Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 311

2000
‎Dudarik batere ote nuen, banekien: otorduak ez zidan on handirik eginen. Ez janak, ez konpainiak.
‎esku bat komuneko kate hondatuxearekin borrokan. Nire begiei on handirik eginen ez bazien ere, korridoreko argia piztu nuen; neska nahieran ikuskatu gogo nuen, anaiaren altzora itzultzen zelarik. Bizkitartean zerbait egin behar eta, telefonoari kontu nion.
‎Kristinak hainbertze gorrotatzen baininduen, ez genuen ataka gaindituko bi aste geroago arropa denda handi batean hasi ez balitz. Jende guti ezagutu dut lan kontratu txar bat sinatzeak hain on handia egin diona. Aldi luze batean denboraldiko gonak, merkealdietako galtzak, modako jakak eta egikera egoki edo desegokiko jantziak izan genituen solas, gure etxe ñimiñoko sala arrotzik gabean.
‎Zorionak. On handia eginen dik.
‎Lege zibil egokiak dira gizakiek eman eta har dezaketen onik handiena; eurak dira ohituren iturburua, jabetzaren palladiuma, eta bake publiko eta partikular ororen bermea; eurok ere, gobernua bera sortu ez arren, fermuki sostengatzen dute hura; orobat, boterea mugatu eta aldi berean, berorri begirunea gordetzera behartzen dute, Justizia bera balitz bezala. Norbanako guztiak ukitzen dituzte, horien bizitzaren egitate garrantzitsuetan nahasten dira, noranahi jarraitzen diete haiei:
‎labadoran momentu batean... ene! zer duzu hori? ’; Henrik gerrian pipa zekarrean eta, amak hura ikusi zuenean hitza galdu zian; ito larrian jarri zuan; osasunez makal samar zebilean eta, susto hark ez zioan on handirik egingo; boz apal apalarekin: ‘zertarako daramazu hori? ’, galdetu zioan; Henrik hari buruan maite maite eginez, nola hala kontsolatu zian; ‘ze, orain ere joango zara ala? ’, galdetu zioan amak, esperantza poxi batekin.
2001
‎Ohetik salto egin eta Lucasengana joan zen. Hitz estuz kontatu zion Lucasek arnasa nekez hartzen zuela eta hitz egitean lasaitu egiten zela, horrexegatik ari zela etengabe hitz egiten, eta on handia egin ziola Marcos ikusteak, arnasestua erabat joan zitzaiolako, trankildu egin zelako erabat, baina hala ere nahiago zuela hitz egiten jarraitzea, eta halaxe egotea: hitz egiten eta Marcos ikusten, gustura zegoela halaxe.
‎Baso bat ur ekarri zion Marcosek sukaldetik. Berriro ez joateko eskatu zion Lucasek ordea; bakarrik geratzean arnasestua larritzen zitzaiola, eta imajinazioa izango zela beharbada, baina on handia egiten ziola Marcos ondoan ikusteak.
‎Marcos logelara itzuli zen; izan ere, on handia egiten zion Marcosi Lucas ikusteak.
‎–Dena espantu zara: Onetik handik, Onetik hemendik... Usteltze erraldoiaren arrats handiaren mugetan, hesteak euskaraz kilikatzen dizkizula uste duzulako; besteak bezalakoa da, industrial hutsa, labelagatik anfetaminaz, anabolizanteez, kabala irinez ekoiztu ardi esnez ondua!
2002
‎Lagun horren gidaritzapean, irabaziak ematen hasi zen enpresa eta hala segitu zuen urte batzuetan. Tartean, dena dela, ustelkeriazko kasu zenbait ere gertatu zen, eta ez zioten on handirik egin enpresari.
‎Eta Mendoza jaunak: " Nahi duzuna egizu, baina jakizu on handia egingo lizukeela, amarekikoa konponduko bazenu".
‎Eta, Aurrezki Kutxarako oposizioetan huts egin bazuen ere, handik hilabetera lortu zuen lanpostua, idazkari gisa, abokatu laboralista batzuen bulegoan. Lanpostu hark ere on handia egin zion. Eta are hobera egin zuen.
2003
‎Han, sahatsen ingurumarian. Rosariori ere on handia egingo zion, haurdunaldiak eta jaio  tzak bezalaxe. Erditzetik eta suspertzeko, betiko itxialditik paseatzera irten ahal izango zen.
2004
‎2004an ez digute euskarazko egunkaria itxi. Esker on handi bat zuei, jaun epaile haserrekor baina aurten barkabera zain zareten horiei! °
2006
‎" Erantzunik gabeko maitasuna" izena zuen gaitz sendaezin hartaz hala sufriarazten ari zen nagusi gaztearentzat ukendu eta leungarri izan zedila eskatu zion Barbarari, askotan itxaropen izpi batek sendagile aldra batek baino gehiago egin baitzezakeen, hitz goxo batek botika onenak baino on handiagoa...
‎Aitatxi hil bezperatik ez nuen arnorik edaten. Ordukoak baino on handiagoa egin zidan oraingoak. Orobat bertzeei.
‎Dudarik gabe hortik heldu zaio daukan bake argia, daukan lasai hori. Badaki lan on handiko bat egiten ari dela, hala sozietatearentzat nola gure arimentzat ere.
2007
‎Gu ez gera inor legerik emateko. Baña batasun aundiagorik ez dagoen bitartean, alik eta geienak onela idaztea on aundia dana, Aizkorri baiño aundiagoko egia da ori (7, 1958, 103).
2008
‎Eta zergatik gelditu behar dugu hor? On handia egingo lioke euskal kulturari latin euskara edota greko klasiko euskara hiztegiak sor tzeak; bai eta txinera euskara eta arabiera euskara hiztegiak egiteak ere. Komeni da, baita ere, frantses euskara eta errusiera euskara hiztegi handi bana ateratzea.
‎Azkuek exorzista ezagutzeko gogo bizia izan zuen beraz, «más que para satisfacer una curiosidad, para enterrorizarme al oir relatar sus luchas personales con el demonio», zeren «estas cosas hacen mucho bien al alma.» Hau da, deabruaren existentziaren eta haren aurkako garaipenen berri edukitzea, edifikantea zen Azkuerentzat, eta bere fedea sendotzen eta arimari on handia egiten ziona. Hortaz, gorago aipatu diren Azkueren legenda eta berak bildutako herri ipuin fantastikoak, hein batez bilbotar apaizaren fede kezkei lotuta bide zeuden.
‎Arteak sendatu egiten duela uste dut. Niri, behintzat, on handia egiten didate bihotzera heltzen zaizkidan irudiek, kantuek eta filmek. Beste norbaitek egin duen gauza batekin bat egiten dudanean, ez naiz horren bakarrik sentitzen munduan.
2009
‎Batzuek zilegitasun politikoa kentzen dute eta beste batzuek pistolekin seinalatzen dute. Eta badakit ez dela gauza bera, baina tankera hauetako eztabaidetan beste lekuetan baino arrazionaltasun eta sen on handiagoa izan behar da Euskadin, gaineratu du.
‎Jatetxetik atera baino lehen, Mirenek pilula bat eman zion. Haren erranetan, lasaigarri arina zen, berari on handia egiten ziona. Birritan pentsatu gabe ahoratu zuen Oskarrek.
‎Anaren afera ongi amaitzeak ere on handia egin zion Oskarri. Goikoetxea Anaren hilketaren erruduntzat jo zuten.
‎Hertsadura eztitu nuen lantzaren inguruan. Gutitan egin zidan hain on handia, ene, emazte Margaritaren amorantearen izena entzuteak.
‎Borondate on handiarekin borondate txar askoz ere hobea lor liteke.
‎Eskerrik asko. On handia egin didazu.
‎Sena ere oso lagun fidagarria dut, sorpresa on handiak eman izan dizkit. Liburu denda batean sartu, ikusmiran ibili, eta liburu bat hartzen dut.
‎Medikua psikologo gisako bat zen, eta bizpahiru ikusaldietan on haundia egin zian. Pittaka pittaka, burua altxatu nuen, berritz nere onerat etorriez.
‎Goizean goiz jaikitzen nintzen, lanerat joateko. Orain dutena nuen, eta kanpoan aritziak on handia egiten zian. Eguzkitan, haizetan, eurietan, hotz ero bero, beti han nintzen, nere arbolak hazitzen.
‎Aski maite ditut gurasoak, baino on haundia egingo nau aire piska bat hartziak. Badakit huts egingo dutela beren diskuzionentzat, baino ez naute urrikirik eman.
2010
‎Ezgaitasuna duten pertsonek ez ezik, helduago batzuek ere zailtasunak dituzte ontzi jakin batzuk erabiltzeko, eta, beraz, erabiltzeko lerro errazak bilatzen dira. Azterketak gomendatzen du mihiak, barne estalki irristagarriak eta kontraste onekoak handiagoak izatea, irekiera eremua ezagutzeko erraztasuna izatea eta, gainera, diseinu emozionala gomendatzea, hau da, produktuarekin transmititu nahi diren emozioak aztertzea.
‎Eta justu eta legitimotzat hartu zen legearen mandatua. Horixe da justiziaren jatorria eta funtsa, onik handienaren eta txarrik handienaren artean dagoena. Hau da, onik handiena injustua izatea da, zigorrik jasan gabe.
‎Horixe da justiziaren jatorria eta funtsa, onik handienaren eta txarrik handienaren artean dagoena. Hau da, onik handiena injustua izatea da, zigorrik jasan gabe. Txarrik handiena, jasan den injustiziaz mendekurik hartu ahal ez izatea da.
‎Trasimako sofistak" justizia boteretsuenaren legea da" definitzen zuen artean, Platonek, Sokratesen ahotik, benetako justizia bilatu zuen. Onik handiena injustua izatea litzatekeela zioten sofisten kontra, Sokratesek justiziarekin1177 lotzen zuen bertutea eta zoriona. Sokratesen ustez, gizon injustua ezin zen zoriontsua izan.
‎Marabillazco gramatica deitu zion gero Agustin Cardaberazek Eusqueraren berri onac liburuan: " obra on andia au, zerzazpagatuco diogu?".
2011
‎Badira anemiarentzat bereziki onak direnak, edo giharretako oinazearentzat, begien osasunari on handia egiten diotenak, baita hezurrak mineralizatzen laguntzen dutenak ere.
‎Burua ohi baino argiago zuen uneetan, zeraman bizitza oso gogorra iruditzen zitzaion, eta Ostiralek (landutako belarraren truke) ekartzen zizkion jakiak eta edariak urri samarrak gorputzez eta buruz osasuntsu mantentzeko. Belar uztaren soberakinak su eta fu erretzeak ere ez zion on handirik egingo, nik uste.
‎–Zerorrek ere eskatu behar zenukeen halako Mombasa bat. On handia eginen lizuke.
‎Zoaz ikustera eta konturatuko zara. Inesen konpainiak ere on handia egiten diola esango nuke.
‎Astrofisikoek esaten dutenez, unibertsoaren sakonak baditu erradiazioa eta hotsa, edo murmurioa hobeki esan, Lekuonatarren etxean ere euskara eta herri kulturaren sakoneko hotsak nabari zitezkeen. Etxe hartan herri jakintza baten adierazpen kultua nabari zitekeen, irakurketen bitartez kultura unibertsalago batean txertatua, eta niri nahasketa hark on handia egin zidan, han ohartu nintzelako berdin baliagarri eta erabilgarri zitezkeela euskara, nola latina, espainola, italiera eta frantsesa; batek maite zitzakeela bertsolariak, bai, baina berdin Orixe, Fray Luis de León edo Georges Bernanos, norberaren nor izatea eta erregistroak gehiegi bortxatu gabe.
‎Ezen, bakoitzak anitz galdatzen badu, harek nahi duen ihizia ez litzateke guretzat atzeman erraxa. Baina, guk behar bezala eta beren on handitan, berek bereaz egiten dute xoriek.
2012
‎Dutxa beroa hartu bitartean, aurreko gaueko ardoari egotzi zion ondoeza. Seguruenik, Dasilvaren bulegora eta Juliaren klinikara egindako bisitek ere ez zioten on handirik eginen. Zirrara gehiegi egun bakar baterako.
‎Udara arte egon nintzen haren etxean. On handia egin zidan egonaldiak. Hona itzuli nintzenean, ordea, zerbait desberdina sumatu nuen.
‎Eta sarritan erakusten digu esperientziak gazteak harroputz eta aldakorregiak direla zaharragoen agindu zuhurrez gidatuak izateko. Halere, Erregeak onetsi zuenez ni beraren aurrera joatea, lehen aukera izaten nuenean arazo horri buruzko neure iritzia, interpretariaren laguntzaz, argi eta luze emateko erabakia hartu nuen; eta nire aholkua kontuan hartu ala ez, halere gauza bat egiteko asmo sendoa nuen, alegia, Maiestateak sarri eskainia zidanez herrialde hartan geratzea, esker on handiz onartuko nuen mesedea, eta struldbrugg izaki goren haiekin elkarrizketan emango nuen neure bizitza, atsegin bazuten ni onartzea.
2013
‎Dena, esateko. Baina honek guztiak, Versusek hasieran uste izan zuenaren kontrara, ez dio zorionik ekarri, ez dio nostalgia beheititu, ez dio irrika baretu, ez dio, finean, on handirik egin. Bakardadea berdina da hanka batekin edo birekin, burua iparrera begira ala sartalde urrunera.
‎–Ez zuten berehala konprenitu zein on handia zekarkigun Espainiako handitasunari men egiteak.
‎–Hain on handia ekarri dio Nafarroari. Hain on handia ekarri die Garro, Zolina eta Xabierko etxeei?
‎–Hain on handia ekarri dio Nafarroari? Hain on handia ekarri die Garro, Zolina eta Xabierko etxeei. Ikus zeure burua, zure zaldikoak nahi duzunari ere ezin saldu.
‎– On handia eginen liake Iruñean nor direnek hi lau elizkizunetan ikusteak.
‎– On handia egin zidaan hobekien konprenitzen dudan mintzairan Jainkoaren hitza aditzeak. Berriz ere nahi nikek haren predikuaz belarria eta arima bazkatu.
‎Kitty, jaitsi azkar eta eskatu kotxea. Osteratxo batek on handia egingo dit, ziur naiz. Neskok, zer edo zer nahi duzue Merytonetik?
‎Azalak ez dio on handirik egiten. Hogeigarren mendean luzaz apaingarri errepikatu ziren gai etniko haietarik bat, ama edo amona goruan edo harilkatzen, umetxoa lo intxaurpean edo baserri ondoko beste zuhaitz gozoren baten gerizara kokatu sehaskan, atzean mendia.
‎Orhoitzen da bere etcheaz, hango jauntzi eta oinetako idorrez, hango ohe beroaz, hango subazter chokoaz, eta bihotza ttikitzen zaio. [?] Eta gure ganik etorriko zaioten orhoitzapenak on handia eginen diote bihotzean, lagunduko ditu hormaren, elhurraren, ichtilaren hobeki jasaiten.1320
‎hatsik ezin hartuz leher egin beharko! Zer alegrantzia gure lerroetan, holako berri on handiak jakiten ditugularik987
‎—Adrian, zure Ona handia dela pentsatu behar duzu beti, eta Txarrak ez zaituela inoiz azpiratuko. Zure elbarritasunagatik burla egiten dizutenak ez dira ezer zure aldean.
2014
‎Gaur egun, badira andel batez (edo gehiagoz) eta ponpa batez (edo gehiagoz) osatutako bloke konpaktuak ere. Horrelakoei ponpaketa­estazio esaten zaie, eta alde on handi bat dute: oso oso erraz instalatzen dira, eta horrek izugarri gutxitzen ditu igeltserotza lanak, eta izugarri merkatzen, horrenbestez, instalazioko kostuak.
‎Hondakin urak tanga batean jasotzen dira, eta handik, gero, deskargako gune bateraino, urak tratatzeko instalazio bateraino edo hodi biltzaile bateraino bulkatzen dira. Araztegien tzat ere alde on handi bat du sistema horrek, indarrean dagoen legediak erabat galarazten baitu, jakina denez, isuri gaziak eta bestelako isuri industrial batzuk zuzenean estolderia publikora isurtzea.
‎Urak huts bidez husteko teknologiak bi alde on handi ditu: batetik, horrelako instalazioekin ur asko aurrezten dela; eta bestetik, hodien kokapenaren aldetik malgutasun handia izaten denez, eraikinak diseinatzean eta planifikatzean arkitektoei eta eraikitzaileei askatasun itzela ematen dietela.
‎Haurtxoak arretarako halako lehentasun batzuekin jaiotzen dira, hau da, estimulu batzuei beste batzuen aurrean arreta ipintzeko jarrera on handiarekin. Esaterako, nahiago dute, estimulu zuri edo grisei baino gehiago, kolore biziei begiratu; eta, beste soinuen aurrean, nahiago dute pertsonen ahotsa.
2015
‎Amaren besarkadak on handia egin dit. Aitaren esku estualdiak on handia egin dit.
‎Amaren besarkadak on handia egin dit. Aitaren esku estualdiak on handia egin dit. Gero adar antzeko hodiak ikusi ditut airean, ohea zuhaitz bateko habia balitz bezala.
‎–Grina gaiztoen menpean? Neska euskaldun honen adiskidetasun garbiak on handia egingo dizu?. Galdera honi aurre egin behar nion hala ere:
‎Zoriontsuak une beldurgarri hartan Zurekin pozten direnak, ene Jaun eta Jainkoa! Zuk jaso duzunak, une bateko atsegin bat lortzearren era doilorrean galdu zela konturatu denak eta beti Zu pozteko erabakia hartua duenak, zure laguntzaz (ez baitiezu huts egiten, ene arimaren on horrek, maite zaituztenei, ezta erantzun gabe uzten ere deitzen dizutenei), gero bizi izateko, zer erremedio izango luke, Jauna, hain on handia galdu izanaren oroipenaz, hau da, bataioaz gero geratu zen errugabetasuna galdu izanaren oroipenaz, hilez joatea baino besterik. Izan dezakeen bizitzarik hoberena, sentimendu honekin beti hilez joatea du.
‎14 Baina zer sentituko ote dute arima hauek, hain on handirik gabe gera daitezkeela ikustean. Honek kontu handiagoz ibiltzera eta beren ahuleziatik indarrak ateratzera eramaten ditu, beren erruz, Jainkoari poz emateko ager dakiekeen ezer egin gabe ez uzteko.
‎Nork sartzen zaituzte horretan? Zenbat eta hobeak izan, orduan eta atseginagoak izango dira Jaunari egiten dizkioten gorapenak eta haien otoitzak on handiagoa egingo dio lagun hurkoari.
‎2 Eta, batetik, arimaren barruan ziurtasun handia duela badirudi ere, batez ere Jainkoarekin bakarrean dagoenean, bestetik oso nahigabeturik dabil; izan ere, berak bihotz bihotzez maite duena iraintzeko deabruak engainatuko ote duen beldur da, gaizki esateek ez baitiote nahigabe handirik ematen, gehiago egin ahal balu bezala aitor entzuleak estutzen duenean izan ezik. Guztiei bere alde otoitz egin dezatela eske eta eske ari da eta Haren Maiestateari beste bide batetik eraman dezala erreguka, bide hori oso arriskutsua dela eta hala egiteko esaten diotelako; hala ere, bide horretan on handia aurkitu duenez gero, eta zerura daraman bidez hauxe dela irakurri, entzun eta Jainkoaren aginduetatik dakienez gero, nahita ere, ezin du alde batera utzi desira hori, eta Jainkoaren eskuetan uzten du bere burua. Eta desira hori alde batera ezin utzi izateak ere nahigabetu egiten du, aitor entzuleari ez diola obeditzen iruditzen zaiolako; engainatua ez izateko erremedio bakarra obeditzean eta gure Jauna ez iraintzean datzalakoan dago; eta, horrela, uste du, berak dakiela, zati zati egingo balute ere ez lukeela egingo bekatu arin bat; eta nahigabe handia hartzen du, oharkabean halako askotan erortzea ezin saihestu dezakeela ikusiz.
‎–Batzuetan arimak koldar ikusten du bere burua, gauzarik beherenetan, eta beldurturik eta hain gogorik gabe, non ezertarako adorerik duela izan iruditzen baitzaio: nik uste dut Jaunak, orduan, bere izaera soilean uzten duela beraren on handiagorako; izan ere, une hartan ikusten du zerbaiterako adorerik izan badu, Haren Maiestateak emana izan dela; hau hain argi ikusten du, non ezereztaturik uzten baitu bere baitan eta Jainkoaren errukiaren eta handitasunaren ezagutza handiagoaz, hain gauza kaskarrean erakutsi nahi izan dituenaz. Hala ere, ohikoena, esan dugun egoera hura da.
‎Beste on handi batzuk ere badakartza honek berarekin batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin edo entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen ba... lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste dut ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez, ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe dago pertsona apala ere halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako.
‎Une honetan ez zaio geratzen horrelakorik ezer; are gehiago, bizia emango luke egia harengatik. Baina, diodanez, irudipen hauek guztiak, deabruak jartzen dituenak izango dira arima nahigabetu eta beldurtzeko, batez ere, ulertu zen eran gertatuz gero arimentzat on handiak etor daitezkeen gauzetan, eta Jainkoaren aintza eta zerbitzu handirako direnean; eta haietan zailtasun handia denean, zer ez ote du egingo. Gutxienez fedea ahultzen du, kalte handia baita gure adimenek ulertzen ez dituzten egintzak burutzeko Jainkoa ahalguztiduna dela ez sinestea.
‎(Batera ikusitakoa dut soilik gogoan). Honela hemen ere, arima Jainkoarekin guztiz bat eginik, geure arimen barruan eduki behar dugun zeru goreneko gelan sarturik dagoela (izan ere, argi dago Jainkoa haietan dagoela, egoitza hauetako bat duela), eta, arima honela estasian dagoenean, sekretu hauek ikusterik Jaunak beti nahi izaten ez badu ere (Hartaz gozatzean erabat murgildua dagoelako, hain on handi hori nahikoa duela), noizean behin nahi izaten du arima bere baitako egoera hartatik irten dadin eta bat batean ikus dezan gela hartan dagoena, eta horrela geratzen da, bere senera etorri denean, ikusi zituen handitasunak irudikatzen zaizkiola; hala ere, ezin du adierazi haietako bat ere, eta ez da iristen haren izaera Jainkoak naturaz gaindiko eran ikus dezala nahi duena baino gehiago ikus...
‎Egoki da hasieretan jakintsu on bati aditzera eman diezaiozuen aitortzapean, haiek baitira argia emango digutenak, edota, pertsona oso espiritual bati, halakorik balego; eta halakoa ez bada, hobe da oso jakintsua dena; bietakoak baleude, jarri harremanetan batarekin eta bestearekin. Eta irudipena dela esaten badizuete, ez izan batere kezkarik, irudipenak ezin baitio egin ez kalte eta ez on handirik zuen arimari; eska iezaiozue jainkozko Maiestateari, ez dezala onar engainatuak izan zaitezten. Deabrua dela esaten badizuete, gauza zailagoa izango da; baina ez du halakorik esango benetan jakintsua bada, eta aipaturiko ondorioak badaude; baina, esango balu, nik badakit zuekin dabilen Jaunak berak kontsolatuko zaituztela eta ziurtatuko dizuela, eta hari argia emanez joango dela zuei eman diezazuen.
‎1 Gatozen, bada, orain jainkozko eta espirituzko ezkontzaz hitz egitera; dena dela, mesede handi hau bere osotasunean ez da beteko bizi garen bitartean, Jainkoagandik urrunduko bagina, galdu egingo bailitzateke on handi hau.
‎Gorets ezazue, ene alabak, egiaz Andre honen alabak zarete-eta; eta horrela ni hain kaskarra izateaz ez duzue zertan lotsaturik izango, hain ama ona baituzue. Imita ezazue eta gogora ezazue zein izango den Andre honen handitasuna eta zein on handia den hura zaindaritzat edukitzea, non ez baitira nahiko izan nire bekatuak eta ni naizena izatea Ordena santu hau ezertan belzteko.
‎12 Jaunaren ontasunagatik egoera honetan daudenei probetxu handia egingo liekeena da (esan dudanez, ez die erruki txikia agertzen, gorago igotzeko oso hurbil baitaude), obedientziak agintzen duenera prest egoteko erne erne izatea; eta erlijiosoak izan gabe ere, gauza handia litzateke, pertsona askok egiten dutenez? norengana jo izatea, ezertan ere norbere borondatea ez egiteko, hemendik etortzen baitzaigu gehienetan kaltea; eta ez bilatu bere aiurrikorik, esan ohi denez, gauza guztietan konturik handienaz ari denik, munduko gauzez oso desengainatua dagoena baizik, on handia egiten duelako norbere burua ezagutzeko mundua ezagutzen duenarekin harremana izateak; era berean, ezinezkoak iruditzen zaizkigun zenbait gauza, besteengan hain egingarri direla ikusiz eta haiek poliki poliki aurrera daramatzatela, adorea pizten da eta haiek hegan ikusita badirudi gu ere ausartzen garela hegan egitera, hegaztien umeek irakasten dietenean egin ohi duten bezala, bat batean h... Honek onura handia dakar, eta nik badakit.
‎–beti isiltasunean eta itxaropenean bizi izaten saiatu?, Jaunak bere arimen ardura izango baitu. Gu geu Haren Maiestateari eskatzen zabarkeriaz ez bagabiltza, on handia egingo dugu beraren laguntzaz. Bedeinkatua izan bedi beti betiko.
‎Sufri beza arima gaixoak, oraingoan errurik ez badu ere, beste batzuetan motiboa izanik pazientzia izan baitugu. Eta pentsamendu hauei jaramonik ez egiteko irakurtzen dugunaz eta aholkatzen digutenaz nahiko ez denez gero, gutxi dakigunontzat ez dut uste denbora galtzea denik gehiago azaltzen eta kasu honetan zuek kontsolatzen ematen dudan guztia; hala ere, Jaunak argia ematea nahi izan arte, ez dakar on handirik. Baina beharrezkoa da eta Jaunak nahi du neurriak har ditzagula eta geure burua ezagut dezagula, eta irudimen ahulak eta berezko izaerak eta deabruak egiten dutena ez ditzagula arimaren errutzat jo.
‎2 Nik ezagutu dut hau gertatzen zitzaion pertsona bat; horrela, oso galdua zegoela, atsegin zuen Jainkoak berari egindako mesedeez beste batzuek probetxu ateratzea eta otoitz bidea erakustea ez zekitenei, eta on handia egin zuen, handia benetan. Gero, Jaunak berriro eman zion argia.
‎Ongi oroitzen nintzen ikuskari honetan ikusi izan nuenaz. Eta on handia egin zidan inorengan ere uste gehiegi ez jartzeko, ez baitago inor iraunkorra denik Jainkoa izan ezik. Proba handi hauetan beti bidaltzen zidan Jaunak, erakutsi zidanez, bere partetik eskua emango zidan pertsona bat, ikuskari honetan agertu izan zidanez, beste ezeri loturik joan ez nendin, Jaunari poz emateari baizik; nik Zu zerbitzatu nahi izatean nuen bertute apur horri eusteko izan da hori.
‎25 Behin Quicumque vult salmoa errezatzen ari nintzela, ulertarazi zitzaidan nola den Jainko bakarra eta hiru Pertsona; hain argi ulertarazi ere, non harri eta zur eta guztiz kontsolaturik geratu bainintzen. On handi handia egin zidan Jainkoaren handitasuna eta haren miragarriak ezagutzeko, eta Hirutasun Santuaz pentsatzen dudanean edota hartaz hitz egiten denean, uste dut ulertzen dudala nola izan daitekeen, eta horrek poz handia ematen dit.
‎Ez zitzaidan irudipena izan zitekeelako inolako susmorik geratu. Ez nuen ezer ikusi, baina Jainkoagana gehiago hurbiltzeko baliagarri ez diren gauzei jaramonik ez egitea on handia dela bai ulertu nuen, eta honela aditu nuen arima bat benetan Egia beraren aurrean ibiltzea zer den. Ulertu nuen hau, Jaunak Egia bera dela niri adieraztea izan zen.
‎Gauza bat da nola ikusten den eta beste bat nola esaten den, ezin daitekeelako ongi aditzera eman. Hala ere, on handia egin dit eta baita Jaun hau ez ikusteko neure erruen bidez neure arima ilundu nuelako pena handia eman ere.
‎6 Uste dut on handia egin zidala gure benetako lurraldea ezagutu eta hemen erromesak garela ikusteko ere, eta gauza handia da han zer dagoen ikustea eta non bizi behar dugun jakitea. Izan ere, norbait lurralde batera badoa bertan behin betiko bizitzera, asko lagunduko dio bideko nekeak eramaten eta baita gauza zerutarretan pentsatzen eta gure solasa hartaz izaten ere, atseginez beterik egongo den lurraldea dela ikusi izanak; erraz egiten da.
‎Haren Maiestateak nahi beza, bere Semeak nigatik isuri zuen odolagatik, hain on handiez zerbait uler dezadala nahi izan duenez gero eta nolabait haietaz gozatzen has nadila, ez zaidala gerta Luziferri gertatu zitzaiona: bere erruz guztia galtzea.
‎Ongi ulertu nuen apaizak besteak baino askoz ere behartuago daudela onak izatera, eta zein gauza gogorra den Sakramentu guztiz Santua behar ez denez hartzea, eta zein jaun den deabrua bekatu astunean den arimarena. On handia egin zidan eta Jainkoari zor nionaren ezaguera handia jarri zuen nigan. Bedeinkatua izan bedi beti betiko.
‎Eta horrela, nekeak eta minak ditudanean, ezin dut burutik kendu hemen sufri daitekeen guztia ezereza ez denik, eta horregatik, uste dut, hein batean arrazoirik gabe kexatzen garela. Eta, hortaz, berriro diot, Jaunak egin didan mesederik handienetakoa izan zela, on handia egin didalako, bai bizitza honetako proba eta atsekabeen beldurra galtzeko, bai haiek eramaten saiatzeko eta Jaunari eskerrak emateko, Berak libratu bainau, orain ikusten dudanez, hain zorigaitz handi eta betikoetatik.
‎8 Hau ikusi ondoren eta beste gauza handi batzuk eta Jaunak, Bera denagatik, onei emango dien aintzaz eta gaiztoei emango dien oinazez agertu nahi izan zizkidan sekretuak ikusi ondoren, hain gaitz handiengatik era batera edo bestera penitentzia egin nahirik eta hain on handia irabazteko merezimendu txiki batzuk izan nahirik ari nintzela, jendearengandik ihes egiteko eta mundutik guztiz urruntzeko gogoa piztu zitzaidan. Ez zen baretzen nire espiritua, baina ez zen egonezina dakarren urduritasuna, gozoa baizik.
‎Baina etxetik irtetearen oker hau, ni neu izan arren gehientsuen irteten zena, jadanik handia zen niretzat; izan ere, nagusiek pertsona batzuei ezin zieten ezezkorik eman eta hauek gogoko zuten ni beraiekin egotea, eta, ekin eta ekin egiten zietenez gero, azkenik joateko agintzen zidaten. Eta horrela, agindu ahala, nik monasterioan gutxi egon ahal izaten nuen, alde batetik deabruak berea egingo zuelako ni etxean egon ez nendin, bada, nirekin harremana zuten haiek irakasten zidatena nik etxeko batzuekin partekatzen nuen eta on handia egiten zen.
‎4 Hemen irakatsi zidan Jaunak zein on handia den Beragatik neke eta jazarpenak eramatea; izan ere, Jainkoaren maitasuna eta beste gauza asko neure ariman hainbesteraino hazten ikusiz, harriturik nengoen; eta honek sufritzeko gogoa pizten zuen nigan. Beste pertsonek, ordea, lotsa lotsa eginda nengoela uste zuten, eta egon ere hala egongo nintzen, Jaunak hain mesede handiaz erabateko laguntza eman ez balit.
‎Gero argi ikusi dut nire espiritua ez zela engainatu, era guztietara on handia egin duelako nigan eta nire ariman harekin harremana izateak. Izan ere, Jaunak aurreratuak dituela dirudien pertsonentzat, gauza handia da harekin harremana izatea, hark pausoka ez baina lasterka joanarazten baititu; eta haren estiloa arimak lotura guztietatik askatzea eta hilduratzea da, Jaunak horretarako, beste gauza askotarako bezala, dohain handi handia eman baitio.
‎Batzuk isilik zeuden, beste batzuk gaitzetsi egiten zuten; azken batean, fundazioa desegitea erabaki zuten. San Domingoren Ordenako Lizentziatu batek bakarrik esan zuen, hau ere kontra egon arren, ez, ordea, monasterioaren kontra, pobretasunean egitearen kontra baizik?, ez zela horrela desegin beharrekoa, ongi begiratu behar zela, gero ere izango zela astia horretarako, Gotzainari zegokiona zela, edota antzeko gauzak, on handia egin zutenak. Amorru giro hartan zorte ona izan zen erabakia ez gauzatzea.
‎Ez diot eguzkia ezta argitasuna ikusten direnik, argia ikusi gabe, adimena argitzen duen argi bat baizik, arimak hain ondasun handiaz goza dezan. On handiak dakartza berarekin.
‎Are gehiago, irudiko zaigu fraideak eta elizgizonak eta mojak gauza zaharra eta adabakiz betea eramatea nabarmenkeria eta ahulei eskandalua ematea dela, eta baita norbere baitan bildurik egotea eta otoitza edukitzea ere, mundua nola dagoen eta santuek zituzten eragin handiko perfekziozko gauzak hain ahazturik daudela ikusita; honela, uste dut, garai hauetan gertatzen diren zorigaitzez gain, kalte handiagoa egiten duela, eta ez liokeela inori eskandalurik emango erlijiosoek mundua estimu gutxitan izan behar dela hitzen bidez esaten duten bezala, egintzen bidez aditzera emateak. Eskandalu hauetatik ere Jaunak on handiak ateratzen ditu. Eta batzuk eskandalizatzen badira, beste batzuk damutu egiten dira.
‎1 Geure gaira itzuliz, egun batzuk igaro nituen, ez asko, segida segidako ikuskari honekin, eta hain on handia egiten zidan, non ez bainintzen otoitzetik irteten, eta egiten nuen guztia ere, ni ikusten zegoela argi argi sumatzen nuenari nahigaberik ez emateko eran egiten saiatzen nintzen. Eta, esaten zidaten guztiagatik, noizbehinka beldurra sartzen bazitzaidan ere, ez zen luzaroko izaten beldurra, Jaunak ziurtasuna ematen zidalako.
‎Jaunak nahi beza, nik Haren Maiestatea honetan zerbitzatzea pixka bat; ni gaitzesten nindutenek eta ihardesten zidatenek, ziur nago, zerbitzatzen zutela, eta guztia zela nire on handiagorako.
‎Bedeinkatua izan bedi beti betiko, hainbeste mesede egiten baitizkio hain on handiei hain gaizki erantzuten dienari.
‎5 Nire beldurra aurrera zihoala ikusi nuenez gero, otoitza hazi egiten zelako, uste nuen honetan on handiren bat zegoela edota gaitz handi handia. Izan ere, nik neukana naturaz gaindiko gauza zela ikusten nuen, batzuetan ezin nion eutsi eta.
‎Gizon hau ezkondua da, baina hain bizitza eredugarri eta bertutetsua duena, eta hain goi mailako otoitza eta karitatea, non bere izate osoan distira egiten baitu beraren ontasun eta perfekzioak. Eta arrazoiz, gainera, haren bidez arima askori on handia etorri baitzaie, dohain ugariak dituelako; izan ere, bere egoera zibilak laguntzen ez dion arren, ezin dio dohain haiekin lan egiteari utzi. Adimen handikoa eta baketsua guztientzat.
‎Haren solasa, ez astuna, bare eta atsegina, eta aldi berean zuzen eta santua, berarekin tratua dutenei poz handia ematen diena. Guztia bideratzen du hitz egiten dien arimei onik handiena egitera, eta, ez dirudi beste ardurarik dakarrenik berak egin ahal dela ikusten duena guztien alde egitea eta guztiak poztea baizik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
on 180 (1,18)
on izan 131 (0,86)
Lehen forma
on 264 (1,74)
On 26 (0,17)
onik 14 (0,09)
Ona 2 (0,01)
Onetik 1 (0,01)
Onik 1 (0,01)
ona 1 (0,01)
onekoak 1 (0,01)
onena 1 (0,01)
Argitaratzailea
Karmel Argitaletxea 189 (1,24)
ELKAR 41 (0,27)
Alberdania 13 (0,09)
Pamiela 13 (0,09)
Karmel aldizkaria 7 (0,05)
Euskaltzaindia - Liburuak 6 (0,04)
Booktegi 6 (0,04)
Berria 5 (0,03)
Susa 5 (0,03)
Jakin 4 (0,03)
LANEKI 3 (0,02)
Erlea 3 (0,02)
Maiatz liburuak 3 (0,02)
Open Data Euskadi 3 (0,02)
Consumer 2 (0,01)
EITB - Sarea 1 (0,01)
UEU 1 (0,01)
Uztarria 1 (0,01)
Argia 1 (0,01)
Goenkale 1 (0,01)
Jakin liburuak 1 (0,01)
Herria - Euskal astekaria 1 (0,01)
Urola kostako GUKA 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia