Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2000
‎Gogoratu besterik ez; anaforikoak eta erreskada luzeak (jatorrizko testuaren ezaugarri agerikoak) premiazko nabarmendu ditugun bakar horietan datoz. Enparauetan ikuspegi estuagotik ibili gara ia beti, diskurtsoaren maila, ahal den neurrian, galdu gabe.
‎Legegileak, aginpidean baino, apaizgoan dihardu. ...izan behar dute, ezagutzeko modukoak izan baitaitezke, erakunde berri baten aurrean, teoriak eskaintzen dizkigun abantailak eta ez, ostera, haren gaitzak, horiek bakar bakarrik praktikak idoro ditzakeelako; ona ere zokondoratu behar da onena zalantzan izanez gero; abusua zuzentzerakoan, zuzenketaren beraren arriskuak ikusi behar dira; zentzubakoa litzateke, halaber, erabateko perfekzioaren atzetik ibili ontasun mugatua izan dezaketen gauza horietan; legea aldatu ordez, erabilgarriagoa da, ia beti, lege horiek estimu handiagotan jartzeko arrazoi berriak herritarrei aurkeztu; historiak berak ere, gizaldi batzuetan zehar, ozta ozta eskain dezake bizpahiru lege zuzenen argitalpena; azkenez ere, soil soilean dagozkiela lege aldaketok proposatzeko aukera izar onaren pean jaioei; hauek, bai, hauek dira...
‎orrialde bikoitietan gogoeta pribatuak utzi zituen eta bakoitietan Tractatus aren ideia nagusiak biltzen hasi zen. Krakovian igaro zuen gerra hasiera eta laster Goplana izeneko patruilarian Vistula ibaian barrena ibili zen. Tolstoik ebanjelioei egindako iruzkinak irakurtzen zituen, baita Emerson eta Nietzsche ere.
2001
‎Hitz hauek erabiltzerako orduan kontu handiz ibili behar da, gure tradizioa jatorri kristaukoa izanik infinitua mugagabeki ahalguztiduna den zerbaiten gisa irudikatzeko joera baitugu (adibidez, inteligentzia infinitua mugarik gabe gorenera eramaniko zerbait bailitzan). Baina zientzia garaikideak magnitudearekin inolako zerikusirik ez duen infinituaren beste nozio bat garatu du, matematikak adibide:
‎Lau hankadun animalia zehatz bat ikusi hemen, eta beste bat hor, eta gero beste bat harantzago, eta zelan sortzen den gugan ‘txakur’ ideia unibertsala, gure gogoetetan, hizkeran, idazkeran, adierazpen guztietan erabiliko dugun ideia unibertsala; bururik zorrotzena azpiratzeko beste da. Eta berdin gizaki, eder, materia, substantzia, izan, txakur, ibili , egia, lore, jan, nornahi hitz arrunt —filosofiko edo ez filosofiko— egunerokoekin gertatzen zaiguna. Agian ez dira adimen kontzeptuak, gogo gogapenak baizik.
‎Egia bila egia maite dugulako dihardugu, egia maitatuz. Gauza berezko edo artezko ederrak egin edo ikusi nahian ibili , ederra maite dugulako egiten dugu. Eginkizunetako etikan ez dira sartzen zuzenean egia eta ederra, baina maitatzearen etikan bai, barru barruan daude.
‎Baina maitagogoak, maitabehardun izanik, ez du atsedenik, beti bila dabil. Gorago esan dugu ‘izaki ari laria’ dela, ‘maita ari a’ Legepekoa ez dabil —edo ez du ibili behar—, adibidez, egiaren edo ederraren bila. Ez du bere gogoeta hutsetan agindu moralik, ez dagoelako gogoeten araurik.
‎nor/ zer da antropologiaz arduratzen den gizakia —antropologoa—; filosofiaz diharduen gizakia —filosofoa—; zientzia eraiki nahian dabilen gizakia —zientzialaria—? Ez naiz filosofia aztertzen edo egiten ibili , nire galderari erantzun nahian baizik. Ezin izan dut erdi bidean geratu; beti, atzenean, galdera bat nagusitu izan zait:
‎Eskalada asko ontzat ematen dugun bezala, nahigabe batzuk izan arren; horrela Jaungoikotasunera egin zuen igoera miragarria, eta gurea Berarekin, ontzat eman behar dugu, nahiz eta sarritan nahigabeek jota ibili eta bere soka lagata —maitatzeari uko eginda— amildegira jausteko zorian izan. Hau da, nahiz eta atsekabeak izan eta bekatuak egin.
‎Benetako hipotesi zientifikoa izan dadin datu garrantzitsu guztiak bereganatuz lortzen den azterbidea izan behar du, zientziak behaketen gainean ibili behar duenez. Eta guk ere geure egiten dugun kodeen eboluzioaren hipotesi edo aurrehipotesi honek bi datu multzo bereganatzen ditu:
2002
‎Presoei eman beharreko janaria ahal denik merkeena eta arruntena izango da, ez bailitzateke ez egoki ez zuzen izango presoak klase pobreenetako dohakabeak baino hobeto tratatzea. Elikagaiak ez dira nahastuko eta ura emango zaie edaten; ogia bada elikagairik merkeena, hori emango zaie jaten presoei; baina ez da komeni, oro har, elikagai landurik presoen dietarako, lurrak berak nahikoa fruitu ematen baitu, janaria lantzen ibili beharrik gabe ere. Nork esango luke irlandarrez, arraza behe mailako batekoak direnik, patata baizik jaten ez dutelako?
‎Ikuskaritza dorretik leotz bakoitzera, latorrizko hodi batzuk ipiniko dira, ikuskatzaileak, ahotsa batere urratu gabe, hara eta hona joaten ibili beharrik gabe, presoei zernahi gauza esan, horien lanak zuzendu eta, batez ere, denak zaintzapean daudela ohartarazi ahal diezaien. Dorreak leotzetatik bananduko duen hutsune edo putzu zirkular gisako bat eduki du, presoei ikuskatzaileen aurkako edozein saiakera burutzeko modua galaraziko diena.
2003
‎— Maitasuna beti hori izanik —esan zuen beb rak—, nola eta zein ekintzatan ibili behar da haren atzetik adore eta lehia hori maitasun izendatzeko. Zein da ekintza hori bada?
‎— Ziurtzat jo ezazu, Sokrates —esan zuen—, gizakien ospe nahiari begiratu nahi badiozu, harrituko baitzinateke beren zentzugabekeriaz, nik esandakoak gogoan izan ezik, ospetsu bihurtu eta" betiko fama hilezkorra ezartzeko" maitasunak zein egoera harrigarrian ezartzen dituen pentsatuta. Eta horregatik umeengatik baino areago daude prest edozein arriskutan ibili , dirua gastatu, edozein neke jad san eta bere alde hiltzeko. Zuk uste al duzu bada Alkestis Admetoren ordez hilko zela, Akiles Patrokloren ondoren edo zuen Kodro semeen erregetzagatik beren bertutearen inguruko oroitzapen hilezkorra, guk orain gordetzen duguna, izango zela ez balute uste izan?
‎Argi eta garbi jakin ezazue zuetako inork ez duela bera ezagutzen, nik erakutsiko dizuet ordea, hasi naizenez d gero. Ikusten duzue Sokratesek ederrak maitatzera jotzen duela, eta beti beraien inguruan ibili eta liluratuta egoten dela, eta beste aldetik orokorrean ez duela ezer ezagutzen ezta jakiten ere. Bere itxura hori ez al da sileno baten berezkoa?
‎Maitasuna leuna delako froga e bera erabiliko dugu guk ere. Ez baitabil lurraren gainean ezta garezurren gainean, oso bigunak ez direnak, izaki bigunenetan barrena baizik ibili eta bizi ohi da, izan ere jainko eta gizakien izaera eta arimetan ezartzen du bizitokia. Eta ez arima guztietan bereizi gabe, aitzitik izaera gogorrekoa topatzen duen arimatik aldentzen da, eta izaera bigunekoan ezartzen da.
‎25, 26 Aipatu adibidean eta antzeko beste batzuetan ikus daitekeen bezala, garrantzitsua da ekitate naturalaren kontra ez egitea, nahierarako legeetatik ateratako zorroztasun eta ondorio faltsuen bidez. Baina gisa bertsuan, tentuz ibili behar da lege naturalak nahierarakoen gainetik jartzean, harako legeren batek nahierarako legearen mugapenak gaindi ez ditzan, nahierarako legea lege naturalarekin bateratuz zehazten direlako lege bakoitzaren ondoreak. Bestela, kaltea nahierarako legeari bakarrik egiten zaiolakoan, lege naturalari ere egin dakioke.
‎Lortu dugun ala ez, ezin geuk esan. Buru has ala ondo estalita ibili garen, zuen esku.
2004
‎Beharleku hori gogoan hartuta bidaiatzen pasatu zuen denboraren zati bat soldadu ibili zen. Europa osoa gerran zegoen garai batean karrera militarrari lotu zitzaion.
‎Honetaraz gero, galdera batek asaldatzen gaitu, idazlan honen hasieratik gure gogoan eta idazluman etengabe bezain isil hegaldatzen ibili dena: zein da Wittgensteinen Jainkoa?
‎Gizakiaren existentzia indibidual nahiz kolektiboari begiratzen badiogu konturatzen gara etengabeko aldaketak ezagutzen dituela, ala pentsaeran eta ideologian, ala jokatzeko eta sentitzeko eran, ala bizitzeko eta espresatzeko maneran. Ohartuki eta oharkabe gizakia, banaka hartuta zein elkartean, zabuka eta noraezean bezala ibili ohi da, zirt edo zarteko erabakiak hartu behar dituela eta erabaki horietan huts egin dezakeela. Goizago edo beranduago gizakia horren jakitun eta ohartun da.
2006
‎Heroi homerikoari ez zaio ezpainetan kezkarik loratzen; asaldurarik ez du ezagutzen. Etenik gabeko borrokarekin nahastuta ibili beharrak, borroka heroikoarekin nahastuta ibili direnen biografiak ezagutzeak, zorroztu egingo zuen patuari buruzko sentipena: halabeharra, halabeharra da.
‎Heroi homerikoari ez zaio ezpainetan kezkarik loratzen; asaldurarik ez du ezagutzen. Etenik gabeko borrokarekin nahastuta ibili beharrak, borroka heroikoarekin nahastuta ibili direnen biografiak ezagutzeak, zorroztu egingo zuen patuari buruzko sentipena: halabeharra, halabeharra da.
‎Taulatxo mizenikoen bidez eta ondare arkeologikoak erkatuz eraiki den soziologia mizenikoa bat dator, gehienetan, testu epikoetan, bereziki Homeroren testu zaharrenetan, agertzen den gizarte heroikoarekin. Halere, ardura handiz ibili beharra dago testu hauekin; batetik, Aro mizenikoa islatzen duten pasarteekin batera, Aro Lausoa eta Aro Arkaikoa islatzen dutenak ere badaudelako; eta, bestetik, bereizketa historiko soziologikoak egiterakoan interpretazioaren eskuetan eror gaitezkeelako: etorri ere, aditu guztiak ez bat, sarreran ikusi dugunez.
‎Zin dagizut, ama, ekintza hori burutzeko gai naizela, ez baitut batere kezkarik geure aita gorrotagarriaz: hasieratik ibili da hori burutazio makurrak gogoan hartzen (Hesiodo, Teogonia, 170).
‎Eztabaidan dago iturri historiko fidagarrien artean Homero erabil ote daitekeen; testu homerikoen barruan arreta handiz ibili behar da: Aro mizenikoari dagozkion elementuekin nahastuta beranduagoko elementuak biltzen dira.
‎gizakien arteko aldeak, sarri askotan, ez dira kasu partikularretan oinarritzen, kontu orokorretan baizik; eta alde horiek diruditen baino txikiagoak dira benetan. Sarritan, terminoen gaineko azalpen batek eztabaida bere bukaerara eraman izan du, eta liskarrean aritu direnak harritu egiten dira sesioan ibili direlako beren judizioen gainean funtsean elkarrekin ados egon arren.
‎Hitzaurre hau amaitze aldera, modu batean edo bestean lan honen inguruan ibili diren zenbait lagun ekarri nahi ditut gogora. Eskerrak denei.
‎Filosofia ororen mamia egiaren eta denboraren arteko harremana da Kojeverentzat. Filosofoak egiaren bila ibili izan dira beti, aurkitutzat eman izan dute maiz, eta hitzez, kontzeptuen bitartez, adierazi nahi izan dute. Baina egia, agertzekotan, mundu historikoan ageri denez, beharrezkoa da lehenaz eta geroaz hitz egitea, bilakaeraz, azken batean denboraz.
‎Aristotelesentzat, Hegelentzat bezala, denbora zirkularra da. Grekoarentzat, alabaina, eternalki gabiltza zirkuluan itzuliak egiten, ibili biribilean; Hegelentzat, berriz, ibilbidea bakarra izango da.
‎Politikaren axaleko gorabehera mediatikoetarik urruti beti ere (argazkirik ez, elkarrizketak apenas), Europan benetako agintea kudeatzen zuen talde txikiaren kide izan zen. Europako Batasuna bultzatu zutenen artean ibili zen. Berbarako, Kojevek diseinatu zuen Batasunaren baitako Aduana sistema, Irun osoak sistematikoki ixkin egiten baitzion bestalde. c) Anitz ispilu eta isla, beraz, Kojeve enigmatikoaren jostailu.
‎Azkenik, uste dut Kojevek oso garbi zituela bere helburu filosofiko politikoak eta, KGBn ibili baldin bazen ere, bazela nor KGB bere alde erabiltzeko, KGB Kojeve erabiltzeko adina behintzat bai. d) Datozen ataletan, irakurle, Kojeveren helburu filosofiko eta politiko horien berri izango duzu.
‎Desira bera ere ezabatuko du gizakiaren eta munduaren identitate errebelatuak. Giza denboraren zirkulua behin baizik ezin da ibili ; Historia bukatu egingo da eta ez da sekula berriro hasiko; gizakia hil egingo da eta ez da berpiztuko (gizaki gisa behinik behin).
2007
‎Neure giza espiritua (av6pwpw daipwn) bilatzen ibili nintzen (Heraklito, Fr. 119).
‎palmondoak, meandroak, grekak, basapiztiak, pertsonaia mitikoak, eszena figuratiboak...; tonu berdeak, urdinak, arrosak, horiak, moreak, gorriak277.. Zentimetro koadro bakar bat ere ez zegoen margoz estali gabe, alegia, harria, marmola, brontzea..., dena zen mihise eder bat margolariarentzat278 Eta margolariak ez ziren betelanean ibili : koloreak nahasten zituzten, ñabardura piktorikoak sortzen zituzten perspektibaren arabera279..
‎Politikarien interesei buruz esan den gauza berbera esan daiteke sortzaileei buruz ere: politikari indartsuen inguruan ibili ziren artista eta arkitektoak:
‎Zientzia teknikoen eta giza zientzien arteko partiketa edo taxonomia (taXij) bera ez zatekeen zilegia izango garai arkaikoan: medikuek, esaterako, beti hartu zuten euren burua filosofotzat, alegia, giza zientzialaritzat373; artegileek, edertasuna edo estetika bezain kontzeptu filosofikoen atzetik ibili ez ezik, inoiz ez zuten ahaztu politikoa zela beren lanaren emaitza; politikaren ikuspegi errealista batek teknikarekin parekatu zuen polisaren edo gobernuaren zientzia. Beraz, ingeniari, filosofo, jakintsu edo artisten artean atzeman dugun nahasi mahasiak ezin zuen diziplina partiketa zehatzik eman:
‎• Sofisten zirkuluan ibili omen ziren, batera, medikuak eta eskultoreak V. mendean zehar307 Zehazki, Gorgiasek eta gainerako sofistek garatu zuten pertsuasioaren teoriak aplikazio zuzena izan zuen Zeuxisen edo Praxitelesen obretan308, eta, beste esparru batera joanez, baita antzerkiaren praktikan ere309 Zeuxisek eta Parrasiok erakutsitako jarrera espektakularra Hipias eta Gorgiasen jarreraren errepikapena da310.
‎• Agatarko Samoskoak Eskilorentzat hiru dimentsioko dekoratu bat margotu eta aurkeztu zuenean, esaterako, Demokrito eta Anaxagoras ibili ziren, besteak beste, paisaiaren agerpen estetikoari buruzko eztabaidan engaiatuta318.
2008
‎Kausa esaten zaio, lehenengo zentzu batean, zerbait sortzeko berebaitako abiapuntuari; adibidez, brontzea[...] zilarra[...] baita haien generoak ere; beste zentzu batean kausa formari eta ereduari esaten zaie, eta hura da esentziaren eta bere generoaren definizioa[...]; gainera, kausa bilakaeraren edo geldialdiaren hasiera den printzipioaren abiapuntuari esaten zaio; adibidez, aholkua eman duena kausa da, eta aita haurrena, eta, orokorrean, egilea egindakoarena[...]; bestalde, badago[...] xedea, eta hura helburu den hori da; adibidez, paseoan ibiltzearen kausa osasuna da. Izan ere, zer dela eta paseoan ibili –" Osasuna edukitzeko" esaten dugu; eta horrela erantzunda, kausa eman dugulakoan gaude (V 2, 1013a24).
‎Ulermen espekulatiboa planteatzeko zorian zegoen Fichte bere azken garaian, eta Schelling ere oso hurbil ibili zen, nahiz eta azken horrek ez zuen planteamenduan asmatu, hausnarketa banatzailearen ordez bitarte gabeko intuizioa proposatu zuelako, zeina Hegelek behi guztiak beltzak diren gaua bezala ezaugarritu zuen.
‎Bidea luzea izan da bai Hegelentzat eta bai Beethovenentzat. Hegel, bere Jenaer garaian() filosofiaren forma egokiaren bila ibili zen. Beethovenek, berriz, bere Heroikoa n (1804) antzeko arazo formalak konpondu zituen, bereziki Durchfuhrung deitutakoa (garapena).
‎Egitura horrek osotasun bat biltzen du. Historian sartzeko, egitura horrek bere osotasunean ibili behar du. Horregatik esaten du Hegelek, estatua sortzen duten" herriak" bakarrik sartzen direla historian.
‎Kontrako kolpea jasaten du, horrela irudikatu nahi badugu. Subjektutik abiatuz, hori oinarrian geratuko balitz bezala, aurkitzen du ezen, predikatua substantzia denez, subjektua predikatu izatera igaro dela eta horrenbestez gainditua izan dela; eta horrela predikatu zirudiena masa oso eta beregain bihurtzen denez, pentsatzeak ezin du aske ibili noraezean, baizik eta pisu horrek eusten dio. — Bestalde, lehenik subjektua oinarrian ezartzen da norbera objektibo finko gisa; hortik abiatu ondoren beharrezko higidurak jarraitzen du determinazioen edo predikatuen aniztasunerantz; hor subjektu haren ordez nia jakituna bera agertzen da, eta predikatuen elkarlotzea eta haiek bermatzen dituen subjektua da.
‎Schellingekin kontuz ibili behar zuen Hegelek, bere babeslea baitzen une hartan. Hala ere, Schelling ere kritikatzera ausartu zen, nahiz eta Fichte baino modu askoz ere ezkutuagoan.
‎Orduan salbazioa etortzen da saltus mortale baten bidez (Jacobiren hitzetan). Gure artean, Unamuno jarrera horretatik oso hurbil ibili zen.
2009
‎Idazlan horretatik aurrera emango ditu argitara bere obrarik inportanteenak; aurrerantzean, tradizio marxistan nagusi dabilen historiaren kontzepzioaz bestelako baten funtsa argudiatzen ahaleginduko da Bensaid. Tradizio marxista horretan, sozialismoa —dio Bensaidek— eroso asko ibili da zenbait kategoria erabiliz, besteak beste, lan indarra, kapital metaketa, produkzio indarren garapena, teknikaren bilakaera... Mendebaldeko marxismoak ez bezala —horrek, azkenean, Marxen obra gaitzetsi egin zuen, bertako historiaren filosofia razionalista, determinista, ekonomizista, dialektikoa eta teleologikoa zelakoan—, Bensai' dek arrazoimen historiko eta soziologikoarekin kritiko agertzen den eta bere garaiko positibotasun zientifikoaz haratago doan Marx hori berreskuratu du.
‎Nietzscheren kritika honela ekar dezakegu hasierako pintzelada moduan: hor ibili zarete, filosofook, ideien eta kontzeptuen gainean eta beharrezkotasun zein apriorizkotasunaren gainean hitz egiten; ahantzi duzue jada kontzeptu eta ideia horien jatorriaz ere galdetu behar duela filosofoak. Eta" ere" erraten dut, ze ez dut uste (eta hau neure interpretazioa da) Nietzschek ukatu egiten duenik Kanten analisiaren balioa.
‎lurrera erorita altxa gaitezke? Benetan noizbait ibili izan gara lurretik ez den beste tokitik?
2010
‎Labur zurrean, gizakien esparruan, botere legegilea, gutxienez, gorengo buru horrengan agertzen da, buru hori edonor izanda ere, ezin garelako horren bila ibili eperik gabe, eta esparru horretan ezin duelako inork izan botere handiagorik. Horren mende dauden kategoria txikiagoko printzeek boterea izango dute, buru horrek ematen dien heinean, euren kargua, ohitura eta lege edo pribilegioak kontuan izanda; gai hori gero jorratuko dugu zabalago.
2011
‎maisu espiritualak, xamanak, santuak..., eta orobat jende arrunt ugari. Eta ezin esan arrazoimenaren jarraitzaileak baino nahasiago ibili direnik; arrazoimenak bere bidea ezartzen zuen heinean, haiek ezinezko kontuak eskaintzen zituzten, baina, denborarekin, arrazoimenaren eremura, zentzura eta behatze gunera bildu ziren halako asko.
‎bi"; baita Juan Kruz Igerabideren poema ere (zati bat irakurri zuen). Euskal Herrian filosofia eta literatura (poesia) elkarri eskua emanda inoiz ibili badira, existentzialismoan izan delakoan, Maider Etxanizen azterketa gaineratu dugu," Existentzialismoaren ekarpena euskal literatura modernoan", Kongresutik kanpokoa hori, amaierako" Poesia eta filosofia: hilobiz hilobi" scherzoa ere bezala.
‎Bera pilatuz joan den transzendentziaren jopu; berak fabrikatzen dituen ziurtasunen gatibu. Izan ere, gizon emakumea beti baldin badabil, eta ezin badu ez ibili , Absolutuaren bila, alferrik bilatzen du hori hor jada ipinita, erabilerarako prest; berak ipini du, eta orduan, berak ipinia duela jakinda, bere helburu absolutua edo izango da apika, ez deusen fundamentu absolutua. Gizakia —askatasuna— oinarrigabeziaren gainean baitago zutik, edo zintzilik.
‎Benjaminek Frantziatik ihesi Portboura ibili duen bidea, urte eta erdi lehenago Machadok norabide kontrarioan egin du Espainiatik ihesi. Niretzat Portbou orain arte gerra zibileko kontuen oroipen bat baino ez zen, konturarik gabeko paisaia bat kontakizun zaharretan lausotuta.
‎Valeryrentzat espiritu frantsesaren espresioa musikan Debussy den legez (Valeryk ez du arazorik espiritu frantses batean sinesteko), filosofian Bergson da, filosofia eta poesia ezkontzen jakin duelako (Kanten kontrara, esaterako). Bera ere poesia eta filosofiarekin ibili da filosofatzen hainbat arazo klasikotan: zer den denbora, ezagutza, ezagutza eta artea, mitoa, etab. Saio polit bat txit aipatua" Dantzaren filosofia" da, denboraz, erritmoaz, etab., egiten dituen gogoetez gain, meditazio antropologiko baterako ere balio diona.
2012
‎Bi mundu gerrak, nazionalsozialismoa, estalinismoa. Kontzientzia kolektiboa oso kolokan ibili zen mendean zehar. Adorno eta Horkheimer erbestetik Alemaniara itzuli zirenean, Alemaniak hasiera berri bat behar zuela pentsatu zuten, eta bere kultur klasikoengan konfiantza berreskuratu behar zuela.
2013
‎Zer non hazi eta bizi finkaturik eta ordenaturik dago. Honela, arimaren izaerak ezin du gorputz gabe bakarrik sortu, ez nerbioetatik eta odoletik urrun ibili . [...] Baina, gure gorputzean ere gogoa eta arima, elkarrengandik bereiz, non haz eta izan daitezkeen finkaturik eta ordenaturik ageri denez gero, hainbat gehiago ukatu behar da gorputz osotik at jaio eta iraun dezaketenik.
2014
‎Lamarck ek naturaren zentzuari eta egiazkotasunari etekin handia atera zion bitartean, Darwin eszentrikotasunarekin eta gauza bitxiekin jostatu zen, batzuetan ergelkerietan ere ibili zen. Berak bazterrekoa bilatu zuen, hondatutakoa, hautapen naturalaren aldeko bere argudioa indartzeko...
2016
‎Lankidetza. Arizmendiarrietaren eraldaketa proiektua, Lanki/ Huhezi, Eskoriatza 2000 [aurrerantzean L]. 314 Ez dago zertan esan mundua asko ibili dela, Don Jose Mariaren inspirazioaren argitara estreinako lagunek Arrasateko Kooperatibismoa (’arizmenditarra’) abiatu zutenetik hona: " gaurko enpresa egiteko eta ulertzeko modua ez da duela mende erdi Arrasateko kooperatibak erne zirenekoaren parekoa".
‎Era honetan, bururatu ahal dugun gauzarik handiena, goi animalien sorketa, naturako gerraren, gosearen eta heriotzaren ondorio zuzena da. Badu handitasunik biziaren ikuspegi honek, honako hau erakusten baitu, alegia, Kreatzaileak forma gutxiren edo bat bakarraren baitan bizia eta bizi indar ezberdinak arnastu zituela eta, planeta hau grabitatearen lege iraunkorraren arabera jira-biraka ibili den bitartean, hain hasiera xumetik formarik eder eta zoragarrienak garatu direla eta garatzen ari direla.
‎Puntu horretan Dawkinsek sekulako eztabaidak erabili ditu, aurrena S. J. Gouldekin bereziki (ik. horren kritika Dawkinsi, in Eboluzioari buruzko gogoetak (Panda Hartzaren erpurua), Gaiak, Donostia 1995, 106), eta E. O. Wilsonekin gero, polemika horietan beste hainbat jende ere partedun ibili dela. Eztabaida horiek (eboluzioaren unitatea genea ala organismoa den, ala taldea den, ala eboluzioa maila ezberdinetan batera agitzen den) egoismo ala kooperazioaren gaia zuzenean ukitzen dute zenbait puntutan, eta gai horren azterketa lasaiago batek aintzat hartzea lukete.
‎265 Kritika horrek bere onetik ateratzen du Dawkins (determinismoaren inguruan ere hainbat polemika ibili du kritikoekin). Hemen ez dugu ahaztu, Dawkinsen beraren ustean kritikoek egozten dioten ‘determinismoaren mitoak’ zerikusirik ez (omen) duela berarekin, eta bai kritikoen (Rose et alii)" paranoiac and demonological theology of science" baldarrarekin, ik. Dawkins, R., ‘Sociobiology:
‎Gizakiak aberetik dauka bere morala; bera den aberetxoaren biziera komunitariotik, hankabiko ahul horrek ibili duen eboluzio biologiko eta sozialetik hain zuzen ere (hainbat abere suerteren eta arraza primitiboetako jendearen jokaerak konparatuz ageri denez). 91
‎Morala Iraultza bera da, eta gaur haren garaipena ez dago moralen baten kondizioen mende. Zinez materialista bada, hortaz, iraultzaileak zer ibili behar du milikeria moralekin. Ez dago Iraultzarena beste moralik, esango dizute nihilista errusiarrak edo anarkista paristarrak.
‎Korapiloa natur determinismoa, edo eskolaera klasikoan kausalitatearen printzipio unibertsala esaten zena, eta giza askatasuna (kulturaren beregaintasuna) elkarrekin konpontzean dago; h. d., nola izan gaitezkeen tenore berean Descartesen automatak eta espiritu askeak, erantzupidekoak; Dawkinsen makina robotikoak eta berdenboran agente helburuen kontzienteak, etorkizunaren ikustun eta erabakimen propioaren jabe. Filosofoak, askatasunaren faktoa (edo postulatua) esplikatzeko orduan, nahiko endredatuak ibili izan dira. Baina bizitzaren zentzua filosofoen ‘sineskeriak’ gabe argitu behar zigun Dawkins apenas dabil hobeto.
‎Talde hautespenaren auzia, jeneralean sozialtasunaren eta, beraz, kooperazioaren arazoarekin asoziatua, gora eta behera ibili da azken mendean. I. Mundu Gerraren ostean, K. Lorenz eta ikerketa etologikoen hastearekin, talde hautespenaren ideia orokor bat txit zabaldu zen.
2017
‎Ordea, ez dago hor aurreikus ez nezakeen ezer: tentuz ibili banintz, objektuen antolamenduan erreparatu banu, eta abar; ihes egiten didan ezer ez printzipioz. Alabaina, Bestearen agertzeak situazioari aspektu bat ekartzen dio nik nahi ez nuena, menperatzen ez dudana eta ihes egiten didana printzipioz, Bestearentzat baita.
2021
‎Erreprodukzio biologiko, ekologiko, sozial eta espiritualerako23 elkargunea da (Mies eta Shiva 2014: 189), gorputz anitzen praktika, ibili , ekintza eta gurutzatzeek josten duten sare konplexua, maila eta geruza askotarikoa (Agirre eta Eskisabel 2017: 14).
2022
‎Baina bada denbora tenplua arrakalatu zela. Haizea ibili egiten da eta arazoak aldatu. Kontua da, emakumeok filosofia egin nahi eta ahal izan dezagun, filosofiak berak aldatu beharra duela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia