Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 618

2000
‎Batetik, ezker abertzalearen jardun politikoan azken urte bietan jarrera berriak ikusi ez dituenak itsuarena egiten du; eta bestetik, edonork daki edozelako gatazketan berbek eta esamoldeek duten garrantzi bereziaz. Beste kontu bat da proiektu politikoei dagokionez, hor berbek mirari gutxi ekarriko dute, idea argiak eta bide zehatzak behar baitira hor.
‎Baina adibide honen interesa da gure berriemaileak bizi izan duela gertakariarenalderdi bat, ekaitzarena. Bere begiez aire gaiztoa aztala eramaten ikusi ez badu, mitoaren eraberritzearen lekukoa izan da.
‎Eta erran dizut ezen, jaun Marcelek utzi zizkidan liburuen artean, Sarako maisuarena zegoela. Eta, hala, hura Baionarat itzuli zelarik —non, derradan bide batez, handik gutirat hil baitzen—, liburua gainetik behatzen hasi eta... ikusi ez nituen, bada, bat batean, ohar haiek, hainbat orritan eginak! Gehienetan marra bat zen, paragrafo baten goiti beheitikoa hartzen zuena, eta orrialdearen ezkerreko bazterrean —in margine— trazatua; ezkerretarago, berriz, marratik harat, hitz bakar bat, maiuskulaz:
‎—Ai, Pedro Huizi! Maite nian eta maite diat, Italiarat joan zenetik ikusi ez badut ere. Zeren Pedrok berak erran baitzidan harako hura:
‎—Nola ez naiz triste egonen, bada, osaba, baldin egun osoan ikusi ez bazaitut...?
‎Izan ere, sartu ginen arratsaldean Santo Tomáseko pulpería batean —zeina baitzen, hobeki uler diezadazun, saltoki suerte bat, tabernatzat ere har zitekeena, non zerbitzatzen baitziren jan edanak, mota orotako produktuak saltzeaz gain—, eta, sartu bezain fite, ikusi ez genituen, bada, bortz zaldun handinahi haiek, dadoen jokoan jo eta ke, mahai berezi baten inguruan, bertze jende batzuen artean, zeren saltoki hura jendez beterik baitzegoen!
‎Kristinak eskuetan atxikitzen zuen kartaren azalean irakurri ahal izan nuen, Erdi Aroko karaktere sasikoetan, jatetxearen azken izena, sartzean, lehenbailehen barneratzeko sukarpean ikusi ez nuena.
‎Ba ote zekiten tren hura ez zihoala inora? Zergatik esan zidan txartel saltzaileak zeina, izan ere, ez baitzen betikoa, beste bat baizik, garaiagoa eta lotsagabeagoa eta libertinoagoa inondik ere, nik ordura arte sekula ikusi ez nuena bidaia on bat izan nezala, ez baninduen ezagutzen. Gizalege hutsez?
‎Baina utz ditzadan burubide hauek; Will Langekin ari nintzen. Eta zer esan dezaket nik, bada, William Langez, neuk gizon hura sekula ikusi ez banuen. Ezer handirik ez.
‎Eta handik hona bitarteko kartzeletan topatutakoak, Langraitzen batez ere. Puerto eta Herrerako garaietako lagunak orain ikusi ditu, hainbeste urtetako sakabanaketagatik ikusi ez zituenak.
‎Euskaltzainik zein altzaririk ukitu gabe pasatu zen gelaren alde batetik bestera eta, izututa, lasterka abiatu zen kanpora. Sartzen ikusi ez zuen bezala, irteten ere ez zuen ikusi Lauaxeta harrera gelako idazkariak. Jada Lauaxeta kanpoan zela, haize boladatxo bat sentiturik, burua altxatu eta kanpoko atea ixten ari zela ikusi zuen.
2001
‎Badira gauza batzuk saharar umeek ulertu ezin dituztenak hona etorrita ikusi ezean: hango eskoletan nola esplikatzen diezu umeei itsasoa zer den, edo hegazkina, inoiz halakorik ikusi ez badute. Eta beste pertsona batzuk nola bizi diren ikusteak, nik uste indarra ematen dietela euren independentzia lortzean nola bizi nahi duten imaginatzeko.
‎Nathalie Sarraute, Michel Butor eta Claude Simon-ekin batera, taldekide den Robbe Grillet ek Descartes-en baieztapena eraldatu egingo du eta" banakusate, beraz, banaiz" baieztapena defendatuko. Bidenabar, esan dezagun, mugimendu honetan teknika objektiboaren lanketa besterik ikusi ez duten kritikariek maizegi ahaztu dutela nobela hauetan objektu hutsak baino harantzago objektuekiko erlazioak dakuskigula, objektibotasunaren beraren ukapena, alegia. Heideggerren esanak bere eginez," ez dago objektibotasunik, objektibo izateko ekintza bera baino".
‎Walter Minj nire lagunak egun batez, irriño bat ezpain ertzetan, honela esan zidan: " Gaur inoiz ikusi ez duzun gauza bat ikusiko duzu".
‎Badago jendea aspaldian ikusi ez dudana, eta hil zela ahaztu egiten zait.
‎Mundua itxuraldatzen ari zaigu, onerako edo txarrerako, Euskal Herria ere bai. Urte gutxitan ikusi ditugu, baita ikusiko ere, lehen mende luzeek ikusi ez zituzten bezalako aldaketak. Mundu urduri eta aldakor horretan aurkitu behar dugu bizilekua, biziko bagara.
‎Peru Leartzako horrenak ameskaitza areago dirudi zirikaldia baino. Buddha baketsuaren itzalpean ikusi ditu behintzat Dracula Kondearen Karpatoetako gaztelu izugarrian inork ikusi ez zituenak.
‎Ez ginen oraindik bake bidean, aski hurbil bageunden ere, inoiz ikusi ez genuen bezalako ekaitzak harrapatu gintuenean. Lehen ere ezagutu genituen aldakuntzak, XIX. mendearen azken aldetik honantz, batez ere, baina ez genuen sumatu erauntsi honen eztanda urrikigabearen gisakorik.
‎Inoiz lurra amaitzen ikusi ez zuen arren
2002
‎Agian, berrikustea zen, baina egia esan, lehenago ikusi ez nituela aitortzea egiago, noski.
‎Eta gainera, han ba dugu zuk inoiz ere ikusi ez duzuna.
‎Oso helburu prosaikoak betetzeko baliatzen dira cookies izenekoak: orri barnean internautek egiten dituzten ibilbiderik ohikoenak ezagutzea, erabiltzaileak oraino ikusi ez dituen iragarkiak (banners) erakustea edo bisitariak aldez aurretik zehaztu duen hiri baterako iragarpen meteorologikoa pertsonalizatzea, adibidez.
‎Bashir Gulam Momad izeneko osaba aitarekin, Lurreko armadako interpretearekin eta Bagram herrira joan diren bi mediku militarrekin joan da. Galdetutako iturri militar eta medikoen arabera, gaztearen gogo aldartea ona da, baina partidaren aurretik pixka bat izututa zegoen, espero zuen bidaia luzeagatik eta hegazkin bat hurbiletik ikusi ez zuelako. Emozioa agur afarian Luis Borobia mediku teniente koronelak, Bagramen artatu zuten doktoreetako batek, esan zuenez, partida oso hunkigarria izan zen, aita, ama, aitona eta beste senide batzuk aireportura joan baitzitzaizkion.
‎Noizbait ikusi izan nuen, baina ez zidan horrelako inpresiorik eragin: bertatik bertara ikusi ez nuelako, beharbada, orduan bezala. Izan ere, hura zen, hura, emakume puska!
‎Hasieran, egia esan, eskale bat zela iruditu zitzaion Sarari, baina ez zuen Karmelerekin hari buruzko iruzkinik egin: Karmelek Anderri bizkarra ematen ziolako eta hura ikusi ez zuelako, beharbada.
‎Gizon eta emakume bakan batzuk, ordu arte ikusi ez ditudanak, irteten dira elizpe ilunetik. Lanpa argiak erakarritako zomorroak ematen dute; haiek baino fidagaitzago joka  tzen dute, hala ere, ezker eskuin begiratzen baitute eta pauso laburrak ematen, inor erasoka hasiko zaien beldurrez bezala.
2003
‎Polizi eleberri klasikoen arabera idatzi du egileak batere ondo konpontzen ez den familia baten bilkura, Agatha Christieren «Hamar beltx» eleberri ezagunaren antzeko giro hertsian azaltzen duena. Bat batean aberats bilakatu den aitak gutun bat idazten die urtetan ikusi ez dituen bost seme alabei, kontu garrantzitsu bat esan behar diela eta bakarrik ager daitezen eskatzeko. Baina lehenengo ezustea berak hartuko du, semetzat zeukana emakume bezala azaltzen zaionean.
‎Lehenbizi Antzorapera jo zuen atzera, ea Bibiot artean handik ote zebilen jakiteko, Mundakara alperrik joan barik. Inondik ikusi ez zuenez, Mundakarako bidea hartu zuen; Gernikan gelditu zen lehenengo, han opil batzuk erosteko, hain gogoko zuen opildegian... Bibioti ere gustatzen ote zitzaizkion!
‎Osmanen anai arreba guztiek nigarra begietan zuten hain aspalditik ikusia ez zuten anaia besarkatzean. Oya harriturik gelditu zen ikustean duela hamar urte ikusi ez zuen lehengusua zenbat aldatu zen. Izan ere, lau urte lehenago herri horretarat etorri zirelarik bakantzak pasatzerat, azken hau ez zuten ikusi ahal izan.
‎Egun guztian ehun bat pertsona agurtu ondoren, gehienak Oya k sekulan ikusi ez zituenak, azkenean familia Osmanen burasoen etxerat joan zen pixka bat pausatzera. Lehen egunetik beren etxe berrirat joan beharrak ziren, baina, arazo ttipi bat izan zen hau alokatzen zutenak ez zirelakotz oraindik joanak.
‎Odola iturri batetik ura ateratzen zen bezala isurtzen zen lurrerat, eta fite kabalaren ondoan putzu gorri bat sortu zen. Lazgarria egundaino sekulan abererik hiltzen ikusi ez zuten bi neska gazteentzat.
‎Himra eta Xeleimen aita amak, inork sekulan ikusi ez zituzten bezala arranguratuak ziren. Penatuak ziren:
‎Hauetan bai, izan ere, errepikapen aspergarrietan erortzea bada ere, hasiak dira gabonak. Telebistaren egoera tamalgarria dela eta, inkomunikatua betiko iragarki ponposoak ikusi ez dituenak, aski du hirietako kaleei so egitea, gauez ahal izanez gero. Gora begira ikus daitezkeen argi bitxi horiek ez dira ipurtargiak, gabonak iritsi diren seinale baizik.
‎Sukaldetik irten eta atea itxi zuen Matiasek. Atariko argia piztu zuenean, afaltzera sartzean ikusi ez zuen gauza bati erreparatu zion. Erreparatu zion atariaren sabaia alderik alde zeharkatzen zuen habe bati.
‎Horrela irten zen gelatik eta horrela heldu zen eskailera burura. Bertan, txoko batean, gauean ikusi ez zituen elementu kurioso bi agertu zitzaizkion, bata bestearen gainean: azpian enbor zati bat eta eskafandra bat gainean.
‎Haur gehienek ulertzen dituzte argibideak, baina zakurrak motzagoak dira horretan, niri segika etortzen direnak bederen itsusiak eta adimen urrikoak izan ohi dira. Jendetza handiak biltzen dituen ospakizun batera joaten banaiz, inoiz ikusi ez dudan jendea hurbiltzen zait eta hizketan hasten. Elkarrizketa luzeak izaten ditut ezezagunekin.
‎Atea zabaltzearekin haize hotzaren haginkada nozitu, eta, gutxienik ustean, Joaquin uniformez jantzitako guardia zibil batekin hizketan ikusi ez dut ba! Harekin konfiantza handia balu bezala, buruan txaplaka eginez.
‎Segaldi bakoitzean hondamendia hango bizidun txikientzat. Inurritegiak dozenaka azaltzen ziren, zomorro errukarriak aztoraturik; larre saguak korrika bizian nire ondotxotik, ziraunak, armiarma erraldoiak, zizareak, satorrak, bareak, matxinsaltoak, erle  tzarrak, ezparak, euli mandoak, ehunzangoak, kakalardoak, barraskiloak, mantalgorriak, kilkerrak, txirritak; eta ibiliko ziren, ikusi ez banituen ere, ziklopeak, lamiak, basiliskoak, herensugeak, banpiroak, otso gizonak, anakondak eta krokodiloak.
‎Baina zama teorikoaren tesiak, enpirismo logikoaren ikusmoldearen oinarri hertsienera zuzenduta —hau da, zama teorikoa ez duen behakuntza, ‘emandako’ zerbait, badagoela eta ‘errealitatea’ deitzen diogula, eta hura ezagutzen ahalegintzean datzala egiaren bilaketa—, haserre bizia piztu du Feyerabend, Kuhn eta Popperren testuetan erlatibismoa eta zinismoa besterik ikusi ez dutenen artean. Hauen aburuz, behakuntzak beti teoriaren zama daramala esatea behakuntza eta teoria gauza bera direla esatea da.
‎Ordukoen oroitzapenen hariak aginduta nire dokumentu kutunen apalategira joan nintzen. Hantxe ditut gorderik Monks eta Steerren liburuak eta Caparen argazkiak, mundu zabaleko aldizkarietan agertuak, eta beste batzuk, geuk beste inork ikusi ez zituenak. Eta hantxe neukan Elenaren argazkien bilduma ere.
2004
‎Nire autoan (batek badaki norena den) eta erloju dendan inor ere ikusi ez duenean, kalea akordonatzeko agindu du Don Trifonek. Eta nire bila (Andoniren bila) hasi dira.
‎2 Adostasunik lortu ezean, bat ez etortzea ebatziko da, beste ikustaldi baten bidez, aurreko ikustaldira joan ziren magistratuak, gehi beste bi bertan agertuz, bakoitia izan bada bat ez datozenen kopurua, eta gehi beste hiru, bikoitia izan bada hori. Halakoetan, honako hauek bilduko dira; lehenik, sala edo ataleko burua, lehenago bertan izan ez bada; bigarrenik, auzia ikusi ez duten eta sala berekoak diren magistratuak; hirugarrenik, audientziako burua; eta, azkenik, gainerako sala zein ataletako magistratuak, jurisdikzio ordena berekoek lehentasuna dutela, gobernu salak erabaki hurrenkeraren arabera.
‎Erotzeraino gozaraziko dizut. Inoiz ikusi ez dituzun su festak ikusiko dituzu plazeraren plazerez nire besoetan begiak ixten dituzunean. Zer diozu?
‎Oraintsu arte, hizkuntzaren mugak iraunkorrago eta gotorrago gertatu ahal izan dira maiz erresumakoak berak baiño. Hau, egia garbi ikusi ez duten hizkuntzalariek ere somatu dute: " erresumako mugek, hizkuntzen artekoak finkatzen lagundu dute", dio Dauzat’ek; baiña hauei nagusitzeko" mendeetan zehar lortu dute, ez berehalatik" (L’Europe Linguistique, 93).
‎Mitoa. Handik eta hemendik dabilen mito iheskorra, baina, Bigfoot en moduan6, benetan inork ikusi ez duena. Pare bat teorikoren amets amesgarria.
‎agure xahar bat, alegia, nire ondoan jarrita! Eta, bainujantzian ikusi ez banuen ere, ikustekoak izango ziren haren giharrak, bigunak eta ajeak joak...! Ez zuen, bada, mokadu ederragorik Montsek etxean!
‎Era honetakoa da lege fisikoei buruz dugun ezagupena. Esaterako, grabitazioaren legea egiatzat jotzen dugu berari buruz hitz egin digutelako zientziaren izenean, santu batek egindako mirariez berba egin diguten moduan elizetan, ikusi geuk inoiz ikusi ez dugun arren lege fisiko hori, lege bat ez delako inon ikusten; halatan ere, erotzat joko genuke gaur egun gure artean lege horren indarra ukatuko lukeen edonor. Alabaina ez dugu ahaztu behar Newton bera izututa geratu zela lege horrekin, indar bat aurkitu zuelako kontaktu fisikorik gabe eragiten omen zuena gorputz fisikoetan eta ia Jainkoari berari konpetentzia egiten ziona.
‎Alabaina ez dugu ahaztu behar Newton bera izututa geratu zela lege horrekin, indar bat aurkitu zuelako kontaktu fisikorik gabe eragiten omen zuena gorputz fisikoetan eta ia Jainkoari berari konpetentzia egiten ziona. Baina ez hori bakarrik, azken batean, elektroiei buruz hitz egin digute sekula ikusi ez ditugun arren eta ontzat jotzen dugu atomoak egon badaudela —haiek inoiz ikusi gabe bururatu zituen Demokritok bezala— eta atomo horiek nukleoz eta elektroiez osatuta daudela. Are gehiago, fisika kuantikoak maila bateko hautematea ezinezkoa dela erakusten digu.
‎Halaz ere, Wittgensteinek ohartarazten digu" Munduaren existentziak harritzen nau" esaten dugunean hizkuntzaren" erabilpen txarra" egiten dugula. Inoiz ikusi ez dugun animalia batek harritzen gaituela diogunean denek ulertzen dute ezohiko zerbaiten aurrean gaudela. Eta animalia ezohiko horrek harritzen gaitu horrelakorik bazegoela uste ez genuelako eta, beraz, animalia hori existitzen ez zela imajinatzen nuelako.
‎—Non ote dabil Bidani makal hori? Bada astebete ikusi ez dudala.
‎Maletak ireki eta arrapaladan sartu zituen diskoak eta liburua. Gero alde batera eta bestera eragin zion buruari, bakarrik egon arren, inork ikusi ez zuela baieztatzeko.
‎Zer ikusi ote du Mirenek Harakinengan? Izan ere, berarengan ikusi ez zuena, baina beharbada eskura egon balitz ikustea bazeukana. Miren gaztetan Bazterren atzetik ibili zela akordatu da.
2005
‎Serorarik ez dutela gehiago ematen gure herriek? Nola izan dezake serora joateko ideia, serora bat behin ere ikusi ez duen batek?
‎Berba horiek entzunik, Platon ikasleak idatzizko elkarrizketetako batean frogatu zuen mintzatzailea errazago has daitekeela hizketan ikusten ez duen, behin ere ikusi ez duen eta seguruenik ostera ikusiko ez duen pertsona batekin ikusten ari den pertsonarekin baino, transmititu nahi dena norberaren afektuak eta maitasunezko sentimenduak direnean, batik bat.
‎Bigarrenik etxekoei, bere unean emandakobabesa eta erakutsitako ausardiagatik. Hirugarrenik, inoiz Alarde bat ikusi ez duten, baina haren espiritua gertuko askok baino askozaz hobeto ezagutu eta ulertu dutenBilboko bi abokatuei. Eta azkenik, urteak joan eta urteak etorri, borroka honetanaurrera egitea posible egin duten eta egingo duten gizon emakumeei.
‎zeruak elkar bat egiten zuten itsasora so gelditu zen denbora luzez, eta negar egin zuen kristal hartara itsatsirik, ama inoiz itzuliko zen galdetuz, desiratuz. Begiak berriz irekitzean, itsaso hartatik igorritako izpiek hiri guztia gorriz margotu zutela konturatu zen, inoiz ikusi ez zuen bezala. Harresi eta etxe gris eta marroi haiek kolore gorria bizi hartu zuten, eta Rashak leihoa ireki eta musu eman zion amari, eta joan ez zedila eskatu zion, geldi zedila betirako hiria argituz.
‎Ausartu egin naiz eta bera ni iratzartzera etorri da! Ezer ikusi ez balu bezala, ze antzezle ona den kabroia. Baina bere minutuak hartu ditu ni ikusteko.
‎Ametsek lasaiago hartu du arnasa lehengusina ikusi ez dutela jakiterakoan. Ohe oinean jesarri eta hurbiltzeko keinua egin dio.
‎Batez ere, hori ez zen berriro Naroarentzat toki segurua izango. Taxistari ordaindu eta, zelatariek ikusi ez dituztelako itxaropenez, nora joan ez dakiela, hiripekora jo du, Naroari eskutik helduz berarekin eramateko, bizkor. Aterkia motxilan bilatzerik ez dute, baina ez dira euriaren beldur.
‎Nahi dutenean sar daitezkeela adierazteko, besterik gabe. Berak poz hondar bat zekarrela, etxera iritsi arte haien itzal biak inondik ikusi ez dituztelako. Poz hondar hori, ordea, olatu berriak eraman du itsaso hondora.
‎Kaletik Amets poztu egin da beltzez jantzitako gizonik ikusi ez dutelako. Txirrina jo eta zain geratu dira.
‎Tapiz gorridun aulki ederretan jesarri dira, berokiak hauen bizkarraldean utzita, eta andrea desagertu egin da. Kanpotik ikusi ez duten beste lorategi bat ikusi dute leihotik. Badirudi zuhaitzen adarrek Japonian bakarrik hartzen dakiten forma bihurri politak hartzen dituztela.
‎Alkandoraren azpitik kamiseta beltza darama, mahuka laburduna. Hasieran ikusi ez duen ate bat ireki du, sukalde eta kaleko atearen artean geratzen dena, eta han dagoen armairuan sartu du berokia. Egin duen hurrengoa, berogailua piztea.
‎–Eta gehiago esango diat, jarraitu zuen?: bere garaian hala ikusi ez banuen ere, Carrero Blancoren hilketa bera alferrikako astakeria iruditzen zaidak orain.
‎Urte asko dira aita ikusi ez dudala. Eta gaur, egunkarian Julio Cortazarren hileta arratsaldean dela irakurri dudanean, Montparnasserako metroa hartu ez hartu nago:
‎Baina besoekin ezetz esan zieten bokalean, tanke osoa hustu baino lehen zetozen nonbait. Moilara itzuli ziren denak bat banaka, egun tristea ukan zuten auzoan, nik behintzat malkorik ikusi ez banuen ere harakinaren alabaren begian. Hucken aitak leihoan eman omen zuen egun osoa, hantxe zegoen ilunabarrean, lehorreratzen zirenei beha, inori galderarik egin edo eskerrak emateko gauza ez zela.
2006
‎Gauzak bere izenez Terminoa Intel Corp eko kontseilari nagusi Peter Detkin i bururatu zitzaion 2001ean, orduko amesgaiztorik okerrena deskribatzeko: erdieroale bat (prozesadoreen teknologian funtsezko pieza) inoiz ikusi ez zuten sinadurak, eta Intel auzitara eraman zuten patentea hausteagatik. Horrela definitu ziren enpresa batzuek porrot egiten duten konpainien patenteak erosten dituztenak, gero beste enpresa batzuei zukua ateratzeko, eta enpresa horiek patentatutako teknologia erabiltzen dute beren produktuen fabrikazioan, epaimahai baten aurrean.
‎Isildu zen eta itsasoaren sufrikarioa entzun zen. Ordu arte ikusi ez nuen txalupa batean sartu zuten hil-kutxa eta Jack abiatu zen uhinetan barna. Momentu bat berantago berriz heldu zen, baina txalupa hutsa zen.
‎Seinaleak. Besteek ikusi ez zituztenak, baina berak bai, eta ama kroketak egiten aurkitu zuen eguna gogoratu du. Seinaleak.
‎Amaren ohearen alboko mahaitxoan izekoren poltsa dago, irekita, eta argazki zahar baten zatia ikusi du. Hartu egin du, agian berak sekula ikusi ez duen argazki sekreturen bat izango dela pentsatuz, agian German nolakoa zen deskubrituko duela, baina ez da halakorik. Aita eta ama agertzen dira argazkian, eskutik helduta, atzealdean itsasoa dutela.
‎Aitatxi Migelek ikusi zuen munduko hiri buruzagietako jauregietan ikusi ez zutena. Urtemuga gogoangarri batek eman zion aitzakia.
‎Lapurra ote zen Batis? Lapurren buru ote zen oraindik ikusi ez genuen Xoakim Beiras hura?
‎Bat batean, mutil koskorretako oroitzapen bat etorri zi  tzaidan burura (nire judu izaera deskubritu berriak azaleratutako oroitzapena, dudarik gabe): igande batez, mezetatik irten eta paseoan gindoazela, gurasoek aspaldian ikusi ez zuten emakume batekin egin genuen topo. Orain horretaz eta gero hartaz ari zirelarik, emakumeak niri begiratu zidan eta antza hartzen hasi zen:
‎Oso ondo ulertzen nuen Angelorentzat ez zuela batere atsegina izan behar ni bezalako baten kargu egin beharrak. Aspaldi ikusi ez zuen ahaide urrutiko batek hala eskatu ziolako, horregatik nengoen ni Angeloren etxean; hori zen, behintzat, nik ezagutzen nuen azalpen bakarra, baina bat batean guztiz barregarria iritzi nion argibide horri. Bere senean dagoen inork ez du urlia ezezagun baten ardura hartzen, are gutxiago urlia hori judua bada, pasaporte faltsua badu, bere nazioko legeen ihes baldin badabil.
‎Zer interes zuen niri laguntzeko? Zergatik erantzungo zion aspaldi ikusi ez zituen eta bere bizitzako unerik zailenetan ezertan lagundu ez zioten senide urrutikoen eskabide bati. Gutxien Â
‎Nik ezagutuko ditut hondartzak eta piszinak, oraindik ikusi ez baditut ere, eta oporrak, oraindik bizi ez baditut ere, eta herriko festak, oraindik disfrutatu ez baditut ere, eta zinea, oraindik non dagoen ez badakit ere. Eta nire alboan zahartuko den senarra.
‎Bi edo hiru badira bandan ibiliak, eta horiei erraza egiten zaie kantu bat solfeoz ikastea. Baina badira partitura bat bizi guztian ikusi ez dutenak ere. Barregura sanoa ematen dit notak pentagraman nola idazten dituzten ikustea.
‎Muebles El Paraíso izeneko altzari denda baten iragarkia entzun dut irratian. Horixe bera da barren zerua irudikatzean sekula ere ikusi ez dudana: altzariak!
‎Antza, marrazo larregi urotan, eta huraxe izan ei zen gabarren gaineko borrokak kentzeko arrazoia, bestelakorik esaten badute ere... Ur hauek... laster ez dira ikusiko horrenbeste zubi sasielegante eta modernoekin, itsasadar hau hiri honen motorra izan dela ikusi ez dutenek propio jarriak... Gauza bera egin zuten Pagasarri aldetik jaisten ziren errekatxoekin, denak estali, euren presentziaz lotsatuko balira bezala.
2007
‎Hitz egiteko interesa zuten, galderak egiteko, tenperatura hartzeko nolabait. Urte asko joan dira ETAko militante bat ikusi ez dudala, hala denik jakinik behintzat. Oso zaila da ETA ezagutzea, harreman publikoetatik isolatua den mugimendua baita.
‎Oraindik ikusi ez duten baina badagoela ondorioztatu duten materia da materia iluna. Espazioko materia ezagunak eta ikusgaiak batzuetan ez ditu betetzen ezagutzen diren fisika legeak.
‎Ostirala da eta aspaldi ikusi ez duen lagunari deitu dio etxera heltzean. Gaur ere dutela elkar ikusi erantzun dio honek, senarrak laneko afari bat duela eta etxean geratu duela haurrarekin.
‎Beste aldetik, Bulletinen idazteaz gain beste aldizkariren baten idatzi zuten bost intelektual horietatik, lauk, Daranatz, Donostia, Gavel eta Veyrinek, harreman berriak sorrarazi zituzten aldizkarien artean, konkretuki Bulletin> du> Musée> Basque, > Gure> Herria> eta RIEVen artean; hau da, Iparraldeko eta Hegoaldeko aldizkarien artean, orain arte ikusi ez duguna. Iparralde eta Hegoaldearen arteko harreman berriak ezarri zituzten Jean Baptista Daranatz, Henri Gavel eta Philippe Veyrinek, Bulletinen idazteaz gain, RIEVen ere idatzi zutelako; eta aita Donostiak Bulletin> u> Musée> Basque> eta Gure> Herrian lanak argitaratu zituelako, RIEVen idazteaz gain.
‎Sumatrako lurreko kukoa, desagertutzat jotzen zen eta ornitologoek inoiz bizirik ikusi ez zuten txoria, Fauna eta Flora Kontserbatzeko Nazioarteko Elkarteko (WCS) zientzialari talde batek ikusi du azkenean. Urtebete luze bilatu ondoren, ikertzaileek animalia horren ale batzuk aurkitu dituzte duela gutxi.
‎Isolatuta daudenez, ez daude babestuta kanpotarren gaixotasunetatik, eta edozein kontaktu hilgarria izan daiteke haientzat. Peruko estatuko petrolio enpresa batek, Perupetroko Direktorioko presidenteak, “zentzugabea zen esatea inork ikusi ez dituenean kontakturik ez dagoela” esatea. Beste bozeramaile batek herri horiek Ness lakuko munstroarekin alderatu zituen.
‎Trapu zikinen bila ari zela, urtetan ikusi ez zuen Iñaki Tolosarekin topo egin zuen Okendoko parkinean. Jonek bere lan kaskarren ibilbidea laburbildu zion.
‎Aspaldi elkar ikusi ez duten bi lagun minen arteko historia kontatzen zuen; Jane Fondak (Lillian) eta Vanessa Redgravek (Julia) egiten zuten lana.
‎– Goraintziak Albertori ere, hilabeteak dira ikusi ez dudala.
‎Denak urruntzen ari dituk, ene etxetik eta herrirako bidea doblatu duk, eta gainera lehenago sekulan ikusi ez nituen patar batzuetaz ere gehitua izan duk. Eta izugarri dena, autobusa hartu behar dudanean, beti presan duk, lasterka joan behar diat haren kausitzeko, usaian ni heltzen nintzelarik baino goizago abiatzen zidak.
2008
‎Komiki denda batera sartu eta zerbait halabeharrez erostea absurdoa da. Inoiz filmik ikusi ez duen pertsona batek, haren harribitxiak ezagutzeko kalean topatzen duen lehenengo zinema aretora sartu eta amerikanada bat ikustea bezala litzateke".
‎Adibidez, bezperan ETB1 ikusi zutenak %48, 2 dira Hitza irakurri zutenen artean eta %19, 6 Hitza irakurri ez zutenen artean. Eta alderantziz, Hitza irakurri zutenak %44, 3 dira bezperan ETB1 ikusi zutenen artean eta %17, 2 besterik ez ikusi ez zutenen artean. Kalkuluak herritar elebidunak soilik kontuan hartuta eginez, bezperan ETB1 ikusi zutenak %48, 4 dira Hitza irakurri zutenen artean eta %29, 7 Hitza irakurri ez zutenen artean.
‎Kalkuluak herritar elebidunak soilik kontuan hartuta eginez, bezperan ETB1 ikusi zutenak %48, 4 dira Hitza irakurri zutenen artean eta %29, 7 Hitza irakurri ez zutenen artean. Eta alderantziz, Hitza irakurri zutenak %46, 4 dira bezperan ETB1 ikusi zutenen artean eta %28, 1 besterik ez ikusi ez zutenen artean.
‎Adinekoen% 39 labainduta edo estropezu eginda erori ziren, sukaldeko edo bainugelako lurra bustia zegoelako, nonbaitetik jaisterakoan eskailera maila bat edo aldats bat ikusi ez zutelako, harri bat, lokatza edo belarra zapaldu zutelako, edo jaki baten azala, edo xaboi bat sukaldeko zoruan, bainugelakoan edo patioan, zola leuneko oinetakoak erabiltzeagatik edo ohean, aulkian edo besaulkian esertzen hasita.
‎–Errekako lamina zara, badakit, ikusi ez zaitut, bada, behin baino gehiagotan ispilu baten aurrean orrazten eta orrazten, ederra baino ederragoa! Eta badakizu zer pentsatu nuen?
‎Zalantza hartan zegoela, soinua zetorrèn tokira begiratu zuen, Zaldiaingo jauregi atarira: orduan, baina, are gehiago izutu zen eta are gehiago laztu zitzaion ilea, bi argi itsugarri ikusi ez zituen, bada, aurrez aurre, bat eta bakarra balitz bezala! Ondoren, berriz, hiru sorgin ikusi zituen, bata soineko arrosa batean bildua, eta beste biak soineko urdinekin.
‎Ontzia galdua, zintzurra galdua?, holaxe gaudek. Badia horri begirada bat eman eta goleta ikusi ez nuenean, zera, Jim Hawkins, gizon zaildua nauk ni, baina etsi egin nian halere.
‎Ez nuen zinta berehalaxe entzun. Errespetua ematen zidan, luzaroan ikusi ez dugun hurreko bat ikusten dugunean bezala. Handik egun batzuetara, CDa iBookean sartu eta lehenengo pista entzun nuen.
‎JEREMY M: Bai, bera... penatan geratuko da zu joaten ikusi ez zaituelako.
‎Emea estaltzeko soil soilik hurbiltzen zaioarra. Edo ikusi ez duelako, bestela.
‎Batetik, goiko biak legetxe, adjektibo adberbio kategorien graduatzaile zereginetan ageri da, baina berezitasun batekin: / izen+ adjektibo/ erako izen multzoei loturik ageri da maiztasun handiz; aurreko biekin nekezago gertatzen dena eta testuan ikusi ez duguna. Hala:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia