Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 111

2000
‎Zer mementuak haiek, bai, jaun André, osoak eta bete beteak! Hurbiltzen nintzen teleskopiorat, paratzen nuen begia bere lekuan, agertzen zitzaidan ilargia, aditzen nituen osabaren hitzak... Baina isil nadin, hain geratzen zaizkit hitzak motz eta hotz, labur eta urrun, neure haurtzaroko paradisuaren deskribatzeko...
‎Lau Ttipiren gurasoenak ziren. Bertzeen jabea, apartexeago, lehen aldikoz nuen begi aitzinean: gixon burusoil bat, ni baino adinduagoa, molde zaharreko bizartegi bateko enplegatuaren itxura zuena.
‎Nire eskuak papar beltxaran horretan beheiti imajinatu nituen, guri sumatzen nuen larruazalaren beroaren hurrupatzaile. Saio bizia egin behar izan nuen begiek sala ez nintzaten. Hatza zuzendariordearen aldera behartu nuen atzera.
‎—Denetarik erran behar izan zioat hi zuritzeko. Denetarik —ez nuen begirik behartu. Banekien zer idatzi berri zuen— Baita etxeko aferak direla medio aspaldi honetan ez haizela behar bezain gogotik ari ere.
‎Zerua ikusten nuen begiak itxita ere; baina ilunagoa nuen zeru hura. Halako batean, ametsetako andere tripoilaren hitzak gogoratu nituen eta ikaragarrizko zirrara batek inarrosi zidan gorputz guztia.
2004
‎Ozta ozta, baina azkenean lortu nuen begiak irekitzea. Begi tapek tona bana zeukaten bakoitzak.
‎Treneko langileek Municheko Geltoki Zentrala iragarri zutenerako maleta eskuan eta jaisteko prest nengoen. Gauez bidaiatu nuen arren, ezin izan nuen begirik bildu. Irakaslearen etxeko irudi latzek gogor erasotzen zidaten.
‎—Denak belarridunak dira, gainera —pentsatu nuen begiak zorroztuz. Altxa egin nintzen kolpetik—:
2005
‎Pel dardarka zegoen. Frontoi ondotik igarotzean berriro ikusi nuen begi malkotsu gatibu haien pintada, eta Kixmi etorri zitzaidan beste behin burura.
‎Adelak, aldiz, gero eta kasu gehiago egiten zidan; gurasoekin hitz egitera joanda, esan zien aukera handiak nituela ikasketetan, berak lagunduko zidala; handik hara, nire babesle bihurtu zen. Juliorekin nengoen orduetan, maisuak kasurik ere ez baitzidan egiten, Adelak ipinitako ariketak egin eta berak agindutako ikasgaiak ikasten nituen; egitekorik gabe geratzen nintzenean, Kixoteren liburua irakurtzen nuen, Adelak utzia; izan ere, behin batean, amak poltsakada bat barazki ipini zidalarik Adelari eramateko, maistraren etxera igo, eta liburu hura jo nuen begiz apal batean.
‎Ama, handik pixka batera, esne beroarekin eta aspirina batekin gelara sartu zenean, lo itxurak egin nituen, eta bakean utzi ninduen. Gauean, ia ez nuen begirik bildu; alde batera jiratzen nuen burua, eta gero bestera, eta gero berdin gorputza; une batez edo, lasaitzea lortzen nuen, neure buruari esanez Adelak nahi zuena egin zezakeela bere bizitzarekin, ni ikasle mainatu bat baizik ez nintzela azken batean, eta ez zegoela besterik, onartu beharra neukala egoera, eskubiderik ez nuela nire maistraren gauzetan sartzeko; alabaina, berehala hartzen n... Lasaiune labur haietako batean, hondoa jota alderrai nenbilela, apalera joan, iragaitzaz liburu bat hartu, Adelak utzia, eta Esoporen alegia bat irakurri nuen:
‎Gauean, ezin nuen begirik bildu, arnas ariketak egin eta egin arituta ere. Nire sabeletik ahotzar bat jaiotzen zen, letagin zorrotzekin, eta osorik biltzen ninduen, odola eskatuz.
‎Kantuaren izenburua bozgorailuetatik ozenki esan eta hegazkinetik salto egitera xaxatzen, akuilatzen gintuzten. Pena hartu nuen begi apur bat estrabikoa zuen neska beltzaranak, maskotatzat suge bat izateko itxura guztia zuenak, Dylanen The Times They Are A changin’ kantuaren deiarekin jauzi egin zuenean.
2006
‎Ene hankak bildu nituen eta ene besoez inguratu; burua belaunen gainean pausatu nuen. Lurraren eta zeruaren arteko guda handi bat bezala nuen begien bistan: zeruak milaka zizta igortzen zizkion lurrari eta itsasoak bereganatzen zituen uhin ikaragarrietan.
‎Martaren egunerokoa irakurtzen nuen bitartean, berarekin egongo banintz bezala sentitzen nintzen. Momentu batean nahi izan nuen begiak itxi, loak hartu eta berarekin amesten nuen bitartean mundu honetatik desagertu, arrastorik utzi gabe, jende guztia zoriontsu utziz. Ametsa zoragarria zen:
‎Ez dakit atzetik etortzeko ideiarik izan zenuen; ez nuen begira itxaroteko asmorik eta arineketan aldegin nuen, taxi huts bat ikusi eta geldiarazi nuen arte. Horra, halako hiri handien abantaila.
‎Leku hartan laketzeko parada izanen nuela sinetsarazi zidan atzartzean ene inguruan kausitu nuen begi pare andanak. Zazpi zortzi ziren, adin guztietakoak.
‎Ilea urdindua dauka, eta, tindurik erabiltzen ez duenez, errauts sakabanatuen itxura hartzen dio. Irudikatu nuen begiez ziztatzen ari nintzela telefonoaz beste aldean.
‎Kanpoan bero egiten bazuen ere, ikaztegia fresko zegoen. Argi bakarra atetik sartzen zena baitzen, denbora dezente behar izan nuen begiak hango erdi ilunpera ohitzeko. Altuera laburreko lokal txiki bat zen.
2007
‎Nahiago nuke iazko afaria ahaztu. Mahatsak jan eta urte berriko lehen segundoetan desio bat eskatu nuen begiak itxita. Azken Gabon zahar gaua izango zen Joxeanen hitz likatsu eta ardoz bustiak entzuten nituena, hauen liska masailean sentitzen nuena.
2009
‎Harritu egin nintzen zenbat odol zegoen. Entzuna nuen begiak estali egiten zizkietela fusilatu behar zirenei, baina haiek zabal zabalik zituzten. Batek ezpel hosto ttiki bat zeukan begian itsatsita.
‎Sala hartan sartu aitzin, gomendio eta jarraibide franko aditua nuen aldi oro lagun bakoitzarekin erakutsi beharreko portaeraz. Nire erakustunei ahantzi zitzaien jakinaraztea erregina agurtzean zenbat denboraz egon nuen begiak lurrari josirik. Ez nuen berantesteko astirik izan.
‎S UREAU du Rosier ek itxura erikorra zuen, meharra eta zuria, hain zuria Elur ustel ezarri bainion izengoitia. Lehen puntutik hartu nuen begitan: traidorerik handiena behar zuen apezgora itzulitako ministroak.
‎Ahantzi zait zer dela-eta genuen hor hitzordua. Ez nuen begi onean toki hori. Bidaxunen, Agaramonteko gazteluko lorategia ezagutu nuenetik, laborantza alferra iruditzen zitzaidan, eder egitea bertze xederik ez zuena.
‎Ez nuen begirik kliskatu:
‎Bizitza guztia ikusi nuen begi aurretik pasatzen», dio Jon Jimenezek. Tren batek jo zuen haren autoa aurreko asteazkenean, bera barruan zegoela.
‎Huts hutsik zegoen aurreko astean begiratu nuen kaleko sastarrontzia. Ez dakit teilapeko Carmen edo besteren bat eduki nuen begira orduan ere, ez nintzen hartarako egin. Galdarari zeozer gertatzen zitzaion, eta, konpontzeko inolako ahaleginik egin gabe, ur hotzaz hartu nuen dutxa, etxera sartu, eta oinetakoak aldatu nituenean.
2010
‎–Aspalditik nuen begiz jota.
‎Beste gela batzuetan ere saiatu omen zen, baina hotel osoa guztiz beteta zegoen eta goizeko ordu txikietan autoa hartu eta Donostiara itzuli behar izan omen zuen. Saizarbitoria joan ostean zeharo esna gelditu nintzen, ezin izan nuen begirik bildu. Gainera kolonia haren usainak burua zulatzen zidan daratulu baten modura.
‎Lotara etorria zela uste nuen, baina ez", entzun nion Lubisi. Ziztada bat sentitu nuen begian, prefektuak emandako kolpearen oroitzapena berritu balitzait bezala. " Komunean eserita egongo duk, errebista zikin horietako bati begira", esan zuen Martinek.
‎Arnasa sakon hartuz adorea bildu nuen eta leihora hurbildu nintzen burua pegatzeraino. Hasieran ez nuen ulertu zer ziren tramankulu zuri erraldoi haiek, bata bestearen aldamenean kokaturik zeudenak ia tarterik utzi gabe haien artean (Arka Galduaren Bila filmeko azken irudian bezala) baina berehala deskodifikatu nuen begiek zekarkidaten informazioa.
‎Saiatu nintzen modu diskretuan gauzak bide zuzenera itzultzen. Egunero Berria erosten hasi nintzen eta beti uzten nuen begi bistan, sukaldeko mahaian. Are, ausartzen nintzenean –edo egunean zehar huts asko egin zituenetan–, bere gau mahaitxoaren gainean uzten nion.
2011
‎...buruak. duela hogei bat urte kataluniara joan ginen, eta han ikusi genuen orduko Coun bazegoela hizkuntza borroka aztertzen zuen irakasgai bat. gazteei azaltzen zitzaien zer nolako arazoak zeuden hizkuntzaren gaiarekin, elebitasuna zer den, diglosia zer den, eta abar. eta, bidenabar esan dezadan, erreferentea Txepetx zen. hori zen duela hogei urteko Couko testu liburu batean, katalunian. hor ikusi nuen begi bistakoa zena. Alegia, hemen Axular eta gainerako gaiak ikasten direla, oso interesgarriak, jakina.
‎Nire semeak arreta eta laguntza eskatzen zuen. Bidaiek apurtxo bat itxaron zuten; baina, badaezpada, motxila lurrean laga nuen begi bistan. Egunen batean?
‎Ziztu bizian alde egin genuen toki hartatik, nagusi. Atzera begiratzen nuen begi batekin, bestearekin aurrera?.
‎Hark ere neurean horixe bera ikusi bide zuen, begi bakarra jirabiraka hasi baitzitzaion, ura harraskako hustubidetik barrena doanean bezalaxe. Alkateari begiratu nion gero; hark apaizari; apaizak niri eta nik apaizari; alkateak niri eta nik alkateari; apaizak bioi batera eta begi bakar batez, eta nik pentsatu nuen begi bakarra izanagatik ez zela makala edo pendenzieroa, trebea eta sentimentala baizik.
‎–Ezin nuen begi bistan ikusi, Marcelle, esan zuen amonak, eta keinu garratz eta haserre batek asaldatu zituen haren hazpegiak?. Harroa naizela esan duzu.
‎Oheratzen lagundu nizun. Oheratu nintzen neu ere, baina ezin nuen begirik bildu. Aldapen jaioa zara, Aldapen egin zenituen lehen hamar urteak.
‎Gauean ez nuen begirik bildu. Apoloren aurpegi hitsa eta begi ikaratiak agertu zitzaizkidan ilunpe sargoritsuan.
2012
‎Ez nuen begirik bildu ume moko horren erruz. Umore txarrez eta sekulako buruko minarekin jaitsi nintzen hegazkinetik.
‎Ez nuen begien bistatik ontzia galdu nahi, ibaian behera beltzen kanoak azalduko ziren beldur bainintzen, baina mutilak itsasertzetik milia batera edo lur laua aurkitu zuen, eta harantz abiatu zen; eta, halako batean, niregana lasterka zetorrela ikusi nuen. Pentsatu nuen basatiren bat izango zuela atzetik edo piztiaren batek izutu zuela, eta laguntzeko asmoz korrika hurbildu nintzaion, baina gertuago nengoenean ikusi nuen bizkarrean zerbait zuela zintzilik, tiroz hildako animaliaren bat, untxiaren antzekoa baina beste kolore batekoa eta zangoluzeagoa.
‎Militarren hizketa modua erabiliz, esango nuke sufrimendu berri hura zorioneko dibertsio maniobra baten antzekoa izan zela niretzat. Negar egitea osasungarria da; eta gainera, zaldian lasterraldi hura egin ez banu, eta gero, etxera itzultzeko, hamabost verstako tartea oinez ibili behar izan ez banu, segur aski, gau hartan ere ez nuen begirik bilduko.
‎Doraren besoetan zendu zen Kafka gizagaixoa. Malkoa perlatzen sentitzen nuen begi hegian.
‎Aurrerantzean nuen begiekin ikusten nuenaren berri eman. Ezagututako jendeaz nintzen mintzatu.
2013
‎Bai. Idazten ari nintzela, Koldo Izagirrek elkarrizketa batean esandakoa nuen begien aurrean. Besteren artean zioen:
‎Argi daukat inork bere sentitzen ez zuelako jausi zela hain fite. Etsipen putzu hartatik jalgitzeko, ezkerraren krisia pairatu arren nondik ekina bazegoela frogatzen zuten esperientzietan jarri nuen begia. Beste jendarte modu baten haziak ikusi nituen, boterea jendearengan delegatzen zuten gobernu garbi eta gardenak.
‎Lehen bi isuriko melena dotorea eraman ohi zuen, ibilian dilindan egiten ziona, eta orain samuraien gisako motots txiki urritua ikusten zitzaion. Traje arin eta informala zeraman soinean, gorbatarik gabe, eta bota arinak oinetan, horretan jarri nuen begia. Historia aurreratzen edo atzeratzen saiatu diren guztiek botak janzten dituztela esaten zuen gaztetan.
‎Triesteko Udaletxe aurrean egina genuen hitzordua eta Piazza dell. Unità erraldoira sartu orduko jo nuen begiz Garibaldi. Mila nortasun faltsu beregana zitzakeen, baina ibiltzeko modua zuen aldatu, herren doi bat egiten baitzuen eskuineko belaunarekin, arreta handiz begiratuta bakarrik igartzen zitzaiona.
‎Ez zen nire esperoan egon abiatzeko. Jainkoaren manamenduak errateko denboraren erdia gabe, galdua nuen begitik.
‎Buruari eragin nion: aurpegi goibel hura noizbait izana nuen begi parean. Jabetu zen nire ahaleginaz.
‎Hara, Frantses Karlos Beaumontekoa nuen begi parean. Arazuriko jauna.
‎Bizkarra goititu nuen, eta bizkarra goititzean trapua erori zitzaidan. Nahasmendu une baten ondoan, osasun onean nuen begi bakarrak baieztatu zidan jadanik banekiena. Emaztekia, sendaketan ari baitzitzaidan neskato pare baten laguntzaz, ez zen oilanda gazte bat, eta aldi berean zahar ukaldirik hartu gabea zen oraino.
‎Ikasketak amaitu eta ikastola batean lanean hasi bitartean kontserbatu nuen begi endekatua. Ikasle batzuek ipinitako izengaiztoaren berri izan nuenean, disgustua hartu nuen, baina zer itxaron ikasle gaiztoengandik.
‎Lehen gauetan ez nuen begirik bildu. Bizkarra oheburuan bermatuta igarotzen nituen orduak, atzarrik, Klara anderearen hasperen bakoitza azkena izan ote zen zalantzan.
2014
‎Gau hartan gauza bera egiten saiatu nintzen, Martin Heideggerren mardulio batez hornituta, baina horrek ere huts egin zidan: beste gau bat galdu nuen begirik bildu gabe. Egunean zehar edozein txokotan geratzen nintzen erdi lokartuta, horrek ekartzen zizkidan arazo guztiekin, lantokian, nagusiki?, baina gaua iristen zenean, nire ohera sartu ondorengo irakurralditxorik gabe, guztiz ezinezkoa suertatzen zitzaidan lokartzea.
‎Lerroetan aurrera egin ahala Zamuineko borda agertu zen. Nire birraitonaren heriotzaren albistea nuen begien aurrean. Txerria hiltzen ari zen bitartean Jose Antonio, Xamuioren aita, bihotzekoak emanda seko geratu zen.
2015
‎Ni ikusi bezain fite mudatu zen amaren aurpegia. Amorruaren amorruz, estutu egin zitzaizkion hortzak, begiak ia su hartzeraino gorritu, eta, eskua airean zabal zabalik zuela, altzairuzko tren pisutsuen modura nola hurreratzen zitzaidan ikusi ahal izan nuen begiak itxi aurretik.
‎Bizitza berri bat hasiko nuen. Ero pare hura betiko galduko nuen begien bistatik. Ametsezko piztia haren bila joan nahi bazuten, joan zitezela.
‎Amorrua, gizajo hura egoera hartaraino bultzatu zuen zorakeriaren aurka. Akiturik banengoen ere, gau hartan ezin izan nuen begirik bildu. A, nire kristalezko zalditxoak entzun behar zituenak!
‎Kulparen sustraiak aspaldi kapsulatu zuen negarraren zantzu txikiena. Ez nizun esan baina kadukatutako kolirioa bota nuen begian amaren hiletan negarra eragiteko. Ez nizun esan, baina benetako malko bakarra atera zitzaidanean ez zen naturala izan.
‎Hilda nengoen, hori seguru. Horregatik desagertu zen mina, horregatik ikusten nuen begiak itxiarazten zizkidan argi eder zuri hura, eta horregatik haren inguruan hegaka zebiltzan zomorro itsusi haiek ere.
‎Egun hartan, aldiz, ez nintzen prozesu patxadatsu horretan gozatu. Joxe Manuel Arrizabaloren Baso mutillak ikusi nuen begi aurrean, Auspoa bildumako 134.a. Aspalditik neukan haren aditzea eta zatiren bat irakurrita ere bai, inoren aipamenen bitartez.
‎Hendaiatik Parisera goizaldeko trena lehendabizi, eta Parisetik Saint Lambert des Boisera lineako autobusa gero. Nekatuta egonagatik ezin nuen begirik itxi ordea. Goizean Austerlitzeko geltokira heldu bitartean ere kostata egin nuen lo, egia esan.
‎Olgeta hura arnasbide bilakatu zitzaidan argirik gabeko inframunduan. Gorroto nuen begirik kentzen ez zidan Mendoza ahizpa. Hezur haragizko katamalo bat zen, maniki hiltzailea, itxurakeriaren perfekzionista.
2016
‎–Ene Jainkoa! , esan nuen begiak igurtziz?, herri honexetara etortzekoa da nire dama gaixoa.
‎Nik nahi nuen Begira.
2017
‎Aztoratuta eta lotsakor agertzen nintzen pertsona bat erabat bizirik zela sentitzean eta, aldi berean, nireak ez bezalako sentipenak zituela jakitean. Eta oraingo honetan ere hotzikara sentitu nuen begi hil horiek ikusi nituenean, hutsalari irmo zuzenduak, bekain sendo eta zurien azpian. Baina itsuak berehala eten zuen nire harridura; nire eskuak berea ukitu zuen unean bertan, agur adeitsua eta eztia eskaini zidan esku biak indarrez astinduta.
‎Entzuten nuen irrintzi eta karranka eta ostikoka ari zela eta ahotsarekin lasaitzen saiatu nintzen, buruan arrainak nituela oraindik ere. Ez nuen begi bistatik galdu, hala uste nuen behintzat, zeharretik begiratzen nion etengabe; hogei bat metrora zegoen zuhaitz betetik lotuta zegoen... Ordu pare bat geroago, janarian pentsatzen hasi nintzen.
‎GAU guztian ezin izan nuen begirik itxi. Gure bakardadearen erdian gau hartan lehen aldiz entzuten genuèn urretxindor batek ezin jasanezko tristuraz bete zuen mundua, eta, bat batean, masailetan behera malkoak irristatzen sentitu nituen.
‎Ezin nuen hondoa ikusi, baina uraren mugimendua oso barruraino ikusten nuen begiak etsi baino lehen, eta orduan itzal bat ikusi nuen gezi lodi bat bezala eskegita korrontean gora. Efimeroak zubiaren itzalean sartu eta atera zebiltzan juxtu ur gainean.
‎Eta jakin genuenean nor zen Nieto, jota geratu ginen. Ezin izan nuen begirik bildu gau hartan, eta ez nuen ulertzen Aita Santua nola egon zitekeen atzean.
‎Gau osoan ez nuen begirik hetsi.
‎Uste ukan nuen begiak irekiko zituela. Oroz gainetik, nahi nuen begiak ireki zitzan.
‎Uste ukan nuen begiak irekiko zituela. Oroz gainetik, nahi nuen begiak ireki zitzan. Baina, ez.
‎–Tira, entzun nuen begiak Madrilen zituela, baina...
‎Hurrengo saioetan ez nuen begia larregi zorroztu behar izan egia zela ikusteko. Baziren gazteak saioa entzuten, baina alde nabarmenez 40 urtetik gorakoak ziren gehiengoa.
‎Erotzeraino. Kortisonaz goraino, insomnioak ernegatuta, alde guztietatik tutuz josita, ia ezinezko nuen begiak biltzea. Baina okerrena loak hartu orduko esnatzea zen.
‎Oraindik ez nengoen osasun beteko, segituan jotzen zidan flakiak. Atseden hartzeko gelditu nintzen aldi haietako batean jo nuen begiz kalearen beste aldean: metro eta laurogeita hamarreko zakurtzarra, gaztea, sekreta bat, etxepe bateko atarian.
2018
‎Sarrerara herrestatu eta begiratu egin nuen. Orduantxe ikusi nuen Begi Gori berriro malkarrean gora. Makila luze bat zekarren esku batean.
‎Ez nuen Begi Gori ikusten, baina arnasa ezin hartuta, itoka eta eztulka entzun nuen. Taldea heriotza bezain isilik zegoen.
‎–Hara, Kenton andereñoa, ontzi zikinen erretilua jaso nuen?. Ez nuen begi onez ikusi neskameak kaleratzea. Uste dut ageri agerikoa izan zela hori.
‎Markesinatik atera, eta keinu bat egin nuen; bien bitartean, Kenton andereñoa altxatu, eta markesinaren ertz batera etorri zen. Autobusa geratu zelarik, Kenton andereñoari so egin nion, eta orduan ikusi nuen begiak malkoz bustiak zituela. Irribarre egin, eta esan nuen:
‎Bere hartan utzi nuen txaflata. Bistara nuen begi bakarra itxi, eta azken ordutako gertakizunetan harilkatu zitzaidan lo bezpera.
2019
‎Mauleko plaza trabesatu nuen begiak gazteluan plantatuz: pasatu zen denbora, pasatu ziren urteak.
‎eta, nostalgiari amore emateko adina iritsi zitzaidanean, haurtzaroko gertaera hura nire oroitzapenik preziatuena zela konturatu nintzen, sekula jaso dudan Gabon oparirik hoberena; izan ere, bolada luze batean ez zen asterik gogora ekarriko ez nuenik. Nahikoa izaten nuen begiak ixtea, eta berehala hasten nintzen iraganeko aurpegiak ikusten eta ahotsak entzuten.
‎Txakur ar bat ikusi zuen kopulan ari zela txakur eme batekin. . Kalean zaldi bat pixa egiten ikusten banuen, ezin nuen begirik kendu; uste dut zakilaren luzerak txundituta nengoela?. Euliei erreparatzen zien, eta, landa inguruan, animaliei.
‎Gaixotasuna, gainera, hiltzeko mehatxuka ari zitzaion etengabe gure haur bakarrari. Hala ere, eztitasunez gurutziltzaturiko irribarre bat pilpiratzen zen nire ezpainetan, eta beti izaten nuen begietan kemen isilaren espresio hori, errealitatean inoiz ezin eraman izan nuena, nazkaz.
‎Nik ez nuen begietara begiratzeko adorerik izan.
‎Ordu luzez jarduten genuen hizketan honetaz eta hartaz; eskolan eta etxean nik barneratutako balore guztiak zalantzan jartzen zituen, arrazoi sendoak argudiatuz. Hasieran ez nuen begi onez ikusten hark saio lizun haiek egitea. Nik dirua, bizimodu erosoa eta betirako maitasuna agindu nizkion, bizitza lizunkoia uztearen truke.
‎Gau hartan ez nuen begirik bildu. Noiz arte egon behar zuen Anek nirekin muturtuta?
‎Telefonoa eskuan neukanez (jabeari itzultzea zen asmoa, ez naiz lapurra), argazkien artean miaka hasi nintzen. Eta, partez, motibo horrengatik ez nuen begirik bildu gauean. Esan nizuen lardaskan ibili nintzela" gauza batzuekin".
‎Argazki haietako batean, paisaia idor baten erdian horma zuri zahar bat, zeina Comalako kanposantukoa izan baitzitekeen. Jardun nuen begira argazkietan agertzen ziren pertsonetako nor ote zitekeen Juan Preciado, nobelako narratzailea; nor, ama; nor, Pedro PÃ ¡ ramo bera; argazkietako zein mortu izan zitekeen Media Luna izeneko parajea. Koska da harrezkero nik ezin dudala Rulforen deus gogoratu edo irakurri argazki haietako batzuk oroimenean berritu gabe.
2020
‎Ezin nuen gure ama txotxinduta irudikatu, gero eta ahulago, egunetik egunera ezgauzago. Ez nuen begien aurrean nuena ikusi nahi. Tamalez, iragarri zidaten guztia urratsez urrats gauzatu zen.
‎Zentzumenak sorgortuta neuzkan, antza, alboko gelan baten bat bazebilela ez bainintzen ohartu. Eta bihotza arrapalada batean ipini zitzaidan, eta ez nuen begiak irekitzeko kemenik bildu. Sorgortuta eta mozkortuta segitzen nuen, nonbait, ametsarekin jarraitzeko promesak berotuta eta gogo bahituta, baina esna?
‎Ohartu gabe, MoMA museoa nuen begien aurrean.
‎Trash ikusi duen edonork badaki filma irensteko urdaila hagitz sendoa eduki behar dela, eta nik artean ez nuen horrelakorik, edo ez zen behintzat gaur egun daukadanaren parekoa. Denbora gehiago eman nuen begiak eta ipurtzuloa ixten Trash ikusten baino. Flesh eta Heatekin berriz, barrenak jada lasaituta, zurrunga egiteraino aspertu nintzen.
‎Aholkatzen zidaten, urruneko leku hartan, margolan bilakatzera eguneko argi beltz makurtua, arratsaldeetako orduei aurre egiteko modu onena zelakoan. Baina argi beltz hark nire begietan zeukan iturria, Mireia; horregatik noizbait uste nuen begien ispiluak itsutzea zela aterabide bakarra.
2021
‎Alaba hilarenak izango zirela pentsatu nuen. Begirada altxatu nuen etxeko leihoetara, eta emaztea ikusi nuen begiak erabat gorrituta zituela. Leveque jaunak kartazal bat luzatu zidan diruz beteta, eta erreportajearen aurrerapena zela esan zidan.
‎Haren oin txikiak, ortozik, ohituta bide zeuden harriekin talka egitera. Azkenik, lortu nuen begiak ume harengandik bereizi eta gizonengana zuzentzea. Berehala ohartu nintzen Darwinekin erakutsitako adeitasuna ez zela nahikoa, eta nire aurka oldartzeko unea kalkulatzen ari zirela.
‎Durduzatuta nengoen. Irakatsitakoa urratzen zuen zerbait izan nuen begien aurrean: zaindari armadunak!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia