2000
|
|
Eta bertze batzuetan badirudi ezen batak irabazi duela, baina ez, zeren ustekabean lasterraldia apur bat luzatzen baita, eta irabazle zirudiena —bere ahaleginean leherturik eta ezin aitzina eginik— galtzaile gertatzen baita hondarrean. Eta egun hartan ere, horixe gertatu zitzaidan, zeren, erran nahi nuena erranik, noiz eta baitzirudien ezen ausartziaren zaldiak beldurrarena garaitu zuela, aldiz, nola ez bainuen nik erabakitzen noiz akabatzen zen lasterraldia baina bertze bazkaldar guztien usteak eta aburuak, eta nola susmatzen bainuen ezen aburu
|
hura
ez zela ene aldeko izanen, aitzinatu zitzaidan beldurraren zaldia, eta jaundu zen hura nitaz, finean. Eta, eskuak bururat eramanik, bekoz beko nuèn don Frantziskoren begi kanporatuei beha geratu nintzen, ekaitza eta tormenta noiz lehertuko, zeren bainekien ezen munduan ez zegoela ekaitz hura geldiaraziko zuen santabarbararik...
|
|
Eta hura urduri eta sosegugabe ikusi nuelako edo bihozkada bat izan nuelako edo nik al dakit zergatik, kontua duk ezen mihiak labain egin zidala: ‘Gutun
|
hura
ez zen galdu, eta berorrek ongi daki hori! ’ Ustekabean harrapatu nian, hain ustekabean, non ihardesteko betarik gabe utzi bainuen. Eta, nik are aitzinago egiten nuela, hitzak aldapa beheiti, erran nioan:
|
|
...14edo hamar bete berriak nituenean izanen zen, ausaz, eta Mattinek hamahiru, zeren, oker ez banago, aita Frantzia eta Espainiako errege infanten arteko ezkontza sonatu hartarik itzuli zenean izan baitzen... bai, orduan izan zen, segur, zeren oroitzen baitut nola aitak, okasino hartan ere, bere ondoreak atera zituen gertaki hartarik, azpimarratzen zigularik ezen Eliza katolikoak bedeinkatu ezkontza
|
hura
ez zela soilik bi pertsonaren artekoa, Espainia eta Frantziaren artekoa ere bai, eta ezkontza hark bi estatuen eta bi erresumen arteko urte luzeetako gerlak eta guduak itzali, eta bakealdi sendoa ekarriko zuela, zeina ezin egokiagoa gerta baitzitekeen, bertzalde, bai frantsesen eta bai espainiarren prosperitatearentzat ere—; sasoin hartan, bada, jaun André, bertze bi presentekin heldu zitza... Begi bistakoa zen ezen present haiek ez zirela, ohi bezala, berdinak, zeren fardeltxo bat luzea eta astuna zen, eta bertzea tipia eta arina.
|
|
Kontatu dizut nola osaba Joanikoten kasuan ez zitzaidan kontzientzia alhatu, hura salatu ez nuelako, zeren aitzinekoa bainuen harekin egin nuen zina,
|
hura
ez salatzerat behartzen ninduena; ordea, zurekin nuen kontua guztiz bertzelakoa zen, zuganat deusek ere lotzen ez ninduelako... eta hala bururatu zitzaidan orduan ezen salatu egin behar zintudala, baldin, igurikitzen nuen bezala, luthertarra zinela demostratzen banuen; eta bururatu zitzaidan, ondotik, ezen Jainkoa bere garaziaz eta ontasunaz baliatu zela, ene bizitzan bertze okasino baten ipintze...
|
|
Uko egin niezazukeen hiru bider, jondone Petrik bezala, eta paper batean frogatu ezen
|
hura
ez zela ene letra: ordea, nigarrez hasi nintzen; eta nehoiz ez bezala egin nuen nigar, barren barrendik eta neure baitaren baitarik.
|
|
Eskola emaiten zidanenan disimulatzerat entseiatzen zen, baina ni garbi ohartzen nintzen ezen
|
hura
ez zela nik ordu arte ezagutu nuen jaun Marcel bera. Eta, batzuetan, hizketan eta eleketan ari zitzaidala, isildu egiten zen, hutsuneren batek guztiz hartu balu bezala... eta, egun batean, isilaldiaren ondotik hitza berreskuratzen zuela, erran zidan:
|
|
Zeren, ote dakizu zenbat sufritu zuen anaiak, hark bere buruari egin zizkion zaurien gaizkoaduraren ondorez? Eta, halarik ere, bere irri harekin ikusten genuen beti, edo bere irri iduriko harekin, hobeki, zeren eta irri
|
hura
ez baitzen arraitasunarena, baina nigarrarena eta tristurarena, penarik penagarrienarena eta hortz haginen karraskotsena; eta trufarik krudelenaren irria zen, azpian eta bere maskarapean oinaze neurriz gaineko hura gordetzen zuelako, bizi bizia... Eta hura hala zen eta halatan egiten zigun oinaze oinazetsuak, finean, Mattinen betartetik bi aldiz irri.
|
|
Eta gure etxetik berriro iragan ziren etxeko medikua eta Uraitzeko barbera, baita bertze bizpahiru mediku eta sasi-mediku ere, anaiari sendabelarrak, edariak, enplastoak, ukenduak, pilulak, medizinak eta kontseiluak emaiten zizkiotenak, probetxu handirik gabe... zeren eta gaitz
|
hura
ez baitzen sendagai, ez sendakizun.
|
|
Eta zeren, bertze deusen gainetik, eskutoki bat behar bainuen nik mementu hartan, eta ama nuen eskutoki eta helduleku. Eta helduleku
|
hura
ez zen etxe aitzinetik iraganikako lehen haize zoroa, zeren eta harri haustezinez baitzen egina. Eta hala zen hura harri, eta hala zen hura harroin.
|
|
Soilik dakit ezen goiz osoan urduri egon nintzela, osaba Joanikot noiz agertuko, bere ezpatarekin edo bere eskopetarekin, zeren eta huraxe izan baitzitekeen haien erabiltzeko mementua, bertzenaz kasik nehoiz erabiltzen ez bazituen ere... Baina
|
hura
ez zen agertu. Ez goizetik, ez arratsaldetik.
|
|
Orain, berriz, ez hago geldi... Etxe aitzineko kanoiarekin hasi hintzen, eta ikusten diat ezen
|
hura
ez zela egun bakarreko haizea izan... zeren eta orain heure gain hartu nahi baituk koadroen ardura ere. Baina erradak, axola ez bazaik, zer darabilan buruan...
|
|
Eta solasean hasten gara, eta ni sagar batez ari naiz eta zuk bertze sagar bat ulertzen didazu, eta hala bihurtzen da hizkuntza bakoitza ere babel dorre bat eta hala erran liteke ezen Bibliako dorre
|
hura
ez zela bakarra izan eta zenbat hizkuntza, hainbat babel dorre direla munduan. Eta osaba eta Alessandro ere hala ibiliko ziren, segur, italianoaren babel dorrean... eta nik, zer erranik ez, zeren, haien konbertsazionetik ez bainituen hitz solte batzuk baizik ulertzen.
|
|
Eta, nola
|
hura
ez baitzetorren eta nola burutik ezin bazter bainezakeen zertan ari ote zitekeen, hala, neure jakin nahiak bentzuturik, goiti beheiti jantzi, kanporat jalgi, eta ni ere, enigmaren argitzeko, ezkutuka eta itzalgaizka ibili nintzen harat eta honat, Mattinen xerka.
|
|
Galdua nengoen, beraz, zeren, hamalau urte nituen arren eta hamabortz egiteko puntuan, lur berriak ziren haiek enetzat, guztiz berriak: ...undu hartarat bulkatu eta harat eraman beharrean, ixtitu eta gibelatu egin ninduen, ezin iguriki nezakeelako deus onik amaren dezepzionea zekarren mundu batetik; bai, egia da, halaber, ezen jaun Marcelek amoriozko kantarik ere kantatzen zigula noizik behin, baina amorio haiek, artean, urrun geratzen eta urrunago gertatzen zitzaizkidan, bertze mundu bateko gorabeherak balira bezala; baina ez, mundu
|
hura
ez zen bertze mundu bat, zeren neure baitakoa ere bazen, eta napolitarraren hitzek jarri zidaten agerian.
|
|
Baina ez nion galdetu. Izan ere,
|
hura
ez zen galderen ez hitzen ordua, zeren neure begien aitzinean bainituen Elbiraren malko haiek, dolore ezkutu batek biribilduak, eta, eskuak aitzinaturik, malko guztiak xukatu nizkion, ferekaz fereka.
|
|
Egia ote zen, bada, anaiak erran berri zidana? Ez, ezinezkoa zen, zeren Elbirak bekokian eman zidan musu
|
hura
ez al zen, bada, bere baiezkoaren espresionerik samurrena eta amorioaren adierazpenik garbiena. Eta zer izan zen, bada, haren keinua, noiz eta ezpainak hurbildu bainizkion, hark ere bere ezpainak hurbiltzen zizkidala, nahiz eta musu hura ez zen bere osoan biribildu...?
|
|
Ez, ezinezkoa zen, zeren Elbirak bekokian eman zidan musu hura ez al zen, bada, bere baiezkoaren espresionerik samurrena eta amorioaren adierazpenik garbiena? Eta zer izan zen, bada, haren keinua, noiz eta ezpainak hurbildu bainizkion, hark ere bere ezpainak hurbiltzen zizkidala, nahiz eta musu
|
hura
ez zen bere osoan biribildu.... Halarik ere, ezinezkoa iduritzen zitzaidan arren, behin eta berriro etortzen zitzaidan bururat hil edo biziko galdera hura, burmuinetan iltzaturik banu bezala:
|
|
—Ez al litzateke hagitzez ere hobea zure nagusiak gai honi buruz izan dezakeen iritziaren berri jakitea, deusetan hasi baino lehen, zeren
|
hura
ez baita Avilakoa eta, dakizun bezala, giristandadean ere mundu guztia ez da erlikien aldeko itsu.... Edo, ez ote duzu pentsatu zer gertatuko litzatekeen, baldin zure nagusia akort ez balego eta iraintzat hartuko balu zure asmo ona, hain gai minberan...?
|
|
Eta orduan ere pentsatu nuen ezen mementu ezin egokiagoa izan zitekeela hura edabearen hartzeko eta neure hatsaren eteteko, neure hatsaren gainean nengoelarik, bertzalde: halarik ere, hain gogara nengoen neure estatu hartan eta neure alfertasunean —zeren ene alfertasun
|
hura
ez baitzen gauza gaixtoa, perilosa eta nork bereganik egoztekoa, baina guztiz kontrakoa—, non deliberatu bainuen ezen merezi zuela bertze egun baten igurikitzea, biharamuneko eguzkiaren zain; ez, ordea, antsiak harturik, baina ez antsiak eta nagiak, denboraz ohartu ere gabe, denboraren jabe.... Eta heldu zen biharamuna, eta biharamun hark bertze biharamun baterat eraman ninduen, eta eguzki batek bertze eguzki baterat...
|
|
Haatik, iduri hura begibistatik urrundu nuen arren, ez zen neure buruan eta neure memorian ezabatu, uroski, eta osaba Joanikotek handik egin izan dit egunoroz oihu, aldez edo moldez. Eta kartarekin ere koadroarekin bezala egin nuen... edo are okerrago, zeren
|
hura
ez bainuen irakurri ere egin, infernuko sutarat kondenaturik zegoen gizon baten kartak ez zuelako nehoren begirunerik merezi...
|
|
Baina, hura aditu bezain fite, tristeturik bezala geratu zuan hire ama, erraiten zidala: " Ordea, Indiak urrunegi daude ni harat joaiteko... eta
|
hura
ez da eneganat etorriko nehork erraiten ez badio, zeren zinez bainago harekin izan nuen jokabideaz damu, eta harekin mintzatu nahi bainuke, hil aitzin..." Haatik, bat batean argi bat piztu balitzaio bezala, erantsi zian: " Halarik ere, gutun bat skriba diezaioket Villagrandeko dukeari, zergatik ez?, zeren haren eskua, bai, luzea baita, eta zeren dukea zorretan baitago etxegoiendarren leinuarekin"; eta, handik aitzina, hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela, hire aitak kanoi eta fusilen tratua bete ondoren, baina ezin izan zuela bere hitza bete, zeren, dukea azken urratsa emaiteko puntuan zenean, ahakartu baitzen aldi batez, bertze kontu batzuengatik, erregeren balidoarekin, zeinak ukatu baitzizkion, hartaraz gero, zor zizkion fabore, garazia eta abantail guztiak, aitaren markes titulua tartean.
|
|
Eta, nola ez bainuen ulertzen zergatik izan behar zuen Antoniok historia haren biktima, zeren, Antonioren beraren erranetan, paradisu bakoitzak bere biktima behar baitzuen, eta bera hartarako disposizionean zegoen, hala, Antoniori berari ideia haiek burutik kendu nahian, paradisu haren alde itsusiak eta marketsak aipatzen nizkion, indiar gorrien hainbat sineste eta ipuin, konparazione, adimenduaren ikuspegitik ezin irrigarriagoak egiten zitzaizkidanak, baina Antoniok orduan erraiten zuen ezen, nola historian barrena izan baitira gizataldeak, zeinetarik azpimarratzen baitzizkidan tenplarioak eta alkimistak, ezkutuko jakintasuna gordetzen zutenak, hala, ipuin haiek ere ezkutuko zerbait gordetzen zutela, eta kontua ez zela ipuin haiek adimenduarentzat irrigarriak zirenetz, baina adimendua zorroztu beharra zegoela, ipuin haien erranahi gordearen ulertzeko eta endelegatzeko. Ezetz, alegia,
|
hura
ez zegoela gibela egiteko puntuan, zeren ordu arte iraun eta pertseberatu baitzuen bere fedean, eta azken fineraino iraun eta pertseberatu nahi zuen...!
|
|
Laugarrenean, ordea, noiz eta mirakuluaren goait bainengoen, ez nuen deus ere entzun, harako erran luze
|
hura
ez bazen, burutik egina zirudien preso gaztelau gartzelan sartu berriak behin eta berriro errepikatzen zuena, ondoko gelatik: Una hora duerme el gallo/ dos el caballo/ tres el santo/ cuatro el que no es tanto/ cinco el capuchino/ seis el agustino/ siete el caminante/ ocho el estudiante/ nueve el pollino/ diez el gorrino/ once el muchacho/ doce el borracho/ y el perro y el gato/ duermen cada rato.33
|
|
Baina aita kaputxino
|
hura
ez zegoen han bakarrik, eta bertze lagun bat zuen, Zacarías López de Rojas zeritzana, handik ordu pare baterat edo etorri zena, komarka hartako tribu bateko indiarrak bisitatu ondoren, eta ezin hobeki hartu gintuena. Eta guk hari mapa erakutsi, eta jakin zuenean zertarat gindoazen, halaxe eleztatu zitzaigun hura, abegikortasunez, bai, baina baita engainamendurik gabe ere:
|
|
Baina joko hura gaizki atera zitzaion, eta badakizu nola akabatu zuen azkenean, asasinaturik eta lau zati eginik, munduko traidorerik handientzat hartzen zutela —eta, berriro hats hartzen zuela eta behakoa gogortzen, erran zuen—: Baina
|
hura
ez zen traidorea izan: ez horregatik bederen!
|
|
Ez, jaun André, ez nuen harekin deus ere egin, zeren promes egin bainion Jain koari ezen ez nuela bortz sei urtetan emaztekirik hartuko, eta epe
|
hura
ez zen artean konplitu, eta zeren bertze asmo batzuk bainerabiltzan nik istant haietan, hagitzez ere inportantagoak eta hil edo bizikoagoak.
|
|
Eta hitz batzuk bildu eta, neure arrazoinaren eta neure adimenduaren orratzaz, haien josterat entseiatzen naiz, amets dudan habia eta ene kezken eta buruhausteen gozalekua egiteko asmotan: ordea, noiz eta habia prest dudala uste baitut, ohartzen naiz ezen erdi egina eta akabatu gabe dagoela, eta are,
|
hura
ez dagoela akabatzerik. Eta lekuz aldatu, eta hasten naiz bertze habia batekin, eta berdin.
|
|
Eta amets hura arroda bat zen jada, eta arroda jira-biraka hasi zen bidean aitzina, eta
|
hura
ez zen ametsa konplitu arte geldituko... eta, hala, are nabariagoa izan zen hurrengo urtekoa, zeren, Frantziako errege Luis XIV.aren eta Espainiako infanta Maria Teresaren arteko ezkontzan, zeinak, dakizun bezala, bi ekitaldi izan baitzituen, lehena —ezkontza ofiziala— Hondarribian, eta bigarrena Donibane Lohizuneko elizan, sei egun geroago, 1660ko ekainaren 9an, aitak Villagrandeko duk...
|
|
—Eta, nola medikua paracelsozalea baitzen, merkurioa kontseilatu ziguan... Baina hire osabak, orduan, bat batean, ezetz erran zioan, ezetz eta ezetz,
|
hura
ez zela posible. Eta eratxiki zian:
|
|
Eta elkarri adio egin, eta Antonio bere untzirat joan zen, eta ni neurerat, non lanez gainezka aurkitu bainuen kapitaina, Donibane Lohizunerat itzultzeko prestakuntzetan. Eta, nola
|
hura
ez baitzen, beraz, filosofatzen hasteko mementua, egun batzuk geroago jakinarazi nion neure deliberamenduaren berri, jada etxerako bidean geundela:
|
|
Zeren zinez baitziren haren asmoak guztiz sendoak eta gibelaezinak eta, behin erabaki hura harturik eta puntu hartarat heldurik, ez zen, bere xedeaz eta finaz denaz bezainbatean, zahiarekin eta hondarrekin kontentatuko zen gizona, baina irinarekin eta hoberenarekin. Eta zeren zinez baitzeukan bere baitan erroturik Asiskoaren spiritua, etsenpluarekin predikatzerat zeramana, eta zeren
|
hura
ez baitzen berea erdiets arteino baratzen, halakoak ere baitziren haren perseberantzia eta fermutasuna...!
|
|
Ikuskizun ikusgarria aitona erretzen ikustea...! Izan ere, haren erretzeko modu
|
hura
ez zen soil ke hartze eta ke jaurtikitze bat, mintzatzeko modu bat ere bazen. Zeren, noiz eta haserre baitzegoen, hodei tipi zurrunbilotsu bat egozten baitzuen ahotik, bere nahigabearen adierazteko; edo, aitzinean zuenari aurpegirat xuxen egozten zion, baldin hark haserrarazi bazuen, ke artean estali nahi balu bezala eta bere baitarik desagerrarazi; aldiz, noiz eta bertzeen arreta piztu nahi baitzuen, kokotsa jaso, ezpainak bildu, eta kezko eraztunak biribiltzen zituen, gero eta zabalago egiten zirenak beren gorako bidean.
|
|
Memorian aztarrika nabilkizula, erran diezazuket ezen Ecclesiasticus ek erakusten digun harako gizon jakintsu haren moldekoa eta eitekoa genuela geure ama: Fatuus in risu exaltat vocem suam, vir autem sapiens vix tacite ridebit, zeren
|
hura
ez bainuen nehoiz ere irri karkaraka ikusi, eta irri egiten ere gutitan; aldi hartan, ordea, bai, behin baino gehiagotan ikusi izan nuen irri egiten osabaren ateraldiekin. Izan ere, negozioek hartaraturik, aitak bidaia luzeak egiten zituen kanporat, eta osaba genuen orduan, osaba ez ezik, aita ere edo aita ordeko.
|
|
Eta nik ere galtzak lotu nituen, eta dukeak utzi zuen erakusgarriaren etsaminatzerat joan nintzen. Ez, opil hark ez zirudien urrezkoa, nahiz eta hatsarrean urre hautsezkoa iduritu zitzaidan... baina ez,
|
hura
ez zen urre hautsa, ilargiak opilean proiektatu distirak baizik. Halarik ere, zerbait berezia behar zuen opil hark:
|
|
Ordea, nola
|
hura
ez baitzen kulpant sentitzeko eguna, baina bezperako garaitia ospatzekoa, xuxen xuxen joan nintzen osaba Joanikotenganat.
|
|
BAINA kanoien kontu
|
hura
ez zen tiro bakar hartan agortu, zeren eta, alde batetik, arestian erran bezala, kanoia profitatu nahi baitzuen osaba Joanikotek tiro parabolikoari buruzko ikerketa baten egiteko, eta horrek, aldika, esperimentazione bat eskatzen zion —tiroren bat, alegia—, eta zeren, bertzetik, ustekabeko bat izan baikenuen; izan ere, aita hartan laketzen hasi zen, eta, hartaraz gero, tiro egiten hasi ...
|
|
Akabatze
|
hura
ez zen, zinez, irri eragiteko modukoa, baina, hargatik beharbada, nola ez baikeunden bat batean serios jartzeko puntuan, are handiagoak egin ziren gure irri karkarak.
|
|
Egia erranen dizut, jaun André. Neure ordu arteko bizitzan kasik ez nintzen neskez arduratu izan, baina egun hartan bai, barrenean zerbait nabaritu nuen, zerbait berria, zeren eta
|
hura
ez baitzen, konparazione, anaia batek bere arreba eriarenganako senti zezakeen urrikalmenduzko maitasuna, nola izan baitzitekeen nik Pisan sentitu nuena, noiz eta Laura zeritzan neskatxa zangobakar harekin inkontratu bainintzen; aitzitik, sentimendu berri hark barrendik inarrosten ninduen eta asaldatzen, eta, nolabait erraitearren, hegazti ezezagun bat bihotzean bere habiaren egiterat balihoakit ... Eta, nehongoa ere izaitekotan, paradisukoa edo zerukoa izan behar zuen hegazti hark, hain baitzen enegan sortzen zuen sentimendua gozoa eta deliziosa, baina baita, aldi berean, haizetsua eta bortitza ere.
|
|
" Ez zaude bakarrik, osaba Joanikot: ni zurekin nago!", baina
|
hura
ez zen ene ordua.
|
|
Eta nik hura ikusten nuen eta gezur hura baizik ez nuen ikusten, eta oihu egin nahi izan nuen, baina
|
hura
ez zen ene ordua.
|
|
Hotzikara batek hartu ninduen goiti beheiti, zeren
|
hura
ez zen ama, edo ez zen bederen nik buruan nuena edo imajinatu nuena, gauza guztien gainetik zegoena eta, bere borondatearen ezartzeko, hitz batekin edo keinu bakar batekin aski zuena... eta, halarik ere, neure buruari gogor egiten niola, ahalik eta gozoen, erran nion:
|
|
Baina
|
hura
ez zen jostunaren etxea, ondikotz!
|
|
Ai, nola izan nintekeen hain sinple eta inozent...! Halarik ere, orain pentsatzen jartzen naizela, nork daki hark errana edo erranaren zati bat bederen —jende printzipalarekin zituèn harremanez ari zelarik, konparazione— egia ez ote zen, zeren eta
|
hura
ez baitzen emazteki menditik edo basotik jaitsi berria, ez arrunta eta ez zakarra, bere moduetan eta maneretan; aitzitik, dotorea eta eleganta zen, zibiltasunaren arauak ezagutzen zituena, hitz errazekoa, aho xuri eta ele ederra; eta kontent zirudien bere ofizio hartan, bertzalde, zeren eta, galdegin nionean zoriontsua ote zen mundu hartan, halaxe ihardetsi baitzidan: " Bai, mon petit.
|
|
Ordea, bazkalduz gero kapitaina bere balentriak kontatzen hasi zitzaidanean, osabari gertatuak jada ahantzirik, nigarrari eman nion, halako batean, nehongo arrazoinik gabe... arestian konplitu ezin izan nuèn desira orduan konplitu izan balitz bezala, behar ez zenean. Ez, ez natzaizu gezurretan ari, jaun André, zeren atzo gertatuak balira bezala oroitzen baititut istant haiek eta istant haietako gorabeherak, ene desiren eta ene izatasunaren arteko liskarra islatzen zutenak —ene barrengo haustura, alegia—, huraxe izan zelako halako zerbait gertatzen zitzaidan lehen aldia; edo erran nuke ezen
|
hura
ez zela izan, benturaz, gertatu zitzaidan lehen aldia, baina bai gertatuaren berri nekien lehen aldia, ene barren hausturaren kontzientzia klar eta garbi harekin, gorputza leku batetik balihoakit bezala, arima bertzetik; edo erran dezaket, finean, ezen orduan bizi izan nuela neure baitan bataren bitasuna, zeren ustez bat nintzena bitan banatua banengo bezala sentitu bainintzen, leku batean egon a... Eta Joanes bakarra nintzen arren, bi Joanes sentitzen nituen neure baitan... nola Mattinen baitan bi Mattin haiek hauteman bainituen, bata argia eta bertzea iluna, hark hartu kolpearen ondorez, noiz eta zalditik erori baitzen, nahiz eta, egia erran, nik zerbait disimula nezakeen eta anaiak ez...
|
|
Ordea,
|
hura
ez zen guztia izan...
|
|
erran beharrik ez dizut ezen azken erran hartan trufaz bezala aritu zitzaigula, eskarniozko irria ezpainetan; haatik, begien hertsireki batean irritik beltzurirat egiten zuela eta ezpata bularraren aitzinean dantzatzen zigula, erran zigun: " Haragizko bekatua egiten ari zinetela, alegia!" Eta, hartaraz gero, sermoi batean aritu zitzaigun, lizun gaixto batzuk ginela eta merezia genuela hura guztia, zeren bekatuaren ahalke ez zenak ahalketu behar izaiten baitzuen azkenean behin eta birritan, guk mementu hartan bezala; eta erran zigun, halaber, ezen, guztiarekin ere, ezin urosagoak ginela, zeren eta
|
hura
ez baitzen ohiko sarealdi haietarik bat, gobernariek aldian behin manatzen zutena, hiria jende lohi lizunaz garbitzeko, eta gartzelaldi jendetsu batekin akabatzen zena. Eta, ai, nola desiratu nuen orduan ere ezinezkoa, jaun An dré!
|
|
Zorua kolore argiko moketa batek estaltzen zuen, eta pareta horailetan, berriz, ispilu bat baizik ez zen ageri, handia —handiegia, aukeran—, begiz begi ohatzeari. Nonbaitetik, haize girotuaren asotsa heldu zitzaidan, baina
|
hura
ez zen aski nire trenpu txarra apaltzeko. Kaiola bat; horrexetan nintzen, kaiola poliki apaindu batean.
|
|
Ez dakit zerk huts egin zuen: lehengo harremanak hoztu ez ezik,
|
hura
ez zen inoiz Ximurraren emaztea baino areago izan niretako, ezta ni ere Kristinaren senarraz haratakorik haren begietan. Orain, patu burlati batek elkarturik gintuen, nahi gabean, partidako galtzaileen artean.
|
|
—Bada,
|
hura
ez omen duk batere kontent. Epaitegietara eraman nahi omen hau.
|
|
Rock and rollak bizia salbatu zion...", baina Amagoia Felicitasen, edo Edurneren, edo Kristinaren, edo Klararen, edo Anaren bozaren partez, gurea da emakumearen ahoaren adabakitik jalgitzen den boza, erran nahi baita, Charlyrena, Ximurrarena, Ttipirena eta laurona, hogei urtetan farra bati akabaila eman beharrez kantatzen genuen hordi aire urratu eta ozen berean. Nik —gainka beti, gainka, gainka— isiltzeko eskatu diot, guti baitut falta, baina
|
hura
ez isiltzen. "... Anputazio guztiengatik ere, dantzatzen ahal zinen rock and roll irrati batekin...".
|
|
Nik
|
hura
ez ikusi, baina hark ni bai noski.
|
|
Ezin gardenago ageri nirea ez zen lagunarte bateko jendearekin nahasten ninduela, eta
|
hura
ez zela, hain juxtu ere, Kalkutako Ama Teresarena. Gauzak ziren bezala azaltzea, ordea, andrea dezepzionatzeaz gain —kontent kontent ematen zuen ustezko zomorroiaren aitzinean—, buruz gainetiko lana iduritu zitzaidan.
|
2001
|
|
Hortaz, barrak hartu eta ispiluaren aurrean probatu zituen banan banan. Kolorerik ilunenarekin hasi zen eta mutilaren keinuak berehala jakinarazi zion ezetz,
|
hura
ez zuela gustukoa. Kleenexarekin muturra garbitu eta bigarrena, hirugarrena eta laugarrena, guztiak ikusi zituen Juliaren ezpainetan.
|
|
• Hondarreko suposaketak; lehenago iritsiz gero egin zitekeenari buruzkoak alde batera utzita, zera da azpimarragarriena, nire ustez: istripu larri hura gertatu zela ikusi zuen ezezagun
|
hura
ez zela bertan geratu zauritua laguntzen. Hori gaur egun delitua da, eta nahiko serioa gainera.
|
|
Lehenik ere izana nintzen auto istripu batean. Baina orduko
|
hura
ez zen larria izan. Ebaki arin batzuk eta ubelduak baino ez.
|
|
Eskutitz
|
hura
ez nion sekula bidali ordea. Eta eskerrak.
|
|
Brankatik poparantz ezmezean pasatzen ikusiriko arratoi
|
hura
ez duzu berriro topatuko.
|
|
Esate baterako, odolari buruzkoak. Hain emaro isurtzen zen odol
|
hura
ez zen benetakoa.
|
2002
|
|
Akatsik ez horrela –eskua uretan sartu zuen, pentsakor. Arrain txiki bat hurbildu zitzaion jakin minez, baina berehala irten zen ziztu bizian; esku neurrigabe
|
hura
ez zen ona jateko.
|
|
Badaki esparru
|
hura
ez dela berea eta han agintzeko eskubiderik ez duela.
|
|
Eta berriro egin zidan irri. Baina irri
|
hura
ez zen berezkoa eta naturala, bortxazkoa baizik. Urduritasun gorde batek lehen asmotik urrundu balu bezala eta desbideratu.
|
|
Hala ere, erretzaile konbentzitua nintzen. Horrekin esan nahi dut ez nuela erretzeko kontu
|
hura
ez biziotzat ez gaiztzat hartzen, neure ordu arteko bizitzan bi ahalegin egin nituen arren ohitura hura uzteko. Ezin izan nuen.
|
|
Bibrazio bat bezala sentitzen bainuen airean, ordu arte behin bakarrik sentitu nuena, Anerekin. Baina
|
hura
ez zen guztiz berdina izan. Osasun beteko neska ederra baitzen Ane, eta Sara, aldiz, emakume eder hautsi bat.
|
|
Eta barnetik bizi ninduen zuhurrak kontuz ibiltzeko esaten bazidan ere, Anerekin izan nuen esperientzia mingarria gogora ekarriz, baita harreman hautsien ondoko zauriak eta indiferentziak ere, alferrikakoa izan zen. Susmoa nuen, gainera, suziri
|
hura
ez zela aurrekoak bezalakoa izango. Ala neure burua engainatzen ari ote nintzen, maiteminak itsuturik?
|
|
Zerbait baitzuen barre hark eguzkitik, zerbait zuen ur jauzitik... eta nik Sararen eskutik bizi nahi bainuen, eguzkiz eguzki eta ur jauziz ur jauzi. Ez, emakume
|
hura
ez zegoen blokeatuta, ez guztiz behintzat, inola ere. Irri egitea ahaztu zitzaiola esan zidan egun gutxi batzuk lehenago, baina geroztik behin baino gehiagotan egin zidan irri eta, irri ez ezik, bizipozaren iturritik isuritako barre algara haiek ere bai...
|
|
Baina, handik aurrera, deus gutxi nezakeen. Bai bainekien, gutuna idatzi aurretik ere, ez niola Sarari gutunik igorriko, ez
|
hura
ez aurrekoa. Neure gaixoa bainuen, azken finean, Sara.
|
|
Baina, pasadizoaren xehetasunak oroitzeko, Granadako psikiatrikora jo behar izaten zuen, eta
|
hura
ez zuen gogoko. Hango miseria!
|
|
Denda jartzeko erabaki
|
hura
ez zen alferrikakoa izan, ez behintzat hasiera batean. Izan ere, hiru hilabete haietan, baita hurrengo bizpahirutan ere, dendaren inguruko berri eta nobedade guztiek estali egin baitzituzten Sergio eta Sararen arteko harreman zartatuen arraildurak eta artesia guztiak.
|
|
Merezi zuen erantzuna emateko gogoa etorri zitzaidan, baina
|
hura
ez zen inola ere kabuxa batek balea menperatzeko modua eta, jaurti zidan apoa irensten nuela, esan nion:
|
2003
|
|
Luis XVIII.a Frantziako eta Nafarroako erregearen denborako gosete
|
hura
ez zen bada azkena izan. 1846an, Luis Filipe frantses erregearen mendean ere, Europako ekonomiaren bilakaerak eraman zuen, Irlandatik eta gure Euskal Herri zokoraino, gisa bereko larrialdia:
|
|
Orduan berean, Benoat XV.a aita sainduak salatu zuen bizkitartean, Versailles-eko hitzarmenarekin erabaki zela, bakezko hitzarmenaren izen faltsuaren azpian, beste gerla baten populuei bizkarreratzea. Ororen buru, 440 artikuluk osatzen zuten hitzarmen
|
hura
ez zen gertatu, irabazleek zioten bezala,. Bakearen abiaburu, baina bai. Herraren eta Gorrotoaren hazi?.
|
|
Baina gizon
|
hura
ez zegoen lepotik eskegita: eskuez heltzen zion langari.
|
|
Don Esteberen tripako mina, Pello Oilarrak irabazi zuela jakin zuenean! Baina
|
hura
ez zen, ez, horrela geratuko, eta astelehen goizeko lehen orduko mezatan sermoi ikaragarria bota zien, bertan bilduta zeuden entzule bakanei:
|
|
Ez,
|
hura
ez zen egunik egokiena, ez futbolean aritzeko, ezta mendira joateko ere, hain zen zapalgarria giroa, eguzkiaren berunak edo ehundua. Bazkalondoa zen, gainera...
|
|
Apaizak gerriko lokarriaz astintzen gintuen noiznahi: zigor
|
hura
ez zen, ordea, okerrena, gure adimenak jasan behar izaten zuenarekin konparatuta... hitzaren zartailua mihian, sarritan astintzen baikintuen, deabruen hamaika istorioz baliaturik.
|
|
Bere idealetara iraulia bizi nahi zuen, eta Azpilgo herriaren egoera irauli nahi zuen, bere jaioterriarena. Patxik bazekien
|
hura
ez zela urtebeteko lana izanen, hamar, hogei edo hogeita hamar urtekoa baizik, auskalo zenbatekoa, hura Jainkoak bakarrik zekien. Baina Patxik bazekien sinesmen handi batek mendiak ere mugiarazten dituela, eta bere sinesmenak mugituko zuen Azpil.
|
|
Tarteka lur mugimendu txikiak izaten zituztela, munstroaren ipur-konkorrari edo isats aldeari zegokion tokian doi. Eta
|
hura
ez ote zen deabruaren eragina pentsatu zitean orduan.
|
|
Maniki hura artifiziala begitandu zitzaion Oskarri. Ez,
|
hura
ez zen Greta. Gretak bazuen usaina.
|
2004
|
|
nazionalitate jakin baten bilakaera historikoan hizkuntza eta lurraldea elkarrekiko elikagai bihurtzen direla. Hizkuntzaren izate aukerak behar du lurralde aukeratik,
|
hura
ez delako espazio geografikorik gabeko gizakien arteko adierazpidea. Neurri ohargarri batean, hizkuntzak bere baitan baldin bagauzka, espazio geografikoak ere halaxe gauzka bere altzoan.
|
|
Ia ia nikotinaren hatsa ere har ziezaiokeen. Romanek pentsatu zuen morroi
|
hura
ez zela ibiliko tabako gorria ala beltza aukeratzen: parean tokatutako guztiak erreko zituela, edozein kolore eta terrajetako belarrak eta, besterik ezean, aker beltzaren bizarrei ere emango ziela su.
|
|
Rähkmäe tropeleko estoniar bakarra zen. Pelotoiak bazekien
|
hura
ez zihoala urrunera. Erabaki zuten batzuetan ilusio apur bat oparitu behar zaiola ilusio bila dabilenari.
|
|
Lautareten beranduegi izan zitekeen. Lautareten joz gero, Bautzek eutsi egingo zion erasoari, edo igual ez, igual ez zion eutsiko, baina edozelan ere ia hamaika minutuko alde
|
hura
ez zioten kenduko. Lautareten joz gero, ziur aski, Bautzek lider segituko zuen.
|
|
10) De Groeeningek aurpegira begiratu ziola, bai, baina segituan Romanen soinera begiratu zuela, maillotaren koloreak zeintzuk zituen jakin nahian, nor ote zen ziklista hura, ze selekziotakoa, baina maillotaren partez alkandora zahar bat ikusi zuela eta, orduan, De Groeeningek onartu behar izan zuela alboan zeraman
|
hura
ez zela ziklista, baina hala ere bazihoala aurrera nola edo hala, lau burdinaz egindako bizikleta harekin, alkandora urratuarekin eta praka labur lohi haiekin, Télégraphe mendian gora, 15 urteko mutil hura.
|
|
Igoera
|
hura
ez zen besterik zigorra baino. Batzuk aurrera begira eta tinko igotzen ziren, eta besteak amari begira etengabe, baina denontzako zen zigorra.
|
|
Musika tresna ongi gozaturik zegoela egiaztatu zuelarik, begiak altxatu eta irribarre egin zion Del Valleri. Ezagun zuen aurpegi
|
hura
ez zegoela halako keinurik egitera ohituta.
|
|
Hura ez zen hain erraza izanen, ez horixe:
|
hura
ez zen Miarritze, denek elkar ezagutzen zuten herrixka ttipi bat baizik, eta Citroën ilun batean sartutako bizpahiru muturbeltz edonor susmotan jartzeko moduko kontua izanen zen. Gainera, Hansek protesta egin zuen, SDko bere nagusien aginduak Baionako egoitzari bakarrik zegozkiola argudiatuz.
|
|
Txanodunak are gorago eutsi zion, harrizko gangaren giltzan zegoen esbastikara hurbilduz... eta, bat batean, harrizko ikurrari ere halako distira lauso bat zeriola ikusi nuen! Begiak txitxildu eta, bai, ez zegoen inolako zalantzarik, naturaz gaindiko argi
|
hura
ez zen Lantzak zabalten zuenaren isla, aitzitik, harriaren erraietatik sortzen zen. Eta bazen zerbait ikuskizun makur hartan, zerbait zaharra, gaztelua eta are Lantza bera ere baino zaharragoa.
|
|
Antza zenez, ekipajerik gabe bidaiatzen bazuten ere, alemanak tabako hornidura amaiezina zeraman. SDko agentea muturturik zebilen, bat bateko bidaia
|
hura
ez baitzitzaion fitsik ere gustatzen. Izan ere, nagusiei ezer jakinarazi gabe utzi baitzuen Baionako bere postua.
|
|
Ez, argi zegoen bidaia
|
hura
ez zela nahi bezain ongi ateratzen ari.
|
|
Dena den, nire gelako atea itxi eta ohe gainean eserita irakasle zaharrak emaniko zabaldu nuenean, irudi beldurgarri haiek beren indar bete betean gaineratu zitzaizkidan. Berriz ere, ahalegin latza egin behar izan nuen taxuz pentsatzeko, odol ilunezko jario
|
hura
ez ikusteko. Hoberena lanari lehenbailehen ekitea nuela erabaki nuen.
|
|
Eta, hausnarketa mingarri hartatik atera nuen lehenbiziko ondorioa honakoa izan zen:
|
hura
ez zela kasualitate hutsa izan; argi zegoen Intelligence Servicek jakinaren gainean bidali ninduela aitarengana.
|
|
Baina bai bertan egonda. Eta
|
hura
ez zen geruza fina, ez zenez fina. Gainontzean, erabakitasuna izan nahi zuen zerbait igortzen zuen emakumeak, baina une hartan –batik bat– lur jota zirudien.
|
|
Ahots
|
hura
ez zen, noski, Diannerena. 3D ko txirrina jo zuen.
|
|
Beti ibiltzen zen galdezka kongresuetako lehenbiziko egunean, hizlarien etsipenerako. " Hau ez dut ulertzen","
|
hura
ez dut ulertzen"... Galderak eta galderak egiten egoten zen, azalpen garbienak lortzen zituen arte.
|
|
Ez, nire poz
|
hura
ez zen biribila.
|
|
Baina
|
hura
ez zitzaidan pasatzen. Eta D. nire ondoan eseri, eta bere besoekin babestu ninduen orduan, beso batez inguratu eta besteaz ukondotik helduta.
|
|
Baina, loari lotutako kontuei dagokienez,
|
hura
ez zen nire berezitasun bakarra, garaitsu hartan bururatu baitzitzaidan, halaber, pelutxearena.
|
|
Guraso eta seme alaben arteko harremanetan maiz gertatzen den bezala, aitak bere gabeziak proiektatzen zituen nigan, nik hala uste. Izan ere, eliteko futbolaria izatea zen aitaren urrezko ametsa, futbolari guztiena eta futbolzale gehienena bezala;
|
hura
ez zen, ordea, errejionaletik pasatu, eta behe mailetako zerrenda amaigabeak osatzen dituzten jokalari gris anonimo haietako bat izan zen, bere garaian. Horregatik, ohartu zenean edo iruditu zitzaionean nik futbolerako gaitasun aparta nuela, bizitzak bigarren aukera eskaintzen ziola bururatu zitzaion, aitak nigan bete baitzezakeen, ausaz, berak bete ezin izan zuen ametsa.
|
|
Eta ez al ditu gure mutilak Lopez Ufarte eta Maradona ispilutzat hartu behar aurrera egiteko? Nik hori esan nahi nuen –bukatu zuen aitak,
|
hura
ez baitzen berehalakoan isilduko.
|
|
Gainera, Adelaren ikuspuntua neureganatzen nuela, zalantza handia etorri zitzaidan hura ote zen errudun bakarra gure artekoan. Izan ere, haur
|
hura
ez al zen neure bizimodu desorekatu eta desordenatuaren ondorioa ere izan. Ez al nuen nik telebistako programa hartan arrandiaz eta nabarmenkeriaz jokatu, boteretsuek menpekoen aurrean sarritan egiten duten bezala, beren jarrera axolagabea hauentzako irain bihurtzen dutela?
|