Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.041

2000
‎Argiegi zegoen. Berak, Eiderren lekuan egon balitz, momentuan jakingo zuen ez zela normala sei tipo batera ibiltzea Irlandan zehar, eta tabernako borroka hura ere susmagarria zen, eta Ralph nazkagarri hura Eiderren eta Duncanen elkarrizketa kontrolatzen, eta atentatua; eta Rocío autobusean, Dinglera ez joateko erreguka.
‎Ikusi zuen azken egunaz oroitu zen. Tabernatik joan zen egun hartatik ez zuen gehiago ikusi, ezta haragizko arroila sortzen zuen eskote hura ere, begien zoritxarrerako.
‎Ba momentu horretan nik horixe ikusi nuen. Gero, hau guztia Rocíori kontatzean (eta gehiago orain, idaztean), iruditu zitzaidan nire esperientzia hura ere heriotza txiki bat izan zela. Hil egin zitzaidan Jabi lagun bezala ikustearen begirada errugabea (ordutik aurrera beste era batean ikusten baitut), hil egin zitzaidan nire mundu orekatua, errealitatearen gainean nuen kontrola, errespetua, konfiantza, eta Txemak gure harremanaren eternitatean sinesten zuen garaia ere hil zen.
‎Honek ere oroitzearen kronika fidela eraiki zion minutu gutxitan, eta nostalgiaz gogoratu zituen jairik jai ibiltzen ziren denbora haiek, bafleen ondoan eurak ere rock radikal baskoaren parte zirela sinetsi nahirik; eta batez ere sinetsi nahirik eztarria urratu arte botatzen zituzten hitz eta mezu haiek beraien soinu banda osatuko zutela bizi ziren artean. Eta musika lasaiagoa ere hantxe zegoen, biak bakarrik zeudenerako; eta azken denboretan Eiderrek hainbeste gozatu zuen beste musika hura ere, zelta alegia. Eta harekin batera beste herrialde askotako doinuak.
‎Bihotza galapaka hasi zitzaion, tripetatik ahoraino hedatutako bero batekin batera. Davy Spillaneren doinuak etengabean oihukatu zuen gela hura ere Irlanda zela, eta bazirudien gaita eta uilleann pipe guztiak askoz ere indartsuago jotzen hasi zirela, Txemak etiketa gainean" Eire" irakurri zuenean.
‎Zerbaitetan behintzat asmatu zuen: Jabi gorputz ezagun baten ondoan esnatu zen, hura ere jota seguruenik, baina eskua Tereren izter beroen aterpean, eta arnasa pausatua bere neskalagunaren ile adatsen korapiloetan sartu eta galtzen zitzaiolarik. Behintzat.
‎Baina, oker ez banago, jauregiari buruz egin dizudan deskripzionean, ez dizut ziega haren berri ere eman, zer zen eta nolakoa zen, ezta nondik zetorkion izen hura ere, eta hori ere ez genuke kontakizun honetan sobera, jakin dezazun zein zen ene beldurra eta ene izu ikara harat sartu aitzin.
‎Zeren, nola mundu fisikoan badiren aparatuak urruna hurbilarazteko, kasik gure baitaraino, arimak ere baitu bere teleskopioa, zeinak gure baitaren baitaraino sartzen baititu, denboran barrena, nehoiz ere bizi izan ditugun gertakiak eta iduriak, eta memoria da teleskopio hori. Konparazione, orain zahartu samarra nagoela eta adinean gorat noala, ezin urrunago dakusat haurtzaroa, baina haur hura ere hemen daukat, neure baitaren baitan, noiz eta memoriaren talaitik hari beha paratzen bainaiz.
‎Eta, osabak latinezko hitz haiek erranez gero, armairu baten gainerat hurbildu zen, non baitzituen harri biribil batzuk, berak errekan bilduak, eta biribilena hautatu eta mahai gainean utzi zuen, mapamundiaren ondoan. Gero, kandela bat piztu, eta hura ere mahai gainean paratu zuen, segidan leihoen estaltzeko, oihal beltz batzuk errezeltzat harturik.
‎Eta malko bat isuri zitzaidan, bozkariozko eta arraitasunezko malkoa. Eta oroitu nuen gaztetako gorroto hura, eta gorroto hura ere besarkatu eta besoen artean urtu zitzaidan, zeren maitasuna ederra da, denik ederrena, baina gaztetako gorrotoak emaiten zizkion ene maitasun hari erliebea eta bolumena —nola zuriak beltzari eta beltzak zuriari—, baita izaitea eta izatasuna ere, azken finean.
‎Ikusirik ene bizkarra, hain urratua eta hain odoldua Jainkoaren amoreakatik, saindutzat eta heroitzat hartuko ninduten bertze edozein tokitan, baina etxe hartan ez, zeren guztiek ere zorotzat eta burugabetzat jotzen baininduten, itxuraz. Luthertarren edo bertze herese suerte batzuen habia ote zen, bada, zinez, etxe hura ere...?
‎Klotok goruari eusten zion, Lakesisek haria iruten zuen eta Atroposek haria ebakitzen, eta uste dut ezen hauxe dela Atroposen ordua —eta, kontsolatu nahi ninduelako edo, gaineratu zuen—: Ez larritu gehiegi, Joanes; izan ere, filosofoak ongi erran zuen bezala, heriotza da gaitz guztien sendagarri —eta liburu haiek eman zizkidan ondoren, Axularren Gero hura ere tartean, baita Erasmoren Enchiridion militis christiani ere.
‎Zeren, amets hartan, jauregiko gelan sentitu bainintzen bat batean eta supituan: Mattin eta biok geunden, bakoitza bere ohe gainean biluzik; bi oheen arteko hutsunean, berriz, jainkosa bat bezala zetzan Elbira —Mattinek eta biok maite izan genuen neska—, hura ere biluzik; zakila zut nuen, eta argi bat nuen eskuan... eta argi hartaz zakila ukitu, eta zakila suge bihurtu zitzaidan, ustekabean; behatu nion Mattini, eta hark ere bertze hainbertze egin zuen; eta sugeak elkarrenganat abiatu, borrokan hasi, eta eneak Mattinena irentsi zuen; eta aitzina egin zuen sugeak Elbiraganantz eta, neskak irri lizun bat egiten zuela, zangoak zabaldu, eta han nonbait ga...
‎Baina, deusetan aitzinatu baino lehen, derradan ezen Salamancarako bidea Burgostik egin nuela eta ez nukeela ahantzi nahi, halatan, bertako katedralak eragin zidan zirrara eta inpresionea... Ordea, Burgosko katedralarekin korapilatzen hasi baino lehen, natorren zuk Salamancako unibertsitatean eman zenigun lehen eskolaren deskribatzerat, alde batetik, zeren abiapuntu ezin hobea izan baitaiteke, eta, bertzetik, zeren eskola hura ere ezin hobeki etor baitakiguke, katedralari buruzko gogoeta egiteko bide batez, eta haren signifikantzaz mintzatzeko, zeharka bada ere.
‎Eta urbiaindar guztiek zerabilten ipuin hura mihian, kezkatsu eta antsiatsu, baita gure aitak eta Mattinek ere... ...hantzi bainuen ezen haren irakaspenetarik ikasi nuela ez zitzaiela ipuinei kasu handirik egin behar, eta ongi frogaturik nuela, halaber, ezen, puntu hartaz denaz bezainbatean, arrazoin zuela... eta zeren argi eta garbi erran baitzigun tigre bezatzaileak, bertzalde, ezen suerte hartako tigreek egunez ehizatzen zutela, nekez gauez; aita eta Mattin, haatik, zernahi sinesteko prest zeuden, baita ipuin hura ere, harik eta ipuinak biak hartu zituen arte.
‎Zeren uste baitut ezen Hiponakoaren aipu bakarra egin zenuela: haren mila aipu egin zenitzakeen, balantzaren apur bat orekatzeko, baina ez, zeren etsenplu hura hautatu baitzenuen, soka berekoa hura ere: In dubiis libertas.18 Akinokoa, berriz, ezta aipatu ere.
‎Joanen nauk... baina ez nikek garantiarik gabe eta zuei segurantzarik eman gabe joan nahi. Eta, horretarakotz, koadro bat pintatu nahi nikek Urbiainerat joan aitzin, gutieneko mugaren gainetik ote nagoen jakiteko, zeren pintzelak ez baititut aspaldidanik hartu, eta Jainkoak zekik nekièn guti hura ere ahantzi ez ote dudan. Baina dirurik gabe nagok, eta...
‎ez diat asmatu. Aitak irakatsi bezala, nik ere Urbiaingo inperio tipia zabaldu nahi izan nian... eta horregatik erosi nian Olabeko ola, han Irunen, baina hura ere gaizki zoak. Joanikotek bezala egin behar nian nik, benturaz, bere aldian, eta bizitza zientziari edo arteari eskaini, zeren garbi baitago ez nintzela negozioen mundurako jaio...
‎Hirugarren egunean, finean, afalorduan, historia harrigarri hura gertatu zitzaigun... zezen ikuskizunaren gibeletik kontatuko dizudana, baina orain zerbaitean aitzinatu nahi nizukeena, erranez ezen historia hura ere eskrementuekin loturik zegoela, baina ez nolanahiko eskrementuekin, berehala ohartuko zaren bezala.
‎Baina zezena, halarik ere, kementsu zegoen artean eta, aitak zaldi gainetik zirikatu zuenean, indartsu abiatu zen hura... harik eta tiro hots bat entzun, eta zezena hil mutu geratu zen arte. ...tekeela —ez al zen, bada, Zeus bera ere zezen historia haietarik batean ere nahastu, noiz eta zezenaz mozorrotu baitzen, Europa zeritzan neskatxa bahitu eta Kretarat eraman ahal izaiteko? — baina, ondikotz, tiroaren eraginagatik aitak gibelerat egin zuen... hain gibelerat, non zalditik erori eta hantxe geratu baitzen, ipurdi gainean, lurrean iltzaturik bezala, grabitate indarraren meneko hura ere, jauregiko jaun eta jabe zen arren, bertzalde. Eta egiaztatzen nuelarik, gisa hartan, ezen harrotasunetik ahalkerako bidea ezin laburragoa dela, txalo, biba eta bertzelako oihuen artean, irri bat baino gehiago ere entzun ahal izan nuen, tragediaren hariak eta komediarenak orduan ere korapilaturik eta bat eginik.
‎—eta, behakoa are gehiago zorrozten zuela, eran tsi zuen—: Ba al dakik ezen bere denborako greziarrek fedegabetzat izan zutela hura ere. Zeren baitirudi planetak bezala gabiltzala gu ere, biraka, iragan puntuetarik berriro iragaiten garela...
‎Muga haien aitzinean, ordea, bazuen dohain bat, gizonen artean batere ohikoa ez dena, eta zen ezen bazekiela bere mailaren eta bere neurriaren berri, eta haren arauaz jokatzen zuela, itxurarik egin gabe. Gurasoak, izaitez, laborariak zituen, eta ez zen bere etorkia ezkutatzen ibiltzen; etxeko zamaria asto bat zuen, eta ez zen Kaligularen zaldiari beha bizi, bere asto hura ere kontsul noiz eginen ote zuten, halako moldez, non ez baitzuen zaldirik nahi izan, bai gurasoek eta bai aitona Nikolasek ere zaldi eder bat erregalatu nahi izan ziotenean, jende printzipalaren eredurat eta haien idurirat ibil zedin.
‎Gabrielitarrek ez ditek, oro har, Corsini, Pazzi edo Pittitarrek duten maila eta gradua, baina gabrielitar harena etxe printzipal bat zuan eta oraino ere duk, eta hamar urtez aritu ninduan haren zerbitzuan, harik eta Constanza zeritzàn hogeita bi urteko eperrak, gabrielitar haren iloba zenak, tentatu eta narritatu ninduen arte... Baina kontu hura ere ez zuan behar bezala joan, eta etxeko andereak saloi batean musuka harrapatu gintuèn egun batean eskandalua sortu zuan... Eta, nola manatzen duenaren etxean manatzen duenak baizik ez duen arrazoin, hala, gure artekoen falta eta hobena niri egotzi zidatean... egotzi ninditean, finean, gabrielitarren etxetik.
‎Aizak, nolakoa da ene lehengusina, amak jaso zuena eta ni honat etortzerakoan jaio berria zena? Ez ahal duk bertze gabrielitar bat izanen, hura ere Gabriela den arren...!
‎Eta zorionaren ehizan genbiltzanok ehizatzen gaitu orduan zorigaitzak, zeinak, handik harat, behin eta birritan ziztatzen eta eztenkatzen baikaitu, harik eta bere azken ziztadan eta eztenkadan betiko ehizatzen gaituen arte. Horregatik erran ote zuen Quevedok No depender de nada es señorío, amaraunaren iduri hura ere buruan zeukalako eta desiraren eta gutizia gutiziatsuen menekotasunetik eta esklabotzatik ihes egin nahi zuelako. Zeren benetan baita jauna deusen menean ez dagoena.
‎BAINA, Elbirari buruzko kontakizunari lotu aitzin, bertze zerbait kontatu behar dizut, denbora eta sasoin bertsuan gertatu zèn zerbait, zeren aitaren berrogeita hamargarren urtebetetzeko festa ospatu eta handik egun gutirat gertatu baitzen hura ere, oker ez banago, apiril ez hain biribil hartan.
‎Mattin ere, Villagrandeko dukearen palazioan hiru urte eskas egin ondoren, etxean genuen; edo, xeheroago eta zehatzago erraitearren, gure etxean aitaren berrogeita hamargarren urtebetetzeko festa ospatu zenetik genuen Mattin etxean —erran behar ote dizut, jaun André, ezen nehoiz ez bezala ikusi nuela Mattin nigarretan, noiz eta, festaren ondotik, Villagrandeko dukearen semea Madrilerat itzuli baitzen, Mattin Urbiainen utzirik? —, zeren aitak nahi baitzuen, alde batetik, Mattin negozioen munduan gero eta gehiago sartzea eta trebatzea, eta hargatik erraiten zion: ...ko egunean markes izanen bahaiz ere, eta, halatan, trabailuaren neketan higatuko ez bahaiz ere, ez zaik gaizki etorriko jakitea zein diren diruaren bideak, heure ondasunen hobeki enplegatu ahal izaiteko", eta hargatik ere zuen donejoanetarako prestaturik eta istalgaraturik bidaia bat, harat eta honat; eta nahi zuen, bertzetik, bidaia hura egin baino lehen familiakoak elkarrekin egoitea, zeren hura ere ez baitzen egunoroz egin genezakeen gauza, aitaren etengabeko bidaiekin eta anaiak Madrilen egin izan zituen egonaldiekin.
‎Eta aitari behatu, eta irriz ikusi nuen hura ere, baita hats hartzen ere, barren barrendik, iparreko hodei beltz heldu berriak hegotik ihesi balihoaz bezala, ekaitza lehertu aitzin. Eta erran zuen:
‎Eta hain ziren guztizkoak ene pentsu haiek eta hain gibelaezina ene deliberamendua, non berehala abiatu bainintzen aitaganantz, oinazturak hartua bezala, Mattin eta Elbira beren atsegin lohian utzirik. ...raiten zidan, bertze hitz batzuekin, ezen gizon jokatu behar nuela eta ezin jar nezakeela neure gizontasuna kolokan eta kordokan, nihaur ere gizon nintzenez gero, eta hargatik sentikortu eta anaiarekin muturtu egin behar nuela, eta ez memelo eta lolo ezdeus bat bezala geratu, besoak uztarturik; eta erran zidan, azkenik, ezen osaba Joanikotek guztiz ulertuko zuela ene jokabidea, segur baietz, zeren hura ere gizon baitzen, eta amorosturik zegoen gainerat, ni bezala, eta ulertu behar zituen gizon baten obligantzak eta eginbeharrak, amorosiaz denaz bezainbatean. Eta joan nintzen aitaren langelarat, baina ez nuen ediren; eta baterat eta bertzerat joan nintzen, eta hura nehon ez...
‎Deabru tipi batek bere sutegia eraiki ote zuen, bada, ene buruan? Zeren eta halakoa baitzen ene buruko berotasuna, baita beroak eragin zidan min itsusi hura ere! Eta, ai, nola eskertu nion amari egun haietan ene ondoan egon izana!
‎Eta iragan zen haizea, behatu nion neure arimari, eta han berean ikusi nituen, barreiaturik eta sakabanaturik, neure zorionaren zorigaiztoko hondakinak, neure ditxaren desditxak: desengainuak iraungirikako eguzki puskak, eta arantzak baizik erakusten ez zituen petalorik gabeko arrosa biluzia... eta amorioaren soinu isila ere garrasi bihurtzeko bidean nabaritu nuen neure eztarrian, otsoaren ulu; baina beheiti goiti zetorkidan ulu hura ere ito beharra nuen neure ezinaren eta neure amorruaren kontra, zeren zerbait eraginkorragoa behar bainuen nik orduan, ene mendeku gosea ase zezakeena, eta ene barrena bare eta sosega.
‎Eta nola sinetsi nuen istant hartan ezen egiten ari ginen guztia zuzena zela, zeren haien gorputzek bordako sutan akabatu baitzuten, eta haien arimek ere berdintsu eta orobatsu behar zuten, infernuko garren artean, bekatu mortalean hil zirelako! Eta, berria eman ondoren, osaba Joanikoten karta bat eman zenidan... baita zure koadro hura ere. Eta zenbat eskertzen dizudan orain orduan egin zenuena, nahiz eta haren ondorez neurrigabeki sutu eta koleratu nintzen!
‎—Anaia Eltxok ere bizi beharra dik... hura ere Jainkoak egina denez gero.
‎don Fidel Urdanburu zen, Iruñako nafar hura, bere esklabo indiarrak ezin okerrago tratatzen zituena, halako suertez, non hauek, ordainean, izen indiar harekin —zeina baitzen spiritu gaizkinen gaizkina, indiar haien sinesteen arabera— bataiatu baitzuten nagusi eta jaun bihozgabea. ...an bere semeari, purgatorioko penen erridimitzeko, eta zein arrai eta alegera jarri nintzen, aldiz, jakin nuenean ezen plantazionean altxamendu bat izan zela haren ondorez, Gorukik eta biok ihes egin eta handik urtebeterat, eta altxamendu hartan biktoria erdietsi zutela, eta gaztigu berarekin ordaindu behar izan zuela azkenean nafar krudel hark, zeren eta asaldatuek sugeen arterat egotzi baitzuten hura ere...! Eta Ixaru ere biktoria hartan laketzen zen, harik eta ustekabeko iluntasunak haren betargia hartu zuen arte, erraiten zidala:
‎Eta handik gutirat Rosa erraiten hasi zen ezen hiltzerat zihoala, baina hura ere ez zidan deiadarka erran, baina eztiki, bere herstura eta asaldura guztiak eztitasun handi batez gozatu eta ematu nahi balitu bezala.
‎Eta usain berezia zuen eta bere berea, zeren eta haren azal esnetsuari esne usain berezia baitzerion, eta esne usain hura ere bertze aterbe bat zen ene bakardadearentzat, ene malenkoniarentzat eta ene segurtasun faltarentzat.
‎Ustezkoa erran dut, eta ongi erran dut, zeren eta, oraintsu erran dizudan bezala, egiazkoa eta zin zinezkoa izan ote zen, bada, ene libertate hura...? Edo, aitzitik, ez ote nuen nik hura neure nahikeriaren nahikeria bihurtu, hau nahi dut eta hura ere nahi dut, eta nahi dudan guztia zilegi dut eta sori dut, zeren halakoa baita zorionaren bidea.... Zeren libertatea ez baitzen, benturaz, arauen guztiz haustea, baina hautsi gabe haustea, eta zeren ez baitzen, berdinzki, neurriz kanpoan neurrigabeki ibiltzea, baina neurriz kanpoan neurriz, libertatearen eskua zorabioaren eskuko izan ez zedin:
‎—Bai. Antonio Ibarbia nauk, Donostian jaioa —ihardetsi zidan, hura ere irritsu.
‎Ez zen, gainerat, amets hura bizitzan gurutzatzen zitzaidan lehen aldia, baina bigarrena. Zeren, dakizun bezala, Salamancan irakurri bainuen nik lehen aldikotz —zure benedizinoarekin eta Miguel de Sandovalenarekin— Mororen liburua, eta zeren ordukoa izan baitzen ene bertze pentsu hura ere, pentsua eta ametsa, ni apez egitekoa eta Urbiaingo jauregiaren inguruan Utopiaren iduriko komunitate baten bulkatzekoa, Morok deskribatzen zuenaren eredurat, osaba Joanikot eta ama elkarrenganat bildu, adiskidetu eta biak elkarrekin abenitu ondoren, nahiz eta gero ene asmo haiek hutsean geratu ziren. Ordea, orain izan zitekeen denbora eta sasoina, ene asmo haien aitzinatzekoa...!
‎Eta, hura erraiten zidala, osaba Joanikotez oroitu nintzen, zeren eta hura ere mundu berri batez mintzatzen baitzitzaidan, zeinak zientzia izanen baitzuen zimendu eta harroin. Ordea, zientzia orotarik harat, bertze mundu berri hura zegoen, Kolonek aurkitua, eta Antoniori eta bioi deika ari zitzaiguna.
‎Edo, ahantzia ote nuen, halaber, osaba Joanikot eta Maddalenen arteko bertze eszena hura, nik hainbatetan idurikatu izan nuena, noiz eta hil aitzin elkarri eskua eman baitzioten, esku emaite soil hartan eta ez ber tze deusetan guztia errana balego bezala...? Eta Elbiraren alde hatsarrean sentitu nuena ez al zen amorio ezin garbiagoa eta ezin aratzagoa izan, nahiz eta amorio haren lorea ninikoan eta lehen hatsean galdu zen, edo hura ere ahantzia ote nuen orduko...?
‎Kinka larri hartan, dukearen medikuaren baitan egon zitekeen salbabidea, eta erran ere zigun guztioi la lasaitzeko eta la la lasaitzeko, hura erran bezain fite kanporako bidean jarri bazen ere, eskuak galtzetarat eramanik. Ez dakit Uraitzeko jauntxoak erran ez ote zuen ezen bera ez zela sugegorrien beldur eta osabaren kakategirat zihoala, baina gainerako zaldunek berehala jakinarazi zioten ezen zaldunen lehen araua eta eginbeharra beren damen babestea zela, eta nola dama guztiak kanporat baitzihoazen, hala joan zen hura ere bere emaztearen gibeletik, finean.
‎Erran dizut, urte haien aldetik denaz bezainbatean, ezen aitonak sentitzen zuena erraiten zuela, edo hala iduritzen zitzaidala neuri bederen, zeren gizon ona baitzen, hondoz eta erroz —onegia ere bai mundu hartarakotz—, eta hargatik onartu zuela bere huts egite hura ere, jauregia eta negozioen ardura gure aitaren eskuetan uzten zituela.
‎...zen tiro bakar hartan agortu, zeren eta, alde batetik, arestian erran bezala, kanoia profitatu nahi baitzuen osaba Joanikotek tiro parabolikoari buruzko ikerketa baten egiteko, eta horrek, aldika, esperimentazione bat eskatzen zion —tiroren bat, alegia—, eta zeren, bertzetik, ustekabeko bat izan baikenuen; izan ere, aita hartan laketzen hasi zen, eta, hartaraz gero, tiro egiten hasi zen hura ere.
‎Eta nola babestu ninduen umetan haren sabel zabal joriak, noiz eta izuak mehatxatzen baininduen handik edo hemendik... eta nola sentiarazi ninduten haren beso sendoek ahulezian sendo, eta nola, haren gorputz osoak, neure deusezean oso! Eta usain berezia zuen eta bere berea, zeren eta haren azal esnetsuari esne usain berezia baitzerion, eta esne usain hura ere bertze aterbe bat zen ene bakardadearentzat, ene malenkoniarentzat eta ene segurantza faltarentzat. Baina guztiz alferrik nenbilen orduko, Felisa bizien mundutik joana zenez gero...
‎Segur nago ezen, bertze egoera batean, koadrorat hurbildu, eta, eskua belarrirat eramanik, haren kontra paratuko zela osaba Joanikot, idiaren balizko marrumen edo astoaren arrantzen aditzeko, baina osaba Joanikot ere arrai eta alegera zegoen lagunaren arrakastarekin, eta, Pedro Huiziren aldeko giroaren ez lardaskatzeko, han zeuden entzule guztiak bezala, irri egiterat mugatu zen hura ere.
‎Eta, iduri haren aitzinean —kanoia dorreari beha destaturik— amaren hitzak oroitu nituen: "... eta ez kexatu, zeren, zigorretik desterrurat xuxen eraman beharrean, hilabeteko atsedenaldia emanen baitzaio, zaurietarik sendaturik joan ahal izan dadin harat..." Eta, hala, elizaren liberaltasunaz eta eskuzabaltasunaz mintzatzen zitzaidan ama —Erromako eliza beti hain liberala eta eskuzabala, jaun An dré...! —, baina ez nuen dudarik egiten ezen kanoiaren kontu hura ere ongi studiatua eta hobeki kalkulatua zegoela, liberaltasun iduri haren azpian bertze iduri bat ezkutatzen zelako, umiliazionearen iduria, zeren eta objektiboen umi liatzeko edo haien deusezteko jartzen baitira armak objektiboei beha; eta iduri hura zen, halaber, urbiaindar guztiendako mehatxua, jakin zezaten lehenengo behakotik —zeren eta halakoa baitzen iduria, itzalik gabea eta lehen b...
‎Eta hala egon nintzen, meza akabatu bitartean, gogogaizturik. Eta, noiz eta mezatik jalgi bainintzen, laster egin nuen bertako zelai baterat, non egotzi bainituen sermoilariak irenstarazi zizkidan hitzak eta gezurrak, baita elizako usain lodi sarkor hura ere, urdailean eta hertzeetan trabatu zitzaizkidan humore gaixto guztiekin batean.
‎Eta Betiriri azala orbanez eta ubelunez bete zitzaion, eta hura ere hil zen, eta haren emazteak eta haren etxekoek erran zuten ezen etxeko jaunak errana egia zela egiazki, zeren eta guztiek ere ikusi baitzizkioten horzkaden seinaleak eta markak, orbanez orban eta ubelunez ubelune.
‎—Esker mila, Joanikot, guztiagatik —erran zion Pedro Huizik, hura ere purpuilak atxik ezinik, eta gero erran zuen—: Uste dut ezen orain berean jalgiko naizela.
‎Eta pozoina gozoa duk... Eta Maddalenen eskua Probidentziaren eskua duk, eta hura ere gozoa duk... eta ene eskuak haren eskuan hartuko dik atseden. Eta aitona Nikolasen heriotza oroitzen diat eta ez nikek hura bezala hil nahi, ohean oihuka...
‎Deus ez! Zeren eta urteetan egon izan bainintzen itsuturik, ez plazerraren plazerrarekin, baina plazerraren gutiarekin, hura ere neurriz kanpoan egon zitekeelakoan, bekatua bekatu zelako beti ere, baita bere gutian ere... Salamancatik itzuli nintzenean, berriz, trabailurik eta egitekorik aski izan nuen osaba Joanikoten kalbarioarekin, bertze kontu haiekin antsiatzen hasteko...
‎Salamancatik itzuli nintzenean, berriz, trabailurik eta egitekorik aski izan nuen osaba Joanikoten kalbarioarekin, bertze kontu haiekin antsiatzen hasteko... Baina denbora hura ere iragana zen eta etxetik ihes egin berria nintzen... eta iraganarekin hausteko gogo bizi hura nuen, errai erraietaraino sartua, hura nola bideratu behar nuen ez banekien ere. Zeren eta gero eta gehiago ohartzen bainintzen, konparazione, ezen laket nituela neskatxak eta emaztekiak... baina non zegoen plazer haren neurria?
‎Munduan aski ibilia banaiz ere, bertze ekaitz bat jar dezaket haren parean, noiz eta Indietarako bidean haize erauntsi izugarri batek inarrosi baikintuen. Eta hura ere halakoa izan zen: ezin izugarriagoa.
‎Hainbertze gorrotatu nuen, non segur bainengoen ezen han berean akabatu zela ene amorioa. Baina hura ere ez zen guztiz hala izan. Zeren itsasoa infinitua eta mugagabea baita eta alde batetik kentzen diguna bertzetik emaiten baitigu... eta eskuzabala da eta eskulaburra, eta gaur bizi puska bat kentzen digu eta bihar bertze puska bat emaiten... eta gehiago, anitzez ere gehiago izan zen eman zidana kendu zidana baino.
‎Baina, arrazoinak arrazoin, larrialdi haietarat ni baino ohituagoa zegoen, zinez, azpian nuen emaztekia, zeinak, kalapita hasi orduko eta oihu haiek aditu orduko, aingira labain batek bezala egin baitzidan ihes gorputzaren behealdetik, are nahastuago eta noragabetuago uzten ninduela... Baina nahaste borraste hura ere ez nuen betiko, zeren, ezustearen ondotik eta lehen beldurraren ondotik, bizi-nahiak eta iraun nahiak hartaraturik, suspertu eta areagotu baitzitzaidan injenioa, piztu zitzaidan buruan argi bat, eta abiatu nintzen, halatan, aulkiaren gainean utziak nituen beztimenden bila, erdi haztamuka... Hura ustekabekoaren gaineko ustekabekoa, jaun André!
‎Horregatik ere, ateko txirrina aditu genuelarik, dardaririk ere ez nuen egin nire lekutik. Edurne zen hurbilena sukaldeko irteeratik, baina hura ere bere lekuan gelditu zen. Josuk hartu behar izan zuen bere gain bertzeek nahi eztako lana.
‎Bazuen Edurne, ordea, eta hari familiako kide femeninoen tropa gehituko zitzaion berria barreiatu bezain agudo. Polizia agertu gabe zegoen oraino, baina hura ere —Potzolo bera, beharbada— ez zen luzatuko, medikuek Josuren zauriak arma zuriak eginak zirela frogatu bezain sarri. Eta nik ez nuen une horretan ospitalean egon nahi.
‎Jarlekuaren azpiko kofretik kaskoa atera zuen, berria hura ere, osotara hertsia eta aitzinalde ilunekoa, jabea ez ezagutzeko maneran. Auto lasterketako pilotuaren itxura ematen zion, leku beretik edeki zituen eskuzorro beltzek areagotua.
‎Ttipiren ordenagailu asegaitzean zeudekeen gisako datuak eta are pentsaezinagoak ere. Halako batean, gizona niri begira harrapatu nuen eta, orduan, hura ere nitaz jite bereko pentsuetan ari zitekeela egin nuen neure baitan, erran nahi baita, ene egitasmo eta burubideak taxutu, haztatu eta neurtu nahian jardun zezakeela, ni harenekin jokatzen ari nintzen gisa berean. Eskergarria izan zen bulegari mari ozpin ohiak bere izenez deitu —" Ekiza jauna" — eta handik eramatea.
‎—Ez bakarrik Ximuri —Kristinaz oroitu nintzen, hura ere gazte antza.
‎Telefonoak, paretan iltzaturik, parez pare egiten zuen anaiaren gelarekin, eta atea erdi irekia zegoen hura ere. Leihoko pertsianetako zirrituetatik sartzen ziren argi zirrinten laguntzaz, gorputz bakarra begiztatu nuen barnean, ahoz beheiti zurrungaka.
‎Ez nuen zertaz harritu Kristina Ximurraren izeba Milagrosen hilarietan egoteagatik. Azken finean, hura ere lagun taldekoa zen eta Ximurraren emazte Josefinaren lagun mina haurretatik. Hor kausitzerik gogoratu ere ez zitzaidana.
‎Gogoratu ere ez zitzaidan Kristina hor aurkitzen ahal nuela. Eta hori harrigarria bazen, aurreko egunetik kostalde hurbilean —" negozioetan" hura ere? — jotzen nuela kontuan hartuta, are harrigarriagoa haren mintza doinua, eztia izaki aspaldiko partez, elkarrekiko lehen urteetan berandu etxeratzen nintzenean bere ahakarrak xamurtzeko ohi zuen kadentzia goxo berekoa. Ezin sinetsiak neure baitara bildua, mutu nirauen, sukaldeko ate pareraino ailegatzeko herabe, handik barnetik baitzetorren nire emaztearen boza.
‎Potzolok ezpainetaraino goititu zuen edalontzia, baina hura ere, nirea bezala, hutsik zegoen. Mahaian utzi eta so gelditu zitzaidan.
‎—Jainkoak egunon! —agur zeremoniotsu zirtolaria, berea, eta hura ere harrigarri. Josu Aita Sainduarekin ere ari liteke zirika, baina ez, preseski, atzarri berritan.
‎Ez nion erantzun. Mugikorraren jabe izatearen garrantziaz mintzatzeko gauza zen hura ere. Gaiztakeria bat egiteko gogoa nuen.
2001
‎Orain, baina, hori guztia joana da. Denborak dena galtzen omen du, baita izan nuen zorion aldi hura ere, ezinbestean. Jada ez ditut haren beso sendoak nire gorputza inguratzen nabarituko, nire bularra berearen aurka estututa.
‎Oparitu zidan Marokoko ispilu hura amari eman, nire apartamentuan jartzeko handiegia zela esanda. Eta azkenean, nire amorruak idatzi zuen eskutitz hura ere mesanotxetik hartu eta zakarrontzira bota nuen. Hustutako esne kartoi eta jogurt kadukatuekin batera.
‎Epaileak ez behintzat. Putza baino serioago joan da, presaka hura ere, eta azkenean hilotza tanatoriora eraman ahal izan dute funerariakoek eta gu basera itzuli ahal izan gara.
‎Egongelara joan zen gero, hura ere bere mundua zelako, artean. Sofan eseri eta orduan bai, orduan telebista zen, telebista zeukan aurrez aurre, telebistak inbaditzen zion bere mundu txikia eta zabaldu egiten zuen apur bat.
‎Gauez bakarrik heltzen du. Nire lagun bat, ni bezala giputza hura ere, horrela hil zen. Luzaro ibili zen, bizi ala hil; azkenean, ordea, gaitzak gaina hartu zion eta Indian bertan hil zen.
‎Klasearen amaierako fini hura ere barregarria egin zitzaigun. Fini, pelikuletako azkeneko letren antzekoa.
‎Inori tinta eroriz gero Padre Mendibek, istripuaren lekua hatz erakusleaz seinalatuz, Castigo de Dios esaten zuen. Inazitoren eta beste guztien errepika bihurtu zen hura ere:
2002
‎Egunak joan ziren, egunak etorri. Bizitza –nahigabez onartu zuen Julenek, ohean loak ezin hartuz–, bizitza tren zahar bateko azken bagoi bihurtu zitzaion, eta, orain bazekien, atzeneko aukera hura ere galtzear zegoen. Aski ahiturik zeuzkan eternitateak.
‎–Alex? –deitu zion Julenek, paseo aldera begiratuz hura ere, lagunak zer ikusi ote zuen jakiteko.
‎Frankek berak badu pitbull eder bat. Askaturik izaten du eta behin bisitan etorritako bere lagun bati, postaria hura ere, hozka egin zion zakurrak. Horra bada, esaera zaharra:
‎Eta barnetik hartu ninduèn pozak Sarari eskutik heltzeko gogoa piztu zidan. Baina hura ere ez zen hartarako momentua. Bai, ordea, azken aholkua ematekoa.
‎Handik gutxira, agurrerako orduan, segundo luze batez egon ginen, ene soa harenean iltzaturik, harena enean, biak ere sorgindurik bageunde bezala, hitzik egin gabe... Bai, badakit, neure buruaz ari naizenez, neure sentimenduak soilik interpreta ditzakedala, ez Sararenak, eta hura ere sorgindurik zegoela aitortzea ez dela, beharbada, zuzena, baina neuri halaxe iruditu zitzaidan, eta hori behintzat esan dezaket. Haren soan ez baitzen istant hartan lainorik:
‎Kosta zitzaidan, hala ere, tabakoa uztea, ez uste. Baina historia txiki hura ere polita izan zen. Sararen mailan jartzea baitzen, neurri batean.
‎Baina eszena bortitz hura ere iraganeko kontua zen, eta Sarak esaldi bakarrean laburbildu zuen:
‎Izan ere, hiru hilabete haietan, baita hurrengo bizpahirutan ere, dendaren inguruko berri eta nobedade guztiek estali egin baitzituzten Sergio eta Sararen arteko harreman zartatuen arraildurak eta artesia guztiak. Baita beste pitzadura izugarri hura ere, Sergioren desleialtasunak eragina. Baina nobedadeak iraganda gero, egunerokotasuna iritsi zen:
‎Buruan nuen nik ere ordurako kezka hura, eta baietz esan nion, hura ere pentsatua nuela.
‎Ongi gordea dut marrazki hura ere.
2003
‎Izan ere, pilotarekin jolasean hasteko tentazioa handiegia zen portal hartan, txoko asko zituelako eta ertz asko eta kristalak. Baina ezin zion tentazioari amore eman, eskaileretatik agertu zitekeelako, halako batean, gizon argal bat, biboteduna eta asmatikoa, edo emakume lodi bat, biboteduna hura ere; eta halako tipologia duten pertsonei ez zaizkie gustatzen barruan sugeak dauzkaten pilotak. Eta gehiago ere esan daiteke:
‎Baina bertatik bertara ikusten direnean, Sorollaren koadroak bonbak dira. Eta Iduseko Museoan zegoen hura ere bonba bat zen. Eta hogeita zazpi minutu eman zituen Matiasek Sorollaren koadroari begira eta Sorollak asmatutako aurpegiei begira.
‎Osasunak huts egin zion arte, Patxi izan genuen Azpilgo maisu, eta horrek erakusten du don Justiniano ez zela hura kargutik botatzera ausartu, neurri hura ere taktikoki komeni ez zitzaiolako. Hartarako beste bide bat aurkitu behar zuen, itxuratiagoa eta praktikoagoa.
‎Hori zen Peruren filosofia," emakumeak kontrola dira". Nahikoa dut bakarrarekin, eta hura ere beste etxe batean nahiago. Ama aldamenean bizi zen, Peru ezkerrean eta ama eskuman.
‎Garaia. Tirantedun kamiseta zuria zeukan jantzita, eta hura ere galtzontzilotan zegoen. Bere besoek elefantearen izterrak ziruditen, gihartsuak, indartsuak.
2004
‎–Ez, zu ere ez zaitut galdu nahi. Baina hura ere ez. Zu nire fruitu debekatua zara, baina Joana nire ametsak erein nituen lur gozo eta samurra da.
‎Eta jendeak ondo gogoratzen du Mussolinik esandako beste hura ere, Italiarentzako lotsagarria zela Giroko liderrak maillot arrosa eraman behar izatea, arrosa delako marikoiek erabiltzen dituzten kuleroen kolorea. Baina lokutoreak oroimen txarra du edo oso despistatua da.
‎Kutxa paperez bete zitzaion egun hartan. Lehenengoak goizeko zazpietan eman zuen botoa (Di Ruggero izan zen, hura ere gazte, mendira irteteko puntuan), eta azkenak gaueko hamarretan (Signora Mariak berak, lana amaitutzat emanez).
‎gaztelania eta ingelesa ez ziren preseski neska haren hizkuntza bakarrak. Euskara ulertezin hura ere tartean baitzegoen. Zenbait aste zeramatzan Ramírezek hizkuntza ikasi nahian, baina ez zen, inola ere, elkarrizketa bat jarraitzeko gauza.
‎Ordu laurden eskaseko bidaia zeharo luzea egin zitzaion. Einsteinen Erlatibitatearen Teoriaren froga izango zen hura ere, ziurrenik.
‎Mutilak automatikoki eman zion, oharkabean bezala. Amaiak hura ere itzali egin zuen. Horrelako telefonoak seguruak izan zitezkeen, baldin eta fitxatu gabe bazeuden.
‎18 Irene Frédéric Joliot bere senarrarekin ezkondu zenean, honek, Curie abizena ezin zela galdu defendatuz (zientzialaria zen hura ere, eta Ireneren gurasoak biziki miresten zituen), abizena aldarazi zion emazteari. Harrezkero, Irene Curie Irene Joliot Curie izatera pasatu zen.
‎Mila eseritako lekutik urrunegi zegoen berba egin ahal izateko, beraz, begiek egin zuten zubi lana. Lehenengo ardo tragoaren mingostasunak txistuz bete zion ahoa, eta gizonezkoaren ahoak antzeko hezetasuna izango zuela pentsatu zuen hura ere ardoa edaten ikusi zuenean. Gizonezkoaren hatz luzeek kristalezko kopa laztantzen zuten alboan zuen lankidearekin hitz egin eta barre egiten zuen bitartean.
‎Poz handia hartu nuen, aitor dut, baina ez zen poz biribila izan. Orduan ere amonak gelan zuèn argazkia etorri baitzitzaidan burura, gerra garaiko euskal selekzioarena... baita beste egun hura ere, Iribarrek, Kortabarriak eta Urangak Atotxan, Errealeko eta Athleticeko gainerako jokalariekin batera, ikurrina atera zutenekoa, amonak mila bider kontatua, amonak berak inoiz egindako iruzkinarekin: " Badakik zer pentsatu nuen egun hartan?
‎Lortu nuen, bada, bizitzako ametsa! Baina hura ere, luzaroan, eramanezina gertatu zitzaidan. Hotzean begiratuta, nire planteamenduak ez zuen akatsik:
‎Banekien Real Madrid nire atzetik zebilela hurrengo denboraldirako, eta hura posibilitate bat zen, komunikabideek berehala haizatu zutena... Baina Italiako Parma ere atzetik nuen, eta hura ere aukera bikaina izan zitekeen iraganarekin hausteko. Antzeko baldintzetan, baita zertxobait txarragoetan ere, ez nuen dudarik Parmarantz egingo nuela... amona Sinforosagatik besterik ez bazen ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hura ere ez 59 (0,39)
hura ere bera 20 (0,13)
hura ere beste 10 (0,07)
hura ere ezin 9 (0,06)
hura ere bai 8 (0,05)
hura ere hil 8 (0,05)
hura ere buru 6 (0,04)
hura ere agurtu 4 (0,03)
hura ere gai 4 (0,03)
hura ere garbi 4 (0,03)
hura ere halako 4 (0,03)
hura ere iritsi 4 (0,03)
hura ere itxi 4 (0,03)
hura ere amaitu 3 (0,02)
hura ere aukera 3 (0,02)
hura ere estali 3 (0,02)
hura ere garai 3 (0,02)
hura ere gazte 3 (0,02)
hura ere gertatu 3 (0,02)
hura ere gutxi 3 (0,02)
hura ere guzti 3 (0,02)
hura ere han 3 (0,02)
hura ere ideia 3 (0,02)
hura ere irentsi 3 (0,02)
hura ere jainko 3 (0,02)
hura ere joan 3 (0,02)
hura ere ni 3 (0,02)
hura ere ongi 3 (0,02)
hura ere oso 3 (0,02)
hura ere pasatu 3 (0,02)
hura ere zaindu 3 (0,02)
hura ere zaldi 3 (0,02)
hura ere aditu 2 (0,01)
hura ere agorrezin 2 (0,01)
hura ere ahantzi 2 (0,01)
hura ere Alberto 2 (0,01)
hura ere antzara 2 (0,01)
hura ere aurka 2 (0,01)
hura ere aurkitu 2 (0,01)
hura ere axal 2 (0,01)
hura ere behar 2 (0,01)
hura ere behe 2 (0,01)
hura ere berak 2 (0,01)
hura ere bertan 2 (0,01)
hura ere bertze 2 (0,01)
hura ere bukatu 2 (0,01)
hura ere buruz 2 (0,01)
hura ere datu 2 (0,01)
hura ere desagertu 2 (0,01)
hura ere desherrendu 2 (0,01)
hura ere egun 2 (0,01)
hura ere eman 2 (0,01)
hura ere erabateko 2 (0,01)
hura ere erakusgarri 2 (0,01)
hura ere erre 2 (0,01)
hura ere esnatu 2 (0,01)
hura ere etxe 2 (0,01)
hura ere etxekotu 2 (0,01)
hura ere existitu 2 (0,01)
hura ere ezagutu 2 (0,01)
hura ere ezinean 2 (0,01)
hura ere ezker 2 (0,01)
hura ere ezkutu 2 (0,01)
hura ere Frantzia 2 (0,01)
hura ere gaizki 2 (0,01)
hura ere galdu 2 (0,01)
hura ere gezur 2 (0,01)
hura ere gogo 2 (0,01)
hura ere gogoratu 2 (0,01)
hura ere gordin 2 (0,01)
hura ere hartu 2 (0,01)
hura ere huts 2 (0,01)
hura ere idazle 2 (0,01)
hura ere igo 2 (0,01)
hura ere ikasi 2 (0,01)
hura ere irabazpide 2 (0,01)
hura ere iragan 2 (0,01)
hura ere izoztu 2 (0,01)
hura ere lan 2 (0,01)
hura ere landu 2 (0,01)
hura ere lapurtu 2 (0,01)
hura ere lepo 2 (0,01)
hura ere lotsa 2 (0,01)
hura ere marra 2 (0,01)
hura ere mozkortu 2 (0,01)
hura ere moztu 2 (0,01)
hura ere mundu 2 (0,01)
hura ere nahiko 2 (0,01)
hura ere Regina 2 (0,01)
hura ere Teofilo 2 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia