Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 265

2000
‎–Ezta hitzik ere Aita Itxasori buruz.
‎—Gauza bat ez dut ulertzen, aita Bartolome: zergatik egin duzun mezako sermoian bi hitz euskaraz, eta bertze guztia gaztelaniaz, urbiaindar gehienek gaztelaniaz hitzik ere ez dakitenean...
‎Baina osabak ez zidan hitzik ere erran, munduko zientzia guztia ezpainetan mututu eta hitz gabetu balitzaio bezala; ordea, aitona hil zelarik, hala erran zidan:
‎—Arestiko gorabehera zoritxarrekoaz hitzik ere ez, ezta? —ahapetik.
‎...ti bezala esnatu zen Brown jauna goiz euritsu hartan, zortziak aldera, eta ezkongabea zenez eta bakarrik bizi zenez, inork ez zion esan azazkal haiek oso aldatuta zeuzkala, oso handituta, ez ziruditela, ez tamainaz ez formaz ez kolorez, bere eskuko azazkal berezkoak, azaz  kalordeak baizik; Brown jauna ere ez zen, noski, txikikeria hartaz jabetu, eta bulegoan ere, astelehena izaki, inork ez zion hitzik ere aipatu aldaketaz. Era berean, ez genuke ziurtasun osoz esaten jakingo baina badakizu baietz zenbat denbora igaro zen azazkalen aldaketatik azken eta erabateko itxuraldaketaraino; eman dezagun, hortaz, hilabete.
‎Belek kaset bat jarri zuen. Rock musika zen, Xanek ez zuen hitzik ere aditzen. Isilik joan ziren, autobian sartu ziren arte.
2001
‎Ingelesez ez nuen hitzik ere egiten. Askotan gurutzatzen nituen unaiak, behiekin.
‎Guztiek jokoaren arauak eta erritualak ezagutzen zituzten eta eztabaidetan berotzen ziren, ni lekuaren gainean baino seguruago. Tratuaren bakardadearen bihotzean urturik bailitzan, ekintzak zirauen ordu luzeetan aitak ez zidan hitzik ere erraten.
‎Hezurrak kliski klaska, hortzak banbaka, esku ahurrak heze eta haragiak daldarez zebilzkigun, atzealdeko jargietako emazteei halaber, amironatu berri zituzten mantelina brodatu beltzen gerizan. " Ni naiz artzain ona" orroatzen zuen baina ez genion hitzik ere sinesten. Gure bihotzetakoak ez ziren, alabaina, hain basak.
2002
‎Egia batzuk, ordea, arriskutsuak dira, eta zentzuz erabiltzekoak. Lagunekin, beraz, ezta hitzik ere gai hauetaz. Diktadura batean kartzela baita hitzaren ordaina.
‎Karmele adi adi zegoen, ahizparen hitzik ere galdu nahi ez balu bezala, Sarak bere kontaketari berrekin zionean:
‎Batzuetan, batez ere haurtxoa sehaskan lotan egoten zenean, hari begira jartzen zen Sara, malenkoniatsu. Eta, hitzik ere egin gabe, malkoren bat isurtzen zuen. Eta nola sentitzen nuen malko hura, burdin tanta gori batek bihotza zulatu balit bezala!
‎Eta aita –Jaxinto– jostailu mutu bat zen amaren eskuetan, sekula iritzirik ez zuen gizona. Ai, nola egoten zen Sara, halakoetan, aitaren hitzen baten zain!, baina aitak ez zuen hitzik ere esaten, eta haren isiltasuna amaren aldekoa gertatzen zen, ororen buruan. Halaxe bizi izan zen Sara hogei urtetan, eta halaxe ohitu zen, finean.
‎Egia batzuk, ordea, arriskutsuak dira, eta zentzuz erabiltzekoak. Lagunekin, beraz, ezta hitzik ere gai hauetaz. Diktadura batean kartzela baita hitzaren ordaina.
2003
‎Patioko leihoetan dauden guztiek entzun dezakete gizonak dion guztia, eta ai Lili kantatzen zuan neskamea ere ixildu egin da Fernandoren hitzak entzuteko, bainan alperrik. Edozer emanen lukete zer ote dion jakitearren, bainan inork ere eztu ulertzen hitzik ere, leihoa zabal zabalik egon arren.
‎Gazteek eztute hitzik ere erraiten. Bakarrik entzun eta, batez ere aurrekoek, burukadak eman baietz adierazirik.
‎Beraz, ez nion ia hitzik ere egin. Berak esan zuen dena.
‎Inauteriak. Herriaz edo isiltzeaz hitzik ere ez. Beharbada gauean zerbait xuxurlatuko dio belarrian, lo zakuan sartzen direnean.
‎Auskalo. Nire fanfarroikeria agerian geratu zen, ez bainion hitzik ere harrapatu.
2004
‎Erroma’ko idazleen artean, gutxik eman du barbaroen hizkuntzeko" xehekeria" rik... Jatorriz beste etniaren seme ziranak ere, berdintsu jokatu ziran; eta ez ziguten hitzik ere esan beren jatorrizko" patois" haietaz.
‎–Standartenführerrak atxilotuaren gauzak ikusi nahi ditu, Franz –erran zion sartu berriak idi lepoari. Honek, hitzik ere atera gabe, mahai gaineko objektu guztiak bildu eta, bizpahiru eskutadaz, maletan sartu zituen. Nire disko kuttunak ikusten nituen azken aldia izanen zelako pentsamenduak zeharkatu zidan gogoa.
‎Une batez Mitxelena aiduru egon zen, bere hitzek nolako eragina ote zuten nigan. Nik, ordea, hitzik ere ez nuen atera. Neure baitan poz basa bat nabaritzen nuen.
‎Eta esan zidan, ba ez nator. Eta ni orduan haserretu egin nintzen, baina benetan, eta etxera heldu ginen arte ez nion hitzik ere esan.
‎Eta orduan, ez dakit zergatik ez nola, mutilaren eskua hartzeko gogoa sentitu nuen –arestian nirea hain bero estutu zuèn esku hura bera– baina ez nintzen ausartu... Haatik, eskuz ez bazen ere, hitzez irits nintekeen mutil harengana... baina hitzik ere ez nuen aurkitzen, hitzik gabe geratu bainintzen. Handik aurrera, begiz hitz egitea geratzen zitzaidan soilik, eta begietara zuzen egin nion so, sorgindurik bezala.
‎Hil ez direnean, maiz gertatu dena, behin betiko markaturik gertatu dira, gizagabeturik maizenik. Frai Salimbene Adamokoaren kronikan irakur daiteke, esaterako, nola Siziliako errege eta enperadore erromatar germaniar Federiko Il.ak(), jakin nahirik haurrek zein hizkuntza hitz egingo luketen handitu ahala, inorekin hitz egin gabe haziz gero," agindu zien neskameei eta inudeei esnea eta ditia emateko haurrei, berauek garbitzeko eta bainatzeko, baina laztanik ez xerarik ez egiteko, ezta hitzik ere ez egiteko; jakin nahi baitzuen haurrek, handitu ahala, hebraieraz hitz egingo ote luketen (hura izan baitzen lehen hizkuntza), ala grekoz, ala latinez, ala arabieraz, ala beren gurasoen hizkuntzaz. Baina alferrik ahalegintzen zen, zeren haur guztiak hiltzen baitziren". 26
2005
‎Guk ikasterakoan problema handia genuen hemen, berandu arte ez baikenekien erdaraz hitzik ere. Erabat euskaraz egiten genuen; euskaraz pentsatu, euskaraz hitz egin, eta erdaraz ikasi.
‎" Narrazio guztiak errealitatetik aterata daude, munduan barrena egindako bidaietan izan ditudan bizipenetatik. Urteetan zehar makina bat egoera bitxi, hunkigarri, arriskutsu, pozgarri nahiz tristetatik pasatu naiz eta, halaber, hamaika pertsona ezagutu ditut zerbait kontatzeko beharra zutenak, edo zerbait erakusteko gogoa, edo, nahiz eta nirekin hitzik ere ez trukatu, zerbait berezia adierazten zutenak euren begirada hutsaz. Pertsona eta egoera horiek ezagutu ditut eta liburu honetan egoera horiek berreskuratu egin ditut eta liburu honetan sartu.
‎Harrituta begiratu zien, bati lehenengo, besteari gero. Zelan zekiten, berak euskaraz hitzik ere esan ez bazuen?
‎Galdetu zidan nire familiaz, haurtzaroaz, adiskideez... Apaiz izateko inolako bokaziorik ba ote nuen jakiteko ziren jardunak, baina horri buruz ez genuen hitzik ere egin. Izugarri luzea iruditu zitzaidan dena.
‎Sestaoko entrenatzailearen erabaki baten aitzakian, lanuzte deialdiaren langara bota zuen baloia Gastonek. Inork ez zion hitzik ere esan. Sestaon bat zetozen denak Boliren hesiarekin.
2006
‎1989an Kataluniako Legebiltzarrak autodeterminazio eskubidea ez baztertzearen alde bozkatu zuenean, CiUko zuzendaritza oso haserre agertu zen. Eta uste dut EAJk ere horrelako garaiak izan dituela, non euren ekitaldietan autodeterminazioaren antzeko hitzik ere ez zuten esaten. Nazionalismo moderatuak bandera moduan erabiltzen du, hau da, komeni zaionean.
‎Burua nahasi samarra zeukan. Ez zuen hitzik ere ateratzen. Basoan edo herriko bidean ikusten baninduen, ezkutatu egiten zen.
‎Baita ere, lurmentzearekin batera, Braulioren furgoneta itzuliko zelako, eta beherako bidean ni behintzat harekin joango nintzelako. Hitz egin gabeko erabakia zen, baina hitzik ere behar ez zuena: mendia eta bakardadea neure hobe beharrez hautatu nituen, bolada on bat igaro nuen, on hura amaitu zen, eta banuen, beraz, itzultzeko garaia.
2007
‎Bizkorrago dago toki askotan Nafarroan. Asko falta dugu, baina gure auzoan, adibidez, orain dela 30 urte ez zen hitzik ere aditzen, eta orain jende askok hartu du euskararen trena. Zailtasun asko daude, baina gauza batek animatzen nau:
‎Bakoitzak bertso bat leitzen zuen, berekiko, norberaren intimitatean gozatzearren. Une batez ez genuen hitzik ere trukatu. Bakoitza bere desirak akuilatu gogoetetan lerratzen zen:
2008
‎etxean bazkaldu eta mendira joango nauk. Eta hik hitzik ere ez etxean, begia aterako diat-eta? –Beñardok.
‎Hori zen ohikoa: bakoitzak bazuen bere egitekoa, eta bere egitekoaren arabera funtzionatzen zuen, halako moldez, non inork ez baitzion hitzik ere egin behar izaten inori, ez ezertaz ohartarazi, gauzak behar bezala joan zitezen. Egun hartan, baina, gauzak ez ziren ohi bezala hasi, san Mamertoren irudiaren falta eten bat baitzen kaperako espazioan, mojek espazio hura ustez ulertzen zutèn moduan bai bederen:
‎(18:53:00) Hirugarren urtera arte, Qian eta Peng batera ibiltzen ziren jolasean. Orain hitzik ere ez diote egiten elkarri.
‎Echepare orduko gaztelaniazko literaturaren testuinguruan bereziki kokatzekoa balitz, nola esplika frantses mintzaira aipatu baitzuen kopla horietan, hitzik ere erran gabe gazteleraz. Gisa berean Bordeleko inprima tzaile batek egina izaiteak ez ote du frantses kultura giroaren alderako isuria?
‎Hori zen ohikoa: bakoitzak bazuen bere egitekoa, eta bere egitekoaren arabera funtzionatzen zuen, halako moldez, non inork ez baitzion hitzik ere egin behar izaten inori, ez ezertaz ohartarazi, gauzak behar bezala joan zitezen. Egun hartan, baina, gauzak ez ziren ohi bezala hasi, san Mamertoren irudiaren falta eten bat baitzen kaperako espazioan, mojek espazio hura ustez ulertzen zutèn moduan bai bederen:
‎etxean bazkaldu eta mendira joango nauk. Eta hik hitzik ere ez etxean, begia aterako diat-eta... –Beñardok.
‎Minduta nago, min egin didazu. Proposamen bat egin nizun, nire borondate hoberenarekin, guztiz biluztu nituen nire pentsamenduak hitzetan, eta hitzik ere ez dut jaso ordainetan. Isil isilik, pasibotasun handienarekin, gehien izorratzen duen jarreraraz, horrelaxe jokatu duzu.
2009
‎Bai, horixe da. The Pogues ek ere esaterako, kanta tradizionalak hartu eta ez zuten hitzik ere aldatzen, beharrik ere ez zegoelako. Musika bereganatu egiten zuten, punk ukitu hori emanez.
‎Bukaeran zerbait esan zion txinatarrez itzultzaileari eta atera ginen handik. Galdetu nion interpreteari ea zer iruditu zitzaion bilera eta hara non esaten didan tipoak ez zekiela ingelesez hitzik ere. Baina ni nor nintzen ikusi nahi zuen eta eskertzen zuen bisita.
‎Narros azpiko txoko hartara, eskaileren ondoan, non Mielek, eta ez horma edo izkina batek? lehendabiziko kolpe hilkorra emango zion hitzik ere tartekatu gabe. Itsumen hark eragotziko zion, zalantzarik gabe, bere lana behar bezala bukatzea.
‎Ezagutzen zuen hark ere bere ama, noski. Horregatik, bere etxeko ezkaratzean sartu ginenetik ez genuen hitzik ere egin ia, eta lapurren gisan sartu nintzen haren ganbaran.
‎Faoxek ez zuen irribarrerik egin azken minutu parean. Ezta nik hitzik ere. Larruzko jakaren lepoa altxatuz, indusketak emandako aurkikuntzen zerrenda errezitatu zidan bizkor batean:
‎Miossensek maite ohi zuen urruneraino ailegaraztea bere boz ozena. Egun hartan apal mintzo zen, hain apal, Pessac ondo ondoan baikenuen, hitzik ere ez galdu nahiz, eta horrek nire ezongia areagotzen.
‎ABEL. Beraz, emakumeak ez dik hitzik ere esan.
‎Et et, hau bezeroa irabazteko taktika da. Gainera hemen ikusten duguna ikusten dugula gu mutu, ezta hitzik ere paparatziei?
‎Neskato egon nintzenean, euskaldunak izanagatik ez zuten hitzik ere egiten euskaraz etxean. Baina nik nola utziko nuen ba euskara?
‎«Neskato egon nintzenean, euskaldunak izanagatik ez zuten hitzik ere egiten euskaraz etxean. Baina nik nola utziko nuen ba euskara?
‎Horrek ere harritzen du. Zergatik ez dio hitzik ere erran lau egun hauetan, hizkuntza ulertzen bazuen. Hala ere, ez du garrantzirik.
‎Hiru itzal ezezagun, hiru itzal lagun. Hurbiltzerako hitzik ere erran gabe...
‎–Kontratua bazuen ekainaren 30a bitarte, baina gauzak horrela dira?, erran zuen Galarragak atzo. Villaldeak, berriz, hitzik ere ez atezainari buruz.
2010
‎Soinuak ia bota ninduen; oreka galdu nuen erori beharrean, ia irristatu ere egin nintzen arbelezko hegal erorietan. Beldurrak jota oholetan etzan nintzen bi eskuekin ondo estutuz, hitzik ere esan gabe, arnasarik gabe, joaldi ikaragarriaren erdian; begien azpian amildegia, plaza sakona jendez betea, hain lasaiak, inbidia ematen zutenak.
‎Giro politikoa elkarri hitzik ere ez egiteko egokiagoa zenean hasi ziren hizketan, erabateko sekretupean, Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren. 2001 urtea zen.
‎Ez da egunero gertatzen den zerbait: urtean behin, unetxo bat baino ez, eta hitzik ere ez! Ez da sinestekoa!.
‎LEO. Imajinatu nola geratu zen. Orain eztie hitzik ere egiten! Claro!
‎" Honetaz hitzik ere ez amari. Hau gure sekretu handia izango da" esan zion aitak etxera itzuli eta motorra itzali zuenean.
‎" Honetaz, hitzik ez inori. Ezta hitzik ere, etsaia nonahi egon daiteke eta. Hau gure sekretua izango da, zurea eta nirea".
‎Tartetxo batean egon dira horrela; une batez iduri du andrea zerbait esatera doala, behingoz, baina ez: azkenean berriro jiratu eta kanpora joan da emakumea, bitarte guztian hitzik ere esan gabe.
‎–Lau egun daramatzagu elkarrekin hitzik ere egin gabe. Krisi txiki bat izan dugu.
‎euskaldun gehienek Estatuarekin zein harreman eredu berri izan nahi dute? Eta ez da hitzik ere esan horri buruz. Izan ere, ez dezagun geure burua engaina, normalizazio politikoaren benetako arazoa ez datza soilik transferentzia multzo batean.
‎Hau diot, beti azaltzen delako" haserre ipurterre" orojakile horietakorik. Begira zer idatzi zidan udaberriz azkenengo" anonimoak" (ez diot hitzik ere ukitu):
‎Irteera txarra izan zen hasieratik. Ramuntxok ez zuen hitzik ere egiten, oso nahigabetua zegoelako bere amarenagatik, eta soinua hartzeko eskatu genionean ezetz egin zuen buruaz, halako aurpegiarekin non kosta egin zitzaigun eskaera berritzea. Halere, eskatu egin genion.
2011
‎«Telmok bidalitako gidoia irakurtzean, hura sari bat zela esan nion berehala neure buruari. Film bateko pertsonaia nagusia izatea eskaintzen zidan, ia ia hitzik ere esan gabe! Pertsonaia hau bonboi bat da, pagotxa!
‎Egun haren biharamuna aipatzen du oraindik ere amak, bere buruan estreinako ile urdintzen hasia atzeman zuenekoaz oroitzen delarik. Aitak, musua leihatilako beira gainean bermatu, beti aldean izan ohi zuen koadernotzarra hartu, eta marrazten eman zuen bidaia osoa; apenas hitzik ere egin zigun, inor zain ez genuen hiri zatar hartara heldu ginen arte.
‎–erantzun nion nik, mojarekin batera neraman gorua lurrean utziz. Mojak hitzik ere ez zuen egin. Trasteak lurrean utzita buruarekin keinu bat egin, gelari azken begiratua eman eta bakarrik utzi gintuen biok?.
‎Baina mutilak begiak kizkurtu, maltzur, eta burkoaren kontra igurtzi zuen burua. Ez zion hitzik ere sinetsi.
‎–Arrazoi duzu. Gainera, hitzik ere ez dakit alemanez.
‎Agureak ez zuen zirkinik egin. Ezpain ertzaren dardara arin batek bakarrik erakusten zuen nolabaiteko erreakzioren bat, baina Lucíak irudipen desatsegina zuen gizonak ez ziola hitzik ere ulertzen. Urduriaren urduriz, begiak malkotan amaitu zuen neskak.
‎–Gure aurkikuntza guztien berri eman nion, baina ez zuen hitzik ere atera, ezta bere bilobaren aipamena egin nionean ere. Morroi gogorra benetan, hasperen egin zuen?.
‎Egunkaria erosi zuen autora bidean. Heinrichen heriotza lehen orrialdean agertzen zen, baina Mikelek ez zuen hitzik ere irakurri nahi izan. Julenen hileta oharra bilatu zuen azken orrialdeetan:
‎Ez dizut hitzik ere sinesten!
‎IKER geldi geratzen da egongela erdian, hitzik ere esan gabe, negar egiteko zorian. Aitari begira begira dago.
‎IBI telebista ikusten ari da, eta ITXASO bere gelatik irteten da. IBI ikusita, sukaldean sartzen da ITXASO, serio, hitzik ere esan gabe. IBI, ordea, zerbait esaten saiatzen da?
‎KANDIDO jota ikusten dugu. Ez da hitzik ere esateko gai.
‎Mariek, eta gainerako guztiek berdin, erretore zaharraren gaitzespen hitzak entzuteko prest. Hark, ordea, ez zuen hitzik ere esan: bazekien bere artaldeak damua zekarrela bihotzean eta han egin behar zen gauza bakarra barkatzea zela.
‎Familiako inork ez zuen hitzik ere esan. Cécile gizena irribarrez zegoen, zoriontsu.
‎Azken orduko erabaki batek ekarri nau Txinara. Beijingeko Hizkuntza Eskolan matrikulatu nahi dut, baina oraindik ez dakit hitzik ere txineraz. Ordu luzeak eman ditut hegazkinean aspertuta, eta Espainiako Enbaxada nola esaten den ikasten saiatu naiz behin eta berriz; ehun aldiz ahoskatu dut gutxienez, silabaz silaba, isilpean buruz.
‎Guk badaukagu, azaldu zuen Bobbyri eta Settimori so eginez, korapilo ugari askatu duen informazioa. Une horretan, bildutako guztien burutik Calabresi komisarioaren irudia pasatu zen baina inork ez zuen hitzik ere esan. Hasteko, jarraitu zuen Giovannik, arma berriak erosteko aukera emanen digun dirua lortu dugula esan behar dugu, berrehun milioi lira baino gehiago...
‎Espero dut, gutxienez, hori kontrolatuta izanen duzula, ezta, Stefano? Jakina!, erantzun zuen Stefanok haserreturik, Magliana koak utzi nire kontu, ez dute hitzik ere esanen! Halere, agindu zuen J.J.k, gaurkoa halako bi espero dut biharko.
‎Zer ari zen gertatzen goiz horretan?, galdetu zion bere buruari. Inork ez zuen hitzik ere esaten.
‎Gauekoaz ez zuten hitzik ere egin, baina bien begirada samurrak nahaspilatzen ziren, behin eta berriro, kafe beroaren kearen artean.
‎Malisa barre batean lehertu zen eta zelaigunearen gainean erori. Brucek ez zuen hitzik ere esaten eta, liluraturik bezala, so egiten zien. Ba beittu, jarraitu zuen Anitak orekari eutsi ezinik, horrrekin buukatuko dugu oaintxe. kusi. kusi hauek!
‎Hasierako shock egoera gaindituta, txinatarraren begiek emakumea bere edertasun osoan kontenplatu zuten. Sorgindurik bezala, Brucek ezin izan zuen hitzik ere esan. Anitaren hitzek desegin zuten sorginkeria:
2012
‎Asko esatea da beharbada, baina datozen urteetan autogestioa eta' do it yourself' filosofia pil pilean egongo direla esango genuke". Kritika hitzik ere badute erakundeekiko morrontzaren inguruan. " Azken urteetan proiektu gehiegi jarri dira instituzioen momentuko borondatearen esku, eta horrek baditu arriskuak.
‎Parisen beha egon behar dugu gure hizkuntza ikasi eta mintzatzeko? Uste dut aurtengoa lehen kanpaina izan dela non ez den hitzik ere erran herri hizkuntzei buruz. Ni ez naiz sobera politikoa, eta goitik etor litekeenari baino gehiago begiratzen diot gure errealitatea indartzeko egin genezakeenari.
‎Azkenetan zela Benitoren musika jarrita genuen soinu ekipoan. Hilzorian zegoen, dagoeneko hitzik ere ez zuen egiten. Ekarri zenion kantu berri hori hasi denean ileak tente jarri zaizkio.
‎Zure emaztea autotik atera zen, eta Dasilvak harengana jo eta kolpe bat eman zion buruan. Ez zuten hitzik ere trukatu. Gero, Dasilvak emakumea autoan sartu eta leihatilak jaitsi zituen.
‎Euskal mundua ere gogoko zuen, batez ere hain arrotza zitzaion hizkuntza horretako poemak entzutea. Ez zuen hitzik ere ulertzen, baina hizkuntza primitibo hori entzuten egoteak liluratu egiten zuen. Egiazko pertsona bat zen, pasioz eta emozioz beterikoa.
‎Oso txarrak dira arrazoiketan, eta sutsuak kontra egiten, zuzen daudenean izan ezik, gutxitan gertatzen den gauza. Irudimena, fantasia eta asmamena guztiz ezezagunak zaizkie, beren hizkuntzan hitzik ere ez dute ideia horiek adierazteko; haien adimen eta gogoeta guztiak aipaturiko bi zientzia horietara mugatzen dira.
‎Ez nau batere haserretzen legegizon, litxarrero, koronel, inozo, jaun agurgarri, jokozale, politiko, putazain, mediku, lekuko, erosle, letradu, traidore edo antzerakoren bat ikusteak; hori dena gauzen ohiko bidean sartzen da; baina gorputz nahiz buruko itsuskeria eta eritasun pilo bat, harrotasunez betea, ikusten dudanean, berehalaxe apurtzen zaizkit pazientziaren muga guztiak; eta dut inoiz ulertu nola etor daitezkeen bat halako animalia eta halako bizioa. Houyhnhnm zuhur eta bertutetsuek, izaki adimenduna apain lezaketen perfekzioak ugari dituztenek, ez dute beren hizkuntzan bizio honetarako hitzik ere, hizkuntza hark ez duenez ezer txarrik adierazteko hitzik, yahooen kualitate higuingarriak deskribatzekoak izan ezik, eta hauen artean ez ziren harrotasunarena bereizteko gauza, ez zutelako giza izaera sakon ezagutzen, animalia hau nagusi den beste herrialde batzuetan agertu ohi den bezala. Baina nik, eskarmentu handiagoa nuenez, garbi sumatu nitzakeen horren aztarna batzuk yahoo basatien artean.
‎Arraren kasuan indarra baloratzen da batez ere, eta xarma emearentzat, eta ez maitasuna hartzen delako kontuan, baizik eta arraza honda ez dadin; eta gertatzen bada emea bereziki indartsua izatea, xarma hartzen da kontuan senarra aukeratzeko. Gorteiatzea, amodioa, opariak, alarguntasunak eta ezkonsariak ez dira haien buruetan sartzen, eta beren hizkuntzan hitzik ere ez dute horiek adierazteko. Gurasoek eta lagunek horrela erabaki dutelako bakarrik elkar ezagutu eta batzen dira bikote gazteak; egunero ikusten dute horixe egiten eta izaki arrazional batek egin beharrezkotzat jotzen dute.
‎Barre algaraka hasi zen bular betean. «Asko ikusi duzu, baina ezer gutxi dakizu, eta dakizun apurraz ez ezazu hitzik ere esan». «Eta zer gertatuko litzateke, esaterako, komandantearengana eramatea bururatuko balitzait?», eta orduan, aurpegi serioa jarri eta oso begiratu latza egotzi nion.
‎IÑIGO. Zu nor zara holakorik agintzeko niri? Jada ez zarete bikote, eta duela gutxi arte ez zenioten hitzik ere egiten elkarri. Beraz, ez etorri niri emakumeen salbatzaile paperean!
‎Ta beste gauza bat! Maleni hitzik ere ez honi buruz!!
‎(Zutituz) Aitona! Honi buruz hitzik ere ez inori, mesedez?
‎Gizona ez da ausartuko hitzik ere esaten eta buruarekin baietz egingo dio:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia