soinean, gona more beltz bat orkatiletaraino eta larruzko sandalia marroiak. Gela txiki batera sartzera gonbidatu nau.
‎Neska bat azaldu da atzetik, maskara zuriz estalita ditu begiak eta sudurra honek ere. Tripa agerian uzten dion elastikoa darama soinean, lurrerainoko gona luzea, eta oinutsik dago. Zilborretik behera, koloretako suge baten tatuajea.
‎Kontsulta baten atarian gurpil aulki batean eserita dagoen eri batengan erreparatu dut. Bata urdinxka darama soinean, aurpegia zurbil, begi eroriak, xortasunak oso... nahiko gaixorik dagoela adierazten dute. Aita bezala.
‎Emakume bat, begiak erdi itxita, errepidean aurrera dator. Daukan jantzirik arinena darama soinean, baina sudurpea izerdituta ikusten zaio. Izerdia hasita dago soinekoaren besapeak ere orbantzen.
‎erakutsi beharra; esanez bezala: " begira nola jantzi naizen, zer mozorro daramadan soinean". Ezkutatu batere ez; erakusteko da mozorroa.
‎Polizia, zinpeko zaintzaile, exekutibo, moja, tribu hiritar eta abarrek uniformea daramate soinean, ofiziala edo ofizialtzakoa. Jakina dago hor zer gertatzen den:
‎Dena soinean itsasten zaigu. Direnak eta ez direnak daramatzagu soinean. Eskafandrapekoak gara planeta izandako ilargi honetan.
2009
‎Goizeko bederatzietan aktoreak agertu zirenean, ezustea! Neopreno jantzia zeramaten soinean.
‎Terapia irakasleak Valentina Nessi zuen izena, eta bizi energiaz betetako emakumea iruditu zitzaion Ireneri. Valentinak ile motza zuen, beltza, eta jertse zabal koloredun bat zeraman soinean, haren argaltasuna areagotzen zuena. Berehalakoan ikusten zen ez zela besoak gurutze egotea atsegin duten horietakoa.
‎Ezaguna Irenerengana inguratu zen. Euritakoa zeraman soinean, lepotik belaunetarainoko kremailera itxia. Emakumea paralizatuta geratu zen.
‎Manta batekin estalita dauzkazu hankak. Jaka lodi zaharkitu bat daramazu soinean, kokotseraino itxita, eta txanoa, belarriak ezkutatzeraino sartuta. Bata bestearen besapean gordeta dauzkazu eskuak.
‎Latzak pasatutako gizona zen Mitxelena, Unamunoren bizitzaren zentzu tragikoa zeraman soinean, gurutze baten moduan, ez alferrik berak idatzi zituen Unamuno ta abendats eta Erri bat guruzbidean liburuak?. Ez zuen sekula anaien arteko gerraren zama gainetik kendu (irabazleen aldekoa zen bere familia).
‎Bulegoko gela argitu zuen afrikar basamortuetako jantziz apaindu beltz zardai batek. Arropa urdin brodatua zeraman soinean. Nigertarra edo maliarra zitekeen.
2010
‎Aftonbladet egunkari suediarraren web gunean agertzen denez, hildakoak elkarri lotutako sei kartutxo zeramatzan soinean, horietako batek baino ez eztanda egin zuen; baita iltzez eta objektu metalikoez betetako motxila bat ere, normalean leherketak zikintzeko eta kalte handiagoak lortzeko erabilitakoak.
‎Alaznek, kaxmirrezko gaban beltza zeraman soinean, zapata baxu distiratsuak, egun hartan bertan amaren logelatik hartutako urre zurizko lepoko bat. Josetxo, anaia gazteena, eta aita traje urdin ilun berri banarekin heldu ziren, ardo usainarekin biak.
‎Fatima, Yasmina eta Itsaso baloi batekin dabiltza futbolean. Yasminak ilea estalita dauka zapi batekin eta Adidas txandal beltz marraduna darama soinean (oso guapa dago benetan).
‎zinez itxuraldatu zen anaia asteburuan. Bere neurrikoak ez ziren arren, batzuk zabal eta besteak estu, arropa berriak zeramatzan soinean, bizarra txukun antzean eginda zuen –zauritxoz josia zuen aurpegia–, eta ilea ere moztuta, ile apaintzaile ez oso trebe baten lana izan zela ezagun zuen arren. Veroniqueren harridurarako ez zion kargu hartu hitzordura ez agertzeagatik.
2011
‎Kapa beltz zaharra darama soinean, gorputz eta burua erabat estaltzen dizkion kapa. Ez diot aurpegia ikusten, kaparen txanoak estaltzen diolako, baina korridorearen argipean gelako iluntasunean erakutsi zidan kaskezur zuria nabaritzea iruditu zait.
‎Aurrean dudan irudi txanoduna ezin dut garbi ikusi, gela betetzen duten itzalak baino ilunagoa baita. Kapa beltza darama soinean, gorputz guztia eta burua estaltzen dizkion kapa beltz txanoduna. Nire ondoan gelditu da, zutik, eta une batez begiak izango dituen bi argi puntu nabaritzea iruditu zait txano zaharraren azpian.
‎Bi bertsolari plazaratu ziren, bata txikia eta euskaldun gehienek buru gainean eraman ohi zuten txapelaz jantzia. Bigarrenak, ordea, bere lagunak halako hiru toki hartzen zuen; makilaz laguntzen zen ibiltzeko eta blusa beltza zeraman soinean. Azken urteetan Diegok ia ahaztua zuen blusa beltzaren oso antzekoa.
‎Bakero beltzak, kamiseta eskotedun estua, urdin elektrikoa eta ezkerraldean gerrira lazo batez hertsatzen dena zeramatzan soinean. Garesti samar atera zitzaion bainujantzia, neurrira egin ziotelako sabelaldeari ondo eusteko forru bikoitzarekin;, bi alabak eta hirurogeita hamar urte baino gehiagok faktura pisutsuak pasatzen dituzte, ehungintzak arindu ezin duenik ez?.
‎Oso gizaseme ederra zen, gizon «osoa», jantzi dotore eta garestiak zeramatzan soinean, ez zuen batere gorputz atalik falta, gizon altua zen eta aldi berean sendoa. Gizaseme hau, egun hartan azokan zeukan itxurarekin, saltzeko produktu edo abere bat izan balitz gutxien gutxienez £2.000 (bi mila libra) emango zituzten beragatik.
‎Ez denez inor ageri, berak irekiko du. Malenen txabusina darama soinean (arrosa edo antzeman dadila behintzat neskarena dela) eta laranja zukua eskuetan. Atea ireki eta LUKAS aurkituko du aurrez aurre.
‎hiruzpalau gradu gutxiago, eta elur-bustia izango zuten. Zaparradatik babesteko, Jan Voget ek oinetarainoko zira zeraman soinean, baina kapelarik ez zuenez, ilea blai eginda zeukan eta euriak aurpegia sastatzen zion errukirik gabe. Gaueko hamaikak ziren.
‎Jakin ezazu, bada, hilda agertu diren hiru emakumeen gorpuak era berezi batez jantzita zeudela: kaxmirrezko abitu zuria zeramaten soinean. Datu hori ez dugu jendaurrean eman, benetako hiltzailea ustezkoengandik bereizteko lagunduko digulakoan.
‎Musika guztia daramagu soinean: gomutaren geruzarik sakonenetan datza.
‎Abuztu hartako egun batez Brooklyngo zubi ondoan paratu zen lauzaz osaturiko artelan bat sortzeko. Domingo Monterok –artean ez zen Domingo Montero– praka bakero maiztuak eta mahukarik gabeko tixerta berde kirofanoa zeramatzan soinean. Tixertan I am What I am Not irakur zitekeen.
‎Zutik zeuden asko, soka banaz hormetan estekaturik, burua makurtuta zeukatela, bisitari beldurtuari agur edo erreberentzia aieru bat egin nahi baliote bezala. Gehienek pildak zeramatzaten soinean. Hormetako gainaldean ere bazegoen mordoa, gakoetatik zintzilik batzuk eta ohatze bihurtutako zuloetan etzanda besteak.
‎Hara, hara: Mexikoko Futbol Mundialetako kamiseta bat zeneraman soinean. Hori zen orduan!
2012
‎Tiroketa Tolosan: Hiltzaileak kamera bat zeraman soinean
‎Etxeko egongelan zegoen Fausto, besaulki batean eserita. Kaleko arropak zeramatzan soinean, eta bazirudien Nekanek berak orraztu eta txukundu zuela.
‎Parez pare jarri zitzaien paparreko txartelean Jose Antonio izena zuen langilea. Bere aurretik lanean zebilenarengandik jasotako alkandora zeraman soinean: 90eko hamarraldian erabiltzen zen alkandora zabal eta luze horietakoa, mahuka zabalduna, lixibatan gutxienez bostehun aldiz garbitutakoa; noizbait zuria izana.
‎Hemen gehitu behar dut Agus dela, unibertsitate garaiko lagun guztietatik, musika taldeen tixertak janzten tematzen den morroi bakarra, gure adinean erridikulua geratzen den arren. Egun hartan, jarraitu zuen Agusek, The Shins talde indie amerikarraren bat zeraman soinean, triku baten marrazkiarekin, ez oso ohikoa gure artean, nahikoa kultuzkoa baita The Shins. Agusen hitzetan, noski.
‎Zure aurrean, kaletik, bikote bat. Neskak gona luze bat darama soinean, koloretako lorez estanpatua. Gorriak, horiak, laranjak, fondo beltzaren gainean.
‎Ez gaitu inork begiratuko. Haiek ere berea ez den bihotza daramatelako soinean, ohartu ez badira ere.
‎Berotasun handiegiaz agurtu ninduen, edaten ibilia baitzen. Bufoiez mozorrotuta zetorren; jantzi marradun estu bat zeraman soinean, eta kono formako txano kaskabiloduna buruan. Hain nengoen pozik ikusi nuelako, non ez bainuen inoiz etengo esku estutzea.
‎Baina izaki haiek hanka egin zuten bigarren aldiz, nik harrapatu ahal izan baino lehen; ondoren, oihu handi bat entzun nuen, oso zorrotza; hura isildu ostean, haietako batek ozenki Tolgo phonac deiadar egin zuen, eta une berean ehun gezi baino gehiago sumatu nituen gainean ezkerreko eskura botata, beste hainbat orratzek bezala zulatu nindutenak; beste botaldi bat ere egin zuten airera, Europan bonbak botatzen ditugun bezala; haietako asko, nire ustez, gorputzean jausi zitzaizkidan (nahiz eta ez nituen igarri), eta beste batzuk aurpegian, berehalaxe estali nuena ezkerreko eskuaz. Gezi zaparrada hura amaitu zenean, oihumin egin nuen atsekabez eta saminez, eta, berriro ere askatzen saiatzean, beste botaldi bat egin zuten lehenengoa baino handiagoa; haietako batzuk alboetan lantzaz zulatzen ere ahalegindu zitzaizkidan baina, zorionez, bufalo larruzko jipoia neraman soinean, haiek zulatu ezin zutena. Jokabiderik zuhurrena geldi egotea zela pentsatu nuen, eta gauera arte hala jarraitzeko asmoa nuen, orduan, ezkerreko eskua jadanik aske nuelarik, erraz libratu ahal izango bainintzen; eta, jende hari buruz, banuen arrazoirik pentsatzeko nire kontra ekar zezaketen armadarik handienari ere aurre egin ahal izango niola, nik ikusitakoaren tamaina berekoak baldin baziren guztiak.
‎Hori entzundakoan zutitu zen andrea eta erantzun gabe esan zuen kalera zihoala, haize freskoa behar zuela. Etxeko arropa zeraman soinean, txandal galtzak eta elastiko propa­gandaduna. Esan nion ezin zela kalera irten, bizkartzainak joanak zirela.
‎Zokok Deborah ren altzoan pausatu zuen burua amultsuki. Bela zorrotza eta djellaba beltza zeramatzan soinean, beira urdineko betaurrekoak aurpegiaren erdian eta marka isilduko dudan kirol zapata kolore aniztunak oinetan. Zoriontsu ziruditen biek Scullyri musuka.
‎Alatxilintxoia! Kizkurgileak zituen ileetan, oraindik ere ganbara jantzia zeraman soinean, zakur kanixeak zetozkion atzetik txanpari: kazetariek goretsiko zuten egiazko emazte plaxenta zirudien.
‎Atea zabaldu zidan. Udako alkandora arina eta ordura arte inoiz ikusi ez nion minigona beltza zeramatzan soinean. Dutxatik atera berria behar zuen, ileak oraindik bustita baitzituen.
2013
‎Albiste saioan izandako solasaldi batean esatariak iradoki dio Maleti denok garela egoeraren konplize," zeuk ere marka ezagun baten logoa daramazu soinean", idazleak Lacoste krokodiloa petxuan. " Inoiz ez dut pentsatu sistema kapitalista ustel hau hondoratu behar zuen zaldun zuria nintzenik", erantzungo dio xume.
‎Garibaldi hilik aurkitu zuten. Flotagailu gorri bat zeraman soinean. Ikusi zutenek diotenez, uraren kontrako kolpeak ere ez zuen lortu haren betiko irribarrea ezpainetatik ezabatzerik.
‎Lehen bi isuriko melena dotorea eraman ohi zuen, ibilian dilindan egiten ziona, eta orain samuraien gisako motots txiki urritua ikusten zitzaion. Traje arin eta informala zeraman soinean, gorbatarik gabe, eta bota arinak oinetan, horretan jarri nuen begia. Historia aurreratzen edo atzeratzen saiatu diren guztiek botak janzten dituztela esaten zuen gaztetan.
‎Zutitu ginen etorri berria sarturik, eta zutitzearekin mututu. Arrotzak ofizial espainolen kapelu hegal motza eta galtza labur zabalak zeramatzan soinean. Beso bakarra zuen.
‎Maleta eskuin eskuan hartu eta kaleak zeharkatzeari ekin diot, helbidea idatzita duen papertxoari begira. Jaka hau neraman soinean, eta helbidea poltsiko honetan sartu zidan azkenengoz besarkatu ninduenean. Etxez aldatzera zihoan, eta gure harremana gehiegi lehortuta zegoen ordurako.
‎Garaiak eta hezurtsuak ziren. Ehun estanpatuekin egindako blusak eta galtza estuak zeramatzaten soinean. Amaren izebari eskerrak eman, eta hark berehala alde egin zuen.
‎Inesek ere ezagutzen zuen auzoko emakume haragitsua. Hileta egunean eliz atarian ikusi zuten Marisa, aitaren amorantea, blusa loratua zeramala soinean. Hura izan zen amari min handiena egin ziona, blusa loratu bat, bere senarraren hiletan.
‎Bi praka daramatzat soinean.
‎Zer daramazu soinean?
2014
‎Aterpean gelditzera deliberatu da Ana andaluziarra. Hotza ikaratzeko modukoa da, baina Artikorarako adina arropa daramagu soinean. Bidean aitzindu zaizkigunek arrasto garbia utzi digute opari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia