Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2000
‎Baina utzi esplikatzen. Bai, bazekiat ezen nik baino hobeki dakiala orain erranen diadana, baina oroitzea ez zaik gaizki etorriko, eta Joanesi ere, bide batez, ez ziok kalterik eginen. Izan ere, mundu zaharrean, urrezko numeroa zuan edertasunaren proportzioak arautzen eta erabakitzen zituena, eta koadroari neurria emaiten ziona, finean, neurria eta harroina; eta urrezko numero horren baitan goia eta behea, ezkerra eta eskuina, koadroaren alde guztiak elkartzen zituan, oreka baten barrenean beti ere eta koloreen kidetasunean, argi itzalen arteko etenik gabe, argiaren itzala bertze argi bat balitz bezala.
‎Halaxe erran nion, bai, eta esplikazionea ere eman dizut, baina badakit ezen nik eman esplikazionea motza eta laburra geratzen dela. Anitzetan galdetzen diot neure buruari nola atera zitzaizkidan hitz haiek, eta oraino ere neke eta gaitz egiten zait bertze argibide baten edireitea... baina bai erraiten ahal dizudala ezen, hitz haiek trenkatu orduko, bi sentimendu errotu zitzaizkidala, biak ere kontrakarrean zeudenak, zeren sentitu bainuen, batetik, halako kezka bat, osabari modu hartan trufa egiteagatik eta zor nion begirunearen hausteagatik, berak napolitarrari zor ziona hautsi zuen bezala, bertzalde; baina baita halako alegrantzia eta halako satisfazionea ere, bertzetik, ene kezkaren gainetik zegoena mementu hartan, zeren bidaia oso hartan osabaren erranetarat egon bainintzen, sekula erabaki bat hartu gabe, eta zeren hura baitzen, hain zuzen ere, ene lehen deliberamendua, adierazten zidana ezen gizon egiten ari nintzela, zinez... eta zeren noiznahi den etortzen baitzitzaidan bururat osabaren iduri hura, hark Bolognan ukabila jaso zuenekoa eta nik mehatxu bat bezala sentitu nuena, nik irri egin niolako, lohitan blai ikusi nuenean; izan ere, hargatik atera ote zitzaizkidan hitz haiek, zeren lege naturala baitzen mendekuari mendekuarekin ihardetsi nahi izaitea?
‎—Nik uste nuen ezen ni nintzela gonbidatzailea eta zu gonbidatua... —eta kon turatu zenean ezen napolitarra mahaiari beha zerraiola, eta jendea, aldiz, berari beha paratu zela, osabak, bere ohorea edo garbitu nahian, erantsi zuen—:
‎zu orain hortik zoaz, baina ni hemendik; osaba eta bion arteko elkargo sekeretu hark bi pintore zituen, baina ordu arte osabak egin zuen elkargoaren koadro osoa, marraztu eta koloreztatu, eta nik neure ñabardurak erantsi nahi nizkion, eta neure mugak jarri haren munduari, muga batzuk haratago neramatzala, bertzeak honatago. Baina koadroa aldatuko ez ote nion beldur zen osaba, eta horregatik zegoen jeloskor... nahiz eta gero irri egin zidan, zeren eta hark libertatea baitzuen maite, eta ikusi zuen ezen ni ere libertatearen aldeko hautuan nenbilela eta hartarako eskubidea nuela, harik eta ene deliberamenduak, finean, haren jelosiazko sentimendua aldarazi zuen arte, osaba harrotasunerako bidean ipintzen zuela.
‎Badakit nik ere zer den imajinazinoa, eta badakit ezen imajinazinoak gal gaitzakeela. Eta segur nago ezen ni ez nintzela horretan zu baino gutiago izan. Erran nizun lehengoan ezen meditazionea mendi bat dela, eta kontenplazionea haren gailurra.
‎ANITZETAN erran dizut ezen nitaz mintzatu nahi nintzaizula liburu honetan barrena. Haatik, orain artean hipotesi baten ildotik mugitu naiz, ontzat eman baitut, neure pentsu guztietan, izan, banaizela, eta zerbait osoa naizela.
‎Hatsarrean, ezpainetan zuèn irria areagotu zidan, zeren uste baitzuen ezen ni ere txantxaz eta arraileriaz ari nintzaiola, baina, ikusi zuenean ezen serios ari nintzela, masailak gorritu zitzaizkion apur bat.
‎Eta alferrikakoak izan ziren, finean, neure esplikazioneak, erraiten nielarik ezen nik ez nuela parte hartu gizon haien hiltzean, ez aldez ez moldez, guardia haiek jujearen menerat zeudelako eta jujeak manatua bete behar zutelako...
‎Eta jakin zuenean ezen nik ere banekiela, are hurbilagoko egin ninduen.
‎Baina gaizki hasi natzaizu; izan ere, erran berri dizut ezen hirurak ginela beldur, hirurak ere beldurraren maila eta gradu berean bageunde bezala; ordea, zalantzarik ez dut ezen ni neure lagunak baino hagitzez ere beldurrago nintzela, zeren Joxe Aberasturi zen, alde batetik, gizon bat, Portugalgo gerletan zaildu eta gogortu zena, eta arriskua eta perila egunorozko ogitzat hartu zuena, halako moldez, non ogi hura bihurtu baitzitzaion, finean, jateko ogia bezain beharrezko eta funtsezko; eta zeren Antoniok, bertzetik, itsu baino itsuago sinesten baitzuen Jainkoaren probide...
‎Eta, amaren aitorraren argitan, garbi oroit dezaket nik ere orain aldi hura eta aldi hartako hainbat gertaki. Bai, egia da gertaki hauek guztiak, amaren aitorraren aitzinetik, bertze molde batean ikusten nituela eta, geroztik, ikusmoldea aldatu zaidala, zeren eta pertsona baten eginak eta ekinak zentzuz aldatzen baitira eta erranahi berezia hartzen, noiz eta bertze pertsona batez amorosten den, nola izan baitzen amaren kasua, baina, ikusmoldeak ikusmolde, kontua da ezen ni ere ohartua nintzela orduko amaren joko bikoitz hartaz, osabarekin zuen erlazioneaz denaz bezainbatean, nahiz eta, nola artean haurra bainintzen eta, gauza haien alderakotzat, haur bat bezala pentsatzen bainuen —Platon eta Aristoteles errezitatzeko moduan nengoen arren, bertzalde—, ez nion bertzelako signifikantzarik eman.
‎—Zer signifikatzen du honek? Zeren baitakit ezen nik ez ditudala bi pare...
‎Izan ere, goizean goiz, Ofizio Sainduko guardiak heldu zitzaizkidan etxerat, bat batean eta supituan. Hatsarrean dudan egon nintzen ene bila ez ote zetozen, zeren behetik zetorren morroiak erran baitzidan ezen enekin egon nahi zutela, eta zeren, bertzalde, amaren baitarik, puntu hartaz denaz bezainbatean, zernahi den iguriki baitzitekeen, haren mehatxua aditu ondoren... Baina ez zetozen, ez, ene bila, Lutheroren bila baizen.
‎Eta behatu tarteka izarrei neure teleskopioarekin. Eta, baldin izarren bat keinuka ikusten baduk, pentsa ezak ezen ni ari natzaiala begi keinuka zerutik, zeren gorputzez ziegetan harrapatuko banaute ere, arimaz ez...
2009
‎kontatu izan dizut zeinen garrantzitsu gertatzen zaidan Perosiren meza, kristau fedeari eusteko; gaur, berriz, ostegunaren iparrizarra noiz piztuko zain egoten naiz, zure eskutitzek Perosiren mezaren lekua hartu balute bezala. (?) Eskertzen dizut laudorioa, esaten didazunean ezen ni aurkitzen nauenak bere bizitzako printzesa aurkituko duela. Batzuetan, baina, ez dakit printzesaren papera gustatuko litzaidakeen.
‎kontatu izan dizut zeinen garrantzitsu gertatzen zaidan Perosiren meza, kristau fedeari eusteko; gaur, berriz, ostegunaren iparrizarra noiz piztuko zain egoten naiz, zure eskutitzek Perosiren mezaren lekua hartu balute bezala. (...) Eskertzen dizut laudorioa, esaten didazunean ezen ni aurkitzen nauenak bere bizitzako printzesa aurkituko duela. Batzuetan, baina, ez dakit printzesaren papera gustatuko litzaidakeen.
2010
‎5 Sozialismo aristokratikoa proposatzen dut, baina nire lanetan arakatu duenak badaki ezen niretzat, eta ahal izan dudan ondoen demostratua dut, niretzat hoberenaren alde egotea Jesusen alde egotea da, eta alde ikaragarriz gainera da Jesus hoberena, beraz sozialismo aristokratiko hori nik bihurtzen dut sozialismo kristaua, eta soluzio horrekin katoliko diren sozialistek ba dukete eduki partidu bat eurena demokrazian bere jokoa egingo lukeena eta bere indarrak neurtuko lituzkeena, eta a... justifikatzerakoan, eta hola.
‎Garbi dago ezen nik ez dudala panazearik problema guztiak konpontzeko, problema konkretu baten inguruan egin ditut nire ikerketarik gehienak, problema ekonomikoaren inguruan, eta problema inportantea da zeren gaitzaren kausa orokorra privazioa baldin bada, gaitz ekonomikoaren kausa izan behar baita privazio ekonomikoa. Eta privazio ekonomikoak, nire teoriaren arabera, eta termino etikoak erabiliz, zekenkeria du eragiten (gerrara, konfliktora, iristeraino).
‎Lektoreak agian badaki tomismoan Jainkoaren esistentziaren demostrazioak a posteriori eginak direla, nik, ostera, a priori egiten dut nire demostrazioa. Osagarriak gara beraz; nago ezen nireak osatu egiten duela eskolastikan fundamentu badaezbadakoakin eraikia (Platonen intuicioa perfectua izango da, baina intuicio bat ez da demostracioa).
2012
‎11 Orain arte nekatu gabe azpimarratu dudanarekin ikasten ahal da ezen nik socratismotik datorren filosofiaren garapena, aristotelismoa eta tomismoa, hustu egiten dudala Platonen intuiziotik, hau da, nik ez dut demostragarria ikasten intuizio hortatik ondorioztatzen den cosmos goragoko bat, forma inmutableen cosmos hori, cosmos inteligible hori. Eta kausa formalari astindu bat eman diot, materiaren mutabletasunaren teoriaren begietatik, eta potentzian beti ikasten dut hobegarria dela kausa formalaren ezagutzea, beti baita posible, materialismotik hartuta problema, definizio hobeak egitea, eta hortik zientzia ere hobegarria da beti, hau da, beti gaude cosmos material honen ezagutza unibertsalaren azpian.
2013
‎Areago: elizgizona naizenez gero, eginkizun daukat nire eraginpean dauden familia guztietara bakearen bedeinkazioa eramatea eta bertan indartzea; hori guztia oinarri harturik, pentsatu gogo dut ezen nire borondate onaren erakusgarriok biziki estimagarriak izango direla eta, ni neu Longbourn etxaldearen hurrengo jabegaia izatearen gorabeherari ez ikusi egiten diozularik, hori ez dela kausa izango eskaintzen dizudan olibondo adarrari ezetza eman diezaiozun. Zure alaba maitagarriei niregandik kalterik etortzeak arduraz betetzen nau, bestela ezin izan bailiteke, eta horren barkazionea galdatzeko ez ezik, arren eskatzen dizut baimena zuri ziurtatzeko guztiz prest nauzula nire esku dagoen ordain oro zure alabei emateko, baina azken horretaz aurrerago mintzatuko.
‎Monica izango zen ezen ni ez nintzen etorri.
2014
‎Hain hotz zegoen ezen nirea izoztu zen.
2017
‎Eta erakusteko ezen nik dudala, eta zu zoazela huts egina eta bide errealetik eta zabaletik aldaratua eta errebelatua, esadazu behin, egiteko honetan sartu baino lehen:
‎Ez nuke esan nahi zein arrisku handiak diren heriotzako oren hartan, zeren ez bainioke inori izutzeko eta esperantza galtzeko okasiorik eman nahi. Ordea, ezin nagoke esan ere gabe, zeren orduko esperantzak anitz galtzen baitu, eta baitakusat ezen nik orain hemen eman dezakedan izuak eta beldurrak baino, orduko arriskuaren berririk jakin gabeak kalte gehiago egin dezakeela.
2019
‎Une hartan erregeak ahots indartsua goratu zuen, Guk, hemen, munduko ipurdi honetan bizi izanagatik, laudorio handiak entzun ditugu zuei buruz, entzun dugu indar handiko gizonak zaretela, eta armekin izan litekeen trebeenak zaretela, eta ez dugu zalantzan jartzen, zuen gorpuzkera sendoak ikustea aski, eta gerra egiteko trebeziari dagokionez, gauza erlijiozkoetan nola profanoetan egin dituzuen ekintzen kontaketak dioenaz fio gara. ...burutazio hau ez da inor harritzeko modukoa izango, baina egia hutsa da honako hau esaten edo egunen batean esango duen esaera, Pobrearentzako laguntzarik onena pobrearena da, tira, mintzatuz gero jendeak elkar ulertzen du, zuek esan zenbat kobratu nahi duzuen zerbitzuaren truke, eta ondoren ikusiko dugu prezioa adostu ahal dugun, nahiz eta, nire ahotik mintzo den egiaren izenean, esan behar dudan ezen nire arrazoiak baditudala pentsatzeko adostasunik lortu gabe ere, gu geu bakarrik mairuak garaitzeko eta hiria hartzeko gauza izango garela, Santaremen orain hiru hilabete egin genuen bezala, zurubi batekin eta dozena erdi gizonekin, gero armada osoa sartu zen, eta biztanleria guztia ezpataz pasatu zuen, gizonak, emakumeak eta haurrak, adinari erreparatu gabe, eskuetan armarik ba ote zuten edo ez...
2020
‎Batzutan hain goxoa naiz ezen nik neuk ezta ezin dudala jasan.
2022
‎Arrazoi duzu erran zion Erregek, eta erranen nuke ezen ni hiltzeko asmoz litzatekeen zaldun batek, ene besoaren indarra eta ene bihoztasuna ezagutu, eta ezpata honekin nagoela ikusirik, bitan pentsatuko lukeela eni oldartu aitzin; nolanahi ere, jende tzartzat ukanen nuke, biok bakar bakarrik eta lekukorik gabe izanik, ausartuko ez balitz hasteko ausartzia izan zuen hura gauzatzera.
‎Eta hor izan zen, jauna, istorioaren puntu horretan, abuztu hasiera horretan, dagoeneko onartua nuenean ezen nire urdaileko sutea herri honetatik joateko idea bazterrean uzteagatik ordaindu beharreko prezioa zela, uste izaten hasi nintzena baietz, mundua akabatzera doala. Hain nirea den barre hori, lehen egunen amaieraz hitz egiten entzutean irteten zitzaidan hori, jada ez zitzaidan irteten, jada ez nuen nire barruan aurkitzen.
‎Gero, Javierren tabernan, arratsaldeetan, aurrerapenak kontatzen zizkigun Marcori, Javierri eta niri. Esaten zidaten ezen nik hainbesteko errezeloa hartzen banien, gorrotatzera irits nintekeela eta herrietan gorrotoa arriskutsuagoa dela fusilak, basoa eta gaixotasuna baino. Ezetz, ezetz eta ezetz esaten nien nik, ez dela gorrotoa sentitzen dudana, jakin  mina dela, zergatia dela, galdera, ea nork gaitzetsi dituen alde egin behar izateko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia