Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2007
‎Kontua da zuk energiari buruzko lan bat egin nahi duzula. Horretarako informazioa bilatzen ari zara, eta, gainera, itzultzen ibili behar ez izateko, euskarazkoa gurago duzu.
‎Inolako zalantzarik gabe. Eta tentu handiz ibili beharra dago gauzak ondo egiteko. Izan ere, pentsatzen dut batzuetan ardura gehiegi jarri dugula zientziaren arlo batzuetan, eta beste batzuk albo batera utzi ditugula.
‎Perretxikozale gehienak udazkena iristeko irrikan izaten dira, otarra hartuta lurrak ematen duen fruitu preziatuenetako bat biltzera joateko. Zale amorratuak udaberrian eta udan ere ibili ohi dira, baina udazkeneko hitzorduan ez dute huts egingo: mendian gora eta behera ibiliko dira, urtero bisitatzen dituzten txoko ezkutuetan, baso eta zelaietan, perretxiko bila.
‎Baina Sputnik ez zen Lurraren atmosferara sartu 1958ko urtarrilaren 3ra arte. Hau da, 92 egunez ibili zen munduari biraka; 1.367 orbita egin zituen Lurraren inguruan, gutxi gorabehera 70 milioi kilometro. 96 minututik behin bira ematen zion Lurrari, eta, orbitatzean, gure planetatik 938 km-ra urrundu zen eta 214 km-ra hurbildu.
‎Emeak handixeagoak izaten dira, eta arrek kolore biziagoak izan ohi dituzte. Jarrera aldetik ere bereizten dira; izan ere, arra ibili ohi da eme bila batera eta bestera; nahiko lurraldekoia da, gainera, eta lurralde finko finko bat izaten ez duen arren, dagoen tokian dagoela, inguruan dituen arrak uxatzen saiatzen da.
‎Garik Israelian astrofisikari armeniar bat da. Mundu osoan ibili da ikerketa zentro batetik bestera, eta, gaur egun, Kanarietako Institutu Astronomikoan egiten du lan. Umetako oroitzapenetik hasita, astronomiarekin izan duen harremanaz hitz egin digu.
‎Ubideetan animaliak itotzen direla sobera ezaguna da zentral hidroelektrikoak dauden inguruko biztanleentzat. Ehiztariek, mendizaleek eta batez ere artzainek sobera dakite argi ibili behar dela estali gabeko ubideen inguruan, haiek edo animaliak uretara erortzea ez baita zaila. Behin erorita, ordea, ubidetik ateratzea ia ezinezkoa gertatzen da askorentzat.
‎Horretarako, baina, derrigorrezkoa da norabide egokia ematea. Eta horretan fin ibili beharra dago, gainera, planeten tamaina oso txikia baita haien orbitarekin konparatuz.
‎Orain, pentsa ezazu besoak eta eskuak erabiltzeko arazoak dituen ezindu fisikoa zarela. Eta etxera iritsi zarela, nekaturik, telebista piztuko zenuke gustura, eta kanala gora kanala behera ibili , edo musika entzun, edo... Baina ez dago inor etxean.
‎Zaila da esatea, oraindik falta da lana, eta denboratxo bat dugu. Baina azkar ibili dugu, jendea zain dago eta.
2008
‎Bestalde, ardiei jatekoa emateko jadanik ez dute animalia artean ibili beharrik. Otaegik deskribatu zuen zer gogaikarria zen lehen animaliak bazkatzea:
‎Otaegik deskribatu zuen zer gogaikarria zen lehen animaliak bazkatzea: Animalien artean ibili behar izaten genuen; ardiak bustita baldin bazeuden, gu busti egiten ginen, eta ez ziguten uzten jana behar bezala ematen. Enbarazu hori saihesteaz gainera, orain askoz azkarrago egiten dute lan hori: zinta garraiatzaile batzuen bidez banatzen dute elikagaia.
‎Giltza batekin ireki eta ixten dituzte urtegietako uhateak, eta gaur egun urtegietako arduradunek dute giltza hori. Haiek hitz ematen dute emari jakin bat utziko dutela presatik behera, eta teknikari batek ibili behar du esandakoa betetzen ote duten egiaztatzen. Bada, errazagoa litzateke ikuskariek izatea urtegietako giltzak, eta haien esku egotea uhateak irekitzea eta ixtea.
‎Jaio bezain laster, usainka hasi da Cuscuta txikia, ea airean harrapakinen baten aztarnarik detektatzen duen. Azkar ibili behar du; jaiolekutik zentimetro gutxi batzuetara harrapakinik topatzen ez badu, bereak egin du. Izan ere, gurasoek ez zioten erreserba handiegirik utzi, eta ezin du fotosintesirik egin.
‎Dirudienez, orain dela lau milioi urte bereizi zen bere aitzindari australiarretik, Indonesiako uharteetara iritsi zenean. Han, ez zuen izan lurraldea kentzeko moduko lehiakiderik, ezta harraparietatik ihesi ibili beharrik ere. Bai, ordea, behar adina elikagai.
‎Sekretu bat: zirrika ibili da, bero bero eginda. Gainerakoak, guk geuk ikusi behar.
‎Hainbat teoria ibili izan da Ilargiaren jatorria ulertzeko. Lehen teoria batek dio, Ilargia eta Lurra, biak, gorputz bat zirela eta Ilargia Lurretik banandu zela, Lurra bizkorregi biratzen ari zelako [8].
‎Proiektua hasteko, genomaren mapa bat eraiki zuten lehenengo. Kromosometan zehar galdu gabe ibili ahal izateko, milaka erreferentzia puntu hartu zituzten. Behin mapa horiek eginda, genoma osoa bilduko zuen DNA zatien liburutegi bat sortu zuten.
‎Adibidez, Peruko Arahuay herrixkan eskolara doazen haurren kopurua 10 aldiz handiagoa da XOa iritsi zenetik, lehen txikitatik nekazari lanetan hasten baitziren haurrak. Eta Indiako Khairat herrixkan bueltaka dabiltzan behiak erabiltzen dituzte dinamo baten bidez eskolako XOentzako elektrizitatea lortu eta haurrak eskuz kargatzen ez ibili behar izateko.
‎Kartografia mugikorrerako ibilgailuek jasotako informazio guztia diskoetan gordetzen da, eta artxibatu egiten da, ondorengo erabileretarako. Beti erabilgarri dagoen irudi artxiboa osatzen dute disko horiek, eta abantaila handia da hori; hala, nahi den guztietan berrikus daitezke diskoak, eremu jakin batera ibilgailuak bidaltzen ibili beharrik gabe.
2009
‎1992ko urriaren 9an gertatu zen talka, New Yorkeko Peekskill hirian. Oso famatuak bihurtu ziren autoa eta kraterra, Allan Langheinrich ek, meteorito eta fosil bildumagile batek, mundu osoan ibili baitzituen erakusketaz erakusketa. P. Thomas
‎Denbora luzez ezin buruturik ibili izan dira biologoak, bakterioak nola bizi zitezkeen inolako barne egitura egonkorrik gabe. Eskeletorik edo antzekorik gabe, nola liteke dituzten formak izatea, edo bitan zatitzea?
‎Bero ponpa bat behar dugu, adibidez, lur azpian ibili den ura 17 ºC ingurura berotu bada eta berotu nahi dugun eremua 20 ºC inguruan izan nahi badugu (horixe da konfort tenperatura, gutxi gorabehera).
‎Koilareak, gainera, informazio gehigarria bidaltzen du: esaterako, animaliak zenbat eta zer abiaduratan ibili diren; baita koilareari zenbat bateria gelditzen zaion ere. Dena den, bateriaren iraupenari dagokionez, badago zer hobetu.
‎Euskal Herriko biztanleek begi onez ikusten dituzte zientziak eta teknologiak ekarri dituzten aldaketak eta aurrerapenak. Hala ere, askok uste dute teknologia berriekin zuhur ibili behar dela, eta osasunean eta ingurumenean duten eragina ezagutu arte arreta handiz aritu eta erabili behar direla. Hain zuzen, 1etik 5erako eskala batean, herritarrek 2,8ko adostasun maila agertu dute baieztapen horrekin.
‎Itziar Aretxagak (Bilbo, 1965) Madrilen egin zituen fisika ikasketak, Complutensen, eta hiri bereko Unibertsitate Autonomoan egin zuen doktoretza. Handik aurrera, leku batetik bestera ibili da. Haren esanean, zaila da astrofisikari batek Euskal Herrian egitea lan; bere alorrean oso ohikoa da nazioarteko jendearekin osatzea taldeak; izan ere, proiektuetarako deialdiak nazioartean zabaltzen dira, etxeko ikertzaileentzat kupo bat gordetzen den arren.
‎Chadwickek buru belarri ekin zion lanari. Azkar ibili beharra zuen; jende gehiago ere konturatuta egongo zen artikulu haren atzean egon zitekeenaz. Cavendish institutuko seietatik aurrera lanik ez egiteko arauari jaramonik egin gabe, hiru aste neketsuren buruan, frogatu ahal izan zuen berilioak igortzen zuena ez zirela gamma izpiak:
‎Izugarri sentitzen dut, infernuko jainkoek, gaixotasunekin gizakiak bisitatzen dituzten eta, ondorioz, medikuekin etengabeko borrokan dauden horiek, ez baitute nahi izan ni gaur Sohon zuekin, gizon handi horiekin, biltzerik, Lord! Zer asmakizun, zer burutazio, zer erretorika metafisiko, mekaniko eta pirotekniko ibili ote dira filosofo talde bikain horren hitzetik hortzera! Eta bitartean neu, malerusa neu, gurdi batean preso, ezin kabiturik eta ihes egin nahirik eta egonezinik eta atsekabeturik, sifiliaren edo sukar txarren baten aurkako gerra egiteko!
‎Hofstadter idazle estatubatuarraren obra ezagunena da. Ia hogei urtez ibili nuen buruan liburu hau, forma eman nahian dio idazleak hitzaurrean. 1979an argitaratu zuen, eta matematikaren dibulgazioan klasiko bat bilakatu da.
‎Beraz, udaberrian askatu arren, askatu berritan ez ziren hasi bikotekidea bilatzen, habiak egiten eta abar. Galarzak azaldu digunez, dena den, komenigarria ikusten zuten garai hartan askatzea, askatutako inguruan ibili zirelako, nahiz eta ez ugaldu. Izan ere, horrela aukera gehiago zeuden hurrengo urtean hona itzultzeko.
‎Adibidez, Gouldek aipatzen du sasoi berean Kropotkin printzeak ere egin zuela bidaia bat. Siberian zehar ibili zen, eta hura beste mundu bat da: hutsa, hotza, oso kondizio gogorrekin...
2010
‎Taxiaren atzealdean kutxa bat zegoela ikusi zuen taxi gidariak. Egun hartan Londresen barrena ibili zituen bezeroen errepasoa egin zuen. Auskalo nork utzi zuen.
‎Batetik, telefono guztiek badute mikrofonoa, eta berarekin ahotsa erabiltzera ohituta gaude. Bestetik, gailu txikiak dira eta teklatu txikiak dituzte; edo zenbakizko teklatuak soilik, eta tekla asko zapaldu behar dira letra bakarra idazteko; edo ukipen pantailan gainjartzen diren teklatuak txikiak eta ezerosoak dira (letrentzat, zenbakientzat eta ikurrentzat teklatu batetik bestera aldatzen ibili behar da). Azkenik, gailu aurreratuenek GPS moduko aplikazioak ere badituzte, non nahitaezkoa den eskuak libre izatea.
‎haragijalea da. Igeri egiten du eta urpean ibili ere bai, eta ibaiertzak korritzen ditu ornodun txiki eta krustazeoen bila. Batez ere arrainak, ugaztun txikiak eta hegaztiak jaten ditu.
‎Okerragoa izan zen amaren erreakzioa: atsekabearen saminez gaixotu egin zen, eta depresioaren bueltan ibili zen hurrengo urteetan, alabaren zorigaitzeko erabakiagatik. Izan ere, emakume bat mediku... hori pentsaezina zen, baita lotsagarria ere, askorentzat.
‎Ez zen hori izan, ordea, Antoine Abbadiak zientziari egin zion ekarpen bakarra. Esate baterako, Brasilen Lurraren magnetismoa neurtzen ibili zen, eta eguzki eklipseen hainbat behaketa egin zituen: 1851n Norvegian, 1860an Burgosko Briviesca herrian eta 1867an Aljerian.
‎Sartu farmazia batera, eta botika arruntak baino ugariagoak dira bolatxo homeopatikoak, eskumuturreko magnetikoak edo Bachen loreak. Edozein hiritan barrena ibili , eta klinika arruntak baino gehiago ikusiko dituzu reikizaleak, naturopatak edo aromaterapeutak. Berdin dio batere oinarri zientifikorik ez izatea, berdin terapeuta horien diagnostikoek ez hankarik ez bururik ez izatea, berdin entsegu kliniko ugarik deusetarako ez dutela balio erakustea.
‎Oxigenoarekin eta karbono dioxidoarekin egiten duten bezalaxe, arrainak etengabe egoten dira kanpo ingurunearekin ioiak trukatzen. Ortzadar amuarrainek, eta ur gezatako gainerako arrainek, oso kontuz ibili behar dute truke horretan ioiak neurriz gain ez galtzeko, kanpo inguruneak beren odolak baino ioi kontzentrazio txikiagoa baitu.
‎Birusen motor molekularrak aztertzeko, nanoteknologia izan dute oinarrizko tresna Carlos Bustamante biofisikariak eta bere taldeko ikertzaileek. Izan ere, birus bakar batekin eta DNA molekula bakar batekin ibili dira lanean.
‎Gobernuaren konfidantza ere galdua zuen, eta bere ondasunak aurreko makinarekin gastatuak. Dirua lortzeko, Lovelace eta Babbage zaldi karreretako apustuak irabazteko metodo bat garatu nahian ere ibili ziren; baina horretan ere ez zuten arrakastarik izan.
‎Balio hori gaur egun onartzen dena baino% 1,3 baino txikiagoa da. Ez zen urruti ibili .
2011
‎Kontakizunaren garaian, Mlodinow gai bat bilatzen ari zen ikertzen hasteko, eta aholku bila ibili zen. Feynmanekin solasaldi asko izan zituen (Helen saileko idazkariak uzten zionean, idazkari horrek asko babesten baitzuen Feynman programatu gabeko bisitetatik).
‎Baina, gaur egun, HTML5 eta AJAX moduko teknologia estandarrei esker, webgune oso interaktiboak egin daitezke, gailu mugikorretara egokituta gainera. Eta behin eginda, edozein gailutatik atzi daiteke, plataforma bakoitzarentzat aplikazio bat egiten ibili beharrik gabe. Hori guztia ikusita, bururatzen zaizkigun arrazoi posible bakarrak izan daitezke ezjakintasuna (sinesten zaila) edo enpresen betiko nagusitasun eta kontrol nahia, errazago lortzen dena aplikazioetatik eta irla isolatuz osatutako Internet batean.
‎Ornodunak ikasgaia hautatu zuen Egoitz Salsamendik karrerako bosgarren mailan; Joxerra Aihartza saguzarrak ikertzen dituen zoologoak irakasten duen ikasgaia. Aihartzak eskainita, saguzarrei irrati bidezko jarraipena egiten ibili zen asteburu batez Karrantzan. Hantxe piztu zitzaion bokazioa, eta bere burua eskaini zuen ikerketa horretan aritzeko, besterik ez bada garraiatzaile lanak egiteko.
‎Eta ziurrenik, mugikor, tablet a, ordenagailu eramangarri eta horrelako asko aterako dira hurrengo hilabeteetan, 3D pantaila eta grabagailuekin. Beste modelo 3D pantailadun batzuk ere atera dira, baina bi kamerak gabe, edo bi kameradunak, baina 3D pantailarik gabe (LG ren beraren Optimus Pad tablet a, adibidez); beraz kontuz ibili behar da 3D izenaz saltzen digutenarekin...
‎Rapa Nuiko Zaharren Kontseiluari eta Txileko Gobernuari esker, Bilboko Alfonso Antxia Espeleologi Zientzien Elkarteko kideok Rapa Nui uharteko Roiho zonaldean ibili gara lanean lau urtean. Almeriako, Txileko, Bolognako, Triesteko, Madrileko eta Nafarroako unibertsitateetako zenbait ikerlariren laguntzaz, bertako tutu bolkanikoak aztertu, eta zientziaren arloko hainbat adar landu ditugu, hango aztarnetan eta kulturan sakontzeko asmoz.
‎Noba gehienak urdinak dira, eta nano zurien materiala lehertzean eratzen dira. Baina noba gorriak nola sortzen diren argitu ezinik ibili dira astronomoak. 2002an aurkitu zuten orain arteko noba gorririk ezagunena, eta V838 Monocerotis izena eman zioten goiko irudian ageri da.
2012
‎Kontuz medikuntzan ikerketa egiten duzuenok, agian epaile batek hiesez edo minbiziz hildakoak zeuon errua direla esango baitu, aurretik sendagai egokirik ez aurkitzeagatik, baina inoiz ez baita behar beste diru inbertitzeko gai izan ez diren politikarien errua izango. Tentuz ibili meteorologoak, nonbait zuek aurreikusi baino euri jasa handiagoa erortzen bada agian kalte ordainen kargu egin duzuelako, kalte horiek konpontzeko aurretik egin zitezkeen inbertsioak egin ez dituzten politikariek ez baitute, noski, inolako errurik. Nik argi daukat:
‎Beraz, argi dagoenean zerbaitek funtzionatzen duela, guk esaten dugu: Hau ondo dago. Ebidentzia hori ez dagoenean, guk esaten dugu kontuz ibili . Medikuntza alternatiboek duten arazoa da gehienetan ez dutela aldeko ebidentziarik. Izan ere, gainera, kasu batzuetan arriskutsuak dira.
‎Bertan oso errotuta dago gauzak zaharkituta ez gelditzearen kultura: sistema eragileak eta programek ez dute hardware eskakizun handiegirik, eta, makina zaharretan ere ongi ibili ahal izateko, atzeranzko konpatibilitatea mantentzen saiatzen dira, eta formatu ahalik eta gehien maneiatzeko gai den softwarea egiten da. Ikusi izan dut ofimatikako software libre bat gai dena formatu propietario baten bertsio zaharragoak irekitzeko formatu propietario horren sortzailearen ofimatika paketeak baino!
‎Bidaiaren amaieran, larri ibili ziren Levick eta taldekideak. 1912ko otsailean Terra Nova ontziak jaso behar zituen, baina itsas izotzak bidea itxi zion.
‎Turing gustora ibili zen Bletchley Parken. Lankideek miretsi egiten zuten.
‎Ugalderen laborategiko kide izandako batzuek Derioko Biofungitek enpresan lan egiten dute gaur egun. Jatorri naturaleko fungizida kimikoak garatzeko eta merkaturatzeko ari dira ikertzen. Inolako hondakinik utziko ez duten produktuak bilatzen ditugu dio Biofungitek eko Olatz Fundazurik. Garrantzitsua da landareetan ibili ohi diren erle eta intsektuei kalterik ez egitea.
‎Halakoxea zen aitona Julio ere, eta etxean beste hainbat asmakizun egin zituen; esaterako, zigarroak egiteko makina bat, txikia, oso azkarra eta oso erabilerraza zela diote dio Ane Mirenek. Edo nire amari, bere errainari, egin zion sukalde elektrikoa, nire ahizparen biberoia berotu ahal izateko, ikatzezko sukaldea pizten ibili behar ez izateko.
‎beti ibili bainaiz
‎Irakasle izateko ikasketak bukatu ondoren, unibertsitatera sartzeko azterketa egiteko borrokan ibili zen Clara. Azkenean, 1895ean emakume irakasleei baimena eman zitzaien unibertsitatera joateko.
2013
‎askotan, hipotesi oso iradokitzaileekin, baina, gehienetan, froga eskasekin. Beti gertatzen da gauza bera zientzian, ibili behar garela mugan; gelditzen bagara seguru gauden lekuan, ez dago mugimendurik. Hortaz, mugara joan behar dugu, baina, noski, mugan mugitzea arriskutsua da; batzuetan alde ilunera igarotzen zara, eta beste batzuetan zeunden lekuan geratzen zara.
2014
‎Ayestak abardura bat gehitu zuen, hala ere: " Kontuz ibili behar dugu horrelakoak esatean, ezin baitugu ziur baieztatu. Baina zaila da zigarro elektronikoa ohikoa baino toxikoagoa izatea, hura oso baita toxikoa".
‎Ziurtasun falta horren atzean, besteak beste, saguzarrak aztertzeko zailtasunak daudela uste du biologoak: " oso leku zailetatik ibili behar izaten dugu, gauez gehienetan". Gainera, animalia iheskorrak dira, eta, gautarrak direnez, begi hutsez ikustea oso zaila izaten da.
‎Bat izan zen informatikaren aldetik, hori izan zen nire tesia; eta bestea, hizkuntzalaritzaren aldetik, UZEIko Mirian Urkiak egin zuena. Biok elkarrekin ibili ginen tesia egiten, eta ia batera bukatu genuen. Xuxen jaio, eta arrakasta izan zuen, eta orain bere bidea egiten dabil.
2015
‎Beharbada, nire ibilbidea apur bat arraroa da, ibili nintzelako ikerketan 1997 arte, eta gero betiko utzi nuen. Hamabost bat urte eman nituen ikertzen, eta, hasi nintzenetik, oso ibilbide normala izan nuen, egia esan.
‎Hiru urtekoa izan behar zuen bidaia bost hilabetekoa izan zen, eta Europan eta Afrikaren iparraldean ibili ziren. Baina erabakigarria izan zen De Buenentzat.
‎XX. mendearen hasieran, Nikolai Vavilov errusiar zientzialariak bere garaiko hazi bildumarik handiena lortu zuen. Gosea amaitzea zuen amets, eta, horretarako, espezierik emankorrenen bila ibili zen mundu osoan. Gaur egun, 1.300 hazi biltegi inguru daude munduan, Vavilovek hasitako bide emankorraren erakusle.
‎Vavilovek hogei urtez bidaiatu zuen Europan, Asian, Afrikan eta Amerikan zehar, haziak biltzen. Lantzen ziren espezien bila ibili zen, espezie bakoitzaren sortze guneak definitzeko. Nekazaritzan erabiltzen diren landare guztien basasenideak topatu nahi zituen.
‎Ikertzaileek egin duten behin behineko azken zenbaketan, ramet bat baino ez dute aurkitu; populazio horren biziraupena kinka larrian dago, beraz. Kasualitatez, espezie horren haziak biltzen ibili ginen iaz. Gure esperantza da ia desagertu den espezie hori berreskuratu ahal izatea, dio Garmendiak.
‎Eztabaidagai da, halaber, istripuak gertatzean ardura norena den, ibilgailua bakarrik bazihoan. Edo aseguruak nork ordaindu behar dituen, autoak beti bere kabuz ibili behar badu.
‎Bada, loxodromikak, hau da, orientazio konstanteko kurbak, lerro zuzenak direlako. Eta hori oso erabilgarria zen orientatzeko konpasak eta iparrorratzak baino ez zituzten garaian, ezin baitzuten orientazioa etengabe kalkulatzen ibili .
2017
‎Miguel Beruete Diaz Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikertzailea da, eta, azkenaldian, ingurune difusiboetan ibili da lanean, bere laborategiko eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko ikertzaile batzuekin batera. Antza denez, bidezidorrarekin asmatu dute, ingurune horietan objektuak ikusezin bihurtzeko geruza bat asmatu baitute.
‎Azkenik, pixka bat barre egiteko, esango dizut zer ikusi nahiko nukeen. Badakit ez dudala ikusiko, baina zientzia fikzioaren zale amorratua naiz, eta errektoreordetzan nagoenetik, astero astero ibili behar izaten dut batetik bestera. Beraz, nire ametsa da telegarraioa, Star Trek edo The Fly filmetan bezala.
2018
‎Garaitsu hartan, gertukoagoa dugun beste espezie bat ere bazebilen bazter hauetan. Neandertalak hemen ibili ziren gutxienez orain dela 200.000 urtetik, duela 40.000 urte inguru desagertu ziren arte, dio Gmez Olivenciak. Lezetxikin, Axlorren eta Arrillorren topatu dira haien fosilak.
‎Eta ikusi dira beste gauza asko ere. Esaterako, zer eragin izango duen ingurumenean, bai horrelako ibilgailuak egiteak, eta bai sortuko dituzten datu eta eragiketa guztietarako diren zerbitzarien kontsumoak; edo, nola eragingo dion pribatutasunari nondik nora (eta agian norekin) ibili garen erregistratuta gelditzeak. Aurrerapauso azkarren eta iragarpen arranditsuen artean, zalantza eta kezka ugari ageri dira.
2019
‎Hortaz, paleozeanografiaren tresnez eta metodoez baliatzen dira ikertzaileak, epe luzeko informazioa eskuratzeko. Horretan ibili da El Bani, Artikoan.
‎Bestetik, itsas korronteek ere zeresan handia dutela nabarmendu du El Banik. Svalvard inguruan ibili da ikertzen (Norvegia), eta han gertatzen da Atlantikoko ur gazi eta beroen eta Artikoko ur hotzen eta gezen arteko trukea. Ezagutzen dugu nolakoak diren gaur egun itsas korronte hauek, baina beti ez dira horrelakoak izan.
2020
‎Aipatzen dituzten beste neurri batzuk ere zentzukoak dira: ez bota listurik, eta kontuz ibili ez lesionatzeko.
‎Celatonea buruan, eta ibili munduan
‎Horrenbestez, eskolakideei apunteak eskatu behar izaten zizkien, eta etxean gurasoen laguntza jasotzen zuen, apunte haiekin bereak osatzeko. Lan handia zen, eta, gainera, aurrera egiteko eskean ibili behar nuen, bai apunteak lortzeko bai irakasleei nire egoera azaltzeko. Egia da gelakide batzuen aldetik laguntza haundia jaso nuela, eta irakasle batzuk ere asko saiatzen ziren, baina unibertsitatearen aldetik ez nuen halako egoerei aurre egiteko egiturarik aurkitu.
‎Eta beste hainbat adibide daude. Horrek haserrea sortzen du, eta kontuz ibili behar dugu, oraindik luze joko baitu.
‎Osteopenia eta osteoporosiarekin itzultzen dira. Ezin dira ibili .
‎Marteraino joan eta itzultzeko hiru urte behar dira. Hara iristean, makal eta ahul egongo dira, dute ibili zenbait egunetan. Misioa kolokan jar dezake horrek.
‎hezurra erabiltzen ari dela ikusita, ulertzen dute hezurra sortu behar dutela. Espazioan, ordea, mikrograbitateagatik ezin gara ibili , eta ez dute input hori jasotzen. Hezurra sortzeari uzten diote osteoblastoek, eta osteoklastoek hezurra jaten jarraitzen dutenez, oreka hautsi eta poroak sortzen dira, menopausian bezalaxe.
‎Jarduera bertan behera utzi zutenetik, eraisteko plana atzeratzen ibili dira. Oraingoz, 2022an hasiko direla iragarri dute, eta lan horiek bukatzeko hamarkada bat dutela kalkulatu dute.
‎Marteren 1894ko oposizioa aukera bikaina izango zen horretarako, baina azkar ibili zuen. William Pickering astronomoa eta Andrew Douglas graduatu berria kontratatu zituen, eta, berehala, behaketak egiteko kondizio atmosferikorik onenak izango zituen lekuaren bila jarri zituen.
‎Igerileku, sauna eta halakoetan, gainera, patogenoen aurkako berariazko produktuak erabiltzen dira, eta itsasoan, berriz, gatzak ere ez lioke mesederik egingo. Aldiz, ibaietan eta ur gezako beste eremuetan birusak denbora gehiago iraun dezake suntsitu gabe; horregatik, kontuz ibili beharra dago diluzioaren efektua txikiagoa den tokietan (putzu txikiak), bereziki jende askok erabiltzen baditu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia