Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 159

2001
‎Prozesu psikosozialek antzekotasunak eta ezberdintasunak dituzte; antzekotasun garrantzitsua da, adibidez, denek kognizioarekin, emozioarekin eta motibazioarekin zerikusia dutela; ezberdintasun garrantzitsu bat, adibidez, kognizio barruan azpiprozesu ezberdinak daudela (identifikazioa, hautemateak, kategorizazioak, usteak eta irudikapenak, egozpenak, jarrerak, motibazioak, eta abar); besteezberdintasun bat, agian, identifikazio prozesuak betetzen duen erdigunetasuna da, hori delako gizabanakoa definitzeko ondoen funtzionatzen duenaeta, gainera, berak garantiza dezakeelako beste prozesu psikosozial guztienarteko lotura eta artikulazioa. Gauzak modu horretan ulertuz, identifikazioaizango da portaerekin ere ondoen lotuko litzatekeen prozesu psikosoziala.
‎Praktikan PPren politika espainol kolonialista bera erabili dute Euskal Herrian, baina azken hauteskundeen emaitzek inflexio puntua markatu dute, eta, beraz, badirudi susmatzen hasi direla jokabide horrek ez diela hemendik aurrera gehiago etekin onik ekarriko. Programa, eskaintza eta aurpegi politikoa aldatzeko ordua heldu zaie beraz, eta testuinguru horretan ulertu behar da atzora arte ostrazismoan erdi gorderik egondako kideak eta ideiak, izozkailutik atera eta orain plazaratzeko gertu egotea.
2002
‎Zeharo ezberdinak izan daitezke bi esaldiak. Lehenengo esaldia bere horretan ulertzearekin, OFFEren (1988) akatsean eror gintezke, hau da, gizarte mugimenduek paradigma zaharra edo alderdi politikoak ordezkatzeko sortuak diren ustea. Azken hamarkadan emaniko jazoerek, ordea, gizarte mugimendu berrien helburuak bestelakoak zirela eta direla erakusten dute.
‎Eta halaxe egiten ahaleginduko naiz, nahiz eta badakidan (eta azken urteetan berton idatzi ditudan urteko balantzeak irakurri dituenak ere badaki) jakin ere, gaurkotasunetik abstraktura ihes egiteko joera handia izaten dudala. Beste arlo askotan gertatzenden bezalaxe, kulturgintzan ere ezin baitira gertakizun solteak bere horretan ulertu, ingurune eta prozesu batean kokatzen ez badira.
2003
‎Arrakastaren aurretiazko baldintza, hain zuzen, ekintza elektrikoa distantzia jakin batera dauden partikula batzuen arteko grabitazioaren antzeko ekintza batera murrizten zuen paradigma izan zen. Franklinen ondoren, elektrizitatearen ikertzaileek ekintza elektrikoa zentzu horretan ulertu zuten; Coulombek zein Cavendishek horren arabera diseinatu zituzten beren aparatuak. Azkenik, bi kasu horietan eta gainerako guztietan, paradigmarekiko konpromisoa ezinbestekoa izan zen besterik gabe motibazio egokiak mantentzeko.
2004
‎Eta are gehiago gure herrian eta abertzale izanez gero. Zentzu horretan ulertuta, ontzat eman dezaket».
‎Gogo giro horretan ulertzekoa da komunitate minorizatu batek ez duela oro har bere buruaren oharmena taxutzeko autonomiarik eta gaitasun orokorrik. Izan, Euskal komunitatea ez da hegemonikoa den beste gizatalde nazional baten azpisistema besterik, eta haren logikapean dihardu maila guztioetan:
‎Axularrek arrazoi zuen, noski, hiztun herriaren esku dago bere hizkuntzaren garapen maila eta hiztun taldearen mintzo trebezia. Baina munduan herri gehiegi mututu dira zoritxarrez ustezko errudunen logika hori arrazoizko argibide osoa izateko.524 Gure egoeran dauden milaka herri horien hitza herdoildu izana sakoneko ur geruzetan erabakitzen diren botere logiken emaitza delako ustean dagoen honek, euskaldunaren ardura maila testuinguru horretan ulertu behar dela esango luke. Edonola ere, mintzabide aski izateari utzi dion euskararen atarramentuan, hiztunaren adierazpidea, meharraren meharraz, ataka itogarrietan dabil denbora ezin luzeago honetan. Axularren garaitik gutxienez.
‎Eta, horren ondorioz, ezin du imajinatu ere egin kulturgintzaren dinamika eta egitatea ahalbidetzen dituena botere mekanismoen eskuko denik. Politika, adiera zabal horretan ulerturik, sormenaren ahalmena bera da, giza ekintzaren sorburuan eta garapenean une oro tarteko delako.
‎Horrela, giza gogoaren erabateko batasunaren ideia nagusituko da, denongan berdina izango dena eta egitura matematikoak mugatutakoa. Era uniboko horretan ulertuta, arrazoimenetik kanpo geratuko dira adimenaren garapenaren zenbait alderdi funtzional, matematiketara murriztu ezin direnak, eurak unibertsaltzat jo daitezkeen arren.
‎Mistiko denari buruz galdegitea ez da, inondik ere, zentzurik gabea, mistiko dena zentzu ororen zentzua baita. Egia esan, mistiko denari buruz ezin mintza gaitezke natur zientziei buruz mintzatzen garen bezala; zentzu horretan ulertu behar da, hain zuzen ere, Wittgensteinen azken perpausa (7 zenbakia daramana). Baina esan ere behar da zentzugabekeria —eta munduaren hondamena— litzatekeela mistiko denari buruz galderarik ez egitea eta erantzun biderik aurkitzen ez saiatzea.
2005
‎Potxo Argitalzuloaren asmoa hiru autore handi hauen obra eta olerkigintza, oro har, gazteei hurbiltzea izan da. Eta hain zuzen ere, esparru horretan ulertu beharra dugu Bitoriano Gandiagak egindako lana. Egungo gazteentzat arrotza gerta zitekeen Lauaxetaren hizkera moldatzeaz arduratu baitzen Arantzazuko olerkaria.
‎Salmentetatik bizi diren egileak maiz oso probokatzaileak izaten dira liburuen salmentak igotzeko. Agian klabe horretan ulertu litzateke J. Alonso-ren obra.
‎Carolina, itsusia baino itsusiagoa sentitu zen, baina Fionak egin irriak, ahantzarazi zion haren edertasuna, zeren irri horrek Wendyren maitasuna ere erakusten zuen. Carolinak une horretan ulertu zuen amak maitatu zuela, zer nahi gisaz...
‎batetik, beharrezkoa izango du, egun" antropologia sozialak" edota" antropologia kulturalak" egiten dutenaren antzera, gizakia bere izate errealean edo orain den horretan ezagutzea eta, azken finean, giza-fenomenoak ahalik eta gehien biltzea eta ondoen deskribatzea. Bestetik, beharrezkoa izango du ere, egun" antropologia filosofikoak" edota" antropologia pedagogikoak" egiten dutenaren ildotik, gizakia bere izate posiblean edo etorkizunean izatera irits daitekeen horretan ulertzea eta, azken batean, gizakiaren beraren giza-tasuna kontsideratzea eta pertsonen humanizazioa bultzatzea. Antropologiaren bi dimentsio hauek, bata" zientifikoagoa" eta bestea" humanistikoagoa", ezberdinak dira gizakiaren aspektu ezberdinetan zentratzen direlako; baina eta hain zuzen batak bestea ezin duelako ordezkatu, honengatik, Humboldtek biak elkarren osagarri bezala kontsideratzen ditu.
2006
‎Eta, krisian murgildurik, nobleek euren estatus ekonomiko zein politikoa mantendu nahi izan zutela. Testuinguru horretan ulertu behar ditugu, beraz, bi jurisdikzio horien arteko lehiak: lurralde, errenta, merkataritza... azken finean, diru sarrerak dira bien helburu.
‎Euskarak ere bereiziko zituen, beharbada, hitzak esan —esan hitz horiek bezalako esaldietan— eta hitz egin —egin, eraiki itzazu zeure hitzak— Testuinguru horretan ulertu lirateke hitza eman (hitzeman) eta hitza hartu (hitzartu) ere: zerbait hitzematen duena, zerbait hitzartzen duena, betiko hitzen, amaitzen ez diren hitzen, hitz zuzenen esparruan dago.
‎Zuzen zuzen itzulita aristoj gorena eta indartsuena da. Testuinguru horretan ulertu behar da Homerok heroiarentzat darabilen agindu saihestezina: beti nabarmentzeko eta ororen gainetik gailentzeko (aien aisteuein kai upeiroon emmenai allwn) 19 Nabarmentzea adierazten duen aditza ere familia beretik eratortzen da:
2007
‎Zuloan taldeko protagonistek elkarrekin bizitzeko aukera egin dute, Bilboko pisu batera doaz, lagun izatera, lan talde izatera, lankide izatera, modu horretan ulertu behar da familia izaera.
‎Hortaz, orain arte azaldutako testuinguru horretan ulertu behar da gure lana: euskararen normalizazio prozesuan gizarteari eskaintzen diogun zerbitzu bezala.
‎Testuinguru horretan ulertu behar da esaten ari garena. Enpresak errazagomugitzen dira legearen esparruan, etikaren esparruan baino.
‎Lege neurtuaren irakurketa orekatzaile horren atzetik Alkmeonen osasunaren kontzeptu medikoa ikusi da —Sokratesen679 eta Platonen680 zientzia etiko politikoa edo Aristotelesen erdibidearen proposamena ere inguruabar horretan ulertzen dira681—, besteak beste Parmenidesengan hain eragin handia izan zuena682:
2008
‎Nik hori NaBairen aurkako ziria bezala interpretatu nuen. " Profil eskaseko abertzale nafarra" esaldia testuinguru horretan ulertu behar da, ironiaz esana, nik NaBairi bozka eman bainion azken hauteskundeetan.
‎Beraz, berebiziko garrantzia dute itzulpen automatikoko egitasmoak garatzeko orduan itzulpenmemoria edo corpus paralelo deritzen baliabideak. Ildo horretan ulertu behar da Europako Batzordeak bideratutako ekimena6: Europako hizkuntza ofizialen corpus paraleloak askatzea.
‎Esparru eta gai guztietara heltzea nahi genuenez, metodologian eta ikaskuntza irakaskuntza prozesuan eragitea ezinbestekotzat jo genuen. Testuinguru horretan ulertu behar da gure lehenengo blogen sorrera: IKTeroak6, Jakinstein7, Ordizia, eta euskaljakintza8 soziolinguistika klusterra martin ugalde, kp/ 20140 andoain
‎1900 urtetik, Azkuek euskara katedraren itzala bazuen ere, aurreko urteetan plataforma gisa balio izan zion Euskaldun Biltoki gabe zegoen. Testuinguru horretan ulertu behar da Azkueri Euskal Akademia sortzeko piztu zitzaion gogo bizia. Eta hortik Abadia anderearen inguruan 1900 urtean Akademia lortzeko egin zituen saioak, aurrerago zehaztuko direnak.
‎Akademia sortuberriak, hobeki edo okerrago baina errealki, sentiberatasun eta korronte desberdinak biltzen zituen, jeltzaleak barne, eta beraz guztiz bidegabea zen haren maila berean, pareko gisa, ia soilik alderdikidez osaturiko erakunde bat aurkeztea (are Iparraldeko kide bakar bat ere barne hartu gabe). Testuinguru horretan uler daiteke,. Kirikiñok, artikulu hau idatzi eta astebetera, Akademiaren lehen bileran, Broussainek erakundeko kideei eskatzea «iñoiz Euskaltzaindia, ri aurkazko Lagundi, ren­bat an edo emen jasoko balitz, orreri oraindik bere izen eta laguntza betiko uka zezatela»; hain zuzen Bustintzak, akaso erretorikoki izan arren, Akademia sabindar baten mamua xaxatu zuelako.
‎Hurrengo taulan, 4.13 taulan alegia, ulermen lexikoaren aldakortasuna ikus daiteke. Taula horretan ulertutako hitz kopuruen tarte bakoitzean sartzen diren haurrak ageri dira (ehunekotan). Ikus daitekeenez, haur txikienen multzo handi batek(% 28k) ez du zerrenda honetako hitzik ulertzen.
‎Arrazakeriaren aurkako borroka da, beraz, kulturartekotasunaren quebectar ereduaren oinarrietako bat (Ollivier 2000). Testuinguru horretan uler daiteke kultura publiko komun baten definizioaren bilaketa, funtsezkoa baita immigrazioa barne hartzen duen hiritartasunaren ekintza eremua definitzeko. M. Labelle, F. Rocher eta G. Rocherrek (1995) plazaratu dute, besteak beste, debate hori; horien ustez, errealitate kulturaniztunaren kudeaketaren eta frantses hizkuntzaren defentsaren arteko lotura aipatzen denean —espazio komun horren baitan integraziorako ezinbesteko baliabide gisa—, helburu kontraesankorrak dituzten bi politiken arteko loturaz ari gara.
2009
‎Nietzscherentzat halaber, Heraklitori espreski erreferiturik, kosmos osoa jolas bat da, ongiaren eta gaizkiaren haraindi, eta hala izan behar du filosofiak ere. Eta ildo horretan ulertu behar dira hiru eraldakuntza famatuak, existentzia moldeen eta espirituaren garapideko periodoen metaforak: espiritua nola gamelu bihurtu zen, eta gamelua lehoi, eta lehoia azkenik haur. Espirituaren emantzipazio historian, giza askatasunaren, burujabetzaren gailur gorena, behiala gamelu bilakatu zen haurra, lehoitatik pasa, eta berriro haur, altxatzean?
‎Istant horretan ulertu nuen argizarien lana. Heriotzak jadanik harrapatu balu bezalako kiratsa zerion oraino Frantziako errege zenari.
‎Bestelakoa bere horretan ulertzen saiatu eta begirunez hartu beharrean, desbestelakotu eta geureari berdintzeko setakeria hori gizakiaren alderik ankerrena da, eta horretan mendebaldekook ez dugu munduan parerik, ez horixe. Ordainetan, Dorre Bikiak odolki bilakatuak; harritzen gara hala ere.
‎Jokaera sexuala koitora mugatzen da ahal den modurik kastuenean. Testuinguru horretan ulertzen da emakume «normalak» ez duela sentimendu sexualik (Brecher, 1970). Hortaz, sexualitatearen ikerketa aurrezientifiko honek ere, kasu askotan moralean eta ikuspegi patologizatuan ditu bere erroak, emakumearen sexualitatearen agerpena oraindikukatuz.
‎Ameriketako Estatu Batuetako historiako oso momentu garrantzitsu batean etorri da Milk, hemendik egun gutxira lehen presidente izendatuko baitute. Eta testuinguru horretan ulertzen ahal da bere azken pelikula hau.
‎Abertzaletasunaren konpromisorik tarteko izan gabe askoz ahulago lotuko zitzaion euskara demokraziaren eskutik irekitako aro berriari. Zentzu horretan ulertuta, euskarak abertzaletasunaren beharra izan duela bistakoa dela uste dugu, bistakoa den bezala politikaren munduan ez abertzale askoren desafekzioa, oro har, urrundik begiratu baitiote euskarari, salbuespen ohoragarriak izan ezik [36]. Nolanahi ere, argi esan dezagun, horrek guztiorrek ez dio abertzaletasunari ematen euskararen jabegoaz beste inoren gainetik dagoen inolako eskubide berezirik.
‎Oreka hori aurkitzea da gakoa, eta horretan datza etorkizuneko giltzarria. Zentzu horretan ulertu behar da hizkuntzen batuketa, hizkuntza aniztasunak berezko baldintza baitu hizkuntza bat bera ere itolarrian ez jartzea edo behar beste airerik gabe ez uztea.
2010
‎Motore izanen diren gune edo herri horiek zenbat eta gehiago izan eta zenbat eta lotuago egon, orduan eta eraginkorrago bihurtuko dira, orduan eta mesede handiagoa euskararentzat. UEMAk hasieratik aipatu izan duen lurralde euskalduna sortzeko ideia hori norabide horretan ulertzen dugu guk. Lurralde bizia, euskaraz biziko dena, eta gainerakoak erakartzeko indarra izanen duena.
‎Artean, XVII. mendearen atarian, gaztelaniaz idatz zitezkeen halako idazlanek susmopean ageri zaizkigu Inkisizioko komisarien kritiketan. biblia zale eta herri hizkuntza zaleek bazuten tarteren bat lanerako: itzulpenak batez ere atalka egingo ziren (testu idatzi pastoralen barruan), nahiago lan hori Biblia Vulgata tik egiten bazen13, eta itzulpena bere soilean eman partez betiere ohar eta iruzkin ordodoxoz lagunduta. arau horrek bereziki balio izan zuen espainian eta gaztelaniaz. testuinguru horretan ulertu behar dira ondoren hona dakargun autorea (pedro Malon etxaide), beronen obra (La conversion de Magdalena, 1588) eta gaztelaniaren erabilpen teologiko pastoralari buruz erakutsi zuen jarrera aurrerakoia. euskal munduarekiko arrotza dirudien Manifestu honek orrialde hauetan hemen agertzeko badu bere arrazoirik. Mendeak zehar euskaldungoak hainbat aukera historiko galdu ditu hizkuntza idatzita emateko, eta eremu idatzian kultura eskolatuari bidea urratzeko. erdi aroan egon zen halako balizko abagunerik, eta aro Modernoan are sarriago. une historiko galdu horiek beti piztu didate gure iragan horri buruzko galdera:
‎Agindu hori jaso zutenek modu horretan ulertu zuten eta hitz horiekin kontatu didate niri. Nik gauzak entzun zituztenak ulertu zituzten bezala, esan ditut.
‎Bestalde, Google apustu argia ari da egiten cloud computing aren alde, normala denez, mota horretako zerbitzu ugari baititu (Gmail, Google Docs, Google Calendar, Google Wave...). Testuinguru horretan ulertu behar dira azkenaldian egin dituen hainbat mugimendu. Adibidez, Google Chrome Interneteko nabigatzailea atera du, orrien kargatzea eta Javascript kodearen exekuzioa azkarrago egiten dituena, laino ko aplikazioak hobeto exekutatzeko.
‎Kontestu horretan ulertu behar dira, beraz, ohartarazpenak eta erregulazioak. Gizona bekatuan dagoelarik, ezin izan daiteke Jesukristoren lagun.
‎Etxebizitza Ministerioaren eraketak ekarrizuen organigrama berria; gainerako ministerioen politiken garapena, ikuspegisektorial hutsetik eramana; eta politika ekonomikoaren izaera liberala, zeinak ezbaitzuen egoki ikusten garapen ekonomikoari traba, muga edota nolabaitekoordenarik jartzea. Testuinguru horretan ulertu behar dira ondoren aztertzen direnplangintza esperientziak.
‎Beraz, Europar Batasunari etengabe leporatzen zaizkion burokrazia, gehiegizko arautzea eta karga administratiboak, neurri handi batean, benetakoak dira (nahiz eta, jakina, horrekin loturiko kritika asko gehiegizkoak izan, arrazoi politikoen ondorioz). Egoera horri aurre egiteko borondatea adierazten duten Batzordearen adierazpenak testuinguru horretan ulertu behar dira. Eta, hori dena horrela izanik, hemendik aurrera, adierazpen horien eta Europar Batasunaren benetako industri politikaren arteko aldea murrizten joan litzateke.
‎Ikerketaren helburua, bada, ustea finkatzea da. Zalantza, uste, sinesmen, iritzi eta ikerketa hitzak zentzu zabal horretan ulertu behar ditugu.
‎Askatasuna giza arrazoimenak bermaturik dago, giza arrazoimenak beharrezkotasunez gertatzen denari zentzua ematen dion aldetik. Testuinguru horretan ulertu behar da Epiktetoren iritzia: Gertakariek ez dute gizakia aztoratzen, gertakariei buruzko iritziek baizik (Enkhiridion, 5).
‎Irudiok ez daude gure borondatearen menpe; egiazkoak dira, baina haiei buruzko iritziak okerrak izan daitezke. Testuinguru horretan uler daiteke estoikoek landuriko logika. Logika estoikoa, hain zuzen, iritziak zaintzeko barneko ariketak prestatzera zuzendurik dago.
‎Aristotelesek esandakoa kontuan hartuta, beheko mundu hau zeruko esferei lotuta dago, eta handik gobernatuta dago, naturalaren eragin eta aldaketen bitartez; eragin eta aldaketa horiek guztiak Jainkoaren esku daude, eta, betiere, gorputzak ukitzen dituzte, ez, ordea, arimak. Zeruko legea modu horretan ulertuz gero, ez litzateke beharrezkoa izango, legearen zatiketari dagokionez, bigarren kategoria hori sartzea. Egin eginean ere, legearen izena aplikatzen bazaio, lege naturalaren barruan sartzen dela esan daiteke, gero egiaztatuko dugun bezalaxe.
‎Pentsamolde horren kide da Suarez, eta pentsamolde horretan ulertu behar dira, iritziak iritzi, haren ekina eta emaitza.
‎Iritsi gara puntu honen amaierara, non —Anularen hitzak erabiliz—" konpetentzian oinarritutako hizkuntz ezagutza aztertzen duen psiko linguistikari" eta" aktuazioan oinarritutako hizkuntz portaera aztertzen duen hizkuntza psikologiari" arreta eskaini diegun248 Kontua da, hasieran aipatu bezala, bi horien arteko ezberdintasuna ez dela eta ezin daitekeela erabatekoa izan, ze, azken batean, aztergaia bat eta bera da —" giza hizkuntz gaitasuna" —, nahiz eta bertan azpigai eta perspektiba ezberdinak zehaztu daitezkeen. Zentzu horretan uler daiteke berriagoa den psiko linguistikak, askotan, zergatik hartzen duen bere baitan ordura arteko hizkuntza psikologia, horrela hura kontzeptu orohartzaile bihurtzen delarik. Horren lekuko dira Lyonsen honako hitzak:
‎Hala, mundua ikusi, ulertu eta bertan egoteko bestelako moduak eta pentsamoldeak aurkituko ditugulakoan, kultura arrotzak, primitiboak, erakargarri zaizkigu. Gure antipodetako herrialdea den Australia, lurralde erraldoia eta ezezaguna, zentzu horretan ulertzen dugu hein handi batean. Hango paisaiak, natur guneak, hiriak eta kulturak, askotarikoak eta aberatsak dira oso.
2011
‎Bideoblogean, bidaiak kontatzen dira; komikian, bidaia fantastikoa da. Bideoak ikusi gabe, bere horretan uler daiteke komikia».
‎Frankistek, sable hotsen erritmora, oinordekotza horren onarpena ezarri zuten. Antifrankismotik zetozen alderdien buruzagitzak uko egin zien bere helburuei zein milaka gudari eta milizianok borrokarekin ehundutako historiari; euren militanteak ahanzturaren bidetik joatera bultzatu zituzten, hiltzaile frankisten inpunitatea onar zezaten eta, aldi berean, milaka hobi komunek Euskal Herriko eta Espainiako estatuko paisaia ezkutuaren parte izaten jarrai zezaten.Testuinguru horretan uler daiteke frankismoaren oinordekoek eta zordunek erabili nahi ez izatea zenbait termino; adibidez, Estatu espainiarrak eragindako krimenak aipatzerakoan gizateriaren aurkako krimenak eta genozidioa bezalako terminoak erabiltzen direnean. Izan ere, ondorioen beldur dira:
‎Hortik aparte, edozein tokitan biltzeko prest legokeela dio, bere etxean barne. Eskutitz horretan ulertzen denez, Izagirrek herenegun deitu zion Elorzari, bilera horretan parte hartzeko.Elorza ados dago Harremanetarako Nazioarteko Taldeak egiten ari den lanarekin, eta, eskutitzean dioenez, ondo iruditzen zaio talde hori Bakearen Etxean biltzea ere, «bere helburu eta filosofiaren barruan» sartzen dela ulertzen baitu. Baina hori Udaleko Giza Eskubideen Batzorde Bereziaren baimenarekin egin behar dela gaineratu du.
‎Denbora behar da, baina jarraitzaileek normala denez, berehalakoan jaso nahi zituzten emaitzak. Egoera horretan uler litezke Martin Lasartek zuzendutako jokalariek entzun zituzten txistuak Anoetan, Gironaren kontra berdindu eta gero. Laugarren jardunaldia baino ez zen, eta horrek argi erakutsi zuen zer nolako egonezina arnasten zen inguruan.
‎gEro ETA DigloSiA TXiKiAgoA Al Dugu? exodiglosiaz ari izan gara gaurkoan, eta muga esparru horretan ulertu behar da galdera parea: euskara gaztelanien (iparraldean euskara frantsesen) artean dagoen edo ez dagoen diglosiaz ari gara. ez dugu hitzik esan, aitzitik, endodiglosiaz:
‎euskara gaztelanien (iparraldean euskara frantsesen) artean dagoen edo ez dagoen diglosiaz ari gara. ez dugu hitzik esan, aitzitik, endodiglosiaz: ez zaharraz26 eta ez berriagoaz (euskara baExodiglosiaz ari izan gara gaurkoan, eta muga esparru horretan ulertu behar da galderaparea: euskaragaztelanien (iparraldean euskarafrantsesen) artean dagoen edo ez dagoen diglosiaz ari gara.
‎2) Testamentugileak, edozein titulu nahiz arrazoiren ondorioz, legatupeko gauza edo horren zati bat besterentzen duenean; azken kasu horretan ulertu behar da legatua ondorerik gabe geratzen dela besterendutako zatian bakarrik. Besterentzeaz geroztik, gauza testamentugilearen jabarira itzultzen bada kontratuaren deuseztasunaren ondorioz edo bestelako arrazoien ondorioz, egitate horren ostean legatuak ez du indarrik izango, salbu eta berreskuraketa atzera eskuratzeko itunaren ondorioz gauzatzen denean.
‎horregatik nahi du Mirenek jatorrizkoa, Amak idatzirikoa, euskarazkoa. Mirenek euskara ahaztua duenez, Laurak gazteleratuko du, Laura bitartekaria baita, mezularia, itzultzailea, baina alferrik, Mirenek Amarena berarena nahi baitu, Amaren ahotsa bere horretan ulertu: euskaraz ikasiko omen du eta hemezortzi urte bete orduko amaren bila joango da.
‎Itxuraz, formazio edo zaletasun bati erantzun dion jarduerari buruz ari dira ikus entzunezkoetan formazio berezitua badutela esaten duten horiek. Zentzu horretan ulertu da ezer ikasi dutenen eta maila txikia dutenen artean desberdintasuna txikiagoa izatea, beraien eta prestakuntza bereziki jasoa dutenen artekoa baino.
‎Parte hartzea erronka garrantzitsuenetako bat da. Paperetik ekintzetarako salto horretan, ekintza eta Bagara ulertzen dugun modu horretan ulertuta eraginkorra, mesedegarria eta baliagarria izango da ahalik eta jendeak parte hartzen badu. Baina prozesuan parte hartzeko nolabaiteko parte hartze aukera batzuk zabaltzen ditugu.
‎Poemaren lehenengo zatian Parmenidesek helburu horri ekiten dio eta Identitate Printzipioa, Ez kontraesan Printzipioa eta Hirugarren baztertuaren Printzipioa ezartzen ditu. Nire ustez, izenburuaren" egiarako bidea" zentzu horretan ulertzen da, jakinda, bestalde, Parmenidesen Poemaren inguruko interpretazioak asko eta oso diferenteak direla, eta nire interpretazioa haien guztien arteko bat besterik ez dela.
2012
‎Lortu dute ordenagailu batek hizkuntzaren konnotazio linguistikoak, metaforak... ulertzea, baita lehiaketa batean gizakiei irabaztea ere. Informatikoki hizkuntza neurri horretan ulertzea ikaragarria da, sekulakoa! Zenbait autok ere bakarrik aparkatzen dute.
‎Jada ez dela bera. Eta egun horretan ulertu du azkenean zer den zinez, pairatu eta askoz gero ere, tortura, eta errebelatu egin da bere buruaren aurka eta jasan zuen torturaren aurka. Askatu egingo da torturatik.
‎806). Testuinguru horretan ulertu behar dira Orixeren lehen itzulpenak, Don Quijote, Tormes, ko itsu mutilla edota Mireio. Honela laburbiltzen du Orixek berak, 1935ean Mokoroari bidalitako gutun batean, itzulpen haien benetako helburua:
‎Zentzu horretan ulertuta, logika antagonikoaren pean?, botere politika etaidentitate politika ez lirateke norabide kontrajarriak izango gizarte mugimenduenjardueran. Aitzitik, bereiztezinak lirateke.
‎Ezzen erraza ETAk egin nahi zuen lan ideologikoa, hots euskal nazionalismoaren etaezkertiartasunaren sintesia egitea. Bide horretan ulertu behar dugu nazionalismoesentzialistatik dialektikora egiten duen jauzia.
‎Erantzun bat eman beharra zegoen dibulgaziomailan. Testuinguru horretan ulertu behar dira Azurmendiren azken liburu hauekere, hala nola garai berean atera ziren Marx eta Nazioa (Garate, 1972), Iraultzaz (Torrealdai, 1973) eta aurretik aipatutako Joxe Azurmendiren beraren Kolakowski etaKultura proletarioaz. Euskararekiko kezka ere agerian dago urte horietan.
‎Erantzun bat eman beharra zegoen dibulgaziomailan. Testuinguru horretan ulertu behar dira Azurmendiren azken liburu hauekere, hala nola garai berean atera ziren Marx eta Nazioa (Garate, 1972), Iraultzaz (Torrealdai, 1973) eta aurretik aipatutako Joxe Azurmendiren beraren Kolakowski etaKultura proletarioaz. Euskararekiko kezka ere agerian dago urte horietan.
‎Ezzen erraza ETAk egin nahi zuen lan ideologikoa, hots euskal nazionalismoaren etaezkertiartasunaren sintesia egitea. Bide horretan ulertu behar dugu nazionalismoesentzialistatik dialektikora egiten duen jauzia.
‎Laburbilduz, ondoriozta genezake derrigorrezkoa dela joera eta ekidinezintasuna ez nahastea, hots, baldintzatzea eta determinatzea bereiztea. Familiaren estrategia edo hezkuntza sistemaren autoritatea, adibidez, erreferentzia oso indartsuak dira, joera eraginkorrak ezartzen dituzte, baina norbanakoak ez ditu erreferentzia horiek pasiboki onartzen, ez ditu bere horretan ulertzen. Norbanakoak aktiboki interpretatzen ditu bere baldintzak.
‎Baina gure azterketa honek, oinarri sendoa behar du izan, ulergarria, autogobernuaren auzia bere horretan ulertzeko erraza izan dadin. Espainia nazio bateratua eta administratiboki, legez behintzat, zentralizatua zen, eredu administratiboa Frantziarena baitzen.
2013
‎Horrela, Weber (1967) 119 soziologoari jarraituta, legitimitatea da eskubide zehatz bat aldarrikatzea, eta aldarrika118 ZAPIRAIN, Salbador (1984) Zigorpean. Tolosa, Auspoa. pen horretan ulertu behar da nola taldeek bilatzen duten legitimitatea beste aurkarien kontra.
‎Zati horretan ulertu behar da euskaldunen gerlako diziplina aitzindari militarrekiko baino gehiago lotua zela Jainkoarekiko diziplinarekin. Lehen aipatu dugu nola euskaldunen gerlarako leialtasunaz harro agertu zen Eskualduna.
‎Abuztuaren 16ko lehen artikulua Oxobi-rena zen. Beraz, Eskualduna k aipatu zuen isiltasun luze horretan ulertu behar da editorialik ez agertzea Blaise Adémaren isiltasunaren ondorio zela; hots, editorialak Blaise Adémak idazten zituela.
‎Versailleseko jauregiaren edertasunak ez zitzaizkion Euskal Herria bezain eder, artikulu horretan ulertzera eman zuenaren arabera. Baina Euskal Herriaren ederrestea ondoko lerroetan barnatuko dugu.
‎Francisco Calvo Serrallerrek dio: . Margolari bikain honen margolanak ezagutzea oinarri oinarrizkoa da, Espainiako XX. mendeko artea bere horretan ulertu nahi badugu.?
‎Komunikabideetan, esate baterako. Giro horretan ulertu behar da ETBren beraren sorrera eta beste hainbat euskal elkarte eta erakunderena ere.
‎Hierarkiari dagokionez, egun, eliza katolikoa monopolioa galtzen ari den heinean, eta gizarte laiko nahiz zibila modernizazioaren eta sekularizazioaren eraginez nagusitzen ari denez gero, elizak, Osasunaren eta Bioetikaren Hiztegi Pastoralean (2009) irakur daitekeenez, duen eragin sozialari euste aldera, beharrezko ikusi du ideologia neomodernoarekin neurri batean bat egitea. Modu horretan uler daiteke Teologia Terapeutikoa deritzonetik (oinazea ardatz duen interpretazioa, sufrimendua, bekatua eta salbaziorik eza edo zerua independente egiten dituena) Osasunaren Teologia berri batera (osasunari, biziari eta kalitate edo ongizateari lotuagoa) bultzatzen ari omen diren trantsizioa. Ildo horretatik, Osasunaren Teologiak ematen duen beste interpretazio horretatik, oinazea tratatzeko analgesiko opiazeoak erabiltzearen inguruko aipamenek (jada, 1957an, Pio XII.ak abiatu zituenak) are gehiago erlatibizatzen dute minaren balio askatzailea.
‎Testuinguru horretan ulertu behar dira, hain zuzen ere, Erdi Aroko zuzenbidearen hastapenak. Ez litzateke zuzena izango zuzenbide erromatarra eta ohiturazko zuzenbide germaniarra zeharo bereizita agertzen zirenik ulertzea.
‎Agian arlo horretan izan den ekarpen interesgarrienetako bat hizkuntzaren ekologiarena izan da (Haugen 1972). Euskal Herrian gero eta gehiago zabaltzen ari den ikuspuntu horren arabera, hizkuntzaren dinamikak bere testuinguruari lotuta agertzen dira, eta harreman horretan ulertu behar dira. Ikuspuntu hori proposatzen du M. Cormackek komunikabideek hizkuntza gutxituen dinamikan izan dezaketen lekua ulertzeko ere (Cormack 2007).
‎Pentsalari postmodernoek ez dute bilatzen narrazio handiak desagertzea, baina ez dute narrazio horien balio unibertsalean sinesten. Narrazio horiek, beharrezkoak izan arren, erlatiboak dira eta, erlatibotasun horretan ulertzen ditugun neurrian, onuragarriak dira. Baina absolutu bihurtzen direnean, gizateriaren etsai bihurtzen dira.
2014
‎Hitz horiek, nik Hasier Arraizek politika orokorreko eztabaidan erabili zituen hitzen harian esandakoak dira, testuinguru horretan ulertu behar dira. Berak esan zuen prest zeudela pausoak emateko Bake eta Elkarbizitza ponentziaren funtzionamendua bideragarria izan dadin.
‎Giroa sortu, jendea nik nahi dudan egoeran jarri, musika egokia aukeratu... Ildo horretan uler daiteke nire estiloa». Modaren ikuspegi artistikoak erakartzen du, beraz, gehien.
‎Are, arraza nazioaren teoria berak beti egiaz hizkuntza nazioarena dela zuzentzen baitu (arraza historikoak arraza linguistikoak dira),, germanismoa? Renanen zentzu horretan ulertuz, Bretainia Handia, USA, Australia eta abarrek ere Alemania izan lukete, denak hizkuntza germaniarrekoak izateagatik1799 Zorretan gelditzen zaigu teoria absurdo hori konkretuki zeinek sekula ordeztu duen esatea, aparte Renanek berak bere eldarnio germanistan.
‎Nazionalitateen printzipioa, onarturik ere, berak ez du hori era, italiar erradikal? horretan ulertzen: Estatuaren filosofia guztia ukatzea izango litzateke.
‎oikos nomos (etxearen kudeaketa). Eta Aristotelesek etxeko zentzu pribatu horretan ulertzen zuen. Platon legez, filosofia politikotik gertuago zegoen.
‎Burua altxatzen dugu eta bertikaltasuna ikusten eta horretan ulertzen da eskarnia utzirik arkitekturari mailegatzen diola antzerkiak, jauzi egin behar dela eta dantzak, musikak dutela betetzen espazio huts hori, mahaitik jaiki eta kadirak botaz geroz gorputzean eskultatzen dugula eta eskarniatzean ez garela obligatuak ibiltzea holako bat bezala, baina metonimiaz metonimia atzo oraino arrotza zen bat dugula sortzen eta eraikitzen diogula bizia.... Gorputz bizietan dugu zizelkatzen.
‎Nicolae eta Elena Ceaucescuk momentu horretan ulertu zuten amaitu zela, gobernua, agintea, galduta zeudela. Helikopteroa erabili zuten alde egiteko, mugarantz, Errumaniatik atera nahi zuten.
‎Salto batean altxatu zen, ohearen izkina batean jesarri, oinak alfonbran, erretiluaren ondoan. Bigarren horretan ulertu zuen: deskarga, elektrikoa, oheari, berari.
2015
‎Gure proposamena testuinguru horretan ulertu behar da. Guzti hori, gainera, zaildu egin da krisi egoerarekin; hala ere, lehentasunak nahiko zehaztuta genituenez —mantsoago edo azkarrago—, beti bide horretan egin dugu aurrera, perspektiba (norabidea) galdu gabe.
‎Udal eta foru hauteskundeak hain gertu izanik, espero izatekoa zen eztabaida garratza izango zela, eta hala izan zen. Beharbada, testuinguru horretan ulertu behar dira batzarrean entzundako zenbait baieztapen, seguru asko hilabete batzuk barru beste modu batera ikusiko direnak. Baina afera honek berriro jarri du mahai gainean gardentasunaren beharra, instituzio publikoek herritarrei azalpenak ematean.Ez da beti kontu erraza.
‎Aurretiko informaziorik ez duenak joera izaten du, eta hala behar du, gainera? gauzak hitzez hitz eta bere horretan ulertzeko. Hortaz, lehen hurbilpen xalo horretan, horrelako zer edo zer uler lezake aurreiritzirik gabeko irakurleak, hitz neurtu bihurriak hitz lau zabar batera bihurtuta:
‎Berarekin hitzordua zuen laguna bi gauetan ez zela azaldu ikusi zuenean, ulertu zuen hura ere atzeman zutela, eta entenditu zuen, halaber, hurrengoa Anwar bera izango zela. . Tortura eta presio neurri gogorrenak eta ankerrenak erabiltzen dituzte israeldarrek, eta egoera horretan ulertzen dut izenak eman izana?. Berea ere aitortuko zutela jakinda, ez zen gau hartan etxera itzuli, ezta hurrengoan ere.
‎Nazionalismoaren jite politikoaren beste ondorio bat da haren helburuak ere marko horretan ulertu behar direla. Testuinguruak, beraz, koiuntura analisiak berriztatuko ditu, eta helburu taktikoen aldakortasuna ekarriko du.
‎Otoitz era horretatik pasatua naiz, eta gero arimak atseden hartu ohi du eta noizbehinka penitentzia batzuk egiten ditu. Batez ere, oso bultzada indartsua denean, dirudienez, ezin du jasan arimak Jainkoagatik zer edo zer egin gabe; bada, maitasunezko ukitua ematen dio arimari, eta horretan ulertuko du berorrek, haziz badoa, ez duela ulertzen dioen koplarena; izan ere, pena eta min handia da, zerena den jakin gabe eta oso gozoa. Eta egiaz Jainkoaren maitasunak ariman egiten duen zauria bada ere, ez da jakiten non eta nola, ezta zauria edo zer den ere; min gozo hori sentitzen da soilik, kexarazten duena, eta honela dio:
‎Komunikabideak, beraz, albisteak beste modu batera kontatzen hasi dira. Eta, testuinguru horretan ulertu behar dugu autore batzuek deitu duten transmedia narratiba (Scolari, 2011): ingurune tekno komunikatiboak eragin du transmediatasuna sortzea, hau da, informazioaren joan etorria eta lotura ahalbidetzea, hainbat medio erabilita.
‎Digitalizazioaren eta konbergentziaren bultzadek medio desberdinen izaera birdefinitu dute eta, beti gertatzen den bezala, indartu dituzte jendearen eskaerei eta desioei ondoen erantzuten dieten medioak. Testuinguru horretan ulertu behar da Interneten arrakasta. Izan ere, Interneten kasuan, «kontenedore teknologiko unibertsala» izaki, aurretik zeuden medio guztiak bere baitan biltzeko gune bilakatu da, baita komunikazio praktika eta komunikazio funtzio berriak ahalbidetzeko eremua ere (Prado, 2011:
‎Era berean, egungo eduki analisietan deskribapen soiletik harago ere badoaz, inferentziak ere egin daitezke beraz. Zentzu horretan ulertu behar da guk egingo dugun eduki analisia. Are gehiago, ikerketa genero ikuspuntutik egin ahal izateko, ezinbestekoa da inferentziak eta azterketa kualitatiboak ere egitea.
‎Bestelakoa da Arak egiten duena, non telebista erako saio propioak ekoizten dituen, egunkarian lantzen den informazioa beste era batean aurkezteko asmoz. Saiakera akatsa fase horretan ulertzen da, baita ere, bideogintza oraindik ere ohiko erredakziotik kanpo ulertzea, eta hori, lagungarri baino oztopo da ikus entzunezkotze prozesuan.
‎Nor garen jakiteko keinuak behar ditugulako. Zentzu horretan ulertu behar dira afektibitateok, egunero ikusi behar ditugulako aldaezinak diren elementuak, horrek segurtasun bat ematen digulako garenaren inguruan, gure jatorriaren inguruan, baita, agian, etorkizunaren inguruan ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia