2012
|
|
Zuzenean jo dut Wernerrengana, etxean aurkitu dut eta dena kontatu diot: batera, Verarekin eta printzesatxoarekin ditudan harremanak, eta bestera, berriz, ustekabean entzundako elkarrizketa, zeinari esker jakin ahal izan bainuen jaun
|
horiek
zer nolako asmo gaiztoak zerabiltzaten nire lepotik trufa egiteko, balarik gabeko duelu batean parte hartzera behartuz. Baina, dagoeneko, auziak gaindituak ditu txantxaren mugak; haiek, segur aski, ez zuten inondik ere horrelako amaierarik espero.
|
2019
|
|
Zuzentzailea benetan kezkatzen duena, behin Mogueime pertsonaiatzat onartuz gero, pertsonaia kontraesanean harrapatzea da, are gezur biribilean ere, eta egoera horretarako aukera bakarra egia da, hemen ez baita tokirik gelditu badiren eta ez diren urak, bakegile, eskaintzen dituen beste Atamarmako iturri batentzat. Mogueimek esan zuen, eta argi argi azaldu, Mem Ramiresen sorbalda gainean igo zela zurubia mairuen almenetan eransteko, zeinak frogatuko bailuke, gertaera historikoaren bidetik, garai
|
horiek
zer nolakoak ziren imajina genezakeela oraindik, urrezko arotik hain hurbil non aro horretatik zenbait ekintzatako distira gordetzen baitzuten, kasu honetan On Afonsoren gorteko aitoren seme batek bere gorputz preziatua eskaintzea itxuraz besteak baino haziago izatea beste merezimendurik ez zuen soldadu baten oin izugarri plebeioen euskarri, plinto eta oinarria izan zedin.... Baina Mogueimek esan zuena, bestaldetik Fray António Brandãok baieztatzen duena, zaharragoa den Crónica dos Cinco Reis eko testuak gezurtatzen du, zeinak esaten baitu, ezer kendu edo gaineratu gabe, que Don Mendo ouue gram dor em seu coração se por uentura se espantassé as vellas pello som e amergeosse e esteue quedo h?
|
|
Orduan Katedraleko dorreak zirriborro itzali bat baizik ez ziren, eta Lisboa bera ahots eta doinuen zurrumurru zehaztugabea baino askoz gehiagorik ez, leihoaren markoa, lehen teilatua, ibilgailu bakarra kale luzean. ...soetan dabilenaren antzera, setioa, ezpata erraldoi, alfanje eta habaila balearrak nahasten dituen ametsetan ibili eta, iratzarri delarik, gerrarako makina horiek nola zeuden eginda gogoratu ezinik, gogaitua edo sumindua dagoenaren antzera, habailez ari gara, eta ametsetan zeudenen elkarrizketa sakonez ere ari gintezke, baina ez gaitezen gertaerak aurreratzeko tentazioan eror, orain aipatu habaila
|
horiek
zer nolako makinak ziren jakiteko galdu dugun aukeraz damutuko gara, nola armatzen ziren eta nola egiten zuten tiro, ez baita horren arraroa ametsetan, gisa honetan, misterio handiak argi daitezen, eta misterio horien artean ez dugu loteriaren zenbakia sartuko, hau hutsalkeriarik gorena baita, bere burua errespetatzen duen edozein ameslarirentzako lotsagarri. Ohean oraindik, Raimundo Silvak galdetu zion bere buruari, harriturik, zergatik segitzen zuen hausnarrean habaila balearrekin, fundibuloekin, alegia, izen horrekin ere ezagutzen baitira, horrela izendatzea ere egoki baita, Balearrek ez bide dute zerikusirik izen bereko irlekin, kasu honetan bala hitzetik etorri behar du, eta balak zer diren badakigu, jaurtigaiak, makinek hormen aurka eta hormen gainetik jaurtiko zituzten harriak, etxeen gainera eta etxe barruko jende izutuaren gainera erortzeko, baina bala ez da garai hartako hitza, hitzak ezin daitezke harat honat, batetik bestera arinkeriaz garraiatu, kontuz, beti azaltzen baita Ez dut ulertzen esaten duen baten bat.
|