Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 239

2015
‎Zoriontsuak une beldurgarri hartan Zurekin pozten direnak, ene Jaun eta Jainkoa! Zuk jaso duzunak, une bateko atsegin bat lortzearren era doilorrean galdu zela konturatu denak eta beti Zu pozteko erabakia hartua duenak, zure laguntzaz (ez baitiezu huts egiten, ene arimaren on horrek, maite zaituztenei, ezta erantzun gabe uzten ere deitzen dizutenei), gero bizi izateko, zer erremedio izango luke, Jauna, hain on handia galdu izanaren oroipenaz, hau da, bataioaz gero geratu zen errugabetasuna galdu izanaren oroipenaz, hilez joatea baino besterik. Izan dezakeen bizitzarik hoberena, sentimendu honekin beti hilez joatea du.
‎Ez, ene Jainkoa, ez; ez gehiago konfiantzarik nik neuretzat nahi izan dezakedan ezertan. Zeuk nahi duzuna nahi izan ezazu niretzat, horixe nahi baitut nik, nire on guztia Zuri eder egitea delako. Eta Zuk, ene Jainko, niri eder egitea nahi bazenu, nire desirak eskatzen duena betez, galdua nintzatekeela konturatzen naiz.
‎5 Bera zorionekoa da, bere burua ezagutzen, maitatzen eta bere buruaz gozatzen duelako, ezinezkoa izanik bestela izatea; ez du, ezin du izan askatasunik, eta ez litzateke izango perfekzioa bere burua ahaztu eta ez maitatzeko askatasuna izatea. Beraz, ene arima, zeure atsedenean sartuko zara, gorengo on honengan barneratzen zarenean, Hark ulertzen duena ulertzen duzunean, Hark maitatzen duena maitatzen duzunean, eta Hark gozatzen duenaz gozatzen duzunean. Zeure borondate aldakorra galdua ikusiko duzunez gero, gehiago ez da izango aldaketarik; izan ere, hain indar handia izan du Jainkoaren graziak, non bere jainkozko izaeraren partedun egin baitzaitu.
‎Nork sartzen zaituzte horretan? Zenbat eta hobeak izan, orduan eta atseginagoak izango dira Jaunari egiten dizkioten gorapenak eta haien otoitzak on handiagoa egingo dio lagun hurkoari.
‎2 Eta, batetik, arimaren barruan ziurtasun handia duela badirudi ere, batez ere Jainkoarekin bakarrean dagoenean, bestetik oso nahigabeturik dabil; izan ere, berak bihotz bihotzez maite duena iraintzeko deabruak engainatuko ote duen beldur da, gaizki esateek ez baitiote nahigabe handirik ematen, gehiago egin ahal balu bezala aitor entzuleak estutzen duenean izan ezik. Guztiei bere alde otoitz egin dezatela eske eta eske ari da eta Haren Maiestateari beste bide batetik eraman dezala erreguka, bide hori oso arriskutsua dela eta hala egiteko esaten diotelako; hala ere, bide horretan on handia aurkitu duenez gero, eta zerura daraman bidez hauxe dela irakurri, entzun eta Jainkoaren aginduetatik dakienez gero, nahita ere, ezin du alde batera utzi desira hori, eta Jainkoaren eskuetan uzten du bere burua. Eta desira hori alde batera ezin utzi izateak ere nahigabetu egiten du, aitor entzuleari ez diola obeditzen iruditzen zaiolako; engainatua ez izateko erremedio bakarra obeditzean eta gure Jauna ez iraintzean datzalakoan dago; eta, horrela, uste du, berak dakiela, zati zati egingo balute ere ez lukeela egingo bekatu arin bat; eta nahigabe handia hartzen du, oharkabean halako askotan erortzea ezin saihestu dezakeela ikusiz.
‎8 Ikusten nagoela dirudi nola diozuen ea zer egingo duzuen, guztian arriskua aurkitzen badut, malkoak bezalako hain gauza on batean engainua egon daitekeela uste badut; ni neu nagoela engainatua esango duzue; eta baliteke hala izatea, baina sinetsi ez dudala esaten pertsona batzuengan hala izan dela ikusi gabe; ez nigan, ordea; izan ere, ni ez naiz batere bihotz samurrekoa; alderantziz, hain dut bihotz sendoa, non batzuetan pena ematen baitit; hala ere, barruko sua handia denean, bihotzak, sendoena bada ere, alanbike b... Engainu honek, benetan hala denean?
‎6 Batzuek uste izan dezakete ezin dutela gogoetarik egin Pasioaz; beraz, gutxiago egin ahal izango dute Birjina guztiz santuaz, eta Santuen bizitzaz, haien oroipena guretzat hain ongarri eta arnasa emaile izan arren. Ez dakit nik zertan pentsatzen duten; gorputzezkoa den guztitik aldendurik, aingeru espirituak maitasunez sutuak daude beti; gorputz hilkor honetan bizi garenok, ordea, gorputz hilkorra izan eta Jainkoagatik hain gauza handiak egin zituzten haiekin harremana izan, haiengan pentsatu eta haien laguntza izan beharra dugu; are gutxiago aldendu behar da nahita geure on guztia eta erremedioa dugun Jesu Kristo gure Jaunaren Gizatasun txit santutik. Eta ezin dut sinetsi halakorik egiten dutenik, nahasita daudela baizik, eta horrela kalte egingo diete beren buruei eta besteei.
‎Honetatik Jaunak liluramendua emango balio, bejondeiola, nahi ez badu ere utzaraziko baitio egiten ari zena. Eta ziurtzat dut jokaera hau ez litzatekeela eragozpena izango, on guztirako laguntza handia baizik; hasieran esan nuen gogoeta egiten lan nekagarria hartzea bai, ordea, eragozpena litzatekeela, eta uste dut ezin izango duela gehiagora iritsi denak. Baliteke hala izatea ere, Jainkoak arimak bide askotatik eraman ditzakeelako; hala ere, ez bitez hortik joan ezin dutenak, ezta Jesu Kristo gure onaren misterioetan dauden ondasun hain handiez gozatzeko gaitasunik ez dutelakotzat jo ere; inork ez dit buruan sartuko, denik eta espiritualena bada ere, hemendik ongi ez doazenik.
‎Beste on handi batzuk ere badakartza honek berarekin batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin edo entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen ba... lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste dut ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez, ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe dago pertsona apala ere halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako.
‎Izan ere, arima asko dira otoitzari emanda dauden jendeen artean sumatzen dituztenak, eta nahi nuke, ene ahizpak, ez dezazuela uste izan gaizki egiten duzuenik haiei sinesterik ez ematean, ezta sinestea ematean ere zuentzat direnean soilik, gozotasunezkoak nahiz zuen hutsegiteetan abisu ematekoak, esaten duenak esaten duela, nahiz irudipena izan, horrek ez baitu garrantzi handirik. Gauza batez ohartarazten dizuet, ez dezazuela uste izan, Jainkoarenak badira ere, horregatik hobeak izango zaretenik, fariseuei ere asko hitz egin baitzien, eta on guztia honetan datza: hitz haietatik zer onura ateratzen den; eta Eskritura Santuaz bat ez datorren hitzari ez egin deabruari berari entzungo bazeniote baino kasu handiagorik; izan ere, zuen irudimen ahuletik etorri arren, fedeko gauzen aurkako tentalditzat hartu behar dira, eta horrela kontra egin beti, kenduz joan daitezen; eta kenduko dira, bai, indar gutxikoak direlako.
‎Une honetan ez zaio geratzen horrelakorik ezer; are gehiago, bizia emango luke egia harengatik. Baina, diodanez, irudipen hauek guztiak, deabruak jartzen dituenak izango dira arima nahigabetu eta beldurtzeko, batez ere, ulertu zen eran gertatuz gero arimentzat on handiak etor daitezkeen gauzetan, eta Jainkoaren aintza eta zerbitzu handirako direnean; eta haietan zailtasun handia denean, zer ez ote du egingo. Gutxienez fedea ahultzen du, kalte handia baita gure adimenek ulertzen ez dituzten egintzak burutzeko Jainkoa ahalguztiduna dela ez sinestea.
‎(Batera ikusitakoa dut soilik gogoan). Honela hemen ere, arima Jainkoarekin guztiz bat eginik, geure arimen barruan eduki behar dugun zeru goreneko gelan sarturik dagoela (izan ere, argi dago Jainkoa haietan dagoela, egoitza hauetako bat duela), eta, arima honela estasian dagoenean, sekretu hauek ikusterik Jaunak beti nahi izaten ez badu ere (Hartaz gozatzean erabat murgildua dagoelako, hain on handi hori nahikoa duela), noizean behin nahi izaten du arima bere baitako egoera hartatik irten dadin eta bat batean ikus dezan gela hartan dagoena, eta horrela geratzen da, bere senera etorri denean, ikusi zituen handitasunak irudikatzen zaizkiola; hala ere, ezin du adierazi haietako bat ere, eta ez da iristen haren izaera Jainkoak naturaz gaindiko eran ikus dezala nahi duena baino gehiago ikus...
‎Eta ez nuen ulertzen zergatik zen, eta ez nuen ulertu ere egingo, hura egokia zela uste bainuen, harik eta, neure otoitz era Jainkoaren zerbitzari bati agertuz, konturarazi ninduen arte. Gero argi ikusi nuen zein oker nindoan, eta sekula ere ez zait damuaren harra kendu bihotzetik hain galera handiaz nekez lor daitekeela irabazirik ulertu ezin nueneko garai bat izan zelako; eta ahal dudanean, ez dut nahi inolako onik, on guztiak etorri zaizkigunaren bidez lortua izan ezik. Izan bedi beti betiko goretsia, amen.
‎1 Argiago ikus dezazuen, ahizpak, esan dudana horrela dela eta zenbat eta aurrerago joan arima, hobeki lagun egiten diola Jesus on honek, egoki izango da azaltzea nola, Haren Maiestateak nahi duenean, Berarekin ibiltzea baino besterik ezin dugun, Haren Maiestatea komunikatzen zaigun eta guri digun maitasuna, agerpen batzuekin eta ikuskari hain miragarriekin, erakusten digun era eta moduetan argi ikusten denez; honelako mesederen bat egiten badizue, izuturik ibil ez zaitezten esan nahi dut azken batean hauetakoren bat. Jaunak...
‎Ongi da, hala ere, beldur izatea eta arreta handiagoz ibiltzea, eta ez hain fidaturik, hain mesedetuak izanik, arretarik gabe ibil zaitezketelakoan, Jainkoagandikoa ez delako seinalea baita, esanda dauden ondorioekin zeuon burua ikusten ez baduzue. Egoki da hasieretan jakintsu on bati aditzera eman diezaiozuen aitortzapean, haiek baitira argia emango digutenak, edota, pertsona oso espiritual bati, halakorik balego; eta halakoa ez bada, hobe da oso jakintsua dena; bietakoak baleude, jarri harremanetan batarekin eta bestearekin. Eta irudipena dela esaten badizuete, ez izan batere kezkarik, irudipenak ezin baitio egin ez kalte eta ez on handirik zuen arimari; eska iezaiozue jainkozko Maiestateari, ez dezala onar engainatuak izan zaitezten.
‎Egoki da hasieretan jakintsu on bati aditzera eman diezaiozuen aitortzapean, haiek baitira argia emango digutenak, edota, pertsona oso espiritual bati, halakorik balego; eta halakoa ez bada, hobe da oso jakintsua dena; bietakoak baleude, jarri harremanetan batarekin eta bestearekin. Eta irudipena dela esaten badizuete, ez izan batere kezkarik, irudipenak ezin baitio egin ez kalte eta ez on handirik zuen arimari; eska iezaiozue jainkozko Maiestateari, ez dezala onar engainatuak izan zaitezten. Deabrua dela esaten badizuete, gauza zailagoa izango da; baina ez du halakorik esango benetan jakintsua bada, eta aipaturiko ondorioak badaude; baina, esango balu, nik badakit zuekin dabilen Jaunak berak kontsolatuko zaituztela eta ziurtatuko dizuela, eta hari argia emanez joango dela zuei eman diezazuen.
‎7 Jainkoak arimari egiten dion mesede honetatik gera dakigula orain hau oroimenean, ez baita guretzat on txikia izango; san Jeronimok ere, santua izan arren, ez zuen bere oroimenetik kentzen, eta horrela ezereztzat izango dugu gordetzen dugun erlijio ordenaren laztasunean hemen sufri dezakeguna, gehien iraunda ere, unetxo bat baita, betikotasunarekin konparatuz. Egiaz diotsuet nik, hain kaskarra izan arren, egundo ere ez dudala infernuko oinazeen beldurrik izan, kondenatuek Jaunaren begi hain eder, ezti eta onbera hauek haserreturik ikusiko zituztela gogoratzen nintzenekoarekin konparatuz gero kontuan hartzekorik, nire bihotzak ezin jasan zezakeela baitzirudien:
‎1 Gatozen, bada, orain jainkozko eta espirituzko ezkontzaz hitz egitera; dena dela, mesede handi hau bere osotasunean ez da beteko bizi garen bitartean, Jainkoagandik urrunduko bagina, galdu egingo bailitzateke on handi hau.
‎Ahizpa batengan halako barne indarra, penitentzia egitekoa, ezartzen du, eta badirudi ez duela atsedenik bere buruari oinaze ematen izan ezik. Asmo hau berez ona da; baina ama prioreak penitentziarik baimenik gabe ez egiteko agindu badu, eta hain gauza onean ausart izan behar duelakoa badu, eta ezkutuka osasuna galtzerainoko biziera egiten badu eta Erregelak agintzen duena bete ez, ikusten duzue zertan amaitu zen on hori.
‎Egia esan, arrazoiz deituko diogu dohatsua, atzera egiten ez badu, gure irudiko salbamen bide seguruan baitoa. Hemendik aterako duzue, ene ahizpak, zer axola handia duen iraganeko borrokaldietan garaile irteteak; izan ere, ziurtzat daukat nik Jaunak ez duela sekula utziko kontzientziako segurantzarik gabe, eta ez da on txikia hau. Segurantza diot, eta oker esan dut, bizitza honetan ez baita segurantzarik, eta horregatik gogoan izan beti, hasitako bidean atzera egiten ez badu?
‎Gorets ezazue, ene alabak, egiaz Andre honen alabak zarete-eta; eta horrela ni hain kaskarra izateaz ez duzue zertan lotsaturik izango, hain ama ona baituzue. Imita ezazue eta gogora ezazue zein izango den Andre honen handitasuna eta zein on handia den hura zaindaritzat edukitzea, non ez baitira nahiko izan nire bekatuak eta ni naizena izatea Ordena santu hau ezertan belzteko.
‎Guztiok diogu nahi dugula; baina Jaunak arima oso osoan berea izan dezan, ez da nahiko esatea, gazteari ere nahiko izan ez zitzaionez guztiz ona izan nahi ote zuen Jaunak galdetu zionean. Egoitza hauetaz hitz egiten hasi nintzenetik gogo gogoan dut; izan ere, horrelakoak gara bete betean, eta gehienetan hemendik datoz otoitzeko lehortasun handiak, beste arrazoi batzuk ere badira baina; eta ez ditut aipatzen arima on askok dituzten barruko proba batzuk, ezin jasanezkoak eta beren errurik gabe dituztenak; horietatik beti ateratzen du Jaunak irabazi handia, baita malenkonia eta beste gaixotasun batzuk dituztenengandik ere. Azken batean, gauza guztietan bereiz utzi behar ditugu Jainkoaren erabakiak.
‎Sufri beza arima gaixoak, oraingoan errurik ez badu ere, beste batzuetan motiboa izanik pazientzia izan baitugu. Eta pentsamendu hauei jaramonik ez egiteko irakurtzen dugunaz eta aholkatzen digutenaz nahiko ez denez gero, gutxi dakigunontzat ez dut uste denbora galtzea denik gehiago azaltzen eta kasu honetan zuek kontsolatzen ematen dudan guztia; hala ere, Jaunak argia ematea nahi izan arte, ez dakar on handirik. Baina beharrezkoa da eta Jaunak nahi du neurriak har ditzagula eta geure burua ezagut dezagula, eta irudimen ahulak eta berezko izaerak eta deabruak egiten dutena ez ditzagula arimaren errutzat jo.
‎lehenena, argi dago gauza zuri batek askoz ere zuriagoa ematen duela beltzaren ondoan dagoenean; eta alderantziz, beltzak beltzago zuriaren ondoan. Bigarrena, gure adimena eta nahimena bikainagoak egiten direla eta on orotarako gaituago Jainkoarekin harremanetan jardunez gero; eta geure miserien lokatz artetik sekula irteten ez bagara, eragozpen handia litzateke hori. Bekatu astunean daudenei buruz haien ur korronteak beltz beltzak eta kirastuak zirela esaten genuenez, halaxe dira hemen ere (haiek bezalakoak ez badira ere, Jainkoak gorde gaitzala, hau konparazioa besterik ez da), beti gure lurreko miserian sarturik, ur korrontea ez da irtengo beldurren, txepelkeriaren eta koldarkeriaren lokatz artetik:
‎Azken batean, bertute guztietan geratzen da hobetua eta etengabe haziz joango da, atzera itzultzen ez bada Jainkoa iraintzera; bada, orduan, guztia galtzen da, baita arima goren gorenean badago ere. Ez da uste izan behar, gainera, Jainkoak behin edo birritan arima bati mesede hau eginik, gauza hauek guztiak eginak geratzen direnik, hartzean iraupenik ez badu, iraupen honetan baitago gure on guztia.
‎Ez zitzaidan irudipena izan zitekeelako inolako susmorik geratu. Ez nuen ezer ikusi, baina Jainkoagana gehiago hurbiltzeko baliagarri ez diren gauzei jaramonik ez egitea on handia dela bai ulertu nuen, eta honela aditu nuen arima bat benetan Egia beraren aurrean ibiltzea zer den. Ulertu nuen hau, Jaunak Egia bera dela niri adieraztea izan zen.
‎Goitik begira nago, eta nik oso garrantzi gutxi ematen diet bai esaten dutenari eta bai nire gauzak jakiteari. Garrantzi handiagoa emango nioke arima batek on pixka bat ateratzeari, nitaz esan daitekeen guztiari baino. Hemen nagoenez gero, nire desira guztiek honetara jo dezatela nahi izan du Jaunak; eta bizitzan amets antzeko bat eman dit:
‎Haren Maiestateak nahi beza, bere Semeak nigatik isuri zuen odolagatik, hain on handiez zerbait uler dezadala nahi izan duenez gero eta nolabait haietaz gozatzen has nadila, ez zaidala gerta Luziferri gertatu zitzaiona: bere erruz guztia galtzea.
‎Hil zela jakin nuenean, kezka larria sortu zitzaidan, haren salbamena arriskuan ikusi bainuen, hogei urtean izan zelako prelatu, niri kezka handia ematen didana, egia esan, nik arrisku handikotzat baitut arimen arduraduna izatea, eta neke handiz otoiztegi batera joan nintzen. Nire bizitzan egin zuen on guztia eskaini nion; oso gutxi izango zen, eta horrela esan nion Jaunari bere irabaziek bete zezatela arima hark garbitokitik irteteko falta zuena.
‎30 Jesusen Lagundiko ikastetxe batean nintzela, batzuetan izaten nituela esan dudan eta oraindik baditudan gorputz eta arimako sufrikario handiekin, pentsamendu on bat ere, neure ustez, onartu ezin nuela nengoen. Gau hartan Lagundiko etxe hartako anaia bat hil zen, eta haren alde Jainkoari otoitz egiten eta Lagundiko beste aita batek haren arimaren alde ematen zuen meza entzuten ari nintzela, neure baitan barneratzeko eragin bizia izan nuen eta zerura igotzen ikusi nuen aintza handiz eta Haren Maiestatea berarekin zihoala.
‎8 Hau ikusi ondoren eta beste gauza handi batzuk eta Jaunak, Bera denagatik, onei emango dien aintzaz eta gaiztoei emango dien oinazez agertu nahi izan zizkidan sekretuak ikusi ondoren, hain gaitz handiengatik era batera edo bestera penitentzia egin nahirik eta hain on handia irabazteko merezimendu txiki batzuk izan nahirik ari nintzela, jendearengandik ihes egiteko eta mundutik guztiz urruntzeko gogoa piztu zitzaidan. Ez zen baretzen nire espiritua, baina ez zen egonezina dakarren urduritasuna, gozoa baizik.
‎4 Hemen irakatsi zidan Jaunak zein on handia den Beragatik neke eta jazarpenak eramatea; izan ere, Jainkoaren maitasuna eta beste gauza asko neure ariman hainbesteraino hazten ikusiz, harriturik nengoen; eta honek sufritzeko gogoa pizten zuen nigan. Beste pertsonek, ordea, lotsa lotsa eginda nengoela uste zuten, eta egon ere hala egongo nintzen, Jaunak hain mesede handiaz erabateko laguntza eman ez balit.
‎3, 4; 4, 7). . Eta nire lehengusina batekin ezkondua zen Jainkoaren beste zerbitzari on batekin ere harreman estua nuen?: Alonso Álvarez Dávila zen hau, A. Riberak dioenez, jatorriz aitoren semeetakoa eta bertuteetan oraindik goragoko mailakoa; horregatik esaten omen zioten Alonso Álvarez, santua?.
‎Are gehiago, irudiko zaigu fraideak eta elizgizonak eta mojak gauza zaharra eta adabakiz betea eramatea nabarmenkeria eta ahulei eskandalua ematea dela, eta baita norbere baitan bildurik egotea eta otoitza edukitzea ere, mundua nola dagoen eta santuek zituzten eragin handiko perfekziozko gauzak hain ahazturik daudela ikusita; honela, uste dut, garai hauetan gertatzen diren zorigaitzez gain, kalte handiagoa egiten duela, eta ez liokeela inori eskandalurik emango erlijiosoek mundua estimu gutxitan izan behar dela hitzen bidez esaten duten bezala, egintzen bidez aditzera emateak. Eskandalu hauetatik ere Jaunak on handiak ateratzen ditu. Eta batzuk eskandalizatzen badira, beste batzuk damutu egiten dira.
‎Batzuetan nire aitor entzulea harri eta zur geratzen zen nire ezjakintasunez; eta sekula ez nuen aditzera eman, ezta ez nuen nahi ere, Jainkoak nola egin zuen hau eta nola izan zitekeen hau, ezta ez nuen galdetu ere egiten, nahiz eta, esan dudanez? aspaldiko urteetatik hona jakintsu on askorekin harremana izan. Gauza bat bekatua zen ala ez, hori bai; gainerakoan, niretzat ez zen beharrezkoa Jainkoak egin zuela guztia pentsatzea baizik, eta ikusten nuen ez nuela ezertaz harritu beharrik; bai, ordea, Hura goresteko arrazoirik; eta, beraz, gauza neketsuek debozioa ematen didate, eta zenbat eta neketsuagoak izan, gehiago.
‎Hainbat gauza ziren ni burua galtzera eramatekoak, eta, batzuetan, Jaunagana begiak jasotzea izan ezik, neure burua zer egin ez zekiela ikusten nuen. Izan ere, gizaseme on batzuek ni bezalako emakumetxo kaskar eta ahul eta beldurti bati kontra egitea, honela esanda, ez dirudi ezer denik; baina bizitzan nik hainbeste proba igaro arren, hau handienetakoa da.
‎Jaunak nahi beza, nik Haren Maiestatea honetan zerbitzatzea pixka bat; ni gaitzesten nindutenek eta ihardesten zidatenek, ziur nago, zerbitzatzen zutela, eta guztia zela nire on handiagorako.
‎Bedeinkatua izan bedi beti betiko, hainbeste mesede egiten baitizkio hain on handiei hain gaizki erantzuten dienari.
‎5 Nire beldurra aurrera zihoala ikusi nuenez gero, otoitza hazi egiten zelako, uste nuen honetan on handiren bat zegoela edota gaitz handi handia. Izan ere, nik neukana naturaz gaindiko gauza zela ikusten nuen, batzuetan ezin nion eutsi eta.
‎Gizon hau ezkondua da, baina hain bizitza eredugarri eta bertutetsua duena, eta hain goi mailako otoitza eta karitatea, non bere izate osoan distira egiten baitu beraren ontasun eta perfekzioak. Eta arrazoiz, gainera, haren bidez arima askori on handia etorri baitzaie, dohain ugariak dituelako; izan ere, bere egoera zibilak laguntzen ez dion arren, ezin dio dohain haiekin lan egiteari utzi. Adimen handikoa eta baketsua guztientzat.
‎Haren ahaideak nire ahaideekin ezkonduak zeuden. Eta nire lehengusina batekin ezkondua zen Jainkoaren beste zerbitzari on batekin ere harreman estua nuen.
‎Batzuetan harriturik gelditzen naiz, arimak Jainkoagana bideratzen hasteko grazia berezia duen pertsona izanik, nola ez zuen nirea ulertzerik izan eta nola ez zuen hartaz arduratu nahi izan, eta ikusten dut nire on handiagorako izan zela guztia, nik Jesusen Lagundiko jende hain santua ezagut eta trata nezan.
‎Neure aitortza orokorrerako prestatzen hasi nintzen eta gauza txar eta on guztiak idatziz jartzen, neure bizitzaren kontakizuna ahal nuenik eta argien, esan gabe ezertxo ere utzi gabe.
‎2 Nik nahi nuke agertzea, hemen izan daitezkeen engainuak (esperientzia handia duenarentzat ez dela engainu handirik edota batere ez dela izango uste badut ere, baina esperientzia handia izan behar) eta espiritu on eta txarraren artean dagoen aldea, edota nola izan daitekeen adimenaren beraren irudipena, litekeena baita, edota espiritu berak bere buruari hitz egitea.
‎Bata, erdi lotan dagoen bat bezala, hala den ongi zehaztu ezin dugun gauza bat bezala da; beste hau, ordea, hain ahots garbia da, non ez baita galtzen esaten denaren silaba bat ere. Eta hori adimena eta arima erabat nahasiak eta barreiatuak daudenean gertatzen da, orduan ez bailuke asmatuko arrazoi on bat moldatzen; eta prestaturik aurkitzen ditu esaten dizkioten esaera handiak, bere baitan bildurik egonda ere harrapatuko ez lituzkeenak, eta lehenbiziko hitzetik hasita, diodanez, erabat aldatzen dute. Batez ere liluramenduan denean, ahalmenak etenda baitaude, nola ulertuko dira oroimenera lehenago sekula etorri ez diren gauzak?
‎Kontua da, deabrua denean on guztiak ezkutatu eta arimatik ihes egiten dutela dirudiela, gozakaitz eta asaldaturik eta inolako ondorio onik gabe geratzen den heinean. Izan ere, desirak jartzen dituela dirudien arren, ez dira sendoak.
‎Ikuskari honek indar handi handia duela diot, Jaunak bere handitasun eta gorentasunaren parte on bat arimari erakutsi nahi dionean; hala, ezinezkotzat dut, naturaz gaindiko eran Jaunak, liluramendu eta estasian ezarririk, laguntzen ez badio behintzat (jainkozko presentzia haren ikuskizuna galtzen du gozamenaren handiz), diodanez, ezinezkoa izango litzateke inork jasan ahal izatea.
‎Eta Jainkoa oso urrun dagoela iruditzen bazait ere, batzuetan bere handitasunak pentsa daitekeenik eta modurik harrigarrienean komunikatzen ditu; eta horrela ez da jakiten esaten, eta ez dut uste sinetsiko eta ulertuko duenik hortik pasatu denak baizik; izan ere, komunikazioa ez da kontsolatzeko, on guztiak beragan dituen onagandik aparte egoteaz nahigabetzeko duen arrazoia erakusteko baizik.
‎Baina haur bat, hazi ondoren eta gorputzak bere garapen handia hartu eta gizaki heldu baten tamainakoa denean, ez da berriro txiki bihurtzen eta berriro gorputz txikia izatera etortzen; hemen, berriz, Jaunak nahi du baietz, nik ikusi dudanez, beste inorenetik ez dakit baina. Gu apalarazteko izango da geure on handirako eta erbeste honetan gauden bitartean axolagabe egon ez gaitezen, zenbat eta gorago egon, beldur handiagoa izan behar baita eta norbere buruaz gutxiago fidatu. Batzuetan izaten dira kasuak, Jainkoa iraintzetik alde egitearren beren borondatea harenarekin hain bat eginda duten hauek, inperfekzio bat ez egitearren oinaze gorriak eta milaka heriotza jasango lituzketenak, bekaturik ez egitearren, tentaldien eta jazarpenen erasopean izaten direnez gero?
‎Eta hau argi ikusiko du arimak, eta orduan inola ere ez du zalantzan jarriko Jainkoa berarekin izan zenik, berriro bere baitan hausturak eta inperfekzioak ikusten hasten den arte, orduan alde guztietatik beldurra etortzen baitzaio. Hala ere, badira arima batzuk Jainkoa dela ziur sinesteak on handiagoa egiten dienak, aurrean jar diezazkieketen beldur guztiak baino; izan ere, berez maitati eta esker onekoa bada, gehiago eragiten dio Jainkoagana itzultzera Hark egin zion mesedea gogoratzeak, irudikatzen zaizkion infernuko zigor guztiek baino. Niri behintzat, kaskarra izan arren, hori gertatzen zitzaidan.
‎Begien aurrean izan nahi nuke beti haren erretratu eta irudia, nire ariman nik nahi nukeen bezain zizelatua ez bainuen. Izan ote daiteke, ene Jauna, nire pentsamenduan ordutxo bat ere on handiagorako Zu eragozpen izatea. Nondik etorri zitzaizkidan niri on guztiak Zugandik izan ezik?
‎Izan ote daiteke, ene Jauna, nire pentsamenduan ordutxo bat ere on handiagorako Zu eragozpen izatea? Nondik etorri zitzaizkidan niri on guztiak Zugandik izan ezik?
‎Oi, zein okerra zen nire bidea, Jauna! Bidez erraturik nindoala iruditzen zait, Zuk bertara itzularazi ezean, eta neure ondoan ikusi zaitudaneko, on guztiak ikusi ditut. Ez zait etorri lanik, Zu epaileen aurrean nola egon zinen begiratuz, eramaten erraz egingo ez zaidanik.
‎7 Hortaz, jauna, ez dezala berorrek nahi izan beste biderik, kontenplazioaren goren gorenean badago ere; hemendik ziur doa. Gure Jaun honen bidez datozkigu on guztiak. Berak irakatsiko dio.
‎Ez diot saiatu behar ez denik, ezta Jainkoaren aurrean arretazegon behar ez denik ere; baina pentsamendu on bat ere izan ezin badute, beste behin ere esana dudanez, ez daitezela bizi estu eta larri; probetxurik gabeko zerbitzariak gara, zer uste dugu egin dezakegula?
‎Jauna da baratzeko fruitua banatzen duena eta ez bera, eta horrela ez zaie itsasten ezer eskuei. Duen on oro Jainkoagana bideratua da. Bere buruaz ezer esaten badu, haren aintzarako da.
‎Hemen ez dago beldurrik Jainkoaren maitasunagatik bizia nahiz ohorea galtzeko. Bai on handia hau, Jaunaren ohorearen alde egitera guztiak baino gehiago beharturik dagoenarentzat, erregeei jarraitzea baitagokie haiei! Fedea pixka bat gehitzearren eta heretikoei zerbaitetan argi egitearren, milaka erreinu galduko nituzke eta arrazoiz gainera.
‎Naizen bezalakoa izanik ere, hain eragin indartsuak etortzen zaizkit autoritatea dutenei hau esateko, non deseginda uzten bainaute. Gehiago ezin eta, Zugana itzultzen naiz, ene Jauna, guztirako erremedioa eskatzera; eta ongi dakizu Zu ez iraintzeko egoeran gelditzearren, pozik desjabetuko nintzatekeela egin dizkidazun mesedeez, eta erregeei emango nizkiela; izan ere, badakit ezinezkoa litzatekeela orain baimentzen diren gauzak baimendu ahal izatea, eta ez lirateke faltako on handi handiak ere.
‎Guztia doa hitzetan eta desiretan zerbitzatu behar dudanean, eta honetarako ere ez dut askatasunik, beharbada, gauza guztietan huts egingo nukeelako. Sendotu Zuk nire arima eta prestatu lehenik, on guztien On eta ene Jesus, eta gero agindu zure alde zerbait egiteko moduak, ez baitago sufri dezakeenik hainbeste hartzea eta ezer ez ordaintzea. Kosta ahala kosta, Jauna, ez dezazula onartu hain esku hutsik zure aurrera joatea, egintzen arabera izango baita saria.
‎Nahi duelako, eta nahi duen eran egiten du, eta arimarengan prestaerarik egon ez arren, prestatu egiten du, Haren Maiestateak ematen dion ondasuna hartzeko. Beraz, ez ditu beti ematen baratzea ongi lantzean merezi izan dutelako, gauza guztiz ziurra izan arren hau ongi egiten duena eta sorkarietatik askatzen saiatzen dena ez duela uzten gozotasunik gabe?, baina haren nahia da noizbait beraren handitasuna agertzea lur elkorragoan, esana dudanez, eta on guztirako prestatzea, honezkero lehenago bezala Jainkoa irainduz ezin bizi daitekeela emateraino. Bere pentsamendua hain egina du benetako egia ulertzera, non gainerako guztiari haurren jolasa baiteritzo.
‎hobekuntza handiaz gelditzen nintzen. Baina zer gaitz ekar dezake hain on handiak. Gauza hain agerikoak dira kanpoko egintzak, non ez baitu zalantzarik uzten zerbait handia gertatu zela, bada, horrela hainbesteko atseginaz kendu zituen indarrak handiago bihurtzeko.
‎Neuri gertatu zitzaidan, eta horregatik ulertzen dut? esan dudan bezala, beste batzuek otoitza edukitzea nahi nuenean, alde batetik gauza handiak esaten ikusten ninduten otoitza edukitzea zein on handia den agertuz, eta bestetik bertuteetan oso pobre ikusten ninduten, eta nik otoitza edukitzeak tentaldirako bidea ematen zien eta nahasita uzten; eta horretarako bazuten nahiko arrazoirik! neuri esatera etortzeraino, ez baitzekiten nola uztartu zitekeen bata bestearekin; eta hortik zetorren txartzat ez hartzea berez halakoa zena, batzuetan nik egiten nuela ikusteagatik, nitaz nahiko iritzi ona baitzuten.
‎Pertsona batzuek probetxu handia ateratzen dute infernuan daudela pentsatuz, eta beste batzuek zeruan daudela pentsatuz eta nahigabetu egiten dira infernuan pentsatzean, eta beste batzuek heriotzan pentsatuz. Batzuk, bihotz samurrekoak badira, asko nekatzen dira beti Pasioan pentsatzean, eta gozatu egiten dute eta probetxu ateratzen Jainkoaren ahalmen eta handitasuna sorkariengan eta guri izan zigun maitasuna, gauza guztietan irudikatzen dena, begiratzean, eta miresgarria da jokatzeko era hori, baina gehiegitan utzi gabe Kristoren Pasio eta bizitza, hortik etorri baitzaigu eta etortzen baitzaigu on guztia.
‎Erlijioko lanei lotuak ikusten ditut, handiak diren lanei lotuak, penitentziekin eta gaizki janda, obedientziaren mende, eta egia esan batzuetan guztiz nahasirik geratzen naiz; horrekin batera, gaizki lo egitea, guztia lana, guztia gurutzea. Uste dut gaitz handia litzatekeela hain on handia inork bere erruz galduko balu. Eta gerta daiteke norbaitzuek pentsatzea libre gaudela lan hauetatik, eta, esan ohi denez, janaria prestaturik ematen digutela, eta geure nahierara biziz, otoitz pixka bat gehiago daukagulako, aurre hartu behardiegula hainbat lani lotuak dauden letradunei.
‎3 Gainerako bi ahalmenek laguntza ematen diote borondateari, trebatuz joan dadin hain on handiaz gozatzeko, zenbait kasutan borondatea bat eginik egon arren, nahiko enbarazu egitea gertatzen da; baina orduan ez haiei jaramonik egin, bere gozotasun eta gelditasunean iraun baizik; izan ere, borondateak haiek bildu nahi balitu, hark eta haiek galduko lukete, orduan usategiaren ugazabak beraiek lanik egin gabe ematen dien jakiaz nahikoez eta beste toki batzuetara janari bila doazen usoak... Jaunak jakia botatzen badie, pausatu egiten dira, bestela bila joaten dira berriro; eta borondateari mesede egiten diotela uste izango dute, eta noiz edo noiz oroimenak edo irudimenak gozatzen duena irudikatzeak, kalte egingo dio.
‎Izan ere, Jainkoak beldurraren bidetik badarama, nirekin egin zuzenez, lan handia da, hura nork ulerturik ez bada; eta oso gogoko du bere burua deskribatua ikustea, eta orduan argi ikusten du handik doala. Eta on handia da zer egin behar duen jakitea, honelako edozein egoeratan aprobetxatuz joateko. Izan ere, nik asko ikusi dut eta denbora asko galdu dut zer egin ez nekielako eta pena handia ematen didate hona iristen direnean beren burua bakarrik ikusten duten arimek; izan ere, liburu espiritual ugari irakurri dudan arren eta kasu honi dagokiona ukitzen duten arren, gutxi azaltzen dute, eta hartan oso aritua den arima ez bada, asko azaldurik ere, nahiko zail egingo zaio ulertzea.
‎Eta gauza ziur ziurra da zenbat eta argiago ikusi aberats gaudela, izatez pobreak garela jakinik, probetxu handiagoa datorkigula eta baita egiazko apaltasun handiagoa ere. Gainerako guztia gogoa kikiltzea da on handietarako ez dela gai pentsatuz, Jauna haiek ematen hasten delarik, harrokeriaren beldurrez ikaratzen hasten bada.
‎Oker esan dut: esan behar nuen eta kexatu guk geuk nahi ez izateaz; izan ere, hain duintasun handiaz gozatzen ez badugu, gurea da erru guztia, Jainkoaren maitasun egiazko hau bete betean izatean berarekin baitakartza on guztiak. Jainkoari geure burua erabat emateko hain garesti eta astitsuak garenez gero eta Haren Maiestateak nahi ez duenez gero hain gauza preziatua prezio handirik gabe goza dezagun, ezin izaten gara prestatu.
‎Honaino guk geuk lor genezake, Jainkoaren laguntzaz esan nahi da, laguntza hori gabe jakina baita ezin dugula pentsamendu on bat ere izan. Hau putzutik ura ateratzen hastea da, eta hori ere nahi beza Jainkoak edukitzea.
‎Baratzearen jabeari atsegin eta zerbitzu egiten diola gogoratuko ez balu eta ordura arte eginikoa eta aurrerantzean ontzia hainbestetan putzuan sartu eta hutsik ateratzean hartzen duen lan neketsutik irabazia lortzeko duen itxaropenari kontu egin ezik, guztia bertan behera utziko lukeenak? Eta honetarako ere maiz gertatuko zaio besoak ezin dituela jaso, ezta pentsamendu on bat izan ere: adimenarekin lan egite honek ura putzutik ateratzea esan nahi du.
‎Otoitza guztiz alde batera ez uzteak egin zion on handia agertzen du, eta galdua berreskuratzeko zein erremedio bikaina den. Ekin egiten du guztiek otoitzari eman diezaioten. Zein irabazi handia den dio eta, berriro uzten bada ere,
on handi honetaz garai batez baliatzea probetxu handikoa dela.
‎Hau besterik ez zen nire otoitza eta hala izan zen arrisku hauetan sarturik nenbilen bitartean, eta hau zen nire pentsatzea ahal nuenean; eta sarritan, urte batzuetan, otoitz ordua noiz amaituko eta erlojuak noiz joko gehiago egon ohi nintzen beste gauza on batzuetan baino; eta sarri askotan aurrean jar dakidan edozein penitentzia astuni gogotsuago ekingo niokeen otoitzerako neure baitan biltzeari baino.
‎10 Ikus dezazuen haren erruki handia eta zein on handia izan den niretzat otoitza eta irakurtzeaalde batera ez uztea, hemen esango dut, garrantzi handikoa baita hori jakitea, deabruak arimari egiten dion erasoa haren jabe egiteko, eta Jaunak erabiltzen duen iaiotasun eta errukia hura Beraganaitzultzeko eta ni gorde ez nintzen arriskuetatik gordetzeko.
‎Neure bizitzan behin bakarrik dut gogoan atseginak eskatu nizkiola, lehortasun handian nengoen batean; eta zertan ari nintzen ohartu nintzenean, hain nahasirik gelditu nintzen, non, apaltasunik gabe neure burua ikusteak sortu zidan nekeak berak eman baitzidan eskatzen ausartu nintzena. Ongi nekien bai zilegi zela eskatzea; baina iruditzen zitzaidan, benetako debozioa izateko indar guztiekin ahalegindurik prest daudenentzat zela zilegi, Jainkoa iraindu gabe on guztirako prest eta erabaki sendoz daudenentzat.
‎Hemen deabrua nire arima nahasten hasi zen, baina hala ere Jainkoak on handia atera zuen handik. Elizgizon bat zen, ni sendatzera joan nintzen toki hartan bizi zena, aski hari onekoa eta buruz argia.
‎Madarikatua izan bedi halako legea, Jainkoarenaren aurka izateraino zabaltzen dena! Munduan zabal dabilen zentzugabekeria da, neure onetik ateratzen nauena; egiten diguten on guztia Jainkoari zor diogu, eta bertutetzat dugu, Haren aurka joatea bada ere, adiskidetasun hau ez haustea. Oi munduaren itsukeria!
‎Ohikoa zen nik hari Jainkoaz hitz egitea. Horrek on egingo zion, baina kasu honetan on handiagoa egin ziola uste dut ni hain maite izateak; izan ere, niri eder egiteagatik, idolotxoa eman zidan, nik ibai batera botarazi nuena. Hau kenduta, lo sakonetik itzartzen den baten antzera?
‎Baina hau zuen txarra: Jaunak gauza on bat egiteko grazia ematen bazidan ere, inperfekzioz beterik eta akats askorekin izan ohi zela. Gaitz eta txukuntasun eta huskeriarako oso trebe eta zolia nintzen.
‎Uste dut badirela urte batzuk gauza bat eskatzen diodala urtero eta beti ikusten dut beteta. Eskaerak zerbaitetan okerrik izanez gero, berak zuzentzen du nire on handiagorako.
‎8 Idazteko eskubidea duen pertsona banintz, pozik luzatuko nintzateke xeheki esaten Santu aintzatsu honek niri eta beste pertsona batzuei egindako mesedeak; baina egiteko agindu zidatena baizik ez egitearren, gauza askotan nahi nukeen baino laburrago jardungo dut, beste batzuetan, berriz, behar baino luzeago; hitz batez, edozein gauza onetarako zuhurtasun handirik ez duenaren antzera. Jainkoarren eskatzen dut bakarrik, sinesten ez didanak proba egin dezala, eta ikusiko du esperientziaz zein on handia den Patriarka aintzatsu honen babespean jartzea eta hari debozioa izatea. Batez ere otoitzari emanak daudenek haren maitale izan lukete; ez dakit nola pentsa daitekeen aingeruen Erreginarengan Jesus Haurrarekin hainbeste neke eraman zituen garaian, haietan hain ongi lagundu zien San Joseri eskerrak eman gabe.
‎Lagun on honekin ibiltzeak lagun txarrak eragin zituen ohiturak baztertzea ekarri zuen eta nire barruan berriro betiko gauzen gogoa ezartzea eta moja izatearen aurka nuen sentimendu bizia pixka bat leuntzea, oso bizia bainuen. Eta norbait, errezatzen zuen bitartean malkotan bustia ikusten banuen, edota beste bertute batzuk zituela, haren inbidia handia izaten nuen; izan ere, horretan hain zen gogorra nire bihotza, non Nekaldi osoa irakurriko banu ere, ez bainuen malko bat ere isuriko.
‎Neure sentsualitatearen atsegin eta banitateari gehiago begiratzen nion neure arimaren onari baino. Moja izateko pentsamendu on hauek noizbehinka etortzen zitzaizkidan eta gero joan egiten ziren, eta ezin nuen neure burua berotu erabakia hartzeko.
‎Eta horregatik ez nuke gomendatuko sekula ere, iritzia eman behar duen pertsona banintz? inspirazio on bat behin eta berriro datorrenean, egitez bete gabe uztea beldurragatik; izan ere, Jainkoagatik soil soilik bada, ez da ezer txarrik gertatuko den beldur izan behar, guztirako ahaltsua baita. Bedeinkatua izan bedi betiko, amen.
‎...nik ez egiteko banuen, eta Jaunak nahi izan beza beti izan dezadala; arinei ez nien kasu handirik egiten, eta hau izan zen hondatu ninduena...), bide honetatik Jauna dohain ugari egiten hasi zitzaidan, gelditasunezko otoitza ematearen mesedea egiteraino, eta noizean behin bat egitezkoraino ere iristen nintzen, nik bata ez bestea zer eta zein estimagarriak ziren ulertzen ez banuen ere, eta uste dut on handia zitzaidakeela hori ulertzea. Egia da bat egitezko honek gutxi gutxi irauten zuela, ez baitakit abemaria baten denbora zen ere; baina hain ondorio handiak uzten zituen, non, garai honetan hogei urte ere ez nituen baina, mundua neure oinpean nuela uste bainuen, eta horrela pena ematen zidaten, zilegizko gauzetan izanda ere, munduari jarraitzen ziotenek.
‎10 Sarritan erabili dut gogoan txunditurik Jainkoaren ontasun handia, eta nire arimak atsegin hartu du haren handitasun eta errukia ikustean. Bedeinkatua izan bedi guztiagatik, argi ikusi baitut gurari on bat bera ere ez duela ordaindu gabe uzten, ezta bizitza honetan ere. Nire egintzak kaskarrak eta akastunak izan arren, nire Jaun hau haiek hobetuz eta osatuz eta balioa emanez zihoan, eta gaitzak eta bekatuak ezkutatu egiten zituen gero.
‎Apaltasun gutxi izatea neritzon, ni otoitz hura izatera iritsi nintzela pentsatzeari; eta besterik lortu ezin nuenez gero, pena handia hartzen nuen, harik eta gizon jakintsuek eta Pedro Alcántarako bedeinkatuak penarik ez izateko esan zidaten arte. Argi ikusten dut nik, Jainkoaren zerbitzuan ez naizela hasi oraindik, nahiz eta Haren Maiestateak mesedeak egitean pertsona on askori bezala egin niri ere, eta inperfekzioz beterik nagoela, desiretan eta maitatzean izan ezik, honetan argi ikusten baitut Jaunak lagundu didala zer edo zertan zerbitza dezadan.
‎12 Beste batzuetan nahigabe handia ematen zidan eta orain ere ematen dit oso aintzat hartua naizela ikusteak, batez ere handikiek aintzat hartzen nautela eta nitaz gauza on asko esaten dutela ikusteak. Honetan asko sufritu dut eta asko sufritzen ari naiz.
‎Hain atsekabeturik zen, non beldur baitziren haren osasunak txarrera joko ote zuen. Bekataritxo honen berri izan zuen, Jaunak horrela eratu zuelako; eta nitaz ongi hitz egin ziezaiotela nahi izan zuen Jaunak, hemendik etorri ziren beste on batzuetarako. Andre honek ezaupide handia zuen Probintzialarekin, eta goi goikoa izanik eta ni klausurarik gabeko monasterioan nengoela jakinik, Jaunak ni ikusteko gogo bizia eman zion, nirekin kontsolatuko zelakoan; baina ez zen hori beraren esku, eta gero ahalegin guztiak egin zituen ni hara eramateko, handik oso urrun zen Probintzialari gutuna bidaliz.
‎Gauza handitzat izan zen,, esan dudanez? atsekabeak estura handian baitzeukan; eta Jaunak egingo zuen, nire gauzak ongi joan zitezen nik ezagutzen nituen pertsona on batzuek gartsu otoitz egiten zutelako. Andre hura Jainkoaren beldurrekoa zen eta on ona; horrela, haren kristautasunak betetzen zuen niri falta zitzaidana.
‎12 Ez bedi harritu ezta ez beza uste izan ezinezko gauzak direnik. Jaunarentzat guztia baita posible?, saia bedi, ordea, fedea bizkortzen eta apala izaten, Jaunak zientzia honetan, beharbada, jakintsuago egiten duelako atsotxo bat bera baino, eskola handikoa izan arren; eta apaltasun honekin on handiagoa egingo die arimei eta bere buruari, kontenplaziozko pertsona izan gabe halakotzat bere burua agertuta baino. Izan ere, berriro diot, esperientziarik ez badu, apaltasun handia ez badu ez duela ulertzen ulertzeko eta hala ere ez dela horregatik ezinezkoa ulertzeko, gutxi irabaziko du eta gutxiago emango dio irabazteko berarekin harremana duenari.
‎Izan ere, gauza batzuetan esperientziaduna izatea nahi izan du Jaunak, haietatik irteten baita jazarpenak sufritzeaz zer irabazten den jakitun balitz bezala. Jaunaren handitasunean itxaro dut haren bidez on handia etorriko zaiela bere Ordenako batzuei eta baita Ordenari berari ere. Honezkero igartzen da hau.
‎–Neure aitortza orokorrerako prestatzen hasi nintzen eta gauza txar eta on guztiak idatziz jartzen, neure bizitzaren kontakizuna ahal nuenik eta argien, esan gabe ezertxo ere utzi gabe? (ibidem, 23, 15).
‎11 Pixka bat lehenago han egoterik ez zen-eta, etxetxo hura ikusi nuenean, halako espirituaz, begiratzen nuen aldera begiratzen nuela, uste dut? onbideratzeko zerbait aurkitzen nuela, eta konturatu nintzen nola bizi ziren, nolako hilduraz eta otoitzez, eta zein etsenplu ona ematen zuten; izan ere, ikustera etorri zitzaizkidan handik hurbil zeuden jaun bat eta honen emaztea, nik ezagutzen nuena, eta haien santutasuna eta herri haietan egiten zuten on handia niri kontatzea bukatu besterik ez zuten egin, eta ez nintzen nekatzen gure Jaunari eskerrak ematen, barruko poz handi handiaz, gure Ordenaren onerako eta gure Jaunaren zerbitzurako hasiera emana ikusten nuela iruditzen baitzitzaidan. Haren Maiestateak nahi beza aurrera eramatea, orain doazen bezala, horrela nire asmoa oso egiazkoa izango baita.
‎14 Hura on handia zen guretzat; izan ere, hainbestekoa zen gure barruko poz eta alaitasuna, non askotan gogora etortzen baitzait Jaunak bertuteetan ezarri duena: esaterako, nire ustez, genuen gabezia honek eragiten zuen kontenplazio leun bat, baina gutxi iraun zuen egoera honek, gero nahi baino gehiago ekartzen baitziguten Alonso Alvarez berak eta beste batzuek.
‎Batzuek batzuei laguntzen zieten, besteek besteei. Baina Artzapezpikuak izan zitezkeen alde txar guztiei begiratzen zien eta galarazi egiten zuen, pobretasunezko Ordenen kalterako zela uste zuelako, ezin izango baitzuten iraun; eta, beharbada, haiek joko zuten beragana, edota deabruak asmatuko zuen, monasterio ugari dauden lekuan Jainkoak egiten duen on handia eragoztearren, asko mantentzeko nahiz gutxi mantentzeko ahaltsua baita Jainkoa.
‎5 Argi ikusten zen guztia Jainkoagandik zetorrela eta Haren Maiestateak baimentzen zuela on handiagorako eta fraide hauen bertutea hobeki ager zedin, agertu den bezala. Fraide oinetakodunen prelatua izendatu zuen, gure moja eta fraideen monasterioak bisita zitzan; hark uste zuena egia izanez gero, neke handia izan zitekeena.
‎Eta ez da ikusi gabekorik esateko gizona, eta ez dago gainezkaldi hauetara ohiturik ere, Jainkoak ez baitarama bide horretatik. Erregutu Jainkoari, ene ahizpak, hori egia bihur dadin eta merezi dezagun geure garaian hain on handia ikustea eta gu haietakoak izatea.
‎14 Profesa egin behar zuen garaian, bi edo hiru hilabete lehenago, sufrikariorik gabe hain on handiaz gozatzerik izan ez zezan, tentaldi oso latzak izan zituen; ez profesa ez egiteko erabakia hartzeraino, baina oso gogorra iruditzen zitzaion. Orain zuen ona lortzearren nahigabez igarotako urte guztiak ahazturik, deabruak hain oinaze handietan sartzen zuen, non ezin baitzuen ezer egin.
‎1 Esperientziaz ikusi dut, toki askotan irakurri dudana kontuan hartu gabe, zein on handia den arima batentzat obedientziatik ez aldentzea. Honetan dagoela, uste dut, bertutean aurreratuz eta apaltasunean sendotuz joatea; honetan dago ziurtasuna, zerurako bidean huts egingo ote dugun errezeloan, bizi garen artean gizakioi edukitzea komeni zaigun errezeloan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
on handi 103 (0,68)
on bat 41 (0,27)
on guzti 41 (0,27)
on hori 8 (0,05)
on asko 7 (0,05)
on batzuk 5 (0,03)
on hau 5 (0,03)
on oro 4 (0,03)
on txiki 3 (0,02)
on berdin 2 (0,01)
on hauek 2 (0,01)
on pixka 2 (0,01)
on arima 1 (0,01)
on berori 1 (0,01)
on elkar 1 (0,01)
on haiek 1 (0,01)
on hura 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
on handi egin 8 (0,05)
on bat ere 6 (0,04)
on handi atera 4 (0,03)
on handi etorri 4 (0,03)
on handi hau 4 (0,03)
on handi egon 3 (0,02)
on handi gozatu 3 (0,02)
on handi ikusi 3 (0,02)
on asko bai 2 (0,01)
on bat ikusi 2 (0,01)
on bat ukan 2 (0,01)
on berdin gabe 2 (0,01)
on guzti bera 2 (0,01)
on guzti ha 2 (0,01)
on guzti idatzi 2 (0,01)
on guzti zu 2 (0,01)
on handi agertu 2 (0,01)
on handi bat 2 (0,01)
on handi ekarri 2 (0,01)
on handi ukan 2 (0,01)
on pixka bat 2 (0,01)
on arima egin 1 (0,01)
on asko adimen 1 (0,01)
on asko bezala 1 (0,01)
on asko esan 1 (0,01)
on asko harreman 1 (0,01)
on asko ukan 1 (0,01)
on bat aditu 1 (0,01)
on bat ama 1 (0,01)
on bat arima 1 (0,01)
on bat aukera 1 (0,01)
on bat behin 1 (0,01)
on bat bera 1 (0,01)
on bat bidali 1 (0,01)
on bat egin 1 (0,01)
on bat egokitu 1 (0,01)
on bat engainu 1 (0,01)
on bat erosi 1 (0,01)
on bat esan 1 (0,01)
on bat eskatu 1 (0,01)
on bat esku 1 (0,01)
on bat ez 1 (0,01)
on bat hemengo 1 (0,01)
on bat jende 1 (0,01)
on bat moldatu 1 (0,01)
on bat txar 1 (0,01)
on batzuk baino 1 (0,01)
on batzuk gartsu 1 (0,01)
on batzuk ni 1 (0,01)
on berori agurgarritasun 1 (0,01)
on elkar egon 1 (0,01)
on guzti deabru 1 (0,01)
on guzti emaile 1 (0,01)
on guzti eskaini 1 (0,01)
on guzti etorri 1 (0,01)
on guzti ezkutatu 1 (0,01)
on guzti hasiera 1 (0,01)
on guzti hau 1 (0,01)
on guzti ikusi 1 (0,01)
on guzti jainko 1 (0,01)
on guzti laguntza 1 (0,01)
on guzti on 1 (0,01)
on guzti poztu 1 (0,01)
on guzti prest 1 (0,01)
on guzti prestatu 1 (0,01)
on guzti zein 1 (0,01)
on handi aurkitu 1 (0,01)
on handi batzuk 1 (0,01)
on handi berri 1 (0,01)
on handi den 1 (0,01)
on handi eragotzi 1 (0,01)
on handi ez 1 (0,01)
on handi falta 1 (0,01)
on handi galdu 1 (0,01)
on handi hain 1 (0,01)
on handi handi 1 (0,01)
on handi hartu 1 (0,01)
on handi hasiera 1 (0,01)
on handi hautatu 1 (0,01)
on handi honezkero 1 (0,01)
on handi hori 1 (0,01)
on handi inor 1 (0,01)
on handi irabazi 1 (0,01)
on handi iturri 1 (0,01)
on handi lortu 1 (0,01)
on handi luzaroko 1 (0,01)
on handi ni 1 (0,01)
on handi oinarri 1 (0,01)
on handi txar 1 (0,01)
on handi zerbait 1 (0,01)
on handi zu 1 (0,01)
on hau barneratu 1 (0,01)
on hau ibili 1 (0,01)
on hau irakatsi 1 (0,01)
on hauek imitatu 1 (0,01)
on hauek noizbehinka 1 (0,01)
on hori esan 1 (0,01)
on hori Joana 1 (0,01)
on hura sekula 1 (0,01)
on oro enbarazu 1 (0,01)
on oro etsai 1 (0,01)
on oro gaitu 1 (0,01)
on oro jainko 1 (0,01)
on txiki hau 1 (0,01)
on txiki horko 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia