2015
|
|
7 Baliteke barneko gauza hauetan beste toki batzuetan esana dudanaren kontrakoa esatea. Ez da harritzekoa, hura idatzi nuenetik ia hamabost urtean, beharbada, orduan nuen baino argi gehiago eman dit Jaunak gauza hauetan, eta bai orain eta bai orduan huts egin
|
nezakeen
edozertan, baina ez gezurrik esan, Jainkoaren errukiagatik, hori baino lehen milaka heriotza jasango bainituzke. Nik ulertzen dudana esaten dut.
|
|
Baina, zer senti
|
nezakeen
nik, esango dudan hau bi aldiz ikusi ondoren?.
|
|
9 Gogoan nerabilen zer egin
|
nezakeen
Jainkoagatik. Eta lehenengo eta behin, Haren Maiestateak erlijio bizitzara egin zidan deia jarraitzea zela pentsatu nuen, neure Erregela albait ondoen gordez.
|
|
Hain onura handiaz etorri zen haren arima handik eta hain aurrera espirituzko gauzetan, non, etorri zenean, esan baitzidan, ezergatik ere ez zukeela nahiko hara joan gabe geratzea. Eta nik neuk ere beste hainbeste esan
|
nezakeen
; izan ere, lehen ziurtasuna eta poza bere letrekin soilik ematen bazidan, dagoeneko espirituzko esperientziaz ere egiten zuen, naturaz gaindiko gauzen esperientzia handia baitzuen. Eta Jainkoak garaiz ekarri zuen, Haren Maiestateak ikusi baitzuen beharrezkoa izango zela Berak egitea nahi zuen monasterio honetako obran laguntzeko.
|
|
10 Hau egitean, bat batean ihes egin zuen deabruak eta bareturik eta pozik utzi ninduen, eta hala geratu nintzen eta egon naiz beti, eta etxe honetan gordetzen den itxitura eta penitentzia eta gainerako guztia, leun eta gutxi egiten zaizkit oso. Poztasuna hain da handia, non batzuetan pentsatzen baitut munduan nik zer aukera
|
nezakeen
gozoagorik. Ez dakit hori den arrazoia inoiz baino osasun hobea izateko, edota Jaunak nahi duen, hala behar eta komeni delako guztiek egiten dutena egiteko?
|
|
Ez dut beste helbururik Hari poz ematea baizik. Ez dut nahi beste pozbiderik, ez atsedenik, ezta bestelako ondasunik ere, haren borondatea egitea baizik (honetaz ziur bainengoen, nire iritziz, eta hala esan
|
nezakeen
). Bada, Jaun hau ahaltsua bada, nik badela ikusten dudanez eta dakidanez, eta deabruak beraren esklaboak badira (eta honetaz ez da zalantzarik izan behar, fedekoa da-eta), ni Jaun eta Errege honen zerbitzaria izanik, zer gaitz egin diezadakete haiek niri?
|
|
12 Bada, otoitza eta irakurketa edukirik, egiak ikustea eta neraman bide zitala ikustea zena? eta Jaunari negarrez eske eta eske sarri sarri jardunez, hain nintzen kaskarra, non ezin bainuen erremediorik aurkitu, otoitzetik aldendurik, denbora pasako gauzetan sartua arrisku asko eta laguntza gutxirekin, eta esaten ausartuko naiz, inolako laguntzarik gabe erortzeko izan ezik?, zer itxaro
|
nezakeen
esandako hori baizik?
|
|
Bada, zer izango ote da beren eskuetan beste bitxi preziatuagoak ikus ditzatenean, Jainkoaren zerbitzari batzuek hartuak dituztenak bezalako munduaren gutxiestea, eta are beren buruen gutxiestea, ikus ditzatenean? Argi dago zordunago ikusiko dutela beren burua eta zerbitzatzera behartuago, eta honelakorik ez geneukala ezer ulertzean, Jaunaren eskuzabaltasuna ezagutzera behartuago, nirea bezalako arima hain ezerez eta kaskar eta merezimendurik gabea, honelako lehenengo bitxiarekin nahiko eta gehiegi baitzen niretzat, nik desira
|
nezakeen
baino aberastasun handiagoekin hornitu nahi izan ninduenez gero.
|
|
6 Adimenarekin gauzak irudikatzeko hain moldakaitza nintzen, non, aurrean ikusi ezik, irudimenaz ezin bainintzen baliatu, beren baitan biltzeko beste pertsona batzuek egin ohi dutenez. Nik Kristo gizon bezala pentsa
|
nezakeen
soilik. Baina sekula ere ezin irudikatu izan nuen neure baitan, haren edertasuna irakurri eta haren irudiak ikusten nituen arren; alderantziz, itsu eta ilunpean dagoenaren antzera, pertsona batekin hitz egin eta harekin dagoela ikusi arren, han dagoela ziur dakielako (hau da, badaki eta sinesten du han dagoela, baina ez du ikusten), horrela gertatzen zitzaidan niri gure Jaunarengan pentsatzen nuenean.
|
|
Laugarrena, gainerako monasterioetatik urruti zegoelako. Bosgarrena, eta oso onak zirela esaten bazidaten ere, ikusi ez nituenez gero, ezin jakin
|
nezakeen
monasterio hauetarako nahi genituen dohainak zituzten ala ez; eta honela, erabat ezestea erabaki nuen.
|
|
Jainkoari poz emateko maitasunak eta fedeak egingarri bihurtzen ditu naturazko arrazoiz hala ez direnak; eta horrela, monasterio gehiago egin zitezen gure Jeneral txit Agurgarriaren borondate gartsua kontuan izanik, eginda ikusten nituela iruditzen zitzaidan. Gure Jaunak esan zizkidan hitzez oroiturik, lehen ezin ulertu nuenaren hasiera bezalako bat ikus
|
nezakeen
behintzat.
|
|
Ezinezkoa iruditzen zitzaidan hasitako egintzan aurrera joatea; izan ere, lehen, Jainkoagatik egiten nuenez gero, guztia iruditzen zitzaidan erraza, baina orain tentaldiak hainbesteraino estutzen zuen haren ahalmena, non haren mesede bat ere ez nuela jaso iruditzen baitzitzaidan; neure ezereztasuna eta ahalmen eskasa nituen soilik gogoan. Bada, hain gauza ezereza euskarritzat nuela, zer gertaera on itxaron
|
nezakeen
–Eta ni neu bakarrik egon banintz, uste dut hobeki igaroko nukeela; baina gogor egiten zitzaidan lagunak etxera itzuli zutela pentsatzea, handik gogoz kontra irten ondoren.
|
|
13 Ahaleginak ahalegin, ez zen aurkitu errentan hartzeko etxerik inguru hartan guztian; horrela, nik egun eta gau oso nekagarriak igarotzen nituen. Izan ere, Sakramentu guztiz Santua beilatzeko beti gizonak jartzen banituen ere, lokartuko ziren arranguraz egoten nintzen; eta horrela jaiki egiten nintzen gauez leiho batetik begiratzeko; ilargi oso argia zen eta ongi ikus
|
nezakeen
. Egun hauetan guztietan jende ugari zetorren, eta ez bakarrik gaizki iruditu ez, debozioa ere ematen zien gure Jauna estalpetxoan berriro ikusteak.
|
|
Jaunak esan zidan ez hartzeko saminik zauri haiengatik, orain egiten zizkioten ugariengatik baizik. Eta nik esan nion ea zer egin
|
nezakeen
honen erremediorako, guztirako nengoela prest eta. Erantzun zidan, ez zela oraingo hau atseden hartzeko unea; presa har nezala etxe hauek egiteko, haietako arimekin hartzen zuelako berak atsedena; eman diezazkidaten guztiak har nintzala, asko baitira Bera zerbitzatzen ez dutenak non zerbitzatu ez dutelako, eta herri txikietan egin ditzadanak honen antzekoak izan daitezela, bestelakoetan egiten dena egiteko desiraz hainbeste merezi izango bailukete; eta saia nendila guztiak prelatuaren agintepean ibil daitezen, eta asko jar nezala gorputzaren mantenua dela-eta barruko bakea gal ez dadin, mantenua inoiz falta ez dadin Berak lagunduko zigula-eta; batez ere ardura izan dezatela gaixoekin, gaixoak zaintzen eta gozatzen ez dituen nagusia, Joben adiskideak bezalakoa dela, Berak ematen baitzuen zigorra haien arimen onerako, eta nagusiek arriskuan jartzen zutelako pazientzia; idatziz jar nezala etxe hauen fundazioa.
|
|
9 Uste dut, ahaleginak eginez handikeria izan nahi banu ere, nukeela, ezta ez dut ikusten nola uste izan
|
nezakeen
bertute hauetako bat ere neurea dudanik; izan ere, orain dela gutxi neure burua batere gabe ikusi nuen urte askoan, eta orain neure aldetik mesedeak hartu baino besterik ez dut egiten, zerbitzurik egin gabe, munduko gauzarik probetxu gabeena banintz bezala. Eta horrela, batzuetan pentsatzen dut nola guztiak diren probetxugarriak ni izan ezik, ez baitut ezertarako balio.
|
|
Sinets dezake, asko igaro direla, baina inoiz ez dudala izan berori eta etxe hori hain gogoan, gure Jaunari gomendatzeko eta baita berorren sufrimenduengatik erruki hartzeko ere. Izan bedi Bera bedeinkatua, mundura sufritzera baizik ez baitzen etorri; eta honetan, aginduak betez hobekien imitatzen duenak, aintzarik handiena izango duela konturatzen naizenez gero, biziki pozten naiz; hala ere, poz handiagoa izango nuke nik neuk sufritzeaz eta berorrek saria izateaz, edota berorrekin harreman handiagoa izan
|
nezakeen
lekuan izateaz; baina, Jaunak beste gauza bat agintzen duenez gero, izan bedi guztiagatik bedeinkatua.
|
|
4 Kontuan har beza berorren agurgarritasunak, toki hau oso bazterrean dagoela, eta nik ezin dudala abisurik eman; Sevillan banengo bezala da (eta hor bertan ere askoz hobeki egin
|
nezakeen
), Toledorako ere, hemendik joan daitezkeenak, oso mezulari gutxi baitaude eta gutun asko galtzen direla konturatzen bainaiz. Hau diot, berorren agurgarritasunak noiz etorri behar den eta zer dagoen jakinarazteko dioelako.
|
|
eta hiru horiek besterik ez dira aurkitu, eta Jainkoak nahi beza ongi asmatu izatea, izan ere, nolakoak izan behar duten ezin ulertu izan dugu berorren gutunean; hemen hoberenari belar ehuna deitzen diogu, eta bestelakoak ez du balio ezertarako. Egia da, hor ez dagoenik zer bidal
|
nezakeen
buruan hainbat buelta eman diodala, eta ez dut aurkitu probetxuzko izan daitekeenik, asko poztuko ninduen arren; eta, beraz, poztuko naiz berorrek aditzera ematen badit, zerbaitetan lagundu ahal badiot, Frantzisko jauna konturatu gabe.
|
|
8 Erregu egiten diot berorri, idatz diezadala zer erremedio jar
|
nezakeen
nik Jainkoaren kontrako irainak saihesteko, diodanez, ohorearenak honezkero herriaren iritzian erremedio txarra baitu. Irteera bat etorri zait burura, baina gizonarentzat ez dela ona ohartzen naiz.
|
|
Eta berorrek dohain horiek baditu ere, ez bedi kezkatu denak kontentatzen ez baditu. Sentitzen dut nik, berorren dohainez goza
|
nezakeen
garaian ez izatea; gogotik eskatzen dizkiot otoitzak. Aita probintzialak ontzat hartzen badu, nahiko da nik berorrekin nolabaiteko etxekotasuna izatea, oso ontzat izateko, zenbat gehiago hain etxekotasun estua izanik.
|
|
2 Uste dut onerako izango dela gaitz hau, besteren eskuz idazten hasten bainaiz; hau gora handirik ez duten gauzetan egin
|
nezakeen
; honekin geratu naiz. Askoz ere hobeki nago, pilula batzuk hartu baititut.
|
|
Egin diezadala, arren, Alacalán albait denborarik gutxien izateko mesedea, eguzki honek jotzen duen bitartean. Nik ez dakit noiz arte izango naizen hemen, Salamancakoaren arduraz bainago, neure pozerako ongi egon arren (egiaz, ez nagoela pozik esan
|
nezakeen
tokirik balego inon), ahalegin guztiak egingo ditut hilabete baino gehiago hemen ez egoten, Salamancan eskaintzen diguten etxea erostean inolako okerrik izan dadin, ezin hobea baita, garestia izan arren; hala ere, lagunduko digu Jainkoak.
|
|
3 Gure Jaunaren maitasunagatik ez utzi berorren jauntasunak osasunez nola dabilen niri jakinarazi gabe (besterik ezean, toki hartan berori ez aurkitzean senti
|
nezakeen
bakardadearen erremediorako), eta berorren jauntasunak jakinaraz biezat hor bakezko berririk den, hemen entzuten dudanaz oso kezkaturik bainago, berorri idazten diodanez; izan ere, nire bekatuengatik negozio hau gerra bidetik eramaten bada, beldur naiz erresuma horretan gaitz ikaragarriak izango ez ote diren, eta da geratu kalte handia hona etorri gabe.
|
|
Hemen orain barealdian gaudela dirudi, berorrek aita Nicolao Jesus Mariarenaren bidez jakingo duenez, bera baita gutun hau daramana. Eta, nik hemen esan
|
nezakeen
guztia harengandik jakingo duenez gero, ez naiz gehiago luzatzen. Gure Jaunak gorde dezala eta bere zerbitzuan gero eta leialago bihur dezala berorren pertsona argia.
|
|
Oi ene Jainkoa!, bada, hemen norbait ezkontzen denean, lehenbizi badaki norekin, nor den eta zer daukan. ...a, hemen ez bazaizkie eragozten pentsamendu hauek gizonekin esposatuak daudenei, zergatik eragotzi behar zaigu guri jakiten ahalegintzea gizon hau nor den, nor den beraren Aita eta zer lurralde den eramango nauen hau eta zein diren emango dizkidala agintzen dizkidan ondasunak, zer izaera duen, nola konponduko naizen hura albait pozen edukitzeko, zertan emango diodan atsegin, eta aztertu nola molda
|
nezakeen
neure izaera harenera. Izan ere, emakume bat emazte ona izango bada, honetan saiatzea baino besterik ez diote eskatzen, beraren senarra oso behe mailakoa bada ere.
|
|
Beraz, nik neure esku zen apur hori, hau da, Ebanjelioko aholkuak ahal nuenik eta hobekien jarraitzea erabaki nuen eta hemen dauden gutxi hauek ere gauza bera egin zezaten lehiatzea, Jainkoaren onberatasun handian uste osoa jarririk, beragatik guztia uztea erabakitzen dutenei ez baitie sekula ere huts egiten. Eta haiek nik neure ametsetan irudikatzen nituen bezalakoak izanik, beraien bertuteen artean nire hutsek ez zuketen indarrik izango, eta zerbaitetan kontenta
|
nezakeen
nik Jauna, eta guztiok Elizari eusten dihardutenen laguntzaile, predikari eta irakasleen alde otoitzari emanda, ahal dugun heinean neure Jaun honi laguntzeko gai izango ginen. Izan ere, hainbeste on egin diena hain estu hartua dute, non saltzaile doilor horiek berriro ere gurutzean hil nahi luketela, eta ez diotela burua non etzan ere utzi nahi baitirudi.
|