Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2015
‎Ongi dakizu Zuk, ene Jainko, neure miseria guztien artean ere, ez naizela izan inoiz ere zure ahalmen eta erruki handia ezagutu gabe. Jauna, balio bekit hau, horretan ez baitzaitut iraindu.
‎Hori Jainkoaren zerbitzari handia izaten errazteko da, nork bere buruari lagunduz gero; baina, batzuetan Jaunak ahulenak eramaten ditu bide honetatik. Eta horrela, ez dago horretan ez zer onetsirik ezta zer gaitzetsirik ere, bertuteei begiratu beharra baizik, eta gure Jauna hildura, apaltasun eta kontzientziarik garbienaz zerbitzatzen duena, hura izango da santuena; hala ere, ziurtasun osoz hemen gutxi jakin daiteke, harik eta egiazko Epaileak bakoitzari merezi duena eman diezaion arte. Han harri eta zur geratuko gara, hemen pentsa dezakegunetik zein bestelakoa den haren epaia ikusirik.
‎–Hau horrela izan nahiz bestela izan, nire asmorako ez du gorabehera handirik?. Esaldi horretan ez da nabari San Pauloren hitzen edukiari buruzko zalantzarik; aipamena Kristori ala Jainkoari ezarri, hor ari da pixka bat ezmezean.
‎Orduan lehenago esanak ditudan Jainkoaren maitasun bultzadak hasi zitzaizkidan eta liluramendu handiagoak, ni isilik egon arren eta irabazi hauen berri inori eman ez arren. Gizon santu domingotarra ni bezain ziur zegoen egingo zela; nik, aitor entzulearen agindua ez haustearren, afera horretan ez nuenez sartu nahi, nire lagunarekin tratatzen zuen eta Erromara idazten zuten eta bitartekoak bilatzen.
‎Batzuek sinesten zuten eta beste batzuek ez. Nik beldur handia nuen, Probintziala etorrita, horretan ez sartzeko esango ote zidan, eta horrela guztia gelditua izango zen.
‎Ez dut esaten aditzen eta entzuten duenik liluramenduaren gorenean denean (gorenean diot, ahalmenak galdurik daudenean, Jainkoarekin bat eginik daudelako), orduan ez baitu ez ikusten, ez entzuten, ezta sentitzenere, nire iritziz; baina, aurreko bat egitezko otoitzean esan nuen bezala, arima Jainkoagan guztiz eraldatze honek gutxi irauten du; baina irauten duen horretan ez da sentitzen inolako ahalmenik, ezta ez daki han zer gertatzen den ere.
‎8 Gorputzezkotik aldentze honek ona izan behar du, egia da, pertsona hain espiritualak hala baitiote; baina, nire iritziz, arima oso aurreratua dagoenean izan behar du; bada, ordura arte, argi dago, Kreatzailea kreaturetan bilatu behar dela. Jaunak arima bakoitzari ematen dion graziaren araberakoa da guztia; horretan ez naiz sartzen. Nik adierazi nahi nukeena da kontu horretan ez dela sartu behar Kristoren Gizatasun guztiz santua.
‎Jaunak arima bakoitzari ematen dion graziaren araberakoa da guztia; horretan ez naiz sartzen. Nik adierazi nahi nukeena da kontu horretan ez dela sartu behar Kristoren Gizatasun guztiz santua. Eta hau ongi uler bedi, hori azaltzen jakin nahiko bainuke.
‎Berak egin zitzala erantzuten zion hark; eta gainerakoei erantzunez hau zioen: bere salbamenaz ardura hartzera behartuago zegoela, bere burua ahul ikusten zuela eta munduko arrisku artean ez zela salbatuko, eta ez zuela zertan kexaturik, ez baitzuen utzi beste inorengatik Jainkoagatik baizik, horretan ez ziola irain egiten. Ezin zuela ezerekin ere kontentatu konturatu zenean, jaiki eta utzi egin zuen.
‎behin, Jauna hartu berri nintzela, aditzera eman zitzaidan nola Kristoren Gorputz guztiz santu hau hartzen duen bere Aitak gure arimaren barruan, nik jainkozko Pertsona hauek daudela ulertzen dudanez eta ikusi izan dudanez, eta zein gogoko duen bere Semearen opari hau, Harekin atsegin hartzen baitu eta gozatzen, esan dezagun? hemen lurrean; izan ere, haren Giza izatea ez dago gurekin ariman, Jainko izatea baizik, eta horregatik zaio hain onargarri eta atsegingarri eta egiten dizkigu hain mesede handiak; ulertu nuen sakrifizio hau hartzen duela baita apaiza bekatuan badago ere, baina kasu horretan ez zaizkiola komunikatzen haren arimari mesedeak grazian daudenei bezala: eta ez sakrifizio hau hartzen duen Aitarekiko komunikaziotik datozen eraginak indarrean ez daudelako, hartu behar duenaren faltagatik baizik; eguzkiak bike puzka baten gainean jotzen duenean kristal puzka baten gainean bezala distira ez egitea eguzkiaren falta ez den bezala.
‎Eta honetan mesede handia egin dit, gauza txarrean ez naizela egundo gelditzen, gero gogora etor dakidanean, eta gogora etortzen bazait, pertsona harengan beti ikusten dut beste bertute bat; beraz, gauza hauek ez naute nahigabetzen normala den baino gehiago; eta heresiak, askotan nahigabetzen nautenak, eta haietan pentsatzen dudan ia guztian iruditzen zait sufrimendu hau dela soilik sentitzekoa. Eta sentitzen dut batzuek otoitzari ekin eta gero atzera egin dutenean ere; honek nahigabea ematen dit, baina ez handia, horretan ez gelditzen saiatzen naizelako.
‎Artzapezpikua ere bai. Ezin nuen ulertu norengandik etor zitekeen deabruek jarriko zuten kontrakotasun hau; izan ere, entzun nituen hitzak Jainkoarenak zirela, horretan ez nuen zalantzarik.
‎Deabruak, dirudienez, ez zuen hura baketan uzten. ...an ondoren ia hilabete igaro zenean, Eliz Epaileak idazki bat bidaltzen dit eta hau dio, baimenik ez zela emango guk etxe propioa izan arte, Artzapezpikuak jada ez zuela nahi orain bizi ginen etxean fundazioa egin genezan, hezea zelako, eta kale hartan zarata handia zegoelako; eta ogasunaren ziurtasunerako ez dakit zer nahaste, eta beste gauza batzuk, kontu hori orduantxe hasiko balitz bezala, eta horretan ez zegoela gehiago zer esanik, eta etxeak Artzapezpikuak nahi zuen bezalakoa izan zuela.
‎Jainkoa nire ariman edukitzeagatik bazen, baneukan; komunio santura hurreratzeko agindua betetzeagatik bazen, bete nuen; Sakramentu guztiz Santuarekin batera ematen diren mesedeak jasotzeagatik bazen, jaso nituen. Azken batean, argi ulertu nuen, horretan ez zegoela gozotasun sentigarri hura berriro sumatu nahia baino besterik.
‎Ripaldak dioen emakume hori ez dut gaizki ikusten beste leku baterako; horrako, ordea, hasieratan daude eta, kontu izan behar da etxearen izen ona ez orbantzeko. Jaunak bidera beza bere aintzarako hoberena den eran, eta eman biezaio argia berorren gorentasunari, komeni dena egin dezan, eta urte askotarako gorde beza nik eskatzen diodanez, osasunez gaizkiago egon arren, horretan ez bainaiz deskuidatzen.
‎2 Lehortasunei dagokienez, gure Jaunak dagoeneko sendotzat hartzen duela iruditzen zait, probatu nahi baitu nolako maitasuna dion ikusteko, nola lehortasunetan hala gozotasunetan; Jainkoaren grazia handitzat izan beza. Ez diezaiola eman inolako penarik, horretan ez baitatza perfekzioa, bertuteetan baizik. Uste ez duenean etorriko zaio berriro ere debozioa.
‎du sinetsi moja haiek jasaten dituztenak eta izan dituzten sufrikarioak. Idatzi berorrek Lorenciori eta esan, idazten duenean (beharbada, San Joseren etxe horretan ez dira ohartuko eta), berorren agurgarritasunak ordaindu behar dituen diruekin, nire nebak kapera bat egiteko agintzen duela San Joserenean, ehortzia dagoen lekuan. Ez bidali berorrek Frantziskori, niri baizik, nik egingo baitut ordain-agiria; izan ere, beldur naiz ez ote dituen beste gauza batean gastatuko, batez ere orain ezkondurik dagoela.
‎Jainkoak barka biezaio hainbeste gaitz eragozten duenari; baina nik, egiaz, Jaunaren lana dela uste dut, on handiagorako. Haren Maiestateak nahi beza hauek erremedioa merezi izatea; fraide oinutsei oso aurrera joaten uzte horretan ez dut inolako eskurik, Jaunak bideratzen baitu guztia on handiagorako. Gure aitak probintzialaren ordezkotzat Karmengo aita priorea, Ebanjelista, jarri zuen, orain kolpe honen zain baita; hala ere nik diotsot berorri, hura burua ez denez gero, ez diotela ezeren berri emango.
‎Berorren aitatasunari eskumuinak beraren partetik; ongi etorri da eta ongi dago; oso gizon ona da. Toledon utzi nahi balit, hori bidera dadinean joateko!, izan ere, berorren aitatasunaren berri gehiago izango nituzke horrela; baina horretan ez dago erremediorik. Teresa bidea atsegingarri egiten etorri da eta inolako nekerik gabe.
‎Esana dut nuntzio jaunaren letratxo batez dena eginik legokeela. Ene aita, ahal dugunik presarik handienaz ibil gaitezen, eta berorren agurgarritasunak, ahal badu, trata beza probintziaren gai hori, ez baitakigu etortzekoa denaren berri, eta horretan ez baitugu ezer galtzerik, asko irabaztea baizik. Mesedez, gure aitaren albisterik duenean, idatz biezat berorrek, ardura handiaz bainago.
‎Pertsona batzuek halako lasaitasunean igarotzen baitituzte egunak ongi jan eta lo eginez eta ahal dituzten atsegin eta atseden guztiak bilatuz; hori ikusirik, harri eta zur geratzen naiz. Ez du ematen beste mundurik izango denik ere, eta horretan ez dago hartarako arrisku txikienik ere.
‎3 Bertute handi hauetan, ene ahizpak, nahiko nuke nik benetan saia gaitezen eta penitentzia egin dezagun; penitentzia latzegiak egin ez ditzazuen, ordea, badakizue neurria ezartzen dizuedala, zentzugabe eginez gero, osasunari kalte egin diezaiokeelako. Beste horretan ez dago zertan beldur izanik; izan ere, barruko bertuteek, handienak badira ere, ez dituzte eragozten gorputzeko indarrak erlijioaren zerbitzurako, eta arima sendotzen dute; eta gauza txiki txikietatik ohitu daitezke, beste batzuetan esan dudanez, gauza handietan garaile irteten.
‎Lehen idazketan hau idatzi zuen: Aski duzuen ala ez, horretan ez naiz sartzen. Hori jakintsuei dagokiena da.
‎saia zaitezte horretan ni hil nadinean, oso garrantzitsua baita. Egoera horretan ez zaudetenok ez duzue saiatu beharrik; saia zaitezte, ordea, liburu honetan esaten dena egiten, ahal den bide guztietatik irabazteko eta arretaz ibili, eskatu ondoren Jaunak eman diezazuen eta lagundu zeuen buruari. Gainerakoan, Jaunak berak eman behar du eta bidearen amaieraraino borrokatuz iristen den inori ez dio ukatzen, esanda geratu denez.
‎–3 Lehen idazketako testuak bigarrenekoarekin konparatuz, badu desberdintasunik; 6 zenbakian, adibidez, hau dio: Batzuetan Jaunak arima kaskar bat jartzen du [kontenplazioan],, une hartan bekatu astunean ez dagoena, uste dut nik?; Jaunak baimendu dezake norbaitek egoera txarrean egonik ikuskari bat ikustea, goi ikuskaria izan arren, beragana itzularazteko; baina kontenplazioan ez dut uste, Jauna arimarekin eta arima Jaunarekin gozatzen egoten den jainkozko bat egite horretan ez delako arrazoizkoa zeruetako garbitasun eta aingeruen gozamena denak arima lohiarekin eta berea ez duenarekin gozatzea; izan ere, badakigu bekatu astunean eroriz gero, deabruarena dela: harekin goza daiteke, hura kontentatu baitu (badakigu haren opariak etengabeko oinazeak direla bizitza honetan ere); gure Jaunak izango ditu bai bere seme alabak, inorenak hartu gabe.
‎Eta Jainkoarren eskatzen dizuet, zuen harremana izan dadila beti hitz egiten diozuenaren onerako, zuen otoitzak arimen probetxurako izan behar baitu. Eta Jaunari beti hau eskatu behar diozuenez gero, gaizki emango luke, ene ahizpak, nolanahi ere horretan ez saiatzea.
‎6 Zuekin harremana dutenek zuen hizkera ikasi nahi balute, hura irakasteko zeregina zuena izan ez arren, hura ikasiz zer ondasun irabazten den esan diezaiekezue behintzat. Eta horretan ez aspertu, begirunez eta maitasunez eta otoitzez ekin baizik, on egin diezaion eta hortik datorren irabazi handiaren berri jakinik, irakatsiko dion maisuaren bila joan dadin; benetan ez litzateke Jaunak egingo lizuekeena mesede txikia izango, arimaren bat ondasun honetarako iratzarriko bazenute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia