Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 594

2000
‎ezkerreko orrian hamar harroineko zubi bat zegoen, hamarrak numeratuak eta hamar manamenduak signifikatzen zituztenak; zubi azpian infernu izugarri bat zegoen eta zubitik gizon emakumeak eta neska mutilak zihoazen, xuxen baino xuxenago, bekaturik egin ez zutelako eta zubia, halatan, osorik zegoelako; eskuineko orrian, berriz, antzeko marrazkia zegoen, baina zubiak zartatuak eta hautsiak zituen pilareak eta harroinak, eta zubia goiti beheiti zihoan, baita zubitik zihoazen jendeak ere, infernuko garretarat... Eta nik, istant batean, goiti beheiti zihoazen jende haien artean ikusi nuen neure burua, eta are gehiago asaldatu nintzen...
‎Zeren mundua galtzerdi bat bezalakoa baita usu, eta zeren, guk eraginikako irauliaren ondoren ere, lehengo idurirat eta betiko idurirat itzultzen baita. Eta, horrela, ni ere, aita Tomméren erranetan, apal nintzen, baina nola deus ere ez denak zer ere nahi lukeen, hala betetzen nuen neure ezdeustasuna loriazko eta banaloriazko amets handi haiekin, zeinak baitziren hodei iduriak, haizearen menerat zebiltzanak, Urbiaingo Hiponatik Urbiaingo Akinorat...
‎Eta ni zatiturik nengoen. Izan ere, zure kontseiluek, jaun André, osaba Joanikoten alderat ninderamaten, eta halatan nuen neure nahirik nahitsuena eta gutiziarik gutiziatsuena haren oinetarat makurtzea eta hari barkamenduaren galdez joaitea Urbiainerat itzuli bezain sarri, neure traizioneagatik eta haren kontrako bidegabekeriagatik. Baina, bertzetik, maite nuen artean ama, eta, maite nuelako, apez izaiteko asmo harekin segitzen nuen...
‎Eta oroitu nuen nola osabak erran zidan ezen egiteko batzuk zituela jauregian eta hargatik eten behar izan zuela emaiten ari zitzaidan eskola... Eta ezin edeki nituen pentsu haiek burutik, eta ezin ekidin nuen neure ezinegona, eta, orduan, neure asmoen aitzinatzeko zernahi asmatzen nuela, erran nion Pedrori:
‎Eta, nola suak ez duen sua iraungitzen, baina bizkortzen eta biziagotzen, hala sentitu nintzen, ondorez, bi aldiz suturik. Ordea, nola ezin itzal bainezakeen su hura ukabilez, desiraren alorretarik bideratu eta irion nuen neure su hura. Eta, ai, nola desiratu eta gutiziatu nuen mementu hartan anaiaren heriotza...!
‎Zeren nik ez bainuen anaia, bekatutik eta galbidetik salbatzeko asmotan, salatu, baina mendeku hutsagatik eta mendekuaren satisfatzeagatik... ohorearen estakuruaz baliaturik, hori bai, eta obligazino moral ustezko bat apaingarri harturik. Baina estakuru hura eta apaingarri hura nik asmaturikako gezurrak ziren, azken finean, eta gezur haiekin estali nahi izan nuen neure asmo ilunen doilorkeria. Eta ahalketu egin nintzen, istant batez.
‎Biharamunean, urduri jaiki nintzen. Bertze batzuetan ez bezala, noraezean aurkitu nuen neure burua. Osaba Joanikot izan nuen luzaroan neure gaueko izar eta ipar, eta hantxe nengoen ni, iparra galdurik, norat bildu ez nekiela.
‎Edo, benturaz, bai... zeren eta, bat batean, napolitarraren kontseiluz Pisako katedralean aditu nuen meza etorri baitzitzaidan bururat, eta, harekin batean, oihu erdiragarri hura, erro errotik eta bihotzaren erditik atera zitzaidana: Credo!, apez izaiteko dei bat ere izan zitekeena, eta ozentki eta bortizki deitu ninduena... eta, uste nuen arren ezen, irririk gabeko egun goibel haien ondotik, ahantzia izan nezakeela zer zen irri egitea, aldiz, irri egiten ikusi nuen neure burua... zeren eta gurasoek ere apez nahi baininduten, eta, baldin erraiten banien ezen apez izan nahi nuela, kolejio edo komenturen baterat igorriko baininduten, Iruñarat edo Baionarat, uda finatu bezain fite, jauregitik eta osaba Joanikotenganik urrun... Hartan nengoela, boz bat entzun nuen, ustekabean:
‎Eta iragan zen haizea, behatu nion neure arimari, eta han berean ikusi nituen, barreiaturik eta sakabanaturik, neure zorionaren zorigaiztoko hondakinak, neure ditxaren desditxak: desengainuak iraungirikako eguzki puskak, eta arantzak baizik erakusten ez zituen petalorik gabeko arrosa biluzia... eta amorioaren soinu isila ere garrasi bihurtzeko bidean nabaritu nuen neure eztarrian, otsoaren ulu; baina beheiti goiti zetorkidan ulu hura ere ito beharra nuen neure ezinaren eta neure amorruaren kontra, zeren zerbait eraginkorragoa behar bainuen nik orduan, ene mendeku gosea ase zezakeena, eta ene barrena bare eta sosega.
‎Eta iragan zen haizea, behatu nion neure arimari, eta han berean ikusi nituen, barreiaturik eta sakabanaturik, neure zorionaren zorigaiztoko hondakinak, neure ditxaren desditxak: desengainuak iraungirikako eguzki puskak, eta arantzak baizik erakusten ez zituen petalorik gabeko arrosa biluzia... eta amorioaren soinu isila ere garrasi bihurtzeko bidean nabaritu nuen neure eztarrian, otsoaren ulu; baina beheiti goiti zetorkidan ulu hura ere ito beharra nuen neure ezinaren eta neure amorruaren kontra, zeren zerbait eraginkorragoa behar bainuen nik orduan, ene mendeku gosea ase zezakeena, eta ene barrena bare eta sosega.
‎Jainkoaren hitza zen hura, profezia baten iduria zuena... errebelazione bat!, edo hala sentitu nuen nik bederen. Eta, handik harat, hitz haietan jarri nuen neure fede osoa, halako suertez, non, Felisaren eskuetan uzten zintudala eta nihaurk lehen marratik eta lehen lerrotik bigarrenerat egiten nuela, urrunetik behatzen hasi bainintzaizun, igurikirik ezen Jainkoak egunen batean bere hitza bete eta dei eginen zizula, eta hala libratuko gintuela biok nik egin bekatutik... Eta, bitartean, ene barrengo hutsa mila arauz eta bertze hainbat ordenantzaz bete nuen, jauregiko kide guztiak eta gauza guztiak zein bere tokian paratzen nituela, gure mundu tipi hura osoki eta konplituki ibil zedin amoreakatik, akatsik gabeko makina bat bezala.
‎—Gutitan liluratu izan nau gizon batek nola erotu eta liluratu baininduen aita Bartolomek, halako moldez, non ergel bat bezala sentitzen bainintzen haren aitzinean, borondaterik gabeko jostailu bat haren eskuetan... zeren aita Bartolome gizon sendoa baitzen eta nik haren sendotasuna behar bainuen, neure hutsaren estaltzeko; gizon sutsua zen eta nik haren sua behar nuen neure zalantzen erretzeko eta deusezteko. Eta aita Bartolome jauregirat etorri eta, handik gutirat, osaba Joanikotekin Italiarako bidaiatik itzuliz gero, apez izaiteko erabakia hartu zenuen zuk, Joanes, eta orduan are itsuago sinetsi nuen, zu jaio ondoren izan nuen ametseko hitz ustez profetikoetan, zeren Jain koak zinez nahi baitzintuen berarentzat... eta sinetsi nuen, halaber, ezen Jainkoak probidentzialki jarri zizula aita Bartolome, zeure xedearen erdiesteko izan zenezakeen gidaririk argiena.
‎Eta, ai, zein urrun geratzen zitzaidan denbora eta sasoin hura, noiz eta Amsterdameko porturat iritsi bezain fite oilarraren moduan ibiltzen baikinen, oilotik oilorat, geure egitekoa egiten genuela ahalik eta lasterren eta fitezen! Eta nola maradikatzen nuen neure bizitzako aldi hura eta nola ahalketzen nintzen aldi hartaz!, nahiz eta ulertzen nuen, bertzalde, ezen ez zegoela ikasbide hoberik bizitzak berak eskaintzen ziguna baino eta ez zegoela zentzatze zentzuzkoagorik nork bere buruaren gainean egin zezakeena baino, gure hutsen zuzentzeko eta gure falten korrejitzeko eta erremediatzeko... eta bidean abantzatzeko eta aitzina egiteko, azken finean....
‎Eta aita Bartolomerekin solasean imajinatu nuen neure burua, eta idurizko aita Bartolomek ezin haserreago erran zidan:
‎¡ Eccovi l’uomo ch’è stato all’Inferno! , 32 eta, orduan, Urbiaingo karriketan ikusten nuen neure burua, eta imajinatzen nuen ezen halakoa izan zitekeela urbiaindarren komentarioa ere, baldin egun batean harat itzultzen banintzen, eta baldin ziega krudel haietarik iragana nintzela bazekiten: " Horra hor infernuan egon den gizona!" Baina ene ameskeriak ziren haiek, zeren eta, nola itzuliko nintzen ni, bada, Urbiainerat, baldin infernu hartan ez bazen reskat posiblerik ez libramendurik, Heriok presooi eskain ziezagukeena baino, eta baldin ene etorkizuna, halatan, lurrean eginikako zulo bat bazen, ene gorputzaren neurrikoa, norat egotzi eta non ehortziko baininduten berant baino lehen, presondegi hartan guztia jasangaitza zelako:
‎Baina nik gau hartan bertan trazatu nuen neure etorkizuna, eta erabaki nuen, ondorez, ezen hiru soineko erosi behar nituela, ez bi.
‎Eta, bozkarioaren bozkarioz, gau hartan ere amets egin nuen ezen frantsesak eta napolitarrak gerlan sartu zirela berriro, eta hain izan zela handia eta gogorra gerla hura, hain krudela eta bihotz gabea, non, hondarrean, guztiak hil baitziren, batzuk eta bertzeak; eta, akabatzen zelarik gerla hura hain modu penagarrian, ikusi nuen neure burua, bat batean, gorpu haien artean aitzina egiten, aitzina eta aitzina...
‎Eta, jokoa neure alde jartzeko, lasai behar nuen, baina urduri nengoen. Eta neure buruaren jabe behar nuen, baldin burua galdu nahi ez banuen, baina nekez erdiesten nuen neure buruaren jabe izaitea.
‎Baina, osabak hura erran ez balit ere, berdin joan nuen, zeren urduri bainengoen orduko, eta urduritasunak tripak guztiz nahastu zizkidan, zirt edo zart egiteko puntu hartan. Joan nintzen, bada, osabaren kakategirat, laxatu nituen galtzak, egin nuen neure egitekoa... baina, tripak lasaitu bezain laster, bertze urduritasun hura errotu zitzaidan, arestikoa baino hagitzez ere handiagoa, zeren eta hil edo biziko mementuan bainengoen, zinez... Eta zangoak dar dar jarri zitzaizkidan...
‎Eta, Piarres Oihartzabal kapitainaren suzko hitzekin suturik, oroitu nuen neure Italiarako itsasaldia, ezin bareagoa eta ezin jabalagoa, eta erran ere hala erran nion kapitainari. Eta, irria ezpainetan, gainetik so egiten zidala, kapitainak komentario labur hura egin zidan:
‎Izan ere, ba ote zen munduan gauza faunagorik eta are ergelagorik ere, hutsik uzten ninduen hartaz banaloriatzen eta sendagaila egiten ibiltzea baino, nola ibiltzen baikinen marinelak geure artean, bakoitzak bere balentriatxoak kontatzen zituela? Haatik, ahantzia ote nuen neure begiek ikusi zuten amoriozko eszena hura, noiz eta agertu baitzitzaizkidan Maddalen eta osaba Joanikot, osabak bere burua Ma dda lenen bularren artean pausaturik zuela, eta elkarri amoriozko hitzak erraiten zizkiotela, bertzerik gabe.... Edo, ahantzia ote nuen, halaber, osaba Joanikot eta Maddalenen arteko bertze eszena hura, nik hainbatetan idurikatu izan nuena, noiz eta hil aitzin elkarri eskua eman baitzioten, esku emaite soil hartan eta ez ber tze deusetan guztia errana balego bezala...?
‎" Galtzak falta zaizkit!" Baina Mignonen itzala baizik ez nuen ikusi ahal izan, atearen bertzaldean jada, ziztu bizian zihoala, bere pieza bakarreko soinekoarekin eta bere zapatekin. Eta berriro iraungi zitzaidan buruko argia eta berriro ikusi nuen neure burua osin hondargabe baten aitzinean...
‎Ximurra berandu ailegatzea ez zitzaion, nonbait, axola. Andrea auto barnera sartu orduko piztua nuen neurearen motorra.
‎Aparkalekua handia zen, hala ere, eta sartu eta berehala, lehenbiziko hutsartea egin nuen neure, Ximurraren autoari aitzina segitzera utziz. Haiek sarrera pareraino egin zuten, bertze ibilgailu bat lagatzen ari zen lekuaz nagusitzera.
‎—Joder, Edu —aditu nuen neure gibelera— Zibilizatuagoa uste hindudan.
‎—Ez nizun deus ebatsi —defendatu nuen neure burua— Inpentsan izan zen... Ez zinen atea irekitzeko gauza eta...
‎Zomorroia karrika kiskalitik beretik deitu nuen neure mugikor berria erabiliz. Baita, harrigarriki, jarri ere telefonora.
‎Kasu handiz haztaka, hanpadura aurkitu zuten nire eriek. Nire oraingo nahiz lehengo bizitegietako korridoreetan bildutako sudurrekoen ondorio aienatu gabeei orban berria berretuta, ene bisaia Quasimodoren edertasuna bereganatzen ari zela egin nuen neure baitan.
‎Makinarekin batean bihurgunearen aldera okertzeko haren mugimendu bortitzak askarazi zizkidan eskuak. Istant bat gabe, gurpilen azpian lasterkatzen zen gain beltz biziaren hurrupada hilgarritik zentimetro urri batzuetara ikusi nuen neure burua. Miraria izan zen eskuin eskuak jarlekuarekin topo egitea.
‎Haren ezpainetan" bai" irakurri nuen, baina ez boza entzuteraino. Torturatzailearena egiteaz nekatua, Ttipik bere jakin mina bertzela asetzeko bidea aurkitu zuela egin nuen neure baitan. Kristinari bere ekarri arruntean ederraren oparia erregutu nion zehar begiz.
‎Ttipiren ordenagailu asegaitzean zeudekeen gisako datuak eta are pentsaezinagoak ere. Halako batean, gizona niri begira harrapatu nuen eta, orduan, hura ere nitaz jite bereko pentsuetan ari zitekeela egin nuen neure baitan, erran nahi baita, ene egitasmo eta burubideak taxutu, haztatu eta neurtu nahian jardun zezakeela, ni harenekin jokatzen ari nintzen gisa berean. Eskergarria izan zen bulegari mari ozpin ohiak bere izenez deitu —" Ekiza jauna" — eta handik eramatea.
‎Ez nuen neure burua zuritzeko lanik hartu.
‎Tabakoaren eta edariaren karga ohi baino handiagoa dudalarik, aspirina pare bat hartzen dut ohatzeratu aitzin. Alabaina, aurreko eguerdian, aski lan nuen neure buru naufragoa mihise arteko portura garraiatzen, aurreneurriez oroitzeko. Hartara, kaskezurra urratzeko punttadan neukan, minarez minez, eta gorputza egun berriak dudarik gabe gordetzen zizkidan ustekabe desatseginei kontra egiteko ezgauza.
‎Horretaz ohartzearekin batean, Urtxipiatarren hilobiaren aitzineko gizonaren bisaia bihozminduak zimikatu ninduen. Hark hiru aldiz errepikatutako esaldia berritu nuen neure baitan: " porru eginda nago"," porru eginda nago"," porru eginda nago".
‎Une batez, soil soilik une batez, izugarri gorrotatu nuen neure laguna.
‎Espantaturik, forentsearen eskua tinkatzen eta zubiaren bertze aldera abiatzen ikusi nuen neure ikaskide ohia. Han polizi auto bat zegoen.
‎Ezjakinaren txantxa inozoa edo jakitunaren probokazio zitala? Nahiago izan nuen neure buruari ez erantzun. Egoerak, dena dela, Kristinarekin begiz begi egitea eskatzen zuen eta horrela konplitu genuen gizalegea.
‎Edredoi eta guzti bildu nuen neure besoetara. Kortesiak bizkarrezurra galbidean jarri zidan kasik, baina sari merezia izan zuen:
‎Gerri biluzi hori inguratzera zihoazen nire beso dardartiak haren esku fermuek geldiarazi baino geroago, niregandik bereizi baino are geroago, ni sukaldean bakarrik utzi baino hagitzez geroago ere, haren ahoaren mendazko zaporea eraman nuen neurean.
‎Udako" salduena" izateko lehiatzen ari ziren kanten bertsio mila bider adituen oldarrak etsiarazi zidan. Bat bateko klaustrofobiak jota, kanpo giro goibeldura behartu nuen neure gogo higatua, gidakidearen jarlekutik lanerako grabagailu tikia bilduta.
‎hainbertze jende, hain dotore jantzirik eta hain goiztiar. Denei niri bezala gertatu eta denak ekitaldi horretan lagun egin beharreko lagunak huts eginik ailegatuak ote ziren egin nuen neure baitan. Hilerriko ateko iragarki oholak argituta jakin nuen" haien" hila —hiriko legegizon guztiz ezaguna, administrazio kontseilu aunitzetako aholkularia— eta" nirea" ez zirela bat.
‎Lakain saldo bat, nirekin ikustekorik ez zuena, eta hor izate hutsarekin nire trenpu txarra leize sakonetaraino hondoratzen zuena. Bazterretik barrandan, giza mailan goitiago ikusi nuen neure burua, egun bakar batez bederen haien artekoa ez izatean.
‎Ez nekien zuzen horrela zen. Etxetik ateraz geroztik ez nuen neure burua ispilu batean begiztatu. Bertzalde ere, bartekoak mahaira ekartzeko gogo handirik ez nuen, bereziki Edurne/ Ixter puxka neure aitzinean jarri berria zela, kafeontzia bere lekuan utzita.
‎Ximurrari ez zitzaion gustatuko. Nire laguna ez zela inoiz ez irratizale ez prentsa irakurle izan oroitu eta trankildu nuen neure burua.
‎Azken honek erlojuari begiratu zion, ororendako soraio. Nik gauza bera egin nuen neure grabagailuari buruz. Piztua egonagatik ere, besapean neraman, forentsearen ahora hurbiltzeak haren jarioa agortuko zuela goganbehartuta.
‎Ordu laurden baino gehiagoko azterketa zehatzaren ondotik, eguneko hirugarren zigarroa irazekiz ospatu nuen neure garaipen tikia. Sabai intsonorizatuari so gelditu nintzen neure ahotik ke eraztunak ateratzen ziren bizkitartean.
‎Zuzenez, emaitzaren merezimendua erdiz erdi banatu beharra zegoen, gutienez ere, irratilariaren eta bion artean. Eta sektenean are gutiago emana nuen neuretik. Posta elektronikotik etorritakoa laburtzeko lan distiragabeari, hizkera periodistikoaren ustezko bizitasunaren kolorea baizik ez nion erantsi, Ttipi txostengile saiatuaren estilo zurrun eta sinoptikoaren gristasuna itxurapaindu beharrez.
‎Urteak nituen egunkarian gisakorik aditu gabe. Asteburuan delako Togasekin lan egiteko mentura atsegingarri gerta zitekeela egin nuen neure baitan.
‎Keinu gogogabe batez adierazi nuen neure eznahia. Ez zuen kontuan hartu.
‎Arratsalde aspergarri bati gatz-ozpin bihi bat eransteko broma, egin nuen neure baitan.
‎Lehiakideen egunkariko ebakina atera nuen neure koadernoaren orrien artetik. Errotuladore horiz markatuak nituen bart itzuri zitzaizkidan xehetasunak, Togasek ordu erdi lehenago aurpegiratu zizkidan berak.
‎gaueko hamaikak baino gehiago ziren, beranduxko igandeko zukuari bere azken tantak hurrupatu nahi dizkiotenentzat ere. Hondarrean, koadernoko orrialdean idatzitako zorioneko lerroetara murriztu nuen neure protesta hargatik ere ur-ardotua. " Unai arreba Marixaren etxean duzu..."
‎Igande arratsean, urratsez urrats egin nuen neure ikaskide ohiaren errana. Lanak izan nituen, hala ere, nire premien neurriko farmazia aurkitzen.
‎Pox tiki hori nolabait ospatu behar eta, Anaren irudia ekarri nuen neure baitara. Ana erredakzioan, kamiseta tirantedun llaburra soinean zuela, bere begi berdeetariko bat niri kliskatzen.
‎Irri egin nuen neure baitan. Gurasoenean gela partekatzen genuen garaietan, batxilergoa aitzina ateratzen erabili behar zuen denbora paperak koloretzen ematen zuen, aita zenaren amorragarri.
‎—To! —ahoz borobildu nuen neure aurpegiak islatzen zuen ezin sinetsia. Erredakzioan denek genekien zuzendaria kanpoan zegoela, urrun, modako hondartza batean.
‎" edu"," debalde" direktorioan, sei egun lehenago Ttipik eman txostenaren lehen orrian nire izen deiturekin batean agertzen zen bera. Ez zen bilatzen ari nintzena, baina ez nuen neure burua bridatu ahal izan. Haren gainean klikatu nuen eta makinak amen batean pantailaratu zidan:
‎" A! Hori zen?" egin nuen neure baitan. Horren ordez, erranahi zehatzik gabeko zerbait murmurikatu nuen.
‎Betiko zalantza, garagardoan egon edo kankarrora errenditu. Lehenbizikora makurtua, Musu triste egin nuen neure hautuaren jakitun. Zerbitzaria bere egitekoan ari zen bitartean, gogoeta egon nintzen Klararen azken hitzez.
‎Atertuko dik, bai, nik errepika neure buruari. Alabaina, abuztu hori hainbat hamarkadatan ezagutu zen beroena eta idorrena izanagatik ere, erauntsia baizik ez nuen neure zeru partikularraren gainean, eta ni nardatzen hasia nintzen zipatua egoteaz. Niretzat ez baitzuen atertzen.
‎Zuzen jokatzen ari nintzelako segurantza bermatu nahirik, Klara bere giltzen bilaketa alferrean imajinatu nuen, martiniak buru barnean uzten ohi duen ondoko kriminalak jota eta ile harrotuak ikusmen lausotua are gehiago lausotzen ziola. Klararen ihardespena esker onekoa —eta soil soilik esker onekoa— ere izan zitekeelakoan adoretu nuen neure burua berriz ere txirrinaz baliatzera.
‎Berriz ere abian, puntu finko bat bilatu nuen neure aitzinean, zorabioa ez berritzearren. Bertzerik ezean, eskularru kaxatik ateratzen zen trapu hori baten muturra hautatu nuen.
‎Hirekin afaldu nahi duela, eta deitzeko". Irriño egin nuen neure baitan: Charlyren izena oraino ikasi gabea zegoen Edurne.
‎Ramirezek hautsitakoen ordezko neramatzan betaurreko lodi itsusiak neska agertu bezain agudo bisaiatik kentzeko prest nengoen. Ikuskizuna galdu baino nahiago izan nuen neure itxura negargarria ez eztitzera saiatu. Berehala frogatu nuen kantiniersaz jantzirik aurkitu banindu ere ez zidala horren arrazoiaz galdeginen.
‎Boza behar baino gehiago goititu nuen, begiak zabalagotu baitzitzaizkion harritu antzo. Izutua nuelako ustean, neure burua madarikatu nuen neure baitan. Unaik, ordea, bere erantzunaren garrantziaz jabeturik balego bezala eman zuen nahi nuen azalpena.
2001
‎Antonio gitarra jotzen, bi gazte txalo artean eztarria doinuz urratzen eta lau urte inguru izango zituen neskatila beltzarana flamenkoa dantzatzen. Giro alaia sortzen zuten eta inguruan zegoen jendearen artean burua sartu nuen neuk ere. Antonioren begi beltzek berehala jan ninduten eta haren bibote estuaren arantzak sentitu nahi izan nituen berehala.
‎Hasperen bat jaurti nuen. Ezin nuen neure burua kontrolatu. Elektrizitatez gainezka sentitzen nintzen.
‎Hain ezustekoa. Nire bizitza goitik behera suntsitzen ari zela nabaritu nuen neure baitan. Lehergailu bat jarri eta aprezio txikienik gabe birrindu duten eraikin baten antzera sentitzen nintzen.
‎Kontuak kontu, bidea inoiz ez zela bukatuko iruditu zitzaidan. Indarrik gabe, ito beharrean sumatzen nuen neure burua. Nola liteke hau norbaiti benetan gustatzea, egiten nuen neure artean haserreturik, sufritzea besterik ez da lortzen eta.
‎Indarrik gabe, ito beharrean sumatzen nuen neure burua. Nola liteke hau norbaiti benetan gustatzea, egiten nuen neure artean haserreturik, sufritzea besterik ez da lortzen eta.
‎Eskua gerritik pasatzen laga nion. Harrapa ezak hori, kabroia, egin nuen neure artean pozik, Aitzolen harridura edota zeloak irudikatuz.
‎Poz handia sumatzen nuen neure gelan bizpahiruk bisita egiten zidatenean. Luzaro egoten nintzen beraiei begira.
2002
‎Kezkaturik nengoen. Hauxe egiten nuen neure baitan: " Non aterako naiz?
‎Gaztea nintzen ni orduan eta dudatxo bat egin nuen neure kolkoan. Gero zeharo zuzen zebilela ikusi izan dut.
‎oskarbi zen, eta oskarbi hartan mila eguzkik egiten zuten dir dir. Eta zirrara bat nabaritu nuen neure baitaren baitan. Nik amesten nuen mundu miragarriaren atarian ote nengoen, bada?
‎Haren soa bainuen gogoan –amodioaren atarikotzat hartu nuena–, eta ziur bainengoen, so haren arabera, Sara ni ikusten ahaleginduko zela. Nik ere egin nuen neure ahalegintxoa: iragan nintzen oinez haren etxe paretik eta amarenetik bizpahiru aldiz, gaixoren bati egiten nion balizko bisitaren aitzakian; joan nintzen aeromodeloarekin igandean Txoritokietako zelaira; itzuli nintzen Altzako plazara, ibili nintzen tabernaz taberna... baina haren arrastorik ez; ezta haren ahizpa Karmelerenik ere.
‎Eta porrot sentsazio hura are handiagoa egin zitzaidan, erabatekoa, anbulatorioa begi bistan agertu zitzaidanean. Sartu nintzen edifizioan; egin nuen neure kontsulta gelan barrena, zain nituèn gaixoei begiratu ere gabe; so egin nion zerrendari, ordubete lehenago etendako lekutik; deitu nion hurrengo gaixoari, eta atso andaluz bat egokitu zitzaidan gelan.
2003
‎Suspertze aldera, altxatu eta whiski bat prestatu nuen nik ere. Erraiak erreaz gorputz osoa zeharkatu zidan baraurik egindako lehen tragoak, eta bururaino iritsi zitzaidanean tranpa batean harrapaturik ikusi nuen neure burua, editoreak, abokatuak eta Romainek prestatutako sarean preso. Ezer baino lehen aurrea hartu behar niela erabaki nuen eta neure egiletza frogatuko zuen zerbait zure eskuetara helaraztea bururatu zitzaidan.
‎Nolanahi ere, kontzientzia hura hartu bezain laster jakin nuen, liburu horiek berrargitaratzekotan, han eta hemen ukitu nituela eta eskua sartu, ezinbestean. Bide horretatik, bigarren nobelarekin bete nuen neure nahia, orain dela urte batzuk Erein en bildumetan azaldu zenean, eta orain lehenengoaren txanda heldu zait.
‎Bigarrenez atxilotu zutenean ez zidan kontatu nahi izan zer egin zioten. Berarekin egin nuen neure lehen gaupasa, koadrilan, euskal kantuak kantari herriko soziedadean. Sentibera zen, eta oso eztiro besarkatzen zuen.
2004
‎Eskaileretatik igotzean, anbulantzien sirenak berriro ere. Eta bat batean, beste leku baten ikusi nuen neure burua, beste ospitale baten eta beste jende batekin batera korrika, orain bezala. Sartu aldagelan eta zer egiten nuen ohartu gabe, bata zuria hartu beharrean soineko berdea hartu nuen.
‎Bigarren aldiz etorri zitzaidan Nathanek esandakoa. Eta flash baten moduan, berriro ikusi nuen neure burua Nasser ez zen ospitale bateko kirofanoan. Eta era berean, Yitzhaden hitzak gogoratu nituen, dozenaka zauritu ekarri zizkiguten horietako egun batean, ohartu gabe zaurituak sendatzen hasi nintzenean esan zizkidanak:
‎Merkea eta guztiz serioa omen zen. Dena ongi zoak, egin nuen neure artean, Municheko karrika eguzkitsuetako harat honat bizian nindoala. Arestiko kezkak lausotzen zihoazen neure baitan.
‎Odeonsplatzetik urruntzen nintzen bitartean, onartu behar izan nuen neure baitan ere bazeudela propaganda afixetakoak bezalako sentimenduak eta zirrarak, eta asaldura bortitzak.
‎Une batez zer egin ez nekiela gelditu nintzen, autoaren argiek itsututa, gauez errepideetan harrapatzen dituzten piztien antzera. Urrats bat egitera behartu nuen neure burua. Ibiltzen hasi nintzen karrikan gora, geldo geldo hurbiltzen zitzaidan autoari ez begiratzen saiatuz.
‎Flakostaren galderak distantzia neurgaitz batetik heltzen zitzaizkidan, eta handik hurbil norbaitek garrasi izugarriak botatzen zituela iruditu zitzaidan. Modu lauso batean konprenitu nuen neu nintzela txilio ero haiek egiten zituena. Baina, egia erran, jadanik ez nuen min handirik sentitzen, mina oso sentipen urruna baitzen, nengoen tokian oinazea ideia nahasi bat besterik ez zen, eta nahi nuen bakarra ilunpe hartan betiko gelditzea zen, oinazerik gabeko erresuma beltz hartan.
‎Ez, toki hark ez zuen espioi habia baten itxurarik batere. Zer espero huen bada –egin nuen neure artean–, antenaz eta piura susmagarriko morroiez jositako bunker bat?
‎–deskribapen bitxia: sekula ez nuen neure burua halakotzat hartu. Musika klasikoak txoraturiko ameslaria zen neure buruaz nuen irudia.
‎Mitxelenaren tonu lotsatia entzunda, irribarre egin nuen neure baitarako. Ia ezerezetik isilpeko Zerbitzu bikain bat antolatua zuen gizon praktiko, arduratsu hark haur baten jakin min eta lilura hunkigarria azaltzen zituen Lantzaren kondairaren aitzinean.
‎Ez nintzen Baionako trena hartu zuen mutiko urduri hura, nesken beldur zena. Gizondua, aguretua sumatzen nuen neure burua. Jakintsuago nintzen orain, nahiz eta jakintza haren pisuak bihotza zamatu eta ilundu.
‎Txingarrontzi beltz bat begiztatu nuen, mahai bateko hanken artean erdi kukuturik, animalia arraro eta izuti baten antzera. Emakumetxoak esertzeko imintziorik egin ez zuenez, zutik iraun nuen neuk ere.
‎Emakumeak Parisko bere bakardadeari buruz hitz egiten jarraitzen zuen, baina nik oso bestelako ahots bat entzuten nuen neure baitan, denboraren lainoetan barrena hitz egiten zidan ahots goxo bat: Juduek Gure Jauna hil zuten –erraten zigun On Anbrosio erretoreak San Agustin elizako sakristian bildutako haurroi–; gurutze batean iltzatu eta barre egiten zioten, haurrok, ttu egiten zioten Jainkoaren Arkumeari!
‎–Nahiago nuen neure usteak lehen unetik zorotzat hartuko ez ninduen beste norbaitekin alderatzea. Badaezpada.
‎Banuen, ordea, emakumeena baino gai lehenagokorik eta premiazkoagorik. Izan ere, Montse mespretxatzen nuèn bezainbat mespretxatzen nuen neure burua ere, hain izan bainintzen lerdoa eta ergela. Gure ezkontzak huts egin zuen, baina errua ez zen harena bakarrik izan, nirea ere bai, arestian esan dut.
‎Bai, handik hasi beharra nuen neure igoaldia, baloia berriro eguzki bihurtuz, nire sistema planetario partikularrean, Urrutik aholkatu bezala, futbolean lor nezakeèn arrakasta izan baitzitekeen emakumeekin izandako lehen porrota ahazteko modurik onena.
‎Euskal abertzaletzat nuen neure burua, baina Espainiako selekzioan jokatu beharra nuen.
‎Jaunak muxu bat eman izan balit... Eta urduri jarri nintzen orduan, eta, urduritasun hura nigandik ezabatzeko hitz batzuk lagungarri izango zitzaizkidalakoan, honela esan nuen neure artean: " Txorakeriak!".
‎Oroitu nuen neure lehen gola lehen mailan, baita beste dozena bat ere, gol antologikoen zerrendetan sartzeko modukoak, kazetarien esanetan.
‎Aitor dut: amarekin tirano txiki handi bat nintzen, eta bide hartatik moldatu nuen neure izaera aurrerantzean ere: neure neurea bezain apetatsua.
‎Nik neuk ere, giro hartan, abertzaletzat nuen neure burua. Eta Hertzainak rock taldearen kantak nituen noiznahi gogoan neure amorruari bide emateko, esan dut lehen ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 488 (3,21)
nu 85 (0,56)
ukan 21 (0,14)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia