Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 134

2001
‎Hasieran ez nuen ezer ikusi; gero, laster ikusi nuen antropofago beldurgarrien txalupa batzuek ibai bidea ixten zigutela.
2002
‎Hainbeste urtetan obra mordoa irakurri eta aztertu dituzte UZEIko kideek eta testuak adina kontu oroitzen dituzte. " Behin, Krutwigen obra bat tokatu zitzaigun eta hura lematizatzeko grekoko hiztegia erabili behar izan nuen, ez nuen ezer ere ulertzen, grekozko formei euskarazko bukaera ematen baitzien egileak. Tristea izan zen grekoko hiztegi batekin euskarazko testu bat ulertu behar izatea", kontatu digu Urkiak.
2003
‎Bakarrik geratu nintzenean, egunkaria begiratzen hasi nintzen presaka, gertatutakoaren berri ekarriko zuen eta irakurtzeko irrikan nengoen. Hasieran ez nuen ezer ikusten, baina berri hau irakurri nuen:
‎Nik ez nuen ezer askorik ulertu, baina, alde batera, lasaitu egin nintzen.
2004
‎Nik ez nuen ezer ulertzen, ulertu beharrik ere ez, beharbada, zeren eta azkar baino azkarrago berotu baitzitzaidan ostera galdara... baina eta Montsek, eskua orain burura eramanik, beste ile bat kendu zidan bertatik, deux petits chéveux, bi ile ttiki...
2005
‎Gaur tiro egiten irakasten aritu zaizkigu. Nahiz eta hasieran ez nuen ezer ulertzen, azkenerako ikasi dut, ze erremedio! Orain tiro egiteko gai naiz!
‎Eta azkenean ez nion albuma erakutsi, ze oso argal zegoen aita. Eta ez nuen ezer esan denbora guztian, eta aitari begira egon nintzen, eta albuma hanken gainean denbora guztian. Amak hitz egiten zuen aitarekin batez ere, oso suabe, eta izeko Martinak ere oso suabe, eta aitak gutxi hitz egiten zuen.
‎Nik ez nuen ezer berririk nahi, nik Kixmik maite zuen gizona izan nahi nuen: lasaia, ausarta baina ez bortitza..., hau da, nintzena, baina apur bat hobetua; gure arazoaren gainean elurra metroka eror zitekeen, baita ondoren urtu ere.
‎Ez nuen inora begiratu nahi, ez nuen ezer esan nahi, hura lehenbailehen pasatzea besterik ez nuen nahi.
‎Nik dakidala, argitaletxeek hogeina ale ematen dizkiote idazleari liburuko, gutxien gutxienik. Orduan ere ez nuen ezer esan, baina dezepzio txiki bat hartu nuen. Ez Inezek hori esan zuelako, baizik eta Lydie Vidal, emakumearen eskubideen alde borrokatzeko burdinazko hesi batera bere burua kateatzeagatik Aljeriatik egotzi zuten ekintzaile politikoaren idazkari pertsonalak –eta nork zekien, maitaleak– esan zuelako.
‎Hirurak jo arte egon nintzen eskaileretako tranpalean jesarrita. Aldizka ez nuen ezertan pentsatzen, gero esnatu bezala egiten ninduten Xegamaren porra ukaldiek. Pfenning berri hura sakelatik atera eta beha gelditzen nintzen, eginak nituen itsasketa gaitz guztiak gogoan.
2006
‎Eta Aresti izugarri mindu zen. Gaizki tratatu zutenen artean nire ezagun batzuk zeuden; nik ez nuen ezeren errurik, oso haserre nengoen guztiarekin. Uste dut Arestik hori bazekiela; baina berak guztiekin puskatzea erabaki zuen, baita nirekin ere.
‎Egun haietako batean, ordea, Cristina nire bizkarraldean masajea ematen ari zitzaidala, haren ezpainak sumatu nituen lepoan. Erdi lokartuta nengoen, eta kariñozko keinu txeratsua iruditu zitzaidan musu hura; beraz, ez nuen ezer esan, geldirik geratu nintzen. Ezpainak berriz sentitu nituen azal gainean, eta oraingoan hantxe gelditu ziren, pa txikiak emanez, goraxeago, beheraxeago...
2007
‎Sekula ez nuen altzaririk erosi. Egia esan, sekula ez nuen ezer garrantzizkorik erosi, Arantzazuko Amaren irudi txikia izan ezik, oroitzen naizenez. Ez nekien altzariak non erosten ziren, zenbat balio zuten, nola ordaintzen ziren, nola neurtzen ziren, zertaz hitz egiten zuten.
‎Iazko denborak ez ditut erreferentzia balekotzat hartzen, egin zuen bero sargoriaren ondorioz txakalaldia izan bainuen. Antxintxikako proban ez nuen ezer jan eta azken 10 km-etan" gasolina" gabe geratu nintzen, erabat hustuta. Irakasgai ona izan zen.
2008
‎Gauza bera gerta  tzen zitzaidan niri: barru barruan sartzen zitzaidan haren begirada, baina ez zidan nik nahi ez nuen ezer egiten, beti errespetuz begiratzen zidan, eta baita hitz egin ere, garbi esaten zidan zer nahi zuen, gaugiro polita du, goazen bueltatxo bat ematera, baina ni gogorik gabe banengoen, bera ez zen gehiago saiatzen, inork ez nau, azken momentuko zirkin itsusi baten gorabehera, Inaziok bezala tratatu, berorrek ez daki zer den trapuzar bat banintz bezala bizitzea, trapuzar bat naizela sentit...
2009
‎Presaka etorria zen, hitzordua zuelako. Segurutzat jo nuen ez zela agertuko eta ez nuen ezer prestatuta.
‎–bigarrengoz esateko zutik jarri zen. Niri begiratu zidan, baina nik ez nuen ezer adierazten eta orduan sukaldetik ibiltzen hasi zen, ezin zen geldirik egon.
‎belarria bere atera hurbildu nuen. Hasieran ez nuen ezer aditu, baina gero bertso antzeko batzuk entzuten hasi nintzen. Kantatu baino gehiago errezitatu egiten zituen, ahots lakarraz:
‎eta ez dakit zer irakatsi ziguten, debozio erdaldun bat dena. Nik ikusten nuen, ez nuen ezer ulertzen, eta ikusten nuena esan behar nuen?.
‎Behar ez zuen zerbait esango genuen edo, bat batean zutitu zen, gelako zoko ilunera joan, eta paretari begira, otoitzerako eskuak bilduz, ahots goran kredoa errezatu zuen. Zur eta lur, nik ez nuen ezer esan, berak ere ez, eta poesiak ikusten jarraitu genuen.
‎Denak, tripulazioa osatzen zutenak izan ezik? Niri, hasieran, harrigarri xamarra egin zitzaidan, ezen ez bainekien bidaia hirugarren adinekoentzat soil soilik zenik?, baina ez nuen ezer txarrik sumatu, egia esan behar badut, esan zuen Hamarrek, pentsakor.
‎Niri neuri, bidaldi sigi sagatsu bat eginarazi zidaten balizko kontratu berri bat egin ahal izateko; martirio ezinago neketsua gertatu zen, eta azkenean ez nuen ezer lortu, ez baitzidaten ezer eman. Ibilbide horretan guztian erabat babesgabe sentitu nintzen, herritar zein kontsumitzaile moduan.
‎Ordutik zorte txarra izan dut, lesio zaila izan dut belaunean, eta lehen aukera baliatzeko lanean ari naiz oraindik. Ordura arte inoiz ez nuen ezer larririk izan. Une zailenetan aurpegi ona jartzen saiatzen naiz.
‎Horrek, ez dakit zergatik, animatu egin ninduen. Ez nuen inor etxean itxaroten, ez nuen ezer garrantzitsuagorik egiteko; beraz, ez zen ezer gertatuko beranduago itzuliz gero etxera. Zeozer hartu behar nuen, eguerdiko ordu biak izango baitziren hurrengo.
‎Herioren hurbiltasunari buruzko diagnostiko zehatza eman zidatenean, urteetan eta urteetan pilatutako liburuak gorrotatzen hasi nintzen, ez nuen bakar bat ere zabaltzen, ez nuen ezer jakin nahi haiekin, harik eta egun batez garbiketako mirabea sentitu nuen arte algara batean. Liburutegitik zetozen barre zantzuok.
2010
‎–Hor!?; eta jendeak esan zuen: . Ooo!?; eta nik begiratu, baina ez nuen ezer ikusi; gero mutilak esan zuen: –Hor, bai!?; eta jendeak esan zuen:
‎gogoratu, Gabino??, ateetako bat apur bat irekita zegoela ohartu eta hari itsatsita gelditu bainintzen, belarria hantxe? Hasieran, baina, ez nuen ezer entzun, berbaro urrun deszifraezin bat besterik ez, harik eta, halako batean, Tasioren ahotsa garbi iritsi zitzaidan arte: –Bekatu egin nuen, ados, baina barkatu, mesedez??; eta berriro berbaroa, are handiagoa egin zuena nire jakin mina?
‎" Hor!"; eta jendeak esan zuen: " Ooo!"; eta nik begiratu, baina ez nuen ezer ikusi; gero mutilak esan zuen: " Hor, bai!"; eta jendeak esan zuen:
‎gogoratu, Gabino... —, ateetako bat apur bat irekita zegoela ohartu eta hari itsatsita gelditu bainintzen, belarria hantxe... Hasieran, baina, ez nuen ezer entzun, berbaro urrun deszifraezin bat besterik ez, harik eta, halako batean, Tasioren ahotsa garbi iritsi zitzaidan arte: " Bekatu egin nuen, ados, baina barkatu, mesedez..."; eta berriro berbaroa, are handiagoa egin zuena nire jakin mina...
2011
‎Negoziatzen saiatu nintzen, ea hipoteka luzatzen zidaten edo. Etxe berean geratzea alokairuan ere proposatu nien, baina ez nuen ezer lortu». Lehen hilabeteak ahal zuen moduan pasatu zituen.
‎Lurren etxera sartzeko tentazioa handia izan zen hala ere, bereko kristalezko ateari begiratu nion nire lorategitik?. Lurrek ez zuen bere etxera inoiz gonbidatu, horregatik beragatik nahi zuen bertara itzuli,, bere lorategian itxirik geratu nintzen egunean ez nuen ezer arrarorik ikusi, baina halakorik ez balego, gonbidatuko nindukeen; bera nirera maiz etortzen zen?. Kuriositatea bazuen Lur idazten ari zena irakurtzeko, baina beldur pixka bat ere ematen zion jasan zuen kretinismo estetiko dosiren batekin topo egiteak; ez zuen Lurrengandik ezer ederrik espero, simetriarik, harmoniarik, horretarako obra ikusi behar da norberaren erraien gainetik, Lurrek egiten ez dakien zerbait, eta ez zegoen horrek ekar zitzakeen asperraldiak eta auzo lotsak agoantatzeko prest.
‎Bi hilabete neraman injekzioak hartzen eta hobeto nengoen, ez nuen lehengo ahuleziarik behintzat. Hala ere, ordura arte ez nuen ezer izan eta iruditzen zitzaidan ez nintzela sekula sendatuko. Baja ongi etorri zitzaidan etxe berria konpontzeko.
‎Gainera, esan ziguten etxean erantzukizuneko ezer baldin bagenuen ateratzeko. Nik ez nuen ezer eta ez genion garrantzirik eman, baina badaezpada ere Tomas bere baserrira joan zen lotara, paperetan hango helbide hura zuen eta. Azokan buelta bat emateko asmoarekin jaiki nintzen eta Euskalduna hoteleko anderea ikusi nuen.
‎Eta Aresti izugarri mindu zen. Gaizki tratatu zutenen artean nire ezagun batzuk zeuden; nik ez nuen ezeren errurik, oso haserre nengoen guztiarekin. Uste dut Arestik hori bazekiela; baina berak guztiekin puskatzea erabaki zuen, baita nirekin ere.
2012
‎Gero Audiogalaxy itxi zuten eta ez nuen fitsik esan ez nintzelako erabiltzailea. Kazaa epaitegira eraman zuten eta ez nuen ezer esan beste zerbitzu batekin jaisten nituelako artxiboak. Megaupload ixtera etorri zirenerako, ez zen inor geratzen ezer esateko.
‎Ezezaguna zen gauza, toki eta zeregin orori nien beldurra. Nire eguneroko gauza, toki eta zeregin horietatik kanpo ez nuen ezer egiteko indarrik. Ibiltzeko ohitura ere baztertu egin nuen.
‎–Sandra hiltzen ikusi nuen. Eta, zuk erran bezala, ez nuen ezer egin. Xabierrek eskua pasatu zuen aurpegitik?. Espetxetik atera nintzenean haren hilobia ikustera joan nintzen.
‎Sukaldera abiatu nintzen. Mahai gainean ez nuen ezer ikusi, ezta ogirik ere, Amak etxean bazkaldu behar ez zuen seinale. Mugikorra hartu eta hots egin nion.
‎Tira, ulertzen didazue; esan nahi dut lehengokoaren antz handia duela hemengoak. Nik lehen ere ez nuen ezertarako gogorik izaten; hortaz, berdin jarraitzen dut. Berdin ez, alde ederrekoa oraingoa!, zeren lehen, ni zera nengoenean... ulertzen didazue...; alegia, lehen beti neukala lapazorriren bat atzetik, esanez ezin nuela orduak eta orduak egonean pasatu, ezer egin gabe...
‎Betaurreko luze bat edo bi aurkitu nituen itsasontzitik atera nituen itsasgizonen kutxetako batean, baina ez nituen eskura, eta txalupa horren urruti zegoenez gero, ezin nuen ia antzeman, nahiz eta begiak erabat itsutu arte begira eta begira egon. Txalupa bat zen ala ez ez dakit, baina mendi gainetik jaisterako ez nuen ezer ikusi, eta amore eman nuen. Dena dela, erabaki nuen handik aurrera sakelan betaurreko luzerik gabe ez irtetea.
‎– Inoiz ez nuen ezer entzun horri buruz.
‎Tardirenak ikusteko guraz I literarioa ez eragiteko kontu eginez hartu eta" hola hasi zen nik ordura arte ez nuen ezer esan ezer ez Arthur Ganatek hitz eginarazi zidan Arthur estudiantea mediku nahia bera ere laguna juntatu ginen Place Clichyn bazkalondoz hitz egin nahi dit entzuten diot ez ahal gaituk kanpoan egongo esan dit goazemak barrenera sartu naiz harekin bai terraza hori hasi zen astakiloentzat duk hator hona orduan gainera konturatu ginen ez zebilela kalean inor beroagatik ez autorik ez ezer h...
2013
‎Orain hitz solte asko dakizkit, ez dut elkarrizketa bat jarraitzeko gaitasunik baina hainbat gauza ulertzen ditut. Telebistan, adibidez, lehen ez nuen ezer ulertzen eta orain hitz batzuk jakinda, badakit zertaz ari den", azaldu du Sanchezek. Senarrari ulertu duena esaten dio orduan, ilusioz.
‎Nerabe garaian zurekin ibiltzen ziren mutil taldean bazeudelako bizpahiru mutil galant, denon gustukoak zirenak. Nik ez nuen ezer esaten; baina, zure ahizpa izateagatik, zu ibiltzen zinen jende horien guztien kontuak nirekin partekatzen zenituela adierazi nahi zuen isiltasunarekin behatzen zintudan, distantzian.
‎Ez nuen izan horrelako gorabeherarik. Orduan, enukleazioa jasan nuenean, ez nuen ezer jakin nahi kirurgia prozesuaz; orain, ordea, topatzen diot zentzua gabetzearen urratsak ezagutzeari.
2014
‎Nik ez nuen ezer erantzun, eta, segundo batzuetako isilunearen ostean, Elenak berak jarraitu zuen.
‎Beldurrezko pelikulak kontatzen nizkien, haien begiak, niri adi, zabal zabalik ikusteko plazer hutsagatik. Gero, ez nuen ezer asmatu behar izan, mutil nagusiekin ateratzen hasi nintzen eta, orduantxe, dena nahastu zen: beste edonor bezalakoa nintzen, akabo neure arauak jarraitzea.
‎–Ona, berak begira jarraitu zuen, baina nik ez nuen ezer gehiago esateko.
‎–Deia Zabalburun dagoen telefono publiko batetik egin zen, eten eta begiratu egin zidan. Nik ez nuen ezer esan; berak jarraitu egin zuen?. Ez dut ezer zure kontra, baina ezagutzen ditugu zure ibilerak han eta hemen.
‎Kantak aurrera jarraitzen zuen; nik ez nuen ezer askorik ulertzen, baina eguna bala artean eman ondoren oherakoan bere neska lagunaz oroitzen den mutil bat imajinatzen nuen, hiltzeko beldurrez, berotasun apur baten eskean, eta berriz ere Rafa bera zetorkidan gogora, marine yanki batekin zerikusi gutxi zeukana, batere ez seguru asko, baina abailtzen ari zen gauaren mantu ilun hark guztia estaltzen zuen, guztia betetzen....
2015
‎Aitak amari barkamena eskatu zion. Nik ez nuen ezer ulertu, baina bakarrik sentitu nintzen, inor ez zelako nitaz gogoratu zuek hirurak kristalezko mundu hartan besarkatu zinetenean.
‎Ez dakit nik garai hartan garbi ote neukan idaztearena. Idazlan proiektu bat egin nuen, bai, handi mandia, presakako irakurketa haietako ekarriak eta eraginak bildu nahi zituena; ez nuen ezer egin, ordea, eta zorionez esan dut, ezaguna baita nolako kalitatea lortu ohi duten batek zenbat dakien erakutsi nahian egindako lanek.
‎Baina behin zerbait elkarrekin hartzeko esan zidan eta nik, beno, zergatik ez? esan nion, baina ez nuen ezer egiteko asmorik... Ez, ez... ez zitzaidan batere interesatzen, baina azterketetan... batzuetan lagundu egiten zidan...
‎neu baino askoz zaharragoa zen ahizpa bat nuen, eta haren onestasun eta ontasunetik, ugari zuen baina? hortik ez nuen ezer jasotzen; gure etxean sarrera handia zuen lehengusina batengandik, ordea, gaitz guztia jasotzen nuen. Harremanetan hain arina zelarik, nire amak ahalegin handia egin zuen hura desbideratzen etxean traturik izan ez zezan; igarri egiten zuela zirudien harengandik etorriko zitzaidan kaltea, eta etxean sartzeko hainbeste aukera zituenez gero, ezin izan zuen.
‎Beste bati emateko Jaunak eman zidan abisuari buruz gogoetan ari nintzela, nik ez nuen ezer ulertzen, erregu egiten banion ere eta deabrua izango zela uste nuenean, esan zidan ez zela deabrua, Berak jakinaraziko zidala unea iristen zenean.
‎Arren eskatzen diot berorren gorentasunari, konta diezaiola hemen gertatzen dena, Jaunari gomenda nazan ni eta baita hemengo arazo hauek guztiak ere, nik ere horrelaxe gomendatuko baitut hura. Eta era berean eskatzen diot berorren gorentasunari, ahizpa Antoniaren gutuna bidal diezaiola Malagóngo prioreari, eta hau ere bai, berorren gorentasunak agintzen badu; eta bestela, agindu biezaio berorren gorentasunak idatz dezala, Migeli idatzi nion kontu hartan ez nuen ezer esan, Jeneralak idatzi baitit berriro, eta, dirudienez, gauzak hobeki joan behar dute; gogoan izan, berri hau ematea garrantzitsua dela.
‎Nik ez nuen ezer ikusi nahi, sentitzen dut.
2016
‎Inoiz ez nuen ezeren falta sumatu. Joaten naizen lekuan pentsatzen dut nik, ez utzi dudan lekuan.
‎zizpuru leun bat egin zuen. Ohartu nintzen ez neukala, guztiarekin ere, horretaz galdetzeko inolako baimenik; beraz, ez nuen ezer esan harik eta Rue de Neverseko izkinaraino iritsi nintzen arte, non banantzekoak baikinen.
‎Eta halere, ez nuen ezer sentitzen, barne gorroto bat baino ez, ezer sentitzen ez nuelako norberarenganako gorrotoa. Itsasoa, ilunabarra, txeloa, laguna, urruntasuna, bakantasuna, unekotasuna... eta ezer ez.
‎Beno, zahar antza zeukan, baina oso zaharra ere ez zen, urte bi izango zituen, ez, hiru. Oparitu egin zidaten eta, oparitu eta egun pare batera ikusi nuen apurtzen hasia zela, baina ez nuen ezer esan, ez zelako une egokia, eta orduan unea ez bazen, sekula ez zen izango.
‎Afalorduan etxeratu zenean telebista aurrean nengoen, eta kolpetxo bat eman zidan buruan esku ahurrarekin, molestatzeko baino ez. Nik ez nuen ezer esan, eta telebista ikusten jarraitu nuen.
‎Ez zegoen arrazoirik Paiuteak Horse Mountain aldean ibiltzeko. Baina nik ez nuen ezer esan, burua astindu baizik ez nuen egin dena garbi balego bezala.
‎Baina orain artean idatzi dudana aztertzen bada, ikusten da ezen sindrome psikiatrikoen artean, adibidez, histopatologia edo fisiopatologia, ez ditudala aipatu. Nik ez nuen ezer ikasi holakoaz, eta ziur nago, hala ere, egon egongo dela garunaren, cortex aren halako afektatze bat. Agian horregatik Freudek gomendatzen zuen psikoanalista izateko lehenbizi medizina estudiatu behar dela, hori izanik psikiatriaren barruan metodo terapeutiko bat, nagusia bere adartzeetan, dena.
‎3.Ameriketako Estatu Batuetan ingelesa ikasten egun batzuk eman ondoren, Iberia konpainiaren hegazkin batean iritsi berri naiz. Han ez nuen ezer erosi, baina Bilboko aireportuan, AEBra joan baino lehen, 420, ko tablet bat erosi nuen. Hala ere, ezin dut frogatu gure herrialdean erosi nuela.
‎Beste zalantza bat da, ordea, erabiltzaileak zerbait berezia egin ote duen atzerrira bidaiatzen duenean datuen desplazamendua doan egiteko. Orain arte ez nuen ezer egin behar, baina, dirudienez, ez da beharrezkoa zerbitzu hori esplizituki eskatzea, baina hori ziurtatu nahi dugu, mugikorrarekin Espainiatik kanpora bidaiatu aurretik. Jarraitu Twitter en artikuluaren egileari, Elena Santosi:
‎Zenbait familiarekin mail eta skype bidez hitz egin eta gero familia bat aukeratu eta haiekin ados jarri nintzen. Kontratua hitzezkoa zen, beraz ez nuen ezer gehiago egin behar izan.Nolakoa da AuPair moduan aritzea. Nire kasua nahiko berezia da, AuPair moduan lan egiteaz aparte hezkuntza libertarioko proiektu baten parte hartzen baitut. Beraz, esperientzia bezala oso aberasgarria izaten ari da eta, aldi berean, gauza asko ikasteko aukera eman dit.Badago bertako gobernuaren partetik bertara joandako pertsonentzako laguntzarik?
‎Eta ez da horrela. Hemezortzi urte nituen nik, kirol mailan gorena lortua nuen, baina Gasteiza itzuli eta ez nuen ezer.
‎Lehen aldia zen inork kontestatu egiten ziola, diziplina akats larria zen. Une horretan ez nuen ezertan pentsatu, aho zabalik geratuak ziren gelakideei egin nien irri, eta ondoren, ez baitzetorren ez ostikorik ez belarrondokorik, Don Sebasengana jiratu nuen burua. Izoztua zegoen, besoak zintzilik, eskuak hilik:
2017
‎Hau da, lehenengo hamasei kilometroak. Goitik beherakoan ez nuen ezer jan, eta agian hori izan zen nire hutsegiterik larriena. Aizkorrin gora sekulako txakalaldia izan nuen.
‎Toki hartan ezin nuen egunero kontu guzti harekin jarraitzeko indarrak ematen zizkidan eguzki izpi haiek ikusi, ezin nituen askatasunaren kantuak entzun, txorien kantuak. Bizitzeko gogoak joan egin zitzaizkidan eta erokeri bat egiteko zorian egon nintzen, baina ez nuen ezer egin udan pasatutako momentuetan pentsatzen nuelako, maite nituen pertsona guztietan pentsatzen nuelako, eta azken finean gauza on guzti haiek berriro bizi nahi nituelako eta konturatzen nintzelako bizitza maite nuela. Aste oso bat egon nintzen bahituta, poliziek ez nindutelako aurkitzen eta bahituta egon nintzen denbora labur hartan, nahiz eta niri urteak iruditu, bizitzaren zentzuaz pentsatzen jardun nuen.
‎Niri muxuka hasi zitzaidan eta nik medikuari non nengoen eta emakume hura nor zen galdetu nion. Nire ama zen baina nik ez nuen ezer gogoratzen, medikuak esan zuenez tiroak burua jo zuenez amnesia sortu zidan, eta medikuak hori esan bezain laster, ama negarrez hasi zen bere umetxo txikiak bera ez zuela gogoratzen esanez.
‎Buru gaixo batek, gorputz gaixo batek bezala, denbora berean desplazera, errukia eta higuina eragiten dit. Halere, ez nuen ezer esan, Zorbari nahi zuena egiten utzi nion.
‎Kontua da arratsalde madarikatu horretan etxean sartu eta harritu egin nintzela, nik hiru ordu geroago etorri behar nuela jakinik, gel horrekin garbitu zelako, baina ez nuen ezer txarrik pentsatu, beharbada bere buruari atsegina ematen arituko zela pasatu zitzaidan burutik, eleberri erotikoren bat itzultzen ari zenean berotu egiten baitzen gajoa, eta burutazio hori gogoan nuela zabaldu nuen gure gelako atea, tentu handiz, irudikatzen nuen ekintza horretan harrapatzen banuen, bere horretan atea berriro ixteko asmoarekin, baldin eta, inoiz egin ohi zidan bezala, b... agindu ohi baitzidan horrelakoetan bere esku librearekin eta ni esaneko mirabe baten antzera joaten bainintzaion burumakur, agindutakoa egitera.
‎Puska batean ez nuen ezer esan; nengoen lekuan gelditu nintzen arrabita musika hura eta perfume hura nora joanak ote ziren ezin asmaturik.
‎Ez nekien ze arraio egin. Dena dela, ez nuen ezer askorik egitcko denborarik i/ an, pentsioko geletan/ cudcnak itsumustuan sartu bait ziren.
‎Tiroen ondoren ez zen istilu gehiagorik izan. Nik ez nuen ezer aditu behintzat, eta, edadearekin zertxobait gortu banaiz ere, oraindik ondo aditzen ditut nik hotsak, gauez endemas. Ez, ez.
‎Sandra... Banekien amari gustatuko ez zitzaiona, eta ez nuen ezer esan etxean; Sandrak berak ere ez zuen nire familia ezagutzeko batere gogorik, nahiko lan omen zuen bereaz ahazten. Euskaltegian ezagutu nuen, nire ikaslea baitzen Sandra, beti beti agertzen ez bazen ere, hainbeste baitziren bere zereginak:
‎Zinegotzia ez zen arren, hiritarra zen alderdiko buruzagi bat irten zen barrutik, Aitor Martinez, eta buruarekin agurtu ninduen irribarretsu. Martak ikusi ere ezin zuen egin, baina beti aldarte onean zegoen gizona iruditzen zitzaidan eta nik ez nuen ezer haren kontra. 40 urte inguru, mehea makala izan gabe, ile kalpar ugaria eta nerabe herabe aurpegia.
‎Hastera zihoanean, leihoak irekita, gure ahaleginak benetako aukerak ote zituen ala asti gehiegi duen langabetu baten eldarnio txoroak ote ziren galdetzen nion neure buruari. Azken finean, nik ez nuen ezer jokoan, ezer ez izatearen abantailak?, baina, dena gaizki irtenez gero, Martaren etorkizun politikoa xahutuko genuen.
‎Iruñea eta inguruko merkatari elkarte guztiei eskaini nien zerbitzua, baina ez zegoen dirurik. Argazkilaritzaren bidetik ere ez nuen ezer lortu; neure burua ezagutzera emateko eta eskarmentua lortzeko gauza asko egin nituen debalde, baina ordainpeko lanik ez. Informatika zerbitzuak emateko enpresa bat ere sortu nuen, batik bat adinekoei begira, haiei laguntzeko eta abar.
‎Beti, beti egiten zuen umekeria hori, gaztetatik, eta han geratu zen, nire erreakzioaren zain. Nik ez nuen ezer esan, banekielako garrasi egiten banuen merezi ez zuen poza emango niola.
‎–09/ 09/ 07 Atzo ez nuen ezer idatzi zeldaz aldatu ninduten nik ezer esan gabe agindua zela esan zuten beraz men egin behar nuela, baina izugarrizko ikuskizuna izan zen bertan zeuden neskek aldaketa nik eskatu nuela pentsatu zutelako laburbilduz sekulako liskarra orain brasildar batekin eta bi espainiarrekin nago hitz batez nahi gabe nahaste batean sartuta nengoen bilatu gabe ez da ezer gertatzen ea hemendik lehenba... Gero eta gehiago maite zaitut Karolina eta hemendik irteten naizenean elkartuko gara eta gauza berriak biziko ditugu, zure falta sentitzen dut??.
2018
‎Gogorra da hori esatea, baina horrela izan da. Nik, behintzat, ez nuen ezer ere ikusi ararteko egon nintzen urteetan?.
‎Aspaldian ez genuela gisako erasorik jasan esan zuen eta badaezpada hobeko genuela denbora batez azoka horretara ez joatea. Nik ez nuen ezer esan, noski, baina eraso horren atzean Perrin jauna ote zegoen pentsatzen hasi nintzen.
‎Maila handia dago Espainiatik kanpo eta hori ikasteko aukera ematen dizu. Lehenengo egunak arraro egin zitzaizkidan, ez nuen ezer ezagutzen, baina hurrengo egunetan pixkanaka ohitura hartu nuen: entrenatzeko modua, jendea ezagutzen duzu… Benetan oso esperientzia harrigarria da.
‎Mahai gainean antxumatuta neuzkan besoak, eta haien gainean hondoratu nuen burua. Ez nintzen gose, ez nuen ezertarako adorerik, salbu eta ardoa erruz edan eta luze lo egiteko.
‎Inoiz ez nuen ezer nahi izan, ez bazen maitemindu ninduen gizona.
2019
‎jendeari hitz egiten uzten diot, nire inpultsua ez da etetea edo esatea" baina lehen hau esan duzu eta, hala ere, orain beste hau diozu", lan hori ez dut egin. Jendearekin hitz egin nuen, ez nuen ezer grabatu, apunteak hartzen nituen horrelako koaderno batean [kazetaria oharrak hartzen ari dena seinalatuz] eta horrelako bizpahiru bete nituen. Baina gero konturatu nintzen oso gutxitan jotzen nuela koadernoetara, ez bazen gauza zehatzen bila.
‎Ezin osaba izebak horrela sufritzen ikusi, begira gelditu zitzaidan. Nik ez nuen ezer esan, lehengusinaren hitzak barruan sartu eta organo guztiak hitz haien esanahiarekin ondo bustita, blaituta egon arte itxaron nuen.
‎Eta gizona mintzatu egin zen. ..., limurtzeko edo iradokitzeko modulaziorik gabe, hitz bakoitzak berez balio zezan nahiko balu bezala, une eta egoera hartan harrapa zezakeen esanahi gordinaz balio zezan, Etxe honetan bizi naiz, bakarrik, urte asko direla, ez dut emakumerik, salbu eta beharrak estutzen nauenean, eta orduan ere ez dut, bertute berezirik gabeko gizasemea naiz, normala naiz, baita ditudan akatsetan ere, eta honezkero ez nuen ezer askorik espero bizitzatik, tira, osasuna gordetzea espero nuen, erosoa delako, eta lanik falta ez izatea, hauexek ziren nire anbizioak, eta ez da gutxi, aitortu behar dut, orain nahiko nuke bizitzak ematea sekula eduki ote dudan gogoratzen ez dudana, bizitzak benetan duen ahogozoa dastatzeko aukera. Maria Sarak entzun zuen begirik kendu gabe, mugimendu azkar baten salbuespenarekin, mugimendua egin zuen une horretan jakin minezko eta ustekabezko espresioak arreta kontzentratua ordezkatu zuen, eta Raimundo Silvak bukatu zuenean, esan zuen, Nire ustez, ez gara kontratu baten baldintzak ezartzen ari, eta ez didazu aldez aurretik banekiena kontatu behar, Hau da nire bizitzako gauza partikularrez hitz egiten dizudan lehen aldia, Partikularrak uste ohi ditugun gauzak jende guztiak dakizki, ez dakizu zenbat gauza jakitera irits zaitezkeen itxuraz interesik gabeko bizpahiru hitz aspertu egin ondoren, Nitaz galdetu duzu hortik zehar, beraz, Argitaletxean lan egiten duten zuzentzaileen gainean galdetu nuen, ideia bat egiten joateko, besterik ez, ulertzen al duzu, baina jendea beti dago prest galdetzen zaiona baino gehiago esateko, pixka bat animatzea izaten da kontua, horretara bideratzea haiek konturatu gabe, Trebezia hori bazenuela ohartu nintzen, hasieratik, Onerako baizik ez dut erabiltzen, Ez naiz kexatzen ari.
‎Ez dut ulertzen ez dudan kontzeptu edo ideiarik behar agerikoa zaidan problematika ulertzeko”.Honen baitan, bazterkeria hutsari zilegitasunaren ateak irekitzeaz aparte, aipaturiko arrazismo eta faxismoaren jarraitutasunari bide ematen zaio. Denbora luzez Bertolt Brecht olerkariari esleitzen bazitzaion ere, Martin Niemöller en olerkiak («lehenbizi sozialisten bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan, ez bainintzen sozialista. | Ondoren sindikalisten bila etorri ziren…») espresatzen zuen sekuentziazioak errealitatean isla paregabea dauka hain famatua egin den alderdi politiko berdearen eta, oro har, faxismoaren gorakadak suposatzen ari duenaren ondare zikinaren berpiztean:
‎Orain pentsatzen dut lehenago hasiko dela jendea konturatzen edo identifikatzen; nik norbaitekiko zerbait indartsuagoa sentitu arte ez nuen planteatu ere egin, inguruan ere ez bainuen erreferenterik. Txikia nintzela, ez nuen ezer planteatu; gainera, nobioren bat edo beste izan nuen, eta haiekin ere ondo sentitzen nintzen. Emakume bat gustatu zitzaidanean jakingo nuen ziurrenik homosexuala izan nintekeela.
‎Nik, auto barruan, ez nuen ezer antzeman, eta unean ere ez nintzen gehiegi jabetu. Gero, egunak eta hilabeteak pasa ahala, joan nintzen apurka jakiten gertatutakoaz.
‎Bost minutu pasatu baino lehen, berriz norbait inguratu zen nire logelako ateraino eta heldulekuari eragin zion sartu nahian. Oraingo honetan ez nuen ezer esan, isilik jarraitu nuen egiaztatzeko zer gertatzen zen. Norbait bigarren aldiz saiatu zen, heldulekua mugituz, sartzen.
‎Zortzi egunez torturatu eta kartzelara sartu ninduten, ezer gabe. Dena kendu zidaten, eta, han barruan, ez nuen ezer, ez identitate karnetik, ez harrokeriarik, ez ametsik.
2020
‎(Martxoaren 7an ez nuen ezer idatzi, baina argazki kamera hartu eta Egian eraistekoak diren Iztuetako zubi inguruan argazkiak egitera joan nintzen, testu honekin dagoena, haien artean)
‎" Baina orain, maitia, lehen baino lehen aska gaitezen", eta hatz erakuslea ezpainen gainean jarri zenidan. Egia esan, nik ez nuen ezer esateko adorerik; zure jokabideari azalpen logikorik aurkitzen ez niolako.
‎Nik bitartean, bizitzari aurrez aurre begiratzeko kemena galdu nuen, eta gaixotasunean aurkitu nuen babesa: ez nuen ezer egiten, ez nintzen ezertaz arduratzen, ez nuen kalera irteteko gogorik eta gero eta gusturago onartzen nituen etxekoon mimoak eta ferekak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia