Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 94

2000
‎Erran dizut ezen bakearen eta soseguaren xerka ibili nintzela, noiz eta indiarren lurraldetik etorri bainintzen, eta bakea eta sosegua ediren nuela, bai trabailuaren aldetik, don Venancioren etxean; bai neure adimenduaren aldetik ere, jende ikasi hartaz inguratzen nintzela eta liburuaren mundua berreskuratzen nuela; eta baita, finean, neure sentimenduen aldetik ere, Rosa de Osoriorekin ezkonduz gero. Eta hargatik guztiagatik sentitu izan nituen ordu arte hain urrun, benturaz, plantazioneko indiarren eta beltzen kantak eta dantzak, noiz eta haiek gauez itzartzen baininduten aldian behin, haien munduarekin zer ikusirik ez banu bezala... haien alde egon nintekeen arren, bertzalde.
2001
‎Aparkaleku hitsean, goizeko bietan autoan sartu nintzenean, sudur ahotsez kantatzen zuen Dolly Partonen zintaren bizkarrarekin garbitu nuen karroinez gogortu bitrailaren eremua. Pena neukan Dollyrentzat, baina une hartan zinez balios agertzen zitzaidan; herrialde ilun eta mutuak zeharkatzen nituen orduetan agian ez zuen gehiago enetako bakarrik abestuko. Tanpis.
‎Eta nola aunitz ekarri baitzuten eta ez zen deusetik falta, bigarren eta hirugarren egunean ere igualtsu ibili ginen. Ni ez nintzen dantzazale, eta jarrita ematen nituen orduak, eskuak jotzen, musikarien arrimuan. Batere korapilo edo zimikorik ez nuen sumatzen, ez estomakan ez inon, baina hitza ez zitzaidan aisa ateratzen.
2003
‎liburuak. Hantxe, apal altuen abaroan, argi txiki baten babesean pasatzen nituen orduak eta orduak, maiteen nuen liburua leitzen: atlasa.
‎Ezin ditut inondik ere ahaztu nire ikerketan lagundu zidaten beste guztiak. Eta bereziki fraideen liburutegi eta artxibategietan eman nituen ordu luzeetan nirekin hain atseginak eta pazientzia handikoak izan ziren bi gizonak: Manuel Beraza, Zarauzko frantziskotarren komentuko liburuzaina, eta Kandido Zubizarreta, Arantzazuko komentuko liburuzaina.
2004
‎Nire egoera, osasunari zegokionez, ona zen, baina ezer gogoratu barik jarraitzen nuen eta horrek arriskuan jartzen zuen nire egoera psikikoa. Hari eta horri galdezka pasatzen nituen orduak. Honek eta hark esandakoaz, non nengoen jabetzen joan nintzen eta gertatzen zenaren berri jakiten, baina nire pertsonari buruzko ezertxo ere ezin jakin.
‎Lanpeturik ibiltzeak on egiten zidan. Baina libre nituen orduak izugarriak ziren. Bizi nintzen ganbarako ohe gainean etzan eta gerrako irudiak buruan bueltaka hasten zitzaizkidan.
‎Baina ez nuen nolanahiko behia izan nahi, ezta La Vache eta bion laguntasuna sendatu arteko denbora alferrik galdu ere. Halatan, Balantzategiko arazoetan pentsatzen egoten nintzen basoan bakar bakarrik pasatzen nituen orduetan. Eta gainera, lana jartzen nion neure buruari, desertua zeharkatzen lagunduko zidaten zenbait denbora pasa:
‎Bultzaka eta bultzaka, azkenean udaberria mendi osoaz nagusitu zen, eta belarra eta lorexka besterik ez zen ikusten bazterretan. Berehala, neguan galdutako pisu guztia irabazi nuen, eta patxada batean ematen nituen orduak. Patxadan eta pentsatzen, jakina.
2005
‎Zertarako balio nuen? Nik neuk sorturíko malkoz beteríko putzu sakon bakartiaren harnean pasa­ tzen nituen orduak, bertatik aterako ninduen nor­ baiten zain, ni ez bainintzen gai bakarrik irteteko, igerían egitea ahaztu zitzaidan. Eztarriko korapiloa irensteko ahaleginak egiten nituen, baina ezinez­ koa zitzaidan.
‎Denbora igaro ahala eguraldia gozoago egiten zen. Gauetan etxera joan baino lehen pub erdi hutsetan igarotzen nituen ordu batzuk; normalean itxi arte egoten nintzen, toki erdi huts haietan edalontzi erdi huts baten aurrean.
2006
‎Ahots sendoko emakume gogorra. Gogoan ditut bere «Ipuin bilduma»ko hiru «ipuin» entzun nituen ordua: Joyeux Noel, Nantes eta L'aigle noir.
‎Ipuinak idatzi nituen ordura arte baina, handik etortzean, eleberri bati ekin nion.
‎Nik ez nuen hondorik jo Mirra falta zenetik, baina branka ondo beheratuta nenbilen. Belarritakoari begiratzen nion eta gure artekoa gogoratuz ematen nituen orduak. Osaba ez zen ohetik jaikitzen eta bonbilla pizteko ordua zela abisatzen nionean, erantzun bakarra izaten zuen:
‎Tasjaren aholkuari jarraikiz, planto egin nuen hirugarren bueltan, lehenengo bietan hamasei aterata. Zorteak nire alde txu egin, eta bostehun dolar irabazi nituen ordu erdi batez. Berto harrituta zegoen, eta zirtoa bota zidan.
‎Negu betea zen, gero eta eguraldi gordinagoak egiten zituen, eta, Umbertoren aholkuari men eginez, gutxitan irteten nintzen kalera. Liburuak nituen ordu luzeen entretenigarri eta betazalen erregarri, baina nire egoeraren tamala luzatzen eta luzatzen ari zen, eta gero eta eramangaitzagoa zitzaidan egoera hura, amaierarik ikusten ez niolako.
‎Iruditzen zitzaidan liburuetakoa zela benetako bizitza, huraxe zela naturalena: irakur  tzen pasatzen nituen orduetan, gerra hotsak itzali egiten ziren eta Rothek eman zigun Paris uzteko abisua, aldiz, mututu. Ez nuen, ordea, izarretan bizi nintzen kontzientziarik:
2007
‎Horregatik esan dezaket, orduan ezer asko uste ez banuen ere, zedarri bat izan zela hura nire bizitzan, egun haietan hasitakoa dela gaurdaino ekarri nauen clochard bide galduaren erreten hau, ordukoxea dut, halaber, libururik gehiago ez irakurtzeko xedea, zertarako liburuak? Ehunka eta milaka ukango nituen ordurako irakurriak mesederako izango zirelakoan, baina sinets iezadazu, mon ami, liburuak kalterako baino ez dira, kaka zahar hutsa, denbora alferrik galtzeko asmatu diren trepetak baino ez, batez ere nobelaren ezpalekoak. Zertarako behar duzu irakurri eguzkia zein den eder itsas gainean etzaten denean?
2008
‎Trajea jantzi edo ez ere zalantzak izan nituen, baina gehiegizkoa iruditu zitzaidan, ez nuen nahi heriotzak tratuan edo trukean hasteko prest nengoela pentsa zezan. Hozkailutik izotz zati batzuk atera eta edalontzi bi prestatu nituen whiskyarekin, eta nirea poliki poliki edanez eman nituen orduak, nekeak ohera eraman ninduen arte. Goizeko argiarekin esnatu nintzen, erabat harriturik bizirik jarraitzen nuelako.
‎Agertoki interesgarri horren aurrean pasatu nituen ordu asko, eta hantxe idatzi nizkizun lehen eskutitzak. Batzuk bidali nizkizun, beste batzuk berriz koaderno honetan gelditu ziren, bidaltzeko adorerik ez nuelako izan.
2009
‎Eskaileretan berarekin topo egin nuen batean eman zizkidan azalpenak entzunda, eskola haiek zirela nik behar nituenak pentsatu nuen. Irailaren lehenengo astean amaitu nituen ordura artean programatu zizkidaten kimioterapia saioak. Apurka apurka indarberrituta edo aurkitu nuen neure gorputza eta eskola haietara joaten hasi nintzen urrian, ikasturtearen hasiera hasieratik.
‎Zure bigarren barretxo hark askatu zidan barrua. Harrezkero, gero eta trankilago, ziurtasun handiagoarekin egin nituen ordutik aurrerakoak.
‎Etxean hartuko zintudan galdetzeko deitu zenidanean, nire baiezkoa jaso ostean esan zenidan ez zenekiela zein ordutako autobus edo trenean etorriko zinen eta ni lasai egoteko, ailegatuko zinela-eta zu zeu etxera. Esan beharrik ere ez dizut zein luzeak egin zitzaizkidan zuri itxaroten eman nituen ordu haiek; akabuko trena hartu behar izan zenuela azaldu zenidan, momentu honetan gogoratzen ez dudan arrazoiren batengatik. Esan gura nizuna zen, ba, gauza batek eman zidala atentzioa etxeko atarian azaldu zinenean, eguneko periodikoa zenekarrela eskuan, hain zuzen ere.
‎Herioren hurbiltasunari buruzko zalantzarik gabe eta gogoeta ilunen mende, buruz nekizkien poema zaharrak gogoratzen pasatzen nituen orduak. Ez zen ariketa kontsolamendurik gabea:
‎Osaba Inaziorekin pasa nituen ordu asko. Ia egunero nengoen.
2010
‎Ikasteak denbora eskatzen du, eta Barandiaranek egunero hartzen du tartea pianoan esertzeko. Lehen 07:00etan hasten nintzen jotzen eta behar nituen ordu guztiak pasatzen nituen. Orain, ez hainbeste.
‎Denboraren zentzua ere galduta izan nuen bizpahiru egun haietan, etxebizitza batetik bestera ninderabiltela. Pertsianak jaitsita egon behar nuen beti uzten ninduten tokian, ahalik eta hots gutxiena eginez badaezpada; denbora azkarrago iragan zedin lo egiten saiatzen nintzen, eguna ala gaua zen jakin gabe; ez nuen beti lortzen, baina erdi lo erdi itzarritako egoera nahasi batean eman nituen orduak, amets edo eldarnio ote ziren ez nekien irudiek erasotzen zidatela. Jaime ikusten nuen etengabe, telebistan erdizka sumatutako irudi hura, ohatila batean eta oinazezko aurpegiera zuela; auto baten maletategi barruan nindoala, Jaime imajinatzen nuen, bere bahitzaileek autoaren maletategian sartzera behartua, eta han barruan beldurrak dardarka, ni neu nindoan bezala, edo ez, askoz beldurtuago seguru asko, nik atxiloketaren ikara lausoa bainuen, eta hark berriz azio txar baten segurtasun beldurgarria, autoa gelditu eta maletategia irekitzen ziotenean; Jaime oinazetuaren eta tormentatuaren irudiekin batera haren beste hainbat ikuspen zetozkidan gogora:
‎Hiztegi osoa hasieratik bukaeraraino irakurri eta hurrengo ikasturtean nolabaiteko bertsio laburtua egin nuen nire erabilerarako. Batzuetan klase arteko hutsune handiak nituen eta hango idazkaritzaren ondoko gelatxo batean ematen nituen orduak eta orduak lan eta lan.
‎Etxetik ia atera gabe eman nuen asteburua. Musika, irakurketa, pelikula bat eta pilota partidu batekin joan zitzaizkidan nire mezuaren erantzunaren edo dei baten zain pasatu nituen ordu luzeak. Jaso nituen telefono dei urriak ez ziren espero nituenarenak izan, baina.
‎" Orduan ezagutu nuen, lehenengoz, gezurra esatea ofiziotzat zuen pertsona bat; halakoak, kazetariak bakarrik ezagutu nituen ordura arte".
‎Hobera egin ahala, oheburuko mahaian eskura jarri zizkidaten nire kaierak irakurriz osatu nituen Istripu Handiaren ondorioz lausotuak nituen ordura arteko ospitaleko egonaldian bizi izandako gertaerak.
‎Etxera iritsitakoan siesta egiten utzi zidan. Lo igaro nituen orduak hainbat enkargu egiteko baliatu zituen. Besteak beste, farmaziara joan zen nire tentsioaren pastillak berritzera, itzulerako hegaldian palpitazioak pairatu bainituen.
2011
‎Baina ez nintzen, noski, kontu horiek guztiak gutunean, eleberrian edo dena delakoan sartzen hasi. Hain zuzen ere, gertakari horiek ahaztu eta zerotik hasi nahi nuen berriro, bizimodu berri bati ekin, etxea lanerako egokitu, itsasoari begiratzen dion leihoaren ondoan eseri eta inspirazioaren zain eman nahi nituen orduak, basamortuko jendeak euriaren zain ematen dituen moduan, eroapenez, isilik, ia ia mugitu ere egin gabe, baina egunen batean iritsiko dela jakitun, banekien-eta iristen zenean xanpain botila ireki berriari aparra bezala aterako zitzaizkidala ideiak, irudiak eta esaldiak, borborka egingo zidatela gainez eta esku dardaratiz hasiko nintzela nire Macintosh zaharrean eleberriaren edo dena delako...
‎Ea neskaren oroitzapena ezabatzea lortu nuen galdetzen zidatenean zalantza handiagoak izaten nituen, eta batzuetan baietz eta besteetan ezetz erantzuten nuen, aldartearen arabera. Bi morroirekin ohean aurkitu nuenetatik bi urte pasatu ziren arren, oraindik tarteka, ilunabarretan batez ere, berarekin gogoratu eta esku ezkutu batek estutzen zidan zintzurra, eta gehienetan kalera atera behar izaten nuen arnas bila eta, etxetik alde egin nuen gau hartan bezalaxe, nora ezean ematen nituen orduak, bihotzak gorrotoaren eta maitasunaren arteko zuku nahasi bat destilatzen zidan bitartean, begiratu batera hilgarria zirudiena, baina niri on egiten zidana, arnasa lasaiago hartuz itzultzen bainintzen etxera. Ez beti, baina batzuetan elkarrekin zapaldutako kaleetan barrena ibiltzen nintzen eta, tabernaren batean sartu eta bion adiskide izandako jendea aurkitzen banuen, ezagunei buruzko mila zertzelada galdetzen nien lehenik, eta orduak aurrera joan ahala nire neska etortzen zitzaidan gogora, nire neska ohia esan nahi dut, eta azken orduan gogoratu nintzen itxurak eginez galdetzen nien berari buruz, askorik axolako ez balitzait bezala, baina ahotsak salatzen ninduen, dardara puntu batekin ateratzen baitzitzaizkidan galderak.
‎Inoiz edo behin, nire autoa hartuta kostaldeko errepidetik barrena joaten ginen, eta itsasoari begira eduki nezakeen neska altzoan hartuta, baina ez luzaz, ez baitzekien geldirik egoten, beti asmatzen baitzuen jolasen bat, mugitzeko aitzakiaren bat, haurtzaroa erabat gainditu gabe balu bezala. Egia esan behar badut, batzuetan nekagarria ere egiten zitzaidan haren gaztetasuna eta etxeko bakea hobesten nuen, baina Karlarekin etzanda ematen nituen ordu aspertuetan, alderantziz, Nadia izaten nuen tarteka gogoan. Alferrik direla zalantzak erabaki nuen, eta biak maitatuz bakarrik gaindituko nuela bikote bizitzak eragiten zidan izua.
‎Aste guztia eman nuen gela barruan, beroak itota. Gaueroko oihuak oihartzun bihurtzen zitzaizkidan egunez, eta zain ematen nituen orduak, gaua berriz noiz iritsiko. Gauak, aldiz, ostirala noiz iritsiko bizi nituen, oihu horien iturria begi berde bihurtzeko irrikaz, kontua kitatzera Narinhel bera etorriko zen esperantzaz.
‎Ez nuen antzerki zuzendari bat behar, bai, ordea, ikusle bat, ikusle kritiko bat. Ehorzlearekin partekatzen nituen ordura arte aitaren desagerpenaren gorabeherak, baina ez nik hala aukeratu nuelako, ehorzleak berak taulara bultzatu ninduelako baizik. Ondo pentsatuta, ehorzlea izan zen trama abian jarri zuena.
2012
‎Egurrezko bankuan ematen nituen orduak. Oinazpiak babaz beteta neuzkan, txingarren erreduren eraginez, eta behatzetako azkazalak txikituta.
‎Baserrian alabarik zaharrena nintzen eta nik neraman kargarik handiena. Hogeita zortzi urte pasatxo nituen ordurako eta denek ikusten ninduten gurasoak zainduko zituen neskazaharra bezala. Nik ere ez nien inoiz kontrako jarrerarik erakutsi.
‎Saiatzen nintzen ohetik altxatu eta eguneroko zereginei heltzen, baina ezinezkoa zitzaidan. Seme alabak, txikiena batez ere, negar batean entzuten nituen orduak joan orduak etorri eta ezin izaten nintzen harengana gerturatu. Bi urte besterik ez zituen.
‎Zertarako eman heriozkoak baino izugarriagoak izan ziren ordu luze luze haien berri; altzairuaren zabu durunditsuak kontatzen eman nituen ordu haiek, zertarako aipatu! Ontzaz ontza, mantso mantso, urteak ziruditen tarteen ondoren bakarrik sumatzen zen jaitsialdian, behera zetorren pendulua, eta beherago!
‎Beti izango ditut gogoan Usher Etxeko nagusiarekin bakarka eman nituen ordu larri haiek guztiak. Hala ere, huts egingo nuke Usherrek erakusten edo ezagutarazten zizkidan ikasketen edo egitekoen nolakotasunaren ideia zehatzik eman nahi izango banu.
‎Itsasertzera iritsi bezain laster, harritu ninduen ikusteak nire egoitza uhartearen lekurik okerrenean jarri nuela, han hondartza ezin konta ahala dortokaz baitzegoen betea; eta beste aldean, berriz, hiru besterik ez nituen aurkitu urte eta erdian. Era askotako hegazti kopuru ikaragarria ere bazen; batzuk lehenago ikusiak nituen eta beste batzuk ez nituen ordu arte ikusi; askok oso haragi ona zuten, baina ez nituen izenak ezagutzen, pinguino izenekoak izan ezik.
‎Mediku izan nintzen bi ontzitan jarraian, eta sei urtetan zenbait bidaia egin nuen Ekialde eta Mendebaldeko Indietara, eta horrela zerbait gehitu nituen neure ondasunak. Idazle zahar eta berri onenak irakurtzen egoten nintzen astia nuenean, beti liburu kopuru handi samarrez hornitua; eta lehorreratzen nintzenean jendearen ohitura eta izaera aztertzen ematen nituen orduak, baita beraien hizkuntza ikasten ere, erraztasun handia bainuen hartarako neure oroimen sendoagatik.
‎Orhoitzekoak dauzkat bihiak eho artean, eihera giroan gozatzen nituen orduak, errota itzulikaren harrabots berezia: klak, klak, klak...
2013
‎Adibidez, txikitatik bakoitzak oso zehatz markatu zuen bere lurraldea, eta, biok ere izaera gogorrekoak izaki, gauza aski ezberdinak egiten hasi ginen gaztetatik. Ni saskibaloian jokatzen hasi nintzen eta zu tenisean; nerabezaroan ni barnerakoiagoa izan nintzen, musika entzuten eta irakurtzen ematen nituen ordu asko, eta aldiz zu beti ibiltzen zinen jendez inguratuta. Ameslaria nintzen ni, zu errealistagoa, eta eztabaida asko izaten genituen nire fantasia idealen inguruan.
‎Ni zurrun, mutu, deseroso geratu ohi nintzen, ez nuen jakiten zer erantzun, eta horregatik hasi nintzen neure adiskideak zerrendatu eta haiei buruzko gorazarre posibleak prestatzen. Tarteka, lanean txango bat egiten nuenean edo etxean zeregin hoberik gabe geratzen nintzenean, adiskide horien bizitzako pasarteak bildu, pasadizoren bat gogoratu edo izaerari buruzko zertzeladak zirriborratzen ematen nituen orduak. Ez dut esango denbora pasa kitzikagarria denik, badaude ederragoak, baina, gauzak ondo egiten badituzu, eginkizuna da gutxienekoa, harrapatu egiten zaitu.
‎–Hark bezalaxe, auzokoen bizimodua arakatzen ematen nituen orduak lehen, semea etxeko lanak ekartzen hasi zitzaidan arte. Azken urte hauek txostenak irakurtzen eman ditut, eta askoz ere interesgarriagoa da.
‎Lehen gauetan ez nuen begirik bildu. Bizkarra oheburuan bermatuta igarotzen nituen orduak, atzarrik, Klara anderearen hasperen bakoitza azkena izan ote zen zalantzan. Hainbatetan jaiki nintzen korridorera eta atalondotik luzaz zelatatu nuen ahoz gora zetzan gorputz hura.
2014
‎Eresiak kantatzen zituzten emazteek. Gogoan nituen orduan, aldi horiek, badakizu, galde egiten delarik pertsona zahar bati, (gertatzen zait haren lekuan izatea orain)" badakizu kantu hori?" eta nola kantatzen duen. Goratik baina boza atera gabe, bozak espazioa du kontrolatzen, ez dira holakoetan orroaz ari, kantatzen dizute.
2015
‎Posta elektroniko bidez aurreratu zidaten berria. Egia esan, irakurri nuenean sinistu ezinik pasatu nituen ordu batzuk.
‎Pagadira iritsi nintzenean uxatuak nituen ordura arteko prebentzio guztiak, eta toki seguru baten babesean bezala barneratu nintzen pagoen arteko gure aterpe hartan. Ordu asko ematen genituen lagunok han udako arratsalde beroetan, errukirik gabeko eguzkiaren erasotik libratzen gintuen abaro gozoan.
‎Orain, aspaldiko partez herrira itzuli eta paseatzen ibili naizen honetan, lehengo tokiak itxuraldatuta ikustean, denborak betiko itzali dituen ahotsak eta berrikuntzaren oldeak ezabatu dituen txokoak berpiztu zaizkit, han eta hemen ikusitako detaileek oroimenaren itsas hondarretik azalera erakarri balituzte bezala. Orain aparkaleku bihurtuta daukaten plazatik igarotzean ez ditut lehengo platano zaharrak aurkitu, ezta zuhaitzen artean zeuden egurrezko banku zahar haiek ere, baina haizearen epela azalean sentitzean banku haietan ilunabarrean egiten genituen orduak etorri zaizkit gogora, afalondoan lagunekin igarotzen nituen orduak.
‎Kontatu al dizut inoiz ipuinetatik gehien gustatzen zitzaidana beti izaten zela sorgin sudur luzea? Sudur haiek marrazten pasatzen nituen orduak eta orduak. Lagunek bihotzak eta loreak marrazten zituzten bitartean nik sudur luzedun pertsonak zirriborratzen nituen.
‎–Ez nuen denbora gehiegi holako gauzetan ibiltzeko, egin diozu itzuri?, ikasketa sindikaletan eta lanean eman behar izaten nituen ordu gehienak.
‎Kontakizun xelebrez betetako telazko poltsa eskasarekin atetik sartzen zen, muxu ematean ezpainetan hozka egiten zidan eta berehala nahi zuen guztia ematen nion. Horregatik egiten nituen ordutako lana pilatzen zuten afariak, bere erreinua zen sexuaren unea atzeratzeko, nire beharrez hitz egiteko, ez nuela inorekin konpartitu nahi esateko. Baina saltsei azken ukitua emateko txaketa kendu eta lanean hasten zenean jasanezina zen bere gorputzaren berora biltzeko gogoa.
‎Hango egonaldian gutxitan irekitzen nuen, hala ere, kaier hura. Egurrezko etxolaren sarreran eserita ematen nituen orduak, Uhaitzandi ibaira harriak jaurtika, Caeiro irakurtzen eta berrirakurtzen, bluesak entzuten, Pays de Souleko Aker Beltza garagardoa edaten. Belgikar adeitsuek ez zekiten turista arraro harekin zer egin.
‎" Sumatuak nituen ordurako txepeltasun zantzu aski nabariak Iñigo Miguelengan, ez naiz emakume inozoa. Baina, zuek diozuen moduan, ikusitakoaren pertzepzioa behatzen ari denaren nahiak baldintzatzen omen du, ondorioz garrantzirik gabeko seinale lausotzat hartu nituen.
‎Lekutako gerra batetik itzulitakoan ez zitzaidan egundo bururatzen etxetik paraje mugitzerik. Argazkiak editatzeko erabiltzen ez nituen orduak lan berriak lortzen ematen nituen, sarera loturik. Ez nuen neure hiria ezagutzen.
2016
‎Saiatzen nintzen hala gerta ez zedin, baina alferrik: ibaira iritsi baino lehentxeago dauden bihurguneetara heltzen zenean autoa, berriro agertzen ziren ordura arte ilunpean edukitako alhadura guztiak, eta zapuztu egiten zizkidaten familia giroan ematen nituen ordu gutxi haiek.
‎Iruditzen zait komunitate guztietan astindu dituztela hegoak emakumeen arimek, errebeldiaz. Neure izate ilunaren zuntz oro matxinatu egiten zen, matxinada isilean izanik ere, hantxe eserita ematen nituen orduetan, eskularruak josten huskeria baten truke, eta huskeria hura, gainera, neuk irabazi arren, ez zen sekula neurea. Lan egin nahi nuen, baina nire zereginak hautatu nahi nituen, eta zegozkidan soldatak jaso.
2017
‎Pasa den asteko asteburuan jakin minaren uhartean pasa nituen ordu, minutu eta segundoak. Inoiz gertatu ez zaidana gertatu zitzaidan:
‎Ez nion dramarik egin nahi izaten, ez nion ahotsik altxatzen, ez mehatxurik egiten (ez zitzaidan burutik pasatzen), baina bi morroien irudi hori buruan itsatsita neraman eta gertatua argitzen nuen neurrian bakarrik gaindituko nuela egoera uste nuen eta hasten nintzaion gero eta gutxiago disimulatzen nuen irrikarekin galdetzen ea nik ikusi nituenean bezala egin al zuten beti, gihartsua atzetik eta flakozta aurretik, ea denborarik galtzen zuten aurrekarietan edo hasten ziren zuzenean lanean, ea bera biluzterako kirtenduta egon ohi ziren, ea birekin atsegina ere doblea zen, ea mutil lagun izan zituenean ere horren onak ziren larrua jotzen, horren profesionalak al ziren ohean, horren ikasiak alegia. ...umorearekin jarraitzen nuen itxurak eginez, baina artega nenbilen, gero eta lo erreagoa egiten nuen, esnatzen nintzen gauaren erdian eta ikusten nituen bi morroiak nire neskaren gainean trosta hain dotorean non iruditzen baitzitzaidan esaten zidatela, ikas ezak, motel, nola jo behar den, bestela jai daukak?, eta jarraitzen zuten jardunean, erakustaldia eginez bezala, eta nik sabaiari begira egiten nituen orduak, irudi hori noiz desegingo ote zen zain.
‎Nik ez nion jarraipen zehatzik egiten. Tarteka bakarrik joaten nintzaion saio batera edo bestera, eta ematen nituen ordu batzuk bere atzetik, egiaren bat aurkitzekotan gaueko ibilera horietan aurkituko nuelakoan, gaua egiatiagoa baita eguna baino, gauak jendea ireki egiten baitu, gauez askeago sentitzen baikara. Berak bazekien, noski, jarraipena egiten aritzen nintzaiola eta, inoiz tabernaren batean aurkitzen baninduen, ea bere biografia zer moduz zihoan galdetzen zidan eta barre egiten zuen, bere biografiaren sekretuak ulertzera ez nintzela inoiz iritsiko esanez bezala, eta inoiz edo behin txeratsu eskuarekin laztan arinen bat ere egin zidan, buruko xerlo bat ukituz edo masailean behera behatz punta bat irristatuz.
‎etsaia eta salataria izan zitekeelakoan. 1978an, polizia espainolak German hil zueneko San Fermin haietan ausartu nintzen kalera ateratzen, neure amorrazioa harrika eta aldarrika adieraztera, eta barrikadan neure aldamenean ikusi nituen ordura arte beti mesfidantzaz begiratu izan nien auzokoak. Haiek ere iritzi bera izango zuten beharbada nitaz.
‎Hotelean geratuko nintzen. Hiriari aukera ematea bazegoen arren, nahiago aukera Susanari eman; leihoan igaroko nituen ordu horiek, bazkalordura artekoak: eguraldi txarra baldin bazetorren sinesgarriena zen, sinesgarriena izatea nahi nuen?
‎Nerabe nintzenean, orain dela… bale, ez ditut urteak zenbatuko, lagunekin ematen nituen orduak Algortan (Bidarte, Pele, Bilbo, Jon, Aitz, Iturri, Antuan). Antzinako Algortako tren geltoki ondoan goxoki denda txiki bat zegoen, eta bertara joaten ginen sarritan.
2018
‎Ez dakit. Baina bai, badakit suerte handia izan nuela koliko harekin lurrean iraulika egin nituen orduetan jan ez nindutelako.
‎ume txikia nuen nire gain, aita lanean zegoen arratsaldero, gurasoek ez zidaten laguntzen batere? Frustrazioz sartzen nintzen haur eskolan, umearen bila, eta frustrazio gehiago sortzen zidan aurretik nituen orduak aurreikusteak, aurrez sufritzeak: bazkaria prestatu, Erik elikatu, siesta egin zezan saiatu, Niclasekin bazkaldu?
‎Bere etxea baino alaiagoa iruditzen zitzaidan, nahiz eta komun bakar bat genuen pasilloan bizi ziren neskame guztientzat. Gela horretan hasi nintzen libre nituen orduetan hizkuntza ikasten, liburuak irakurtzen edo irratia entzuten. Gela horretan ikasi nuen isilik neure baitara bilduta egoten ere.
2019
‎Gurasoek garbi zuten nik jakin beharra neukala haiek zer bizi izan zuten, zer sufrikario jasan behar izan zituzten. Mundua gerran dokumental saila hasi zenean, nik hamahiru urte nituen ordurako eta gurasoek astero ikusarazten zidaten dokumentala, baina bakarrik ikusi behar izaten nuen. Jasanezina egiten zitzaien nirekin batera ikustea.
‎Hamarkada urruti hartan ez nien galderei erantzunik eman. Itsasoari begira higatzen nituen orduak, misterioa argitzen lagunduko ninduen zantzuren baten bila, edo bederen, aiduru. Denborarekin, debaldeko kezka hau ahantzi nuen, Felix Sutarregi kartzelatik jalgi zen udaberri goiz hartaraino.
‎Zenbat balio dute atzo arratsaldean irakurtzen pasatu nituen orduek. Zer kontzeptu jarriko dut gaur arratsaldean erakusketa batera egingo dudan bisitaren fakturazioan, eta nori pasatuko diot faktura?
2020
‎Haren barne barnean nengoen. Hango erakundeak ikusi gabe nituen ordura arte. Herriko erakunde berezietako bat da kartzela, eskualde burua baita.
‎Batzuetan, egunak eta egunak joaten ziren zu ikusi gabe. Zure amaren ondoan xahutzen nituen orduak. Zorionez, hitz egitea ere ahaztu zitzaion, eta hala ez nuen haren irainik entzun behar izan gehiago.
2021
‎Brian Enoren antza du, edo Cocteau Twinsena, edo Laurie Andersonena. Eta ohartzen nintzen hala zela, baina ez nituen ordura arte entzun. Inork ez du ezer asmatzen, munduan beti dago norbait zure oso antzeko zerbait egin duena lehenago.
‎Nire amaren sendia ezagututa kaleko lagunak ezin ziren harritu, Garizabaldarrak betidanik galantak zirela guztiz sinistuta baitziren, guztirako fin finak, handiustekoak, burua Luzaron zutela eta bihotza Donostian. Dena dela, kaleko lagunek antzeko zerbait sinistaraztea guztiz gaitza egiten zitzaidan piano aurrean ematen nituen orduak gehiegitxo baitziren agindupeko ezer izateko. Egia esan, ezin nituen sekula engainatu, ez pianoarenean, ez eta ni bezalako neska fin baten propio ziren beste hainbeste gauzatan ere.
‎Baina erremontea probatzea nahikoa izan nuen erabat kateatzeko. Pilota otarretik ateratzen den abiadurak harrapatu egin ninduen, eta gustura asko pasatzen nituen orduak entrenatzen eta ikasten.
‎Maiorga Ramirez Nafarroako orduko EAko koordinatzaileak ere antzera gogoratzen ditu: «Unerik bizienak, aberasgarrienak eta buruhauste gehien eragin dizkidatenak bizi izan nituen ordu hartan». Laburrago mintzo da Gorka Mayo Nafarroako ezker abertzaleko kidea:
‎Neurtu behar nuen zelan hurbildu eta zer informazio eman, ea berari zer ateratzen nion. Urrats handiak nituen ordurako emanda eta egitasmoa nahiko zehaztuta, funtsezkoak izango ziren beste aurkikuntza batzuk falta bazitzaizkidan ere, baina ez nuen nahi beroaldi batean, harropuztuta, behar baino gehiago kontatu. Erakargarria eta aldi berean mehatxagarria gertatzen zitzaidan Kingsley, antz handia hartzen niolako neure buruarekin.
‎Eskerrak balkoiari! Han igaro nituen ordu asko, eguzkitan irakurtzen, edo irakurtzen saiatzen, ez baitzen erraza letretan zentratzea, hainbestekoa zen pantailetatik zetorkigun zarata! Liburua itxi nuen, balkoi ertzera gerturatu.
‎Seme alabengan jarri nuen arreta, haiek zaindu, artatu, eraman ekarri, erraz pasatzen zitzaizkidan egunak. Gauak izaten ziren zailagoak, Gomezekikoak errepasatzen ematen nituen orduak gorrotoa ezin bezaturik, hondoan erruduntasuna eta izan genuen harremanean berezko hoztasun bat zegoelako ustea nahasten zitzaizkidan. Bizitzeko beharrean erakusteko apaindutako egongela batean bezala bizi izan ginen, harreman zintzoegian.
‎Eta horretan jabetu nintzen herrikideak bilakatu ginela, eta jakin nuen biologia ikasi zuela eta lanean hastera zihoala. Eta hortik abiaturik, haren bizitza irudikatzen ematen nituen orduak, ez nahi nuelako, baizik eta kanpotiko har batek bultzatzen ninduelako, oroitzapenak, urte luzeetan gorpuzki, urteak berreskuratu nahiko balitu bezala. Ezkondu egingo zen, seme alabak izan, bizitza normal bat.
‎Autoan Gasteizko kale lauetatik barna egin genuen; inoiz egon gabea nintzen Gasteizen, arraroa Euskal Herriaren alde kartzelan ia hogei urte emandako batentzat, baina berdin esan nezakeen Baionaz edo Iruñeaz, herri txikiagoak ez aipatzearren, Hernani, edo Altsasu edo Hondarribia. Irunen nintzen egona, ekintza baterako prestakuntzan hara joan beharra izan genuelako Mikelek eta biok, baina bestela Bilboko laurogei hamarkadako zulo ilun hartan erre nituen orduak. Eta gero kartzelan.
‎Kontua da hizkuntza bat irakastekotan norberak menperatu behar duela hizkuntza hori, eta ahalegin horretarako eskas nuen etxeko euskara; alfabetatzeko behar larriak estutzen ninduen, beraz. Horrexek katalizatu zuen nire egitekoa, eta ez dakit zeinekin eman nituen ordu gehiago, Euskalduntzen metodoarekin —gela barruko ardurari jasaz eta ganoraz erantzuteko—, ala Alfabetatzen metodoarekin —nire ignorantzia entziklopedikoa estaldu guran zelanbait— Esan gabe doa, lagun asko eta on onak egin nituen gau eskolaren inguruan.
2022
‎Zainak airean eman nituen ordu bakan haiek, mamuen edo Doneztebe erdi erretako baten bisita espero nuela. Hala ere, ama Mario, Luis eta aitaren ondoan lurperatu ostean, beldurrari aurre egin nion, eta erabaki nuen merezi nuela oroitzapen atsegin bat eramatea nire jaioterritik.
‎Iruñera joateko asmorik ez nuenez, Tafallan egin genuen hitzordua. Hala eta guztiz ere, zainak airean egon nintzen Zidakoseko hirian eman nituen ordu haietan.
‎" Aitzinetik ez nuen irudikatu nolakoa izanen zen lana, lantegia... deus ere ez. Izeba bat eta ahizpa bat nituen ordurako han lanean zeudenak, eta pentsatzen dut haiek aitzinetik azaldu izanen zidatela zerbait. Onenan lan egiteko ilusioa eta zortea izan nuelako kontent nintzen.
‎Baina kontua ez da nire anaia, ni neu baizik. Anaiaren etxaldean igaro nituen ordu gutxi haietan nire baitan gertaturiko aldaketa kontatu nahi nizuen. Gauean, tea edaten ari ginela, sukaldariak arakatz fruituz beteriko platera utzi zigun mahaian.
‎Urteak neramatzan neure burua heroi izateko prestatzen edo idulki baten gainean irudikatzen, eta kolpetik irudi hori lurrean ikus nezakeen mila zatitan apurtua. Hondakin horiei begira eman nituen orduak, eta biharamunean goiz aldera, artean eguna zabaldu gabe, atera nintzen etxetik eta utzi nuen mezu bat kontaktuaren buzoian muga igaro nahi nuela adieraziz.
‎Solteroei buruzko nire lana, besterik zirudien arren, batzuetan oso lan gogorra izaten zela konta niezaiokeen, ez hainbeste maiorazkoen jarrerak ikertzeko bazter batean eserita haiei begira egiten nituen orduengatik, informazioa emateko aitzakian gero eta emakume gehiago gerturatzen zitzaizkidalako baizik, eta horien artean bereziki itsusiak, gizenak eta arazoak zituztenak zirelako matraka gehien ematen zidatenak.
‎Espero dut ni ere sartzea familia horretan. Haien etxean Super Mario Brosera jolasten pasa nituen ordu guztiek konbalidatuko dute hainbeste.
2023
‎Olatuak, altxatu eta erori, erori eta altxatu, harkaitzetan lehertzen ziren etengabe. Eta farotik pareko belztasun likidora begira igaro nituen orduak eta orduak, nire laguna non ote zen galdezka, eta aldian behin argi distira batzuk ikusten nituen urrutian, urpean gizakiren bat balebil bezala, eta neure eldarnioetan António zela begitantzen zitzaidan, harik eta jabetu nintzen arte itsasoaren argitasun iragankor hura arrain sardak uretan sortzen duen ardora besterik ez zela, eta orduan neure buruari esan nion, amak txikitan esaten ziz...
‎Arratsaldeetan ere eurekin ematen nituen orduak. Emanaldi aurretik prestaketak egiten laguntzen nien.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia