Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 7

2000
‎Poeta handi bati irakurri berria nion esaldia behin eta berriz errepikatuz nindoan, stadiumera iritsi nintzenean. Kanpoaldetik entzuten ziren orroek (eta atea zabalik egon izanak) sarrerazi ninduten; estreinako aldiz sartu ere, egia esa  tera, ezen ni ez bainaiz sekula aparteko kirolzalea izan. Beraz, kuriositate hutsez sartu nintzela adieraz dezaket, ez berariazko zer batez.
‎Hala ere, majo busti ginen han beheko dohakabeok, malko erauntsia ikustekoa izan baitzen, ikaragarria. Ni, behintzat, ederki busti nintzen, eta une hartantxe ene haurtzarora itzuli nintzen, eta talko hautsen lurrin goxoa sentitu nuen ezinbestean sudurmintzetan gora, lagunkoi eta eraberritzaile, eta negar samurrari lotu nintzaion orduan, ezen niretzat haurtzaroa eta zurtztasuna gauza bat eta bera baitziren, garai latz baina, hala ere, usain eta kolore politak zituzten egunen oroimen suharra. Pentsatu nuen bakar bakarrik nengoela munduaren erdian, eta nekatuta neukala oso larrua, eta ez nuela artean bizitzaren loria ezagutzeko zorionik izan; eta, soka beretik, pentsatu nuen ahanztura dela gizakiaren hatsik ohikoena, eta argia malko desolatu bat besterik ez dela, noragabe doana, isiltasunera, edota, agian, hilotzek kantatzen duten ereserki izoztura.
2022
‎Galdera horiek erakusten zidaten zein konplexuak eta misterio  tsuak ziren nik beti ekintza sinpletzat eduki nituen Elizako hainbat arau. Apaizak eukaristiarekiko eta aitortzaren sekretuarekiko zituen betebeharrak hain larriak iruditzen zitzaizkidan, ezen nire buruari galdetzen bainion ea nola bil ote zezakeen inork bere baitan horiek betetzeko indarra; eta ez nintzen harritu esan zidanean Elizako Aitek Posta Bulegoko Gidaliburua bezain liburu lodiak idatzi zituztela, eta egunkariko lege oharrak bezain estu inprimatuak gainera, galdera korapilatsu haiek guztiak argitzeko. Horretan pentsatzen nuenean, askotan ezin izaten nuen erantzunik eman, edota erantzun zentzugabe eta hala holakoren bat ematen nuen soilik, eta, orduan, irribarre egin eta buruaz baiezkoa egiten zuen bi edo hiru aldiz.
‎Eta hor izan zen, jauna, istorioaren puntu horretan, abuztu hasiera horretan, dagoeneko onartua nuenean ezen nire urdaileko sutea herri honetatik joateko idea bazterrean uzteagatik ordaindu beharreko prezioa zela, uste izaten hasi nintzena baietz, mundua akabatzera doala. Hain nirea den barre hori, lehen egunen amaieraz hitz egiten entzutean irteten zitzaidan hori, jada ez zitzaidan irteten, jada ez nuen nire barruan aurkitzen.
‎Eta ahizpak dar dar pixka bat egiten zuen hotzak zegoelako. " Ez egon dardaraz Nora, oraintxe jantziko haut eta." Eta ahizpa horrela ikustean, hain babesgabe, hain ahaztua, ohean geldi geldi, konturatu nintzen, jauna, ezen nire bizitza beste bat balitz, urrun joango nintzatekeela, oso oso urrun, baina, jauna, nik, egia esan, ez dakit beste gauza batzuen berri. Nik tomateak beren lekuan kokatzen dakit, aranak beren lekuan kokatzen.
‎Gero, Javierren tabernan, arratsaldeetan, aurrerapenak kontatzen zizkigun Marcori, Javierri eta niri. Esaten zidaten ezen nik hainbesteko errezeloa hartzen banien, gorrotatzera irits nintekeela eta herrietan gorrotoa arriskutsuagoa dela fusilak, basoa eta gaixotasuna baino. Ezetz, ezetz eta ezetz esaten nien nik, ez dela gorrotoa sentitzen dudana, jakin  mina dela, zergatia dela, galdera, ea nork gaitzetsi dituen alde egin behar izateko.
2023
‎Nire lagun Josu monumentu megalitikoak aztertzen ibiltzen da, ez induskatzaile moduan, baizik eta harriek sortzen dituzten" zirkulu energetikoak" aztertzen. Komatxoak ipini dizkiet ditxosozko hitzei, ezen nire lankide fisikariek argi utzia didate zer den energia edo zer den indarra, eta nola neurtzen diren; beraz, beste zer hori adierazteko, komatxoak ipintzen dizkiot, hitz egokiagoren baten faltan. Aspalditik dator jakintza megalitikoa, harriak modu berezian ipintzea; naturarekiko" indarrekin" eta eguzkiaren mugimendu solstizialarekin bat egiteko asmoz, diote batzuek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia