Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2000
‎Tximiniaren albora eseri ginen eskuak elkartuz. Suak urrezko distira urdina zegien ene zaldibegi unatuetan. Itsas lamiak arrain ahoz xukatu zizkidan begiak.
‎Baina ez zuen luze iraun poz hark; nire solaskidea agure ile urdindu bat, sorbalda erorixe eta begiratu aratz garbikoa hilotz zen zoru grisean bi ilara harantzago. Hilotz zen, eta idorki zegien irribarre. Luxuzko anteojo batzuk zeuzkan eskuineko eskuan, ezkerrez maingua baitzen, hark berak minutu batzuk lehenago adierazi zidanez.
2001
‎Ele mamitsuz husturik, gasna eskuan, leihotik so geratu nintzen, karrikaz haraindiko erietxeko teilatuei zuzenki begira. Buruaz, zaindari lana zegien erizaina agurtu nuen, bere txanda zenean aldi oroz egiten genuen legez.
‎Dirua ematen nion amultsuki, nigana heltzeko oinez zegien bidea mentalki errepasatuz: Gagarin egoitza saila Stalingrad etorbide aldean zegoen, Stalin plazaren inguruan.
2005
‎ea Pako, titular indartsu bat, esaterako: " Lauaxeta homosexuala zen" —hutsa zakiat nik Lauaxetaren biografiaz; orain urte gutxi batzuk, Andolin Eguzkitza zenak galdetu zidaan gauza bera Andima Ibinagabeitiaz, Caracasko atzerrian zela Eako hondartzagaz amets zegien elantxobetarraz: homosexuala al zen? —.
‎Halaz, lankideen irri estofatuak aditzen zituela, Jacques, bere kaiola bitratura itzultzen zen, espantero. Kafe kikera erdi husturik bertan utzirik, halaber zegien sindikalistak, buru gainera zer desmasia oraino ote zitzaion eroriko galdezka.
‎Jackie erakutsi zuen lagunak ikusteko gisa, eta nehork salbu koilareak kikeren hegiak kuskatzean zegien asotsak hautsi ez zuen isiltasun unearen ondotik segitu zuen:
‎Aurpegia apaltzen zuen adiskideak, Graxik gaurkoan, zegien eran, lur gorrian zizelkatu Asineko erregearen maneran azpiko kokotxa dil dil zuen gizonari begira. Zintzur ezpondak lardaskatuz igotzen zitzaion airea eta, sekula aski ez bailitzan, biriketan behera zurrumilatzen, haize uholde.
‎Ordularia hamabi aldiz oihar zenean, Jacob sartzen zen eta gohaina usnatzen bailuan, izar horia zekarren aterkia disgustuz dilindatzen zuen. Arratsean jestu bera zegien , disgustuz.
2008
‎Baina ohar egitekoa da Unamuno batek, gaztelaniaren gainean, ez zuela arazorik gisa bereko moldaketa linguistikoak planteatzeko («irrumpir en castellano, contribuyendo a hacer de él, como de núcleo germinal, el español o hispanoamericano, sin admitir monopolismoas casticistas»). Azkuek bada, hobeki ala okerrago, Unamunok zegien gauza bera egin zuen, bakoitzak bere hizkuntzan: hirien inguruan ardazturiko bizitza modernorako egokitu.
2009
‎Ez da erraten Barackek ez liokeela ulu bati minik egingo, esku zafraldiaz kalitu baitzuen, kamerak intsektu desintegratuaren burua filmatzen zuela. Indar erakusketa itzela zegien amerikarrak, odol hotzean, munduan zehar non grata diren laupabost herrialdeez mintzo zela.
‎Lehertua zen. Harritua eta hinki hanka basaltikoaz aitzina zegien , etsipenez itoa. Zaharrak desolatzen eta gazteak aspertzen, besterik ez dut egiten, zioen, ama bigarren aldiz zentzean dolamena are garratzagoa zukeela konturatzean.
‎Sigma anartean, balea abisalen intziriak belarrimen, Lamdarekin amodioa zegien arratsaldeez ameslari lerratu zitekeen. Noski, iragana zen, linburra bezain arina.
‎Adostasun samurra azaldu zion Posak. Irri zegien baina negarrez ari zela ematen zuen. Bozkarioa batzuetan tristezia sakonarekin ezkontzen zen:
‎Trena hartzerainoko egunak apartamentuan zerraturik higatu zituzten, telebistari beha, amerikar sailak irensten, Les guerillères nobela tai gabe hostokatzen, elles disent hitzekin hasten ziren parteak ahotsez ozenarazten, eleka, eta Posa musikari. Wim Wendersen Bis ans Ende der Welt sei oreneko obraren pertsonaietarik batek kotxeko zinta irakurgailuan sakatzen zuen grabaketako artista anonimoaren pare zegien pigmeoak orraziarekin: eresi izugarria, hil hurranekoa, sudurretik liraindu nota kordelak planeta kateztatuko zuen segurki.
‎Coatlik gidarena zegien :
2010
‎Eta Lin Baok amets zegien oraino haur gehiago izanen zutela, lorategi hartan berean jostakatuko zirela, irri eta jolas.
‎Iparreko urrunetan haize zakarrak iratzarri zuen Liu Xi; orena aitzin jaiki zen, eta, larruzko kapusaia jantzirik, dorreko leihotik so egin zuen: iduzkiaren lehen inarretara ñir ñir zegien lur hormatuak; lautada amaigabea heda heda zabaltzen zen biluz biluzik, hain eskerga eta fingabe, begiek ez zuten mugarik kausitzen: lur idorraren gainean belar gortu batzuk baizik ez, haizeak tai gabe kolpatzen zituenak.
‎Enbaxadorea eta sufi a harkaitz beltzez inguraturiko gatz lautada baten gaindi joan ziren zaldi bederatan. Ordoki biluziaren erdian, gaintto batean ñir ñir zegien diamante djigant batek. Hurrera arau, hura eraikina zela antzematen hasi zen, dena zuri zuria eta eguzkia bezain arraia.
‎Besteek bai, baina Sindbad ek ez zuen ahantzi uretan sokorri galdez oihu zegien indiar kapitain ohia. Hari aurtikitzeko soka sendo bat harturik, honela erran zion:
‎Ondotik, meskita baitako isiltasun pisua lekuko, Genghis Khan bigarren mailara jaitsi zen; eskuak gerrian jarririk, so luze bat egin zion agureari, gero dar dar zegien jendetzari. Deus erran gabe jaitsi zen gero zoruraino, eta, zaldi gainera jauzi batez iganik, meskita landara joan zen.
‎Lur koloreko txilaba itsusi baten baitan, bizar ezinago beltz eta nahasiarekin, mullah Mohamed-ek iduri beldurgarria zegien , are izugarriago, zeren orbain batek gurutzatzen baitzion begitartea, Ulm eko gudukak utzi herexa:
2011
‎Hilabete igaro zenean, lehen udalbatza egin genuen. Batzar Aretoak distira berezia zegien , eta ez zen garbikariengatik. Erlantz goxo bat suma zitekeen hamazazpi zinegotzion begietan, irriño urduri urdin urrun bat.
‎Uraren berragertzearekin batera zumeak, zardak, larreak, baratzeak, loreak eta nolabait bizigura delako bat ere, besteak beste, sortu berri ziren. Baina paisaiaren aldaketa hain erritmo apalean zegien usaian sartu zela nehor harritu gabe.
‎Laurogeita zazpi urte zeramatzan orduan. Munduko gerrak herria ia erabat hondatu bazuen ere, Durance aranaren eta inguruko mendien arteko bidea zegien autobusa martxan jarri zuten. Erlatiboki zalu zen baina behialan ezagutu nuen triskantzan neramala bururatzeko herri baten sarrerako lauki baten laguntza behar izan nuen.
‎Teilatu hermetiko bezain azkarra zeukan. Ia eten gabe bortxatzen zuen haizeak itsasoko erresakaren herotsa zegien teilatuan. Etxea txukun txukuna zen, baxera garbitua, oholtza erraztatua, eskopeta gantzutua eta eltzekaria sutegian zeukan mamitzen ari.
2012
‎Bai urrun geratzen zela... Eguzkiak distira zegien ibaiaren gainean eta aihenzuriei lurrina zerien... Orduan, purrustan doan erreka batean bezala bere oroitzapenetan eramana, laster heldu zen bezperako egunaz gogoratzera.
‎Orduan hartu zion Emmak eskua, eta aldi batez behatzak antxumaturik egon ziren, lehen egunean bezala, Biltzarretan! Harrotasun adierazpen gisa, Rodolphek borroka zegien hunkiduraren kontra. Baina, haren bularraren kontra abaildurik, esan zion Emmak:
‎hasten ari zen, eta purpura koloreko orban handi bat zabaltzen zen zeru zuhailean Saint Catherine aldetik. Ibai ubelak ikara zegien haizetan; ez zegoen inor zubi gainetan; dirdaiak itzaltzen ari ziren.
‎Neskamearen besoetan heldu zen haurra, kamixoi luzez jantzirik, bertatik oin biluziak ateratzen zitzaizkiola, serios eta ia ametsetan, artean. Harriduraz hautematen zuen gela dena azpikoz gain, eta begiez ñika zegien , altzarien gainean pizturik zeuden zuziek itsuturik. Hauek Urteberrietako edo «mi carême»ko goizak gogorarazten zizkioten nonbait, orduan etortzen baitzen, goiz esnaturik kandelen argitan, amaren ohera bere opariak jasotzera, zeren galdezka hasi baitzen:
‎Bere ofiziokidea isilik zegoen, arestian jasoa baitzuen konfidentzialki jorratu eder bat bere emetikoa zela medio, eta beraz Canivet gizagaixoa, zango okerrarenekoan hain harro eta hiztuna, oso apal zebilen gaurkoan; irribarrea zegien etenik gabe, baiespen modura.
‎Hilobiaren gainean, pinuen artean, haur bat negarrez ari zen belauniko, eta bere bularrak, zotinka puskatutik, hatsanka zegien ilunpean, dolumen eskerga baten, ilargia baino eztiago eta gaua baino hondogabeagoko baten presioaren pean. Burdinazko ateak bat batean kirrinka egin zuen.
‎Elkarren jarraian lehertuz zihoazen uhinetako bunbuilo txiki urdinak inar batez zeharkatzen zituen eguzkiak; sahats zahar kimatuek uretako islan behatzen zuten beren azal grisa; harago, inguru guztian, belazeak hutsik zirudien. Otordu garaia zen landetxeetan, eta emakume gazteak eta bere lagunak ibilian ez zuten besterik entzuten bideko lur gainean beren urratsen kadentzia, elkarri esaten zizkioten hitzak, eta bere inguru osoan firfira zegien Emmaren soinekoaren fereka baino.
‎Behialako bohioak ikuskizun tristea zegien . Soldadu edo gerrillari espainolek su emana zioten, nonbait, eta zurezko lau aldeetatik hiruk baizik ez zirauten zutik; guanozko hegatsa dena errerik, errautsek beltzez tindaturik zuten zola; ohiko mahaia, etxeko altzari apurrenetatik, egur kiskalitara ekarria zen, hosto, adar eta zur zati erreen artean; ostalariak ere hantxe ziren:
‎Jendeteriaren biba eta txaloen artean zaldi gainean desfilatu zenean, Carlos Adalbertok iduri tristea zegien , bere baitarik baitzekien hura faltseria zela, eta, festa militar hura ospatzen ari zireino, Zapatako paduretan are festa handiagoan liratekeela orotariko piztiak soldadu gorpuetatik oturuntza egiten.
‎gerla amaituz geroko errepublikak irlako txoko guztietaraino hedatuko zituen burdinbideak, berak bere makina izanen zuen Mantuatik Maisiraino joateko! Zin zegien !
‎Eta irri egin zuten biek, ikusirik zer iduri zegien Mongonchek, soilki henequenez* eginiko kota batekin jantzia!
‎Urrats bat saihets zegien banpez. Jainkoaren mutilak ez zuen armarik nehoiz ukitu, belaunaldiak borrokara akuilatzea zelako bere lana, Txatxorena ordreak ematean zetzan eran.
‎Intimitate osoan. Oihal zuri baten distira sumatu zuen apezak eta hilotzaren pisuak egur idorren kontra zegien klaska elkorra hauteman. Otoitz eta otoitz ari omen zen zainetan zebilen Santxo, harri borobilarekin kutxaren gaina iltzatzen zuela sakre, irain eta biraoka.
‎Berria kazeta zeraman besapean. Geroago aitortuko zidan eran, ez zuen euskaraz irakurtzen, ez bederen euskara mota hori, badakizu, baina egunkaria erosiz militante ekintza zegien . Hatz erakuslea altxatuz zerbitzariari garagardoa erregutu zion eta niregana etorri zen hortzak agerian:
2015
‎...bertsoarekiko aferaren bigarren partea, aurreko urtekoa, berriketa apasionatua hain gustuko dudan arren alde zaharrean hainbeste aldiz isildu behar izan nintzenekoa, edo areago, hitzik gabe gelditu nintzenekoa ez nekielako zer esan, ez bainekien ezer, beste hizlari apasionatu batzuek euren artean eztabaidatzen zuten bitartean, artean kalapita hauspotzen zuen azken txapelketa nagusiaren harira, zer zegien Ametsek bertsotan eta zer zemaion Maialenek bertsoari; nola hark, artisau, harria apart zizelka zezakeen, baina zelan honek, kolpe lehorra emanda, krak, arrakala zezakeen guztia; urtetako tradizioa hautsiz bertso saio batera baino gehiagotara joan nintzenekoa (hori baino lehen Plazatik Gaztetxeetara baino ez, eta sinetsidazue, gehiago zen gaztetxeengatik plazengatik baino), harria arrakalatu ez e...
‎Jolasa zen harentzat. Txiki txiki egiten zituenean azal lehorrak zegien kraskada zen saria. Baina orain, urteek aurrera egin ahala, jolas makabroegia begitantzen zaio.
‎Ondo ederki kostatuta, azkenean piztu genuen berontzia. Herdoildu xamarra zegoen, ez sasiak jana, eta lama urdina zegien , su triste oxigenorik gabea. Bazebilen hala ere.
‎Migel Jabier Urmenetak alkate garaiko bere estilo pertsonalista ekarri zuen Diputaziora. Hemen, baina, ez zituen foru jauregiko atariak zabaltzen ahal, hiEkitaldi instituzionala Tuteran. ritarrak sar zitezen haien arranguren eta iradokizunen adieraztera, Udaletxean zegien moduan. Alta, karrikako ahotsa bizi bizi aditzen zuen hirian zeharreko ibilaldietan, bai eta Nafarroa guztian gaindi egiten zituen asteburuko txangoetan ere, familia harturik, mota orotako beharren detektagarri.
2016
‎Agian aroz aro eraikitako izadia zuten begi aitzinean, oihanak eta belardiak denboraren epeltasunaren lekuko. Sumendi batzuen arrastoak bazeuden ere eta lehen egun berezi hartan eguraldia nahiko hitsa zegien . Haien ohiko bizilekuarekiko desberdintasun bakarra hutsik zegoela zirudien eta hori zen populu berriak baliatu behar zuena, noski.
‎Irriño bat jalgi egin zitzaion, berak ongi baitzezaguen gizon horren misoginia, eta ene orbanari fereka ezti bat emanez, zuhaitz baten itzal azpian jarri ginen, biok, biluzirik. Hotz xamar zegien eta gure gorputzak orbelez estali genituen.
‎Bitartean, Baionan, Pax aretoan, bertako eskola katolikoetan ibili izan ziren juduen elkarte berriak bere aurkezpena zegien , batez ere Saint Bernard barnetegian, orain berrogeita hamar bat urte egon zirenak. Orduko hainbeste lagun ikusteko gogoz, ni ere harat hurbildu izan nintzen, batez ere eskola horren ohiko ikasleak biltzen zirelako, elkarte orokorrak deituta.
‎Elizara sartu zen. Argizari usaina, kandelatxo gorrien argitasun apala, aldareak zegien distira, isiltasun mistiko hura, bankuen kirrinka goxoa, dena iruditu zitzaion inoiz ez bezain eder eta magiko.
‎Kantu itzel bat aditu zen, itsasoaren bazter honetan sekula jaiotako gauzarik maitagarriena. Kantu berri bat zen(...) eta haren eder sakon eta kexatiak, haren kadentzia ederrak eta erakarmen basatiak auhen zegien munduaren belarrietan, taupaka eta burrunbaka, eta gizakiak gutxitan adierazitako mezua helarazi. Handitu eta loratu egiten zen, intsentsua bezala, aspaldi joandako garai baten ostean berriz jaioa eta asmatua, eta bere egituran barneratzen zituen melodia zaharrak eta berriak, hitzez eta pentsamenduz.
‎" El obstdculo principal con que se ha tropezado ha sido la desidia, la apatia de nuestro cardcter, mds pnpio para el batallar de los campos, que para la lucha tranquila y reposada de las ideas". Ezkor mintzatuagatik, ez zion utzi baina Elkartean zegien lana egiteari, eta 1879.eko urtarrilean historia, etnografia, arte eta legegintzakoa zen 2 sailaren arduradun egin zuten.
‎Sarrera batek, berrogei kapituluk eta epilogoak osatzen dute, eta liburuan berean idazlearen beste zenbait lanen zerrenda jasotzen da, besteren artean, A una señora y a muchas, Casa y casino, El sacerdocio domestico, Las diversiones y la moral, yPara que sirven las monjas?, eta aipatu Revista popular astekariaren barruan zeukan" Lecciones de teologia moral" edota" Propaganda catolica" saioei zegozkienak. Soma daitekeenez, ez da hagitz beharrezkoa gertatzen aita Sardaren pentsamoldea azaltzea, baina nonbait despistaturen bat balitz, hona hemen aldizkari herrikoi horretaz berak zegien azalpena: astekari ilustratua, Erromako onespenaz Bartzelonan argitaratzen dena, bere helbururik garrantzitsuena kristautasunaren sustapena eta zabalkuntza izanik.
‎Martin Igokundekoa anaia frantxikotarra Niponen misiolari lanetan martiri hil zen santuaren jaioterria zela-eta galdan zegoen eztabaida luzea zetorren XVI. mendetik gutxienez Bergara eta Beasainen artean. Lehenengoak Martin Agirre berea egiten zuen bitartean, bigarrenak Martin Loinazen aldeko apustua zegien .
2017
‎Joan zen sukaldera akeita egitera. Ez zuen gogorik edateko baina urrinarentzat zegien . Han, urrun, tximista batek zeharkatu zuen zerua.
2019
‎Bitortxu, begira nortzuk etorri diren!?. Izekoaren gona almidoituari izpiliku usaina zerion zurrunbiloka, eta fru fru nabarmena zegien korridore luzean barrena. Badakizue zer den andrazkona izatea?
‎Aitak bortitz tratatzen zuena, gizontasunaren bidean ez zezan ezer huts egin. Berak berdin zegien neskekin, aitarekin ikasia, larderia eta samurtasuna uztartuz, birjinak hobetsiz eta seduzituz. Ahalik gazteenak, eztienak, naifenak bistan dena.
2021
‎Otso gaiztoa beti/ gure ihes dabil,/ beldurrez ez dezagun/ atzeman eta hil (A. P. Iturriaga); Begiratzen zuen ardura handiagaz gauzarik txikienetan, ezertan bere hutsik egin ez zegien beldurrez (Uriarte). ‘Beldurrez atzeman dezagun’ eta ‘beldurrez hutsik egin zegien’ esan nahi dute perpaus horiek, hurrenez hurren.
‎Konturatu nintzen ez nekiela oraindik ere zein zen bere zuzenbidea. Hori bai, dirua bazuen, larderia, eta enekin nahi zuena zegien . Ez bat, ez bi, Susana Mooni deitu nion.
2022
‎Beroki berde ilun bat eta gona argia zeramatzan, baina arropak hain zikin zeuden, grisak baitziruditen. Dar dar zegien , animalia txiki eta izutu batek bezala. Harritu ninduen haraino iritsi ahal izanak.
‎dir dir zegien horizontean,
2023
‎Sarak ez zuen tokia ezagutzen, ez zuen gogoratzen inoiz hortik ibili izana. Bide estuak sigi saga zegien maldatik baso aldera, berrehun metroko zelaian zehar, pagadi estuan sartu arte. Bere ondoan, errekatxo txiki bat harrietaraino zihoan; aurretik harkaitz altuek inguratzen zuten, gaztelu bateko hormen modura.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia