2002
|
|
Etsi antzean erretiratu zen tabernako ataria zen eszenategi hartatik, eta Kristoaren plazatxoko aulkian jesartzera abiatu zen, handixe ederto ikusten baitzen Pello Txikireneko kanpoaldea. Ezin zuen burutik kendu aurreko astean Joseluk aipatutako zurrumurruarena, alegia, Santos bere txotxongilo hutsa zelako istorioarena, eta hura entzun baino lehenagoko egunetan taberna barruko lagunartera dei egingo ziokeen arren, orduko
|
hartan
ez zuen horrelakorik egin, eta hogei metrora patxadan itxarotea deliberatu zuen. Irribarrea ezpainetaratu zitzaion Joseluren gizontzeaz isilean ironizatuz, dagoeneko mutikoa ez zela hain ume eta beregan eragindako portaera aldaketa zuela haren froga zuzena.
|
|
Trankilago ematen zuen semeak, Antoniaren ustez bezperan Mentxurekin izan bide zuen solasaldia zela eta. Gau
|
hartan
ez zuela etxean afalduko esan zuen gaztetxoak, amaren baimena lortuko zuela segurantza osoa adierazten zuen irribarre samur batez goxatuta," lagun batzuekin San Rokera joango gara ilunabarrean, ea plater hegalariak ikusten ditugun".
|
2005
|
|
Argazkia ateratzeagatik. Lekuko garrantzitsua izan nahi zuen mukizuak, eta ohartuta berari ez zitzaiola ikurrinarena bururatu, ohartuta berak, nolabait azaltzearren, egoera
|
hartan
ez zuela lan historikorik; ohartuta –hala interpretatu nahi nuen– argazkilariak ez ziola berari inola ere erreparatuko; are gehiago: ohartuta argazki honetatik kanpo geldi zitekeela, orduan hamar urte gehiago zituela erabakiko zuen hantxe.
|
2007
|
|
Igandean paratu zion hitzordua. Institutuak egun
|
hartan
ez baitzituen ateak irekitzen, Concordia karrikan elkartuko ziren, zeren...
|
2011
|
|
Ezustean harrapatu ninduen. Sasoi
|
hartan
ez nuen berriz jokatzeko itxaropenik. Entrenatzaileak bigarren zatian kendu ohi zuen Taka eta, ni barik, edonor ateratzen zuen; begiratu ere ez zidan egiten.
|
|
Eroso sentitzen zen egurrezko konfesionarioan belauniko. Kanpoan beroegi zegoen eta freskura
|
hartan
ez zuen oxigeno maskararen premia hain sarri sentitzen, horixe zen egia. Arratsalde osoa igaroko zukeen bertan, ilunpean, sententziaren zain.
|
2017
|
|
Barratik irten, tipoari eskumuturretik heldu, sastakaia lurrera bota eta bultzaka atera nuen, euli bat uxatzen duenaren erabakimen berberaz. Garai
|
hartan
ez nuen beldurrik, mekanismo hori erabat desaktibatuta neukan. Fisikoki ere indartsu nengoen; kirolik egin ez arren, garaia eta hezurdura handikoa bainintzen ordurako, eta gihartsu nengoen freskagarri eta likore kutxak kargatzearen ondorioz.
|
|
Egun
|
hartan
ez zuten beste gaixorik ekarri, Lukak ordura arte nirea izandako ohean igaro ahal izan zuen Gabon gaua. Atun eta arrautzazko sandwichak eta txokolatezko tarta afaldu genituen.
|
2020
|
|
Azaldu ziotenez, han utzi behar zituen motxila eta abarrak, presoari eraman beharreko paketea izan ezik. Joan zen lehen aldi
|
hartan
ez zuen euskaldunekin topo egin, eta nahikoa galduta nabaritu zuen bere burua. Galduta eta txiki, ingurura begiratuta kartzela kartzelaren atzetik besterik ez baitzuen ikusten.
|
2021
|
|
Peio Elizalderekiko hitzordua nuen arrastiri epel
|
hartan
ez nuen dolurik, ez nuen damurik, ez nuen dolorerik. Nolwen Kergelen maitale ohiak bidali zidan guardaespalda nor zen ez nekien, argazkiz ere ez nuelako oraino begietsia.
|
|
Oso gutxitan hitz egiten genuen. Garai
|
hartan
ez genuen mugikorrik, eta ni bizi nintzen pisuan ez zegoen telefonorik. Kalera irten behar nuen zuri edo familiari kabina batetik deitzeko.
|
2022
|
|
Eroso sentitu zen oholtzan, gustura, eta bertsolarien eta entzuleen harrera ere oso ona izan zela gogoratzen du. Saio
|
hartan
ez zuen ohiko gai jartzailearen papera bete, nahita egin baitzion iskin zurruntasun horri. Erdi clown erdi narratzaile jardun zuen; erdi pertsonaia erdi pertsona.
|