Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 153

2000
‎jaunartzeko unean ostia atzamarretan zuela etorri zitzaidan, hura irentsaraztera. Bistan da, hura ez zen eztabaidan hasteko momentua; denen aurrean nik ezezkoa egin nion mutur aurrean jarri zidan ostiari, burua alde batera eta bestera jiratuz. Etsi egin behar izan zuen abadeak.
‎Irratia zuten jarria tabernan, eta halako batean PiLT taldearen" Hil da Jainkoa" kantua hasi ziren ematen. Oso modan zegoen garai hartan kantu hura, nonahi entzuten zen, baina banuen susmoa Lauaxetak egindako euskal kulturako ikastaro trinkoetan rock musikak oso leku apala izango zuela eta, horrenbestez, kantu hura ez zuela ezagutuko.
‎" Anaia? Hura mendian beleei begira dago, hura ez da ezerekin enteratzen"; trago bat edan eta: " ateraiozu, Luzi, Xani jateko zerbait; bide luzea eginda etorri da ta".
‎Han ziren behintzat biak, estai beretik zein goikotik beherantza zihoazenei begira, haiek ere eurak ikus zitzaketela. Guztiaz ere, beren egotemodu hura ez zitzaion Xani egokia iruditzen: zer esan behar zuten besteek, eurak hantxe geldirik, ari zirela ikusita?
‎Xanek azken hitzak apenas aditu zituen. Bazekien gizonak zioen informe hura ez zela osasun informe bat izango, ezpada informe judizial bat, eta berak handik hara esan zezakeenak bere pena larritu baizik ez zuela egingo... Eta, guztiarekin, gizon hark, eta beste saripekoek, egun haietan jarraitu, berari buruz asko bazekiten ere, ez bide zekiten printzipala, ez bide zekiten Henri zela bila zebilena; Henriz, baina, berak sekulan ez zien informazio koskorrenik emango.
‎Xanek egunkariko lehenengo orrialdeari behako bat eman zion. Titular handiak, euskaraz, bonbardatze batzuen berri ematen zuen; zehaztu ere egiten zuen bonbak non jausi ziren; ordea, leku izen hura ez zuen Xanek behin ere aditu; fonetika, hala ere, ezaguna zitzaion. Osterantzean, notizia haren azpian, hizki txikiagoetan, beste titular batek honela zioen:
2001
‎Luzaz berant oheratu naiz, haspiturak kateztatu Marcel gaixo hura ez bezala. Hara, ene gaurko ipuina, literatura tradizio finko, ohoretsu eta unibertsalean kokatzen dudala, perpaus soil baten bidez. Beraz, luzaz berant oheratu naiz diot, ez axolakeriaz hainbatetan, bilkuraz bilkura gauak pasaturik, batez ere ezezko ihardespenen ahoskatzen ez dakidalako.
‎Bagenuen beldurra Sadabaren bila joanen ote ziren kuarteleko bizilagunak, baina ez, bakean utzi zuten. Nago ez ote zien fabrikako nagusiak hura ez ukitzeko erran. Hango ofizinetan ari baitzen herrira etorri zenetik, eta nahiz errebelde itxura hura izan (bere bizar beltzarekin eta), nola langile fina zen, injineru jaunak bere ondoan eduki nahiko zuen.
‎Luisek zerbait erran zion, adarra jotzeko ideian, beti bezala, baina denak prestatzen hasi ginen handik joateko, eta orduan Lainez izeneko eltzetzu zimel hark handik inor ez mugitzeko agindu zuen. Serio, hura ez zen teatrorik egiten ari. Berak ere utzi nahi zuela txanpona Minesen kutxa itxi baino lehen.
‎Batzuek gaizki ulertu zuten, antza, eta hortik oihuak; azalpen bat beharrezkoa zen. Eta hala, kanon hura ez zela ipurditik sartu behar (nork bere borondatez izan ezik) azaldu behar izan zitzaien oihulariei.
‎Egia esan, ez dakit zergatik sartu nintzen. Agian ez zen unerik aproposena zokomiran hasteko; baina azken finean une hura ez zen ezertarako ere egokia.
‎engainatzen gaituen hura ez da inoiz gutarra izanen
‎Bazekiat orain dena libre dela eta niri bost axola bere ezkutuko zaletasunak baina Peterrek... ziur asko ez dik ondo hartuko. Jende hura ez duk gu bezalakoa, oso heziketa tradizionala hartzen ditek txikitandik; eskola garestiak, oso kontrol zorrotzak...
2002
‎Han bermeotarrei entzuten zieten berbetan. Aitak kontatuta zekien bermeotarrak zirela, eta pentsatzen zuen hura ez zela bere trena.
2003
‎Esan diezaietela hori Radiguet, Rimbaud edo Basquiati. Esan diezaietela eduki zuten bizitza labur hura ez zela izan besteena baino hobea. Besteenen adinakoa.
‎Une hura ez zitzaidan sekula ahaztuko. Orriaren ertz bat denek ikusteko moduan geratu zen.
‎Esan niezaiokeen Santurtziko portuko hura ez zela elkar ikusi genuen azkena izan, elkartze eta banantze askoren hastapenekoa baino. Sinbadi egin azken agur hura azkena izan ez zen moduan.
‎" Nik hura ez nuen ezagutu" esango dizu
2004
‎Marckek berehala jakin zuen hura ez zela hartaz galdetzeko parada.
‎Atzeko biltegian, bistarekin bilatu zuen Indaba; hura ez ikusten eta, kableak kajetan moldatzen ari zen enplegatu ganbelu bati:
2005
‎– Jean Mariek ere gauza bera errana zauzuen eta hura ez duzue entzun! Arren zatozte gurekin plan sozial on baten negoziatzera!
‎Handikiekin ez nauk ontsa. Errak, bakar eta ametsetarik dagoen hura ez dea Graxi?
‎Jaroslavek ez zion ulertu, baina Kafkaren begirada zeharkatzen zuen labana distira hark konbentzitu zuen. Agian esan egin behar zion Franzek arotzari, bazekiela pistola hura ez zegoela kargatuta, eta hori jakiteak, min hura jasaten lagundu eta edozein jainko bezain boteretsu sentiarazten zuela idazlea.
‎Bizarra beti halaxe izatea bere aurpegiari eskaintzen zion arretaren ondorio zela deliberatu nuen, baina harritzekoa zen. Itxurarekiko balizko kezka hura ez zetorren bere artilezko jertse zirtzilduarekin, bere utzikeriarekin, bere zarpailkeria orobatekoarekin bat.
‎Egun hura ez dut sekula ahaztuko.
‎" Carver poeta eta narratzaile handia hil da Port Angelesko bere etxean". Jada bazekienaren baieztapena zen; bere senaren adierazpen hura ez zen irudimen sukartsu baten fruitu. Joera hura bere kolkorako gordetzea erabaki zuen, hala ere.
‎Korrika abiatu nintzen, oinen pean kraskatako desatsegin bat sentituz, ahoan barraskilo oskolak murtxikatu eta haginak barraskilo oskol papurtuekin nahasten zaizkionaren zarata hozkirri eragile bat, ahoan ez baizik eta oinen pean sentitzen nuen basoaren zarata. Zer zen ba inpotentzia, orpoen ordez, hankapean ezpainak josita zituzten ahoak izatearen inpresio hura ez bazen. Amorrua gainetik kentzeko hankapetik ere oihu egin nahi eta ezina, aire tragaderak faltan izate hura.
‎Afariak erakutsi zizun Joaquin Aldazi buruz susmatzen zenuena egia zela. Gizon hura ez zen edonor, gizon hura ez zen edonolakoa. Kotoizko alkandora zuri batez jantzirik agertu zitzaizun jangelara eta, ohi ez bezala, galtzetan sartu gabe zekarren alkandora apaina, lihozko galtza ilunen gaineko aldetik arnasturik.
‎Afariak erakutsi zizun Joaquin Aldazi buruz susmatzen zenuena egia zela. Gizon hura ez zen edonor, gizon hura ez zen edonolakoa. Kotoizko alkandora zuri batez jantzirik agertu zitzaizun jangelara eta, ohi ez bezala, galtzetan sartu gabe zekarren alkandora apaina, lihozko galtza ilunen gaineko aldetik arnasturik.
‎Nork esan behar zizun hango emakume hura ez zela Jaione, zeure emazte izandakoa. Nork esan behar zizun, munduan bi pertsona egon zitezkeela hain antzekoak?
‎Geu ere bat. Aferak ez nahastearen ondorio garbia zen, azken batean, partida hura ez zen berdegunean jokatzen. Itxaron beharra zegoen.
‎– Bikiniko hura ez al duk hire arreba?
‎Bazter guztietan sartzen haiz, baina ez haiz nire kabinara sekula iganen, horrela egiten nion zin neure buruari, jolasa, mutil hura ez zela hemen inoiz sartuko, maingua haizelako aitzakia eginen diat beti, ez hadila ausartu eskalan goiti, tarte handiko mailak zauzkak, eta marmitatzar hori bizkarrean duala, lasai, hi geldi hadi hor behean, horrela, errak erria edo bira nahi duan bezanbat gaitziturik, heu agintari, portuko nagusia haiz, eskertzen diat txo, hiru mila zaldi zauzkaat nire bizkarrean arnaska, garabi bihurtzen ditia...
2006
hura ez baita marranta
‎Uneari zegokion samurtasunarekin bat zetozen hitz egokiak irten ziren nire ahotik, Ainhoaren irri leunaren lagun. Baina hura ez zegoen ondo. Hura ezin zuen gorputzak gogoarengandik aparte bideratu.
‎Beste zerbaiten bila geratu nindunan ni han gure soinu tresneria jaso eta gero. Kontzertu hura ez zunan nolanahikoa, ez ditun ugariak izaten horrelakoak inguru hauetan, hain internazional eta jendetsuak, eta nik beste zerbaiten esperantza izan ninan eszenategi gainean kantuan ari nintzela jende hura guztia dantzan erotu beharrean ikusten nuen bitartean. Zerbait ikusgarriagoa merezi nuelakoan nengonan, eta gau hartan bazegonan aukera, jatorri eta itxura askotako neskak zeudenan-eta, martxarako gogoz gainera.
‎ha! labana haundia bai, gaztarentzako labana, Mixari herrian tipo batek eskeintza in zion eta nik gazta hura ez genuela behar, etekin gutxikoa!, baina gero jendiak ongi estimatu zuen eta askok eskatzen ziguten, han santurtzin birrak ere erruz saldu genituen, kupel batian freskatzen iduki eta, gero beste herri batzuetan ere bai birrak eta haiek nahikoa uzten ziguten, han santurtzin ere bai, etortzen zitzaigun jende pobria apal apalik mokadu bat eske eta nik fuera! fuera!, gero kanbiorik gabe gelditu ginen eta bila joan nintzenian, Mixak pobreen artian bokatak banatu zituen, han esan ziguten biharamunian zornotzan kontzertu haundia zegoela, karnixeria batian haragiak erosi, hara gindoazela galdakao parian kontrola ikusi genuen urrutira eta mendiz mendiz in genuen krixton errebuelta, ez bait genuen aseguroaren paperik, hura ez genuen lotu, zornotzan zegoen siniestro total eta han ere lege problemarik ez genuen izandu eta han ere dena saldu genuen, ordiziara ere joan ginen eta han inon baino gutxiago saldu genuen eta gaizki pentsatzen hasi ginen, Mixak bere amantalarekin eta jantzi zuen lastozko sonbreroarekin iten zuen aurpegi luze bat, eta nik, redios, han ere munipekin gogor diskutitu nuen, eta azkenian jende gutxi zebilen tokian utzi ziguten eta jale ergelak goierriko haiek, hori zer da, zer du saltsa gorri horrek?, saltsa ona!
‎labana haundia bai, gaztarentzako labana, Mixari herrian tipo batek eskeintza in zion eta nik gazta hura ez genuela behar, etekin gutxikoa!, baina gero jendiak ongi estimatu zuen eta askok eskatzen ziguten, han santurtzin birrak ere erruz saldu genituen, kupel batian freskatzen iduki eta, gero beste herri batzuetan ere bai birrak eta haiek nahikoa uzten ziguten, han santurtzin ere bai, etortzen zitzaigun jende pobria apal apalik mokadu bat eske eta nik fuera! fuera!, gero kanbiorik gabe gelditu ginen eta bila joan nintzenian, Mixak pobreen artian bokatak banatu zituen, han esan ziguten biharamunian zornotzan kontzertu haundia zegoela, karnixeria batian haragiak erosi, hara gindoazela galdakao parian kontrola ikusi genuen urrutira eta mendiz mendiz in genuen krixton errebuelta, ez bait genuen aseguroaren paperik, hura ez genuen lotu, zornotzan zegoen siniestro total eta han ere lege problemarik ez genuen izandu eta han ere dena saldu genuen, ordiziara ere joan ginen eta han inon baino gutxiago saldu genuen eta gaizki pentsatzen hasi ginen, Mixak bere amantalarekin eta jantzi zuen lastozko sonbreroarekin iten zuen aurpegi luze bat, eta nik, redios, han ere munipekin gogor diskutitu nuen, eta azkenian jende gutx... saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta
‎Arrimatzen zait katutxo bat bezala Neila, bere herriko kontuak esaten dizkit, gurasoen likor dendan botilen artean jolasten nola egoten zen, aita hil zenean, hura ez ikusteagatik hartu zuen pena betikoa...
‎Aitak, zer zekien nire berri? Ez nintzen etxean egoten, hura ez ikusteagatik kalean egiten nuen lo!
‎Bost bat segundo iraun duen bien arteko isiltasuna lar luzea iruditu zaio. Joxanek nahikoa denbora izan du Asunek, ezagutu zuen neska gazte hura ez bada ere, oraindik ederra segitzen duela baieztatzeko. Makillaje apurrak ezin dizkio zimurrak ezkutatu, ezta orrazkerak handik eta hemendik sakabanatutako ile urdinak ere.
‎– Ez zidatean onartu. Hura etikoki ez zela legala esan niean, morroi hura ez zegoela borrokatzeko baldintzetan, oso arriskutsua izango zela berarentzat...
‎Nola ez zen lehenago konturatu? Nola egon zen hura ez ikusteko bezain itsu. Puruak autentikoak izango ziren, noski.
‎Eta gero, militante batentzat ohikoak diren hainbat eta hainbat jarduera eta zereginen berri ematean, Autobiografiatua noraino okertzen zen azaltzen zidan: harako afari hartan urlia ez zela egon; beste ez dakit nongo kongresutako ponentzia hura ez zela izan gai horri buruz, beste honi buruz baizik; Madrilgo bilera hartan hau eta hura ez zirela egon, eta sandia eta berendia bai; halakoekin egindako elkarrizketan ez dakit zeren alde egon zena ez zela bera izan; militantziaren bizkarrez hartutako zenbait erabakiren kontua...
‎Eta gero, militante batentzat ohikoak diren hainbat eta hainbat jarduera eta zereginen berri ematean, Autobiografiatua noraino okertzen zen azaltzen zidan: harako afari hartan urlia ez zela egon; beste ez dakit nongo kongresutako ponentzia hura ez zela izan gai horri buruz, beste honi buruz baizik; Madrilgo bilera hartan hau eta hura ez zirela egon, eta sandia eta berendia bai; halakoekin egindako elkarrizketan ez dakit zeren alde egon zena ez zela bera izan; militantziaren bizkarrez hartutako zenbait erabakiren kontua...
‎Behin funtzionario ozpindu horietako batek esan zigun bezala, iritsi behar omen zen eguna zeinean eskertu eta guzti egingo baikenien, geografia pixka bat ikasi eta turismoa egiten laguntzeagatik. Ordea, egun hura ez zen iritsi, ez horixe. Bitartean, aitari kaskoa urdintzen joan zitzaion eta betaurrekoak erabiltzen hasi zen, eta beti zen barroteen atzeko itzal gero eta meharragoa, partez mito, partez mamu, alde batetik maitagarria, beste alde batetik ezezaguna.
‎Une batez bidaiari germaniarraren biografia nahasturik ote nuen pentsatu nuen. Nolanahi ere, Izaroko legenda labur labur idatzi zuen Humboldt hura ez, baina haren anaia Alexander bai, Ameriketan luzaz ibilia zen, eta horra zer dela-eta dagoen hain zabaldurik Humboldt izena leku izen legez Ameriketan.
‎Calabasas. Izen hura ez zitzaidan ahaztuko. Neu ere zutitu eta saltxitxak agintzera joan nintzen.
2007
‎Beraz, kazetari eta gonbidatu andana baten aurrean, John Hustonek hantxe erori behar zuen hilda, Hotel Le Château hartako hallaren erdian. Egia esatera pena hartu nuen eszena hura ez ikusita, baina belaun alu honek orduan ere ematen zizkidan lanak, eta ez edonolakoak.
‎Ez dut uste oraindik aipatu dizudanik beharra neukala nik ikaragarria Diccino aurkitzekoa, huraxe bainuen bazkide Iturrino´s Box magia kutxaren patente kontuetan, eta urteak ziren ez nuela sos bat bera ere ikusten, ezta Diccinoren albisterik jasotzen ere. Banekien hura ez zela lapurra, baina kontua zen haren albisterik ez zitzaidala etortzen inondik, eta niri zegozkidan diru guztiak beste norbaitek jasotzen zituela.
‎Hutsaren hurrengoa zen arren, ez neukala beste ezer gizon handi harentzako modukorik, eta izatekotan, huraxe eskertuko zuela, zerbait eskertzekotan. Izan ere hura ez baitzegoen erosterik, ez irabazitako diruarekin eta ez irabazi gabekoarekin, salgai ez dagoena ezin baita erosi sekula, mon ami.
‎Eguna ezarian zetorren, nagiak atera ezinik, eta goizak, argitu ahala, leihatilaz kanpoko inguruak ez ezik automobilaren barneko aje txipiak ere erakutsi zizkion. Alde batetik, zebra larruzko tapizeria dotore hura ez zitzaion ilunpetan bezain naturala iruditu eta, bertzetik, errepidearen erdiko marra zuri etena ikusten uzten zion zulo beltz bat ere egokitu zitzaion oinetakoaren zolapean ezkutaturik. Akatsak akats, edozein etorriberri txunditzeko moduko trastea zen Chevroleta, katxarroa, eta plazer hutsa iruditu zitzaion Antilletako hiriburu nagusian horrela sartzea estreinakoz.
2009
‎Ez segitzeko hortik esan nion, lana neukala, ez nintzela irakasle ona, hura ez zela kaligrafia edo astamakilak egitea. Baina Emiliok bakarrik uzten gintuen orduko, kontu berarekin hasten zitzaidan berriro, dale!
‎Azkeneko hura ez, ez nion ulertu, ezin nuen ulertu. Larrua lehendabizi, pentsatzen nuen, ezin nuen besterik pentsatu.
‎baina ez atzoko hura ez bazterrekoa
2010
‎Bazekien bere burua traizionatzen ari zela. Baina sukaldera sartu orduko jakin zuen, gizon hura ez, bera zela etxean soberan zegoena. Etxean gera zitekeelako hipotesia fantasia hutsa zela ordurako.
‎Eta hasierako nabarmentzeko asmoak baztertuta, seriotan hitz egiten hasi ziren: zer zen lana eta zer ez, lanari lan deitzeko lanak gogorra behar ote zuen, printzipio hura ez ote zen kapitalismoaren amarrua, alferrak errudun sentiarazi eta lanera bultzatzeko trikimailua.
‎Ez nuen ulertu zergatik bidali nahi ninduen bakarrik gora. Ez ginen legez kanpoko ezer egiten ari –Parisen geunden, ez Vatikanoan! – eta hura ez zen izen txarreko hotel bat. Beharbada errezepzioan bere atzean jarrita lotsa pasatuko nuen beldur zen –ia nire semea izan baitzitekeen– eta halako une deserosoa aurreztu nahi izan zidan.
‎Nik ez nuen jagoitik haren aurpegia amets okerretan presente. Aurpegi hura, begirada hura, erortzen ari zela, ez izuak zurbildua ez ezintasunak desitxuratua, onarpen keinu etsigarria erakusten zuen agur hura ez zitzaidakeen amets okerretan betiko iltzatuko.
2011
‎Sarrionandia kartzelan zen Izuen gordelekuan barrena liburuko poemak atontzen. Pessoa hura ez zen Pessoa bera. Gorpua harena zen, baina hildakoak Rui Miranda zela esan zion, Pessoak post mortem propio sortutako heteronimoa.
‎Berriro zaleen begiradapean geratzea arriskutsua zen. Takaren desagerpenak nire agerpena ekarrita ere (eta hura ez zen batere ziurra), argi zegoen ez nintzela goizetik gauera jokalari ona bihurtuko, ez niola galtzaile arrunt bat izateari bat batean utziko. Balizko itzulerak ez zuen nire joko maila zertan hobetu.
‎Plazaren erdian bildu ziren aginduak hartzera, aginduak eman zizkieten. Despliege hura ez zen atxiloketak egiteko. Leihoetara ginen herri osoa, zer egin behar zuten.
‎Pitzaturen bat zeukan, artista osoa, bera zen erdara ahotan hartzen zuena, hura ez zeukan Orexatik ekarria. Nik ere halaxe berari, ez nion inoiz eginen euskaraz.
‎Aleksandra ez, hura ez zen azalduko.
‎Zurekin gertatua berritu nion nola edo hala, gorrotoak hartu ninduela, gorroto hura ez zela pertsonala, pertsona hark ordezkatzen zuenari hartu niola.
‎Aleksandra ez, hura ez zen azalduko.
‎Soto eta Zeberio, bi desagertu bazituen lehendik ere buruan eta gero aita desagertu zitzaion, ez modu zentzuzkoan orain zekienez, ez gaixotasunak jota, baizik eta etxekoen lepotik eta haien abandonuak eta sufrimenduak batere axola gabe, estekak oro hautsita bizimodu berri bat hasteko desagertu. Ez, hura ez zegoen barkatzerik.
‎" Mussolini; gustura hartuko nuke kafe bat harekin", esan ohi zuen," Silvana Mangano; gustura hartuko nuke kafe bat harekin" esaten zuen ber eran. ...baina ez gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa" esan ohi zuen, momentuan bururatu eta Lazkanok hainbat urte geroago libreta batean hitzez hitz ez apuntatu izana damu zuen hainbeste esaldi eder, norbaiti lapurtuak askotan, Soto betirako lagun izango zuela sinesteko bezain xalo zelarik oraindik, hainbeste esaldi potolo hain modu naturalean jaulkiak, hura gogoratzen zuen, hura bai, hura ez zuen Lazkanok ahaztu," ilunak gaituk barrutik, baina ez gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa", gertatzen ez diren gauzak, jada ezinezkoak diren gauzak, gauzatu ez direlako mingarri bilakatzen diren gauzak, horiek ez dira ahazten.
‎Edonola zelarik ere, patuaren jokaldi makurra eta gustu txarrekoa iruditu zitzaion Mientras agonizo, As I lay dying huraxe izatea eta ez beste bat Sotoren azken irakurgaia, oraindik urdaila nahasten zitzaion akordatze hutsarekin. Lazkanok ezin izan zuen sekula liburu hura ez William Faulknerren beste ezein irakurri, ez idazle amerikar handi hura begien bistan ikusi ere egin nahi izan. Ze kulpa izango ote zuen, ba, William zaharrak.
‎¿ Te molesta mi amor?, galdetzen zuen Silviok. Zinta hura ez zen, ordea, Silvio Rodriguezena, norbaitek espresuki egindako maitasun kantuen bilduma baizik: Scorpionsen No One Like You etorri da hurrena.
‎Ahots hura ez zen zahartu. Aurpegirik inongo unetan ikusi ez zion arren, bera zen:
‎Norbaitekin mintzatzeko gogoa erne zitzaion. Egunkarira deitu zuenean, ordea, erantzungailu mekanikoak telefono zenbaki hura ez zela jada existitzen esan zion.
‎Argitaletxe handi hartan lan egin zuen sasoiaz akordatu da Fede: nola aholkatu zuen audioliburuen bilduma hura ez egiteko. Arrazoia:
2012
‎Hogei urteak ederki digerituak genituen. Gainera potiko plaxent hura ez zitzaidan arrotz. Zergatik axolatuko nintzen?
‎Haizea ufaka zebilen; ekaitza zetorren mendietatik. Bai, koma hura ez zegoen guztiz ondo; puntu eta koma behar zuen zalantzarik gabe. Barre egin zuen horrenbeste kostatu zitzaion erabakia berriz atzera bota behar izanaz, eta egun osoa testu bat lantzen eman ondoren koma bat soilik kendu zuen Oscar Wilderekin oroitu zen, testua hartu zuen hurrengo aldian kendutako koma hura berreskuratu baitzuen hark ere.
‎Buruan zuen esaldi hura ez zen berea. " Esaldiak
2013
‎Zubi zaharra tente zegoen, hura ez zuten nolanahi suntsituko. Urrabia orroka heldu zen, espantuka.
‎" Gaur badiagu zerbait ere!", erran zuen Joakinek," Ilargi betea!" segitu zion Luzianok. Etxalartar xelebre hura ez zen aspaldi etorria alabaren Alkasoroko etxera bizitzera, baina agudo famatu zen herrian. " Matias, egizu zaldalearena!", erran zioten.
‎Beti izaten baitzuen zerbait gizon hark! Noren kontra ari ere ez zion batere inporta, Franco edo Aita Santua izan hura ez zen isilduko. Eta parrokianoaren tokian jarrita egotea arrunt beldurgarria izaten zen batzuetan.
‎Nor zen ikustera joan eta, atea ireki zuelarik, gizon bat ikusi zuen airean lehenbiziko solairu apal hartako balkoitik lurrera salto egiten. Iluntasunean ezagutu ezin izan bazuen ere, ibilera hura ez zitzaion arrotza iruditu. Itzala lasterka desagertu zen, eta ez zuten harrapatu, nahiz eta inguruko etxeetako gizon batzuk bilatzen aritu ziren, emakumearen garrasiak aditu eta gero.
‎baina orduko hura ez.
‎baina orduko hura ez.
‎Indar berriz altxatzen zuen izara bakoitza. Eta gure hura ez zen inon ageri.
‎Arbola Santua eta guzti egin zigutenez, perbersoa izan zen berreraikuntza. Arbola hura ez zen jadanik sakratua. Arbola barkatua zen.
‎horretarik atera nuen testu hura ez zela ona
‎" Ergel hori, zingulua ken diezadaten nahi duk?" galdetu zidan bortizki. Hura ez zen nik ezagutzen nuen Flavius, hura ez zen nik maitatzen nuen gizona.
‎Hainbeste gustatzen zitzaion neska haren izena irakurri zuenean hotzikarak hartu zuen une batez. Ez, neska hura ez! Neska hark hartatik guztitik kanpo egon behar zuen.
2014
‎Trebea da Eneko istorioa kontatzeko hitzak eta doinua hautatzen. Badaki ez dituela exajerazioa eta alferrikako grina behar, nahikoa dela hitzei etortzen uztea, parean daukaten zuloak ongi adierazten baitu hura ez dela istorio bat, egia hutsa baizik.
‎Gabezia hark, hunkitu ordez, adorez bete zuen. " Xentimorik gabeko" ikastola berri hura ez baitzen batere beldurgarria, Xabiren buruan behintzat. Eta gainera, berak ikastolaren ezintasuna arintzen lagundu nahi zuen, Txominen aldean kokoriko jarrita, erreminta kaxaren alboan, Txominek erremintaren bat behar bazuen azkar emateko.
‎Harrigarria egin zitzaion kasik malda amaieran auto bat ikustea, hura ez baitzen autoentzako errepidea. Ezagutzen zuen auto hura:
‎Zeren bazuen halako keinu bat tokiz kanpokoa edo. Zeruari begira zegoela zirudien, egoera hura ez zen beste gauza gozoago bat buruan. Kuluxka bota aurretik sofan etzanda izan ohi zuen keinua zen, Xabik adineko jendearengan maiz antzematen zuena.
‎– Hara!, hura ez al da Ugarteren semea?
‎Bere mundu txiki hark, ordea, bazuen sendotasun bat, edo formaltasun bat, lehenik eta behin bere inguruko pertsona heldu guztiek sostengatzen zutelako. Baina sendotasun hura ez zen harrizkoa. Biguna zen eta mugitu egiten zen Xabiren bizipenen aurrean.
‎Andreak zalantzarik gabe errepikatzen zuen hura ez zela bere neba, baina ez zuen ukatzen hildako batekin bizi izan zela hiru urtez. Esaten zuen euli asko sartzen zela etxera, baina ez zirela euliak, beste hildako batzuk baizik, gorpua jatera joaten zirenak.
2015
‎Frogarik ez izateak epaitegi batean balio lezake batzuetan akusatua erruduntzat ez jotzeko. Baina hura ez zen epaitegi bat, hura bikotea zen eta, hedaduraz, familia. Isiltasun hartan, Begoña Urmaleta gero eta irmoago gizatxar harengandik bereizteko hartutako erabakian; Barrenetxea gero eta seguruago bere azalpenen apelaezintasunean.
‎Hori entzundakoan ohartu zen Aretxabaleta egutegi hura ez zela soilik antigoaleko apaingarria. Urte hartarako ere balio zuela, asteko egun guztiak bat zetozelako.
‎Larunbateko hitzorduaz konplikatuagoa egiten zitzaion erabakiren bat hartzea. Argi zegoen giro hura ez zela berea. Are gutxiago jite susmagarriko jardunaldi batzuk antolatzen ibiltzea antisistema saldo batekin.
‎Ezin distantzia zeharkatu, ezin konpondu: lehenaldian pauso bakar hura ez emateagatiko damua, egin beharrekoaren eta eginikoaren arteko tarte gaindiezina; orain, berriz, heriotzaren ziurtasuna, hogei pauso barru. Joxek ezin du, ez orduan eta ez orain, bere buruarekin bat egin.
‎Oraingoan memoriak ez dit hutsik egin. Imajina hari besarkatutako sentipen hura ez dut abandonatu, aldean daroat emakume gazte baten gorputzak elektrifikatzen nauenero.
2016
‎Hilik jaio omen zen haurra, hori esan zioten bederen. Monjek Clermont Ferranden zuten etxera bidali nahi izan zuten, baina Giselek argi zuen hura ez zela bere tokia. Gau batean, atabakako dirua ebatsi eta hartu zuen trena Bordelen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia