2000
|
|
" Jauna, ez dut Mattin lurrerako nahi, zerurako baizen; eta nik ere zerurat nahi nuke, ez lurrerat". Eta, ene orazinoaren ondotik, urtu zen ene arima elizako kanpai hots haietan, eta iduritu zitzaidan
|
ezen
Jainkoa hots haietarik mintzatzen ari zitzaidala, eta erraiten ari zitzaidala ezen elizarako nahi ninduela eta elizaren zerbitzuan. Eta bake handi bat sentitu nuen bat batean, bizitzaren eta heriotzaren gaineko bakea.
|
|
Eklesiastikoan ez ezik Erran Zaharretan eta Salmoetan ere azaltzen denaz ari natzaizu: Initium sapientiae timor Domini, baina ez, ez zirudien
|
ezen
Jainkoaren beldurra zela jakintasunaren haste eta printzipio, sostengu eta lehen harri. Eta nik jakintasunaren betikotasunarekin amesten banuen ere, berehala ohartarazi zenigun ezen behin behinekotasuna zela jakintasunaren ezaugarri nagusia, Plautoren erran hura aipatzen zenuela, haren frogatzeko eta egiaztatzeko:
|
|
—Bistan duk
|
ezen
Jainkoa bi moldetan mintzatu izan zaigula: hitzen bidez, Bibliarekin, eta obren bidez, naturalezaren liburuarekin.
|
|
Iruñan egon nintzen azkeneko aldian, berriz, koadro polit bat ikusi nian, Tuteran dagoen pintore batena, zeinari Vicente Berdusán baiteritza, oker ez banago... Ordea, Italia aipatu duk eta uste diat
|
ezen
Jainkoak baizik ezin zezakeela hitz hori hire ezpainetan jar, zeren eta, Italia aipatu orduko, Pedro Huizi etorri baitzait bururat, Sagrario Landaluzeren semea... Ubarneko damarena:
|
|
—Jainkoa pentsatu nahi duenak, galtzen du azkenean Jainkoa. Aldiz, pentsatzen duenak
|
ezen
Jainkoak pentsatzen gaituela, eta Elizak pentsatzen gaituela, ez du Elizaren manuen betetzea bertze buruhausterik.
|
|
Zeren gero eta sinetsiago bainago
|
ezen
Jainkoa infinitua dela, bere formarik gabeko forman, zeinak baitauzka bere baitan, aldi berean, forma guztiak... Eta, horregatik, nola forma guztiak dituen, atomoaren neurrikoa ere bada bere infinitutasunean...
|
|
—Zer bertze froga behar dut nik orain, jakiteko
|
ezen
Jainkoa Antonioz baliatu dela, nola Antoniok berak profetizatu baitzidan behin baino gehiagotan, nihaur ere hemen gera nadin. Zeren Antoniok neskatxa haren salbatzeko eskaini baitzuen bere bizia, nik neurea haren zerbitzuan jar dezadan.
|
|
—Ez al dakizue Testament Zaharrak irakasten digula
|
ezen
Jainkoak Paradisuan jarri zituela Adan eta Eba, baina hura guztiz galdu zela, haien bekatuagatik, eta, halatan, mundu honetan daudekeen paradisu guztiak asmakizun hutsak baizik ez direla eta gezur hutsak. Edo ez al dakizue zer gertatu zitzaion Ponce de León-i berari ere, Bimini rat joan zenean, gaztetasunaren iturriaren bila, gaztetasuna aurkitu beharrean zahartasuna eta heriotza baizik aurkitu ez zituela?
|
|
ORAIN berean erran dizut
|
ezen
Jainkoak ez ninduela bakarrik utzi, eta guztiarekin ere aihertzen naiz erraiterat eta erraiten dizut, berdinzki, ezen gutitan sinetsi izan dudala Jainkoaren Probidentzia nola egun haietan.
|
|
Eta ni ere ideia hartakoa nintzen eta, gisa hartan, ez nuen burua gehiegi erabili beharrik, jakin eta ulertzeko ezen mapako paradisuak ez zuela egiazko Paradisuaren existentziarik frogatzen... Haatik, nola, nengoen puntuan nengoela —zalantzen zuloan sartua, bai, baina baita bizitza nehoiz baino seriosago hartzeko gogoarekin ere, zirt edo zart—; nola, bada, deus guti behar bainuen, ipurtargi baten argitik eguzki distiratsu baten egiteko, hala, mapa hura ikusi nuenean, iduritu zitzaidan
|
ezen
Jainkoa mapa hartaz mintzatzen ari zitzaidala eta mapa haren bidez seinalatzen ari zitzaidala neure xedea eta etorkizunerako bidea, nola egun batzuk lehenago mintzatu baitzitzaidan zakil azaleko orban itsusi haien bidez, enegan damua eta onerako mudantza eragiteko...
|
|
—Aitzitik, iduritzen zaidak
|
ezen
Jainkoak bidaide eta gogaide egin gaituela, elkarrekin aitzina egiteko justiziazko obra honetan, eta emadak bortzeko hori!
|
|
Eta Antonio gogatsu zihoan, eta ni ere gogatsu nindoan, lepotik neure behatzezurren erlikiak dilindan neramatzala eta gerrikoan puinal bat, zeren eta, bertze nonbait kontatu dizudan bezala, ez bainintzen ezpatazale, eta ez nekien, halatan, hura ongi manaiatzen. Eta gogatsu nindoan eta sinetsirik nengoen
|
ezen
Jainkoak gidatuko zituela gure urratsak, nola gidatu baitzituen ene konbertsione iduriko hartan, Antonio Ibarbia ene bidean jarriz. Eta nola oroitu nintzen egun haietan Miguel de Sandovalez, Salamancan ezagutu nuen zure lagun hartaz, zeina ere baitzen Utopiaren defendatzaile sutsu!
|
|
" Osaba Joanikotek, zeina baita etxeko zientzilaria, hori guztia afirma diezazueke", eta amak osaba Joanikoti behatu, eta behako hura eskaini zion, zeinak baitzuen estimutik konplazentziatik bezainbat. Eta, akabatzeko, erran zigun
|
ezen
Jainkoa gisa hartan mintzatzen zitzaigula, gizonen obra handi haren bidez, jakin genezan nolakoa zen mundua, berez eta izaitez, eta nola lege jainkozko haren arabera eraiki beharra zegoen Estatua eta Eliza, baina baita jende printzipalaren etxeak eta jauregiak ere.
|
|
hango harri hotzak, hango burdinak eta hango ezina... baita nola, bakardadearen negu gordin hartan, zoratzeko beldur ere izan nintzen hainbat mementutan, halako moldez, non oraino ere ez baitakit nola jalgi nintzen handik neure buruaren jabe. Erraiten ditek
|
ezen
Jainkoak hersten gaituela, ez itotzen, eta nagok ezen egia izan daitekeela, ene kasuan bai bederen. Zeren negu bakoitzak, baita negurik luzeenak ere —nola izan baitzen enetzat gartzelaldi hartakoa—, bere salak eta bere salatxoak baititu —bere hilabeteak eta bere egunak— Eta, salatxo batean gaudela, irekitzen diagu ate bat, eta bertze salatxo baterat joaiten gaituk, eta hala gabiltzak salaz sala eta neguz negu, harik eta ate haietarik batek udaberrirat eramaiten gaituen arte, ustekabean.
|
2009
|
|
Eta egiten ez badizue, zaudete ziur mesede handiago baten truke dela, zuek memento horretan ohartzen ez bazarete ere, zeren, nola Jainkoak guztia baitaki, komeni zaiguna ematen baitigu beti??: hura zen kontua, beraz, bai baitzirudien
|
ezen
Jainkoak mesede hura ukatu ziola, bai, baina mesede handiago baten truke; Domingori, baina, ez zitzaion otu ere egiten zer beste mesede izan zitekeen hura, hegan egitea mesederik eta miraririk handientzat zuenez gero;?, otoitza bera ere hegaldia baita, nondik begiratzen den??: hantxe zegoen koxka, beharbada, berak bere ikuspegia baitzuen, eta ikuspegi hartatik ez baitzen esaldi harekin konformatzen, hegaldi fisikora eramango zuèn otoitza nahi baitzuen, ez hegaldi metaforiko bat?
|
|
Eta egiten ez badizue, zaudete ziur mesede handiago baten truke dela, zuek memento horretan ohartzen ez bazarete ere, zeren, nola Jainkoak guztia baitaki, komeni zaiguna ematen baitigu beti...": hura zen kontua, beraz, bai baitzirudien
|
ezen
Jainkoak mesede hura ukatu ziola, bai, baina mesede handiago baten truke; Domingori, baina, ez zitzaion otu ere egiten zer beste mesede izan zitekeen hura, hegan egitea mesederik eta miraririk handientzat zuenez gero;"... otoitza bera ere hegaldia baita, nondik begiratzen den...": hantxe zegoen koxka, beharbada, berak bere ikuspegia baitzuen, eta ikuspegi hartatik ez baitzen esaldi harekin konformatzen, hegaldi fisikora eramango zuèn otoitza nahi baitzuen, ez hegaldi metaforiko bat... hegan egin nahi baitzuen, zinez, hegan eta hegan, fraide hegalariak bezala.
|
2010
|
|
erakusgarri: ?, imajinatzen duenak
|
ezen
Jainkoagandik gehiago jasotzen duela liluraldien, estasi eztien eta mesede berezien mende dagoenean, sutondoan edo ukuiluan dagoenean baino, Jainkoa bere mende hartu, burua kapa batez estali eta banku baten azpira bultzatu bezala egiten du. Izan ere, Jainkoa modu batera edo bestera bilatzen duenak, modua bereganatzen du eta Jainkoa galtzen, zeina moduaren azpian ezkutatuta dagoen?.
|
|
Eta ez naiz milagrero bat, begien bistan dago
|
ezen
Jainkoa ez dela emankorra mirariak egiten. Nik sekula ez dut bat ikusi.
|
|
" hain pobre, non ez bainuen tokitxo bat bera ere eduki behar, Jainkoak non ekin ere izan ez zezan" —, autokonplazentziatik ihes, Eckhart maisuaren beraren hitzak —Fontiveroskoak ere halatsu zioen— erakusgarri: "... imajinatzen duenak
|
ezen
Jainkoagandik gehiago jasotzen duela liluraldien, estasi eztien eta mesede berezien mende dagoenean, sutondoan edo ukuiluan dagoenean baino, Jainkoa bere mende hartu, burua kapa batez estali eta banku baten azpira bultzatu bezala egiten du. Izan ere, Jainkoa modu batera edo bestera bilatzen duenak, modua bereganatzen du eta Jainkoa galtzen, zeina moduaren azpian ezkutatuta dagoen".
|
2014
|
|
Ez bizitzaren zentzuari buruzko galderarik, ez balizko gizarte zuzenago bati buruzkorik. Filosofian, Leibnizek esan baitzuen azken hitza, aitortu zuenean
|
ezen
Jainkoak, egin zitzakeèn balizko mundu guztietatik, onena egin zuela. Nola esplikatu, bestela, Andreas Shultz leibnizale amorratuaren jokabidea?
|
2017
|
|
Nolatan ahal dateke orainokoan esan duguna hala? Zeren ez dugu ikusten
|
ezen
Jainkoak bere zerbitzariei, pertsona justuei mundu honetan horrela gauza handirik ematen diela: ez kargurik, ez ohorerik, ez aberastasunik eta ez munduko beste gauzarik.
|
|
Eta hala betiere, bai, baina guztiz ere zerori ezin mendeka zaitezkeenean, kontsola zaitez eta jakizu
|
ezen
Jainkoa mendekatuko dela, eta hark ez duela uzten eta ez utziko ere faltarik gaztigatu gabe; eta zuk zeuk egingo zenituen baino zinkiago eta finkiago gaztigatuko dituela.
|
|
Zeren limosnak berak indarrik aski ez badu ere bekatutik ateratzeko, bai, ordea, badu aterarazteko. Zeren badirudi
|
ezen
Jainkoak bere ontasunagatik hartzeko duela okasio miserikordioso denari, zeren miserikordioso den, miserikordia egiteko.
|
|
Ez dezazula gal esperantza! Zeren zure bekatuak anitz eta handiak badira ere, jakizu
|
ezen
Jainkoaren miserikordia are dela handiago, eta Jainkoak nahi duela salba zaitezen; eta faltarik izatekotan, zure aldetik izango dela, eta ez Jainkoarenetik.
|
|
Opera extra charitatem facta, ex condigno nullius boni meritoria sunt, ex congruo vero alicuius dici possunt[...] Quia decet divinam bonitatem, ut ubicumque dispositionem invenit, perfectionem adjiciat[...] Et secundum hoc, opera ista, ad triplex bonum valent; scilicet, ad consecutionem temporalium, ad dispositionem ad gratiam, et assuefactionem bonorum operum. Bekatoreak bekatutan dagoenean egiten dituen obra onek balio ez badute ere deus zeruko loria erdiesteko, eta obra on haiengatik bekatore hark Jainkoarekiko buruperik ezin baduke ere zeren obra on haiek bere baitan hilak baitira, ez baitira deusen merezidun, ordea, badirudi
|
ezen
Jainkoak, bere ontasunagatik, haietatik okasio hartzeko duela hala obra onetan dabilenari, bekatore izanagatik ere, ongi egiteko, eskua emateko eta bide onera heltzeko eskas zaiona konplitzeko, zeren bekatorea bera ere orduan hartara disposatzen eta saiatzen baita.
|
2023
|
|
Haietarik bat biziki gizena zen eta bertzea aski meharra. Gizena kofesatu egin nahi zen lagunarekin, eta erraten zion
|
ezen
Jainkoaren amodioa eta harenganako beldurra galduak zituen harakin batek idi bat edo bertze edozein kabala bezain aise sarraskituko zuela bera. Eta ikusirik beren ganberan hetsirik zeudela, eta handik ez zirela jalgitzen ahal ostalariarenetik iragan gabe, guziz segur egon behar zuten beren heriotzaz, eta Jainkoari gomendatzen zizkioten beren arimak.
|