Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 184

2007
‎Ikuspegi hori ez zen aldatu 1960ko hamarkada arte. Hain zuzen, garai hartan hasi ziren ozeanoen hondoa esploratzen.
‎2005eko uztailean Science aldizkarian argitaratu zen artikulu batean, Tim Barnett ek eta haren lankideek erakutsi zuten azken 40 urteetan ozeanoetan behatutako berotzeko joera ezin dela azaldu aldakortasun naturalaren bidez; aitzitik, joera horrek argi eta garbi bat egiten zuen gizakiak kliman duen eragina kontuan hartzen duten klima iragarpenekin. Hala ere, aurkikuntza hori ez zetorren bat beste leku batzuetan egindako neurketekin.
‎Itxaropen handia piztu dute gizartean, baina sektore batzuei onartezinak iruditzen zaizkie zelula amen ikerketetan ematen diren hainbat pauso. Hala ere, hori ez da zelula amen ikertzaileek duten arazo bakarra, zailtasun teknikoak ere ez baitira nolanahikoak. Horretaz guztiaz hitz egiteko, zelula amekin lan egiten duen ikertzaile batekin eta bioetikan aditu den zuzenbideko irakasle batekin elkartu gara.
‎Mizelio asko hazten dira, baina elkarri eragozten diote, eta mizelio guztiek ez dute lortzen perretxikoak ematerik. Dena dela, gehienetan, mizelio primario hori ez da emankorra; beste espora bateragarri baten mizelioaren beharra du mizelio sekundario bat osatzeko, emankorra izango den mizelioa sortzeko, alegia. Hezetasun eta tenperatura kondizio egokiak daudenean, mizelio sekundario horrek bai, emango ditu perretxikoak.
‎Kostea handiegia zela, arriskutsua zela, eta proiektua justifikatzeko adinako etekin zientifikoa ateratzerik ez zegoela. Von Braunek gerran erabilitako teknologian oinarrituta diseinatutako Orbiter programa baliatu behar zuen satelitea orbitan ipintzeko, eta hori ez zen batzuen gustuko, antza.
‎Ernalkuntza artifizialean nahiko ohikoa izaten da bi espermatozoidek batera ernaltzea obulu bat. Enbrioi hori ez da bideragarria izaten, eta baztertu egiten dute.
‎Alemanez eta ingelesez ere, merkurioak badu zilarrarekin lotzen duen izen bat: quecksilver (silver zilarra da) eta quicksilver, nahiz eta azken hori ez den asko erabiltzen.
‎Beste metal batzuen ekoizpenenean batez ere zinka, baina baita kobrea eta beruna ere albo produktu gisa lortzen da kadmioa. Albo produktu hori ez da alferrik galtzen, ordea, aplikazio ugari baititu industrian eta teknologian.
‎Material bigunak eta gogorrak txandakatzen dira labarretako geruza bertikaletan; olatuek erraz higatzen dituzte bigunenak, eta gogorrenek bigunak babesten dituzte marearen mailaren azpian. Babes hori ez da erabatekoa, eta, hala, badirudi itsasoak ildoak goldatu dituela zabalgunean.
‎Gaur egun, modan dago ur asko edatea, osasunerako onuragarria delako ustean, gorputza garbitzen duelakoan eta horrelako topiko gehiagotan oinarrituz. Eta hori ez da egia. Berez, osasuntsu dagoen pertsona batek, alegia, giltzurrunetan, bihotzean eta hipotalamoan arazorik ez duen batek, nahikoa du egarria sentitu ahala edatea, eguneko ur beharra asetzeko.
‎Tarte horretan, emakumeak hilekoa izaten du. Dena dela, hileko hori ez da pilula hartzen ez denean bezalakoa; odol isuria dago, baina aurretik ez da obulaziorik egon.
‎Nano zuriak I a motako supernoben jatorria dira. Baina supernoba bikoitz hori ez da I a motakoa, inguratzen duen gasa mota horretakoek edukitzen dutena baino dentsoagoa eta distiratsuagoa baita.
‎Baina, antidepresibo gehiago agertu ahala, teoria hori ez dela guztiz zehatza konturatu dira adituak. Hiru arrazoi nagusi daude hori esateko.
‎errudun sentitzen da, ez du bere burua maite, kezkatuta dago ingurukoei min egiten diela uste duelako, ez du hobetzeko itxaropenik... Pentsamolde hori ez da batere osasuntsua, eta gaixoak zuzendu egin behar du, sendatu nahi badu.
‎1990 urteaz geroztik, baso primarioen 6 milioi hektarea galdu dira urtero, eta erritmo horrek behera egingo duen zantzurik ez dago, gainera. Galera azkar hori ez da baso soiltzeengatik bakarrik gertatzen: mozketa selektiboek eta bestelako giza jarduerek baso primarioa eraldatzen dute, eta eraldatuen kategoriara pasatzen dira.
2008
‎Dena den, erlazio hori ez da erabatekoa. Hau da, GIB kontrolatzaile askok dute HLA molekularen forma zehatz hau, baina, batetik, molekula hori duten pertsona guztiak ez daude babestuta, ezta gutxiagorik ere, eta, bestetik, GIB kontrolatzaile guztiek ere ez dute molekula hori.
‎Bestalde, sinbiosiaren ezaugarri garrantzitsu bat da beste arrainek ez diotela eraso egiten garbitzaileari. Eta adituek aurkitu berri dutenaren arabera, hori ez da labridoarekin bakarrik betetzen, baizik eta garbiketa gunearen barruko espezie guztiekin. Inork ez dio inori eraso egiten.
‎Antza, burmuinak desberdin hautematen ditu soinuaren arabera. Patatak frijituak txikitzean entzuten dugun hori ez ahal da min oihu bat izango!
‎Horregatik, urtetik urtera gehiago erabiltzen dira urrutiko aginte bidez lan egiten duten jasogailuak. Dena den, metodo hori ez da aproposa babeserako eskularruekin lan egiten denean, esaterako. Gainera, ez du erabateko doitasuna edo zehaztasuna bermatzen zamak mugitzean.
‎Baina hori ez da zelula mota guztiekin gertatzen. Kontraesana dirudien arren, molekula berak hanturaren kontrako efektua eragiten du hainbat zelula motatan.
‎Petersen mapa ospetsua da, baina ospe horri buruz askotan hitz egiten duzu. Mapa hori ez omen da esan izan diguten bezalakoa. Zein da historia?
‎Ez dakit Petersek horren berri zuen ala ez, baina demagun ezetz. Zientzialariek esan zioten mapa hori ez zela berria. Zientziak batzuetan onartzen ditu berriak ez diren gauzak, baina ekarpen berriak dituztenean bakarrik.
‎Hidrogenoaren metaketa modu seguruan konpontzen denean, hidrogeno hornitegien azpiegitura bat da hidrogeno gasa kargatu ahal izateko. Eta hori ez da pentsaezina: hidrogeno hornitegi bat ez da izango gasolina hornitegi bat baino askoz arriskutsuagoa, non milaka litro produktu sukoi dauden lurpean.
‎Industria oinarri bat sortuko balitz, abantailak ikaragarriak lirateke. Eta hori ez da propaganda: kalkulu horretarako erreferentzia zentroa Grenoblekoa da, erreaktore eta sinkrotroi bat dituena.
‎Ikuspuntu hori ez da jasotzen, inondik ere, gaur egun indarrean ditugun legeetan. Are gehiago, orain dela gutxi arte, ibaiak zaintzea ez zegoen uraren erabilera kudeatzeko arauak egiten zituztenen helburuen artean.
‎Hiru dimentsioen sentsazioa eskaintzen duten filmek ez dute arrakasta handia izan, ez bada Futuroscopen eta horien antzeko parke tematiko batzuetan. Dena dela, merkatu hori ez dago baztertuta; Disney, adibidez, hiru dimentsioko filmen aldeko apustua ari da egiten azken urte hauetan. Teknika berriei esker, hemen da, berriz ere, hiru dimentsioko zinema.
‎Eta hori ez da dena, erabakiak hartzeko gai dela ere esan dute. Izan ere, gariarekin ere egin dituzte probak, eta ikusi dute garia eta tomatea aukeran jartzean tomatearen bila joaten dela.
‎Hala ere, adituek datu zehatzagoak lortu nahi dituzte. Izan ere, tenperatura hori ez da berdina unibertsoaren leku guztietan, eremu beroagoak nahiz hotzagoak daude. Tenperatura ezberdintasun horiek ez dira oso handiak, baina, besteak beste, galaxien sorrerari buruzko informazioa jasotzeko adinakoak suerta litezke.
‎Hondoko erradiazioaren uhin luzera tenperatura horrekin lotuta dago. Hala ere, tenperatura hori ez da berdina unibertsoaren leku guztietan. Horregatik, hondoko erradiazioa norabide guztietan neurtu zuten, eta tenperaturaren araberako unibertsoaren irudia osatu zuten.
‎Haren menpekoa dugu bizitza. Animaliek oxigenoa arnasten dute eta karbono dioxidoa kanporatzen dute; landareek, hori ez ezik, karbono dioxidoa arnastu eta oxigenoa isuri ere egiten dute. Beraz, landareek, oro har, biak egiten dituzte, fotosintesia eta arnasketa.
‎Garuna bera espezializazioaren adibide oso berezia da. Lerro hauek irakurtzeko erabiltzen ari zara une honetan, eta hori ez da biziaren oinarrizko eginkizun bat. Irakurri gabe ere bizirik iraun dezakezu.
‎Erantzun hori ez dator Nazio Batuetatik, erkidegotik baizik. Izan ere, EAEko ur baliabideen kudeaketaren egoeraren araberakoak izango dira azpiegitura beharrak.
‎Hala ere, egia da ez dutela gaiari buruzko araudi zehatzik. Edonola ere, hori ez da Britainia Handian bakarrik gertatzen; hala, Europako Batasun osoan eta Estatu Batuetan, besteak beste, arazoa konpontzeko lanean ari dira.
‎Erradiazio hori ez da ikusgaia, eta hori bakarrik gertatuko balitz, ez genuke argirik ikusiko. Baina kitzikatutako merkurio atomoek igorritako erradiazio ultramore horrek hodiaren estaldura fluoreszenteko atomoak kitzikatzen ditu, era berean, eta azken horiek igortzen dute hodi fluoreszentetik ateratzen den argi ikusgaia.
‎Urdaneta duela bostehun urte jaio zen, inork ez daki zehazki noiz. Biografia batzuetan esaten da 1498 inguruan jaio zela, baina, historialariek topatu dituzten agiri historikoen arabera, hori ez da zuzena. Agiri fidagarriena Urdanetak berak erregeari idatzitako eskutitz bat da.
‎Santimamiñeko haitzuloa ondare ikusgarria eta baliotsua da, baina baita kaltebera ere. Bisitek ez diote batere mesederik egin orain gutxi arte; baina, dagoeneko, hori ez da arazo. Izan ere, haitzuloaren ondoko ermitan sartzea haitzuloan bertan sartzearen parekoa da orain, teknologia berriei esker.
‎Interneten bidez ziria sartzen duen beste malware bat dialer a da, baina hori ez dago hain hedatuta. Izan ere, ziria sartzeko dei bat egin behar dute modemaren bitartez, eta ADSL zein kable modem eta bideratzaileen bitartez ez da deirik egiten.
‎Erraza da jakitea noiz detektatu den existitzen den partikula bat, baina oso zaila da erabakitzea partikula hori ez dela existitzen, ez dutelako detektatu. Ez badute detektatzen, pentsa liteke esperimentua hobetuta baietz, azalduko dela.
‎Hogeita bederatzi zatiketa nahikoak dira gaur egun atomo deitzen dugun hori izateko (zatiketa guztiak norabide berean eginda, goitik behera adibidez). Kontua da XIX. mendean gizakia konturatu zela atomo izeneko hori ez zela Demokritoren atomoa, partikula txikiagoz osatuta dagoelako. Pixkanaka, fisikariek elektroia (1895), protoia (1918) eta neutroia (1932) aurkitu zituzten.
‎Zerbitzuetara Bideraturiko Arkitekturen paradigmarekin, teknologia bera erabiltzen duten gailuen arteko lankidetza lortzen dugu, baina hori ez da nahikoa; izan ere, ingurunean aurki daitezkeen gailuek teknologia ezberdinak erabil ditzakete: UPnP, web zerbitzuak, web zerbitzu semantikoak, eta abar.
‎Alegia, batek ere ez duela ezertarako balio. Lan honetan saiatuko gara frogatzen hori ez dela beti horrela, eta mendiko egur hilak, baita erreketan bustita dagoenak ere, garrantzi ekologiko handia duela. Ibar basoek garrantzi handia dute, erreka zein ibaietako ura fresko eta garbi mantentzeaz gain, bertako biztanleei bazka ugari eta habitat egokiak eskaintzen baitizkiete.
‎Izan ere, goroldioa iparraldeko aldean hazten dela esan izan da beti, eta basoan galduz gero erreferentzia puntu bat lortzeko balio duela uste izan da. Baina, zoritxarrez, hori ez da guztiz egia.
‎Gure materialetan, kobaltoaren konposizio periodikoa gertatzen zela behatu genuen. Eta hori ez dator bat GMR sistema arruntetan gertatzen denarekin. Baina aurkitu genuen EHUko ikertzaile taldea aztertzen ari zen mikroharietan ere gauza bera gertatzen zela.
‎Definizio klasiko gogorrak dio espezie desberdinak ezin direla gurutzatu, eta gurutzatzen badira ondorengo hibridoek antzuak izan behar dutela. Baina, errealitatean, hori ez da beti betetzen. Darwin-en txonta famatuak dira horren adibide bat, eta, hala ere, espezie desberdintzat hartzen dira.
‎Bakterio hori ez da itsasgarri propioa ekoizten duen izaki bakarra. Duela bizpahiru urte, Max Planck Institutuko ikertzaile batzuek ikusi zuten tarantulek zeta itsasgarri bat jariatzen dutela oinetan.
‎Gainera, 2000 urteko azarotik, etengabe egon dira astronautak ISSn, txandak eginez. Bigarren helburua, berriz, Lurretik kanpo laborategi bat izatea eta han zientzia egitea zen, eta, Armentiaren esanean, hori ez da, inolaz ere, espero zen neurrian garatu.
2009
‎Baina hori ez da garunaren funtzionamendua ulertzeko egin daitekeen bide bakarra. Seinale elektrikoei zelularen eta molekulen mailan jarraitzea da beste bide bat, eta indarra hartzen ari da.
‎Hori ere ez da ikerketa lerro berria; aspalditik ari dira aztertzen zer gertatzen den seinale elektrikoak neurona batetik beste batera salto egin ahal izateko, non eta nola sortzen diren seinale elektrikoak eta abar. Baina, aspaldikoa izanda ere, bide hori ez da inolaz ere agortu. Hain zuzen ere, azken belaunaldiko teknikek ate berriak ireki dituzte.
‎Material bakoitzak inguru egoki bat behar du, hurbilketa esperimental propioa. Eta hori ez da egun batetik bestera aldatzen: denbora eta dirua behar dira (asko!).
‎Jendearen ikuspuntuari koherentzia falta zaiola irudi dezake hori irakurrita, eta, nolabait, kontraesana dela gai bat garrantzitsua dela pentsatzea, eta, aldi berean, horrekiko interesik ez agertzea. Bada, Eguzki Urteaga soziologoarentzat kontraesan hori ez da, inolaz ere, harrigarria: gizakiok kontraesanez beteta gaude.
‎Hain zuzen ere, metal hibridoen industria metal hibridoei esker garatu da. Izatez, berotegi efektua eragiten duten gasak gutxitu beharrak bultzatu du auto hibridoak garatzea, baina garapen hori ez litzateke posible izango osagai aproposik gabe. Auto hibrido batek 15 bat kilo metal arraro bakarrik baditu ere, ezinbestekoak dira NiMH baterietan, motor elektrikoetan, galgatze sistema birsortzaileetan eta katalizatzaileetan.
‎Eta, lanaz gainera, izugarrizko dirutza behar izaten dutela dio Olondok. Fundazioko bazkideek dirua jartzen dute, baina hori ez da, inondik ere, nahikoa. Hainbat iturritatik jaso dituzte orain arte diru-laguntzak:
‎Jabeek hasieran kontrako jarrera izatea normala iruditzen zaio Azkarateri, Errenteriako udaleko ingurumen teknikariari: Kontrako jarrera hori ez da bakarrik naturaren kontserbazioan ikusten; hainbat herritarri ez zaie ondo iruditzen tabakoaren kontrako neurriak hartzea, kaleak oinezkoentzako bihurtzea edo autoa uzteko TAOa ordaindu behar izatea. Baina guztiak egin beharreko politika publikoak direla uste du.
‎Irudia sortzeko gai diren begietan sinpleenek kamera ilunaren antza dute, Nautilus arenek, adibidez. Molusku hori ez da aldatu milioika urtean, eta bere begiak zaharrenetakoak dira. Ez du lenterik.
‎Dena dela, hori ez da datuak eta esanak edo usteak bat ez datozela erakusten duen adibide bakarra, energia berriztagarriekin beste horrenbeste gertatzen baita. Izan ere, gero eta hedatuago daudela entzuten dugu, eta egia da urtetik urtera areagotzen ari direla, baina Euskal Herrian sortzen eta kontsumitzen den elektrizitatearen iturri nagusiak erregai fosilak eta energia nuklearra dira oraindik.
‎Konponbide bat izango litzateke bi bide horietatik sortutako elektrizitatea erregulatzea eta eskariaren araberakoa izatea. Barrenak eta Amasorrainek esandakoaren arabera, hori ez da ezintasun tekniko baten ondorioa: Izan ere, badaude horretarako balio lezaketen tresna elektronikoak, aerosorgailu batean jarrita ematen ari den potentziaren erdia ematea eragingo luketenak, adibidez.
‎Badakigu, ordea, informazio hori ez dela osoa. Baina informazioa osatzea ez da erronka makala, itzulinguruka hasten baitira enpresa batzuetako eta besteetako ordezkariak baterien azkeneko hartzaileak zein diren galdetzen zaienean.
‎Hortik bizirik ateratzen zirenek ez zuten gehiago baztangarik harrapatzen. Baina hori ez zen beti gertatzen.
‎Hala ere, hori ez da ozeanoetako proiektu bakarra. Burdinaren ordez karbonatoak gehituta, ozeanoen alkalinitatea handituko litzateke, eta, hortaz, CO 2 gehiago xurgatzeko gai izango lirateke.
‎Beraz, ingurumenaren aurkako mehatxua moda mediatiko baten gisa gelditu da jende askorentzat. Aitzitik, froga guztiek adierazten dute klimaren berotze baterantz goazela; eta zientzialariek gogorarazi lukete hori orain, inoiz baino gehiago, eta azpimarratu, gainera, mehatxu hori ez balego ere beti izango dela hobea mundu poluitu batean bizitzea baino mundu garbi batean bizitzea.
‎Izan ere, janariaz hitz egiten ari gara, eta egunean hainbat aldiz jatea oinarrizko eskubidea da, edo izan luke. Horrek gure osasunean eragiten du, eta nik uste dut hori ez dela ondasun komertzial bat, besterik gabe. Bestelako irtenbideak bilatu behar dira.
‎Adibidez, Argentinan ekoizten den soja AEBko ganadua bazkatzeko da. Eta globalizazio horrengatik izan ez balitz, teknologia hori ez zen garatuko. Arto estatubatuarra ere esportatzeko da.
‎Organismo guztiak (edo ia guztiak!) zahartu eta hiltzeak pentsaraz dezake geneetan horretarako programa bat dagoela. Baina, zahartzearen mekanismoei ikuspegi zabal batetik begiratuta, esan daiteke hori ez dela horrela. Ondorioa oso bestelakoa da:
‎Beraz, une oro muga toxikotik muga ez eraginkorrerako bidea egiten du botikaren kontzentrazioak. Ohiko teknologia hori ez da egokiena, batez ere iraupen luzeko tratamenduetan, minbiziaren aurkako kimioterapia tratamenduan, adibidez.
‎Elipsoidea definituta, elipsoide horrekiko lerro perpendikular batean neur daitezke; altuera ortografikoak dira horiek. Baina, praktikara etorrita, altuera neurtzeko norabidea berun plomuak markatzen du, eta norabide hori ez da beti erabat bertikala, grabitate eremua ez baita erabat erregularra leku guztietan; plomuak markatzen dituen horiei altuera normal deitzen zaie.
‎Polimero hori ez denez berez sortzen naturan, sintetikotzat jotzen dute, giza esku hartzea ezinbestekoa baita hori lortzeko. Sintetikoa izanagatik, ordea, ez dio biodegradagarria izateari uzten, azido polilaktikoa, funtsean, azido laktikoz egina baitago; eta azido laktikoa energia iturri izan daiteke hainbat bizidunentzat.
2010
‎IPv6 rako trantsizioak helbideen arazoa konponduko luke, beraz. Baina trantsizio hori ez da hain sinplea izango. Erabiltzaileon ordenagailu eta mugikor gehienak prest daude IPv6 rekin lan egiteko, nahiko maiz eguneratzen baititugu normalean.
‎Elhuyar eta Elhuyww desberdinak dira, baita emaitzak ere. Ikus dezagun adibide honetako hitzen arteko bereizezintasun erlazio hori ez dela iragankorra: Elhuyar eta Elhuyaw desberdinezinak dira (letra batean desberdintzen direlako).
‎Alabaina, Yonathek ez zuen ez Nobel hori ez besterik asmatu, ez baitzen Elhuyar aldizkariaren galderari erantzuten ausartu. Ez omen ditu ulertzen Suediako Akademiakoak.
‎Gainera, erregistro faltari beste arazo bat gehitu behar zaio Halley kometa ikertzeko garaian; agerraldiak gutxi gorabehera 76 urtez behin izaten dira, baina zenbaki hori ez da zehatza, eta kometaren orbita batetik bestera aldatu egiten da. Adibidez, Gilen Konkistatzaileak ikusi zuenetik Eadwine monjeak ikusi arte 79 urte igaro ziren, aurrekoan baino urte batzuk gehiago.
‎Askotan entzun ohi da Halley izan daitekeela Eguberrietako jaiotzetan agertzen den izarra. Baina hori ez dago frogatuta; kalkuluak eginda, data ez dator bat dio Aragonek. Litekeena da Giottoren koadro horren eraginez izatea Belengo izarraren irudiak kometa itxura.
‎Autismoaren Genoma Proiektuak sindrome horrekin erlazionatutako azterketa genetiko handienaren emaitzak argitaratu ditu Nature zientzia aldizkarian. Azterketan, autismoa duten 1.000 pertsonaren genoma alderatu dute sindrome hori ez duten 1.300 pertsonaren genomarekin. Horrela frogatu dute autisten DNAk% 19 aldaketa txiki gehiago dituela besteenak baino, eta aldaketa horiek ez direla denetan gene berberetan gertatzen, alderantziz baizik.
‎Handiaren diametroa Eguzkiarena baino 1,8 aldiz handiagoa da, eta txikiaren diametroa, aldiz, Lurrarena baino pixka bat txikiagoa. Aldea handia da; baina tamainan duten alde hori ez da hainbestekoa masan, izar txikia izugarri dentsoa delako: Sirius B izarraren materialaren zentimetro kubiko batek, hau da, zentimetro bateko aldea duen dado txiki batek, 2.200 kilo pisatzen ditu.
‎Betaurreko lodi handien atzean begiak bizi bizi. Goizeko laurak ziren, baina hori ez zitzaion axola. Ez zuen denborarik galtzeko; bazekien matematikari bat aurkituko zuela ate haren atzean.
‎Hala ere, bilatzaile nagusiek hizkuntza garrantzitsuenekin edo sarean presentzia handiena dutenekin soilik egiten dute hori; eta hori ez da euskararen kasua. Euskarazko emaitzak soilik eta lema bidezkoak nahi ditugunean, Elebila bilatzailea erabil dezakegu (http://www.elebila.eu), Elhuyar Fundazioko I+G taldearen teknologian oinarrituta Eleka enpresak komertzializatutako bilatzailea.
‎Ni aditua naiz lankidetzetan, jende askorekin egin baitut lan. Lankidetza batean, bost egun pasatuta norbaitek ideia baten jabetza aldarrikatzen badu, pertsona hori ez dago lankidetzan aritzeko prest. Lankidetza on batean ideiak denonak dira.
‎Baina ni otseme batekin maitemintzen banaiz ere, ezin dut ondorengorik izan harekin. Eta hori ez da hizkuntzagatik, teknologiagatik eta aipatzen diren beste kontu horiengatik, baizik eta ezin dugulako ugaldu. Gainera, espeziearen definizioaren muinean dago gurutzatu eta ugaldu ahal izatea.
‎Orain, Lawrence Berkeleyko zientzialariek ikusi nahi izan dute zer gertatzen zaien saguei DNA zati hori ez badute. Bada, ikusi dute behera egin duela zelulen bikoizketa inhibitzen duten bi generen espresioak.
‎Googleri eta beste bilatzaileei eta Interneteko zerbitzu hornitzaile handiei haien sareak erabiltzeagatik kobratzen hasteko asmoa dutela adierazi du, telekomunikazio operadorearen azpiegiturari esker kosturik gabe negozioa egiten ari direla argudiatuta. Askok pentsatuko dute asmo hori ez dela hain arraroa ere, oso ohikoa dela asko dutenengandik sos batzuk ateratzen saiatzea. Googlek, adibidez, horrelako asko jasan behar izaten ditu:
‎Aurrerapen hori ez da nahikoa izango auto elektrikoak errekuntzazko autoek duten autonomia izatera iristeko, gaur egungo energia dentsitateekin tona bateko bateriak lirateke eta. Asmoa ez da hori, ordea.
‎Egia da denbora aurrera joan ahala, bateriek energia metatzeko gaitasuna galtzen dutela, baina hori ez da litioa desagertzen delako, katodoan txertatzen delako baizik, eta katodoa eratzen duten molekulak hautsi egiten direlako. Baina litioak hor jarraitzen du.
‎Baina birusaren helburua ez da energia aurreztea, dio. Azken batean, motorrak erabiltzen duen energia hori ez du birusak sortu behar, zelula ostalariarena da; hortaz, berdin zaio energia neurriz gain xahutzea.
‎Alkortak, hain zuzen, azterketa biokimikoak egiten ditu beste motor molekular batekin. Motor hori ez dago birusekin lotuta, bakterioekin baizik. Bakterioen konjugazioan parte hartzen duen motor molekular bat ari gara ikertzen.
‎Gainera, Big Bangaren ondoren zer gertatu zen jakiteko aztarnak emango dituela espero dute. Baina galderak ere sortu ditu; izan ere, badirudi izarrak ez zuela hidrogenorik, eta hori ez dator bat astronomoek halako izarrei buruz orain arte uste izan dutenarekin.
‎Kalisto kraterrez josia dago; oso gainazal zaharra duela adierazten du horrek. Beraz, jarduera geologikoa izango balu ere, jarduera hori ez litzateke nahikoa handia izango gainazala birmoldatzeko. Gainera, ez dago besteekin erresonantzian, eta, ur likidoa izatekotan, Ganimedeskoa baino barrurago egongo litzateke.
2011
‎Kontua da autologoak direla, hau da, pazientearen beraren zelulekin egiten direla. Hortaz, bakoitzari berea egin behar zaio, eta hori ez dago denen eskura, oso garestia baita.
‎Ez da gure lana egin eta aldizkari ilun batean argitaratu bagenu bezala. Antisorgailuak egiten dituztenek ez dute aitzakiarik hori ez jakiteko eta kontuan ez hartzeko, 1990eko hamarkadaren amaieratik. Duela 10 urte jakin behar genuen eragin hori zuela gizakietan.
‎Gailu mugikorretan Interneten ibiltzeko nabigatzaileen ordez webgune bakoitzerako aplikazioak erabiltzeko joera hori ez da anekdotikoa: gailu mugikorretako aplikazioen audientzia analisiak egiten dituen Flurry agentziaren esanean, AEBetan jada denbora gehiago ematen du jendeak mugikorretako aplikazioak erabiltzen nabigatzailearen bidez nabigatzen baino; eta gailu mugikorrak han bezainbeste zabaltzen direnean, espero izatekoa da hemen ere joera hori nagusitzea.
‎Izan ere, salmentak uste baino txikiagoak badira, ekoizpena ere jaitsi egingo da halabeharrez. Eta hori ez da gertatuko produkzio lerro berriak eraikiko ez direlako. Gero eta lehiakorragoak diren faktorien ugaltzea geldiezina da.
‎Beraz, munduko merkatu fotovoltaikoaren 2011rako salmenta aurreikuspenak betetzen ez badira eta hori ez litzateke harritzekoa azken urteetan Europan salneurrien dekretuen ondorioz gertatu diren turbulentziekin, eguzki zelulen ekoizleek sekulako presioa jasoko lukete kostuak oraindik ere gehiago murrizteko. Alegia, datozen hilabeteetan ere gorabehera handiak espero dira merkatu fotovoltaikoan.
‎Silizio monokristalinozko zelulek eraginkortasun hobea dute, baina garestiagoak dira. Silizio monokristalinozko zelulei, are eraginkortasun hobea lortzeko, kontzentrazio handiko teknologia aplikatu ahal zaie, baina teknologia hori ez da merkea, eta merkatuan ez du erantzun onik jaso oraingoz. Bestalde, kadmio telururozko zelulek aurreko guztiek baino eraginkortasun txikiagoa eta prezio hobea dute, baina merkatu kuota txikia lortu dute.
‎Elektrizitatea sobran dagoen lekutik behar den lekura eramango du, eta, behar ez denean, gorde ahal izango du. Seguruenik, sare hori ez da perfektua izango, baina gaur egun baino askoz energia gutxiago xahutuko da. Existitzen diren iturriak hobeto aprobetxatuko dira, eta atzean geratuko da gaur egungo egoera energetiko zentralizatua, erregai fosilen mendekoa, eta, ondorioz, kutsakorra.
‎Ideia hori argitu ondoren, bizi itxaropenaz hitz egiten dute egileek, eta aztertzen dute hura nola handitu den osasun sistemari esker. Iraultza mediko bat gertatu da arlo horretan, eta iraultza hori ez da bukatu. Ahalegin handiak egiten dira oraindik ere bizi iraupena handitzeko.
‎Esferaren jokabide matematikoa aldatu egiten da erabilitako kalkulu motaren arabera. Ezaugarri hori ez da hiru dimentsioko esferekin gertatzen, baina ikerketa lerro zabal bat ireki zuen topologiaren barruan. Adituek diote XX. mendearen bigarren erdiko matematika Milnorrek itxuratu zuela, maila bereko beste matematikari gutxi batzuekin batera.
‎Hala eta guztiz ere, Linazasororen iritziz, oztopo hori ez da gaindiezina, zelulen birprogramazioaren oinarri zientifikoa oso sendoa baita.
‎Greziako Alexander Fleming ikerketa zentroko ikertzaile batzuek frogatu dute Drosophila melanogaster euliek hidrogenoa eta deuterioa bereizten dituztela usaimenaren bitartez. Haien ustez, emaitza horrek indartu egiten du bibrazioen bidezko usaimenaren teoria, baina teoria hori ez da onartuena, eta piztu egin da eztabaida.
‎zutabe guztiak berdinak direla ematen du, eta zutabe bateko bloke bat ondoko zutabearen parte izan daitekeela dirudi. Baina zehaztasun handiz neurtuz gero, argi geratzen da hori ez dela egia.
‎Hitzaldiko une batean, Hoffmannek egoera hau azaldu zuen: imajina ezazue Estatu Batuetako parlamentuan minutu gutxi batzuetan kimikaren onurak zein diren azaldu behar dudala( hori ez da gertatuko, parlamentuko jendeak ez baitu entzun nahi zein diren kimikaren onurak)[...]. Imajinatu egoera hipotetiko hori.
‎Jende askorentzat, propietate bat duen substantzia bat edukitzeak esan nahi du berez substantzia horrek dituen ezaugarriak edo egin ditzakeen kalteak hor azaldu behar direla. Eta guk tresnak ditugunean eta frogatzen dugunean hori guztia erlatiboa dela eta mailakatze bat badagoela, mezu hori ez da iristen. Haientzat, badago edo ez dago.
‎Irizpide minimo bat izan behar duzu gauza horiek irakurtzeko garaian. Askotan ez duzu irizpide hori jakintza maila hori ez duzulako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia