Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2001
‎Har dezagun kontuan, hamazazpi hemezortzi urterekin zer ikasi nahi duen erabakitzea oso zaila gertatzen zaiela ikasle gehienei. Besteak beste, ez dakitelako zer nahi duten edo nahi dutela uste duten hori zer nolakoa den benetan ez dakitelako eta, gainera, ikasketak amaitu eta gero zer irtenbide izango duten ere ez.
2002
‎Bigarren tragoarekin, tren horrek zoko hauen gainetik hegan egin dezan eraikiko duten zubia gutxi gorabehera nondik joango den galdetu diogu elkarri, matxoiek betiko itzalpean utziko ote gaituzten, obretan egingo dituzten txikizioen ondoren paraje hauek ezagutzeko moduan geratuko ote diren, karril gaineko boieng horrek zer nolako burrunda aterako ote duen.
‎Lehen galdera, kalitatea zer den norberari itauntzea litzateke. Are eta gehiago, hezkuntza arloan kalitate hitz horrek zer nolako esangura duen. Galdera horrentzako erantzunak, munduan diren pertsonak adinakoak dira.
‎Euskal unibertsitategintzaren neurria emango lukeena, beraz, euskal jendeakgoi mailako ikerkuntzan eta ikas irakaskuntzan lukeen jarduna eta jardueralirateke. Hori zer nolakoa den, halakoa izango baita euskal unibertsitategintza.
‎Liburu honetan saiatu naiz azaltzen azken urte hauetan prozesu horrek zer nolako kezkak sortarazi dizkidan, eta baita eman dizkidan pozak ere, nire irakurle ikuspuntutik alegia.
2003
‎Jarraian datozen lerroetan, globalizazio prozesu horrek zer nolako itxura hartuduen esparru zehatz batean (nekazaritzan, alegia) azalduko dugu. Izan ere, globalizazioaren garai honetan ere nekazaritza oso sektore garrantzitsua da hegoaldekoherrialde askorentzat, oso ekarpen garrantzitsua egiten baitio herrialdearen BarneProduktu Gordinari (BPG), bere bilakaeran eragin azpimarragarria eraginez.
‎Ikasturtearen amaieran lan arrazoiak direla eta, familia hori herri euskaldun batera joan beharrean aurkitzen da, hau da, euskara hutsez bizi den herri batera. Esan beharrik ez dago bertako eskolan ere euskara hutsez ari direla (ereduan), eta A ereduko eskola horrek zer nolako laguntza eman dien teorian gure inguruan ofiziala den euskara ezagutzeko. Beraz kontuak atera ikasturte hasieran zer suposatuko duen Euskal Herriko beste errealitate kultural batekin topo egitea.
2004
‎Elebitasunaren aberastasun iturria nabarmendu digu Salaburuk orain dela gutxi. Baina, gure aldetik, aberastasun horren zer nolakoa auzipean jarri dugu, ezin delako gure ustez baieztapen hori besterik gabe, hainbat eta hainbat xehetasun eta ñabarduraz jantzi gabe, dagoen dagoenean onetsi. Banakoaren elebitasuna, noski, aberasgarria izan liteke, aldez aurretik daukagun ondare linguistikoaren osagarri, baina hori horrela gertatzea benetan gauza zaila da.
‎hizkuntzaren berezko beregaintasun osoan sinetsi dezakeen euskaldunetik abiatuta, hizkuntzaren eta herri burujabetzaren arteko guztizko lotura behar beharrezkoa dela uste duenarenganaino, ez zaigu faltako ñabarduraz jantzitako erdi-biderik. Hizkuntza komunitatearen autonomia oinarrizko baldintzatzat joko lukeen askok, bestalde, ez dizkizu autonomia horren zer nolakoak xehe xehe argituko. Horrela, oro har, hizkuntza herriaren autonomia premia inork gutxik ukatu arren, delako autonomia horren mugarriak finkatzeko unean, lege soziolinguistikoen berritze mekanismoak usuenik ez dira behar bezain zehatz aditzera ematen.
‎Etika (auto) errealizatzaile hori zer nolakoa izan daitekeen jakin ahal izateko ezinbestekoa da aurrenik gizakiaren egitura etikoa zein den eta zertan den argitzea. Horixe da gure bigarren idazlanean sakonen aztertu duguna, tradizio filosofikoak antzinatik irekitako bidetik abiatuz eta aldi berean urrats berri samarrak proposatuz, Xavier Zubiri, Ignacio Ellacuria, Jose Luis Aranguren eta Luis Cencilloren obra nagusiak inspirazio iturri izan ditugularik, era batean edo bestean, Jesus Martinez Gordo eta Andre Clavier teologo eta lagunei zor dieguna ahantzi gabe.
2006
‎Enurarik gabe zetorren erasoa erantzuteko prest nengoenean, Estatu Nagusiko kapitain bat bion artean jarri, eta ahal izan zuen moduan, bereizi gintuen". Gero gertaera horrek zer nolako ondorioak ekarri zituen deskribatzen du, ondorio diziplinarioak, nondik ateratzen baita Vargas hobe atera zela bere aurkaria baino, zergatik eta Gobernuko Armadako agintariak ez zeudelako pozik potentzia atzerritarreko abiadoreek, beren aldetik, hartu zuten erabaki suntsitzailearekin.
2007
‎Hasteko, esan behar dut, guretzat oso esparru berria dela, eta oraintxe hasigarela jabetzen, benetan, horrek zer nolako aukerak ematen dizkigun.
‎Lan honen analisia egiteko gaurko estatu liberalen2 egitura konstituzionaletatik abiatu naiz —horixe baita gaur egun estaturik gabeko herriek bizi dugun errealitatea—, eta aztertu nahi izan dut errealitate horretan zer nolako baldintzek egon luketen berezko nortasuna duten gizataldeak existitzen jarraitzeko.
2008
‎Testuinguruaren zertzelada horiek argitu ondoren, nik zera jakin nahiko nuke: Sarasolaren paragrafo hori irakurri duen militante politikorik ba ote dagoen, eta egotekotan, ekintzaile abertzale horrek zer nolako harridura keinuak egin ote dituen bere artean.
‎Izan ere, gaur edozeinek ikus dezake gure Tartalo, jator? horrengan behialako Homero handiak bere Odisean kanta kontatu zuen Polifemo haren oihartzuna, Markinako herri ipuinetan Alarabia> bilakatua8 Besterik da, ordea, pertsonaia hori zer nolako bide zidorretatik heldu zaigun asmatzea. Eta itzulpen mitzulpen kontuaz ari garenez gero, zilegi bekit hemen Mediterranioko erraldoi begibakar honen istorioaz zenbait gogoeta egitea.
‎Hau da, belaunaldi berekoen eta belaunaldi artekoen elkartasun printzipioak analisian barneratu behar direla, alegia. Horrela, etxebizitza sistema batek garapen iraunkorraren marko teoriko horretan zer nolako ekarpena egiten duen aztertu nahi dugu.
‎«Ahalegin handia egiten ari gara. Larunbatean aldaketak egiteko aukera gutxi izan genuen, eta egoerak ez du hobera egin; ikusteko dago egoera horrek zer nolako eragina izanen duen».
‎Jolas horretan maisu dira, esaterako, Enrique Vila Matas eta W.G Sebald (bere aipu bat azaltzen da nobelaren atarian), eta honenbestez, esan daiteke Uribe egungo nazioarteko puntako literaturarekin edo horren zati batekin, bederen lotzen saiatu dela. Kontua da arriskuz eta anbizioz beteriko egitasmo horrek zer nolako emaitza ematen duen. Nire ustea da nobela hasi hasieratik hondoratzen dela, txalupa txiki bat legez, eta irakurlea hor ibiltzen dela alde batetik bestera, olatuen higiduren mende, 233 orrialdeetan zehar.
2009
‎Nork eman dio, ordea, arnasa uste horri? Uste horrek zer nolako erantzukizuna du euskal bazterretan dabilen hainbat lanen hats eta gozo gaziaren faltarekin?
2010
‎Hirurogei urte baino gehiago zituen, eta XVII. mendearen hasieran, hirurogei urteko pertsona bat hilotza zen ia. Ohartzen zara pertsona horrek zer nolako konfiantza edukiko zuen bizitzarekin horrelako bidaiari ekiteko, itsasontziz. Joan hara nahiz eta hiru edo lau urte besterik ez bizi?
‎Ondoko taulan ikus daiteke bien arteko erlazio hori zer nolakoa izan den 1976tik gaur arte.
2011
‎Egoitzan zeuden guztiak Carlaren hitzekin bat etorri ziren. Carlak, egia esan, ez zekien deialdi horrek zer nolako eragina izanen zuen Lotta Cperaiakoen planetan baina, halere, konbentzimendu osoa zeukan deialdiarekin bat egin behar zutela.
2012
‎Bestalde, autonomia kolektiboa autonomia indibidual horietatik sortzen da: gure bizitza antolatu nahi baldin badugu, eta lege heteronomoen kontra mugitzen baldin bagara, berdin zait lege hori zer nolakoa den (tradiziozkoa, kanpo politika batekoa, ekonomiak ezarritakoa edo jainko batena, esaterako); horren kontra zerbait egin nahi eta mugitzen hasten baldin bagara, orduan, autonomia kolektibo hori handitzen eta areagotzen hasi gara. Kolektibo batzuetan hori debekatu egiten da.
‎Transmisio horren sendotasuna ez ote du zalantzan jartzen joera berri horrek? Ukipenean dauden hizkuntzak erabiltzeko nahaste borraste horrek zer nolako ondorioak izan ditzake transmisio horren zabalean eta sakonean. Joera horrek zein hizkuntza indartzen du, gizartean nagusi dena edo egoera minorizatuan dagoena?
‎Produktu bakoitzaren etiketa eta informazio nutrizionala funtsezkoak dira kontsumitzaileentzat, horiei esker jakiten baitute zer erosten ari diren eta horrek zer nolako eraginak eduki ditzakeen beren dietan.
‎Krisi sakon honetan Euskal Herrian garai berri bat zabaldu da eta gaur artepilatutako esperientziari eta heldutasunari esker, Euskal Herria indarberrituta aterabehar da, orain arte lortu ez duen egituratze juridiko politiko egonkor bat lortuz.Horretarako garrantzitsuena herritarrak gara eta gure artean lantzen ditugun sareaketa lankidetza esparruak. Euskal estatugintzaren prozesua gure esku dago, baitaprozesu horri zer nolako abiada eman nahi diogun zehaztea ere.
2013
‎EROSKI CONSUMERek sakon aztertu nahi izan du Estatuko familia bakoitzak zenbat gastatzen duen elikaduran, eta gastu horrek zer nolako bilakaera izan duen 2006.
‎Orain Elizabethek garbi ikusten zuen Bingley andereñoaren gaitzirizkoa jelosiatik zetorrela, eta ondo jabetzen zen, ezinbestean, andereño horren begietan bera oso ordu txarreko bisitaria izango zela Pemberleyn; hori zela eta, jakin minez zegoen ikusteko dama horrek zer nolako gizalegeaz hartuko zuen berriro ere ezaupidearen haria.
‎Opari moduan, eskaini zaizkion liburuen artean, euskal pertsona izenak zein deiturak modu ofizialean administrazioan agertzeko, Euskaltzaindiak argitaraturiko bi liburu eskaini dizkio idazkariak, bere herrian antzeko zerbait egiteko orduan lagungarri gerta dakizkiekeelako. . Europako kolonialistek oraindik harro irakasten dute beren eskoletan beren kolonietako jendeei berek gure kontinentetik hara eramandako hizkuntza inperialak (espainola, ingelesa, portugesa,...) irakatsi zietela, baina aldi berean, ezkutatu egiten dute horrek zer nolako kalteak eragin zituen han, bertako hizkuntzak eta kulturak galtzen ere lagunduz. Gu pozik geundeke, ahal dugun neurri apalean, geure etsenpluaz eta animuaz, beren jatorrizko hizkuntza nazionalak suspertzen, indartzen eta berreskuratzen lagundu ahal bagenie?
‎Hamar urtetik hona kale erabilera bere horretan zegoela ondorioztatzen zuen, alegia, trabatua. Horrek zer nolako aldaketak eman liratekeen aurreikusteko elementuak agertzen zituen; izan ere, egungo baldintza soziolinguistikoekin euskararen erabilerak goia jo du, eta hobekuntza tarterik ez da egongo hiztunen kopuruak nabarmen gora egiten ez badu, eta hiztun berriei euskarazko harremanetan txertatzeko aukerarik eskaintzen ez bazaie. Izan ere, erabilerak ezin dezake gora egin elebidunen masa soziala eta euskararen erabilera ahalbidetzen duten sareen zein guneen kopurua handitzen ez bada.
2014
‎" Kolektiboa askotarikoa baita". Gainera, material horrekin zer nolako jarduerak egin daitezkeen ere jakinaraziko du. Esaterako, badira Irakurketa Errazeko irakurle taldeak; Gipuzkoan, Oñatiko liburutegikoa eta Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegikoa dira aitzindariak.
‎Nik horri buruz landu dutena irakurri dut. Estatu Federal Berria delako horrek zer nolako ekarpenik egingo lekiokeen autonomia erkidegoei ez dut ikusi, ez dut hauen espainiartasuna zalantzan jartzen dutela irakurri, ezta berauen espainiartasunari buruzko gogoetarik ere. Orduan...
‎Egoera zer nolakoa den jakinik, EROSKI CONSUMERek azterketa bat egin nahi izan du Estatuko familiek zenbat diru eta zertan gastatzen duten jakiteko, eta gastu horrek zer nolako bilakaera izan duen ere ikusi nahi izan du; horretarako, 2006.
‎Emakumeakpublikoki ikusteari eta egoteari esaten zaio berdintasuna. Ez da hautematen zertangauzatzen den egote hori eta presentzia horrek zer nolako aldaketa islatzen duengizartean, alegia, zein mudantza gertatu diren egitura mailan. Izan ere, egiturak (genero sistemari dagozkionak) berdin mantentzen badira, aldaketek, halabeharrez, azalekoak izaten jarraituko dute.
2015
‎“Eskizofrenikoa” izatera ere irits liteke: “‘Alde batetik entzulea erakarri nahi dut, baina, aldi berean, noraino biluztuko naiz, eta horrek zer nolako eragina izango du… Ahul bihur nazake horrek…’ Barruan sentitu lezaketen lurrikara hortik joan liteke”.
‎«Espetxeak dira giza eskubideak inpunitate handienarekin urratzen dituzten egiturak?. Mila presorentzako lekuan lau mila preso sartzen dituzte Modelo espetxean, eta irudikatzeko galdegin dit horrek zer nolako jende pilaketa esan nahi duen. –Ziega bera negozioa da kartzela barruan; besterik ez duenak hura saltzen du, droga erosteko edo behar duena eskuratzeko, eta korridorean egingo du lo.
‎Alabaina, bigarren aro hori taxuz ulertzeko lehenengoa konprenitu behar da estreina. Aitzakia hori baliatuta, 1960ko hamarraldian Ipar Euskal Herrian kazetaritza abertzale elebidun diglosikoa zelan sortu zen, bere hasierako planteamenduak (euskararekiko, bistan denez) zeintzuk izan ziren eta prentsa mota horrek zer nolako hazia erein zuen aztertuko dugu hurrengo atalean.
‎Jakin beza berehala berorren agurgarritasunak aita bisitariak duen eskumena idatziz dagoen, kalonje hauek guztiz gogaiturik bainaukate, eta orain prelatuaren baimena eskatzen didate, herri zentsuaren mende gera gaitezen. Nire aitak emateko eskubidea balu, idatziz eta notarioaren aurrean izan luke; ikus dezala zer ahalmen duen, eta hau ahal badu, bidal biezadate, mesedez, berehala, ustel nadin nahi ez badu, hiru mila marai beltz hauengatik ez balitz, etxean ginateke honezkero, eta, beharbada, hara joateko agintzeko ere astia geratuko litzateke; berorren moja hori zer nolakoa den ikusteko ere, nahi izango nuke. Esan Maria Gurutzekori, atsegin izan zitzaidala beraren gutuna, eta orain berorren agurgarritasunari poz ematean emango didala niri poza.
‎Oso garrantzitsua da biktimak jakitea aginduak salaketa izaera duela, bai eta horrek zer nolako ondorioak izan ditzakeen ere. Behin erakunde eskudunak eskabidea izapidetzeko informazio hori emanda biktimak oraindik ere babesteko agindua eskatu nahi badu, erakunde horrek adieraziko dio garrantzitsua dela abokatu laguntza izatea eskabidea betetzeko garaian, eta eskubide osoa duela etxeko indarkeriaren txandako abokatuaren aholkua jasotzeko, eta doan.
2016
‎genetikoki eraldatzean duten xedea. Horrekin ikusi nahi dute gene horrek zer nolako eragina duen enbrioien garapenaren lehen egunetan, eta ulertu nahi dute zergatik gertatzen diren zenbaitetan abortuak haurdunaldiaren hasieran. Hortik aurrerako deus ez du ikusten Fullaondok onetsi duten ikerketan:
‎Ikusteko dago estrategia horrek zer nolako fruituak emango dituen; sare sozialetako harrabotsek ez baitute zertan oihartzunik izan bizitza errealean. EH Bilduk, Geroa Baik, Aranzadik eta Ezkerrak Iruñeko Udala gobernatzeko ituna sinatu zutenean, adibidez, elkarretaratzea antolatu zuten eskuineko hamaika erabiltzaile anonimok sare sozialen bitartez, Yo no vote a Bildu (Nik ez nion botoa Bilduri eman) lelopean.
‎Dumpingaren aurkako neurri bat baliatzeko, dumpingak herrialde inportatzailearen industriari zuzenean kalte egin diola frogatu behar da, eta kalte hori indargabetu arte egongo da indarrean, ez gehiago. Dumpingaren eraginpeko inportazioen bolumena eta prezioak aztertu behar dira, bai eta dumpingak industria horrengan zer nolako eragina izan duen ere. Behin behineko neurriak erabiliko dira dumpinga gertatu dela eta kalte bat dagoela aurrez egiaztatzen bada.
‎Aipatu euskararen inguruko aferaz, argi eta garbi utzi nahi izan zuen Etxeberriak norendako idazten zuen, eta horrek zer nolako euskara erabiltzea eskatzen zuen:
2017
‎Bilboko Portuan, 450 zamaketarik dihardute, eta Pasaian, beste ehun inguruk. Hil bukaeran ikusiko da grebara ote doazen, eta horrek zer nolako eraginak dituen euskal portuetan.
‎Habermasek, Beckek, Millerrek (2007) eta Yackek (2012) diotenaren kontrara, ezin dira bereizi ezberdintasunaren iturria (pobre, emakume, beltz, indigena izatea) eta ezberdintasun horrek zer nolako eragina daukan ondasunak eta zaintza banatzeko orduan; izan ere, hasteko eta behin, ondasunak, prestigioa, zaintza eta askotariko botere teknologiak, marko diskurtsiboak eta baliabiadeak banatuz sortzen baititugu ezberdintasun horiek.
‎Hunkitu egiten naute oraindik batzuetan zeinen egarbera gerturatzen diren ikusita, miragarria iruditzen zait oraindik ere nola gizentzen zaien zer hori, zeinen gogotsu hasten diren, zer nolako afanarekin ibiltzen diren zeharbideetatik leku urrun horren peskizan, zer nolako lausenguak asmatzen dituzten eta edertasunak aurkitzen dituzten bidean, helburu bakarra gure gorputzaren atal minimo eta gorde hori denean. Harrigarria da zirriztu labur horrek zer nolako lilura eragiten dien, nola erortzen diren belauniko eta gelditzen diren liluraturik, zerbait zerutiarra ikusi izan balute bezala. Harritzen naute oraindik gizonezkoek, baina ez naute maitemintzen.
‎–Euskaran ardaztutako? hezkuntza aipatzen digute, beraz, baina hezkuntza hori zer nolako euskaran ardazten zaigu. Euskara nazional batean, ala euskara etnokultural batean?
‎Une gaiztoak eta gogorrak bezainbatekoak ziren une gozoak eta atseginak, onak, lagun artekoak zein familia barrukoak. Hori bai, ulertu nahi nuen garai hura; ulertu nahi nuen ze mekanismok eraman zuen gizarte hura isiltasunaren gizartea izatera; nola izan zen posible hainbeste sekretu, hainbeste min, hainbeste kezka, hainbeste kontu isilean gorde izana, horrek zer nolako ondorioak utzi zituen gu guztiongan. Horixe interesatzen zitzaidan.
‎Jakin badakizu gorputz baten abiadura aldatzen denean azelerazioa agertzen dela, izan positiboa edo negatiboa. Baina, azelerazio horrek zer nolako eragina izango du eragiten den indarrean. Zer erlazio egongo da indarraren eta azelerazioaren artean?
2018
‎Elorrio leku berezia zen; bando errepublikazalearen mugan zegoen herri bat. Horrek zer nolako egoerak sortzen zituen?
‎Azaldu dugunez, garbi dago baduela. Eragin hori zer nolakoa den azaltzeko, hiru gune soziolinguistikotan banatu ditugu herriak –lehenengo guneko herririk ez dugu gure laginean–, eta horien arabera argazki bana jaso dugu. Hiru argazki horiek ezaugarri desberdinak dituzte.
‎Eta guzien eginahala da, nire ustez, eskertzekoa. Baina, beharbada, egin beharreko gogoeta zera litzateke, horrek zer nolako onurak eta zer nolako kalteak ekarriko dizkion dagoeneko ekartzen ari zaioneuskararen osasunari, eta, hortaz, gure hizkuntzaren eremuaren hedatze pozgarri horren izenean, noraino gauden prest ondorio negatibo batzuk onartzeko edo, bertzenaz, zer egiten edo genukeen ondorio negatibo horiek saihesteko edo, sikiera, murrizteko. Euskara batua bake ederrean utzita.
‎Gogoratu behar da hizkuntza idatzia eta ahozkoa bereizi egin behar direla, eta idatzia ahozkoaren nolabaiteko iragazkia dela, entzun nahi izango genukeen hizkeraren zeharkako errepresentazio grafiko inperfektua (Schneider, 2002, 67). Horrenbestez, berez ahozkoa den zerbait grafikoki kodetzeak dakartzan arazoak ez ezik, egileek beren uste, aurreiritzi, ezagutza eta eraginen ondorioz eginiko hautuak ere aintzat hartu behar dira; neurri batean, aipatutako" iragazki" hori zer nolakoa den aztertu behar da, eta erauzi. Lortuko ditugun emaitzak fidagarriak izango badira, beharrezkoa zaigu jakitea zer neurritan ordezkatzen duten darabiltzagun testuek egilearen ingurumariko hizkera (Schneider, 2002, 67).
‎– Konturatzen zara publikoan esan zenuen horrek zer nolako garrantzia duen?
‎Salbatu zituen gauza batzuk; kontzeptu batzuk salbatzen buru belarri ahalegindu zen. Kontuan izan behar da horrela ibili behar hori zer nolako umiliazioa den idazlearentzat, sekulakoa da. Gainera, oharrik ezin duzu jarri.
2019
‎Izaro Arroitak ere, bere doktorego tesian adierazten duen moduan," oro har euskal literaturaren eklektikotasuna nabarmendu den arren, errealismorako bira orokor bat ikusi dute euskal literatura kritikariek; Euskal Herriko errealitate historiko politikoaz idazteko joera orokor bat" (2015: 25). Beraz, esan bezala, oso errealismo ezberdinak garatzen joan dira euskal autoreak eta kasuz kasu aztertu litzateke autore bakoitzak adierazi nahi duen errealitate hori zer nolako errealismo motan sartzen den, azken batean sailkapenen funtzio esplikatzaileak ez baititzake egileen erregistro eta estiloen barietateak prototipoen arabera desitxuratu.
‎Orduan Katedraleko dorreak zirriborro itzali bat baizik ez ziren, eta Lisboa bera ahots eta doinuen zurrumurru zehaztugabea baino askoz gehiagorik ez, leihoaren markoa, lehen teilatua, ibilgailu bakarra kale luzean. ...soetan dabilenaren antzera, setioa, ezpata erraldoi, alfanje eta habaila balearrak nahasten dituen ametsetan ibili eta, iratzarri delarik, gerrarako makina horiek nola zeuden eginda gogoratu ezinik, gogaitua edo sumindua dagoenaren antzera, habailez ari gara, eta ametsetan zeudenen elkarrizketa sakonez ere ari gintezke, baina ez gaitezen gertaerak aurreratzeko tentazioan eror, orain aipatu habaila horiek zer nolako makinak ziren jakiteko galdu dugun aukeraz damutuko gara, nola armatzen ziren eta nola egiten zuten tiro, ez baita horren arraroa ametsetan, gisa honetan, misterio handiak argi daitezen, eta misterio horien artean ez dugu loteriaren zenbakia sartuko, hau hutsalkeriarik gorena baita, bere burua errespetatzen duen edozein ameslarirentzako lotsagarri. Ohean oraindik, Raimundo Silvak galdetu zion bere buruari, harriturik, zergatik segitzen zuen hausnarrean habaila balearrekin, fundibuloekin, alegia, izen horrekin ere ezagutzen baitira, horrela izendatzea ere egoki baita, Balearrek ez bide dute zerikusirik izen bereko irlekin, kasu honetan bala hitzetik etorri behar du, eta balak zer diren badakigu, jaurtigaiak, makinek hormen aurka eta hormen gainetik jaurtiko zituzten harriak, etxeen gainera eta etxe barruko jende izutuaren gainera erortzeko, baina bala ez da garai hartako hitza, hitzak ezin daitezke harat honat, batetik bestera arinkeriaz garraiatu, kontuz, beti azaltzen baita Ez dut ulertzen esaten duen baten bat.
‎Sarreran esan dugunez, PARSEME proiektu europarrean sortutako corpus elaniztuna hartu dugu oinarritzat UFenagerpen literalak aztertzeko. Corpus horretan zer nolako etiketak dauden azaltzeko, labur ditzagun orain etiketatzegidalerroetako kontzeptu nagusiak (3.1 azpiatala), corpusean bereizten diren UF moten ezaugarriak (3.2 azpiatala) eta corpus etiketatuari buruzko datu orokorrak (3.3 atala). Xehetasun gehiago behar dituenak Savary et al. enlanean (2018) ditu eskuragarri gidalerroak osorik1, eta Inurrieta et al. enean (2018) euskarazko corpusari buruzkoargibideak eta gogoetak.
‎Berdin zaigu, ordea. Ulermen guztizko testuak eskaini beharraren izurriak aspaldi egin zuen zornezko habia euskarazko haur literaturaren hainbat bazterretan (sorkuntzazkoetan eta itzulietan), eta, oro har, baita euskararen transmisioa ulertzeko maneran ere, ohartu gabe bitarte horretan zer nolako oldarraldi espresiboa datorkien, datorkigun, gaztelaniaren bozgorailu ezin ozenagoetatik.
2020
‎Agintariak ohartzen dira ospakizun horrek zer nolako arriskua dakarren, eta nabarmen areagotu dituzte osasun kontrolak. Aireportu nagusietan, ia bidaiari guztiei neurtzen diete sukarra —Pekinen aholkatzen dute lau ordu lehenago joatea, hegaldia ez huts egiteko—, ausazko kontrolak ezarri dituzte tren eta autobus geltokietan, eta berdin Wuhango errepideetan.
‎" Zenbateraino gara askeak eta zenbateraino esklaboak aztertuko dute. Baita alaitasun edo zoriontasun hori zer nolakoa den. Beti gabiltza like edo dislike horien atzean".
2021
‎Horrek lasaitu egin ninduen. Izan ere, banekien liburu horrek zer nolako eragina izan duen inguruan. Oholtzatik jaisterakoan berarekin elkartzeko aukera izan nuen, eta oso pozik zegoen.
‎Eta, ikerketaren funtsa azaldu eta gero, horrek zer nolako ondorioak izan ditzake konputazio kuantikoan. IBMk, Googlek, Txinako Zientzia eta Teknologia Unibertsitateak eta beste zenbait enpresak badituzte prozesadore kuantikoak.
‎Agerikoa denez, ‘aitortza kulturala edo birbanaketa materiala’ ataka alferrekoa da, bata eta bestea bereizezinak baitira: ezin dira bereizi ezberdintasunaren iturria (pobre, emakume, beltz, indigena izatea) eta ezberdintasun horrek zer nolako eragina daukan ondasunak eta zaintza banatzeko orduan; izan ere, hasteko eta behin, ondasunak, prestigioa, zaintza eta askotariko botere teknologiak, marko diskurtsiboak eta baliabideak banatuz sortzen baititugu ezberdintasun horiek. (Goikoetxea 2017:
‎Bestalde, egindako 2SMR analisiak lotura genetikoak ezarri ditu endometriosiaren eta hainbat ezaugarriren artean, aldaera genetikoak (SNPak) bitarteko gisa erabiliz. SNP konkretu horiek zeintzuk diren eta erlazio genetiko horretan zer nolako ekarpena duten aztertzea izango litzateke lan honen hurrengo pausoa. Horrela, genetikak endometriosian duen ekarpena hobeto ulertu genuke.
2022
Horrek zer nolako abantaila eman dizu artista gisa?
‎Haize korronte horren zer nolakoa aztertu behar dugu orain... ipar haizea izan bada sakatu 1 hego haizea izan bada sakatu 2, mendebala izan bada sakatu letraz g a l l e go, ekialdekoa izan bada sakatu letraz j a p o n i a. Ziur ez bazaude sakatu almohadilla (trenbide gurutzatuak).
2023
‎Lorea Agirrek feminismoak egin dituen ekarpen eraldatzaile nabarmenak xehetu zituen eta horretarako zer nolako pausoak eman diren historian zehar. Ostean, hizkuntzen biziberritzea genero ikuspegi batetik aztertu zuen, hizkuntzen egoeraren atzean emakumeek duten ardura xehetuz.
‎Lehenik eta behin, Lorea Agirrek feminismoak egin dituen ekarpen eraldatzaile nabarmenak xehetu zituen eta horretarako zer nolako pausoak eman diren historian zehar. Ostean, hizkuntzen biziberritzea genero ikuspegi batetik aztertu zuen, hizkuntzen egoeraren atzean emakumeek duten ardura xehetuz.
‎Navarra Suma eta PSN ez beste talde guztien lege proposamena etzi eztabaidatu eta bozkatuko dute Nafarroako Parlamentuan, baina PSNk jada aurreratu du bozketa horrek zer nolako emaitza izango duen, haren ezezkoa eta Navarra Sumarena nahikoa izango baitira euskarak babesik gabe segitzeko Mañerun, orain arte bezala.
‎Podemosek Sumarren talde parlamentarioa utzi du Espainiako Kongresuan, eta, aurrerantzean, talde mixtoan ariko dira talde moreko bost diputatuak. Ikusteko dago Sumarren eta Podemosen arteko dibortzio horrek zer nolako eraginak izango dituen Hego Euskal Herrian, baina Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak badatoz, eta Lander Martinez Sumarreko euskal diputatuak gizarteratu du hark zer nahiko lukeen: «Koalizio handi bat»; alegia, hautagai bakar bat Elkarrekin Podemos IU eta Sumarren espazio politikoan.
‎Zer ote dago idatzita? Sarrera eta amaiera hain dotore horien barnean zer nolako mezuarekin egin dezakegu topo. Gure irudimena lanean jarri eta senak, adimenak, jakituriak... horiek guztiek askotariko interpretazioetara eraman gaitzakete, hitzak sortzeko jolas batean bageunde bezala —jada ikusita dugu— Leku izenak agertuko ote dira?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia