2000
|
|
Bertzenaz, bazirudien ezen don Fidel, semea galdu baino bortz urte lehenago alargundu zenetik, bakarrik bizi izan zela bere etxe polit hartan, harik eta bere bizitzaren mementu batean emazteki indiarrez inguratua bizitzea erabaki zuen arte, berehala jakinen duzu zergatik. Enetzat, berriz, kanaberazko txabola berri bat eginarazi, eta hantxe egokitu ninduen, zaldi bat ere uzten zidala, zeren eta ordu arte bera izan baitzen nagusi eta administratzaile eta nihaur nahi baininduen administratzaile berri, landareen, hornizoinen eta bertze salerosien kontuen eramaiteko eta hango eta hemengo erosle zein saltzaileekin harremanetan jartzeko, baterat eta bertzerat
|
ibiliz
, nezesitateen arabera.
|
|
Asotsik ez ateratzearren, poliki eta mantso
|
ibiliz
jo nuen komuneraino. Handik, dutxaturik eta bizarra egina kanporatu nintzen, hamahiru minutu geroago.
|
2001
|
|
Bera ez da itzuli ordea. Kalera irten eta beste hamar bat minutu egin ditu presaka
|
ibiliz
noragabe. Jode.
|
|
Horren ordez hondartzako pasealekutik gertu geratzen den taberna batera joan da. Poliki
|
ibiliz
. Biharko iragarri zuten xirimiriak gaur busti dezan lagaz.
|
2002
|
|
Hiru Emakume Urdinak bere liskarrarekin han utziz, aurrera egin zuten Zilarbizik eta Pertseok, ahalik eta bizkorren
|
ibiliz
, presa handia baitzuten Ninfa miresgarrien bila joateko. Hiru atsoek emandako argibide zehatzekin, laster baino lehen ziren Ninfak bizi ziren lekuan.
|
2003
|
|
Baten batek itzulpenarekin kontu gehixeago edukitzeko ere erregutu zidan, alemanetik fideltasun gehiegiz itzultzen nuela aurpegiratuz, inoiz alemanetik itzuli nuenik agertu ez banuen ere –esan zuen eta zigarrokinari azken atxiki batzuk emateko gerturatu zen hautsontziaren bila. Gelan alderik alde
|
ibiliz
hitz egiten zuen orain eta, bere ibiltzeko eragatik, pauso bakoitzean zerbait biguna, zerbait delikatua, zapaltzen zuela ematen zuen. Guztiok horrela mugituko bagina mundua zenbatenaz ederragoa izango litzatekeen pentsatzen ari nintzen, tximista batek argiturik bezala Sophieren hurrengo nobelaz gogoratu nintzenean.
|
|
Badira marrazki polit baten truke biluzi zitzaizkion emakumeak ere, halakoxea baita geure buruaz dugun ederresteko premia. Nirekin arazoak zituela esan ohi zuen, etengabe antzaldatzen nintzelako –hasi zen gelan alderik alde
|
ibiliz
berriro ere– Zein gutxi garen bizitzan! Bere arkatz gorria edo koaderno urdina eskuetatik kendu eta erabat galdurik, ezertarako adorerik gabe ikusten nuen, eta saiatu nintzen bide horretatik aurrera egin zezan, baina alferrik izan zen, berak idazlea izan nahi baitzuen.
|
|
Arratsalde askotan, alaben bila noala ikastolara, handik pasatzen naiz, nire ibilbidean baitago Gobernu Zibila. Zeharkatzen ahal nuen beste pixka bat
|
ibiliz
, baina ez dut halakorik egiten.
|
2004
|
|
Inoiz ezin da jakin norainoko amorrua izan dezakeen zerbait bilatu eta aurkitzen ez duenak. " Oso ondo" esaten zuen Atorra Beltzetako batek, borra eskuaren kontra joz eta gurdiaren inguruan bueltaka
|
ibiliz
, pauso lasaiegiekin.
|
2005
|
|
Handik gutxira, irteera bat topatu nuen eta, bi bider pentsatu gabe, autopista utzi eta bertatik sartu nintzen, errepide arruntetik bueltatzeko. Ez nekien non geunden baina, ibiliaren
|
ibiliz
, seinaleak agertuz joan ziren. Norabidea ondo harturik nuen behintzat.
|
2006
|
|
izkutuko munduak zuregana
|
ibiliz
,
|
|
bidean zehar
|
ibiliz
.
|
|
uren gainetik
|
ibiliz
,
|
2007
|
|
Nik txirrindularitza horren gustukoa dudala ikusirik, berak ere txirrindulari izatea erabaki duela esan dit Amaiak ametsean, eta tandem bat ekarri dit, tandemean nirekin batera
|
ibiliz
ikasteko. Txirrindulari jantzian zegoen gainera, nire talde bereko maillotarekin.
|
2008
|
|
Pauso finkoz
|
ibiliz
, Alfamako kalexken artetik irten zen Mario Barbosa. Kale zabal bat zeharkatu, Fadoaren Museoa inguratu eta Tajo bazterreko errepide nagusira iritsi zen.
|
|
Iritsi berria konturatu zen hainbeste beltzen artean gizon zuri bitxi bat hurbiltzen zitzaiola, susmo txarra hartu zion eta talde baten babesa bilatu zuen. Gizon haiek, ordea, bizkarra eman zioten eta mutilak alde egin zuen, arin
|
ibiliz
eta atzera begira, Rossio plazarantz.
|
2009
|
|
Denok bezala. Baina irakurriz, mendietan etengabe
|
ibiliz
, artzainak eta baserritarrak hobeto ezagutuz, Arantzazun Euskal Herri prehistorikoa deskubrituz eta maitatuz joan da, artzain jende apalaren kultura apal primitiboa, gordea?, eta harekin identifikatuz. Gandiagaren prehistorismoa ez da erritu edo keinu batzuen liturgia faltsua edo estetiko soila.
|
|
Aitona zaharra eta mutiko umezurtza Zarauzko ahaideengana bildu dira orduan. Bi urte soilik bizi izan da hor gusu eta gusinekin(), frantziskotarren komentuko eskolara
|
ibiliz
, latina eta ikasten.
|
|
Etxean ama zen txitoak ez ezik oilarra ere hegapean edukitzen zituena. Harat honat
|
ibiliz
, esku latzez zeramatzan etxeko gorabehera guziak, haragi guziak estaltzeko berak egindako satin soinekoak jantzirik. Ile beltz distiragabea estu estu tiratzen zuen atzerantz, zurtzuilean mototsa egiteko.
|
|
Beste hitzik esan gabe, elkar agurtu gabe, bi arrotz bezala bereizi ziren. Walter autoan joan zen eta Joseba, hotza uxatzeko arinki
|
ibiliz
, autobuseratu egin zen. Oraindik minutu batzuk falta ziren ordurako eta leiho ondoan jarririk itxarotea erabaki zuen.
|
|
–Karrika isilik dagoelako, eta zakur bat, ni bezain bakarrik dagoena, nire aurrean
|
ibiliz
doalako. Mantsoki baina urrats irmoz ari naiz mugitzen.
|
|
–... Karrika isilik dagoelako, eta zakur bat, ni bezain bakarrik dagoena, nire aurrean
|
ibiliz
doalako. Mantsoki baina urrats irmoz ari naiz mugitzen.
|
|
Munduko hirietan bidaiatuz Martinek taxia, mesedez esaten ikasi du dozenaka hizkuntzatan eta mapak irakurtzen eta lekuko ohiturak berehala ikasten, baina, bereziki, zure bizitzan une bero batez sartu eta irten nahi duten emakumeak identifikatzen ikasi du, horiek bakarrik interesatu zaizkiolako. Miriam Izenbako Hankaluze Usaingoxo ez da horrekin konformatuko, dardara bat du begietan hitz egiten dionean eta Martinek sentitzen du, bai, taupada epel epel bat haren ondoan
|
ibiliz
eta haren perfumea usainduz, baina haren etxeko atarira iritsi eta Miriamek zerbait hartu nahi ote duen galdetzen dionean baietz esango balio, engainatu egingo luke. Nahi duelako bai, zerbait, baina Miriamek ezin dio eman eta hilzorian daudenek ez dute inor engainatzeko eskubiderik.
|
|
Zarauzko azken geltokian jaitsi nintzen. Ilargira azaltzeko kinadari aurre eginez, etxerako bidea hartu nuen, pauso geldoz, autobusean zorabiatu izan banintz bezala
|
ibiliz
kalean behera, trakets eta mantso. iritsi eta, giltzen bila, eskua motxilan sartu nuenean, Okendon olerki abortu harekin zirriborratutako orria topatu nuen.
|
2010
|
|
Molak ez zuen ezer izenpetu gura, eta eraso aginduaren sinatzeko ardura Vigóni pasatu zion, baina Richthofenen ezezkoaren aurrean bukaeran Molak bere izena idatzi behar izan zuen. Horrela ematen ziren aginduak gurutzada horretan, arduren itzuri
|
ibiliz
, ahalik eta aztarna gehienak saihestuz.
|
|
–Hori uste dut, hori nahi nuke. Egia esateko, monasterio honetara etorri nintzenean, bertoko pasabide eta klaustro bakartietatik gauez hausnarketan
|
ibiliz
, irudi sakratuen esangura nireganatuz, altzifre garaiaren puntari begira ilargiaren argipean, iruditu zitzaidan baietz, egindako bekatuengatik damututa nengoela eta berriz topatzen ari nintzela barne bakea. Orain, ostera...
|
|
Horixe pentsatu zuen, behintzat, agurearen atzetik komunean sartu zen mutil gazteak. Gizonak, astiro astiro
|
ibiliz
, kabina bateko atea ireki, barruan sartu eta kisketaz itxi zuen. Mutilak, ostera, tarte batez ispiluen aurrean plantak egiten egon ondoren, komunean lekukorik ez zegoela ziurtatu zuen.
|
|
Maleta astuna burdinazko gurditxo baten kargatu zuen eta monitore gertuenera hurreratu zen. Hantxe ikusi zuen non egin behar zen Manausko hegaldirako fakturazioa, eta zegokion mahairantz abiatu zen, astiro astiro
|
ibiliz
areto erraldoian zehar.
|
2011
|
|
Elektrak urrunean zuen pentsakizuna, mortuko haretzetan oinez
|
ibiliz
zetorkion gogoa, itsasoko ura astinduz ontzian zihoakion guraria, tren bagoi zaharrean loak harturik iristen ari zen nebaren baitan zeukan ardura.
|
|
Baietz pentsatu zuen, poema hark eta antzeko besteek eragin kaxkarra ere eduki zezaketela, oztopo salbaezina aipatu eta hurbildu egiten zutelako, eta beharbada, ez al zen mugimendua
|
ibiliz
erakusten?, festa hartu behar zuela gogoan, nola festa sortu, nola jende hura alaitu.
|
|
Gipuzkoako eskualde bateko industria bat baino ez dela. Eta ez du arrazoirik falta; izan ere, hasi komunikabideetatik, argitaletxe edo kultur elkarteetatik pasa eta euskararen institutu instituzionaletaraino, egoitza guztiak egun berean bizikletan
|
ibiliz
bisita ditzakezu. Eta pedalkada gehiegi eman gabe.
|
|
zentrotik urruti dagoen gazte aterpetxe batean lekua topatu digu, telefonoz. Oinez ibilian
|
ibiliz
, bide batez Brusela ezagutzen ari garela eta kontsolatzen gara.
|
|
Horrela pasa zituzten Euskal Herriko zezen plaza txikiak, festarik festa
|
ibiliz
Azpeititik Debara, eta handik Bizkairaino ere joanaz. Uda garaia zen, eta hogeigarren mendean sartu berri zirenez herri gehienetan festa bereziak ospatu nahi zituzten.
|
|
–Zatoz, andereño, esan zuen gizon lodiak. Ez zion berari ia batere heldu, eta goxo goxo ibili ziren, dantzan ez baizik
|
ibiliz
bezala. Baina hark ez zuen lurzorurik aipatu?.
|
|
Errekak emari eskasa dakar urte sasoi honetan, ur txirripa bat da ia ia, eta horri esker doaz arrotik bertatik, erreka harrietan pausoa emanez batzuetan, erreka ertzetik
|
ibiliz
besteetan, ertzetako landaretza sarriak ibilia zaildu arren.
|
2012
|
|
Xabier hurbildu eta bostekoa eman zion Mireni. Honek uzkur bihurtu zion agurra, begirada Jon eta Xabierren artean
|
ibiliz
. Xabierrek begia keinatu zion Anderri, baina haurra amaren atzean ezkutatu zen, irribarre herabea eginez.
|
|
Hortaz, ihesa elkarrekin egitera beharturik daude; laster adostu dute hirirantz jotzea dela egokiena, bertan ezkutatzea errazagoa izango delakoan, zeren baso eta baserri artera sartuz gero, txakurrekin eta arrastoa segitu eta gau berean atxilo egon ditzakete. Beraz, hiri aldera jo dute, trinkili trankala, errepide estratak saihestuta, bidezidorretatik eta inoiz erreka ibietatik
|
ibiliz
.
|
|
hots apal eta zehaztu gabe batzuk, ekaitzaren etenuneetan iristen zirenak, bitarte luzeetan, ez nekien nondik. Izumenezko sentipen ikaragarri batek guztiz menderatuta, ezin esplikatuzkoa baina ezin pairatuzkoa baitzen, oheko arropak kolpetik kendu (zeren konturatzen bainintzen ez nuela gau hartan lo gehiagorik egingo), eta gelan barna atzera eta aurrera presaka
|
ibiliz
saiatu nintzen murgildua nintzen egoera errukarri hartatik ateratzen.
|
|
Bost metro eta erdi da luze eta alderik zabalenean gutxienez hiru metro alderik alde. Erditik zeharkatzen duen diamantezko ardatz sendo batek eusten dio imanari, bere gain
|
ibiliz
, eta hain zehatz orekatua dagoenez, eskurik ahulenak ere biraraz dezake. Diamantezko zilindro huts batek inguratzen du, metro eta hogei dituena altueran, beste horrenbeste lodieran eta hamaika metro diametroan, horizontalki jarria, diamantezko zortzi oinarriren gainean, hauetako bakoitza bost metro eta erdikoa.
|
|
Kapitaina, Tonkinen 59 egon ondoren Ingalaterrara itzultzen ari zela, latitudez 44 eta longitudez 143 gradura izan zen eramana ipar ekialderantz. Baina ni ontziratu eta bi egunera alisio haizeekin topo egin ondoren, hegoalderantz joan ginen luzaroan eta, Holanda Berriaren 60 itsasbazterretik
|
ibiliz
, mendebalde hego mendebalderantz eta gero hego hego mendebalderanzko norabideari jarraitu genion Esperantza Oneko Muturraz bestaldera pasatu arte. Bidaia oso ona izan zen, baina ez dut irakurlea orduko egunkariaz asperraraziko.
|
|
Lege hauen eta ondorengoen berri ematean, jatorrizko erakundeei buruz bakarrik ari naizela ulertu litzateke, eta ez gizakiaren izaera endekatuagatik zertu dituzten ustelkeriarik eskandalagarrienei buruz. Zeren eta, soka gainean dantza eginez kargu handiak eskuratu edo makila gainetik saltoka eta azpitik arrastaka
|
ibiliz
mesede eta pribilegioak lortzeko jokabide higuingarriari buruz, lehenengoz orain agintean dagoen Enperadorearen aitonak sartu zituela jakin behar baitu irakurleak, eta alderdi eta taldetxoak gehitu ahala iritsi direla gaur egungo mailara.
|
|
Beste egun batean, Glumdalclitchek soropil biguneko sail batean utzi ninduen diberti nendin, bera paseoan urrutiratzen zen bitartean haurtzainarekin. Bitartean, hain txingor jasa beldurgarria etorri zenez bat batean, haren indarrak berehala bota ninduen behera eta, lurrean nengoela, teniseko pilotaz jo banindute bezalakoxe zartada ankerrak eman zizkidaten harri haiek gorputz osoan; halere, lortu nuen nolabait lauoinka
|
ibiliz
limoi ezkai sail baten haizabean ahuspez etzanda neure burua babestea, baina, burutik oinetaraino hain mailatuta geratu nintzenez, ezin izan nintzen hamar egunez kanpora irten. Eta ez dago honetan ezer harrigarririk, zeren eta, herrialde hartan Naturak proportzio bera duenez bere agerpen guztietan, txingor harri bat ia mila eta zortziehun aldiz handiagoa da Europako bat baino, eta hau esperientziaz baiezta dezaket, pisatu eta neurtu egin bainituen jakin mina nuelako.
|
|
Honelako jolasetan zebilen, gelako atetik zetorren hots batek, zabaltzen ari balira bezalakoak? geldiarazi zuenean; orduan, sartzeko erabilitako leihora salto egin zuen bat batean, eta handik tutu eta hodietara, hiru hankatan
|
ibiliz
eta laugarrenaz niri helduta, gurearen ondoko teilaturaino igo zen arte. Baninderamala ikustean, Glumdalclitchek garrasi egin zuela entzun nuen.
|
|
Gizaseme bikaina, arranditsua, ezproi soinu handia eraginez, papiloteak bibotearekin elkarturik zituela, behatzak beti eraztunez horniturik eta kolore ikusgarriz jantzirik, gizon bizkorraren itxura zeukan, saltzaile ibiltari baten bixitasun airosarekin. Ezkondu ondoren, bere emaztearen fortunaren kontura bizi izan zen bi edo hiru urtez, ongi janez, berandu jaiki, portzelanazko pipa handitan erre, arratsean espektakuluen ondoren arte etxeratu gabe eta kafetegietan sarri
|
ibiliz
. Aitaginarreba hil zen eta ezer gutxi utzi zuen; hori gaitzi izan zitzaion, fabrikan ekin zion, hartan diru apurren bat galdu zuen, ondoren landetara erretiratu zen eta hura aurrera atera nahi izan zuen.
|
2013
|
|
Eta zergatik da hain txiroa dirua besterik ez daukan gizakia? Eta zergatik erantzun bila
|
ibiliz
, galderak baino ez ditugu aurkitzen. Eta zergatik da isiltasuna oihurik bortitzena (Schopenhauer)?
|
2014
|
|
Lapurretan lortutakoaren zenbatekoa, artean ere neskari kontatu nahi ez zion horrena, milioi bat dolar baino pixka bat gutxiago izanen zela kalkulatu zuen. Aste batzuetarako han geratzeko asmoa zuen, eta gero hegoalderantz abiatuko zen; ohiko itsasbideetatik urrun
|
ibiliz
, Hornos lurmuturra inguratu eta Callao-ra iritsiko zen, Perun. Ikatza eta beste hornigaiak lortzeko ardura osoa Baberen esku uzten zuen, antza, itsaso haietatik maiz ibilia baitzen askotariko zereginetan, kafe zamaontzi batean itsasmutil, esaterako, baina baita itxurazko lehen mailako ofizial ere pirata ontzi brasildar batean, zeinaren kapitaina aspaldi urkatu baitzuten.
|
|
Euria. Zakur ugazabak ziren gehiengoa, astiro
|
ibiliz
eta zakurrak inguruan zituztela. Bakartiren bat ere antzematen zen, aterkia eskuetan.
|
|
Lehengo galdera egingo dizut beste era batera, eta zehatzago izaten saiatzeko eskatuko nizuke: zenbat denbora uste duzu geratzen zaidala, ez heriotza etortzeko, baizik eta itxura antzean bizitzeko, kalean
|
ibiliz
, jendearekin egonez, normal jan eta edanez.
|
|
–praile marikoi horrek eskua sartu dit?. Eta denek barre egingo zuten, eta baita aurki ahaztu ere, kontuz
|
ibiliz
, hori bai, aurrerantzean fraide horrekin inon bakarka topo ez egiteko. Gaur egun, berriz, halakorik gertatuz gero, ume hori berehala jarriko dugu zaintzapean, gaixotasun larri eta arriskugarria daukan norbait balitz bezala, eta umea bera ere halaxe sentituko da:
|
|
Horrela
|
ibiliz
, Iximsk ibaia zeharkatu zuten, eta Iximskoe, Berikylskoe eta Kuskoe herrixkak, eta Mariinsk ibaia, izen bereko herria, Bogostowlskoe, eta Txula erreka, azkenean, mendebaldeko Siberia eta ekialdekoa bereizten dituena. Bidea zelai neurrigabeetan aurrera hedatzen zen batzuetan, begiari ikuspegi zabal irekia eskainiz, eta pinu oihan mugagabeen azpitik, beste batzuetan, itzalpetik behin ere ez zirela aterako pentsaraziz.
|
|
Harry Blountek, bere lankide frantsesa baino biziago
|
ibiliz
, leihatila bere egin eta mezua luzatu zion funtzionarioari. Alcide Jolivetek, bitartean, ostikoka ziharduen lurraren kontra, pazientzia galdua, bere ohituren kontra.
|
|
Lehenengo elurrek zurituak zituzten ordurako Baikal ondoko mendi gailurrak, udara arte horrela iraungo zutenak. Negu siberiarrean, lerek eta karabanek zeharkatzen dute lehorreko itsaso hori, hainbat oinetako izotz geruzaren gainean
|
ibiliz
.
|
|
Nik, berriz, ez nuen berarekin ia hitz egin ordura arte. Elkarrizketan sartu, eta poliki
|
ibiliz
, hondakin zartakarietatik urrundu ginen. Gero, estazioko eraikin nagusian zeukan gelara gonbidatu ninduen.
|
2015
|
|
Kanala hasten den tokian bertan panel handi bat dago, irudi eta krokis koloretsu batzuek lagunduta, garai bateko erroten funtzionamendua hiru hizkuntzatan azaltzen duena. Kanalaren ertzetik
|
ibiliz
iritsi naiz horrenbeste oroitzapen berritu dizkidan errotara. Ez dago oilategiko sarearen arrastorik, eta inguru guztiak garbi daude, lurra batere sasirik gabe ondo berdinduta.
|
|
Trinitateko Ermitan biltzen zirenei, baina, zaila izango litzaieke une hartan zebilen moduan irudikatzea. Elurretan astiro
|
ibiliz
, eskuan pistola zuela.
|
|
Gauzak horrela, eta atzerapenetan ibili gabe, deuseztatze edo hegaztizidioa agindu zuten, betiere argi
|
ibiliz
haietarik sei ar eta sei eme indultatzeko, espezieak galbidean jarrai zezan baina ez zedin inoiz desagertu, mendetan eta mendetan zehar gertatu izan den bezalaxe.
|
|
sortu zela borroka armatuari buruz: . Ezker abertzaleak urte luzez zuen zapalduaren kontzientzia galtzen ari dela dirudi batzuetan, borroka armatuaren erabileraren aurrean burumakur
|
ibiliz
, presio politiko mediatikoaren ondorioz zurrunbilo linguistiko etikoan sartuz eta galduz?. Esanguratsua da, baita ere, ezker abertzaleak zuzendaritza politikoaren batasuna, berreskuratu?
|
|
Lantxo honek sortzen zidan zalantza zela eta ez zela ibili nintzen bigarren aldiz ekin nionean, udako opor hauen atarian, eta atal oso bat eman nuen beldur horiek azaltzen, nire ohituraren eta pentsamendu literarioaren kontra bazen ere. Aurrera egin nuen, arriskuak arrisku, eta orain, bidea ia amaitutzat jotzen dudanean, ez amesturiko lurralde zilarra begiztaturik, baizik ibiliaren
|
ibiliz
ahiturik?, amaieran nioen, lehen bezalakoxe duda mudak dauzkat idazlan honen balioaz eta interesaz.
|
|
Karga bidean arinduko zen esperantzan edo. Mantso, poliki
|
ibiliz
. Batzuetan etxe aurrera iritsi eta urrunago ere segitu izan zuen gainera.
|
|
Alabak hurbildu gintuen Iparra eta Hegoaldea bereizten dituen lerrora automobilez. Zuri zuri zeuden alderdi guztiak elurrez, eta ibiliaren
|
ibiliz
, Berako herri inguruetara ailegatu ginen azkenean. Behobiko mugatik pasatu zuen Sarak muga bere Fiat txikian, eta, herrian poliziaren kontrolik ez zegoela egiaztatu ondoren, aldez aurretik erabakitako lekuan jaso gintuen biok.
|
|
gertu dagoela eta Koioteren bila joateko. Gero, jende artean galdu da, poliki
|
ibiliz
, inorako presarik ez balu bezala.
|
|
Khaled barraren beste muturrean dagoen estereo jurasikora zuzendu da geldiro, alboka
|
ibiliz
eta besoak jaistera ausartu gabe.
|
|
LUIS (egongela aldera urduri
|
ibiliz
): Lana... lana.
|
|
Angelusa jo orduko, aitaren egin eta nigana etorri zen harlanduzko zutabeen artetik soseguz
|
ibiliz
. Soineko grisa gorabehera, masail gorriko taila polikromatu baten antza zuen.
|
|
Belarriak luzatu eta begirada eszeptikoa luzatu dit, ez da nitaz fidatzen. Gero erreka aldera jo du, tipula zurtoinen artean poliki
|
ibiliz
. Alua!
|
|
Hortarik, kanpaina bat egin genuen lehen aldikotz, Garazi eta Baigorriko eskualdean; herritarrek zuten pagatu antena berria. Geroztik urte guziz, Baxenabarre osoan egiten dugu kanpaina bat, herriz herri eta etxez etxe
|
ibiliz
. Herritarrentzat, jakinez irratia sortu zela, abertzaleen nahikariarekin, herrikoia da.
|
2016
|
|
Denbora guti gelditzen zenaren sentimenduak denak urduri ezartzen zituen, Richard izan ezik, esandako guziak bare bare pentsatuak zituelako, besteek halaxe ez uste izan arren. Han zeuden guztiek haien papera bete zutela bazekiten, batzuk aroz aro
|
ibiliz
, besteak aro zehatz batean oinarria izanik edo besteak irudietako pertsonaia batzuk betiko agerturik. Denak, haien sor unea kokatu zutelako pozik zeuden, et Richard, giza-jainko baten pare, denen gainetik zirudien, bere betaurrekoen atzetik begirada maltzurrak botatzen.
|
|
Aita eta hirurok Soriako mendietara. Eta nola gure autoarekin mendiko bideetan
|
ibiliz
ezagutu genituen Aintzira Beltza, Castroviejo eta ez dakit beste zenbat bazter eder. Eta ea gogoratzen duen aitak nola esaten zuen:
|
|
Asmo hori gogoan hartuz, eta itsasoan nahiz postako zaldi gainean
|
ibiliz
erdietsi behar dira jakinduria eta hobekuntzak; ordea, hala jakinduria onuragarria nola hobekuntza egiazkoak zori kontu hutsa dira, eta menturazaleak arrakasta lortzen duenetan ere, zentzuz eta neurriz erabili beharra dago norberak bereganatu duen ondasuna, etekin bat aterako bazaio; baina, nola ondasuna lortzeko zein erabili ahal izateko aukerek miragarriro jarraitzen baitiote beste bide bati, u... Hain argitasun handiko garaia dugu hau, ezen Europan nekez aurkitzen baita herririk edo txokorik, bere errainuak besteenekin gurutzatu eta aldatzen ez dituenik.
|
|
Ez du han adina beste inon gozatzen; biltegian gauza guztiak daude behar bezala sailkatuta, dagokien etiketa jarrita eta apaletan txukun txukun gordeta, kaxa handiak ere pila zuzenetan prest, bezeroarengana eramango dituen kamioia noiz iritsiko zain. Han entretenitu da minutu batzuez kaxa pilen artean
|
ibiliz
, oraingoan ordena jakinik gabe, hango antolaketak sortzen dion miresmenaz eta atseginaz gozatzeko. Nabe barrenean aparkatuta dauden fenwickei begiratu bat eman ondoren, kargako moilako atetzarraren ondoan dagoen ate txikitik irten da kanpora.
|
|
Gazte horietako batek ea Bar Puerto. Bazterreko ahotsak poema bilduma non idatzi zuen galdetu zion, eta berak, arrastorik ez zekien arren, seriotasun erabatekoarekin erantzun omen zion hasierako ideia goizean altxatu eta balkoitik begira zegoela etorri zitzaiola eta gero bere langelan batera eta bestera
|
ibiliz
joan zela osatzen. Gazteek langelako egurrezko zolari begiratu zioten eta idazleak paseatzen duen lekuan tarte bat higatuagoa, argiagoa zegoela ikusi omen zuten.
|
|
Eta hasieran naturaltasuna simulatuz egiten hasi nintzena jada atseginez egiten nuen, gertuago sentitzen bainituen besteak. Eta erne egon behar ez izatea zen egoerarik atseginena, nasan neukana bezalakoa, gora eta behera
|
ibiliz
. Naturaltasuna simulatu, bai.
|
|
Egunkari guztietan arrazari buruzko kanpaina hasi zenetik, 1937ko udatik aurrera, lorik egin ezin latza jasaten zuen, inoiz baino gehiago udan, beroagatik. Gau osoak igarotzen zituen begirik bildu gabe, batzuetan irakurriz, besteetan etxean
|
ibiliz
, jangelan atzerriko irratien italierazko transmisioak entzunez, edo amarekin berriketan haren gelan. baino beranduago iristen banintzen, nekez zeharkatuko nuen korridorea, logelak bata bestearen ondoren zeuden:
|
|
Nola jarriko genuen bada, huraxe nahi genuen eta! Bidearen beste aldera jo genuen bostok eta, belarretan eta hosto iharretan ez irristatzeko kontuz
|
ibiliz
, gaztainadira sartu ginen. Gaztaina asko zegoen lurrean, beste batzuetan baino gehiago.
|
|
Gosea berdindutakoan, kafe baten aurrean ordubetez irakurtzen jardun du, jatetxean giro beroa eta atsegina baita. Ondoren, hara honako luzea egin du, Aranbeltzako kale gehienak
|
ibiliz
eta zenbait txoko xarmagarriri erreparatuz. Iluntzeaz batera hotelera itzuli da, non garagardo bat hartu duen harrera lekuko gizona solaskide duela.
|
|
Hegazkin barruan gaude dagoeneko. Jendea eseri da, eta hegaldiko laguntzailea, azafata ere deitu ohi zaiona, ohiko azalpenak hasi da ematen, istripurik gertatuz gero zer egin behar den, halakoa hartu, bestea puztu, harakoa hustu, buruz dakien jarduna automatikoki errepikatuz inork jaramonik egiten ez badio ere, hegazkinetara ohituek, ibiliaren
|
ibiliz
, buruz dakitelako sermoia, eta besteak, izuaren izuz, elbarriturik bezala daudelako, azazkalak besaulkiko besoetan tinkaturik, ozeano gainean daudelarik istripua izan lezaketela pentsatze hutsak galarazi egiten baitie azafata edo air hostess horren azalpenei arretarik jartzea. Eta gure emakumea, galdegin lezake irakurle ohartuak, zer da:
|
|
–Beste erremediorik ez badago...?, hasi zen purrustaka, eskua askatuz eta Josebaren aurretik hura baino arinago
|
ibiliz
.
|
|
Obeditu ostean gizonarengana itzuli, sarrera tiketa erakutsi eta pasatzen utzi zion. Eskailera zuriak igo eta ordenarik gabe hasi zen margo-lanak ikusten, harat honat
|
ibiliz
, sarrera saltzaileak eman zion esku orriari kasurik egin gabe. Koadro batzuk asko gustatu zitzaizkion:
|
|
Gaztelua ikustera joan ziren lehenik. Ondoren, Piazza delle Erben izozki batzuk erosi eta, nora ezean
|
ibiliz
, Piazza dei Signoriko palazzo ederrekin topatu ziren, hala nola Danteren estatuarekin eta Giuliettaren ustezko etxearekin. Amodiozko papertxo mordoa zegoen horma nagusiko zirrikituetan sartuta.
|
|
Palancara iritsi eta, ezker alderantz pixka bat
|
ibiliz
, jatetxe txiki bat baino gehiago zeuden. Mahaiak eta aulkiak uraren ertz ertzean zeuzkaten kokatuta.
|
|
Josebak beheraka jarraitu zuen muxuka, ezin geldituz, desioak bultzatuta, begiak itxita, hankartera iritsi arte. Kuleroak kendu zizkion poliki, samurtasunez, begiradarekin gorputz osoa
|
ibiliz
, oinetaraino. Gau mahaitxoan utzi zituen, bularretakoaren ondoan.
|
|
Ta gizonari nehoiz ez diot Ukatu askatasunik? Gaizki
|
ibiliz
ez du sekulan Aurkituko maitasunik!
|
|
Giza-abereak bezala
|
ibiliz
.
|
2017
|
|
Aldiz, badakigu negozioa egin zuela zenbait gizonek emakumeak salatuz, bere burua, sorgin bilatzaile? izendatuz, herriz herri
|
ibiliz
eta emakumeei mehatxu eginez ordaindu ezean salatu egingo zituela. Beste gizon batzuk emakumeak susmopean jarri zituen giro hartaz baliatu ziren, maite ez zituzten emazte eta maitaleengandik libratzeko, edo bortxatu edo seduzitu zituzten emakumeen mendekua leuntzeko.
|
|
Nire gizonak linternarekin korrontearen ertz luzea argitu eta hau esan zuen: «Hortik joan da», izan ere ibai batek ur haundia dakarrenean maila jeistean bazterrean zabor pilo bat uzten duen bezalaxe, estoldak ere paretaren ondoko ur geldietan hondakinak utziak zituen, laranja azalak, tabako kartoi zaharrak eta horrelako gauzak, eta hondakin horietan Limek lokatzetan
|
ibiliz
bezala utzi zuen garbi garbi arrastoa. Nire poliziak aurrekaldea argitzen zuen ezkerreko eskuan zeukan Iinternarekin eta eskuinean bere pistola zeraman.
|
|
– Noraezean
|
ibiliz
, gauzak argitu nahian.
|
|
Ordubetez itxaron zuen gora eta behera
|
ibiliz
beroan sartzearren, Nora Haundiko hesituraren barnekaldetik; Prater suntsitua, bere hondakin hezurrak elurraren artean ageriz, erdi hutsik zegoen. Postu batean gurdiaren gurpilak bezalako opil zapal meheak saltzen zituzten, eta haurrak ilaran zeuden nor bere kupoiarekin.
|
|
Gaur gauean izan da, lehentxeago, eta oraindik itzarrita nago, nire buruarekin izututa eta damututa, artega eta urduri, oldozpen hauek ezertarako balioko duten jakin gabe ere idazteari utzi ezinik, bestela berriro ere gelatik aterako naizen beldur. ...joan; aurrekoetan bezala belarria sarraila ondoan jarri behar nuen, ezer aditzen ote nuen, azken gau guztiotan bezala loaren arnasa lasaia eta zurrunga eme bat besterik adituko ez nituelako esperantzaz batetik eta beste zer edo zer ere sumatzeko irrika ilunari eutsi ezinik aldi berean, baina hara non, pasabidean nindoala, ohol zaharrek kirrinka hotsik egin ez zezaten astiro astiro eta ezin leunago
|
ibiliz
, ate aurrera iristear nintzela, zer gertatuko eta haien atea ireki egin dela. Une labur bat izan da, txinparta hutsa, tximistaren iraupen laburrekoa, baina tximistazoaren gisa, honek ere jo eta zurturik utzi nau.
|
|
Handik puska batera, gora igo eta haren ate ondoan paratu izan dut belarria, behialako nire gau ibilera haietan bezala, baina egunez beti izaten da, han ez bada hemen, ardaila eta hotsa, gela barrukoaren arnasa entzutea galarazteko lain bai behintzat. Orduan atetik alde egiten dut, herri inguruko zabaldietan
|
ibiliz
izerditu ederra hartzera, leher eta zapart eztanda egingo ez badut. Horrelako zerbait egingo bainuke bestela; izan ere, atzo bertan, herri bazterretara alde egin ordez bertan gelditu nintzen, ez haren ateko maratilari eusteko kalipurik, ez bertatik hanka egiteko kuraiarik ez nuela.
|
|
Zoologiko hartan, harritzarrez hesitutako zelai batean, harrapari bat zegoen (Afrikako zakur basati bat zen, oker ez bazebilen) eta zaintzaileak zelaiaren erdi erdian jartzen zion janaria harrapariari, harri txapal baten gainean. Animalia hark, ordea, ez zuen inoiz okela ilunabarra etorri arte ukitzen, eta zelaiaren ertzean biraka ibiltzen zen egun guztian; eta, ibiliaren
|
ibiliz
, belar berdeko zelaiari bidezidor gorritu bat osatu zion ertzean, lokatzezko lits gisa.
|
|
Burua zapartatzeko heinean neukan. Uste nuen lasterka
|
ibiliz
, beste zerbaitetan pentsatuko nuela, edo hobeki, burua erabat hustuko zitzaidala. Ba pentsa!
|
|
Parlamentuan sartzea lortu eta alderdiko bulegoak bilatzen hasi nintzen, Martaren bikotea izateak gauzak erraztuko zizkidalakoan. Ez zen horren beharrik egon; korridore batean ikusi nuen, alboetara begiratu gabe azkar
|
ibiliz
. –Aitor!?
|
|
Ezin da, esate baterako, ez indarkeriazko ez sumisiozko eszenarik erakutsi. Pornografia filmatzea hertsapen irudietan eskaskeriatan
|
ibiliz
, izotz gainean irristailurik gabe patinatzea bezalakoa da. Zorte on?
|
2018
|
|
Azkenean, ez da hain gogorra izan jaistea. Landarik landa egin dut herrirainokoa, larreen ertzetatik albait hurbilen
|
ibiliz
, aski modu egokian. Behin bakarrik gertatu zait, herritik oso hurbil nengoela, landa batetik besterako bidea garbi ez bereiztea; halako moldez non alde batetik bestera erabili behar izan baitut nire bizikleta argia bidea oztopatzen zidan heskaian barrena.
|
|
lehenbizikoz, beharbada, eraiki zuten egunetik. Sentipen bitxia izan da, eta beharbada horrexegatik atzeratu dut hainbeste abiatzeko ordua, etxean barrena hara hona
|
ibiliz
, dena bere lekuan zegoela behin eta berriz egiaztatuz.
|
|
Azkenean, bigarrenez igo zituen, deblauki. Oraingoan, belardian aurrera jarraitu zuen, ia lorategiko etxera iritsi arte; gero, buelta hartu, eta astiro
|
ibiliz
itzuli zen, begirada lurretik behin ere baztertu gabe. Nik, neurez, ezin dut deskribatu haren jokamoldea Kenton andereñoak bere gutunean baino hobeki; izan ere, «eroritako harribitxi baliotsuren baten peskizan ariko balitz bezala» zegoen.
|
|
Ez zen lehen aldia nire nagusiak halakorik galdetzen zidala; izan ere, badirudi zinez eragozgarria zitzaiola kontua. Orduko hartan, haatik, hala moduzko erantzun bat baizik ez zitzaidan bururatu han zurubiaren gainean igota nengoela; hain zuzen, nire ofiziokook, nahiz eta herrialdeko toki askorik ikusi ez landa eremuan barrena
|
ibiliz
edo leku pintoreskoak bisitatuz, jende gehienak baino Ingalaterra gehiago «ezagutzen» genuela, herrialdeko dama eta jaun printzipalenak elkartzen baitziren gure nagusien etxeetan. Bistan denez, ezin adieraziko niokeen halako ikuspegirik Farraday jaunari prediku itxuraz hanpurus bati ekin ezean.
|
|
You Sipok, alkandora sorbalden gainean jarri, lau umeak manta batekin estali, eta lehenago eserita egondako esteraren izkinara itzuli zen, bularrak zuzen zuzen gizonari begira. Gizonak atzeraka
|
ibiliz
iraultzen zuen lurra, eta noizbehinka burua altxatu eta emakumearen bular tenteei begiratzen zien. Hobeto begiratu ahal izateko, soroaren bukaerara iristean ez zuen buelta erdia eman eta kontrako noranzkoan lurra lantzen jarraitzen; aitzitik, oinez itzultzen zen emakumearen ondora, eta labakitzeari ekiten zion berriro atzeraka ibiliz.
|
|
Gizonak atzeraka ibiliz iraultzen zuen lurra, eta noizbehinka burua altxatu eta emakumearen bular tenteei begiratzen zien. Hobeto begiratu ahal izateko, soroaren bukaerara iristean ez zuen buelta erdia eman eta kontrako noranzkoan lurra lantzen jarraitzen; aitzitik, oinez itzultzen zen emakumearen ondora, eta labakitzeari ekiten zion berriro atzeraka
|
ibiliz
. Begirada altxatzen zuen bakoitzean, hitz ederren bat esaten zion emakumeari.
|
|
Hurrengo goiza Laudioko kaleetan norabiderik gabe
|
ibiliz
eman nuen, Guardia Zibilaren kuarteletik urrun, badaezpada ere. Beharginentzako otorduak prestatzen zituen herriko taberna batean bazkaldu nuen, eta, iluntzean, Basaurirako trena hartu nuen; bazkarian eta trenaren txartelean xahutu nituen nire azken sosak.
|