Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 137

2000
‎Baina lehendik erran nizuke, benturaz, nola iragaiten genituen gauak osabak eta biok, ostatu edo benta bateko gela berean komunzki, nor bere ohean eta Arkimedes zoko batean, ene hainbat jokabideren ulertzeko inportant izan daitekeelakoan. ...k zurrunga egiteko ohitura zuen, eta, nahiz eta gehienetan ez nituen haren zurrungak aditzen, loak ni hura baino lehenago hartzen ninduelako eta behin loak hartuz gero nekez itzartzen nintzelako, halarik ere, guti batzuetan, astean behin edo, hura ni baino lehenago lokartzen zen, eta halakoetan ez nuen gozorik izaiten, zeren urduri jartzen bainintzen eta nekez hartzen ninduen loak eta nekez egiten nuen lo handik aitzina eta, egiten nuenean ere, urduri egiten nuen, eta urduriago jaikitzen nintzen, finean. Eta urduritasunak ezinegona ekartzen du, eta ezinegonak ez ohiko jokabidea...
‎Eta ez nintzen jadanik neure baitako, eta, nola anaiaren triunfoak eta arrakastak neure onetik atera baininduten, hala, dantzalekutik disumulurik handienean jalgi eta logelarat joan nintzen. Baina ezin izan nuen lorik egin... zeren, alde batetik, soinu baten nota urrunak aditzen bainituen eta, soinuaren konpasean, ikusten ez nuena imajinatzen nuen, baina anitzez ere modu burugabeagoan eta zentzugabeagoan, neure imajinazino beroaren meneko, eta, zeren, bertzetik, jelosiaren harrak ez baitzidan lo egiten uzten, bihotzean zulo bat egin orduko bertze bati ekiten ziolako, atsedenari leku egin gabe....
2001
‎erretzen zuen tabakoaren kea eta Heno de Pravia xaboiaren lurrina nahasten ziren bere azalean. Gauean, nire ohean sartuta, bera konturatu gabe lapurtu nion zapiaren gainean masaila jarri eta horrelaxe hartu nuen lo.
‎Ohera sartu eta, goizean jaikitzean, guztia amesgaizto inozo bat baino ez zela izan ohartuko nintzelako itxaropen eroari eutsiz. Gau hartan, baina, ezin izan nuen lorik egin. Eta amesgaiztotik ez nintzen sekula esnatu.
2004
‎Itzartu nintzenean, eskumuturreko erlojuari begiratu nion; ordubete bakarrik egin nuen lo. Begiak ireki gabe buelta eman nuen, baina, osorik jiratu orduko, norbait zegoela nire ohearen ondoan konturatu nintzen.
‎Goizean goiz etxetik ateratzen entzun nuen, auskalo norako asmotan. Gau hartan ez nuen lorik batere egin eta burua kotoi malutaz betea banu bezala sentitzen nintzen. Kafea hotz hartu nuen.
2005
‎Gero, pinudi ertzean etzan nintzen, pinu zahar baten itzalean; bero larregi egiten zuen. Ezin nuen lorik egin eta eseri egin nintzen pinuaren sustrai biren artean, baina eserita egoteak, esna egoteak, pentsatzera behartzen ninduen eta berriro etzan nintzen; begiak itxi eta, logurarik ez izan arren, loak hartzeko agindu nion neure buruari.
‎Baina, lortutako" ihiziaz" loriaturik, primeran egin nuen lo.
2006
‎Muxu eman nizun gauean zurearen ondoko logelan egin nuen lo, beti bezala. Bero gori zeuden botilekin egin nuen amets.
‎Ezagutu zintudan gau hartan, ez nuen lorik egin. Mozkorraren larria pasatu zenean, etxera bueltatu nintzen eta kafetan buru belarri sartuta idatzi nituen hamar orrialde.
‎" Ez dakit nola lortu nuen bizirik irautea" dio Rufinek bere memorietan," egunez, elurrez estalitako bide galduetan ibiltzen nintzen, erromes bekatariaren itxurak eginez jatekoaren eskean mortu haietako etxaldeetan, eta gauez elurretan egindako zuloetan egiten nuen lo, negu loan dagoen hartzaren antzera, sekula jakin gabe hurrengo egunera iritsiko nintzen ala izoztuta aurkituko ninduten hurrengo udaberrian".
‎Egun horietan Ezponda Baitha erraustuan egin nuen lo. Han ez zen inor, ezta Mañot ere, gure amak etxezain utzi zuen mutil zaharra.
‎Behin ongitua, goarnizioko soldaduenetara aldatu ninduten. Haiekin egiten nuen lo eta haien mahaira jartzen. Gehienen etorkia Atturriko bi aldeetako herriak ziren, baxenabartarrak eta Lapurdi hurbileko euskaldunak, baita gaskoiak ere ugari.
‎Nire erabakiak ministro lapurtarra –eta bere emazte Léonine– noraino mindu zuen jakinen nuen berehala. Non –eta norekin– egin nahi nuen lo hautatu ondoan, Nabarrenkoxen –eta geroan ere– zertan ariko nintzen zen trenkatzeko afera.
‎Tapaki bat gainean nuela esnatu nintzen. Suaren inguruan hartu nuen lo eta norbaitek ipini zidan burusia. Eguna esnatzen ari zen artean, eta basur ikusgarria topatu nuen inguruan.
2007
‎Gau hartan ez nuen lorik egin. Bueltak eta errebueltak eman nituen ohe zakarrean, Frantziako Tourreko mendiko etapa batean bizikletaren gainean banindoa bezala, atsedenik lortu gabe, ordea.
‎Beste batzuekin zikintzen zituzten eskuak eta garbitzen poltsikoak. Gau hartan saloiko sofan etzan nintzen, baina ez nuen lo egiterik lortu, eta ez solfako sofak eragindako haginetako minagatik soilik. Burua jira eta bueltaka ibili zitzaidan, zer egin nuen eta zer egin ez nuen jakin nahian.
2008
‎Ni akituta nengoen, imajinatuko duzuen bezala; eta puska batean jira eta bira ibili ondoren loak hartu ninduenean, zerraldo egin nuen lo.
‎Nik apenas egin nuen lorik baina, neure harridurarako, biharamunean sasoiko esnatu nintzen pare bat ordu lo egin eta gero eta, aspaldian ez bezala, sabel barrenetik gora odola irabiatzen zidan berotasun bat sentitzen nuen eta taupada batzuk ere bai, bihotza metro bat beherago erori izan balitzait bezala. Maitasuna egin nahi nuela esan nion Natalieri, aspaldian ahaztua nuen desesperazio puntuarekin, lepoa musukatzen nion bitartean.
‎Esate baterako, esaten zigun itsasora joaten zenean ez zela lanera joaten, bazuela Stornoway izeneko herri batean beste emazte bat, eta lau seme alaba ere bai, gu lakoak, eta haiengana joaten zela. Nik ez nuen lorik egiten, imajinatzen saiatzen nintzen nolakoa izango zen aitaren beste familia hura, nolako itxura izango zuten.
‎Ezin izan nuen lorik ere egin. Pentsatuz gizon hark aldizkariko orrialdea ateratzen zuen indar berarekin aterako zidala lepoa.
‎Hiru egunetako logura bat batean iritsi zitzaien. . Hogeita lau orduz egin nuen lo?. Badirudi gerrako pilotuentzat zirela txokolate eta galleta haiek, eta drogaren bat zuten, gerra hegaldietako ordu luzeetan itzarririk eusteko.
2009
‎Ohitu nintzenean ez zitzaidan gogorra egin. Batzuetan lanaren ostean egiten nuen lo, beste batzuetan lanera joan baino lehenago, eta besteetan siesta egiten nuen bazkaldu ostean, sofan etzanda.
‎Isilik gelditu zen niri begira, kontatzea merezi ote zuen neurtzen ari zen; erabaki zuenean, ezetz egin zuen eskuekin, mahai gaineko tabakoa eta pizgailua patrikan sartu eta buelta bat ematera zihoala esan zuen. Bakarrik gelditu nintzen berriro etxean, baina jadanik ezin nuen lorik hartu eta telebista piztu nuen, erre behar nuen denbora betetzeko.
‎Ez dakizue nolako esturak pasatu ditudan afera hau dela-eta. Ezin nuen lorik egin ere, baina Anak animo handiak eman zizkidan. Gazte ezin goxoagoa da?
‎Pena ematen zidan beste edozein modutara ehizatzeak baina argazkian, harrapatuta nuela iruditzen zitzaidan. Hurrengo urteetan ez nuen lorik egingo kamera hartu gabe. Zapatu domeketan trenak eta autobusak hartzeko ohitura hartu nuen.
‎Regina enean behin batean miragarriki kantatu zuèn zozo bera zen, niri Benjamin Maria eskuetatik erori eta handik gutxira; ni jota nengoen, beldurtuta eta errudun usteak hartuta: hain jota nengoen, gau osoan ez nuen lorik egin; biharamun goizean, baina, zozo bat kantatzen hasi zen; ni izeba Ernestinaren ondoan nengoen, eta izebak esan zidan: –Entzuten duzu zozo hori?
‎Ezinegon berri bat ernatu zitzaidan, arabarraren besoetan itzali ez zena. Gaizki eta guti egin nuen lo rue des Pouillesko hotelean. Biharamunean, Louvren, Frantziskak sumatu zidan, gure goizeroko eskolan.
‎Leku horiek egiazki bazirenik ezin segurtamen osoz jakin. Eta erregina izateaz den bezainbatean, ene erresuma, benetakoa, ez nuen lo egiteko ganbera baino zabalago. Orain badakit zer herrialderi erraten ahal diodan nire erresuma.
‎Ez nuen lorik egin, gau hartan.
‎Regina enean behin batean miragarriki kantatu zuèn zozo bera zen, niri Benjamin Maria eskuetatik erori eta handik gutxira; ni jota nengoen, beldurtuta eta errudun usteak hartuta: hain jota nengoen, gau osoan ez nuen lorik egin; biharamun goizean, baina, zozo bat kantatzen hasi zen; ni izeba Ernestinaren ondoan nengoen, eta izebak esan zidan: " Entzuten duzu zozo hori?
2010
‎nire aurretik pasatzen zela behin eta berriz, batzuetan barregarri, bestetan krudel, beti ilun eta zorigaiztoko. Bi lehen gauetan, ezinegonaz eta ikaraz, ezin izan nuen lorik hartu; hirugarrenean, abailduta eta nekeak jota, lo hartu nuen. Gauerdian epaimahaikoak erabakitzen utzi nituen.
‎–Ez dakit? esna nengoen, ez nuen lo egiteko gogorik eta?
2011
‎Gogoetatu nuen, umilki, ea berak asmatu duen egarria, ea berak egin duen gosea, eta ea zergatik galdegin nion Gure Jaunari. Ez nuen loaz bertze erantzunik eduki. Galdera hura oroitzean, orain, badakit zergatik ez digun Gure Jaunak erantzuten, erantzun ezik gure fedea laburregia dela erakusten eta frogatzen digulako alegia.
‎Ez dakit noiz hartu nuen lo. Menditar basati haien orroek iratzarri ninduten.
‎Norbaiti ez banion kontatzen bertan lehertuko nintzela iruditzen zitzaidan; nori kontatu? Baina oheratu nintzenean. James andrearen logelan egiten nuen lo, garai hartako gure sukaldaria?, argiak itzali orduko, han azaldu zitzaizkidan astoak, dilin dalan, haien hankatxo politak eta begi tristeak... Ba aizu, madam, gogorra da sinesteko, puska batean zain egon nintzen, lo itxura egiten, eta, halako batean, bizkarra tentetu eta marru batean hasi nintzen:
2012
‎Haurra nintzela gauetan klase guztietako munstroak etortzen zitzaizkidan ohera. Negarrez egoten nintzen eta ezin nuen lorik hartu argia itzalita bazegoen. Aitak gelako paretan argi txiki bat jarri zuen eta piztuta egoten zen lo hartzen nuen arte.
‎Hitz egiteko egun asko genituela esanez agurtu nuen. Ni ere akituta nengoen, baina ezin nuen lorik hartu. Zerbait ahazten nuela sentitzen nuen, baina ez nekien zer.
‎Mugikorra itzali eta poltsikoan sartu nuen. Lasai asko hartu nuen lo Donostiarako bidaia labur hartan.
‎Amets musukatzen irudikatu nuen neure burua, taberna zulo bateko izkinan elkar laztanduz. Egoera berotzen ari zela hartu nuen lo. Zorionez, oraingoan, gogoak irabazi zuen.
‎Amina eraman bezperan ez nuen lorik egin. Haren ama bihurtu bezperan, alegia.
‎–Joe, Marta, zer polita jarri zaren, a zer gorputz katxarroa!?. Gauza ez zen hortik pasa, bera neska batekin hasia zelako irteten, baina nik hitz goxo haiek gogoratuz hartzen nuen lo gauetan. Orain, hartaz pentsatzen jartzen naiz eta... ez dakit, ba, ez ote nintzen garai hartan hasi janariak kontrolatzen.
‎Ez nuen lorik egin gau horretan. Zenbat eta urrunago egon beldurraren unetik, orduan eta handiagoa zen nire beldurra, berez behar lukeenaren kontrakoa dirudien arren, eta bereziki izakiek beldurtzean izaten duten jokabidearen kontrakoa.
‎Buru nahasiak esna eduki ninduen gau osoan, eta goizean lotan geratu nintzen, buruari eragitearen ondorioz, nekatua bainuen, eta arima leher eginda. Zerraldo egin nuen lo, eta inoiz baino hobeto esnatu nintzen. Orduan, lasaiago hasi nintzen pentsatzen, eta, neure buruarekin eztabaidan aritu ondoren, erabaki nuen uhartea, horren atsegina eta oparoa izanda, eta ikusi nuen bezala kontinentetik ez oso urrundua, ez zegoela nik uste bezain alde batera utzia; eta biztanle egonkorrak ez zituen arren, noizean behin txalupak iritsiko zirela, baten batek hala erabakita, edo agian kontrako haizeak bultzatuta; eta hamabost urte neramatzala eta ez nuela inoiz inoren itzal edo giza irudiarekin topo egin, eta inoiz iritsi izan balira ziurrenik ahal bezain laster handik alde egingo zutela, ordu arte ez baitzuten egokitzat hartu han kokatzea; eta, gehienez ere, kontinenteko jende galduaren ezusteko lehorreratzeen arriskua nuela; seguruenik, beren borondatearen kontra iritsitakoak izango zirela, eta, beraz, ez zutela han geratu nahiko, eta ziztu bizian alde egin nahiko zutela; horrenbestez, ez nuela leku segururen bat aurkitu besterik egin, basatiak lehorreratzen ikusten nituenerako.
‎Erabakia nuen, lehen esan dudan bezala, ahaleginik ez egitea gaua egin arte, baina ordu biak aldera, eguzki galda beroenak izaten zirenean, konturatu nintzen basora abiatu zirela denak, eta pentsatu nuen lotara joanak izango zirela. Hiru gizajo atsekabetuak, ziurrenik beren egoeraz kezkatuegiak loak hartu ahal izateko, etzanda zeuden zuhaitz handi baten itzalean, ni nengoen lekutik milia laurden batera edo, eta, iruditu zitzaidanez, gainerakoen ikusmenetik kanpo.
‎Beraz seinalea argi eta garbi entzun ondoren, etzan egin nintzen, eta, eguna oso nekagarria izan nuenez gero, zerraldo hartu nuen lo, tiro baten hotsak ezustean harrapatu ninduen arte. Gero, «gobernari, gobernari» dei egiten zidan ahots bat entzun nuen, eta kapitainaren ahotsa zela ezagutu nuen.
‎Ura edan eta, goseari aurre egiteko, ahora tabako pixka bat sartu ondoren, zuhaitzera itzuli nintzen, eta ahaleginak egin nituen, lo hartuz gero, handik ez erortzeko moduan kokatu ahal izateko. Erasoetatik babesteko, moztuta nuen haga baten moduko makila puska bat hartuta, nire egoitzara igo nintzen, eta, oso nekatua nengoenez, berehala hartu nuen lo, eta uste dut nire egoeran gutxik egin ahal izango luketen bezain eroso egin nuela lo, eta inoiz baino gusturago hartu nuela atseden.
‎Lana amaitu nuenean, dendako ateari ohol batzuk jarri nizkion barrualdean eta kutxa huts bat kanpoaldean; lastairetako bat lurrean jarrita, bi pistolak buru ondoan, eta, eskopeta lurrean nire alboan luzetara utzi ondoren, ohera joan nintzen lehenengo aldiz. Oso lasai egin nuen lo gau osoan, nekatua eta ahitua bainengoen, bezperan lo gutxi eta egunean zehar lana gogor egin nuelako, bai gauzak ontzitik ekartzen eta baita haiek lehorreratzen ere.
‎Bizilekuari ez nion atea jarri sarrera gisa, hesi gainetik sartzeko erabiltzen nuen eskailera motz bat baizik. Ni barrura sartu ondoren, eskailera jasotzen nuen, eta era horretan erabat babestua geratzen nintzen hesi barruan, eta, nik uste nuen bezala, mundu osotik gotortua; horrela lasai egiten nuen lo, bestela ez bainuen egingo, nahiz eta gero ikusi ez zegoela ustez arriskutsuak izango ziren etsaien kontra neurriak hartzeko premiarik.
‎Adibidez, ez nuen janaririk, etxerik, arroparik, armarik, ezta babesteko lekurik ere, eta minak arintzeko arrazoirik gabe etsita, ez nuen heriotza besterik aurrean ikusten; edo basapiztiek jango ninduten, gizon basatiek akabatu, edo goseak hilko nintzen bestela. Gaua egin zenean, zuhaitz batera igo, eta han geratu nintzen, basabereen beldur bainintzen, baina, hala ere, zerraldo egin nuen lo, gauean euria etengabe egin zuen arren.
‎Gauean lasai egin nuen lo, ez nintzen zorabiatu, eta gustura nengoen, harri eta zur itsasoari begira, bezperan horren zakarra eta ikaragarria, eta, handik horren denbora gutxira, horren lasaia eta atsegina. Eta orduan, etxetik alde eginarazi zidan laguna hurbildu zitzaidan, nire erabaki zintzoei traba egitera.
‎Orduan, pentsakor eta goibel zutitu eta neure aterpera itzuli nintzen, horma atzaparka igo eta ohera joateko asmoz. Baina burua tamalez nahasia nuen, eta ez nuen lotarako gogorik. Beraz, aulkian eseri eta argia piztu nuen, iluntzen ari zuen eta.
‎Gaua han eman nuen, eta ez nintzen nire bizilekura itzuli; bide batez esango dut hori izan zela etxetik kanpo lo egin nuen lehenengo gaua. Gauean, lehenago ere hartutako neurri bera hartu nuen; zuhaitz batera igo nintzen, eta han ongi egin nuen lo. Biharamunean aurrera egin nuen miaketan, eta ia lau milia egin nituen, ibarraren neurriari begiratuta, zuzen zuzen iparralderantz, bai hegoaldean eta bai iparraldean mendi-lerro bat nuela.
‎Hala ere, lekuarekin horren maitemindua nengoenez gero, han eman nituen uztaileko gainerako egunak, eta arazoa berriz aztertu ondoren, lehen esan bezala, bizilekuz ez aldatzea erabaki nuen arren, itzalpe bat eraiki nuen eta, tarte bat utzita, hesi sendo bat jarri nion, bikoitza eta zutoinak ongi lotuak zituena, eta sasiz bete nuen tartea. Han oso lasai egiten nuen lo, batzuetan bizpahiru gau ematen nituen, lehenago egin nuen bezala, eskailera hartu eta hesia igota. Orduan irudimenak esaten zidan mendiko etxea nuela bata eta itsasondokoa bestea.
‎Bi ordu inguruz egin nuen lo, eta emaztearekin eta haurrekin etxean nengoela amets egin, zeinak areagotu egin baitzuen nire atsekabea, esnatu eta gela handi hartan, hirurogeita hamar edo ehun metro izango zen zabal eta hirurogeita hamarren bat altu, hogei metroko zabalera zuen ohe batean etzanda neure burua bakarrik aurkitu nuenean.
‎Ez nuen beste ezer afaldu, erabakia bainuen ahal beste gordetzea neure hornizioak. Harkaitz baten babespean eman nuen gaua, txilar pixka bat zabalduz azpian, eta nahikoa ongi egin nuen lo.
‎–Bart ez nuen lorik egin.
2013
‎Eta beraiek berdin ziola. Ea gutxienez ezagutzen nuen lo egiteko lekuren bat.
2014
‎Unikornioa ikustera zirkura eraman behar ninduen amak, eta aste osoa igaro nuen lorik egin gabe (egun handien bezperetan beti, gaur egun ere, egin dudan bezala). Pelikuletan agertzen zirenen antzekoa izango zela amesten eman nituen gau-beila haiek.
‎Ez nuen lorik egin gau osoan. Hurrengo eguna gaizki pasatu nuen, noski, baina Elenak zer moduz galdetzen zidan bakoitzean, itxura txarra neukala-eta, ondo nengoela erantzuten nion.
‎Azken finean, ez nengoen horren gaizki, edo ez nekien oraindik. Ez nuen lo askorik egiten, ordu batzuetan konortea galtzen nuen, besterik ez, batez ere lotara joan aurretik edaten banuen. Edozein kasutan, eguneko zati nagusia igarotzeko modua izan zen.
‎Oraindik sukaldeko mahaian eserita nengoela, Nadiak soinekoa jantzi eta etxebizitzatik alde egin zuen isil isilik. Ez nuen lorik egin gau osoan. Biharamun goizean, ez oso goiz, bere etxera joan nintzen.
‎Leihoa irekita eta ni ohe gainean etzanda. Gauetan ez nuen lo askorik egiten, eta eguerdietan ohe gainean etzaten nintzen, begiak gutxitan ixten nituen arren. Ordu biak edo hirurak izango ziren telefonoa entzun nuenean.
‎Gaua zen eta ohean etzanda nengoen, baina ezin nuen lorik egin. Jaiki eta armairuan hasi nintzen begira.
2015
‎Larraitzen etxean egin nuen lo.
‎Nekatuta egonagatik ezin nuen begirik itxi ordea. Goizean Austerlitzeko geltokira heldu bitartean ere kostata egin nuen lo, egia esan. Bezperan izebak emandako albiste txarra berriegi nuen oraindik.
‎Ezusteko asko izan nituen gau hartan. Ondo egingo nuen lo. Nahiz eta, oraingoz, goiko serenatak (intziriak tonuz igotzen ari ziren apurka apurka, Gainsbourgen Je t, aime moi non plus ezaguna bertsionatuz) ez zuen gehiegi laguntzen.
‎Bezperan, ganbarako ezusteko eta guzti, uste baino hobeto egin nuen lo. Goiza iristearekin batera aurreko eguneko kezkak indar berriz piztu zitzaizkidan ordea.
‎–Eta gero gerokoak, esan nion. Eta jaiki eta joan egin nintzen etxera, eta ohera sartu nintzen, eta ezin izan nuen lorik hartu goizeko ordu txikiak arte.
‎Behar beharrezkoa dut. Balerianak oso naturalak eta nahi den guztia izango dira, baina valiumarekin askoz ere hobeto egiten nuen lo.
‎Joan nintzen maizter etxera eta sabaian egin nuen lo, maiorazko etxera eta estalpean, jauregira eta kartzelan.
‎Nik dakidala ez dut sekula ezagutu gau hartakoa bezalako loaldi sakonik. Haur nekatuek bezala egin nuen lo, nola harri koskorrak bere lekuan.
‎Louiseren hitzak entzun ahala, bere buruaz ere ari zitzaidala otu zitzaidan eta gehiago sentitu nintzen anaia arreben arteko bilera batean, emakume guztiz desiragarriaren parean baino. Bere hitzen gainean hartuko nuen lo gustura, sehaska zahar batean bezala.
‎–Damaskoko aireportuan errefuxiatu paperak erakutsi nituenean, baina, ez zidaten Sirian sartzen utzi. Polizia bulegoan atxiki ninduten, egurrezko bi aulki bata bestearen ondoan jarri eta hantxe egin nuen lo bi astez, harik eta Palestinaren Askapenerako Erakundeak Sirian zuen agintaritzak atera ninduen arte. Handik bai, Libanora eraman ninduten.
‎Bertan geratu behar izan nuen lo seko. Oraindik badaude mundu honetan gizaki errukiorrak, horietako batzuei esker baretu nuen ene gorputz irauli hura.
‎Behin batean, oraindik ama gurekin bizi zela, terrazako hiru mailak igo eta aitaren estudioko hormigoizko pareta trinkoa zeharkatzen ikusi nuen. Gau hartan, haizeak hegoaldetik jo zuen eta nik ezin izan nuen lorik egin.
‎Roma dendako lapurreta saioa gertatu zen egun haren ondoko gauean ere ez nuen lorik egin. Errege Beltzak moduren batez nire susma zezakeelako kezkak jaten ninduen barrutik.
‎Gaizki egin nuen lo, esan beharrik ez. Arropa mordo harekin.
‎Ederto egin nuen lo, primeran. Zalantza batek astintzen zizkidan barrenak, ordea:
2016
‎zazpi eta erdietan. Bezperan goiz oheratu banintzen ere, atseden beharrez nengoen eta berehala igarri nuen loak on egingo zidala oraindik, buruko min latza neurekin. Alarma itzali eta lanera berandu joateko erabaki aldebakarrekoa hartu nuen:
‎Gau hartan ondo egin nuen lo, Petuxkiri esker, hots, Erofeevi esker; bai eta Tzortxokek ere. Kontzientzia hurrengo egunean esnatu zen, nirekin batera, eta etxetik alde egin nuen Tzortxok esnatu aurretik, dutxatu barik, gosaldu barik.
‎Nire musikarekin, nire ardoarekin, nire pentsamenduekin, nire malkoekin, egoerari tango kutsua ematen saiatuz, baita lortu ere. Indar barik utzi ninduen saiakera honen ostean primeran egin nuen lo, baina goiza, goiza ere behar bezalakoa suertatu zen.
‎Gau hartan ez nuen lorik egin. Arrebak besoan jo ninduenean, haren begirada ikusi nuen eta baita berehala ulertu ere:
‎Loak hartzeko zorian nengoela sentitzean, liburua utzi eta argia itzali nuen. Ohi dudanez, laster hartu nuen lo. Inkontzientean zentzumenen bat ernai izango nuen, ordea, esnatu egin bainintzen halako batean, eta ez nengoela bakarrik iruditu zitzaidan:
‎Noizbait, berriro esnatu nintzen. Ez dakit zenbat denbora eman nuen lo, baina bizi bizirik neuzkan lehen aipatu ditudan sentipenak. Begiak zabaltzen ahalegindu, eta, oraingoan, lortu egin nuen.
‎Ez da inor harrituko esaten badut zalantzaz beterik nenbilela hirugarren gauerako. Bertan behera utzi behar nuen esperimentu hura, ala berriro egin behar nuen lo gela hartan. Beste gau batez bakarrik geratzea erabaki nuen; nahikoa behar zuten hiru gauk ondorioren batera iristeko.
‎Bat batean erabat izuturik, buruko min handia nuela esan eta etxera joan nintzen. Ezin izan nuen lorik egin gau hartan; Danielen mehatxuek eragindako urduritasunak ez zidan utzi begiak ixten. Asteak igaro ahala, baretuz joan ziren beldurra eta nerbioak, baina Danielek eragiten zidan artegatasuna ez zen ezkutatu urte batzuetan, harik eta herritik alde egin eta nire bizitzaren beste etapa bati ekin nion arte.
‎–Ezin nuen lorik hartu eta jaiki egin naiz. Pastillarik hartu ezean, asko kostatzen zait lokartzea.
2017
‎Ezin nuen lorik egin. Urretxindorraren txinta Kristoren auhenekin nahastu zen, eta ni ere saiatu nintzen laranjondo loratuen artetik Golgotara igotzen odol tanta handien lorratzari segi.
‎Ezin nuen lorik hartu. Iruditzen zitzaidan gau horretan nire egitate guztien kontua eman behar nuela, eta nire bizitza osoa begien aurrean agertu zitzaidan, ziztu bizian, lokarrigabe, kordoka, amets bat bezala, eta nik so egiten nion, etsitua.
‎Ezin nuen lorik egin, nahi ere ez. Ez nuen ezertaz pentsatzen.
‎Ateko aire korronteak ur usaina zeukan, bafada heze etengabekoa. Batzuetan lortzen nuen loak hartzea behin eta berriz hura errepikatuz harik eta azkenean atxaparra han erabat nahasten zenean hura guztia gauaren eta egonezinaren sinbolo bihurtzen zen arte iruditzen zitzaidan ez nengoela ez lo eta ez esna erdi iluntasun griseko pasabide batetik begiratzen nuela non gauza finko guztiak paradoxikoak zehazgabeak bihurtzen ziren nik egindako gauza guztiak itzalak besterik ez ziren nik sen...
‎Eman bultzakada bat Olaiari, hartu Izei eskutik, eta ohera eraman nuen arrastaka. Oraindik ez dakit nola ez nuen bertan txikitu, ezta nola egin nuen lo haren ondoan.
‎Gero etorri zen emakume australiarraren gertakaria. Berriro loak hartzeko lanak izan nituen, baina gau osoan seko egin nuen lo, eta biharamunean gosaldu ondoren Donostiara iritsi ginenean, hiriburura sartu aurretik Miramar jauregi inguruan gelditzeko eskatu nion gidariari. Handik badiari begira jarri eta hiriak gezurrezkoa zirudien, gozogintzako lan bat ekartzen zuen gogora edo musikal baten dekoratua, baina inork ezin zezakeen esan ikusmira ederra ez zenik.
‎Halako batean, esnatu, eta bihotza geratu egiten zitzaidala sumatu nuen. Esku bat nabaritu nuen lo zaku barruan, zakila eta barrabilak ukitzen zizkidala. Ezin nuen sinetsi.
‎–Baina gorabehera handiekin beti. Nik bere logelara joan behar izan nuen lo egitera berarekin. Pertsona bat kontratatu behar izan genuen txikiarekin egoteko.
‎Gauean euria egin zuen eta ondo egin nuen lo euria egiten duen gehienetan bezala. Hamarrak aldera, gosarian arraultza batzuk, saltxitxak eta kruspetak besterik ez bait nuen jan, hamarretakoa egiten ari nintzen Rosek deitu zuenean.
‎Ordu beteren bat pasako nuen lo Myraren karraxiek, Lennieren marruek eta haiekin mintzo zen norbaitek esnatu nindutenean. Amy Mason zen hirugarrena, bere eritziak hozkia emateko moduan azalduz. Builarik gabe baina irmo eta tinko, bere onetik ateratzen zutenean berak bakarrik egiten zekien bezala.
‎Hala bada, ez batera ez bestera, neu ere ohera joan nintzen, neure gelakora baina. Asma dezakezunez, ez nuen lo apurrik ere egin; bai ordea beste ezegiteko batzuk, eta nire argalkeriak sobera ongi eta aspalditik ezagutzen dituzunez ez dut beste zertzeladarik eman beharrik. Amorragarriena gero izan zen, ilunabarrean berriz elkar ikustean; nik ordurako ahantzia nuen bazkalondoko ahulunea, eta burutik pasa ere ez bera, lotan zegoela, ezertaz konturatuko zenik; baina, hara non, ez bat ez bi esaten didan:
‎Ez nuen lo handirik egin eta Marta baino lehenago jaiki nintzen goizean. Kafea prest nuen Marta kalez jantzita, trajea berriro, gona gorria oraingoan?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia