2015
|
|
Jauna goresteko bide izan behar zitzaiena, beharbada, juzgu txarrak egiteko bide gertatuko zaiela. Samin eta lotsari hau nolabait apaltasunik eza dela esango nuke; baina dagoeneko
|
hori
ez dago beraren esku; izan ere, pertsona honek gaitzetsia izan nahi badu, zer axola zaio. Samin honetan zen bati honela esan zion gure Jaunak:
|
|
Gero jakin nuen pertsona hau biziki adoretu eta kontsolatu zela hitz hauekin; eta zuetakoren batek bere burua samin honetan ikusiko balu, hemen jartzen dizkizuet. Dirudienez, gure Jaunak nahi du guztiek jakin dezatela arima hura dagoeneko berea duela, inork ez diola ukiturik egin behar; gorputzean, ohorean, ondasunetan bada, tira, guztitik aterako baita Haren Maiestatearentzat gorespena; baina ariman,
|
hori
ez! Bera bere erruzko ausarkeria handiaz bere Senarragandik aldentzen ez bada, Hark gorde egingo du mundu guztiaren erasotik eta baita infernu guztiarenetik ere.
|
|
2 Batzuetan, bada, esanak geratu diren irrika, malko, intziri eta oldar bizi hauek gertatzen dira (hauek guztiak, dirudienez, gure maitasunetik sentimendu handiz datozenak dira; hala ere,
|
hori
ez da ezer beste honekin konparatuz, honek ketan dagoen eta, nekez bada ere, sufri daitekeen sua dirudielako); arima hau horrela, bere baitan kiskaltzen ari dela, pentsamendu arin arin bategatik, edota hiltzea atzeratzen dela entzuten duen hitz batengatik, askotan gertatzen da beste alde batetik, ez da jakiten nondik ezta nola ere, kolpe bat etortzea, edota suzko gezi bat baletor bezala.
|
|
Lurreko inolako kreaturak ez lioke lagun egingo, eta ez dut uste zerukoek ere egingo lioketenik, maite duenak izan ezik; alderantziz, oinaze ematen diote denak. Bere burua airean zintzilik ikusten duen pertsona bat bezala da, lurreko ezertan finkatu gabe, eta zerura ere igo ezin dela; egarri honek ito beharrean dago, eta ezin da uretara iritsi; eta ez da sufri dezakeen egarria; halako egarria luke ase ezta nahi ere, gure Jaunak Samaritarrari esan zionaz baino beste inolako urez, eta
|
hori
ez diote ematen.
|
|
7 Izan ere, nik dakidanez, gaztelu honetara sartzeko atea otoitza eta gogoeta da, ez diot gogoetazko otoitza denik ahozkoa baino gehiago, otoitza benetakoa izango bada, gogoeta lagun duena izan behar baitu; izan ere, norekin hitz egiten den eta zer eskatzen duen eta nork eskatzen duen eta nori konturatu gabe egiten den horri, ezpainak asko mugitu arren, nik ez diot deitzen otoitza; hala ere, batzuetan otoitza da, une hartan ardura hori izan ez arren, beste batzuetan ardura hori izan duelako. Baina Jainko handiarekin bere esklaboarekin egingo lukeen bezala hitz egiteko ohitura duenak, gaizki esaten duen ala ez begiratu gabe, ahora datorkiona eta beste batzuetan egin duelako ikasita daukana,
|
hori
ez dut hartzen nik otoiztzat, eta Jainkoak nahi beza ez dezala har halakotzat kristau den inork ere; zuen artean, ene ahizpak, Jaunagan uste dut ez dela izango halakorik, barruko gauzetan jarduteko dagoen ohituragatik, ohitura hori halako zakarkerian ez erortzeko berebizikoa baita.
|
|
Bada, ene Jainkoa!, egun eta urte askoan saiatzen banaiz ni pentsatzen Jainkoa iraindua izatea zein gaitz handia den eta gogora ekartzen kondenatzen diren hauek beraren seme alabak eta nire senideak direla, eta nolako arriskutan bizi garen, bizitza zorigaiztoko honetatik irtetea zein ongi datorkigun, ez ote litzateke nahiko izango? . Ez, ene alabak, hemen sentitzen den nahigabea ez da beste honetan sentitzen den bezalakoa; hori Jaunaren laguntzaz guk geuk lor dezakegu, honetaz asko pentsatuz; baina
|
hori
ez da barne muinetaraino iristen hemen bezala, arima zati zati egin eta eho egiten duela baitirudi, berak horretan ahaleginik egin gabe eta batzuetan baita berak nahi izan gabe ere. Bada, zer da hau?
|
|
Aitortzen dizuet penaz ari naizela hau idazten, hortik hain urruti ikusten dudalako neure burua, eta guztia neure erruz; Jaunak ez baitu guri esku erakutsi handiak egin beharrik horretarako; nahikoa da bere Semea ematean eman diguna, bidea erakus diezagun. Ez uste izan, nire aita nahiz neba hiltzen bada, heriotza
|
hori
ez sentitzeraino Jainkoaren borondatearekin bat egitea denik kontua; ez da kontua, neke eta gaixotasunak badaude, haiek pozik sufritzean ere. Ona da bai, eta batzuetan zuhurtasun kontua da, gehiago ezin dugulako, eta bertute egiten dugu nahitaezkoa dena.
|
|
Hasiera batean, asmo
|
hori
ez zen aurrera joan. Gotzainak ez zion eskuizkribu hura lortu.
|
|
Eta bila ibili eta aurkituko ez balu, Jaunak ez dio huts egingo, niri, naizen bezalakoa izanda ere, ez baitik huts egin. Izan ere, uste dut gutxi direla hainbeste gauzaren esperientziara iritsi direnak; eta
|
hori
ez badago, ezinezkoa da erremedioa aurkitzea inor estutu eta nekarazi gabe. Baina hau ere kontuan hartuko du Jaunak, eta horregatik hobe da norbaitekin tratatzea (beste batzuetan esan dudanez eta orain esaten dudan hau guztiau ere bai, kontua da ez naizela ongi gogoratzen, baina oso garrantzitsua dela ikusten dut), batez ere emakumeak badira, beren aitor entzulearekin, behar den bezalakoa denarekin; eta gizonezkoak baino askoz ere gehiago dira Jaunak mesede hauek egiten dizkienak, eta hau fraiPedro Alcántarako santuari entzun nion (eta nik neuk ere ikusi dut), bide honetan gizonezkoak baino askoz ere onura gehiago ateratzen zutela esaten baitzuen, eta horretaz egundoko arrazoiak emanez, guztiak emakumeen alde, hemen zertan esanik ez badago ere.
|
|
Horretaz hitz egiten hasi baino lehen, fraiPedro Alcántarako santuari idatzi genion gertatzen zen guztia esanez, eta asmo
|
hori
ez uzteko alde batera aholkatu zigun, eta bere iritzia eman zigun guztian.
|
|
Eta honela nengoela eta beti otoitz askoren laguntzaz eta etxea toki onean erosita, txikia izan arren...; baina
|
hori
ez zitzaidan batere axola niri, Jaunak esan baitzidan ahal nuen bezala sartzeko, gero ikusiko nuela nik Haren Maiestateak egiten zuena. Eta bai ongi ikusi nuela!
|
|
12 Hau esan zidanean, nik nuen beldurrarekin, handiak izan ziren nire nahigabea eta negar malkoak. Egiaz Jainkoari atsegin eman nahi niolako eta ezin sartu nuelako buruan deabruaren kontua izan zitekeenik; baina beldur nintzen neure bekatu handiengatik Jainkoak ez ote ninduen itsutuko
|
hori
ez ulertzeko.
|
|
Oi ene Jesus!, nork adieraz dezakeen nolako handitasunaz agertzen zaren! Eta mundu osoaren eta zeruen eta Zerorrek krea ditzakezun beste milaka eta amairik gabeko mundu eta zeruen jaun izanda ere, arimak ikusten du, nolako handitasunez agertzen zaren konturaturik,
|
hori
ez dela ezer Zu haren jaun izateko.
|
|
Jaunagandik askatasun hau lortzen denean, ez dago esklaborik bere burua askatu eta bere lurraldera itzultzearren guztia arriskuan jarriko ez duenik. Eta egiazko bidea hau denez gero, ez da bide hartan gelditu behar, altxor
|
hori
ez baitugu irabaziko harik eta bizia amaitzen zaigun arte. Jaunak eman biezagu horretarako bere laguntza.
|
|
–Noiz egongo da, ene Jainkoa, nire arima oso osoan bat eginik zure gorespenean eta ez zati zati eginik, bere buruz baliatzeko gai ez dela??. Hemen bekatuak egiten digun gaitza ikusten dut, guk nahi duguna beti Jainkoaren gauzei emanak egotea izanik,
|
hori
ez egitera lotzen gaituelako.
|
|
–Zarata? deitzen diot nik adimenez jarduteari, hitz eta pentsakizun askoren bila, mesede honengatik eskerrak emateko eta bere bekatu eta hutsegiteak pilatzen jarduteari, mesede
|
hori
ez duela merezi agertzeko. Hau guztiau hemen mugitzen da, eta adimenak adierazten du, eta oroimenak borbor dihardu; bi ahalmen hauek batzuetan nekagarri zaizkit niri, oroimen urria izan arren, ezin baitut mende hartu.
|
|
Hau azkenerantz izan zen, ni Jainkoaren laguntzaz arrisku handietatik alde eginez nindoanean; hala ere ez nintzen guztiz aldentzen okasioetatik. Desira onekin eta otoitzari emanda ikusten nindutenez gero, asko egiten nuelakoan zeuden; baina nire arimak bazekien
|
hori
ez zela hainbeste zor zionagatik behartua zegoena egitea. Penadut orain arimak hainbeste igaro izana eta, Jainkoagandik izan ezik, hain laguntza urria alde batetik eta bestetik hartu izana, eta denbora pasa eta atseginetarako arimari eman ohi zioten erraztasuna, zilegi zirela esanez.
|
|
iraindua izatea, ni hobetua izan nendin. Ene Jainko, betetzea hitzeman nizun haietatik bat ere ez betetzea hitzeman nizula dirudi, une hartan nire asmoa
|
hori
ez bazen ere. Hala ere, nire egintzak ikusita, ez dakit zer asmo nuen, Zu nor zaren, ene Senarra, eta ni nor naizen nabariago izan dadin.
|
|
Honek, idazteko inolako bokaziorik gabe, letrarik gabeko emakumetzat agertzen digu, hitz egiten bezala idazten duena eta herri herriko hiztegia, ia arrunta erabiltzen duena. Naturaltasun, erraztasun
|
hori
ez da lilura gabea; horren alde on eta erakargarriari erreparatzen die berak. Teresak berak ere bide ematen dio iritzi horri hainbat pasarte edo esalditan:
|
|
Sinets iezadazue, ene alabak, haztea uste duzuen bidetik galdu egingo duzuela. Etortzen denak dirua duenean, beste obligaziorik ez badu, beharbada, premiarik ez duten beste batzuei eman beharrean, egoki litzateke zuoi limosna gisa ematea; nik aitortzen dut maitasunik eza iruditzen zaidala
|
hori
ez egitea. Hala ere beti gogoan izan, sartzen denak daukan diruaz Jainkoaren zerbitzurako hobekien dena egin dezala, jakintsuek aholkatzen diotenaren arabera; izan ere, nahiko gaitz izango litzateke sartzen denaren ondasunez guk jabetu nahi izatea, horretarako ez bada.
|
|
Borondatea arrazoiaren mende ezartzen dugun arte, ez gara haren jabe Jainkoagan soil soilik eta oso osoan erabiltzeko; beraz, obedientzia da borondatea arrazoiaren mende ezartzeko bidea. Izan ere,
|
hori
ez da egiten arrazoi onen bidez; bestela gure izaerak eta buru estimuak hainbeste arrazoi izanik, egundo ere ez ginateke iritsiko hara. Eta askotan arrazoirik handiena ere, gogorik ez badugu, zorakeria dela uste izaten dugu.
|
|
17 Hemen argi ikusten da haren esklaboak garela, haren maitasunagatik geure borondatetik obedientziaren bertuteari salduak, horregatik uzten baitiogu, nolabait, Jainkoaz beraz gozatzeari. Eta
|
hori
ez da ezer, Bera Aitaren altzotik obedientziagatik etorri zela gure esklabo izatera gogoan hartzen badugu. Bada, zerez ordain ote diezaiokegu mesede hau?
|
|
Prioreak ez du uste izan behar laster batean arimak ezagutzen dituenik. Utz dezala hori Jainkoarentzat, Hura baita soilik uler dezakeena; saia bedi, ordea, bakoitza Haren Maiestateak daraman bidetik eramaten, baldintza
|
hori
ez baita falta ez obedientzian, ezta Erregelaren eta Konstituzioen gauzarik behinenetan ere. Hamaika mila birjinetatik ezkutatu zen hark ez zion santu eta martiri izateari utzi; aitzitik, beharbada, gainerako birjinek baino gehiago sufritu zuen bere burua martiritzara ematera bakarrik etortzean.
|
|
Nik gure aita txit agurgarriagandik nituen agiriak erakutsi nizkien. Honekin baretu ziren; hala ere, Artzapezpikuak egiten zuena jakingo balute, ez dut uste nahiko izango litzatekeenik; baina
|
hori
ez zekiten, eta guztiek uste zuten hark atseginez eta pozik ikusten zuela. Gu ikustera etor zedila nahi izan zuen Jainkoak.
|
|
Aita probintzialak ematen zidan soilik, eta bihotzez sentitzen nuen hura gurekin etorri izana, haren lagunek egingo ziguten probetxuaz ezjakinean banengo bezala, gero esango dudanez. Samin honekin nengoela, eta nire lagunek handia zuten (baina
|
hori
ez zitzaidan batere axola niri, probintzialarena baizik), otoitzean ari ez nintzela, gure Jaunak hitz hauek esan zizkidan: Orain, Teresa, eutsi gogor.
|
|
Berorren gorentasunak bene benetan agindu nahi badu, ez dago beste zer esanik, argi baitago etxe horretan eta guztietan berorren gorentasunak agintzeko ahalmena duela eta nik obeditu beharra. Aita bisitariari edo Aita jeneralari eskatuko diot onarpena, gure konstituzioen aurka doalako halako akatsa duena hartzea, eta ezin izango dut nik baimenik eman haietako baten onarpenik gabe; eta latinez irakurtzen ongi ikasi dute,
|
hori
ez dakienik ez hartzeko agindurik dagoelako.
|
|
Berorren gorentasunak oraindik nahi horretan jarraitzen badu, berorren gorentasunak agintzen duena egingo da, esan dudanez, baina berorren erantzukizuna izango da ongi irteten ez bada. Ripaldak dioen emakume
|
hori
ez dut gaizki ikusten beste leku baterako; horrako, ordea, hasieratan daude eta, kontu izan behar da etxearen izen ona ez orbantzeko. Jaunak bidera beza bere aintzarako hoberena den eran, eta eman biezaio argia berorren gorentasunari, komeni dena egin dezan, eta urte askotarako gorde beza nik eskatzen diodanez, osasunez gaizkiago egon arren, horretan ez bainaiz deskuidatzen.
|
|
Berorrek agertu zion jarrera atsegina kontatu zidan. Jainkoaren maitasun handia du, eta
|
hori
ez denik balego, honezkero utzia izango luke. Badirudi berorrek luze idazteko duen zailtasun bera dudala nik labur idazteko.
|
|
3 Kontuan izan beza, ene aita, gutun
|
hori
ez badio eman aitortzako sekretupean edo aitortzan, Inkisizioko kasua dela eta deabruak mila endredo dituela. Dagoeneko beste bat han hil zen gauza beragatik, nik jakin nuenez.
|
|
bere eskumenik erabili gabe, ezta sinadura bat emateko ere, nuntzioak bisitatzeko debekurik ez ziola jarri esan eta zin egin arren. Eta honetaz lekuko ugari daude eta, fraide batek ken diezaiola eskumen hori eskatu ondoren,
|
hori
ez zegokiola berari erantzun baitzuen.
|
|
8 Pozik nago,
|
hori
ez zabaltzeko esan duelako. Goazen poliki eta egin bedi Erromako hori, denborak errazten baititu gauzak, eta konpon bitez han, berorren aitatasunak dioenez.
|
|
12 Moja horrek noizbait kalte egin dezaketen gezurrak zabaldu baditu, badaezpada, beharrezko da nire aita Rodrigo Álvarezek zer egin behar den aztertzea eta moja horrek bere izenaz sinaturik esandakoak gezurta ditzala. Jainkoak nahi beza, ene alaba, guztia Bera kontentatzeko eran egin dadila eta arima
|
hori
ez dadila gal. Haren Maiestateak kontsola beza Paulo gaixo hori. Gizon ona izan behar du, Jainkoak halakoak sufrimenduak emateko.
|
|
3 Ahizpa horretaz dioenaz, saia bedi horretaz ez pentsatzen, berorrengandik kentzen. Eta ez uste izan gauza bat burura etortzea besterik gabe txarra denik, berez oso txarra balitz ere;
|
hori
ez da ezer. Nik ere nahiko nuke hura lehortasunaz ikustea, ez baitakit konturatzen den, eta beraren onerako desira dezakegu hori.
|
|
9 Beldur naiz, mando
|
hori
ez dela izango ona berorren aitatasunarentzat, eta uste dut komeni izango dela on bat erostea. Horretarako ez da faltako dirua aurreratuko dionik, eta hemen kobratzean bidaliko diot; edota, bestela, pottoka saldu, beste horrek utziko balu.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren jauntasunarekin. Luze idazteko gogoa izan arren, astirik ez izatea nahi izan du zoriak; hala ere, gutuna ekarri zuen zaldun
|
hori
ez da niri jakinarazi gabe geratu eta bisitatzera etorri zitzaidan behin. Dena dela, mesede egiten dit berorren jauntasunak.
|
|
Ez utzi niri idazteari. Hain ona dela dioen moja
|
hori
ez beza bota, edota hona etorri nahi balu, hango batzuk hona ekartzea nahiko nuke ahal izanez gero. Izan gogoan, nire iritziz, orain ez dela zertan pena izanik, guztia ongi egingo dela uste baitut.
|
|
...en orain fundaziorik egingo balitz, ez dudalako aurkitzen inor ama priore izateko; egongo dira, baina esperientziarik ez dutenez gero eta hemen gertatu dena ikusten dudanez gero, beldurra sartu zait, asmo onekin harrapatzen gaituelako deabruak bereak eta bi egiteko; horregatik, beti beldurrez ibili beharra dago eta Jainkoari helduta eta geure adimenez gutxi fidatuz; izan ere, hoberenak badira ere,
|
hori
ez badago, Jainkoak utzi egingo gaitu, hobekien ari garela uste dugun hartan huts egin dezagun.
|
|
Jakingo balu zein hondaturik dabilen haren ogasuna! Tamalgarria da, mutil
|
hori
ez zen Jainkoarentzat baino beste inorentzat. Eta denetik alde egin nahi nukeen arren, kontzientziaz beharturik nagoela esaten didate; eta horrela, ez da ezer hain neba ona galtzea geratzen direnek eman dizkidaten sufrimenduen ondoan.
|
|
16 Harako tornua izan behar da eta sakristau ona, honetaz eta atariaz Aita Santuak eskumikua jarria duenez gero, ezin baita besterik egin; eta nahikoa zen konstituzioek agintzea, gauza ezaguna baita
|
hori
ez gordetzean dagoen arriskua. Hori haustea ohikoa bada, bekatu astuna da.
|
|
Nire nebak berari bidalitako kaxatxorik hoberena bidali dit. Ni pozten naiz ez zaiolako ezer kosta, eta konfiantza duenari eska diezaioke pertsona batentzat, edota ematen badiote, esan urliarentzat hartzen duela, edo pertsona batentzat,
|
hori
ez baita komentukotik ematea.
|
|
Hori berorren kontura izango da; horregatik, pentsatu dut nire izaera den bezalako izanik, kezkarik ez izatearren horrela duela; eta arkumeak on egiten ez didanez gero, beti jan dut oilaskoa, arazo guztia ahultasuna delako; jakina, iraileko Gurutzearen egunetik barau egin dut eta lanarekin eta adinarekin eta, azken batean ni neu hain gutxitarako izanik, amorragarri zait, gorputz honek gaitz egin baitit eta on orotarako enbarazu. Ez da hainbeste neure eskuz berorri ez idaztea; penitentzia
|
hori
ez diot orain emango, neurez ikusten baitut handia izango dela.
|
|
Jainkoarren, ez diezagula deabruak gauzaren bat egin, zereginak izan ditzagun. Berorren agurgarritasunak abisu eman biezaio ama prioreari letrarik idazten utz ez diezaion, eta esan diezaiola berari, nire gutuna iristen den bitartean, aldarte oso txarraz dabilela uste baitut, eta,
|
hori
ez bada, txarrago da. Izan ere, datorren astelehenean mandazaina doa eta haren bidez luze idatziko dut, hemen ez baitut egiten hala.
|
|
Eta sinets biezat bihotz bihotzez maite dudala eta, eta behin borondate hau ikusten dudanean, gainerako guztia txikikeria baino ez da, hari kasu egiteko; dena dela, han batetik eta bestetik zen eta nik alaba kutun bezala tratatzen nuenez gero, nahiko gaizki hartzen nuen beste horrenbesteko xalotasun eta maitasunik ez ikustea. Dena dela, berorren gutun honen bidez dena kendu zait, egiaz, eta maitasuna geratzen da, babes
|
hori
ez izatea okerragoa baita, hain handia izan ez dadin.
|
|
5 Ez dakit nola uzten dudan azkenerako ene aitaren gaitzak eman didan nahigabea; beldur naiz penitentziaren bat egin ez ote duen, Abenduan egin ohi duenetakoa: lurrean etzatea, gaitz
|
hori
ez baitu izaten hark. Oinetan arropa jarraraz biezaio.
|
|
Oinetan arropa jarraraz biezaio. Egia da, min
|
hori
ez dela gogorra, eta ohitzen bada, gauza oso gogaikarria da eta egun asko irauten duena. Begira beza nahiko arropa duen.
|
|
4 Benetan sentituko nuke, Ardapilla Gizakundeko kontu horrekin etorriko balitz, eta berorren aitatasunari galdetu nion dituen eskumenez niri agintzerik ba ote duen, eta ez dit inolako erantzunik ematen. Jakin beza, nik eginahalak egingo ditudala kargu
|
hori
ez hartzeko, izan ere, aitor entzulerik gabe burugabekeria da eta baita obedientzia lehengoan bada ere?, baina bekatupean behartzen banau, konturatzen da zer egin dezakedan.
|
|
3 Hornitzaileari dagokionez, ez beza berorrek izan inolako penarik, berorrek dioen bezala,
|
hori
ez baita behinena. Monasterioa Ordenetako Kontseiluaren baimenaz eta erregearen aginduaz eginik dago; haren maiestateak agindu ezik (monasterio hauek oso aintzat dituelako mesede handia egiten baitit), hamabi urtean aritu zen baimena lortu nahirik Beasen fundatu zuena beste Ordena batekoa egiteko (honen berririk ez zitzaion iritsi) eta ezin izan zuen egin.
|
|
Eta horrela berriro diot, ez dutela itxura onik gazte hauek, oinutsik eta mandoetan beren zela eta guzti. Beste gauza
|
hori
ez zait burutik pasatu, nahiko oinutsik baitabiltza. Abisu eman biezaie berorren agurgarritasunak ez egiteko halakorik, lehenago ohi zuten bezala baizik, eta idatz biezaio gure aitari.
|
|
Kontuan izan beza hor berorrek uste duen baino ere gutxiago ulertzen dela hizketa era hau; dena dela, aitortzan izanik eta aita Acostarekin, ezin kalterik etorri; baina nik badakit ahizpa horri beste inori baino gutxiago komeni zaiola. Ongi da Parternan nolabaiteko lasaitasuna izatea, lasaitze
|
hori
ez hastea eta izan behar duenez jokatzea hobe izango bazen ere; izan ere, erreformako gauza horietan, ahotsekin zerbait lortzen bada, horrela lortuko dela guztia iruditzen zaie. Oso ongi egin zuen komunitatean ibiltzeko abisua eman zienean.
|
|
Hau gauza ziurra da, letratu onengandik jakin baitut; izan ere, gurasoak eta aitona amonak derrigorrezko oinordekoak dira, eta haien faltan, monasterioa izango litzateke. Hari dotea ematera bai behartuak daude, eta, beste
|
hori
ez badakite, Jainkoa goretsiko dute beraiekin konponbidea bilatu nahi dutelako. Gutxienez, ordaintzeko jarria zuten bermearen arabera ematen badute, gauza handia izango litzateke.
|
|
2 Etxeari dagokionez, oso ongi deritzat Diego Ortizek egin nahi duenari eta agertzen duen egitasmoari; etxe hori erosten badu, oso ongi egingo du, eta berari guri baino hobeki doakio guri etxea ez kentzeko baldintza
|
hori
ez betetzea. Ez dadila kezkatu berori hark pena izaten badu, beti izaten baitu.
|
|
Alcaláko kapituluaren erabakiek diote, probintziala izenda dezala bere kabuz bere laguntzailea, kapituluak izendatutakoa hilko edo faltatuko balitz. Egia esan, kapituluaren erabaki
|
hori
ez zegoen hain argi, eta hori oso kaltegarri gertatu zitzaion aita Graciáni. Teresak entzutetik ezagutzen zuen soilik, 6 kapitulu osoa kendu egin baitzen urte horretan argitaratu zen Konstituzioen gaztelaniazko bertsiotik.
|
|
Elizgizon
|
hori
ez dakigu nor den, ezta ondoren datozen aita Gómez eta hemendik joan zena nortzuk diren ere.
|
|
Ez dakigu zein izango zen kondesaren monasterio hori; dena dela, eraberritzeaz edo bizitza teresiarrera egokitzeaz ari dela argi dago, eta
|
hori
ez zen Teresaren gogokoa izaten.
|
|
Teresak oraindik ez du baztertzen Madrilen fundazioa egiteko asmoa; Teresatxo berarekin eramango zuen, bere ondoan izan nahi baitzuen, herentzia kontu horiengatik babesa behar zuelako; han izango ziren biak Beatriz Castilla andrearekin aurrez aurre. Baina bidaia
|
hori
ez zen gauzatu.
|
|
2 Beharbada pentsatuko duzue, ene alabak,
|
hori
ez doala ongi, gauzak zuhurtasunez egitea oso goragarria delako. Gauza bat hartu behar duzue kontuan, eta zera da, Jaunak (uler dezakezuen heinean, noski, ziur ezin baita jakin) zuen eskaria entzunik, hau da, musu eman diezazuela bere ahoko musuaz, eta hau ondorioetatik ezagutzen da, ez duzue gelditu behar ezertan, zeuen buruaz ahaztu baizik Senar hain gozo honi poz ematearren.
|
|
Eta, behin eta berriro esan dudanez, nahi dut, ene alabak, ez dakizuela ahaztu Jauna ez dela kontentatzen gure desirak diren bezain neurri txikian emateaz; nik neuk ikusi dut hemen. Arima Jaunari eskatzen hasten den gauza batzuetan, merezi izateko eta Beragatik sufritzeko bidean jartzen du; haren indarrak noraino iristen diren ikusten du;
|
hori
ez gainditzea da Jaunaren asmoa. Haren Maiestateak indarrak handiaraz ditzakeenez gero, arimak erabaki zuen apurtxo haren ordainez, hainbesteko neke, jazarpen eta gaixotasunak ematen dizkio, gizagaixoak bere burua ez ezagutzeraino.
|
|
Aitortza erruak eta bekatuak esateko da; ez bertuteak eta otoitzeko horrelako gauzak esateko, horietaz trata daitekeela uste denarekin izan ezik; eta hau prioreak erabaki beza, eta mojak ager biezaio duen premia, zer komeni den ikus dezan; izan ere, Kasianok dio,
|
hori
ez dakiena, gizakia igeri egiten ikusi ez duena eta igeri egiten duenik ez dakiena dela; horrela, ibaian murgiltzen ikusten baditu, guztiak itoko direla uste izango duela.
|
|
22 Beharrezkoa da, haiek nahigabez egon nahiz ez, amore ematen ez aritzea, eta kontura daitezela horrela igaro dutela beti; eta Erregela eta Konstituzioak betearazteko ematen diotela batez ere ofizioa eta ez bere buruz ipintzeko nahiz kentzeko, eta izango dela nork begiratu eta kontuak eskatu prelatuari. Prelatuak ikustea nahi ez lukeen gauzaren bat egiten duen prioreak, ezinezkotzat jotzen dut bere ofizioa ongi egitea; Jainkoaren zerbitzuan zuzen ez doan seinalea baita, haren ordezkoak
|
hori
ez dezala jakin nahi badut. Eta horrela, berarekin tratatzen diren gauzetan konfiantza eta egia badaude, prelatuak ohartarazi behar du, eta ez badaude, kargu hartu zorrozki eta egon daitezen saiatu, prioreagan nahiz ofiziodunengan bitartekoak jarriz edota beste urrats batzuk emanez; izan ere, gezurrik esan ez arren, gerta daiteke gauza batzuk ezkutatzea, eta ez da arrazoizkoa guztia ez jakiterik, beraren gobernupean bizi direnen burua izanik, izan ere, gorputzak ez du izango gauza onik egiterik bururik gabe, hori baino gutxiago ez baita?, erremediatu behar duena hari esan gabe utziz.
|
|
Egin gauzak ongi, ene alabak, Gure Aita eta Agur Maria ez dizkizute kenduko eta. Honela dator lehen idazketan, berriro ere Inkisizioaren debekuari erreferentzia eginez; baina oraingoan aipamen
|
hori
ez zen zentsoreetako baten gogokoa izan eta ezabatu egin zuen Escorialeko eskuizkribuan eta hau idatzi zuen hegalean: –Otoitz liburuak debekatu zituzten inkisidoreei haserre egiten diela dirudi?.
|
|
Zentsoreetako batek ezabatu egin zuen agindu honi men eginik esaldia eta horren ordez agindu hau entzunik idatzi zuen, baina zuzenketa
|
hori
ez zen aintzat hartu Teresak onarturiko kopietan.
|
|
Su handia da, ezin du argitasun handia besterik eman. Eta halakorik ez badago, errezelo handiz ibil bitez, pentsa bezate badutela beldur izateko motiborik, saia bitez zer den jakiten, eskariak egin bitzate, apaltasunez ibil bitez eta Jaunari otoitz egin tentaldian utz ez ditzan; izan ere, seinale
|
hori
ez badago, beldur naiz ez ote gabiltzan tentaldian sartuak. Hala ere, apaltasunean ibiliz, egia jakiten saiatuz, aitor entzulearen esanera eta harekin egiaz eta lau lau hitz eginez,, esanda dagoenez?, deabruak zuei heriotza ematekotan diharduela, hor erabilitako bitarteko berarekin bizia ematen dizue, diren eta ez diren mamu eta begitazioak zuengan eragin nahi baditu ere.
|
|
deabruak egin dezakeen gaitz handia eta berandu kontuan hartzen dena, honela, nondik jakin gabe, perfekzioa galduz joan daiteke. Izan ere, aitor entzuleak munduko huskeriari leku eman nahi badio bera halakoa delako, besteei ere
|
hori
ez dela ezer sartzen die buruan. Jainkoak gorde gaitzala horrelako gauzetatik, Haren Maiestatea denagatik.
|