2015
|
|
Zeure kreaturei diezun maitasun osoa behar izan zen hainbeste zentzugabekeria eraman ahal izateko eta senda gaitezen itxaroteko, eta mila erako bitarteko eta erremedioz hori lortzeko! Benetan harri eta zur geratzen naiz, gauza arin batean ez dela indarrik egiten pentsatzen dudanean, eta, nahi izan arren, egiaz
|
ezin
dutela erorbidea saihestu eta arima galtzeko arriskutik ezin dutela alde egin beren buruari sinetsarazten diotenean; eta hala ere, Zu zaren bezalako Maiestate handiari eraso egiteko bai badugula indarra eta adorea. Zer da hau, ene Jauna, zer da hau?
|
|
Zeure kreaturei diezun maitasun osoa behar izan zen hainbeste zentzugabekeria eraman ahal izateko eta senda gaitezen itxaroteko, eta mila erako bitarteko eta erremedioz hori lortzeko! Benetan harri eta zur geratzen naiz, gauza arin batean ez dela indarrik egiten pentsatzen dudanean, eta, nahi izan arren, egiaz ezin dutela erorbidea saihestu eta arima galtzeko arriskutik
|
ezin
dutela alde egin beren buruari sinetsarazten diotenean; eta hala ere, Zu zaren bezalako Maiestate handiari eraso egiteko bai badugula indarra eta adorea. Zer da hau, ene Jauna, zer da hau?
|
|
Kontura zaitezte, Jainkoaren maitasunagatik, zuei bizia ematearren berea galdu zuena hiltzera zoaztela; kontuan izan zeuen etsaiengandik babesten zaituztena dela. Eta hau guztiau aski ez balitz, aski izan bekizue jakitea
|
ezin
duzuela ezer haren ahalmenaren aurka eta goiz edo berandu betiko suaz ordaindu duzuela halako doilorkeria eta ausarkeria nabarmena. Maiestate hau loturik eta guri digun maitasunaren lokarriz estekaturik ikusten duzuelako ote da?
|
|
Kontuan izan ez dugula geure burua ulertzen, ez dakigula zer nahi dugun, ezta ez dugula asmatzen eskatzen dugunean. Emaguzu, Jauna, argia; kontuan izan jaiotzez itsu zenak baino premia handiagoa dugula, hark argia ikusi nahi eta
|
ezin
baitzuen. Orain, Jauna, ez da ikusi nahi.
|
|
Ur falta handi handia dago egarriaren egarriz ahitu ez dadin. Badakit nik, ene Jauna, emango diozula zeure onberatasunagatik; Zu zeuk diozu; zure hitzek
|
ezin
dute huts egin. Izan ere, su honetan bizi izaten ohituta eta giro honetan hazita, sentitzen ez badute eta zentzugabe halakoak beren premia larriaz konturatzen ez badira, zer erremedio dago, ene Jainko?
|
|
Zure zerbitzuan jardun gabe egongo ote naizen beldur naiz, eta zure zerbitzura noanean, ez dut aurkitzen asetzen nauenik ezer, zor dudanetik zerbait ordaintzeko. Badirudi horretan erabili nahiko nukeela guztia, eta neure ezerezari ongi erreparaturik,
|
ezin
dudala egin ezer onik konturatzen naiz, Zuk zeuk eman ezean.
|
|
Zure egintzak santuak dira, zuzenak, ezin baliotsuagoak dira eta jakinduria handiz osatuak, jakinduria bera baitzara Zu, Jauna. Nire adimena horretan aritzen bada, kexu izango da borondatea, inork horretan enbarazu egiterik ez duelako nahi; izan ere, adimenak
|
ezin
du sumatu hain handitasun handietan bere Jainkoa nor den, eta hartaz gozatzea nahi luke eta ez daki nola, hilkortasun hau bezain atsekabetsua den kartzelan jarria baita. Edozerk egiten dio enbarazu, lehenengotan zure handitasuna gogoan erabiltzea lagungarri izan bazitzaion ere, hor hobeki ageri baitira nire ezin konta ahala kaskarkeria.
|
|
Oi Jesus, bai luzea dela gizakiaren bizia, laburra dela esan ohi bada ere! Laburra da, ene Jainko, haren bitartez amairik izan
|
ezin
duen bizia irabazteko; baina luzea da oso bere burua bere Jainkoaren aurrean ikusi nahi duen arimarentzat. Zer erremedio ematen dio sufrimendu honi?
|
|
Izan ere, lan batetik aska nazazula eskatzen badizut eta hartan bada nire hilduraren jomuga, zer da eskatzen dizudana, ene Jainko? Lan hori emateko eskatzen badizut, beharbada, nire pazientziarako ez da komeni, oraindik ahul baitago eta
|
ezin
baitu sufritu hain golpe handirik; eta pazientziaz eramaten badut eta apaltasunean sendo ez banago, baliteke zerbait egin dudala uste izatea, guztia egin duena Zu zeu izan zarenean, ene Jainko. Sufritu nahi badut, ez nuke nahi zure zerbitzurako ohorea galtzea ez dela komeni dirudien gauzetan, neugan ohore sentimendua dudala ager ez dadin; eta gerta daiteke ohorea galduko dela uste dudan gauzetan gehiago irabaztea, nik nahi dudan hartarako, hau da, zure zerbitzurako.
|
|
5 Bera zorionekoa da, bere burua ezagutzen, maitatzen eta bere buruaz gozatzen duelako, ezinezkoa izanik bestela izatea; ez du,
|
ezin
du izan askatasunik, eta ez litzateke izango perfekzioa bere burua ahaztu eta ez maitatzeko askatasuna izatea. Beraz, ene arima, zeure atsedenean sartuko zara, gorengo on honengan barneratzen zarenean, Hark ulertzen duena ulertzen duzunean, Hark maitatzen duena maitatzen duzunean, eta Hark gozatzen duenaz gozatzen duzunean.
|
|
arima oso beldurti ikusten duenez gero, beronen gogoz kontra, neke handiak ematen dizkio, eta irabaziaz ateratzen du; eta gero, arima horretaz konturatzen denean, galdu egiten du beldurra, Hari bere burua gogotsuago eskaintzeko. Gutxi dela esan nahi nuen, asmoak eta hitzak egintzekin batera konparatuz, eta guztia batera
|
ezin
duenak egin dezala apurka apurka; bere borondatea makurraraziz joan dadila, otoitzetik ezer onik atera nahi badu: baztertxo hauetan aukera onik asko izango baituzue hori egin ahal izateko.
|
|
14 Bestea hau da: zuek
|
ezin
duzuela eta ez duzuela Jainkoari arimak eramateko modurik; gogo onez egingo zenuketela, baina, apostoluek bezala, irakasterik eta predikatzerik ez duzuenez gero, ez dakizuela nola. Honi erantzun diot batzuetan idatziz, eta ez dakit Gaztelu honetan ere ez ote den izan; hala ere, Jaunak ematen dizkizuen desirengatik, buruan darabilzuen gauza dela uste dudanez gero, ez naiz hemen esan gabe geratuko:
|
|
Neure buruaz ari naiz: batzuetan hil egin nahi nuke, adimenaren geldiezin hau
|
ezin
baitut eragotzi. (kontuan izan Teresaren lexikoaren finkotasunik eza zenbait gauzatan:
|
|
uraska hura, hain leun eta bare, hau da, inolako mugimendurik gabe, betetzen zena baizik; hemen, berriz, iturburuak geldiarazi eta itsasoari beronen ertz mugetatik irteten uzten ez dion Jainko handi honek, askatu egin zituen uraska honetara ura zekarten iturburuak; eta oldar handiz hain olatu bortitza jaikitzen da, non goi goira jasotzen baitu gure arimaren ontzitxo hau. Eta itsasontzi batek
|
ezin
duenez, eta ez lemazainak ezta ontzia gidatzen dutenek ere ahalmenik ez dutenez olatuei aurre egiteko, oldar biziz badatoz, beraiek nahi duten lekuan egoten utz diezaioten, era berean, arimaren barruak are gutxiago izango du berak nahi duen lekuan gelditzerik, eta haren zentzumen eta ahalmenei egiteko aginduta dutena baino gehiago eginarazterik; kanpokoari, berriz, ez zaio hemen jaramonik egiten....
|
|
7 Bada, bat bateko espirituaren harrapatze honetara berriro etorriz, benetan gorputzetik irten egiten dela dirudi eta, bestalde, argi dago pertsona hau ez dela hilik geratzen; behinik behin, berak
|
ezin
du esan, une batzuetan, gorputzean dagoen ala ez. Osorik, baina bizi garen honen aldean oso bestelakoa den beste lurralde batean egon delako irudipena du; hemengo argiaren aldean hain bestelakoa erakusten zaio, non, bizitza osoa, beste gauza batzuekin batera, hura lantzen arituko balitz ere, ezinezkoa izango bailitzaioke lortzea.
|
|
Guztia zaio nekagarri han dagoen bitartean; bakarrik dagoenean kontsolatzen da pixka bat, baina laster etortzen zaio pena hori, eta hura gabe, ezin da moldatu. Azken batean, tximeletatxo honek
|
ezin
du iraungo duen pausalekurik aurkitu; alderantziz, arima maiteminez samur samur dabilenez gero, su horri indar emateko aukerarik txikienak darama hegan egitera; eta, beraz, egoitza honetan liluramenduak etengabeak dira, eta jendaurrean bada ere, ez dago horiek saihesteko erremediorik, eta berehala datoz jazarpen eta gaizki esateak, eta berak beldurrik gabe egon nahi badu ere, ez diote uzten, pert...
|
|
2 Eta, batetik, arimaren barruan ziurtasun handia duela badirudi ere, batez ere Jainkoarekin bakarrean dagoenean, bestetik oso nahigabeturik dabil; izan ere, berak bihotz bihotzez maite duena iraintzeko deabruak engainatuko ote duen beldur da, gaizki esateek ez baitiote nahigabe handirik ematen, gehiago egin ahal balu bezala aitor entzuleak estutzen duenean izan ezik. Guztiei bere alde otoitz egin dezatela eske eta eske ari da eta Haren Maiestateari beste bide batetik eraman dezala erreguka, bide hori oso arriskutsua dela eta hala egiteko esaten diotelako; hala ere, bide horretan on handia aurkitu duenez gero, eta zerura daraman bidez hauxe dela irakurri, entzun eta Jainkoaren aginduetatik dakienez gero, nahita ere,
|
ezin
du alde batera utzi desira hori, eta Jainkoaren eskuetan uzten du bere burua. Eta desira hori alde batera ezin utzi izateak ere nahigabetu egiten du, aitor entzuleari ez diola obeditzen iruditzen zaiolako; engainatua ez izateko erremedio bakarra obeditzean eta gure Jauna ez iraintzean datzalakoan dago; eta, horrela, uste du, berak dakiela, zati zati egingo balute ere ez lukeela egingo bekatu arin bat; eta nahigabe handia hartzen du, oharkabean halako askotan erortzea ezin saihestu dezakeela ikusiz.
|
|
3 Jainkoak arima hauei Bera, gauza gutxian bada ere, ezertan ez nahigabetzeko, ezta inperfekziorik ere ez egiteko, ahal balute, hain desira handia ematen die, non, horregatik soilik, besterik ez balitz ere, jendeengandik ihes egin nahiko bailukete eta inbidia handia baitiete basamortuan bizi direnei eta bizi izan direnei. Bestalde, halakoak munduaren erdian sartu nahiko luke, arima batek Jainkoa gorets dezala lortu ahal duen ikusteko; eta emakumea bada, nahigabez dago hori egin
|
ezin
duelako berezko izaerak ezartzen dion loturagatik, eta inbidia handia die, Zaldizkoen armadako Jainko handi hau nor den aldarri eginez, oihu egiteko askatasuna dutenei.
|
|
6 Batzuek uste izan dezakete
|
ezin
dutela gogoetarik egin Pasioaz; beraz, gutxiago egin ahal izango dute Birjina guztiz santuaz, eta Santuen bizitzaz, haien oroipena guretzat hain ongarri eta arnasa emaile izan arren. Ez dakit nik zertan pentsatzen duten; gorputzezkoa den guztitik aldendurik, aingeru espirituak maitasunez sutuak daude beti; gorputz hilkor honetan bizi garenok, ordea, gorputz hilkorra izan eta Jainkoagatik hain gauza handiak egin zituzten haiekin harremana izan, haiengan pentsatu eta haien laguntza izan beharra dugu; are gutxiago aldendu behar da nahita geure on guztia eta erremedioa dugun Jesu Kristo gure Jaunaren Gizatasun txit santutik.
|
|
Ez dakit nik zertan pentsatzen duten; gorputzezkoa den guztitik aldendurik, aingeru espirituak maitasunez sutuak daude beti; gorputz hilkor honetan bizi garenok, ordea, gorputz hilkorra izan eta Jainkoagatik hain gauza handiak egin zituzten haiekin harremana izan, haiengan pentsatu eta haien laguntza izan beharra dugu; are gutxiago aldendu behar da nahita geure on guztia eta erremedioa dugun Jesu Kristo gure Jaunaren Gizatasun txit santutik. Eta
|
ezin
dut sinetsi halakorik egiten dutenik, nahasita daudela baizik, eta horrela kalte egingo diete beren buruei eta besteei. Behintzat nik ziurtatzen dizuet ez direla sartuko azken bi egoitza hauetan; izan ere, gidaria, hau da, Jesus ona, galtzen badute, ez dute biderik aurkituko; nahiko izango da gainerako egoitzetan ziur badaude.
|
|
7 Badira arima batzuk, eta asko dira nirekin harremanak izan dituztenak? gure Jaunak kontenplazio gorenera eraman dituenez gero, hantxe beti gelditu nahi luketenak, eta hori ezin da; baina Jaunaren mesede honekin geratzen dira eta horrela
|
ezin
dute gogoetarik egin Pasioko misterioez eta Kristoren bizitzaz lehen egiten zuten bezala. Eta ez dakit zein den horren arrazoia, baina hau oso ohikoa da, hau da, adimena meditaziorako lehen adinako gaitasunik ez duela geratzen dela.
|
|
11 Hauxe da Jainkoak naturaz gaindiko gauzetara eta kontenplazio gorenera eraman duen hark arrazoi duela diodana; izan ere, esan dudanez? ez dakit zergatik, baina gehienetan
|
ezin
du. Hala ere ez du izango, hau da, ez du arrazoirik izango, misterio hauetan ez dela gelditzen eta ez dituela haiek askotan, batez ere Eliza Katolikoak ospatzen dituenean, gogoan erabiltzen esaten badu; Jainkoagandik hainbeste hartu duen arimak halako maitasun agiri ederrik ahanztea ere ezinezkoa da, gure Jaunari dion maitasunean bera gehiago sutzeko txingar pizgarri biziak baitira; gertatzen dena da ez dela konturatzen, arimak misterio hauek era bikainagoan ulertzen dituelako:
|
|
izan ere, adimenak agertzen dizkio, eta oroimenean josirik geratzen dira; beraz, Baratzean izerdi izugarri harekin Jauna eroria ikusteaz besterik gabe, nahikoa du ez ordubeterako soilik, egun askotarako baizik, begirada xumeaz Hari erreparatuz, nor den eta zein esker gaiztokoak izan garen hain oinaze handiaz; gero borondatea dator, samurtasunez ez bada ere, mesede hain handiaren ordainez zer edo zertan zerbitzu egin nahirik eta hainbeste sufritu zuenagatik sufritu nahirik eta antzeko gauza egin nahirik, horietan oroimena eta adimena jardunez. Eta uste dut horregatik dela Pasioaz gogoeta egin ezina, eta horrek sinestarazten dio
|
ezin
duela hartaz gogoeta egin.
|
|
Eta ziurtzat dut jokaera hau ez litzatekeela eragozpena izango, on guztirako laguntza handia baizik; hasieran esan nuen gogoeta egiten lan nekagarria hartzea bai, ordea, eragozpena litzatekeela, eta uste dut ezin izango duela gehiagora iritsi denak. Baliteke hala izatea ere, Jainkoak arimak bide askotatik eraman ditzakeelako; hala ere, ez bitez hortik joan
|
ezin
dutenak, ezta Jesu Kristo gure onaren misterioetan dauden ondasun hain handiez gozatzeko gaitasunik ez dutelakotzat jo ere; inork ez dit buruan sartuko, denik eta espiritualena bada ere, hemendik ongi ez doazenik.
|
|
11 Aitor entzuleek hau ikusi
|
ezin
dutenez gero eta, beharbada, Jainkoak mesede hau egiten dionari esaten ere ez dakitenez gero, beldur dira eta arrazoiz, gainera. Eta horrela, kontuz ibili beharra dago, agerkari hauek zer fruitu ematen duten ikusteko denbora hartuz, eta ariman nolako apaltasuna eta bertutezko sendotasuna uzten duten apurka apurka aztertuz; izan ere, deabruarena bada, laster utziko du seinalea eta milaka gezurretan harrapatuko dute.
|
|
Hau beste leku batean idatzi badut ere, hemen jartzea nahi izan dut, erremedio hau agindu zioten pertsona bat samindurik zebilela ikusi nuelako. Ez dakit nork asmatu zuen, obeditu baino besterik
|
ezin
duenari halako oinazea emateko bidea, aitor entzuleak hau egin ezik galdurik ibiliko dela uste izanik, aholku hau ematean; nire iritzia, berriz, hau da: hori aholkatu arren, arrazoi hau agertzeko hari apaltasunez eta ez hartzeko aholkua.
|
|
Beste era batzuk ere erabili ohi ditu komunikatzeko Haren Maiestateak, goragokoak eta ez hain arriskutsuak, nire ustez deabruak
|
ezin
baititu imitatu, eta horrela, nekez aditzera eman daitezke, oso ezkutuko gauzak direlako; irudizkoak, ordea, hobeki eman daitezke aditzera.
|
|
5 Baita gertatzen da, halaxe bat batean eta ezin esan daitekeen eran, Jainkoak berarengan egia bat agertzea, dirudienez, kreaturetan dauden guztiak ilundurik uzten dituena, oso argi ulertaraziz gezurrik esan ezin dezakeen egia Bera dela soilik; eta ongi ematen da aditzera Davidek salmo batean dioena, hau da, gizaki oro gezurtia dela, sekula horrela ulertu ez dena askotan entzun arren. Jainkoa hutsik egin
|
ezin
duen egia da. Gogora datorkit Pilato, zenbat galdera egin zizkion gure Jaunari, Pasioan egia zer den esan zionean, eta zein gutxi ulertzen dugun hemen Egia goren honetatik.
|
|
Izan ere, adimena oso bizi dago arima hura Jainkoagandik bereiz egotea sentitzeko dagoen arrazoia ulertzeko; eta Haren Maiestateak laguntzen du une hartan bere buruaren albiste bizi biziaz; horrek samina hainbesteraino handiagotzen du, non oihu handiak emateari ekiten baitio. Eraman handikoa eta asko ikusia den pertsona izan arren, une hartan
|
ezin
du gehiago; izan ere, sentimendu hau ez da gorputzean, esanda geratu denez?, arimaren barruan baizik. Hortik atera zuen pertsona honek arimaren minak gorputzarenak baino askoz ere latzagoak zirela, eta burura etorri zitzaion era horretakoak zirela garbitokian sufritzen direnak, gorputzik ez izateak ez baitie eragozten gorputza izanda hemen sufritzen zituzten guztiak baino askoz ere gehiago sufritzea.
|
|
–Hona arte egin zezakeen halakorik, eta horrela igarotzen zuen bizia. Orain
|
ezin
du, bere arrazoia beraren jabe ez dela baitago; ez da gauza gogoeta egiteko ere, sufritzeko duen arrazoiaz gogoeta egiteko izan ezik, bere maiteagandik urruti egonik, zertarako nahi du bizia. Bakardade bitxi bat sumatzen du.
|
|
Hain probetxu handiaz geraturik, hura askotan sufritzea nahiko luke. Baina inola ere
|
ezin
du, ezta ez dago inolako erremediorik ere hura berriro izateko, Jaunak nahi izan dezan arte, etortzen zaionean ez kontra egiteko ez kentzeko erremediorik ez dagoen bezala. Lehen baino askoz ere munduarekiko erdeinu handiagoaz geratzen da, oinaze hartan bertako ezerk ez ziola lagundu konturatzen delako, eta kreaturetatik askoz ere askatuago, Kreatzaileak soilik kontsola eta ase dezakeela konturatzen delako, eta beldur eta kontu handiagoz Hura ez iraintzeko, bai oinazetzeko eta bai kontsolatzeko ahalmena duela konturatzen delako.
|
|
Eta hasieretan hoberena beti da desegitea; izan ere, Jainkoarena bada, laguntza handiagoa da aurrera egiteko, eta, gainera, probatua denean hazi egiten da. Hau honela da, baina ez da egin behar arima estutuz eta larriaraziz, hark egiaz
|
ezin
duelako gehiago.
|
|
Eta horrela, handia da poztasuna, milaka itzulingururen ondoren eta gauza guztiz zailetan, haren hitza beteta ikusten duenean; pertsonari berari hortik neke handiak gainera etorri arren, nahiago du haiek eramatea, Jaunak esan ziola ziur dakiena bete gabe geratzea baino. Beharbada, ez dute pertsona guztiek izango ahulezia hau, egiaz ahulezia bada, nik
|
ezin
baitut gaitzetsi txartzat.
|
|
12 Bada beste erarik ere Jaunak arimari hitz egiteko, nik beraren aldetik oso ziurtzat dudana, adimenezko ikuskariren batekin izaten dena; geroago esango dut hau nolakoa den. Arimaren barru barruan gertatzen da, eta iruditzen zaio hain argi entzuten dizkiola hitz haiek arimako entzumenaz Jaunari berari eta hain sekretuan, non, ulertzeko erak berak, ikuskariak berak egiten dituen jarduerekin batera, sendotzen eta ziurtasuna ematen baitu han
|
ezin
duela deabruak muturrik sartu. Ondorio handiak uzten ditu hau sinesteko; gutxienez gauza ziurra da ez datorrela irudimenetik; eta horrez gainera, ongi begiratuz gero, horretaz ziur egon daiteke, arrazoi hauengatik:
|
|
Moisesek berak ere ez zuen jakin sasian ikusi zuen guztia esaten, Jainkoak esatea nahi zuena baizik; dena dela, Jainkoak haren arimari bere sekretuak ziurtasunez agertu ez balizkio Jainkoa dela ikus eta sinets zezan, nekez jarriko zen hainbeste lanetan eta hain astunetan; baina hain gauza handiak ulertuko zituen sasitza hartako arantza artean, non adore eman baitzioten Israel herriaren alde egin zuena egiteko. Beraz, ene ahizpak, Jainkoaren ezkutuko gauzak ulertzeko ez dugu arrazoi bila jardun behar, baizik eta, ahaltsua dela sinesten dugunez gero, argi dago sinetsi behar dugula gu bezalako ahal izate urriko har batek
|
ezin
dituela ulertu haren handitasunak. Gorets dezagun etengabe, gauza batzuk uler ditzala nahi izan duelako.
|
|
(Batera ikusitakoa dut soilik gogoan). ...onela estasian dagoenean, sekretu hauek ikusterik Jaunak beti nahi izaten ez badu ere (Hartaz gozatzean erabat murgildua dagoelako, hain on handi hori nahikoa duela), noizean behin nahi izaten du arima bere baitako egoera hartatik irten dadin eta bat batean ikus dezan gela hartan dagoena, eta horrela geratzen da, bere senera etorri denean, ikusi zituen handitasunak irudikatzen zaizkiola; hala ere,
|
ezin
du adierazi haietako bat ere, eta ez da iristen haren izaera Jainkoak naturaz gaindiko eran ikus dezala nahi duena baino gehiago ikustera.
|
|
Oso lagun ona dugu Jesus laguntza honetatik urrundu ez gaitezen, ezta haren Ama guztiz Santuarenetik ere, eta gogoko izan dezagun haren oinazeez guk min hartzea, geure poz eta gozotasuna une batzuetan alde batera utzi behar badugu ere. Arrazoi handiagoz, ene alabak, gozotasuna otoitzean hain ohikoa ez denean, askotariko uneak baitaude; eta beti egoera berean dagoela, hau da, esanda geratu dena
|
ezin
duela egundo ere egin dioena, nik susmagarritzat joko nuke; eta zuek ere halakotzat izan eta saiatu engainu horretatik eta liluralditik irteten zeuen indar guztiekin; eta hori nahiko izan ezik, esan prioreari, arrisku hori baztertu dezakeen ardura handiko ofizioren bat eman diezazuen; horrek luze iraungo balu, zentzuarentzat eta buruarentzat arrisku hori oso handia izango bailitzateke....
|
|
Jaunak bere ikasleei esan ziena aipatzen dute, hau da, hobe zela haientzat Bera joatea. Nik
|
ezin
dut hori jasan. Bere Ama guztiz Santuari ez zion esan halakorik, fedean sendo zegoelako; bazekien Jainkoa eta gizona zela, eta haiek baino maiteago bazuen ere, hain perfekzio handiz maite zuen, non Gizatasunak eragotzi gabe lagundu egiten baitzion.
|
|
Eta ez nuen ulertzen zergatik zen, eta ez nuen ulertu ere egingo, hura egokia zela uste bainuen, harik eta, neure otoitz era Jainkoaren zerbitzari bati agertuz, konturarazi ninduen arte. Gero argi ikusi nuen zein oker nindoan, eta sekula ere ez zait damuaren harra kendu bihotzetik hain galera handiaz nekez lor daitekeela irabazirik ulertu
|
ezin
nueneko garai bat izan zelako; eta ahal dudanean, ez dut nahi inolako onik, on guztiak etorri zaizkigunaren bidez lortua izan ezik. Izan bedi beti betiko goretsia, amen.
|
|
1 Argiago ikus dezazuen, ahizpak, esan dudana horrela dela eta zenbat eta aurrerago joan arima, hobeki lagun egiten diola Jesus on honek, egoki izango da azaltzea nola, Haren Maiestateak nahi duenean, Berarekin ibiltzea baino besterik
|
ezin
dugun, Haren Maiestatea komunikatzen zaigun eta guri digun maitasuna, agerpen batzuekin eta ikuskari hain miragarriekin, erakusten digun era eta moduetan argi ikusten denez; honelako mesederen bat egiten badizue, izuturik ibil ez zaitezten esan nahi dut azken batean hauetakoren bat. Jaunak esaten asma dezadala nahi badu?, biziki gorets dezagun, mesede hori guri egin ez arren, hain handi eta ahalt...
|
|
Honi adimenezko ikuskaria deitzen diote, ez dakit nik zergatik. Jainkoak mesede hori egin zion pertsona hau ikusi nuen, geroago esango ditudan beste batzuekin, hasiera batean oso nekatua,
|
ezin
zuelako ulertu zer zen, ez baitzuen ikusten; eta era hartara agertzen zitzaiona Jesu Kristo gure Jauna zela hain ziur zegoen, non ezin baitzuen zalantzarik izan, hau da, hantxe zegoen ikuskari hura; Jainkoagandikoa ote zen ala ez, hala zela ulertarazteko ondorio handiak berekin batera bazekartzan ere, oraindik beldurrez zebilen, eta berak sekula ere ez zuen entzun adimenezko ikuskariaren izenik, ...
|
|
Honi adimenezko ikuskaria deitzen diote, ez dakit nik zergatik. Jainkoak mesede hori egin zion pertsona hau ikusi nuen, geroago esango ditudan beste batzuekin, hasiera batean oso nekatua, ezin zuelako ulertu zer zen, ez baitzuen ikusten; eta era hartara agertzen zitzaiona Jesu Kristo gure Jauna zela hain ziur zegoen, non
|
ezin
baitzuen zalantzarik izan, hau da, hantxe zegoen ikuskari hura; Jainkoagandikoa ote zen ala ez, hala zela ulertarazteko ondorio handiak berekin batera bazekartzan ere, oraindik beldurrez zebilen, eta berak sekula ere ez zuen entzun adimenezko ikuskariaren izenik, eta halakorik zegoenik ere ez zuen uste; hala ere, argi ulertzen zuen esandako era hartara askotan hitz egiten ziona Jaun hau zela, dio...
|
|
Berak erantzun zion ez zekiela, eta zuela aurpegirik ikusten, ezta ezin zezakeela esandakoa baino gehiago esan; zekiena zela Bera zela hitz egiten ziona eta ez zela irudipena. Eta hainbesteko beldurrak sartzen bazizkioten ere, askotan
|
ezin
zuela zalantzan jarri, batez ere hau esaten zionean: Ez izan beldurrik, neu naiz.
|
|
Ez izan beldurrik, neu naiz. Hitz hauek hainbesteko indarra izanik,
|
ezin
zuen zalantzarik izan orduan behintzat, eta hain lagun onarekin sendoturik eta alai geratzen zen; argi ikusten zuen laguntza handia zitzaiola eskuarki Jainkoa gogoan erabiltzeko eta kontu handia izateko Hura nahigabetzeko gauzarik ez egiteko, beti begira zeukala iruditzen baitzitzaion. Eta Haren Maiestatearekin harremanetan jarri nahi zuenean otoitzean, eta baita otoitzean ez zenean ere, hain hurbil zegoela zeritzan, non ezin baitzuen Hari entzun gabe egon; baina hitzak ez zituen ulertzen berak nahi zuenean, orduz kanpo baizik, behar zenean.
|
|
Hitz hauek hainbesteko indarra izanik, ezin zuen zalantzarik izan orduan behintzat, eta hain lagun onarekin sendoturik eta alai geratzen zen; argi ikusten zuen laguntza handia zitzaiola eskuarki Jainkoa gogoan erabiltzeko eta kontu handia izateko Hura nahigabetzeko gauzarik ez egiteko, beti begira zeukala iruditzen baitzitzaion. Eta Haren Maiestatearekin harremanetan jarri nahi zuenean otoitzean, eta baita otoitzean ez zenean ere, hain hurbil zegoela zeritzan, non
|
ezin
baitzuen Hari entzun gabe egon; baina hitzak ez zituen ulertzen berak nahi zuenean, orduz kanpo baizik, behar zenean. Bere eskuinaldean zebilela sentitzen zuen, baina ez zentzumen hauen bidez pertsona bat geure ondoan dugula senti dezakegunez; esaten asmatu ezin dugun bestelako bide finago batetik delako; baina ziur ziurra da, bestea bezain ziurra eta askoz ere ziurragoa ere bai; izan ere, hemen irudipena izan daiteke, baina beste honetan ez, irabazi handiekin eta barruko ondorioekin baitator; malenkonia balitz, ez litzateke halakorik izango; ezta deabruak ere ez luke hainbesteko onik ekarriko, eta arima ere ez litzateke ibiliko hain bake handiaz eta Jainkoa pozteko hain desira etengabeaz eta Harengana ez daraman guztia arbuiatzeko gogoaz.
|
|
Eta Haren Maiestatearekin harremanetan jarri nahi zuenean otoitzean, eta baita otoitzean ez zenean ere, hain hurbil zegoela zeritzan, non ezin baitzuen Hari entzun gabe egon; baina hitzak ez zituen ulertzen berak nahi zuenean, orduz kanpo baizik, behar zenean. Bere eskuinaldean zebilela sentitzen zuen, baina ez zentzumen hauen bidez pertsona bat geure ondoan dugula senti dezakegunez; esaten asmatu
|
ezin
dugun bestelako bide finago batetik delako; baina ziur ziurra da, bestea bezain ziurra eta askoz ere ziurragoa ere bai; izan ere, hemen irudipena izan daiteke, baina beste honetan ez, irabazi handiekin eta barruko ondorioekin baitator; malenkonia balitz, ez litzateke halakorik izango; ezta deabruak ere ez luke hainbesteko onik ekarriko, eta arima ere ez litzateke ibiliko hain bake handiaz eta Jai... Eta gero argi ikusi zen ez zela deabrua, gero eta gehiago aditzera emanez baitzihoan.
|
|
6 Eta esango duzue, ikusten ez bada, nola jakin Kristo den, edo noiz den santua, edota haren Ama txit aintzatsua. Hori ez du jakingo arimak esaten, ezta
|
ezin
du ulertu nola ulertzen duen ere, baina ziurtasun oso osoaz daki. Jauna bada, hitz egiten duenean, errazago dela ematen du; baina santua denean, hitzik egiten ez baitu, eta Jaunak han arima hari lagun egiteko jarri duela baitirudi, gehiago harritzekoa da.
|
|
7 Arimak dituen ondorio hauek, esanda geratzen direnak, Jaunak bide honetatik eraman ditzan zuetako edozeinek suma ditzake, engainua ez dela jakiteko ezta irudipena ere, esan dudanez? eta ez dut uste deabruarena izanik hainbeste iraun dezakeenik, arimari onura nabari nabaria eta barruko hain bake handia ekarriz, harengan ez baita ohikoa hori, eta
|
ezin
baitu, nahi izanda ere, hain gauza txarrak hainbeste on egin. Arima Jainkoarekin guztiz bat eginda eta gogoan Hura duela ikusteak, hain amorru handia emango lioke, non, saiatuko balitz ere, ez bailitzateke sarri itzuliko; leiala da Jainkoa, eta ez du onartuko deabruari halako eskua ematea, Haren Maiestatearen gogoko izatea eta haren ohore eta aintzarako bere bizia eskaintzea baino besterik nahi ez duen arima batengan; bestera egingo du:
|
|
2 Orain begira dezagun, aurreko kapituluan esan dizuedanez, nola dagoen Jaun hau, urrezko gauza batean balio eta bertute handi handiko harribitxi preziatua edukiko bagenu bezala baita; sekula ikusi ez arren, ziur ziur dakigu han dagoela; baina harribitxiaren bertuteek ez gaituzte onurarik gabe uzten, aldean badaramagu. Sekula ikusi ez badugu ere, ez du horratik gure estimua galtzen, esperientziaz ikusi dugulako, hartarakoa izanik, gaitz batzuetatik sendatu gaituela; baina ez gara ausartzen hari begiratzen, ezta erlikia ontzia irekitzen ere, eta gainera
|
ezin
dugu, hura irekitzeko modua bitxiaren jabeak dakielako soilik, eta hartaz balia gaitezen utzi bazigun ere, giltzarekin bera geratu zen eta, berea duenez gero, erakutsi nahi digunean irekiko du, eta hartu ere, egin ohi duenez, berak deritzonean hartuko du.
|
|
4 Irudia badiot ere, ikusten duenaren iritziz ez da ulertu behar pintatua denik, benetan bizia dela baizik, eta batzuetan arimarekin hitz egiten aritzen da, eta sekretu handiak agertzen ere bai. ...baitezaket modu berezian, ez zelako hortik igaro; eta esperientziarik ez badago, nekez eman daiteke arrazoi ziurrik); izan ere, haren dirdira isuritako argi baten antzekoa da eta, landu ahal bada, diamantezko gauza mehe batez estalia dagoen eguzki baten antzekoa; janzkiak holanda ehunezkoa dirudi, eta Jainkoak arimari ia mesede hau egiten dion bakoitzean, liluramenduan geratzen da, haren ezerezak
|
ezin
baitu jasan hain ikuskari izugarririk.
|
|
8 Oi, ene Jainkoa, bai egiazkoak direla hitz hauek!, eta bai ongi ulertzen dituela arimak, otoitz honetan bere buruz ikusten baitu! Eta bai ongi ulertuko genukeela guztiok geure erruagatik ez balitz, Jesu Kristo gure Errege eta Jaunaren hitzek
|
ezin
dutelako huts egin! Baina ongi ez prestatzean eta argi honi enbarazu egin diezaiokeen guztitik ez aldentzean huts egiten dugunez gero, ez dugu geure burua ikusten begira gauden ispilu honetan, gure irudia zizelkaturik dagoenekoan.
|
|
Hauek, alde batetik, lehenbizikoek baino hainbat lan gehiago dute, haiek adinako arriskurik ez badute ere, honezkero ezagunak zaizkiela baitirudi, eta barrurago sartuko diren itxaropena dago. Lan gehiago dutela diot, lehenbizikoak entzuten ez duten mutuak bezala direlako, eta horrela hitzik ez egitearen zama hobeki daramate; entzun bai eta hitzik egin
|
ezin
dutenek, ordea, ez lukete horrela eramango, askoz ere gaizkiago baizik. Hala ere, ez da horregatik nahiago izaten entzuten ez dutenen zoria, azken batean esaten digutena aditzea gauza handia baita.
|
|
Bada, hasieran huts egiten badugu, Jaunak berehala gure nahia egin dezala eta geuk irudikatzen dugun bezala eraman gaitzala nahi izanik, zer sendotasun izan dezake eraikin honek? Saia gaitezen gure esku dagoena egiten eta zomorro pozoitsuetatik geure burua gordetzen; izan ere, Jaunak nahi izaten du sarritan pentsamendu txarrek eraso diezagutela eta nekaraz gaitzala, gainetik kendu
|
ezin
ditugula, eta lehortasunak izan ditzagula; are gehiago, batzuetan hoska egin diezaguten ere baimentzen du, gero geure burua hobeki babes dezagun eta bera iraindu izanak min eman digun ala ez ikusteko.
|
|
nik ere horixe nahi nuke; baina zer egin behar dut neure erruz soil soilik galdu badut! Ez naiz kexatuko Jainkoaz, zuen gurariak bete daitezen, Hark hainbat laguntza eman ez izanaz;
|
ezin
dudala esan hau malko eta nahasmen handirik gabe, niri irakats liezadaketenei idazten ni neu ari naizela ikusirik. Obedientzia latza izan da!
|
|
Azken batean, gauza guztietan bereiz utzi behar ditugu Jainkoaren erabakiak. Nik neuk uste dut, gehien gehienetan esan dudana gertatzen dela; bada, arima hauek ezergatik ere bekaturik ez luketenez egingo, ezta konturaturik bekatu arinik ere, eta beren bizitza eta beren ondasunak ongi erabiltzen dituztenez gero,
|
ezin
dute onez eraman gure Erregea dagoen lekurako atea beraiei ixterik, haren zerbitzaritzat baitute beren burua, eta badira, izan ere. Baina munduko erregeak hemen zerbitzari ugari baditu ere, ez dira guztiak sartzen haren egonlekuraino.
|
|
5 Honela da zer edo zertan gutxietsiak izatea edota izen ona pixka bat galtzea gertatzen zaienean; Jainkoak askotan onez eramateko grazia egiten badie ere (bertutea jendaurrean indartzearen oso zalea delako, haiek dutela uste den bertuteak berak kalterik izan ez dezan, eta baita zerbitzu egin diotelako ere, oso ona baita gure On hau), han geratzen zaie
|
ezin
dutelako kezka, laster batean ezeztatzen ez dena. Oi ene Jainkoa!
|
|
4 Bada, hemen esango nuela esan nuenaz, hau da, otoitzean izaten diren pozen eta gozotasunen artean den aldeaz hitz eginez, pozak guk geure gogoetaz eta gure Jaunari egindako eskariez lorturikoei dei dakiekeela uste dut nik, gure izaeratik datorrenari, Jainkoak horretarako laguntza ematen badu ere, Hura gabe
|
ezin
dugula ezer egin esan zuenetik hori atera behar baita; baina bertutezko egintzatik bertatik sortzen dira eta geure lanez irabazi dugula dirudi, eta arrazoiz ematen digu poza halako gauzetan jardun izanak. Alabaina, gogoeta egiten badugu, poz berberak izango ditugu munduan gerta daitezkeen gauza askotan ere:
|
|
Zugan pentsatzea baino beste jakin beharrekorik ez delakoan gaudenez gero, ez dakigu dakitenei galdetzen ezta zer galdetu behar zaien ere, eta txarra ez dena, ona baizik, hutsegite larria dela uste izaten dugu. Hemendik datoz otoitzari emanda dauden jende askoren nahigabeak eta barruko nekeez kexu izateak, behinik behin letrarik ez duen jende askorenak, eta ilunaldiak datoz eta osasun galtzeak eta baita guztia bertan behera uztea ere, barne mundurik ez dagoela hemen barruan uste dutelako; eta ortziaren mugimendua geldiarazi
|
ezin
dugunez, abiada bizia baitabil, era berean ezin dugu geldiarazi geure pentsamendua ere, eta gero harekin batera sartzen ditugu arimaren ahalmen guztiak ere eta galduak garela uste izaten dugu eta alferrik galtzen dugula Jainkoaren aurrean gauden denbora; eta, beharbada, arima oso osoan Berarekin egongo da hur hurreko egoitzetan, pentsamendua, berriz, gaztelu inguruan, milaka piztia anker eta pozo... Eta, gehienetan, egonezin eta nekeak geure burua ez ezagutzetik datoz.
|
|
Zugan pentsatzea baino beste jakin beharrekorik ez delakoan gaudenez gero, ez dakigu dakitenei galdetzen ezta zer galdetu behar zaien ere, eta txarra ez dena, ona baizik, hutsegite larria dela uste izaten dugu. Hemendik datoz otoitzari emanda dauden jende askoren nahigabeak eta barruko nekeez kexu izateak, behinik behin letrarik ez duen jende askorenak, eta ilunaldiak datoz eta osasun galtzeak eta baita guztia bertan behera uztea ere, barne mundurik ez dagoela hemen barruan uste dutelako; eta ortziaren mugimendua geldiarazi ezin dugunez, abiada bizia baitabil, era berean
|
ezin
dugu geldiarazi geure pentsamendua ere, eta gero harekin batera sartzen ditugu arimaren ahalmen guztiak ere eta galduak garela uste izaten dugu eta alferrik galtzen dugula Jainkoaren aurrean gauden denbora; eta, beharbada, arima oso osoan Berarekin egongo da hur hurreko egoitzetan, pentsamendua, berriz, gaztelu inguruan, milaka piztia anker eta pozoitsuekin sufrituz eta sufrimendu horiekin merezi... Eta, gehienetan, egonezin eta nekeak geure burua ez ezagutzetik datoz.
|
|
6 Bertsora itzuliz berriro, nire ustez, hemen on egin diezadakeena, zabaltze hura da; horrela dirudi, diodan iturburu honetatik, hau da, gure sakonetik zerutar ur hura sortzen hasten denez gero, gure barrualde osoa hedatuz eta zabalduz doala dirudi eta ezin esanezko ondasunak sortzen ditu, arimak berak ere
|
ezin
du ulertu zer ematen zaion han. Lurrin gozo bat sumatzen du, nolabait esateko?
|
|
Hara, uler iezadazue, ez da berorik sentitzen ezta usain gozorik sumatu ere, gauza horiek baino zer finagoa baita; baina zuei aditzera ematearren diot. Eta jakin dezatela honetatik igaro ez diren pertsonek, egiaz horrelaxe gertatzen dela eta ulertzen dela, eta arimak nik orain esaten dudana baino argiago ulertzen duela; ez dela hau burura etor daitekeen irudipena, ahaleginak ahalegin, guk
|
ezin
baitugu lortu, eta bertan ikusten da ez dela gure izaeratikoa, jainkozko jakinduriaren urre garbi garbi hartatikoa baizik.
|
|
esanez (ik. 5 Kont., 13 zenb.; eta Santuaren gutuna B.M.C., 2 liburukiko, 208 orrialdetik 210.era); 1571n ere sarri izaten zituen, berak lehen baino gutxiago zituela esan arren; pixka bat geroago, data zehatzik
|
ezin
dugu eman baina, grazia mistiko honek leku uzten die hain bortitzak ez diren beste batzuei: –joan egin zaizkit hiltzeko desira eta bultzada bizi haiek?
|
|
bata, Jainkoa iraintzeko beldur ikara handi handia, eta horrela, hain gaitz ikaragarriak ikusirik, etengabe eskatzen ari zitzaion ez ziezaiola utz erortzen; bigarrena, apaltasunerako ispilu bat, egiten dugun gauza onak ez duela gugan hasierarik ikusiz, gure arimak landatuak dauden zuhaitz honetan, eta gure egintzei beroa ematen dien eguzki honetan baizik. Berak dio, hau hain argi agertu zitzaiola, non, gauza onen bat egitean edota egiten ikustean, bere printzipio horretara jotzen baitzuen eta laguntza hau gabe
|
ezin
dugula ezer konturatzen baitzen; eta hemendik zetorkion, gero, Jainkoa gorestera joatea eta, gehienetan, ona zen gauzaren bat egitean bere buruaz ez gogoratzea.
|
|
eta ez gelaren erruz, ez dakit nola esan?, baina berarekin batera sartu ziren suge, sugegorri eta gauza pozoitsuekin, ez diote uzten argiari erreparatzen. Norbait eguzkiak biziki jotzen duen alde batean sartzea eta begiak lurrez estalirik izatea bezala da, ia
|
ezin
baititu begiak ireki. Gela argi dago, baina berak ez du argitasun hartaz gozatzen, beraiek soilik ikusteko begiak itsutzen dizkioten eragozpenengatik edota piztia eta animalia kontuengatik.
|
|
Nik uste dut, Haren Maiestateak egiten duenean, munduko gauzak alde batera utziz doazenei egiten diela. Ez dut esaten nik egitez izan behar duenik, batzuek beren egoeragatik
|
ezin
baitute, desiraz baizik, berariazko eran dei egiten baitie adi egon daitezen barruko gauzetara; eta honela uste dut, Haren Maiestateari leku egin nahi badiogu, ez diola hau bakarrik emango gehiagorako dei egiten hasi zaionari.
|
|
4 Gorets beza biziki, bere baitan hau nabari dezanak, berak mesedea ezagutzea zerikusi handikoa delako, eta mesede horregatik eskerrak emateak mesede handiago batzuetarako prestatzea ekarriko dio. Eta aditu ahal izateko, hainbat liburutan gomendatzen denez, saia bitez gogoetarik ez egiten, Jaunak ariman dagianera adi egon baizik; Haren Maiestatea hasi ez bada gu liluratzen,
|
ezin
dut ulertu nola geldiaraz daitekeen pentsamendua, mesede baino kalte gehiago ez egiteko eran; honetaz pertsona espiritual batzuen artean ongi bideraturiko eztabaida izan bada ere, nik neure apaltasun urrian aitortzen dut ez didatela sekula eman ni haienera makurrarazteko arrazoirik. Halako batek fraiPedro Alcántarako santuarena omen den liburu bat aipatu zidan, baietz uste dut, harena zela?, ni beraren aldera jar nadin, hark honen berri bazekielako; eta irakurri genuen eta nik neuk diodana dio hark ere, baina ez nik erabilitako hitz hauen bidez; hala ere, esaten duenetik ateratzen da, ordurako maitasunak itzarririk egon behar duela.
|
|
Baina Errege honek oraindik ez digula entzun eta ikusi ere ez gaituela ikusten uste dugunean, ez dugu inozoak izan behar, nahiko inozo geratzen baita arima hau lortzen saiatzean, eta irudimena askoz ere lehorrago eta, beharbada, urduriago ezer ez pentsatzeko egin duen indarraz, baina Jaunak nahi du eska diezaiogula eta pentsa dezagula beraren aurrean gaudela, Berak dakiela zer zaigun egoki. Nik
|
ezin
dut neure burua behartu giza ahaleginetara, Haren Maiestateak muga ezarri eta berarentzat gorde nahi izan zituela dirudien gauzetan; beste gauza batzuk, ordea, ez zituen berarentzat gorde eta burutu ditzakegu beraren laguntzaz, bai penitentziazko egintzak, bai bestelakoak, esaterako, otoitza, gure ezereztasunak ahal duen heinean.
|
|
Baliteke ni oker egotea, baina horretaz dakienari bestelako arrazoirik entzun arte, beti eutsiko diot iritzi honi; eta honela badakit pertsona bat engainu hauen beldurrez beterik izaten zena, baina otoitz honen beldurrik sekula ere
|
ezin
zuen izan.
|
|
13 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, Senarrak egoitzetako ateak eta baita gaztelu eta harresikoak ere ixteko agintzen du; arima hau gainezkaldian sartu nahi duenean, arnasarik gabe geratzen da eta, batzuetan gainerako zentzumenek gehiago iraun arren, inola ere
|
ezin
du hitz egin; beste batzuetan, berehala kentzen zaio dena eta hoztu egiten zaizkio eskuak eta gorputza, arimarik ez duela esateko moduan, are gehiago, batzuetan, badirudi arnasarik ere ez duela hartzen. Honek gutxi irauten du, sen berean, esan nahi dut.
|
|
1 Oi ene ahizpak!, nola adierazi nik zuoi bosgarren egoitzetan gordetzen diren aberastasuna, altxorrak eta atseginak? Uste dut hobe litzatekeela ezer ez esatea geratzen diren ondorengoei buruz, bada, ezin da adierazi, eta adimenak ere
|
ezin
du ulertu, ezta konparazioek ere ez dute balio hori azaltzeko, lurreko gauzak kaskarregiak direlako xede honetarako.
|
|
13 Oi ene alabak, zenbat gauza ikusiko ditugun, geure apaltasun eta ezereza baino besterik ikusi nahi ez badugu, eta hain Jaun handiaren mirabe izateko ez garela duin eta haren miragarriak
|
ezin
ditugula ulertu konturatzen bagara! Izan bedi goretsia beti betiko, amen.
|
|
Ez daki nondik merezi ahal izan zuen hainbesteko ondasuna;, nondik etor zekiokeen, esan nahi nuen, ongi baitaki ez duela merezi?; bere burua Jauna goresteko halako desiraz ikusten du, non urtu egin nahi bailuke, eta Harengatik milaka heriotza jasan. Gero neke handi handiak eramateko desira sortzen zaio, beste gauzarik
|
ezin
baitu egin. Penitentzia gogo bizi biziak, bakardadearen gogoa, Jainkoa guztiek ezagut dezaten gogoa; eta hemendik datorkio Hura iraindua dela ikustearen samin handia.
|
|
Ez uste izan, nire aita nahiz neba hiltzen bada, heriotza hori ez sentitzeraino Jainkoaren borondatearekin bat egitea denik kontua; ez da kontua, neke eta gaixotasunak badaude, haiek pozik sufritzean ere. Ona da bai, eta batzuetan zuhurtasun kontua da, gehiago
|
ezin
dugulako, eta bertute egiten dugu nahitaezkoa dena. Honelako zenbat egiten zuten filosofoek, eta honelakoak izan ez arren, bestelakoak, jakinduria handia zutelako.
|
|
10 Zenbait unetan atsegin zait arima batzuei erreparatzea; otoitzean ari direnean, iruditzen zaie, Jainkoagatik eraitsiak eta agerian gaitzetsiak izatea nahi luketela, eta gero beren hutsegite txiki bat ere estali egingo lukete ahal izanez gero, edota halakorik egin ez eta egozten badiote, Jainkoak gorde gaitzala. Bada, hau jasan
|
ezin
duenak begira biezaio ongi bere buruari, bere iritzira, bakarrean hartu zuen erabakiari jaramonik ez egiteko; benetan ez zelako izan borondatearen erabakia, benetan borondate hau dagoenean beste gauza bat izaten baita; irudimenaren zerbait izango zen, honen bidez deabruak erasoak egin eta ziriak sartzen dituelako; eta emakumeei eta letrarik gabeko jendeari, beharbada, gehiago, ez dakigulako berei... Ene ahizpak, zein argi antzematen den lagun hurkoaganako maitasuna zuetako nortzuengan dagoen benetan, eta nortzuengan ez dagoen hain perfekzio handian!
|
|
7 Baina, gehienetan, bestelako oinaze handiei eta era askotako gaixotasunei dagokienez, nik ezagutzen dut pertsona bat, Jauna aipaturiko mesede hau egiten hasi zitzaionetik, eta berrogei urte dira harrezkero,
|
ezin
duena esan egiaz egun bat bera ere egon denik minik gabe eta beste era bateko sufrimendurik gabe, gorputzeko osasunik ezaz, hau da, beste sufrimendu handirik gabe. Egia da oso kaskarra izan zela, eta merezi zuen infernuaren ondoan gutxitzat jotzen du guztia.
|
|
...eabruek ematen dituzten beste oinazeetako batzuk, kanpo aldetikoak, ez bide dira hain ohikoak, eta horrela, ez dago haietaz zertan hitz eginik, ezta ez dira gehienetan hain neketsuak ere; bada, eginahalak eginda ere, nire iritziz, ez dira iristen ahalmenak horrela ezgaitzera, ezta arima honela asaldatzera ere; azken batean, arrazoimena geratzen da pentsatzeko, Jaunak baimentzen diena baino gehiago
|
ezin
baitute egin deabruek, eta hau galdua ez dagoenean, guztia ere gutxi da, esanda geratu denaren ondoan.
|
|
Era gozo gozoan zauritua dela konturatzen da, baina ez du igartzen nola ezta nork zauritu duen ere; baina ongi daki gauza zoragarria dela eta ez luke nahi egundo ere zauri hartatik sendatua izaterik. Maitasun hitzez, are kanpoko hitzez, kexatzen zitzaion bere Senarrari, beste gauzarik
|
ezin
zuen eta; izan ere, badaki bertan dela, baina honek ez du bere burua agertu nahi hartaz gozatzen uzteko eran. Eta min handia da, halere atsegin eta gozoa; eta ez izatea nahiko balu ere, ezin du; dena dela, hau ez luke sekula ere nahi izango:
|
|
Maitasun hitzez, are kanpoko hitzez, kexatzen zitzaion bere Senarrari, beste gauzarik ezin zuen eta; izan ere, badaki bertan dela, baina honek ez du bere burua agertu nahi hartaz gozatzen uzteko eran. Eta min handia da, halere atsegin eta gozoa; eta ez izatea nahiko balu ere,
|
ezin
du; dena dela, hau ez luke sekula ere nahi izango: gelditasunezko otoitzeko murgiltze gozo minik gabekoa baino nahiago du.
|
|
–Oi ene ahizpak!, nola adierazi nik zuoi bosgarren egoitzetan gordetzen diren aberastasuna, altxorrak eta atseginak? Uste dut hobe litzatekeela ezer ez esatea geratzen diren ondorengoei buruz, bada, ezin da adierazi, eta adimenak ere
|
ezin
du ulertu, ezta konparazioek ere ez dute balio hori azaltzeko, lurreko gauzak kaskarregiak direlako xede honetarako.
|
|
14 Egunotan gertatu zait, monasterio honek errentarik
|
ezin
duela eduki dioen Brebe bat Erromatik ekartzean, guztiz amaitu dela eta hainbat lan kosta izan dela iruditzen zaidala. Honela, amaituta ikusirik poz pozik eta izan nituen lanei buruz pentsatzen eta zerbaitetan nitaz baliatu nahi izan zuelako Jauna goresten nengoela, igaro nituen gauzak gogoratzen hasi nintzen.
|
|
Desira daitekeen guztia era batera han zegoela konturatu nintzen; ikusi, ordea, ez nuen ezer ikusi. Esan zidaten, eta ez dakit nork, han egin nezakeena ezer
|
ezin
nuela ulertu ulertzea dela, eta haren ondoan guztia zela ezereza konturatzea. Horrela, nire arima atsekabetu egiten zen gero, sorkariren batean gera daitekeela eta are gehiago harekin zaletu daitekeela konturatuz, guztia inurritegi bat iruditzen zitzaidalako.
|
|
18 Behin, kontsolatu nahirik, esan zidan, ez nadila nahigabetu (hau maitasun handiz esan zidan), bizitza honetan
|
ezin
genuela beti aldarte bera izan; batzuetan gartsu egongo nintzela eta beste batzuetan garrik gabe; batzuetan egonezinik eta beste batzuetan baketsu eta tentaldiekin, baina Beragan uste osoa izateko eta ezbeldurtzeko.
|
|
–Ez, monasterioak gizalege eta jakintzaren gortea izan behar dutela baitiote. Nik, egia esan,
|
ezin
dut ulertu hau. Pentsatu dut santuren batek esan ote duen, monasterioak zeruko gortesau izan nahi dutenei irakasteko gortea izan behar zuela, eta alderantziz ulertu dute.
|
|
Hau nagusitasun handia da arimarentzat; hain handia, non ez baitakit berau duenak izan ezik beste inork ulertuko duen; izan ere, norberagandik eta berez askatzea da, gure lanik gabe egiten delako; Jainkoak egiten du guztia, Haren Maiestateak agertzen baititu egia hauek eta josita geratzen baitira, guk era hartara eta hain tarte laburrean
|
ezin
ditugula lortu argi ikusteko eran.
|
|
Gerora agertu izan zait batzuetan aintza handi handitan eta gauza batzuk esan zizkidan. Hain otoitz handia zeukalarik, hil zenean, ahulezia handiaz saihestu nahi eta
|
ezin
zuen, liluramendu handiak zituelako. Hil baino pixka bat lehenago idatzi zidan galdetuz, zer bide zegoen hori saihesteko; meza eman berri zela, luzaro geratzen zelako liluramenduan, saihestu ezin zuela.
|
|
Hain otoitz handia zeukalarik, hil zenean, ahulezia handiaz saihestu nahi eta ezin zuen, liluramendu handiak zituelako. Hil baino pixka bat lehenago idatzi zidan galdetuz, zer bide zegoen hori saihesteko; meza eman berri zela, luzaro geratzen zelako liluramenduan, saihestu
|
ezin
zuela. Jainkoak, azkenik, bere bizitza osoan egin zion zerbitzu zintzoaren saria eman zion.
|
|
30 Jesusen Lagundiko ikastetxe batean nintzela, batzuetan izaten nituela esan dudan eta oraindik baditudan gorputz eta arimako sufrikario handiekin, pentsamendu on bat ere, neure ustez, onartu
|
ezin
nuela nengoen. Gau hartan Lagundiko etxe hartako anaia bat hil zen, eta haren alde Jainkoari otoitz egiten eta Lagundiko beste aita batek haren arimaren alde ematen zuen meza entzuten ari nintzela, neure baitan barneratzeko eragin bizia izan nuen eta zerura igotzen ikusi nuen aintza handiz eta Haren Maiestatea berarekin zihoala.
|
|
6 Hain alde handia dago eskatzeko bi era hauen artean, non ez baitakit nola azaldu; izan ere, batean eskatzen badut ere (Jaunari eskatzeko ahalegina egiten baitut, beste batzuetan bezalako gar hura sentitu ez arren, ni egiaz ukitzen nautenak badira ere), mihia lotuta duenaren antzera da, hitz egin nahi izan arren,
|
ezin
du, eta hitz egiten badu ere, ulertuko ez dioten eran egiten du; edota argi eta esna hitz egiten duenaren eta gogotsu entzuten diotela ikusten duenaren antzera. Bata eskatzen da, esan dezagun, ahozko otoitzean bezala; bestea, berriz, kontenplazio hain goratuan, non nabari baita Jaunak entzuten digula eta Haren Maiestatea poztu egiten dela guk eskatzeaz eta guri mesede egiteaz.
|
|
Egoera honetatik ondorengoetara dagoen bereizte lerroa ezartzen da: hasi berria noraino irits daitekeen bere ahaleginaz; eta noiz hasten den goi isurizko otoitza, nork bere ahaleginez lortu
|
ezin
duena. Kapituluan zehar bigarren puntu hau azpimarratzen da:
|
|
4 Ni izu ikaraz geratu nintzen, eta oraindik hala nago orain hura idazten ari naizela; ia sei urte igaro dira harrezkero, eta, beldurraren beldurrez, nagoen tokian berezko berotasuna falta zaidala iruditzen zait. Eta horrela, nekeak eta minak ditudanean,
|
ezin
dut burutik kendu hemen sufri daitekeen guztia ezereza ez denik, eta horregatik, uste dut, hein batean arrazoirik gabe kexatzen garela. Eta, hortaz, berriro diot, Jaunak egin didan mesederik handienetakoa izan zela, on handia egin didalako, bai bizitza honetako proba eta atsekabeen beldurra galtzeko, bai haiek eramaten saiatzeko eta Jaunari eskerrak emateko, Berak libratu bainau, orain ikusten dudanez, hain zorigaitz handi eta betikoetatik.
|
|
honek guztionek larritasunik ez sortzea eta, beraz, erraz erraz utzi nuen, ezertxo ere kosta ez balitzait bezala. Eta hau
|
ezin
zuen inork sinetsi, ezta nirekin harremana zuten eta otoitzari emanak ziren haiek ere; guztiek uste zuten oso nahigabeturik eta lotsa lotsa eginik nengoela, eta nire aitor entzuleak berak ere ezin zuen sinetsi. Nik, ahal nuen guztia egin nuelakoan, Jaunak agindu zidana egiteko ustenuenez nengoela gehiagora beharturik, eta etxean geratzen nintzen, poz pozik eta neure gogara nengoen-eta.
|
|
honek guztionek larritasunik ez sortzea eta, beraz, erraz erraz utzi nuen, ezertxo ere kosta ez balitzait bezala. Eta hau ezin zuen inork sinetsi, ezta nirekin harremana zuten eta otoitzari emanak ziren haiek ere; guztiek uste zuten oso nahigabeturik eta lotsa lotsa eginik nengoela, eta nire aitor entzuleak berak ere
|
ezin
zuen sinetsi. Nik, ahal nuen guztia egin nuelakoan, Jaunak agindu zidana egiteko ustenuenez nengoela gehiagora beharturik, eta etxean geratzen nintzen, poz pozik eta neure gogara nengoen-eta.
|
|
Ministroak
|
ezin
zuenean: A. Baltasar Álvarezek ezin zuenean.
|
|
Ministroak ezin zuenean: A. Baltasar Álvarezek
|
ezin
zuenean.
|
|
Jaunak berriro piztera jotzen du; orduan badirudi arimak puzka eta puzka eta egurrak ongi jarri beharrez burua hausten badu ere, gehiago ito baino besterik ez duela egiten. Uste dut, berak bakarrik
|
ezin
duela eta oso osoan amore ematea dela onena, eta beste gauza batzuei ekin, esan dudanez, merezimenduzko gauzei; izan ere, beharbada, Jaunak kendu egiten dio otoitza, haiei ekin diezaien eta esperientziaz jakin dezan zein gutxi ahal duen berak bakarrik.
|
|
Iruditu zitzaidan urrezko lepoko eder ederra jarri zidala idunean eta gurutze bat berari lotua, oso baliotsua. Urre honek eta harribitxi hauek ez dute hemengoekin zerikusirik, ez dira konparatzekoak; izan ere, haien edertasuna hemen pentsa dezakegunaren ondoan, guztiz bestelakoa da, eta adimenak
|
ezin
du ulertu zerez egina zen arropa ezta Jaunak adierazi nahi duen zuritasuna irudikatu ere; horrela, hemengo guztia, nolabait esateko, kedarrez egindako marrazki bat besterik ez da.
|
|
Baieztapen berarekin amaitu zuen 20 kapitulua: . Badaki berak ez duela han ezer eta, nahi badu ere,
|
ezin
duela ez ikusi egin, begi bistan duelako?. Eta kapitulu honetako 5 zenbakian:
|
|
esan dezakegunean, eta dar dar eragin. Bai, ongi baitakigu
|
ezin
duela zirkinik ere egin Jaunak baimentzen ez badu. Zer da hau?
|
|
Berak esan zidan ea nola nekien Kristo zela. Nik esan nion ez nekiela nola, baina
|
ezin
nuela nire ondoan zegoelako zalantzarik izan eta argi ikusten eta sentitzen nuela, eta arimaren bildutasuna askoz ere sakonagoa zela, gelditasunezko eta jarraituko otoitzean, eta gehienetan izan ohi nituenen aldean ondorioak bestelakoak zirela, eta gauza oso argia zela.
|
|
Eta jarrita egiten zuela lo, eta burua horman itsatsia zen zur puska baten gainean ezarririk. Etzanda, nahita ere,
|
ezin
zuen, bere gela, gauza ezaguna denez, luzeran lau oin eta erdikoa baizik ez zelako.
|