Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 105

2015
‎9 Askotan pentsatu izan dut, eguzkia zeruan dagoela, haren izpiek hain indar handia badute bera handik aldatu gabe bat batean honaino iristeko, horrela, arima eta espiritua, eguzkia eta beronen izpiak bezala gauza bera direnez gero, ez ote daitekeen haren goreneko parteren bat bere gain altxa, arima bere lekuan geratuz, egiazko Zuzentasun Eguzkitik datorkion beroaren indarrez. Azken batean, ez dakit zer esaten ari naizen. Egia hau da:
‎1 Bide espiritual honetan, ene ahizpak, esatekoak esanda daudela eta gehiago ez dagoela zer esanik irudituko zaizue. Zentzugabekeria handia litzateke hori pentsatzea; izan ere, Jainkoaren handitasunak mugarik ez badu, haren egintzek ere ez dute izango.
‎1 Gaur, Jaunari nire ordez hitz egin zezan eske nengoela, nik zer esan eta agindutakoa betetzen nondik hasi ezin asmatu nuenez gero, nolabaiteko ganoraz hastearren, orain esango dudan hauxe etorri zitzaidan burura: gure arima diamantezko edo kristal garden gardenezko gaztelu bat balitz bezala irudikatu dezakegula, eta bertan gela asko daudela, zeruan ere egonleku asko dauden bezala.
‎1 Jainkoaren errukiz borroka hauetan garaile irten direnei eta, ekin eta jarrai, hirugarren egoitzetan sartu direnei zer esango diegu, dohatsu Jaunaren beldur den gizonabaizik. Ez da izan gutxi Haren Maiestateak nik bertso honen erromantzeak zer esan nahi duen uler dazadala egitea, gauza honetan moldakaitza bainaiz.
‎1 Jainkoaren errukiz borroka hauetan garaile irten direnei eta, ekin eta jarrai, hirugarren egoitzetan sartu direnei zer esango diegu, dohatsu Jaunaren beldur den gizonabaizik? Ez da izan gutxi Haren Maiestateak nik bertso honen erromantzeak zer esan nahi duen uler dazadala egitea, gauza honetan moldakaitza bainaiz. Egia esan, arrazoiz deituko diogu dohatsua, atzera egiten ez badu, gure irudiko salbamen bide seguruan baitoa.
‎5 Honezkero ez dakit zer esaten ari nintzen ere, haritik asko urrundu bainaiz eta, neure buruaz gogoratzean, hegoak hausten zaizkit ezer onik esateko; eta horrela utzi nahi dut oraingoz.
‎9 Hau harira ez datorrena dela irudituko zaizue, ene alabak, Jaunaren ontasunagatik zuek ez zaretelako horrelakoak. . Pazientzia izan duzue, ez dudalako asmatuko otoitzaren barruko hainbat gauza nik adituak ditudanez aditzera ematen, ez baita gutxi izango Jaunak hala nahita zer edo zer esan ahal izatea, oso korapilatsua delako aditzera eman nahi nizuekeena, esperientziarik ez bada; esperientzia izanez gero, ikusiko duzue nahitaez ukitu beharra dela Jaunak hala nahita haren errukiagatik zuei ez dagokizuena.
‎7 Barruko gauza hauek ulertzen hain zailak izanik, nik bezain gutxi dakien batek, zuzen esana den bat edo beste esateko, nahitaez esan behar alferrikako gauza asko baita zentzugabekoak ere. Beharrezkoa da irakur dezanak pazientzia izatea, nik ere ez dakidana idazteko badut-eta; egia da, batzuetan hartzen dudala papera zentzurik gabe, zer esan eta nondik hasi ez dakidala. Badakit ongi zuentzat gorabehera handiko gauza dela barruko gauza batzuk azaltzea, ahal dudan bezala; izan ere, beti entzuten dugu zein ona den otoitza eta konstituzioak ere agintzen digu hainbat orduz izateko, eta ez zaigu azaltzen guk ahal dugun baino gehiago; eta Jaunak ariman egin ohi dituen gauzez, hau da, naturaz gaindikoez, gutxi azaltzen da.
‎–Zertarako nahi duzue nik idatz dezadan? Idatz dezatela letradunek, ikasi dutenek, ni ezjakin bat bainaiz eta ez baitut jakingo zer esaten dudan ere: hitz bat jarriko dut beste bat jarri beharrean eta horrela kalte egingo dut.
‎22 Egia da, ene Jaun eta ene aintza, esatekotan naizela, nolabait, nire arimak sentitzen dituen nahigabe handi hauetan egin dudala zer edo zer zure zerbitzurako. Ai... ez dakit zer esaten dudan..., ia ia nik neuk hitz egin gabe, idazten dut hau!; nahasia nagoelako eta pixka bat neuregandik irtenda, gauza hauek berriro neure oroimenera ekartzean. Sentimendu hau nigandik baletor, ongi legoke Zugatik zer edo zer egin nuela esatea, ene Jauna.
‎Honela nengoela, oso bakarrik dagoen ermita batera joan nintzen, monasterio honetan asko baitira, eta halako batean, Kristo zutoinari lotua dagoenekoan, mesede hau egin ziezadala eskatzen nengoen, eta ahots oso leuna entzun nuen txistu baten barrutik bezala hitz egiten zidala. Ni ileak lazteraino izutu nintzen, eta zer esaten zidan ulertu nahi nuen, baina ezin, berehala igaro baitzen. Nire beldurra pasatu zenean, eta laster pasatu zen, halako baretasun, gozotasun eta barruko atsegin batez geratu nintzen, non harritu bainintzen ahots bat entzuteak besterik gabe ariman halako eragina izateaz (hau gorputzeko entzumenaz entzun bainuen eta ezer ulertu gabe).
‎Ulertzeko era hau, beste gauza batzuekin batera, geroago azalduko dudanez gero, ez dut hemen horretaz ezer esango, haritik irtetea litzatekeelako, eta uste dut nahiko irten naizela: ez baitakitia zer esan dudan ere. Ez da gutxiagorako, ene seme, eta berorrek etenaldi hauek sufritu ditu; izan ere, Jainkoak nirekin izan duen pazientziaz konturatzen naizenean eta neure burua egoera honetan ikusten dudanean, ez da harritzekoa huts egitea esaten dudan eta esan behar dudan hartan.
‎21 Honetan luze eta zabal jardun dut, Jaunak orain toki honetan mesede hauek egin dizkien pertsonak badirela dakidalako, eta haien gidari direnak ez badira horretatik igaro, beharbada, liluramenduan hilda bezala egon behar dutela irudituko zaie, batez ere letradunak ez badira, eta penagarria da zenbat sufritzen den gauza horiek ulertzen ez dituzten aitor entzuleekin, geroago esango dudanez. Beharbada, nik ez dakit zer esaten dudan. Berorrek jakingo du, ezertan asmatzen dudan, Jaunak horretan esperientzia eman baitio, baina luzarokoa ez denez gero, beharbada, nik adinaez zuen begiratuko.
‎2 Nik ez diet kontra egingo, letradunak eta espiritualak direlako, eta badakitelako zer dioten, eta Jainkoak bide askotatik eramaten dituelako arimak. Nirea nola eraman duen esan nahi dut orain eta irakurtzen nuenari kasu egitearren zein arriskutan ikusi nuen neure burua; gainerako gauzetan ez naiz sartuko.
‎2 Nik debozio gartsua nion Magdalena aintzatsuari eta sarri sarri izaten nuen gogoan haren konbertsioa, batez ere Jauna hartzen nuenean; izan ere, Jauna han nire barruan zegoela ziur nekienez gero, haren oinetan jartzen nintzen, eta nire malkoak ez zirela gutxiestekoak iruditzen zitzaidan. Ez nekien zer esaten nuen; aski egiten zuen bere aldetik niri malkoak isurtzen uzten zidanak, sentimendu hura hain laster ahazten bainuen. Eta Santa aintzatsu hari gomendatzen nintzaion barkamena lor ziezadan.
‎Behin, Trinitate egunez, monasterio batean koruan nengoela eta liluramenduan, deabruek aingeruen aurka egin zuten borroka latz bat ikusi nuen. Nik ezin nuen ulertu zer esan nahi zuen ikuskari hark. Hamabost egun baino lehen ongi ulertu zen otoitzeko jendearen eta halakoak ez ziren askoren artean gertatu zen iskanbila batean, eta kalte handia etorri zen hura izan zen etxera; luze iraun zuen iskanbila izan zen eta ezinegon handia sortu zuena.
‎19 Eta honetan esperientzia handia dudalako, zer edo zer esango dut berorrek kontuan izan dezan. Ez beza pentsa, hala badirudi ere, bertutea jadanik irabazita dagoenik, nork bere aurkakoarekin esperimentatu ezik.
‎8 Jainkoari bere alde bihotz bihotzez otoitz egin niezaiola eskatu zidan, eta ez nuen nik inork esan beharrik, beste gauzarik egin ezin nuela bainengoen. Eta banoa bakarrean otoitz egin ohi nuen tokira, eta Jaunarekin hitz egiten hasten naiz, bil bil eginda, batzuetan ohi dudanez, zentzugabeko eran zer diodan ere ez dakidala; maitasuna da mintzatzen dena, eta arima joana dago guztiz, beragandik Jainkoagana den aldea ere ez sumatzeraino. Izan ere, Haren Maiestateak dion maitasunaz oharturik, maitasun horrek bere buruaz ahaztera darama eta Harengan dagoela iruditzen zaio eta, bien arteko distantziarik gabe, eta zentzugabeko gauzak esaten ditu.
‎–Beste gauza batzuk ere agertzeko asmoa dut, Jaunak aditzera eman ahala eta gogora etorri ahala, bada, zer esango dudan ez dakidanez gero, ezin esan dezaket ongi eraturik? (Perfekzio Bidea, Hitzaurrea).
‎–Hainbeste egun dira aurrekoa idatzi nuela hartara itzultzeko abagunerik izan gabe, non, berriro irakurri ezik, ez bainuke jakingo zer nioen. Astirik ez galtzearren, aurrera joan da irteten dena irteten dela, zehaztasun handirik gabe?.
‎10 Haren Maiestateak nahi beza, ene alabak, guk probetxu atera dezagula honelako lagun bat eta etxe hauetan gure Jaunak ematen dizkigun beste asko geure ondoan izatetik. Baliteke haietaz zer edo zer esatea, nolabaiteko epelkeriaz ari direnak haiek imitatzen saia daitezen, eta emakumetxo ahul batzuengan bere handitasuna honelako distiraz agertzen duen Jauna gorets dezagun guztiok.
‎Bera oso argia eta santua da, eta edozein gaitan aholku ona ematen duena, gaztea izan arren; eta gauza nabarmena izango zela ikusi bazuen ere, ulertu zena egin gabe uztekorik ez zuen ebatzi. Nik mezulariak zer zioen itxaron genezala esan nion, eta ongi iruditu zitzaion; esan nion nik banuela ustea Jainkoagan Berak jarriko zuela erremedioa. Eta halaxe izan zen; nahi eta eskatu zuena hari eman ondoren, beste hirurehun dukat gehiago eskatu zituen, zentzugabea zirudiena, gehiegi ordaintzen baitzitzaion.
‎1 Ni kontuz ibili naiz pertsona batzuengan sumatu dudan murgiltze handi bat nondik datorren ulertu nahirik; Jaunak otoitzean gozo hartzen dituen pertsonak dira, eta beraien aldetik ez da geratzen mesedeak hartzeko prestatzeko. Ez naiz orain ari Haren Maiestateak arima bat estasian eta gainezkaldian sartzeaz, horretaz beste toki batzuetan asko idatzi baitut, eta horrelako gauzaz ez baitago zer esanik, guk ezin dugulako ezer, kontra egiten eginahalak egin arren, benetako liluramendua bada. Honetan, geure buruaren jabe ez garela egonarazten gaituen indarrak, ez du asko irauten.
‎–Eguzkia irten zenean, guztia prest eta A. Priorea lehenengo meza emateko jantzirik zegoela?, mojek kanpaitxo bat jo zuten eliztarrei mezatara dei eginez auzokoak harri eta zur utzirik ustekabeko berriaz. Hainbesteko jendetza etorri zen, non atarian ez baitziren sartzen denak, eta monasterioa gauetik goizera egina ikusirik, elkarri begiratzen zioten, eta ikara harturik, ez zekiten zer esan ere? (Frantzisko Santa Mariarena, Reforma?
‎Jabeagana bidaliriko mezulariak zer zioen zain egotea proposatu zuen (ik. 16 zenb.).
‎Oi, bai handiak direla zure epaiak, Jauna! Zuk badakizu zer egiten duzun, eta nik ez dakit zer diodan, ezkutuak baitira zure egintzak eta epaiak. Goretsia izan zaitezela, gehiagorako ahalmena baituzu.
‎Hemen ez dago horrelako ezer, bestela baizik: kanpoko ez barruko hitzik gabe argi argi ulertzen du arimak nor den, eta zein aldetan dagoen, eta batzuetan baita zer esan nahi duen ere. Nondik eta nola ez daki; baina horrelaxe gertatzen da, eta hark irauten duena ezin du alde batera utzi; eta kentzen denean, lehen bezala irudikatu nahi izan arren, alferrik da, irudikapena delako hau eta ez presentzia, hau ez baitago haren esku; eta honela dira naturaz gaindiko gauzak.
‎Deabruak, dirudienez, ez zuen hura baketan uzten. ...zenean, Eliz Epaileak idazki bat bidaltzen dit eta hau dio, baimenik ez zela emango guk etxe propioa izan arte, Artzapezpikuak jada ez zuela nahi orain bizi ginen etxean fundazioa egin genezan, hezea zelako, eta kale hartan zarata handia zegoelako; eta ogasunaren ziurtasunerako ez dakit zer nahaste, eta beste gauza batzuk, kontu hori orduantxe hasiko balitz bezala, eta horretan ez zegoela gehiago zer esanik, eta etxeak Artzapezpikuak nahi zuen bezalakoa izan zuela.
‎Oi Jainkoaren handitasuna, gauza galkorren poz atseginek ematen zioten pozetik beretik poz hura gorrotatzera etorri baitzen! Hain tristura handia sentitzen zuen, non ezin baitzion ezkutatu bere senarrari, eta ez baitzekien zertaz ezta zer esan ere, hark galdetu arren.
‎1 Salamancako San Jose monasterioko neure ahizpek, hau idazten dudanean etxe honetan bainago? behin eta berriro eskatu didate zer edo zer esan dezadala malenkoniazko umorea dutenekin nola jokatu behar den azalduz. Eta izan ere, gaitz hori dutenak ez hartzeko ahalegin guztiak egiten ari bagara ere, hain sotila da, non behar denerako moteldu egiten baita eta horrela erremediorik ez duenera arte ez gara konturatzen; liburutxo txiki batean honetaz zerbait esan nuelakoa dut, ez naiz gogoratzen; ez da ezer galtzen hemen zerbait esateaz, Jaunak asma dezadala nahi badu.
‎1 Moja batzuek gure Jaunaren zerbitzuan duten jarduerari buruz zer edo zer esatea iruditu zait, ondoren datozenak saia daitezen beti hasiera on hauek imitatzen.
‎3 Monasterio honetan asko lantzen ziren hildura eta obedientzia; horrela, han izan nintzen garai batean, batzuetan, ama prioreak ongi begiratu behar izaten zuen zer esaten zuen; konturatu gabe esandakoa bazen ere, haiek bete egiten zuten prioreak zioena. Behin, baratzeko urmael bati begira zeuden, eta esan zuen:
‎Horrela balitz, asko poztuko nintzateke, Jesulagunekin ongi konpontzen naizelako, eta badakit haiek ez luketela onartuko beraien Ordenarako komeni ez denik niri mesede egitearren. Berorren gorentasunak bene benetan agindu nahi badu, ez dago beste zer esanik, argi baitago etxe horretan eta guztietan berorren gorentasunak agintzeko ahalmena duela eta nik obeditu beharra. Aita bisitariari edo Aita jeneralari eskatuko diot onarpena, gure konstituzioen aurka doalako halako akatsa duena hartzea, eta ezin izango dut nik baimenik eman haietako baten onarpenik gabe; eta latinez irakurtzen ongi ikasi dute, hori ez dakienik ez hartzeko agindurik dagoelako.
‎arima asko galdurik ikustea, eta indio horiek ez zaizkit gutxi kostatzen. Jaunak egin diezaiela argi, hemen eta han bada nahiko zoritxar eta; hainbat aldetatik ibili eta askok hitz egiten didatenez gero, askotan ez dakit zer esan, animaliak baino txarragoak garela baino besterik, geure arimaren duintasun handia ez dugulako ulertzen, eta lurreko gauzak bezala gauza kaskarrez kaskartzen dugulako. Jaunak egin biezagu argi.
‎Espiritu Santua izan bedi berorrekin, ene aita. Ez dakit zer esan mundu honetako gauzei kasu gutxi egiteari buruz, eta ez dakit nola ez dudan hori guztiz ulertzen. Hau diot, inoiz ez nuelako uste izango berorrek hain ahaztua izango zuenik Teresa Jesusena, eta, hain hurbil dagoenez gero, ezinezkoa da ahazturik ez izatea, bestela ez baitu itxurarik, berori hemen izanik ere, ez ikustea eta bedeinkapena ez ematea berorren etxe honi.
‎4 Paulorenari dagokionez, ez dakit zer esan, oraindik ez baitut ongi ulertu, berriro irakurri arte, zergatik ematen duen hainbeste presa urtea bete aurretik. Mila eta bostehun dukat eta aurten ordaindu behar dutena ematen badizkiete, uko egin lasai asko, herentzia horiek ez baitira egundo onak izaten guretzat, ezerezean geratzen direlako.
‎Egia esan, dena uzten du berorrek, aita Baltasar Ɓlvarezek eta nik deritzagunerako. Baltasar Ɓlvarez izan zen oroit-idazki hau bidali zidana eta ez zion erantzun nahi izan, nik zer esaten nuen ikusi arte. Nik oso kontuan hartu nuen berorren aitatasunean ikusi dudan borondatea eta honela, ongi pentsatu eta komentatu ondoren, hauxe erantzun dut.
‎Jainkoak egin dezake. Nik ez dakit zer esan, Jainkoak han sufrikario handiak eman baitizkie eta horiekin batera premia handia; ez baitute ez garirik ez dirurik, zorrak baizik. Salamancan zor zizkien laurehun dukatak, etxe horretarako zituztenak, gure aitak dagoeneko esanda zeukan, Jainkoak nahi beza aski izatea erremedia daitezen.
‎3 Oso atsegin izan zait GarciĆ”varezek ikus dezan idatzi duen papera, ez baitago beste zer esanik han dagoena baino. Ez dut jakin nor izango den errektore; Jainkoak nahi beza aita Acostak dioenaz bat etortzea.
‎Ez dut jakin nor izango den errektore; Jainkoak nahi beza aita Acostak dioenaz bat etortzea. Beste batean idatzi nion eta horregatik orain ez diot idazten, ezta ezer gehiago esan ere, ez baitakit zer esan.
‎5 Paternako kontuari dagokionez, bera joan arte ez dagoela zer esanik dio (horretaz behin eta berriro ekin baitiogu gaur), bisitari ez delakoan guztiak asaldatzeko besterik ez bailitzateke izango, eta zuzen ari da horretan.
‎7 Daza maisuaren kontuaz ez dakit zer esan; benetan nahiko nuke berorren jauntasunak haren alde zer edo zer egin dezan, barruko zorra diola ikusten dudalako, eta gero ezer ez bada ere, poztuko nintzateke. Berorri hainbesteko maitasuna izanik, berak dio, berorri mesedea eskatzeak gogaikarri izango balitzaio, horratik, ez liokeela zerbitzatzeari utziko, baina berorren jauntasunari mesedeak eskatzen sekula ez litzatekeela saiatuko.
‎gure aita nuntzio jaunaren eskuetan jartzera joatea, Jainkoaren eskuetan jartzea askoz ere nahiago bainuke eta Erromarako bidearen arriskutan jar dadila, handiagoak izan arren, eta bera izatea nahiko nuke joango denetako bat. Beharbada, ez dakit zer esaten ari naizen.
‎7 Hau postari baten bidez zihoan, eta gaixorik ekarri zuten eta itzuli egin zidaten. Ireki nuen zer zioen ikusteko eta berorren aitatasunak irakurtzea komeni dela uste dut, nekagarri bazaio ere.
‎11 Berorren gutuna oso berandu etorri zen nire eskuetara; horregatik, uste dut, ez datorrela sasoiz, ez baitakit noiz joango den hau. Berorrena San Pedro bezperan eman zidaten eta maiatzean idatzia zen, 15ean uste dut, eta horrela ez dakit zer esan. Dena dela, aita GraciĆ”n horretara joan arte itxarotea zentzugabekoa da, hoberena esan dituen gezur guztiak aurrez aitortuak eta gezurtatuak izatea baita, aita GraciĆ”nek hori egitera behartu duela pentsatzeko biderik ez emateko.
‎5 Entzuten ari naiz Maria, Isabel eta berorren ama ponteko idazten ari diren lanaren kontuak, eta Isabeltxo. San Judarena deritzana? berria denez gero, isilik dabil lanean; ez dakit zer esango duen. Hitzik ere ez zuzentzea erabaki dut, eta berorren jauntasunak jasan dezala hauek diotena, esateko agintzen baitie.
‎Jaso nuen berorren gutuna eta Salinas kalonje jaunarekin hitz egin nuen, berorrek dioen Luis Osorio jaunaren etxeaz. Eta berorrek dio, plazako zarata gunean sartu sartua dagoela eta alde guztietatik goi mailakoak ez diren jendez inguratua; berorrek errentan hartu badu, ez dago zer esanik, besterik ezean, berorrek dioenez, igaroko ginateke hara; baina, oraindik hartu ez badu, gelditu bedi eta ez beza har, harik eta guretzat auzokide egokiagoez inguratua den besterik dagoen ikusi arte; batez ere La Pueblan Frantzisko Burgosen edo Agustin Torquemadaren edo hauen antzeko etxeen artean balego, gauza handia litzateke.
‎Egunetik egunera itxaroten nion Juan Ovalle jaunari, Madrilera joateko etorriko zela esaten baitzuten; izan ere, gauza handia izango zen nire nebari berak eskatzen zuena bidali ahal izatea. Honezkero ez dago astirik eta ez dakit zer esango didan. Guztia esku eskura jarri behar zaie; argi dago, dela iritzi onik atera.
‎4 Etxe hori izan da beti buruhaustea dakarkidana, eta orain Azentziori kapera nagusia har dezala erreguka aritu dira, Elena andereak eliza egin dezan; eta hari hainbesteko zorra izanik, eta mojek koru hartatik irteteko halako beharra izanik, ez dakit zer esan eta nork sartzen dituen inorenak diren etxeetan.
‎Gure Jaunarekin konpliturik du, nigatik egiten duelako. Eta ez dago beste zer esanik, nik probaturik baitut horko beroa, eta hobe da komunitatean ibiltzeko eran izatea, guztiak gaixorik edukitzea baino. Premia dutela ikusten duen haiengatik ere esaten dut.
‎9 Esaten ari nintzenera itzuliz, aspaldi idatzi nion Paulori, domingotar jakintsu handi batek, nik Matusalenekin ikusi behar izan nituenak kontatuz, uste dut esan zidala ez zuela inolako ahalmenik, erakutsi egin behar zuela egiten zuena zer eskubidez egiten zuen; beraz, horretaz ez dago orain zer esanik.
‎4 Pasa beza orria beste aldera. Hau egingo balitz, berorrek ez luke izango hortik irten beharrik, nahikoa motibo baita ni hain urruti joatea neure ahizparekin egoteko eta iloba neurekin eraman nahi izan dudala esateko; hemen, berriz, ez du inork zer esanik.
‎Uste dut Santa Klaratik sartuko garela, bidean dago-eta. Guztia biribila litzateke nire aita hona etorriko balitz; beraz, ez dakit zer esan.
‎11 Ireki eta irakur beza Paternako ama priorearen gutuna, behar gabe itxi baitzen; irakur beza oraintsu idatzi diodan Cuevasko aita priorearena ere (egia esan, presaz idatzi nuen eta ez dakit zer esaten dudan ere), eta gero itxi beza.
‎5 Berorrek izan duela dioenaz, ez dakit zer esan, izan ere ulertuko duena baino gehiago da eta on handiaren hasiera, berorren erruz galtzen ez badu. Otoitz era horretatik pasatua naiz, eta gero arimak atseden hartu ohi du eta noizbehinka penitentzia batzuk egiten ditu.
‎4 Jakin beza hemen izan dela aita frai Pedro FernĆ”ndez. Berak dio, Tostadok bisitarien gain eskumenik ez badakar, aktak egongo direla indarrean; baina eskumen hori badakar, ez dago zer esanik, obeditzea eta beste bideren bat bilatzea baizik; izan ere, berak uste du komisarioek ezin dutela probintziarik eratu ezta kontseilaririk egin ere, haiek zutena baino aginpide handiagorik ez badute, eta horrela egoki izango da beste bideren batez baliatzea. Guztia egiten duen Jainkoak lagun diezagula, eta laster batean eman diezaiola berorri osasuna, bere errukiagatik, guztiok eskatzen diogunez.
‎Uste dut, bisitariaren bidez haien kopurua eta mojena finkatzen saiatu dela. Ez dakit zer esango didan, zein gaizki dagoen esaten ez badit, eta pena handia ematen dit. Burugabekeria handia da perfekzio kontuetan aritzea berorrentzat aringarri den gauza batean, berorren osasuna jokoan dela ikuste baitu.
‎Ikusten dut, erregeak aita Marianori dei egin zionean, zer egin zuten, baina Madrilen inguru hauetan baino gutxiago ausartuko dira. Bestalde, gogor egiten zait amari, eta halako amari, poza eman ezin izatea; eta horrela, ez dakit zer esan, munduan ezin bizi daitekeela baino besterik.
‎6 Ez dakit zer esan berorren aitatasuna hona ez etortzeaz. Konturatzen naiz arrazoi duela; baina denbora aurrera doa Erromara inor bidali gabe jarraitzen dugu eta mila urte irauten duen esperantzatan galduak gaude guztiok.
‎Jainkoak libra nazala halakorik burutik pasatzetik ere. Konturatzen naiz neuk dudala errua; hala ere, ez dakit erru handiagoa ez ote den berori ongi ikusteko dudan gogoa, ahultasun honetatik etor daitezkeelako berorri esaten dizkiodan bezalako erokeria hauek, edota berorri diodan maitasunetik, horrek askatasunez hitz egitera bainarama zer esaten dudan arreta jarri gabe; horrela, gero eskrupuluaz geratu nintzen berorri esan nizkion gauza batzuengatik, eta, desleialtzat geratuko ez banintz, ez nioke erantzungo berorrek agintzen didanari, kontrakotasun handia eragiten baitit. Jainkoak har beza, amen.
‎Espiritu Santua izan bedi berorrekin, ene aita. Berorren gutun bat jaso nuen eta harekin batera beti egin ohi didan mesede eta karitatea; hainbesteko mesedearen ordainez ez dakit zer esan, Jainkoari eskatu ordain diezaiola baizik, orain artekoekin batera.
‎10 Bihar hitzartuko dugu nola joango den Julian Ɓvilako Madrilera halako egun batean, nuntzioa prelatutzat aitortu eta guretzat haren onginahia irabaztera, oinetakodunen mende utz ez gaitzan eskatzeko; eta horren ondoren idatziko diet pertsona batzuei, berorrekiko jarrera bigundu diezaioten, arrazoi batzuk emanez eta esanez, nola egon zen ezer egin gabe berak zer esaten zuen jakin arte eta nola gogo onez obedituko ziokeen berari beti, tartean Tostado egon ez balitz, hau gu suntsitzera baitzetorren. Eta benetan erakuts diezaioke poza, oihaldun hauen mende ez egotearen truke, dena ontzat emango bainuke.
‎Aita frai Gregorio agurtu nire partez; haren gutuna ikusi nahi nuke. Mezari dagokionez, ez dakit zer esan; ez presarik hartu. Nork esanik ez badago, ez horregatik estutu; kontenta bitez igandeko mezarekin harik eta Jaunak erabaki arte, merezimendurik falta ez dakien.
‎Haren amaren aurrean ere ez bedi ahotik atera ezer, erruki handia baitiot. Zergatik ez dit kontatzen inork nola eraman dituen gauza hauek eta zer esaten zion, jakin mina nuen?, eta haren azpijokoaz konturatu den?
‎3 San Telmok bere mojaren kontua Nicolaok bezala hartuko balu, ez zitzaidan hainbeste kostako. Ez dakit nik zer esan, baina bizitza honetan zail gertatzen zaigu santutasunera iristea. Hark onartua izateko zer duen eta beste horrek ama prioreari nola ekiten dion ikusiko balu!
‎4 Malagóngo ama priorearen osasunari dagokionez, ez dakit zer esan, nahiko gaizki dagoela baino besterik; orain hona ekartzekotan ziren. Mediku honek dio lehenago hiltzeko bidea zela hori.
‎Bidal biezat berorrek beste horiekin batera, aita bisitariak agindu baitit. Fundazioak? amaitzeko eta beharrezkoak dira paper horiek zer esan dudan ikusteko eta Albako fundazio horretarako. Oso nekagarri egiten zait; izan ere, gutunak idaztetik geratzen zaidan tartea nahiago nuke bakarrik egoteko eta atseden hartzeko.
‎Gure aita bisitariak esan zidan dagoeneko moja dela, eta mila dukateko dotea baizik ez zeramala. Idatz biezat nola doakion eta zer dioen gure aitak. Azken batean, beren Ordenan denez gero, pazientzia izango du.
‎6 Kondesaren monasterioari dagokionez ez dakit zer esan, aspaldidanik esaten baitidate; eta berorren jauntasunari diotsot, nahiago nukeela mojen lau fundatzea (hasi ondoren, gure biziera hamabost egunean finkaturik geratzen baita, sartzen direnek lehendik daudenei jarraitu besterik ez dutelako egiten), bedeinkatu horiek, santarik handienak badira ere, gure bizierara egokitu baino. Nik birekin hitz egin nuen Toledon, eta konturatzen naiz onak direla eta doazen bidetik ongi doazela; eta bestalde, ni, egia esan, ez nintzateke ausartuko haiek neure ardurapean hartzen, laztasun eta penitentzia bidetik doazela gehiago uste baitut, hildura eta otoitz bidetik baino, oro har diot; hala ere, Jaunak nahi badu, nik gehiago aztertuko dut, berorren jauntasunari ongi iruditzen baitzaio.
‎4 Ongi gaude, berorren gutuna aita probintzialari bidali bainion; han dio berorren agurgarritasunak Maria andereak senipartea etxearen alde utz dezan nahi duela. Ez dakit zer esan mundu honetaz, diru interesa tartean sartuz gero, ez baita santutasunik, eta horrek guztia gorrotarazten dit. Ez dakit nola jartzen duen teatinoa gauza hauetarako (Katalinak esaten baitit Mercado hori dela) horretan zer doakien jakinik.
‎Pozten naiz aita frai Antonio ez dagoelako berorren aitatasunarekin; izan ere, nire gutun asko, eta ez berari eginak, ikusten dituenez gero, asko sentitzen du, esaten didanez. Oi Jesus, zer den gero pertsona bat beste batekin ongi konpontzea, ez baita falta zer esanik ezta ez baita nekerik izaten halakoetan!
‎6 Esan ama priore ordeari, Beatrizi eta, ene potolatxoari?, poztu nintzela beraien gutunekin, baina badakite barkatu dutela erantzuna zer esanik ez dagoenean; Pedrorenarekin ere poztu nintzen; eman nire goraintziak. Gera dadila Jainkoarekin, ene alaba, eta gorde diezadala Haren Maiestateak nik eskatzen diodan santutasunean, amen, amen.
‎Ez biezaio burutik pasa orain andaluziar bihurtzea, ez baitu haien antzeko izaerarik. Predikatzerakoan, berriro diotsot berorri, gutxi predikatzen badu ere, kontu handiz ibiltzeko zer esaten duen.
‎8 Salamancako arazoan bada zer esanik asko. Nik diotsot berorri, une txarrak igaroarazi dizkidala, eta Jainkoak nahi beza halako batean guztiz konpontzea.
‎Beste garai bat izan balitz, nik askatasuna nuenekoa, laster beteko nukeen ahizpa honen desira; baina orain ez dago horretaz zer esanik.
‎2 Ama Joana Espiritu Santuarena ama priore geratzeagatik badu pena, ez dezala izan; berak idatzi baitit, ezergatik ere ez duela berriro ofizio hori bere gain hartuko. Ez dakit zer esango duen moja horietaz; beldur naiz ez duela iraungo hor ama prioreak, guztiek ihes egiten baitute. Arren eskatzen diot berorri, berorren etxea dela eta begira dezala, egonezinaz ez baitago Jainkoa zerbitzatzerik, eta horregatik oso komenigarria da berorrek haiei ez laguntzea ezertan, haiek izan behar duten bezalakoak badira, zer egin diezaieke ama priore batek edo bestek?
‎Zer dela-eta gehitu zeure ahoko musuaz. Bada, ziur asko ez da hor hitz gehiegirik izango. Ez dakit nik arrazoia, baina zer edo zer esango dut honetaz. Harira ez badator ere, ez du axola, esan dudanez, hortik onura ateratzen badugu.
‎10 Horregatik, berriro diotsuet, horrelako gauzak Beragatik egiteko aukera ematen badizue Jaunak, ez jaramonik egiteko bekatari izan zinetelako sentipenari. Fedeak gure miseriaren gainetik egon behar du hemen, eta ez harritu erabakia hartu berri, eta gero ere, beldurra eta ahultasuna sentitzen badituzue; ez jaramonik egin horri, gehiago azkartzeko ezpada; utzi haragiari bere ofizioa egiten; begira zer dioen Jesus onak Baratzeko otoitzean: Haragia gaixoa da, eta oroit zaitezte izerdi hain miragarri eta erdiragarri hartaz.
‎Izan ere, esan dudanaren harian diot probetxu ateratzeko arimak hemen egin behar duena, eta hau tratatzen ari naizenaren zerbait aditzera emateko da soilik; ez dut gehiago luzatu nahi, adiskidetasun honetan arimari egia handiak komunikatzen zaizkiola esatea baino besterik (hemen honezkero agertzen dio Jaunak arimari aparteko batasuna nahi duela berarekin, bien artean ezer zatiturik ez izaterainokoa); izan ere, berak zer den ez ulertzeagatik, liluratzen duen argi honek munduko huskeria ikusarazten dio. ...zen duen Maisu ona, berarekin dagoela konturatzen bada ere; dena dela, hain ongi eskolatua, hain ondorio handiekin eta bertuteetan hain sendoturik geratzen da, non ez baitzuen gero bere burua ezagutzen eta ez bailuke nahi ezer egin ezta esan ere, Jauna goretsi baizik; eta poz honek harturik dagoenean, hain murgildu eta sorgortua egonik, ez dirudi bere senean dagoenik ere, baizik eta zer nahi duen, zer dioen eta zer eskatzen duen ez dakien jainkozko mozkor antzeko baten eraginpean. Azken batean, ez daki bere buruaz ezer; hala ere, ez dago bere senetik oso osoan irtenda, gertatzen den ezertaz ez konturatzeraino.
‎1 Orain galde diezaiogun Emazteari; jakin dezagun arima bedeinkatu honengandik, jainkozko aho honetara hurbildua eta bular zerutar hauetaz elikatua denagandik, Jaunak noizbait grazia hain handira eramaten bagaitu, zer egin behar dugun edo nola egon behar dugun, zer esan behar dugun jakiteko.
‎Orain begira dezagun honen ondoren zer esan zuen Emazteak.
‎Ez dakigu erronka jo zuenaren gudu kartelak zer zioen, baina ziur asko penitentzia sonatu eta latzetarako aupada etorriko zen, Teresaren zentzuzko bidetik eta pedagogiazko estilotik at dagoena. Erantzunak beste aire batekoak dira, ez hain sonatuak, baina benetakoagoak.
‎Sinets iezadazue hau niri. Baina zer diot nik, niri sinesteko. Egiazko Jakinduriak berak esaten du-eta.
‎5 Oi ene Jauna!, Zuk zer eratara eta nolako nekeak eraman zenituen eta inola ere ez zenituela merezi gogoratzen dudanean, ez dakit zer esan neure buruaz, eta non nuen burua sufrimendurik nahi ez nuela nengoenean, ezta non nagoen ere neure burua zuritzen dudanean. Badakizu Zuk, ene Jaun ona, ezer onik badut, ez dela beste inoren eskuk emana, zure eskuek emana baizik.
‎11 Ez dakit zer esaten hasi naizen ere, hitzetan galdu bainaiz. Uste dut Jaunak nahi izan duela, bada, ez nuen sekula pentsatu hemen idatzi dudana esaterik.
‎Hauxe adierazi nahi nuen soilik: ohituz joan gaitezela, erraztasunez adimena ziurtatzen zer esaten duen eta norekin hitz egiten duen konturatzeko; horretarako beharrezkoa da kanpoko zentzumen hauek geure baitan biltzea eta haiei zertan lan egin ematea; izan ere, zerua geure barnean dugu, haren Jauna hantxe baita.
‎– eta saia gaitezen beste batzuek gorets dezaten; beste toki batean idatzi dudalako, hori azaltzen asko luzatuko ez banaiz ere, zer edo zer esango dut.
‎Eta Bizitza Liburuari buruzko testu bat gehitzen du berehala, bigarren idazketan osorik baztertu zuena: Bada, ene ahizpak, behin honezkero ematen du [Jaunak] ez duela nahi besterik esan dezadan, ez dakidalako zer esan, nik jarraitzeko asmoa nuen baina; bada, Jaunak irakatsi dizue bidea eta niri liburuan ipintzen, idatzia dagoela esan baitut, ur biziko iturrira iritsitakoan nola jokatu behar duten, eta han zer sentitzen duen arimak eta nola asetzen duen Jainkoak eta kentzen dion hemengo gauzen egarria eta nola daraman Jainkoaren zerbitzuko gauzetan haztera, haraino iritsi direnei oso probetxugarri izan eta argi handia ematen diena.
‎– ez dut inolako nekerik hartu, ordea, Jaunak Ebanjelioko otoitz honen sekretuez adierazi didan eta niri poz handia eman didanaz zer esan behar nuen pentsatzen. –Bedeinkatua eta goretsia izan bedi amairik gabe.
‎Baina nik diotsuet, ez dakidala egiaz nola bereiz daitezkeen, ahozkoa behar den bezala eta norekin hitz egiten dugun dakigula errezatua izango bada. Eta, gainera, zer diogun konturatuta errezatzera beharturik gaude. Eta baliabide hauekin ere Jainkoak nahi dezala Gure Aita ongi errezatu dadila eta ez dezagula beste gauza zentzugabeko bat bihurtu.
‎3 Orain ulertuko duzue otoitz horretatik gogoetazko otoitzera dagoen aldea, esanda geratu dena baita: zer esaten dugun eta norekin hitz egiten dugun eta hain Jaun handiarekin hitz egiten ausartzen garenak nor garen pentsatzea eta jakitea. Hau eta honen antzeko gauzak, haren zerbitzuan zein gutxi egin dugun eta zein behartuak gauden hura zerbitzatzera, buruan erabiltzea da gogoetazko otoitza.
‎9 Horretarako lagungarritzat egin dezakezuena hau da: saia zaitezte zeuen gogokoa den Jaun honen irudi edo erretratu bat izaten; ez hari sekula begiratu gabe kolkoan eramateko, Berarekin sarri sarri hitz egiteko baizik, Berak agertuko baitizue zer esan behar diozuen. Gainerako pertsonekin hitz egiten duzuenean bezala; zergatik falta behar zaizkizue hitzak gehiago Jainkoarekin hitz egiteko?
‎1 Orain, begira zer dioen zuen Maisuak: –Zeruetan zarena?.
‎... guri barkatzea, geuk besteei barkatzea bezain gauza txikiaz, irainak ez ezer ez direnak besteei barkatzeaz. Izan ere, zer esan daiteke edota zer irain egin dakioke ni bezalako bati, eta niri zer munduan gaizki tratatzen banaute, deabruek beti gaizki tratatzea merezi bainuen? –Gauza zuzena da hori.
‎–Ez dela komeni ahozko otoitza baino besterik esaten dizuetenean, ez zaitezte nahigabetu; irakurri hau ongi, eta otoitzari buruz ulertzen ez duzuena, eska iezaiozue Jainkoari ulertaraz diezazuela. Ahoz errezatzea ezin dizue inork debekatu, ezta Pater Nosterra presaka eta zer esaten den ulertu gabe esan beharrean ongi errezatzea ere. –Inork uzteko esan edota uzteko aholkua ematen badizue, ez sinetsi; pentsa ezazue profeta faltsua dela, eta izan kontuan garai hauetan ez zaiela guztiei sinetsi behar; orain zuei aholku emateko daudenez zertan mesfidatu ez badago ere, ez dakigu gerora zer etorriko den.
‎1 San Jose monasterioko ahizpek, otoitzaren gaiaz gauza batzuk idazteko, aldi honetan nire aitor entzulea den aita lizentziatu Domingo BaƱezen, san Domingo aintzatsuaren Ordenakoaren, baimena nuela jakinik, horretaz zerbait esan diezaiedan hainbesteraino ekin didate, non haien esanera jartzea erabaki baitut, pertsona espiritual eta santu askorekin harremanak izanik horretan asma dezakedalakoan; izan ere, haiek didaten maitasun handiak, akastuna eta hala holako idazkeran adierazia izan arren, oso ongi idatziak dauden eta zer idazten duen dakienaren liburu batzuk baino ere onargarriago egin dezake. Eta badut ustea haien otoitzetan, haiei esker izan daitekeela, Jaunak nahi izatea etxe honetan egiten den bizierari dagokionaz nik asma dezadala zer edo zer esaten. Eta asmatuko ez banu, lehenbizi ikusi behar duen aita Lizentziatuak zuzenduko du edota erreko, eta nik ez dut ezer galduko Jainkoaren mirabe hauen esana egiteaz, eta ikusiko dute nik neurez zer dudan Haren Maiestateak laguntzen ez didanean.
‎2 Deabruak jartzen dituen tentaldi txiki batzuetarako erremedio batzuk agertzeko asmoa dut; izan ere, hain txikiak izanik, beharbada, ez dira aintzat ere hartzen, eta beste gauza batzuk ere agertzeko asmoa dut, Jaunak aditzera eman ahala eta gogora etorri ahala, bada, zer esango dudan ez dakidanez gero, ezin esan dezaket ongi eraturik; eta uste dut hobe dela ongi eratu gabe eramatea, hain eragabea baita nik hau egitea. Jaunak ezar dezala eskua egin dezadan guztian, beraren borondate santuaren arabera joan dadin, hauek baitira beti nire desirak, egintzak ni naizen bezalako hutsez beteak izan arren.
‎Ez diot ezer, horiek eramateko indarrik ez dutelakoan, apaltasunagatik, eskatzen ez dituztenez; hala ere, nik uste dut, hura erakusteko hain era latza eskatzeko maitasuna eman dienak, sufritzeko ere emango diela. Nik galdetu nahiko nieke, berehala emango dizkielakoan, beldurrez eskatzen ez dituztenei, zer dioten beraiengan bere nahia bete dezala Jaunari eskatzen diotenean; ala guztiek esaten dutena esatearren esaten duten, baina ez betetzeko. Hau, ene ahizpak, ez legoke ongi.
‎Honetaz, hainbeste doakiguna izanik? beste toki batean zer edo zer esango dudala uste dudanez gero, ez naiz gehiago luzatuko hemen.
‎Inork bestelakorik esango balizue eta bertutea dela hori egitea, ez sinetsi, horrek berekin dakarren gaitz guztia esaten hasiko banintz, luze joko bailuke; eta zer esaten duten hobeki dakitenek honetaz idatzi dutenez gero, nahiko izango da esandakoa. Uste dut, hain inperfektua izanda nik hau ongi ulertu badut, nola ez ote dute ulertuko perfektuak direnek?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia