Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 159

2014
‎Kale izkinako abandonutik eta anonimatutik atera zaituzte, eta kolapsaturik egon ohi diren errepideen erdian ez ezik, lur zati komodin honen aurrerabidea kolapsaturik ikusi nahiko luketen beste hainbat hedabidek famili argazkiko lehen planoan kokatu zaituzte.
‎Zentroaren itxiera maiatza baino lehenagorako aurreikusita dagoela azaldu du Aniceto Prietok. Adingabe horiek etxea ez ezik ikastetxea ere aldatu luketelakoan, Gizarte Ekintza Sailak, gutxienez, ikasturtea bukatu arte itxaron lukeela iruditzen zaio.
‎Zentrook ez dituztela pribatizatuko esan du Ardanzak, eta etxebizitza horien kudeaketa" irabazi asmorik ez duten hirugarren sektoreko" elkarteek egiten dutela azaldu. Egun etxeotan lanean ari diren 73 hezitzaileen lanpostuak mantendu ez ezik, beste bat sortuko dela ere esan zuen.
‎Badirudi arazorik sortzen ez duten eta ikurtzat ditugun espezieak zaintzen dituztela, eta ez, ostera, gatazka sortzaileak. Dena den, foru aldundia ez ezik, Eusko Jaurlaritza ere lotsagorritu gura dugu. Izan ere, haren egitekoa da otsoa babestu beharreko espezieen artean sartzea.
‎Hain zuzen, diziplina klasikoaren eta Argentinako kantu eta musika tradizionalen arteko nahastea dute. Poesiaz, liluraz eta fintasunez ez ezik, malenkoniaz, urraketaz eta herriminaz betetako errepertorioa aurkeztuko dute.
‎Florita bezala, Rufina ere" bera konturatu gabe" aritzen zen familia aurrera ateratzeko ahaleginetan. Etxeko kontuez ez ezik, beste zenbait egitekoz ere arduratzen ziren emakumeak duela zenbait urte; izan ziren okinak, saltzaileak, arrantza munduan garbiketan aritzen zirenak... Eguneroko ekonomian, esaterako," ogia, bizkotxoa edo zopakoa emakumeen munduko eskumen ia esklusiboa" izan zen garai batean.
‎La Flamenkan ez ezik, Nautikoko gunean ere egitarau zabala prestatu dute. Gune horretan, disko jartzaileak izango dira protagonista.
‎Emakumeen eskubideen alde lan egiten dugu, eta indar berezia jartzen dugu emakume etorkinen errealitatean, haiek pairatzen duten diskriminazioa bikoitza dela uste dugulako. Emakumeak izateagatik ez ezik, etorkinak direlako ere badaude diskriminatuak, eta garrantzitsua iruditzen zaigu hori azaleratzea.
‎Urtarril amaierako eta otsail hasierako denboraleak are gogorragoak izan ziren. Donostian, esaterako, Salamanca pasealekuan ez ezik Kursaaleko zubian eragin zituen kalteak. Olatuek zubiaren adinako garaiera hartu zuten, eta baranda hautsi zuen.
‎Zarautz eta Getaria arteko errepidea oso egoera txarrean gelditu zen, eta itxi egin behar izan zuten konponketak egiteko. Donostian eta Zarautzen ez ezik, kostaldeko beste herrietan ere nahiko lan izan dute 2014an denboraleak utzitako ondorioei erantzuten.
‎Baina zentro horrek beste asmo bat ere baduela dio Sagarduik: " Lanbiden izena emanda daudenei ez ezik, arrisku hori izan dezaketenei ere lagunduko diegu, langabezian bukatu aurretik neurriak hartu ahal izateko. Adibidez, Zeanuriko lanbide heziketa zentroagaz elkarlanean aritu nahi dugu.
‎Tranbian joaten ziren Zeanurira, eta gero handik Gorbeiara igotzeko erabiltzen zuten". Horregatik, Urutxurtuk nabarmendu duenez, tranbiak azken bidaia egin zuenean, eskualdeko herritarrek eta beharginek ez ezik, mendizaleek ere sentitu zuten haren falta.
‎Musika ikastaroak eskaintzen hasi ziren joan den astelehenean, eta datorren ostiralera arte iraunen du eskaintzak. Hendaian ez ezik, Saran eta Ahetzen ere musika ikastaro horietaz gozatzeko aukera izanen da datorren ostiralera arte. Egunero, 09:30etik 12:30era arte eta 14:00etatik 17:00etara arte dira klaseak.
‎Gomendioen garrantzia gizarteratzeko, Lokarrik abiaturiko Hitzorduak ekinbidea landu nahi dute. Adituek ez ezik herritarrek dutelako konponbidearen gakoa. " Hitzorduak bilkura txikiak dira, herritarren iritzia eta ikuspegia partekatzeko guneak", azaldu zuen Arzakek.
‎Bazekien propaganda zena eta ez zena bereizten". Hizkuntz politika ez ezik hizkuntza ere menperatzen zuela nabarmendu du Arbelbidek," inor gutxik bezala bizkaieratik zubereraraino".
‎Laborarientzat ez ezik, okinentzat ere proiektu interesgarria izan daiteke Herriko Ogia, Nobliaren iritziz. " Kalitatezko lana egiten dugu, eta hortik kalitatezko irina eta ogia ateratzen dira", adierazi du.
2015
‎Produktu freskoak saltzen dituztenak ez ezik, badira azoketan mozkinik ateratzeko aukerarik ez duten beste asko; ez dute horietan parte hartzeko aukerarik. Baserritar berri askok zailtasun handiak dituzte azoketan parte hartzeko, izena emateko baldintzak ez dituztelako betetzen.
‎Horrez gain, zehaztu behar da hileta edo omenaldia zein egunetan eta zein ordutan egin gura den. Lekeition, esate baterako, domeketan ez ezik, gainerako egunetan ere egin dira, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean. Aretoak apaintzeko aukera ere badute herritarrek.
‎Bilduk, Aralarrek eta Ezkerrak ez ezik, PSNk ere baiezkoa eman zion eskaerari Presidentetza, Justizia eta Barne Gaietarako batzordean. Horri esker, mozioa aurrera atera zen, UPN eta PPN alderdiek kontrako botoa eman arren.
‎Euskal Herrian ez ezik, Espainiako Estatuan dituen gainerako dendetan ere saltzen du Eroskik Idiazabalgo gazta. Kataluniako kasua nabarmendu du Elizburuk bereziki; Capraboren bitartez, bertako saltoki guztietan dago produktua.
‎Lan horretan laguntzeko tresna sortu du Fernandez de Larrinoak. Eta orain arteko bidea kontatzeko ez ezik, geroaz hausnartzeko ere baliatu du lana.
‎Ruizek Bizkaiko zerga sistema moldatu nahi du. Eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga ez ezik, sozietateen gaineko zerga moldatzeko konpromisoa hartu du. " Herritarrak zigortu nahi dituztenen aurrean, guk uste dugu garai ekonomiko berrietara moldatu behar dugula.
‎Bost talde dituzte momentu honetan. Lehen taldea Ohorezko B mailan lehiatzen da, eta gorengo mailan ez ezik, errugbi eskolan ere elkarlanean dihardute. Harreman estua dute bi klubek, baina, hala ere, independente jarraitzen dute.
‎Euskaldunentzat ez ezik, denentzat ere erreferente bihurtu da Kafe Antzokia. Zelan lortu du hori?
‎Sagardotegietan ez ezik, Eroskin ere abian da sagardo garaia. Beste urte batez, hornitzaile dituen ekoizleak babesean hartu, eta kooperatibak hasiera eman dio kanpainari.
‎2013tik, Eroski Eusko Jaurlaritzarekin ari da elkarlanean, tokiko nekazaritzako elikagaien industria indartzeko. Sagardoarekin ez ezik, beste hainbat elikagairekin ere aurrerapenak egin dituzte aurten. Besteak beste, Eroskik hitzarmena sinatu du Idiazabal jatorri izenarekin, indartu egin du eskuz landutako arrantzaren aldeko apustua, eta handitu egin du Eusko Labela duen Arabako patataren merkaturatzea.
‎Elordiren arabera, zulatzean leku konkretu bateko gasa bakarrik ateratzen da, pitzatzen den tokikoa bakarrik, eta" 2 urtetan jada ez du merezi putzu hori ustiatzea". Ingurumenean duen eragina ez ezik, ekonomikoki duen kostua ere aipatu du. Batetik, kalkuluen gorabeherak daude:
‎78 lagun aritu dira orain arte tailerretan parte hartzen; horietatik 56 emakumeak. Herritarrek ez ezik, udal langileek eta ordezkari politikoek ere egin dute ekarpena; ordezkaritza guztietan emakumea gehiengoa izan da. Adin tarteari dagokionez, berriz, gehiengoa 60 urtetik gorakoa izan da lagun baino gehiago.
‎" Ematen du pixkanaka ateratzen ari garela, baina oraindik asko falta da". Zarautzen ez ezik, inguruko herrietan ere badituzte ohi baino bisitari gehiago biltzen dituzten lekuak: Euskal Kostaldeko Geoparkea Zumaian, Balentziaga museoa Getarian eta Pagoeta natur parkea Aian, besteak beste.
‎Beasaingo Orekan Bizi Naiz elkarteak III. Tximuziklo topaketa antolatu du astebururako. Monozikloaren erabilera sustatu ez ezik, kirol diziplina bat ere badela aldarrikatu nahi dute hiru eguneko bilgune horren bidez.
‎Hilketak ez ezik, bestelako erasoak ere izan ziren Andoain, Urnieta eta Hernani inguruetan, baita 1979a baino lehen ere ondasunen aurkakoak, batik bat. Inor ez zegoen seguru hamar kilometroko eremuan.
‎" Eskualdean gipuzkoarren askotariko emigrazioa egon da, eta horien arteko bat da artzainena". Baina lan horretan ez ezik, bestelako ikerketetan ere jaso zuen errealitate horren berri. 2013an argitaratutako Uribe Kostako Bertsolaritza() liburuan XX. mendean eskualdean bertsolaritzak izandako egoerak aztertzen hasi zen 2008an.
‎" Herri honetan asko sufritu dugu, eta sufrimendu hori pairatu duten pertsona guztiek ezberdin bizi izan dute ekitaldia bera ere. Batzuek parte hartuko zuten, beste batzuk ez ez dutelako nahi, ezin dutelako...". Dena den, oro har, herritarren aldetik erantzun onak jaso dituzte.
‎Mundu osoan altxatutako hamaika harresitan pitzadurak eragiteko asmoz sortu zuten Mikelazulo elkartekoek Herrien Astea, orain 21 urte. Ordutik, temati aritu dira urtero urtero elkarteko kideak, harresiak suntsitzeko ahaleginean ez ezik, baita harremanak eratzeko lanean ere, kulturartekotasuna sustatuz eta praktikatuz.
‎Aita giza eskubideen aldeko abokatua, aitatxi ezkerreko militante historikoa, familiaren eraginaz hala dio: " Gizonak ez ezik nire ama ere biziki militantea zen".
2016
‎Lehengaiei ez ezik, lan egiteko moduari ere arreta jartzen dio kooperatibak. Energia iraunkorraren aldeko apustua egina du.
‎Normala izan lukeen eginbeharra probokazio bihurtu da. Politikaren erdigunera ekarri du gaia erabakiak eta, erabakiak ez ezik, horren ondorioz (ala ez?) nafar faxismoak egin dituen erakustaldiak: alkateari mehatxu margoketak (Asirón, atrévete con los vivos), taberna, elkarte, gaztetxe, muralei erasoak, German Rodriguezen plakari erasoa, Iruñeko fusilatuen plakari erasoa... gehienetan adierazpen nagusia Espainiako (Una, grande, libre) bandera izateak ere zer pentsatua ematen du, edo eman lioke bati baino gehiagori, nire iritziz.
‎Yolanda, gure auzokidea ez ezik, gutakoa ere bazen eta bada, eta horregatik urte hauetan guztietan ez dugu ahaztu. Orain, era batean edo bestean, zirkulu baten itxiera izan dela sentitzen dugu, eta Yolanda bere auzora itzuli dela, betirako geratzeko, bere senideen eta auzokideon alboan, bere etxetik 50 metro eskasera:
‎Emakumeen artean Bilbo Zaharrekoak bizi dira gutxien (81 urte). Bizkaian luzaroen bizi diren emakumeak, Algortan ez ezik, Bilbon ere badaude; hiriburuko lekurik aberatsenetan: Albia eta Kale Nagusiaren inguruetan (85,9 urte).
‎Hamabi koaderno argitaratu zituzten 1969tik 1972ra arte, baina zabalpena kontuan harturik lekuan lekuko hizkerara egokitzen zituzten edukiak. Koadernoak ez ezik, Gabonetako postalak, egutegiak, gutunak idazteko orriak eta itsasgarriak ere sortu zituen Kili kili k sasoi hartan, eta haien guztien lagin bat ere biltzen du orain Bilboko Euskal Museoko erakusketak, garai hartako argazki sorta batekin batera.
‎Laguntzaile sare ikaragarri handia izan zuen atzean aldizkariak. Aldizkariak sortu ez ezik, aldizkari haiek banatu ere egin behar ziren, eta antolatu behar ziren Kili kili egunak, eta lortu behar ziren sariketarako sariak, eta... Eta ezinbestekoa zen mugimendu oso bat hori posible egin ahal izateko.
‎" Prezioen igoera horren aurkako sinadura bilketa abiatu genuen Interneten, eta urtarrilerako 7.000 atxikimendu bildu genituen". Gaur gaurkoz, 13.000 atxikimendu bildu ditu dokumentuak, eta, sarean ez ezik, paperera ere zabalduko dute kanpaina orain.
‎Bilaketa horretan, baina, herritarrak galtzaile direla argi du Herrera Herrira plataformak. Portuaren Plan Bereziak" Herreraren kolonizazioari" eusten diola uste du, eta egoera arindu ez ezik, okertu egingo duela: " Hasierako planak [2010 urtekoa] kaiko Herreraren iparraldea eta mendebaldea mistotzat hartzen zituen, eta herritarrentzako erabilerak baimendu, baina plan berrian aukera horri ateak ixten zaizkio erabat, eta egungo portuaren eremuei eusten zaie".
‎Udalek ez ezik, atez atekoaren aurkako plataformek ere antolatu dituzte kontsultak. 2013ko apirilean, Legazpin, Atez Atekoaren Kontrako Herri Plataformak herri galdeketa egin zuen udalak ezartzeko asmoa zuen atez ateko zabor bilketaren aurka.
‎Gizarteak ez ezik, hedabideek ere ez diote tratamendu bera ematen gizon eta emakume kirolariei eta haien lorpenei. " Aspic enpresak 2013an egindako ikerketaren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako idatzizko prentsan albisteen %5, 9 besterik ez zuten hartu emakumeek.
‎" Aspic enpresak 2013an egindako ikerketaren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako idatzizko prentsan albisteen %5, 9 besterik ez zuten hartu emakumeek. Berri gutxiago ez ezik, toki gutxiago izan zuten. Gainera, emakumeen lorpenek baino ikusgarritasun handiagoa dute gizonen porrotek prentsan, eta ez da hizkuntza bera erabiltzen batzuen eta besteen albisteak idazterakoan".
‎Umeei ez ezik, Aspanogik gurasoei eskaintzen dien laguntza nabarmendu du Diaz de Gereñuk. " Ospitalean zaudenean umea da zure ardura bakarra, zure nekea eta zure egoera bigarren planoan gelditzen da.
‎Eta dena da laguntza". Bazkarirako txartelak ez ezik, Aspanogik zaintzaileentzako gunea jartzen du gurasoen esku; dutxa, komuna, hozkailua, mikrouhin labea eta armairuak dituzte bertan gurasoek. Horrez gain, berriki ireki dituzte Piratenea ko ateak.
‎Baina musika ez ezik, parte hartzaileen arteko harremana ere bultzatu nahi du jaiak. Horretarako, goizetan, Jazz Futures mintegiak egingo dituzte.
‎Eraikin barruari ez ezik, auzoari ere jarduera eman diote. Madrilgo arkitekto talde baten bidez, plazatxo bat sortu dute kanpoan.
‎Nik dakidala ez. Eta, egia esan, ziber jazarpena salatu eta saihesteko ariketa hori, ikasleekin ez ezik, gurasoekin ere abian jarri genuke, batez ere kontura daitezen jazarpen hori badela, existitzen dela. Izan ere, batzuetan beste jazarpen mota batzuen gainean jartzen dugu begirada, eta ez dugu pentsatzen halako jazarpenik badenik ere.
‎Horrekin, erasoak larriagotu egin dira, gorroto handiagoa eragin du...". Langileei ez ezik, bezeroei ere oldartu zaizkiela azaldu du Campok. " Ez tabernara sartzeko esaten diete bezeroei, hiesa kutsatuko diegula".
‎Graduetan ez ezik, masterretan ere eskaintza zabala osatu duzue.
‎Urretabizkaiak, Txanpi On Fest en antolakuntzan ez ezik, bestelako ekitaldien antolakuntzan ere parte hartu du zazpi urte hauetan, eta txertatutako berrikuntzez ere hitz egin du. " Dena joan da bere garrantzia eta lekua hartzen.
2017
‎Sektoreak apustu handia egin duela sinetsita dago: " Sagardo naturala egiten duten elkarteak ez ezik, hor sartu dira sagardotarako sagarra lantzen dutenak ere, ziurtagiri hau babestu eta bultzatzeko". Eusko Label sagardoaren lekukoa hartu dute, eta" itxaropen handiko" proiektu bat abiatu:
‎Mariano Necochearen omenez jarri zioten izena Argentinako hiriari. Maiatzeko Iraultzan parte hartu zuen, eta Argentinako independentziaren aldeko gerran ez ezik, Txile eta Perukoan ere aritu zen. Hala, pertsona historiko garrantzitsua da Hego Amerikan.
‎Izan ere, Madrilera joan etorria egiten duen trena oso garestia dela uste du, eta, horrelakoetan, autobusa hartzea errazagoa dela, merkeagoa baita. Madrilera ez ezik, beste toki batzuetara ere ailegatu litzateke trena, haren aburuz. Gaur gaurkoz, abiadura handiaren beharrik ez du ikusten Izkok:
‎Epe horretan, Emakume Abertzale Batzak protagonismo handia hartu zuen, eta hori izan da Kowaschen informazio iturri nagusia. Gudariei ez ezik presoei ere laguntzera joaten ziren emakume militanteak ziren. " Bisitak egiten zizkieten, arropa garbitu, janaria eraman, botikak ezkutuan eraman...".
‎Ez zen ausaz aukeratu. Eta gizarte zibilaren aurka egin eta armategi berria erabiltzea ez ezik, bestelako helburua ere bazuen: euskaltasunaren aurka egitea.
‎Igandean, Bizkaiko 32 herritan egingo dituzte Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko galdeketak. Durangaldea, Lea Artibai, Uribe Butroe eta Uribe Kosta eskualdeek ez ezik, Orozkok eta Zeanurik ere bat egingo dute. Denera, 128.160 herritar daude deituta bozkalekuetara.
‎Bizkortasun kirola sustatzeko ez ezik, txakurrak hezteko ere bada parkea. Sopelako Udalak proiektuaren berri ematean azaldu duenez, txakur asko daude herrian, eta horiek" gizartean integratu eta egokitzea" du xede egitasmoak.
‎Zure egia gure egiten dugu, elkar aitortu eta elkarri sinisten diogu". Bizkaiko hiriburuan ez ezik, Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Baionan egingo dituzte mobilizazioak.
‎Udazkenean, berriz, Bilbon, Santurtzin, Barakaldon, Sestaon, Trapagaranen, Etxebarrin, Basaurin, Igorren eta Lemoan. Galdeketen urtea ez ezik, iragarpenen urtea ere izan da, beraz, 2017a. Datorren urtea bukatzean, hala, ura bere bidean joango da Bizkaia osatzen duten 112 udalerrietatik 78tan.
‎Zuzeneko eragina ez ezik, zeharkakoa ere kontuan hartzekoa da: kontsumitzaileek emandako erantzunen arabera, azoka egun bakoitzean batez beste 14,3 euro gastatzen dituzte inguruko saltokietan.
‎Batzuk oso haserre eta erresuminduta daude, baina izorra daitezela! Ikasi behar dute gizon emakumeok eskubide berberen jabe garela, paperean ez ezik, errealitatean ere.
‎Jantziek jantzi ohi dute Cristobal Balentziaga museoa, goi mailako joskintzako jantziek gehienetan; baina, maiatzaren 7ra bitartean, Ikatza eta Belusa. Ortiz Echagüeren eta Balentziagaren begiradak herri jantziari behin behineko erakusketa dago ikusgai Getariako museoan, eta, jantziak ez ezik, argazkiak ere protagonista dira bertan. Izan ere, Jose Ortiz Echagüe argazkilari eta ingeniari espainiarraren argazkiak eta Getariako jostunaren obrak" elkarrizketan" jarri dituzte erakusketa atontzeko.
‎Senperetik abiatu, eta Azkainen, Urruñan eta Pausun egingo ditu geldialdiak. Musika eta dantza emanaldiek ez ezik, bertso afariak ere jendetza biltzen du normalean, eta salgai daude ekitaldi horretarako txartelak. Pausun, Xaia ostatuan, eta Seguran, Elorripe tabernan daude eskuragarri.
‎Lan ildo eta funtzionamendu ezberdinak dituzte, elkarte mota ezberdinak dira, eta lehen erronka izango da ea nola lortzen dugun denen artean lan ildo bat hitzartzea". Bestalde, banakako emakumeek parte hartzeko ahalegin berezia egiten ari da Berdintasun Zuzendaritza, eta, horretarako, bilera presentzialak ez ezik, e Gunea izeneko on line plataforma jarri dute abian, emakume gehiagok parte har dezan.
‎Aldaketen ondorioak, erabiltzaileek ez ezik, langileek eurek ere jasango dituztela uste dute, gainera. " Langileok pairatuko ditugu murrizketa horiek modu bortitzenean", adierazi zuten autobus gidariek Hernaniko agerraldian.
‎Buruntzaldean ez ezik, Debagoienean ere haserre daude Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalek salatu dute iaz eskualdean garraio publikoaren erabilera %8 handitu zen arren urriaren hasieran hainbat zerbitzu kendu zituela aldundiak.
2018
‎Pertsonalki, irakaskuntza mailan, harreman sakonago eta estuagoa dugu ikasleekin. Klasean ez ezik, kanpoan ere laguntzen ditugu. Giro berezia sortzen da, aski goxoa; gehienetan, biziki goxoa.
‎2016a giltzarri izan zen. Konturatu ginen oso garrantzitsua zela ekoiztetxeak ez ezik profesionalak ere gurean izatea, eta atea ireki genuen. Ia ia berriz sortzea izan da guretzat.
‎Ez dut profesional zehatz baten kontra egin nahi, ez baita hori arazoa. Egiturazko aldaketak behar ditugu, paperean ez ezik eguneroko jardueran ere aniztasuna kontuan har dezaten", erran du, argi eta garbi.
‎Eta horiez baliatzeko eskubidea onartu digute. Ulertzen dut une zailak direla guretzako ez ezik, beste herritar batzuentzat ere. Baina guk gurea aldarrikatu behar dugu.
‎Oraingoz baztertu egin duen arren neurria Europako Batasuneko herrialdeetan ezartzeko aukera, kezka eragin du iragarpenak altzairuaren sektorean, halako neurriek euskal enpresetan izan dezaketen eraginagatik. Ozeano Atlantikoaren beste aldera ez ezik, Txinara begira ere badaude altzairutegiak, beldur baitira, AEBek ezarritako muga zergen ondorioz, Asiako herrialde horrek kostu azpiko altzairuaren inportazioa areagotuko ote duen Europan. Koktel horri aurretik sektoreak zituen arazoak gehitu behar zaizkio:
‎70 lagun geratu ziren kalean. Nardiz Tar Jon kaleko 23 zenbakian piztutako garrek, eraikina bera ez ezik, ondokoak ere kiskali zituen. Udaletxea ere harrapatu zuen bete betean, eta kalte larriak pairatu zituen.
‎Hala ere, bada lotzen dituen ezaugarri bat. Urtero, Ermuko Folkez Blai lehiaketako irabazleak, hurrengo edizioko talde gonbidatu modura jardun ez ezik, Folk Getxon ere jotzen du; aurten, halaxe egingo du Gipuzkoako Ghost Number & His Tipsy Gypsies taldeak.
‎Itxaropen kaleko eraikinen artean ez ezik, auzoaren eguneroko giroan ere hutsune handia utzia zuen Esperantza frontoiaren eraisteak. Bilboko metroaren hirugarren linea gauzatzen ari zirenean zailtasun handiak aurkitu zituzten Zazpikaleetako geltoki berria eraikitzeko.
‎Aurten, altunatarren hiru belaunaldik bat egingo dute danborradan: izan ere, Manuel ez ezik, Gure Ametsa konpainiarekin aterako dira haren seme Iñigo Altuna Larrañaga (Azpeitia, 1971) eta biloba Iñigo Altuna Prat (Azpeitia, 1998). Baina familia osoa da danborradazalea, eta oinordeko guztiek parte hartu izan dute festan.
‎Sindikatuek iazko udaberriko protesten emaitza gisa ikusten dute bilera egin izana. Baina, bilera ez ezik, konponbidea nahi dute, eta akordioa behartu nahi dute mobilizazio gogortuz. Hezkuntzako langile guztiak grebara deitu dituzte martxoaren 14 eta 15ean eta ekainaren 12an.
‎Egitasmoa zabaldu egin da Euskal Herri osora, eta mundura. Donostiako Udalaren babesa ez ezik, Gipuzkoako Foru Aldundiarena eta Eusko Jaurlaritzarena ere baditu. Maramara taldeko hizkuntza zerbitzuak kudeatzen du; irabazi asmorik gabeko egitasmoa da, eta doakoa.
‎Baina, onartu ez ezik, datuek diote gero eta gehiago direla.
‎Esate baterako, fruta eta barazkiak. Pieza bakarra erosita ere, plastikoan sartu behar da pisatu eta etiketa jartzeko (hori zoritxarrez, supermerkatuetan ez ezik, auzoko fruta dendetan ere pasatzen da). Antzeko pareko supermerkatuetako arrandegi, harategi, urdaitegi eta abarretan.
‎Txomingeroen ezaugarria da egun pasa joaten direla hondartzara. Horretarako, familia osoa ez ezik, etxeko tramankulu guztiak ere aldean daramatzate. Gainera, mahaitxo tolesgarria, aulkitxoak eta lau platereko bazkaria ere atonduta ekartzen dituzte.
‎Donostian ez ezik, Zarautzen ere zerbitzu berri bat jarri dute martxan emakumeak eta adin txikikoak gauez etxera lasai eta seguru itzul daitezen: taxi bus zerbitzua, hain zuzen.
‎San Pelaio jaietan jarri zuten martxan, eta irailaren erdira arte jarraituko du, ostiraletan eta larunbatetan. Abuztuan, asteburuetan ez ezik, Aste Nagusiko gauetan ere martxan izango da.
‎Baina, alaba ez ezik, amona ere bazuen Sebastianek. " Gaixotu egin zen, ezin zuen bidaiatu, eta, saiatu nintzen arren, ez zidaten utzi ikusten.
‎Azpeitian ez ezik, Gipuzkoako beste zenbait herritan ere eskaintzen dute kirol orientazio zerbitzua, hala nola Aretxabaletan, Beasainen, Bergaran, Donostian hiru lekutan, Eibarren, Elgoibarren, Hondarribian, Lezon, Oiartzunen, Pasaian eta Zarautzen. Eta aurki, leku gehiagotan ere bai:
‎Ez zidaten batere ulertu! Berdintasun kontu bat ez ezik, hizkuntza kontu bat ere badelako, euskaraz harakin maisu maistrak esan behar delako generikorik ez dagoelako kasu horretan, nahiz eta gaztelaniaz maestro (maskulinoa) RAEk generikotzat hartu.
2019
‎Kolaboratzaile asko izan dituzte. Nafarroakoak ez ezik, Hego Euskal Herriko hainbat hiritako eta Madril eta Errioxako (Espainia) musikariek ere parte hartuko dute.
‎Arrakastatsua izan zen lehen urtetik, eta indar handiagoa du urtetik urtera. Belaskok dio erandioztarren agendan ez ezik inguruko herrietako euskaltzaleen agendan ere gorde beharreko egun bihurtu dela dagoeneko.
‎Lanketa, hausnarketa eta diziplina berriei ez ezik, ahots berriei ere lekua egin die jaialdiak aurten. Parte hartuko duten idazle, pentsalari, poeta zein artista bisual gehienak gazteak dira.
‎Ilea orraztu ez ezik, laminek harrikoa ere egiten zuten putzuan, eta, ostera, maindireak sahatsaren adarretatik eskegita uzten zituzten, lehor zitezen. Maindireak, laminen ondasun guztiak bezala, urrezkoak ziren.
‎Errezeta liburua osatzeko ez ezik, beste ekintza batzuk egiteko asmoa ere badute. Gehienbat gastronomia tailerrak antolatuko dituzte uda eta gero.
‎Joan den uztailean BERRIAk argitaratutako erreportaje batean, salatu zen Jata mendiko zabortegian lindanoa dagoela. Abuztuan, Ekologistak Martxan erakundeak egin zuen agerraldia, Jatan ez ezik Enekuriko basoetan ere badagoela ohartarazteko. Ekologistek kalkulatu dute Jatan 10.000 tona lindano egon daitekeela, eta 30.000 metro koadroko eremu bat dagoela kutsaturik.
‎Leku faltarena ez ezik, beste bi hutsune historiko ere badaramatza museoak aspaldian arrastaka: lau urte igaro ditu bere bildumarako artelanak erosteko diru sail berezirik izan gabe, eta nabarmena da betidanik andre artisten lanekiko izan duen arreta falta.
‎liburuak erostea, oparitzea, begiratzea...". Donostiari dagokionez, irakurraldiak, haurrentzako ipuin kontaketak eta literatur ibilaldiak ez ezik, hainbat zozketa eta sari banaketa ere izango dira egun guztian Gipuzkoa plazan.
‎Gorputzak ere erabili eta baztertzekoak dira, sexurako ez ezik, ugalketarako ere bai. Umetokiak alokagai daude, sabelak salgai:
‎Oñatin ez ezik Euskal Herriko txoko gehienetan ere Espainiako poliziek alde egitearen aldeko mugimendua geldirik zegoela igarri zuten hasierako urteetan. Guardia Zibilak kuartelak zeuzkan herrietan egun berean aldarrikapen jaia ospatzea izan zen lehen saiakera.
‎Garai hartan ez zegoen aukera handirik, eta beregana joaten ginen inguruko kirolari guztiak. Masajeak eman ez ezik, prestatzaile fisiko, laguntzaile eta psikologo lanak egitea ere tokatzen zitzaion", oroitu du Maiorak. " Kirolzale amorratua zen, eta beti egoten zen kirolariari laguntzeko prest", gaineratu du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia