Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 124

2002
‎Prentsa askeak gizarteko kideek zer uste duten, zer gura duten eta nora jo gura duten jakitea ahalbidetzen du. Alderdi horretatik ikusita, prentsa askea demokraziaren babesle handienetarikoa da. Baina, egia esan, ezein administrazio ereduk ez du onartzen prentsa askatasun erabatekorik, luzaroan prentsa horrek kolokan jar baitezake agintaritza, berau hauteskunde askeetan onartua izan arren?.
2005
‎Baliteke orduan epaimahaiak ez zegokion atribuzio bat hartzea, baina bertsolariek hartu zuten erabakia ere barregarria izan zen. Zortzi hasi eta zortzi amaitu, finalak horrela planoan jokatzea, bertsolaritzan egin den erridikulurik handienetarikoa da. Eta uste dut, bertsolarien esku bakarrik balego, gaur ere erridikuluak jarraituko lukeela.
‎21 Australian desagertutako animalia ezagunenak Tasmanian iraun zuen apur bat gehiago. Tigre tasmaniarra Australiako haragijalerik handienetarikoa zen, baina dingoek triskantza egin zuten Australian, eta bizirik gelditutako apurrak nekazariek hil zituzten, ardiak lapurtzen zizkietelakoan.
‎Jurasikoaz geroztik ez du lurralde exotikoen akreziorik pairatu. Era berean, ingurune honetako zenbait esparrutan 15 sumendi zenbatu dira kilometro kuadroko, munduko sumendi dentsitate handienetarikoa . Bestalde, lurralde honetako jarduera sismikoa garrantzitsua izateaz gain, oso sakona da, 80 eta 200 km artean gertatutako lurrikarak arruntak dira.
2006
‎Harrezkero, noizbehinka buelta batzuk eman dizkiot gaiari, eta gaur egun ez dakit zer pentsa. Iruditzen zait historiako gezurrik handienetarikoa dela Jainkoaren semea gizon egin, lurrera jaitsi, hil eta berpiztu egin zela esatea. Hori batetik.
2007
‎Azkenez, ez bereziki, mila esker Piarres Xarrittoni, tesi honen gaiaren ezagutza handienetarikoa duenari, eskerrik asko eskainitako informazio baliotsuagatik. Eskertzekoa da eskaini didan harrera ona ere berarengana jo dudan guztietan, eta ez da gutxitan izan, pazientzia handiz galderei erantzun izana eta zekien hainbat datu eskuratu izana.
‎Bidasoa ibaiaren aberastasun handienetarikoa bere iktiofauna oparoa da; izan ere, Bidasoa eta haren adar Endara erreka dira izokinak uretan gora daramatzaten Hego Euskal Herriko ibai bakarrak. Horren arrazoia Bidasoa bailarako herrien industrializazio txikia da; horri esker, uraren kalitatea nahiko ona da.
‎Prestige izeneko petrolio ontziak argi utzi zuen urperatu eta gero zer nolako arriskuak dituen gure eredu energetikoak. Gure zibilizazioaren aurrerapenak denbora geologiko luzeetan ekoiztutako erregai fosiletan —ikatza, petrolioa eta gas naturala, printzipalki— oinarritu dira, eta ekonomiaren zati handienetarikoa horren inguruan dabil. Gure bizimodu modernoa petrolioari elkarlotuta dago.
2008
‎Bizkaiko hautagaitza Suezia eta Hungariarekin lehiatuko da, neutroien iturri europarraren instalazioa ezartzeko; Europako ikerkuntzarako azpiegitura handienetarikoa izango litzateke. Azken deliberoa, zientifikoa baino politikoa, abenduan hartuko da Versallesen Europako.
‎USLAN: (OFF) Alex Raymond (ON) historiako komiki egilerik handienetarikoa da. (OFF) Gu guztiok beste planeta batzuetara eramateko ahalmena zeukan, eta pertsonaiekin harremanetan sartzeko.
‎E.coli ren anduietako bat da, behi osasuntsuen eta baserriko beste animalia batzuen hesteetan maiz aurkitzen dena eta noizbehinka beherako edo kolitis hemorragikoa izaten duten kasuekin lotzen dena. Baldintza normaletan, bakterio hori haragira iristen da, manipulazio prozesuan materia fekala kutsatzen delako, eta, ondorioz, haragi xehatua arrisku handienetarikoa da, prozesatze berezitasunengatik. Kaliforniako ikerketak orain erakusten du toxina horrek ahalmen handia duela hesteetako zelulen azalean dagoen molekula bat “krokatzeko”; molekula hori giza hesteetara iristen da txahalkiaren edo txerriaren bidez. Lotura polemikoa N glikolilaminoko azidoa haragi gorrien bidez xurgatzen da, hala nola arkumearen, txerriaren eta txahalaren bidez. E.coli O157: H7, elikadura intoxikazio ohikoenetako bat zerrendetan, oinarrizko bi transmisio mekanismo ditu:
‎Zapaterok ez ditu, ba, Espainiako ejertzitoaren kontu ilunak emakume atsegin baten irribarrearen ostean ezkutatu nahiko, ezta? Edo Espainia munduko arma trafikatzaile handienetarikoa dela ahaztarazi nahiko, ezta. Pentsatzea ere!
‎Ehun urte dira Euskal Herriak azken mendean eman duen artistarik handienetarikoa jaio zela. Urtemuga horrek merezi zuen zerbait berezia.
‎Zuzendari berriak izango dira, horien artean izen handikoak batzuk; adibidez, Christopher Hogwood (Ingalaterra, 1941), gaur egungo orkestra garran tzitsuenetan zuzendari lanetan aritutakoa. Ainhoa Arteta bakarlariaren eta Hogwood zuzendariaren elkarlana izango da apustu handienetarikoa . Zuzendariak Mendelssohn musikari eta konposatzaile klasiko alemaniarra eta Edward Elgar konposatzaile britainiarra ongi ezagutzen ditu, bai zuzendari eta musikari moduan.
‎RBMK motako zentral nuklear handienetarikoa da Ignalina, 1986an Txernobilen hondamendia eragin zuen mota berekoa. Energiaren alorrean buruaskia izateko dozenaka erreaktore nuklear eraiki zituen Sobiet Batasunak pasa den mendean, baina oraindik ere martxan jarraitzen dute zenbaitzuek.
‎Bil ta Garbik ukan duen buruko minik handienetarikoa Lapurdin hondakinak lurperatzeko eremu bat atzematea izan da. Sarrikotapeko xedea iragarri zelarik, orduko auzapezarekin adosturik egon arren, herritarren haserrea azaleratu zen.
2009
‎Hortik beherakoa pobrea izaten ei zen, eta hortik gorakoa harrotasuna, benetako aberatsak ez baziren ere. Lekukoen akorduan dago oraindino, XX. mendean izan zen arreorik handienetarikoa , bederatzi gurkada handiz osatutakoa.
‎Lekukoen arabera, orpoan igartzen zen galtzerdiak josi zituena abila zen ala ez. Gero adabuak ipintzea izaten zen etxeko joskileen beharrik handienetarikoa .
‎Eusko Legebiltzarrean bilkurarik jendetsuenetarikoa eta ikusmin handienetarikoa izan dute gaur. Mila lagun inguru izan dira Gasteizen Patxi Lopezen inbestidura ekitaldian.
‎Mikel Zaraterekin batera, Derioko Udako Euskal Ikastaroen sortzaile izan zen, 1969an. Aurrerantzean, Derioko Udako Ikastarotik sortu zen Labayru Ikastegiaren bultzatzaile handienetarikoa ere izan zen. 1995eko irailaren 8an, 63 urte zituela, Bilboko gotzain laguntzaile izendatu zuten, eta zeregin horretan ibili zen ordutik 2008 urtera arte, jubilatu zen arte.
‎Antzeko kasua gertatu zenEuropan ere. Gerra aurrean bazterreko eta gutxiengo baten ideologia zen, Bigarren Mundu Gerraren ostean Europa berria eraikitzeko sozialdemokraziarekin batera zutaberik handienetarikoa bihurtuko da. Gure artean horrenbesteraino heldu ez bazen ere, ez zen besterik izan Mendebaldean mundu gerrannagusi izan zirenek, gorago esan bezala, Espainiarako, demokraziaren lekuan, diktadura hobetsi zutelako baino.
‎Ubaldo jauna: bizigune programa herri honetako zergadunoi egindako iruzurrik handienetarikoa da. Diru publikoarekin etxejabeei inola ere onartu behar ez litzaizkiekeen etekinak eskuratzen laguntzen ari zarete, eta inoiz, baita erosle pribatuei bigarren edo hirugarren etxebizitzak erosteko diru publikoa ematen ere.
‎Gerra Zibila Euskal Herriak bere historian ezagutu duen tragediarik handienetarikoa da. 150.000 herritarrek ihes egin zuten, horien artean 30.000 haur; ia 6.000 fusilatu zituzten atzeguardian; 7.000 hil ziren frontean; eta 45.000 lagun atxilotu eta auzipetu zituzten.
‎Vicrila Uribe Kostako enpresarik handienetarikoa da, eta bere desagerpenak eskualdeko ekonomian ondorio larriak izango dituela ohartarazi zuten langile batzordeko ordezkariek, 200 eta 300 milioi euro bitartekoak, hain zuzen ere. Leioako Udalari eta Bizkaiko Foru Aldundiari zergetan ordaindutakoa bakarrik, urtero, 5 milioi eurotik gorakoa da.
‎Nolanahi ere, Euskararen Legearen balio handienetarikoa , handiena ez bada, erdietsi zuen babes politiko eta sozial zabalean datza. Alianza Popular, alde batetik, eta Herri Batasuna, bestetik, bi horiek bakarrik izan ziren Euskararen Legeari babesa ukatu ziotenak.
‎Mariri buruz Barandiaranek egindako ikerlana antologikoa da. Gerra aurrean egin zuen eta beharbada ekarpenik handienetarikoa da. Beste ekarpen bat, eskergabea, berak bildutako ipuinak eta esaundak.
‎Nietzscherengan aurkitzen ahal dugu lehen aipaturiko paradoxa handi hori gordinean. Metafisikaren suntsitzaile handiena, baina baita haren defendatzaile handienetarikoa ere. Hala ere, metafisika bat suntsitu digu, eta beste baten beharra azpimarratu.
2010
‎Zentrala ixteko eskatzen zuen pankarta zabaltzearekin batera, Greenpeacek salatu nahi izan zuen Espainiako Gobernuak zentral horri doako isurtze eskubidea eman ziola, nahiz eta erakunde eta talde ekologista ugarik azpiegitura ixteko eskatu. Hain zuzen, Iberdrolako zentral termiko hori da berotegi efektuko gasen Gipuzkoako isurlerik handiena, eta Euskal Herri osoko handienetarikoa da. Pankarta zabaltzeaz gain, Stop CO2 pintaketa ere egin zuten ekintzaileek zentraleko tximinian, Iberdrolako azpiegitura hori ixteko helburuarekin.
‎Canneseko zinemaldian sari bat eskuratzeko lehian dagoen gaztelaniazko film bakarra da Bardem eta Gonzalez Iñarriturena. Iñarritu zinema munduko zuzendari handienetarikoa da Bardemen ustez eta mexikarrak adierazi duenez, orkestra zuzentzen nuen eta Bardemek instrumentuak jotzen zituen.Naomi Campbell, Meg Ryan eta Adriana Sklenarikova (Christian Karembeu bere senarrarekin batera) izan ziren, besteak beste, atzoko aurkezpenean.
‎Pajun atseden eguna izan ondoren, Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak hiru eguneko ibilaldia burutuko dute, lurraldeko polarretakoak kenduta, munduko glaziarrik handienetarikoa zeharkatuz.
‎Jazz abeslarien artea, izen handienetarikoa zuzenean arituko da jaialdiaren azken txanpan. Charles Lloyd, Jerry Gonzalez eta Dave Douglas artisten emanaldiak dagoeneko izan ditugu entzungai.
‎Arabako bizilagun ospetsuei ustez egindako espioitza oso larria dela esan du PPko buruzagiak, eta Euskadiko demokraziaren eskandalurik handienetarikoa izango litzatekeela erantsi du. Interes orokorreko gai bat dela gaineratu du, eta baita maila nazionalekoa ere, antzeko kasurik ezagutzen ez delako, ustez arduradun edo arerio politikoak eta enpresaburuak espiatzen ibili den jendea, ondoren xantaia egiteko.
‎Muturreko biolentzia, torturak eta sexualitate bortitza erakusten omen ditu filmak eta horrek, polemika ekarri du halabeharrez. Halere, 2010eko ezusteko handienetarikoa izan da, eskaini duten jaialdietan polemika sortu eta kritika onak jaso ditu, modu berean.
‎Muturreko biolentzia, torturak eta sexu irudi bortitzak erakusten omen ditu filmak, eta horrek polemika ekarri du, halabeharrez. Halere, 2010eko ezusteko handienetarikoa izan da, erakutsi duten jaialdietan polemika sortu eta kritika onak jaso baititu, aldi berean.
‎Hondartza honek 966 metro ditu luzeran eta 84 zabaleran. Arenako hondartza Bizkaiko handienetarikoa eta bisitatuena da.
‎Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea hil da gaur, urtarrilaren 12an, Iruñean, 79 urte zituela. Ikastolen mugimenduaren bultzatzaile handienetarikoa izan da Jorge Cortes Nafarroan, etengabeko lan isila egiten. Euskalerria Irratiaren sortzaileetarikoa izan zen.
‎Hortik sortu zitzaion ikastolen munduarekiko gertutasuna ere. Izan ere, Ikastolen mugimenduaren bultzatzaile handienetarikoa izan da Jorge Cortes Nafarroan, etengabeko lan isila egiten.
‎Bestalde, aurkezpen honen ostean, Euskaltzaindiak Gabriel Aresti zena (Bilbo,) omenduko du. Aresti poeta handia euskaltzain urgazle ere izan zen, eta euskara batuaren bultzatzaile handienetarikoa izan zen.
‎Falloux diputatuak garaian bultzaturiko legea euskara eta hizkuntza gutxituentzako hesi bihurtu da. Ondoko urteotan, lege horren kontrako borroka abiatu dugu, ikastolen garapenak duen traba handienetarikoa delako, nabarmendu du Gorostiagak.
2011
‎Hurrengo urtean, gizon ahotsaren jabe eginda egongo nintzala eta, aprobea egin eusten. Pozik handienetarikoa hartu neban, iluntzean, Bernardo Sokobehere abesbatzaren idazkaria etorri eta esan eustanean" Gallas, tenore bigarrena izango zara hemendik aurrera". Esan be, euskeraz esan eustan, nigaz ohi ebanez, Luzaideko semea izanik orain Arizkunen dagoanak.
‎" Ba, ni Comillasen nengoanean, lagunik handienetarikoa neban". Handik urteeran jakin eban durangarrak Asturiasen agintaririk handiena, gobernadore eta Gobernuko ordezkaria zala une horretan, galdera egin eutsana.
2012
‎Kobazulo barruan hainbat margo eta grabatu daude, eta besteak beste, bisonteak, elur oreinak, ahuntzak, zaldiak eta arrainak aurkitu dituzte, baita orein bat, hartz bat, suge bat... Margorik aipagarriena gorriz margotutako 5 metro luzeko bisontea da, Europan denik eta handienetarikoa . Horiek guztiak ikusi ahal izango dira, hain zuzen ere, erakusketan jarriko dituzten erreprodukzio eta panelen bidez.
‎Frantses eskolan eta frantses kulturan murgildua zarenean, euskalduna zarela jakin gabe bizi zara. 50eko hamarkadan, Frantzia munduko inperio handienetarikoa zen, eta bere kulturaren ospe eta aurrerakoitasuna azkarki barnatuak genituen. Alabaina, denek dugu historia pertsonal bat, eta nik Espainiako gerla zibila errepublikarren begietatik kontatzen zuen Frederic Rossif en Mourir a Madrid filma ikusi nuen.
‎beteta dagoela uste duelako. Kontran, Yusuf Bhailok Britainia Handiko Kontseilu Musulmaneko idazkari ohia da telesailaren defendatzailerik handienetarikoa . Horren ustez, komedia. BBCk azkenaldian egin duen gauza onenetarikoa da?.
‎Zuretik bakarrik ateratzea. Autoan sartu arteko itolarria aspaldiko handienetarikoa izan zen, iritsiko ote zinen ere ez zenekien. Oxigenoa faltan, oxigenoa sobran, zorabiatzera zindoazela iruditzen zitzaizun.
‎Haren bizitzan, grazia mistikoen artean, oso garrantzitsuak izan ziran hainbat ikuskari; esaterako, Kristoren eskuak behin eta haren aurpegia beste behin ikustea; Hirutasun Santua, halako ikuskari baten, misterio hori teologoen azalpenetan agertzen dan baino askoz hobeto ulertzeko grazia egin eutsala Jaunak esango deusku. Batez be infernuaren ikuskaria, lehenengo unean eragin eutsan ikararekin batera, graziarik handienetarikoa izan zala be badino.
‎Hala ere, azpimarratu da Goiena Komunikazio Taldearen lorpenik handienetarikoa etorri dela ideologiatik baino, «komunitatea sendotzetik, edozein dela ere sentsibilitate politikoa» (Jasone Mendizabal). Arantzabalen ustetan, politika barrutik bizi dutenen iritzi pertsonaletatik haratago, eta Aztikerren inkestaren emaitzek erakusten duten moduan, herritarren artean hau da pertzepzio nagusia:
‎Alemaniako Ruhr ibaiak Europako hiri konurbaziorik handienetarikoa gordetzen du bere ertzetan eta, urteetan zehar, ikatza gorde izan du lur azpian, hain zuzen ere estatu germaniarraren pizkundea sustatuko zuen minerala.
‎Margaritari otu zitzaion pentsatzea aita mutiko bat zela, hiru urte inguruko mutikoa, eta berari egokitu zitzaiola hura zaintzea. Harrapatu zuen kasketaldia baretzeko, afaritarako prestatu zuen sagar erreetariko bat eman zion; mutikoak, sagar erreak bere gutiziarik handienetarikoa izanagatik, lurrera bota zuen orduko hura. Margaritak, mutikoaren portaera ikusita, bi ipurdiko eman zizkion.
‎Badiou bizirik dagoen filosofo handienetarikoa da. Parisen bizi da eta tradizio kultural frantsesa hurbiletik jarraitzen du:
2013
‎" Lan erakargarria da niretzat. Epaimahaikide izatea ez da bizian izan dudan anbizio handienetarikoa , baina beste bi lagunekin arituko naiz, eta aukera ederra izango da. Jaialdiak beti erakarri izan nau; asko ibili naiz bertan".
‎Landarediaren aldetik, Arabako aldean, klima kontinentalean, gehien bat erkametzak, ametzak, haritzak eta pagoak daude. Altuben 20 kilometro karratuko pagadia dago, Arabako handienetarikoa . Bizkaia aldean ere pago ugari dago.
‎Gainera, kezkari handienetarikoa Espainian egun dauden politika zatitzaileak dela esan du. Politika hauek ez dira herrialdearen mesederako, ohartarazi du erregeak, Espainiak egun behar duena batasuna delako, etorkizunaren eta ideiaren inguruan batzea, alegia.
‎Politikarien parte hartzea eta elizgizonen lekua kontuan hartuz eta jakinez XIX. mende bukaerako eztabaida politiko handienetarikoa Elizaren eta Estatuaren bereizte xedeari buruzkoa zela, ez gara harrituko Eskualduna astekariak orduko eztabaida politikoetan bere iritzia ematen zuela jakiteaz. Giro politiko beroaren erdian sortu eta garatu zen.
‎Maiz aipatzen zuena hotza zen; izan hotza bera, elurra edo izotza. Jean Saint Pierrek lubakietako sufrimendu handienetarikoa hotzaren ondoriozkoa zela agerrarazten zuen maiz, besteak beste Sommeko eskualdetik itzuli ziren batez jasan zuten hotza kontatzean. Hotza zangoetatik ere senti zitekeen, eta bizpahiru aldiz kontatu zuen soldaduek nola egiten zuten hotzaren kontra borrokatzeko.
‎Eta Eskualduna ko irakurleek bi mundu horien arteko komunikazio bideak ezagutzeko aukera izan zuten, Jean Etxepareri esker. Etxepareren ekarpen handienetarikoa zen frontearen egituraren deskribapen biziki zehatza egin zuela. Lubakiak ongi deskribatu zituen bezala, lubakien eta gibel lerroen arteko loturak ere biziki ongi esplikatu zituen.
2014
‎Perm probintzia handienetarikoa da inperio errusiarra osatzen dutenen artetik, Siberiako lurralde zati bat ere barne hartzen duela, Ural mendietatik hara. Marmol harrobiak, gatzagak, platino eta urre erauztokiak, ikatz meatzeak ustiatzen dira bertan handizka.
‎Iaz hartu zuen parte estreinakoz Gustavo Barrenetxeak (Elgoibar, 1971) Nazioarteko Xake Txapelketan. Azken postuan sailkatu zen, baina aurten txapelketako ezustekorik handienetarikoa izan da Sevillan bizi den elgoibartarrak erakutsi duen joko maila. Sevan Buscara frantziarraren aurka jokatu zuen lehen jardunaldian eta galdu egin zuen.
2015
‎Neuk aurkeztu neban eta don Jose Migel Barandiaranek sano ondo hartu eban. Uste dot bere biziko pozik handienetarikoa hartu ebala, ikusi ebalako berak aspalditik eukan asmoa beteteko bidea horixe zala. Horretaz hitzalditxo bat be egin eban:
‎Horrez gain, Camille Saint Saensen eta Franz Liszten pieza bana ere joko ditu.«Oso ekinaldi betea da», Etxenikeren aburuz. Gainera, herritarren babes handienetarikoa duen zikloa dela uste du. «3.000 entzule baino gehiago izan ziren iaz.
‎bai eta euskal literatura osoko maisulan handienetarikoa ere. Lapurtera
‎Jazzaldia, MusikaHamabostaldia, Zinemaldia bezala; baina hainbat berri ere Kutxa Kultur Festibala edo DonostiKlubamodukoak. Bilbo ere ez da atzera gelditzen, geroz eta jaialdi eta ekitaldi gehiago ditu programan, BBKLive Jaialdia horietatik handienetarikoa delarik. Eta berdina gertatzen da Gasteizen kasuan ere, JazzJaialdia edo Azkena Rock jaialdiekin, adibide batzuk aipatzearren.
‎1998ko Aberri Egunaren atarian une gorenean zegoen ELA eta LAB burutzen ari ziren enpleguaren aldeko mobilizazio kanpaina: martxoaren 5ean ia bost mila ordezkari bildu zituzten Gasteizen Gizarte Eskubideen gutunaren aldeko mobilizazioan; martxoaren 28an Iruñean hiriburu nafarrak inoiz ezagututako manifestazio handienetarikoa egin zuten enpleguaren alde; apirilaren 23rako ordu beteko lanuztea deitua zuten, eta Maiatzaren lehenerako ere deialdi bateratua egina zuten euskal gehiengo sindikala osatzen zuten erakundeek. Gai sindikalen gaineko elkarlanarekin batera, maiztu egin ziren ELA eta LABen agerpen eta adierazpen politikoak ere.
2016
‎Hamar urte iraun dute lanek. Hasieran, Nafarroako antzokirik handienetarikoa zen Gaztanbide. 1995 urtean, Tuterako Udalak erosi zuen.
‎Gero, bi partetan partitua eta berezia (laburturik, maiz Gero izenaz aipatua) Pedro Agerre Axular euskal idazleak idatzitako liburu nagusia da, bai eta euskal literatura osoko maisulan handienetarikoa ere. Lapurtera klasikoan idatzirik, Axular hil baino urtebete lehenago argitaratu zen, 1643an, Bordelen.
‎Horrela sortu zen 1726 urtean Queretaro hirian eraikitako akueduktu ospetsu eta Amerikako handienetarikoa , Jose Antonio Urrutia Aranaren ekimenez eta babesaz. Akueduktuaren zenbakiak honakoak ziren:
‎Ilusioaren lorpenik handienetarikoa egin baitu.
2017
‎Boterearen usurpazioa gertatu zen, dimentsio intelektualik gabe irudikatzeko emakumea. Izandako feminizidio handienetarikoa dugu, emakumeei eraso zietelako, menderatuaren papera betetzen ez zuten emakumeei.
‎Zoritxarrez, jausi egin zan eta ospitalean emon eban azken arnasea. Neure bizitzan hartu dodan atsekaberik handienetarikoa ... Udalean zinegotzi nengoela, bere bizi tzari buruzko liburu bat argitaratu genduan.
‎Zortzi kantuko kasete hau aurtengo sorpresa handienetarikoa izan da. Donostia aldeko laukoteak punk rock ilun eta malenkoniatsua jotzen du, garratza eta era berean melodikoa, Wipers klasikoek edo No Hope For The Kids daniar garaikideen antzera; tarteka, Snuff britainiarren oihartzunak ere iristen zaizkit.
‎izendatua zuen dagoeneko. Garrantzi Komunitarioko Lekua? zen Aldude mendia, Euskal Herriko oihan masa handienetarikoa zena. Orain, gobernuak berak hitzartua zuen egitasmo txikitzailea Magnesitas Navarras S.A. multinazionalarekin.
‎Nekazaritza giroko herri askotan gertatu bezala, Munitibarko gazteek inguruko herri industrializatuagoetara joan ziren 70eko eta 80ko hamarkadetan. Lea Artibai eskualdean hustuketa handienetarikoa izan duen herria da Munitibar. Gaur egungo biztanleriaren datuak mende hasierako datuekin alderatzen baditugu, biztanle kopurua herenera murriztu dela ikusten da (http://www.munitibar.org).
‎Bemn azido bateria meikatuan dagoen bateria zahanena da. Dena dela, bemn azido meikatukuota handienetarikoa dauka oraindik eie. Dudarik gabe, aplikazio eiemu zabala dauka, halanola, mota askotako ibilgailuak (barne errekuntzako motoidunak, elektriko hibridoak, motoelektrikoak eta abai), ibilgailuetako start stop sistemak, umutiko lekuetako homitze elektrikokosistemak, aldizkako metaketarako eneigia berriztagarrietan, segurtasun metagailu moduratelekomunikazioetan eta aplikazio geldikometan, saie elektrikoko metatze zentroak eta abai.Izan ere, horrelako aplikazioetarako gaur egungo irtenbide eraginkorrenetariko bat da berunazido bateria.
‎5 Newtonen legeak aztertzen ibili zara. Ikusi duzunez, haren garrantzia azpimarratzekoa da; zientzialari handienetarikoa izan zen, eta mundua azaltzeko legeak ikertu zituen. Ikus ezazu animazioa, eta egiaztatu orain arte ikasitakoa.
‎Aipatu proiektua “IGN España” (bideo-jokoetan espezializatutako hedabidea) eta FX Interactive (Espainiako bideo-joko banatzailerik handienetarikoa ) enpresen lankidetzarekin egin da, eta bere emaitzak www.historiayvideojuegos.com webgunean jaso dira..
‎Aldaketa handienetarikoa izango da bidegorria desbideratzea Campo Volantineko autobus geltokitik, markesinaren atzetik, autobus erabiltzaileen eta txirrindularien arteko leku gatazkatsua saihesteko.
‎Errenterian jaioa, euskal hizkuntzalaritzak eman duen izenik handienetarikoa . Libre matrikulatuta, Filosofia eta Letrak ikasi zituen Madrilen.
2018
‎UBS diru etxea, Suitzako handienetarikoa , auzitan emana Frantzian. Hara berri bat harrigarria.
‎Arazorik handienetarikoa da AEBak klima aldaketaren aurkako neurrien akordiotik atera izana, nahiz eta aurretik ere izan diren AEBek NBEko programak babestu ez eta kontribuzioak ordaindu ez dituen urteak. Hori gobernatzea ez da erraza izango, baina politika oso dinamikoa da eta mugimendu handiak izaten dira.
‎grabitatearen legearen aurka, estalaktitek norabide guztietako adarrak dituzte, elkarrekin lotuta eta korapilatuta. Munduan estalaktita eszentriko multzorik handienetarikoa du Pozalaguako kobak.Zestoako Ekainberrik, berriz, hamar urte beteko ditu. Alboan duen Ekaingo kobazuloko duela 13.000 urteko aztarnak babesteko sortu zuten Ekainberri museoa 2008an.
‎Joxemigelek herritar talde bat mobilizatu zuen Herriko Udala konbentzitzeko baporea eros zezan, Herriko itsas memoriaren parte garrantzitsua zela argudiatuta: geratzen ziren egurrezko arrantza ontzi bakarrenetarikoa zen, baxurako handienetarikoa izandakoa, gainera. Bazela hor azpiegitura garrantzitsu bat memoria bizirik gordetzeko, bihur zitekeela itsas museo eskola, adibidez, edo gaur egun egiten diren proiektu multidiziplinar horietako zeozer.
‎Batez ere, lehen sektorea ikusgarri egiteko sortu da, sektore horrek Gipuzkoako gizartearen ongizateari eta Gipuzkoako paisaia eta natur ingurunea kontserbatzeari egiten dion ezinbesteko ekarpena aitortzeko xedez.Aurten antolatzen den Gure Lurra 2 topagunean nekazaritza sektorean gazteen egoera eta belaunaldi aldaketa jorratu dira gehien bat. “Gipuzkoan nekazaritza sektoreak daukan erronkarik handienetarikoa belaunaldi aldaketa da, hau da, gazte berriak nekazaritza sektorean barneratzea. Horretarako, dudarik gabe, sektore honetako jarduerek errentagarritasuna badutela demostratu behar da, baserritik edo nekazaritza jardueratik bizimodu duin bat lor daitekeela”, adierazi du Markel Olanok.
2019
‎Ezkerraldeko lantoki handienetarikoa da Usoa. Bertan, laurehun pertsonak baino gehiagok egiten dute lan, enpresei askotariko zerbitzuak eskainiz.
‎horregatik du pater familiasak emazte erruduna hiltzeko eskubidea. Jabetza pribatuak irauten duen bitartean, senarrari leial ez izatea da emakumeak egin dezakeen traiziorik handienetarikoa . Kode guztiek, zeinek gaur arte jokatu baitute bereizkeriaz adulterio gaietan, argudiatzen dute zein larria den emakumearen hobena familian sasiko bat sartzeko arriskua sortzen duenean.
‎Gaur egungo bertsolaritzan izan den iraultzarik handienetarikoa emakumeak plazan normaltasunaz ikustea izan da. Baina ikuste hori ez da bat batekoa izan, aurretik ere izan direlako bertsotan, koplatan egin zuten andreak.
‎Podiumean, Richar Carapazekin batera, bigarrena Vicenzo Nibali (Barhain) eta Primoc Roglic izan dira. Bigarrenari dagokionez, zer esan, italiarra txirrindulari handienetarikoa baita, Tourra, Giroa eta Vuelta irabazi ditu eta beti hor dagoen horietarikoa baita. Gainera, beti erasora jokatzen du eta mendian koxka bat falta izan zaio Carapaz gainditzeko.
2020
‎2014ko otsailaren 4an, Beiruteko portuko autoritateak itsasontzia konfiskatu eta zama portuko 12 biltegian gorde zuten. Harik eta 2020ko abuztuaren 4an historian izan den leherketa ez nuklearrik handienetarikoa eragin arte. Munduko Bankuaren kalkuluen arabera, 4.600 milioi dolarreko galerak eragin ditu hondamendiak, baita jarduera ekonomikoan 2.900 eta 3.500 milioi arteko kaltea sortu ere.
‎Mundu guztiak ezagun du Paternina jauna, herrialdeko jabe handienetarikoa , hiriko jaun prestu guztien buruzagia, hiriko alkatea hamaika aldiz izandakoa, urtetan gure Erregearen zerbitzupean egondakoa, gizon ikaragarri buruargi eta ikasia agurea ezin morroiago bere jaunaren dohainekiko.
‎Aurreneko lana du zineman, baina Bengoetxeak haren dohainak azpimarratu ditu. «Aurkikuntza itzela izateaz gain, film honek daukan harribitxirik handienetarikoa da. Harrituta gaude haren antzezteko gaitasunarekin.
2021
‎Alex Lopez Sensei kontrabaxu jotzaileak Avishai Coheni omenaldia egin nahi izan dio lan honen bitartez. Haren hitzetan, azken hamarkadetan jazz munduan eraginik handienetarikoa izan duen musikaria izan baita. Zazpikote formatuan ariko da Sensei, Euskal Herriko izen handiko musikariez lagunduta.
‎Lehen edizioa 1992an Landeleau herrian iragan zen, aspaldidanik Carhaix Plouguer herrian iragaiten den festibala handienetarikoa da. Ehunka mila jende ibiltzen da, programazioa zabala du, mundu guzian ezagutu taldeak etortzen dira.
‎Hainbat proiekturen aterpe izan da Putzuzulo. Bitxikeria moduan aipatu dute gaztetxearen aldameneko eraikina, iazko udan eraitsi zutena, Euskal Herriko skate parkerik handienetarikoa izan zela denbora luzez, eta edozein txokotako skaterrak ibiltzen zirela bertako aldapetan gora eta behera: " Ez zen munduko jenderik politizatuena, baina eurak ere honen parte ziren, eta izugarrizko mugimendua ekarri zuten".
‎Larrialdi klimatikoaren auziak agenda politikoan lehentasuna irabazi du aspaldion;" gizadiak inoiz aurre egin behar izan dion erronkarik handienetarikoa ", Euskarabilduaren antolatzaileen hitzetan. Bide horretan, kutsaduraren eta jasangarritasunaren kontzeptuak informatikaren eta telekomunikazioen esparrura ekartzeko asmoa du aurtengo egitarauak.
‎Gizartea eta merkatua gauza ezberdinak dira, eta azken urteetan dugun teknologiak, merkatuaren zerbitzura egonik, ez digu beste moduko teknologia batzuk pentsatzeko aukera dagoenik ere ikustarazi. Gaur egun ditugun promozio sare hauen alternatibak sortu nahi izango bagenitu, teknologia beste modu batean pentsatu genuke, eta horregatik, pentsamendu ezberdin horretara bideratuko gaituen alternatibaren zentzua bilatzea da egun dugun erronka handienetarikoa teknologiak garatzerako orduan.
‎errusiera eta txetxenera. Txetxenera inguxeraren ahaide hurbila da, eta Errusiako hizkuntzarik handienetarikoa da; 1 350 000 ama hiztun inguru ditu herrialde osoan. Errepublikan bizi direnetatik% 90ek baino gehiagok menderatzen duen hizkuntza da, eta familiaz gain, hedabideetan, administrazioan eta tokiko gobernuan ere erabiltzen da.
‎Hizkuntza aniztasuna munduak duen ondare materiagabe handienetarikoa da, baina hizkuntzak bizirik mantentzeko ezinbestekoa da haiek erabiltzea eta transmititzea. Katedra munduko hizkuntza aniztasuna eta haren egoera zaurgarria ezagutu eta ezagutarazteko helburutik abiatu bazen ere, laster ikusi zen ezagutza hutsak, ezinbestekoa izanik ere, ez zuela egoera horri aurre egiteko indar nahikorik.
‎Gure etxean, gorago aitatu dodan moduan, eguneroko euskarri handienetarikoa esne dirua zan. Esnea saltzetik ateraten zan dirua.
‎Bertsolaritzea izan da nire zaletasun handienetarikoa , baina baneukazan eta badaukadaz beste batzuk be. Euron artean, mendizaletasuna.
‎" Euskerea lanean" izan da bere kezka handienetarikoa . Aurrezdik hainbat pauso emon eta gero, 1999 urtean, Euskera Batzordea sortu genduan Batzen.
‎Yusuf ibn Ayub Salah eddin edo Salah ad Din Yusuf al Ayyubi (kurdueraz Selaheddîn Eyûbîen eta arabiarrez Yusub, Ayuben semea esan nahi duena, mendebaldean Saladin izenarekin ezagunagoa 1138, Tikrit 1193, Damasko), mundu islamiarreko agintaririk handienetarikoa izan zen, Egipto, Siria, Palestinako sultana izan zelarik, baita Arabia, Libia eta Mesopotamiako eskualde batzuetakoa ere. Islamaren defendatzailea, bereziki sunnismo harena, Ekialde Hurbila politikoki eta erlijiosoki batu zuen, kristauei aurre eginez, eta Abbassiko Kalifatoan errepresentatutako kultu ofizialetik urrun zeuden edozein doktrinarekin amaituz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia