Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 428

2000
‎Baina hemen, gainditu beharreko joera ugari dago oraindik eta ekimen erraldoietarako greba orokor bat hori da eta baztertua luke kontsentsu horretatik ateratzen den edozerk. Greba orokorra gizarte batek duen protesta erakusle sendoenetakoa da seguruenik, eta aurrera egiteko tresna ere izan daiteke, arrakastatsua den neurrian; gizartearen gehiengoak lan egiteari uzten ez badio, ostera, agitazio politikorako tresna bihurtzen da baina ez da greba orokor bat.
‎Nabarmena da ahalegin handiena non egin behar den. Gipuzkoako bati ez diot behin ere entzun telebistako saio bat ez duela ulertzen. Goiti jota izan daiteke oso teknikoa izatea, baina hori alfabetatzen eta ikasketa mailarekin lotzen da.
‎Ezagutzen ditut halako pertsonak, baina ni konparazioz nahiko lasaia naiz. Baina niri gertatu izan zait, hurbildu gazte batengana eta ikusi testu-liburu bat daukala, ikasten ari delako, eta liburu horretan nire argazki bat, eta ez diot proportziorik ikusten, nik ez ditut 400 folio argitaratu urte guzti hauetan. Ulertzen dut behar ditugula gure erreferentziak, eta literatura baten historia batean zure halako argazki bat sartu behar dutela, itxusi askoa gainera, ez argazkia:
‎Zailtasun askorekin egin dugu topo, eta zergatik ez esan, asko zuzenean administrazioarekin zerikusia dutenak. Arazoak ez dira programarenak berarenak izan, errealizazioarenak baizik.
‎Euskal Herrian sortu eta bertako gune komertzialetan saltzen diren produktuek ere ez diote euskarari begirune handirik. Esaterako, Andoainen dagoen Krafft enpresaren produktu guztien ontzi eta etiketek gaztelania soilik erabiltzen dute.
‎" Ni nahiko burugogorra naiz; aurrena entzuten dut, baina ez diot kasu handiegirik egiten. Gero, hotzean lasaiago pentsatu ondoren, askotan konturatzen naiz berak duela arrazoia, sekulan eman ez diodan arren".
‎Mezu hori da, gutxi edo aski," egon gaitezen beti hautetsien alde, hauen jarreren eta obren oihartzuna eman dezagun,' polemika' guztiak bazter ditzagun, Euskal Herri txukun eta Image d' Epinal irudi politikoa isla dezagun". Bere sortzailearen ideia politikoei fidel egon da" Le Miroir" eta eskuineko bezala sailka badaiteke ere, frantses' ezkerrekoek', sozialistek behintzat, ez diote erasiarik botatzeko arrazoirik. Abertzaleek bai, ordea, zeren eta 44 urteotan diharduen informazio ergel eta ahul honek ez baitu ezertarako ohartarazterik eragin.
‎Ez dakit kongresuaren ondorioz beste askatasun maila bat izango duen. Adostasunaren bidea posible ez bada, gure proposamenak egingo ditugu guk edo beste alderdi abertzale batzuekin batera eta horrek gatazka politikoa ekarriko balu, bada, guk horri ez diogu beldurrik. Baina Nafarroa eta Iparraldeko egoera zein den kontuan hartuta, espainolismoaren munduan egon daitekeen indar baten beharra ikusten dugu.
‎Baina Nafarroa eta Iparraldeko egoera zein den kontuan hartuta, espainolismoaren munduan egon daitekeen indar baten beharra ikusten dugu. Hori posible ez bada, gutxiengo eta gehiengoen jokora jo genuke eta horri ez diogu beldurrik.
‎Gainera, hainbeste erabiltzaileren interesak kontrajarriak dira eta giroa okertzen ari da. Horrela, mendigoizaleek badute senda bilatzearen gustua eta ez diote galtzeari beldurra; berriz, ibiltari organizatuek maite dituzte bide balizatu zabalak, dudarik gabekoak. Biek oinez egiten badute, oilagorren ehiztariek bezala, uso sasoian etortzen diren tropa mekanizatuek pistak nahi dituzte, eta pistazaleak ere dira motozaleak eta artzainak, nahiz eta azken hauentzat mendizale eta ibiltariei saldu gasnak mozkina garrantzitsua izan.
‎orain txinatar bati eman diote. Sekula ez diote txinatar bati eman, bada noizbait eman diote. Eta txino bati eman behar ezkero, nori emango diote?
‎Aparte, kontatzeko modua, duen tonua ere oso bitxia da: ahots bat entzungo bazenu bezala da, hasieran beharbada ez diozu kasu handirik egiten edo oso adi ez bazaude ez zara konturatzen, baina halako batean poliki poliki sartu egiten zaizu barrura, eta bere erritmora eramaten zaitu.
‎Letamendik izenpetutako artikuluak zioenez" errua etzaio erakunde berari erantsi behar, barnean dauden estadu indartsu batzuei baizik. ONU k indarrik ez badu, eman ez diotelako da. Batez ere Ipar Amerikak eta Moskuk nahi ez dutelako.
‎Oteizak eta izugarrizko garrantzia eman diote kulturbide honi. Guk ez diogu hainbestekoa emango, barrutik ezagutzen dena ez da mitifikatzen. Besterik gabe, beste jardunbide bat da, eta gizartean bere lekua badu, utzi bere bidea egiten.
‎istorioa XV. mendean kokatzen da, elizaren eta artearen arteko eztabaida garaietan. Gainerakoan ez dago beste zehaztapenik, ez diodalako irakurleari esan nahi" hau XVI. mendean pasa zitzaion hari, eta zuri ez zaizu pasatzen". Ez," horko hori zuri ere pasatzen zaizu, zu ere bazara nolabait Otto Pette".
2001
‎Or, langille burrukan sartuek, arrixku ederretan... Or dabiltz beren zarpa zarretan, amari jersei bat erosten uzten ez diotenek, lehengoa soñean erabilli diteken bitartean".
‎Iraultzaileago eta konprometituagoa iruditzen zait musikari bat, nahiz eta bere hitzetan ezer ez esan, pertsona gisa hartzen duen bideagatik. Jende asko zenbait eslogan abesten aritzen da baina, benetan bere egunerokotasunean ezer ere egiten ez badute, hauen bidea okerragoa da.
‎Gu poztu gara Galindok galdu duelako eta gu garaile atera garelako, baina amorratu egin gara guri axola zitzaigun mamiari heldu ez diotelako. Galindoren salaketa" formulazio okerra" gatik bota dute atzera, izan ere abestian parte hartu ez dutenen izenak agertzen dira salaketan.
‎Dagoeneko gazteak pozik dira, beraiekin ez zihoala kontua pentsatuz. Ez dute arrazoirik izango, ordea, zeren" izango dira gazteak ere, garrantzirik emango ez diotenak geroako fenomeno ikaragarri oni". Oso gaizki egina, hain zuzen ere, tutik ulertzen ez zutela baino erakusteko gai ez zirelako.
‎Parlamentu berak, gai politikoengatik atxilotutako euskal hiritarren auziperatzea Entzutegi Nazionalaren esku utzi zuen ere. Gaur egun tortura kasu gehienak, guztiak ez esatearren, Legedi Antiterrorista eta Entzutegi Nazionalaren eskuduntzapean ematen dira. Indar politiko guztiek (salbuespenak salbuespen) onartu eta goraipatzen dute Entzutegi Nazionalaren lana, Er tzaintzaren lana, Polizia Nazionalaren lana, Goardia Zibilaren lana.
‎Riskiren koadrila mutilez osatua da, ez neskak atsegin ez zaizkielako, haiekin ibiltzea kosta egiten zaielako baizik. Riskiri, adibidez, izugarri gustatzen zaio Anuxka deitzen den neskatoa, baina honek ez dio kasu zipitzik egiten eta gure mutikoak ahalik eta egokien egoerari eustea beste erremediorik ez du. Liburu honetan, Riski eta bere lagunei azken aldian gertatu zaizkien abenturen eta koadrilan edo bakarka egin dituzten aldrebeskerien berri izango duzue.
‎Ezta ere aski andereñoek ikastolan euskeraz egitea, gero kalean adiskideekin edo ta beren etxetan erderaz ari izaten baldin badira. Eta, lantokietan toki bat betetzeko pertsona bila ari garenean, edo ta egunkarietan egiten ditugun dei horien bidez euskeraz jakin behar denik esaten ez badugu, eta telefono hotsari euskeraz" nor da" edo" esan" edo" bai" edo horrela erantzuten ez badiogu, lantegi barrutan, etxean, kalean, kafeterietan eta non nahi eta beti euskeraz egiten ez badugu... UTIKAN automobiletan eta jartzen ditugun" Euskeraz" letrerotxoak.
‎" Iñork ez dio, dakila, bere buruari gaitzik egiten. Ez eta bere buruari bizia kendu dionak ere", baieztatzen zuten lehenik eta behin.
‎Hortik aurrera, gaztetxo hauek makina azkarrago, baina zaratatsuago az (helburua ahalik eta azkarren joatea denez hoditzarraren isilgailua ere kendu ohi zaio)" goza" dezakete. Baina ez dira konturatzen motorrean edozein aldaketak bere iraupena murrizten duela, zarata horrek epe luzera lo eta kirio arazoak zein gorreria sortuko dizkiola, eta ondotik igarotzean bere gutizia jasan behar duten hiritarrek ezer onik opa ez diotela.
‎Han, lan eta lan arituko da, etengabe. Gaitz erdi, halako batean erromerira joateko baimena ere ematen zaio, baina" erriko festak eta erromeria ustekabean luzatu eta etxeratzerakoan, bidean, jo ez diote ba, illunabarreko' avemaritako' kanpaiak? ' Au al den neska etxeratzeko garaia?'.
‎Ondorioz, honela zekusan Oteizak Euskal Herriaren etorkizuna: " Argi dakusat geure geroa, baina hobe dut ez esatea, zeren oso iluna deritzat... Bart gauean ez nau loak hartu, esnai egon naiz kezkati eta triste.
‎PSNk inoiz ez dio utziko UPNri Euskararen Legea aldatzen, eta guk beti esan dugu lege hori ari dela bermatzen Nafarroan euskararen garapena. Baina UPN argia da, eta legea aldatu ezinean, bere menpeko eremuak dekretuz aldatzen ditu.
‎Erraniko guzia guti balitz, hainbat tokitan jardun eta gero, eskualdeko hiriburuaren gisa aritzen den herri handienean, Altsasun, behin betiko egoitza laster izanen dutela ziurtatu da, bertan bilduko baitituzte oraino sakabanaturik egon diren zerbitzuak. Hagitz toki erakargarrian eraikuntza burutu dute eta, behekaldeko solairuetan topaleku finkoa erdiesteaz landa, salduko dituzten goiko pisuak datozen urteotako plangintza aitzinerat eraman ahal izaitekotz funtsezkoa izanen zaizkie, telebistari ere inoiz ez baitiote muzin egin, horrelako jauzia emaitekotz kudeatu beharreko diru kopurua eskuratzea nahikoa zaila izan arren.
‎Espainiako PPko gobernuak, egia esan, ez du bere ingurumariatik iristen zaizkion gomendioen inolako beharrik, filosofia hori bere ideologia kapitalistaren baitan baitago. Baina ez dio hautesleen aurreko irudiari kalterik eragin nahi, eta sindikatuekiko elkarrizketaren aldeko itxura eman nahi du; horregatik ez da ausartzen, oraingoz, bere ingurumaria horrek eskatzen dizkion neurri gogorrak hartzera. Nolanahi ere, inolako zalantzarik gabe, pixkanaka pixkanaka urrats horiek egiten saiatuko da.
‎Zerbaitetan sinesten duzu eta eskubide batzuen alde ari zara lanean, eta aritze horretan etor daitekeena zureganatzeko prest zaude. Inora goazenean, guk gurea mahaigaineratzen dugu eta kito, ez diogu aurrekoari zer pentsatzen duen galdetzen, hortik aurrera bakoitzak pentsa dezala eskubide horren inguruan burura datorkiona. Guk desobedientziaren eremuan ekintza zuzena praktikatzen dugu, eta ekintzak eskubideari buruzko aldarrikapena egiteko edo eskubide hori gauzatzeko izaten dira, hasieran sinbolikoki eta gizartea horretarako prest dagoenean, modu praktikoan.
‎Baina agian egoera on honen azpian dagoena gure ahuldadea besterik ez da, komunitate txikia izatearen ondorioa eta, beraz, guztion beharra izatearena. Hots, gehigarriak, irratsaioak, iritzi artikuluak eta gure produkzio, gero eta zabalago, hau osatzeko dugun beharra... eta ez diotenaz dagoen benetako interesa. Presentzia baino gehiago presentzia horrek sorrarazten duen eztabaida, debatea, baita interesgarriena.
‎Gu ez gara halako akusazioei erantzuten hasi, ezta leialtasun ezari eta abar, baina ABrekin gertatutakoa hor dago; guk ez diogu inori leporatzen estrategia politiko militarrak nahastearena, baina ikusi nahi duenak ikusiko ditu. EEren konparaziora itzuliz, desberdintasunaren hirugarren arrazoi bat aipatuko dut:
‎Batasunako edo EHko alkatea bere herriaren interesen alde ari bada (pertsonen alde eta edozein alderdikeriaren gainetik, alegia) ez dago arrazoirik alkatea aldatzeko. Beste gauza bat da, ekimen eta eraso bortitzen aurrean, udalaren babesean, alkateak deusik ez esatea eta ez egitea. Udal bateko alkateak ezin du herritar edo zinegotzien aurkako mehatxu etengabeei men egin edota hauetako baten hilketa kondenatu gabe utzi, hori onartezina da.
2002
‎Beharbada hotz hotzean ez ziotela kasu gehiegirik egingo eta, badaezpada edo, adorea ematea erabaki bide zuen:
‎Ardatza behar du Euskal Herriak. Azken hogeita bost urteotako politikagintzak edo herrigintzak ez diote euskaldunon herriari bizkarrezurrik osatu, eta une honetantxe zaila gertatzen zaigu euskaldun hitzari pausalekua eskaintzen politikan, hizkuntzen eremuan edota, besterik gabe, geografian.
‎Kontzertuak ere deskontzertu bihurtu zaizkigun honetan, euskaldunon aberria eraikitzeko jaio bide zen alderdiak bi probintzietara murrizten ditu bere domeinuak, eta era defentsiboan kokatzen du bere jokabidea Estatu ahaldunen aurrean, menpean ez esatearren. Ez dago gure lurraldea elkarlotzen duen garraio eta komunikabide egokirik; unibertsitatea lotsa da euskaldun hitza bera ere hartzeko; bost arautegi bereizturen menpe jarri digute euskara, eta beste hainbeste erdal telebistaren azpian.
‎Ez dago gure lurraldea elkarlotzen duen garraio eta komunikabide egokirik; unibertsitatea lotsa da euskaldun hitza bera ere hartzeko; bost arautegi bereizturen menpe jarri digute euskara, eta beste hainbeste erdal telebistaren azpian. Azken hogeita bost urteotako bide politiko eta instituzionalak ez dio gure Euskal Herriari oinarrizko artikulaziorik eskaini, ez du mundura jaiotzeko bidean jarri, eta posibilista eta pragmatiko bezala aurkezten zen aukeraren porrota nabarmentzen zaigu begien aurrean, gatazkak bere horretan dirauen artean eta Estatuen Europa finkatzera doan une historikoan, bestelako erdibideak alboratuz.
‎Horietako bat ez da desobedientzia erabatekoa: «Nire lehen agiria ENA izatea da, ahal dudan guztietan erabili nahi dut, baina ez diot besteari uko egiten», dioena. Besteak NAN deuseztatzea dakar:
‎Etxe gehienetan, guztietan ez esateagatik, goian aipatutako produktuen birziklapena egiten dugu bakoitzak bere txokoa duelarik. Denek dakite zer, zerekin, non eta nola gorde behar den birziklapen prozesua arrakastatsua izan dadin.
‎Pena da. Euskal zinea desagertzear dago, eta ez dio inori axola handirik, itxuraz. Pena da, euskal zinegileak badaude, eta Madrilen daude gehienak, hemen lanik ez da sortzen eta.
‎ETAren egungo jarduerak ez dio mesederik egiten bide horri, baina Kursaalen helburu hori estrategikoa zela ere aipatu genuen. Trantsizio hori egiteko distentsio politikoa nahitaezkoa da besteak beste ETAren su etena, Euskaldunan esaten zen bezala; baina han ere esaten zen trantsizio hori benetan gure eskuetan dagoela.
‎Eta ziur asko gizon txukuna izango da. Horrek biziak, disdiratsuak...; ez esan barruan kopatxo batzuek ez dituenik. Hark haundiak, batera eta bestera nekez ibiltzen diranak, ederrak...
‎Marko hauek irtenbide bat eman behar dute, Irlandako gatazkan eman duten bezala, kasu. Gaia desdramatizatu ondoren, nik ez diot beldurrik edozein kontsulta demokratikori. Bai ordea, berme demokratikorik gabeko kontsulta bati.
‎Zorionez, aitortu behar dut" Deba ibarretik Euskararen herrira" liburuak ez dituela hutsune horiek eta oso proposamen baliagarriak dakarzkigula Euskal Herriko gainontzeko eskualde euskaldunetarako ere. Zuazok ez dio, inondik ere, lekurik eta baliorik kentzen batuari eta banan bana ematen dizkigu euskara batuaren onura guztiak eta, gero, euskalkiaren balioa, lekua eta zeregina zehazten saiatzen da. Nik Koldoren ondorengo ideia hauek azpimarratuko nituzke, bere hitzetan:
‎Sanzek berehala erantzun du forma kontuok konponduko dituztela eta, gainera, helegitea aurkeztuko dutela Espainiako Auzitegi Gorenean, nahiz eta epaiak horretarako tarterik ez duen uzten. Epaiak, dena den, ez dio mamiari heldu eta pentsatzekoa da, mamiari buruzko eztabaida juridikoa hurrengoan gauzatu dela, horretarako aukerarik ez da faltako eta. Forma eta mamiaren inguruko auzia bizi da berriz ere arazo honetan eta, komeni den arabera, gaur forma azalekoa da batzuentzat, eta hurrengoan egiteko modua edukia bezain garrantzitsua izango da.
‎Bera, bien bitartean, produkzio militarreko zaharrenetakoa bihurtu da. Guztiz isil eta mutu jokatu du beti bere produkzio militarraz, eta inoiz ez dio erantzun nahi izan datu eske joan zaion prentsari. Ni neu, hainbat urtetan saiatu naiz, baina behin ere ez dut lortu erantzunik.
‎XABIER Arzalluzek ez dio beldurrik Eusko Jaurlaritza eta Madrilgo gobernuaren arteko soka tenkatzeari. Bere ustez, horrek kalte egingo dio Alderdi Popularrari eta Ibarretxe lehendakariari mesede.
‎Ez dugu ahaztu behar ETAk joan den astean egindako atentatu saiakeran zazpi zortzi ertzain erailtzeko ahalegina egin zuela, eta horren aurrean ezker abertzaleak ez zuen keinurik egingo. Batzuen gogorkeriaren gainean indar guztia jarri da, baina ETAren jardunaren aurrean ezer ez esateak ez du zilegitasunik ematen gero eskatzeko.
‎Guk mila bider emandako argudioa da: Estatuak ez dio beldurrik ETAri, indarkeriarekin aitzaki ona duelako, Estatuak botoei die beldur eta Eusko Legebiltzarreko nagusitasuna ez izatea. Ez dira Garzon edo Aznar abertzaleen arteko elkarlana ezinezkoa egiten dutenak, ETA baizik.
‎Hona, bestela, adibide gisara Andoni Etxarrik kontaturiko pasadizoa: «Lehen txapelketan, Gerra Zibilaren denboran Hendaiara etorritako Domingo Uranga hondarribitarrari ez zioten txapela eman, marmitakoari ilarrak bota zizkiolako. Horra zergatik hendaiarrok ez dugun behin ere txapela irabazi!».
‎Eta han, eskaini zioten lana hainbat tokitatik, baina ezin izan zuen inon berak nahi zuena esan: alegia, berak ez zuela onartzen monarkia demokratikoa, ezta gainerako partidu guztien jokabidea ere, eta orduan hasi zen oso gauza gogorrak esaten, eta inon ez zioten haiek agertzen utzi. Eta azkenean, Euskal Herrira etorri zen, eta hemen," Punto y Hora de Euskal Herria" n eta" Egin" en atera zizkioten zenbait gauza.
‎Beti behera eginez, eta zaldiak adi adi begira ditugula, Burutxietako bordara eta bertatik pasatzen den pistara iritsiko gara. Pistari ez diogu kasurik egingo, ordea, eta gure iparralderanzko bideari helduko diogu berriro, Holtzarteko zuloa gero eta gertuago baitago.
‎«Duela bi urte, Bautista urdaileko mina eta kaketan odol isuria zeuzkala espetxeko medikuarengana joan zen. Behar bezalako arretarik eskaini ez ziotenez gero, Zaragozako Miguel Servet ospitalean' colonoscopia' bat egin zioten. Mediku txostenak' Proctitis ulcerosa moderadamente activa' zuela zioen.
‎Eta landu benetan bere gustuak, bere interesak nondik doazen, bere burua indartzeko, eta halako irizpide kritiko bat sortzeko. Eurak kontziente baldin badira, hor egongo da lagun taldea, baina taldeak ez dio hainbesterako eraginik egingo, eta gai izango dira taldearen aurrean justifikatzeko. Oso memento aproposa da hau, (nabarmena delako), haurrarekin hedabideak lantzeko, agertzen diren iragarkiek zer duten errealitate eta zer fikzio ikusteko, engainua igartzeko… Baina horretarako gurasook seme alabekin egon behar dugu, eta komunikazioak existitu behar du, eta etengabeko hezkuntzaren txipa behar dugu izan, memento bakoitzak seme alaben garapenerako eman dezakeena aprobetxatzeko.
‎A. ITURBE: Kezkagarria hitza aipatu duzu, kezkagarritik ez diot ezer ikusten, kezkagarria peioratiboa iruditzen zait. Idazleek «Kontuz, kontuz!
2003
‎Horregatik eskaintzen zaie Ibarretxeren planean errespetu zorrotza bai nafarrei, bai Iparraldekoei. Haiek euren erritmoak badituzte eta ez badiote gatazka honi irtenbiderik eskaintzen, hiru laurdenak ordezkatzen dituen Eusko Legebiltzarrak ez dakit noiz arte itxaron behar duen.
‎Orduan, ETA oztopo izango litzatekeen ala ez... Idatzita dagoen bezala gauzatu ahal izateko, onespena eman ez dioten guztiak izango dira oztopo. Eta ez gara PP edo PSOEri buruz ari, Lizarra Garazin eragile nagusi eta indartsuak izan zirenei buruz ari gara.
‎Baina jende askok perzibitzen du gatazka demokratikoa badatorrela. Euskal gizartea ausarta da eta gatazka demokratikoari ez dio beldurrik.
‎Etxebizitzatan ere arazo latzak ditugu: inork ez dio pisurik ijito bati alokatu nahi edo inork ez du ijitoen etxebizitza batean bizi nahi. Askotan jendea harritu egiten da:
‎Familia asko bitan banatuta daude. Adibidez, kasu batean, aita hilzorian zegoen eta Alarde mistoaren aldeko familia bereko kide bati ez zioten abisua pasa. Egoerak urte luzaz iraun dezake.
‎Oraindik bere irakurleek aurpegia ezagutzen ez dioten gizonak, dear_raed.blogspot.com helbidean azaltzen ditu bere kronikak eta bertan daude bildurik iazko irailetik hona idatzi dituen guztiak ere. Baina nor da" Salam Pax" («Bakea" arabieraz eta latinez) sinatzen duen gizon hau?
‎«Azkenean txosten ofizialak, guk enkargatutakoak baino ondorio larriagoak aurreikusten ditu», dio Gorraizek. «Alarmistatzat jotzen gaituzte, baina guk ez diogu administrazioaren txostenetan esaten ez den ezer».
‎Iritziak jasotzeko moduak ez du izan behar txosten baten pusketei bai edo ez esatea (asko edo gutxi). Parte hartzaileen iritziak jasotzea komenigarriagoa dela uste dut.
‎Parte hartzaileen iritziak jasotzea komenigarriagoa dela uste dut. Azkenean eskatzen dena, kolaboratzaile fisikoa edo birtuala izan, txosten bati bai edo ez esatea da eta ez da hori nik parte hartzearekin ulertzen dudana.
‎Oheburuko medikuak aipatu ditugu lehen, haiek ez zutela kirolarien fitxa gehiagorik izenpetuko esan zuten. Gazteari esfortzu proba bat egiten ez badiozu, ezin duzu ziurtatu gazte hori kirola egiteko gai den ala ez. Eta guk gure mediku azterketetan proba hori egiten dugu.
‎Horixe da arrazoiaren parte bat: " Eusten ez badiogu, desagertu egingo gara. Gure kulturari eta historiari eutsi beharra daukagu".
‎Kulturari begiratzen ez diotenek, zertan egiten dute indar?
‎injustizia nozitu duelako konbentzimendua du zenbait jendek, genozidioa jasan duen jendea, Ama Lurretik erbestera bidalitakoa... eta, oraindik, ez da ezer egin kalte handi hori konpontzeko. Horien ustez, oraindik inork ez dio armeniar herriari barkazioa eskatu, inork ez du ezagutu nahi genozidioan lagundu zuela, are gehiago, ukatu egin dute. Turkiako gobernuari buruz ari dira, jakina.
‎Baina, Euskal Herrian literaturak oso dimentsio apala edo xumea dauka. Nobelan literaturari egiten diodan kritika ikuskizun eta espektakulu bezala azaltze hori, dena aurkeztu behar izate hori ez diot euskal literaturari egiten, bereziki normalizatua dagoen literaturari egiten diot. Dena dela, literatura normalizatuaren balizko kasu horretan, nik neuk nahiago nuke anonimo izan eta ez agertu inon.
‎Urteak joan, liburu berriak etorri, Darrieussecqek ez dio «Truismes» hartan agintzen zuenari uko egin; gustuak gustu, oso balore literario segurua dela erakutsi du. «Egunero»n egin zioten elkarrizketa batean zera aitortzen zuen:
‎Tiranoari pena handia eman behar dio gazna osoa ebakitzen hasteak. Emango ez dio ba! Zer dira gazna zatitua, gaznaren azala, gaznaren apurrak, gazna osoaren parean?
‎Hala ere, irakurleak ez du horren berririk izango, lerro artean irakurtzeko gaitasun izugarria ez badu behintzat. Edo, aipatu bezala, kritikariari zuzenean kontsulta egiten ez badio.
‎Arazoa Espainiako gehiengoari soilik kasu eginez konpondu nahi bada, horrek beste alde batera begiratzea esan nahi du. Estatu politikari batek ez badio horri begiratu nahi, errealitatea begiratzeari uko egiten dio eta gatazkak jarraituko du. Itun berri horren gakoa esparruen arteko subjektuen zehazpenean dago.
‎Horregatik daukagu hainbeste lan!", zehaztu digu Aspuruk. Horrek, baina, ez dio lekurik kentzen eskualdeko herrietan gertatzen direnei. Horietan guztietan, erandiarren lana da nabarmentzekoa:
‎Kantariarentzat, runba ongi pasatzeko eta zuzeneko politak egiteko bidea da: " Nik ez diot estiloari beste munduko garrantzirik ematen, bai ordea estiloak norberari ematen dionari. Eta memento honetan estilo honek ematen digu parrandarako gogoa eta aukera".
2004
‎Vanitas Vanitatum, egun horiek joanak dira betiko. Inork ez dio orain, gulari, holako adoraziorik. Ez holakorik eta ez bestelakorik.
‎Giro honetan sortu da Nafarroa Bai. Bertzeak bertze, bi puntu ditu, funtsezkoak, Batasunak aitortu nahi ez eta koalizioko ateak zeharkatzea uzten ez diotenak: bata, noski, ETArekin «finitzeko» erantzukizuna hartu beharra, argi eta ozen erraten armak isilarazi behar dituela; bertzea, gutxiago aipatua, ezin dela Nafarroatik bakarrik egin Bergarako agiriak nahi duen autodeterminaziorako negoziazio prozesua Espainiarekin.
‎Berak adierazi digunez, bere ohiko egitekoa izen eta ospe handiko pertsonalitateak »jakintza arlo guztietakoak» bertara eramatea da, astebeteko ikastaroak ikasleei eman, eta gero mintzaldi publikoak eman ditzaten. Katedrak ez dio bere ohiko egoitzatik ateratzeari muzin egiten, eta inoiz gonbidatu gisa aritzen da hainbat forotan. Katedra hau da, Julio Cortazar hil zeneko hogeigarren urteurrena bete dela profitatuz, bere irudia eta bere literaturari buruzko jardunaldi hauek bildu dituena, zeinek, Garcia Marquez, Carlos Fuentes, Jose Saramago eta Tomas Eloy Martinez izan ezik, Hego Amerikako beste makina bat aditu eta idazle bildu baitute:
‎Baina, erizainen, arkitektoen eta enparauen ezagutza baldintzak betetzen ez dituztelako, zenbat herritar geratzen ari dira lanpostu deialdi horietara aurkeztu ezinik? Asko, eta inork aukera berdintasuna urratzen ari denik ez dio. Halaber, euskararen kasuan gutxieneko ezagutza erakutsi behar den administrazioan ez da berdin agertu behar gaztelaniaren kasuan.
‎Beraz, ahozko hizkuntzari dagokionez, ikastarlo bakoitzak zer behar duen erabaki, eta hori lantzeko bideak zehaztu ditugu. Hizkuntza arloak berak lagundu egin dezake, baina irakasle bakoitzak bere arloko edukien artean ahozkoari dagokion lekua aitortzen ez badio, alferrik galduko da Hizkuntza arloan egindako lana. Bestela esanda, eta adibide gisa, Hizkuntza arloan ahozko azalpen mamitsuak eginez asko ikasten da baina ahalegin horrek ez du benetako eraginik izango baldin eta gainerako arloetan ahozko azalpenik egiten ez bada.
‎35.000 Norvegian, 25.000 Suedian, 7.000 Finlandian eta 2.000 Errusian. Oso zaila da halere Saame bat zer den definitzea, nor den saame eta nor ez esatea. Aita edo ama, aitona edo amona, bietako bat izatea nahikoa da batzuentzat, besteentzat ordea hizkuntzak ematen dio izenari izana.
‎Butroeko gaztelua Gatika udalerri txikian dago, Butroe auzoan, hain zuzen. Autoa duzu hara joateko modurik onena, ia bakarra ez esatearren. Larrabasterratik abiatuta, Sopelako erdigunera doan errepidea (BI) hartu behar da, herri hori eta Urduliz zeharkatuz; Urdulizen, alde batetik Plentziara eta bestetik Bilbora doan bidegurutzea dago.
‎Horrek EAJri ez dio inolako nekerik ekartzen, ezta arazo elektoralik ere, trena martxan duen bitartean. Baina ezker abertzalearentzat jasateko gogorra izango da, jada susmoa hartuta baitago zertan bukatuko duen hainbesteko jira bueltak.
‎Baina besteek dute independentzia nahi duten edo ez bozkatu. Bozketa horretan egin ahal izango duten aukera bakarra, plan horri bai edo plan horri ez esatea da.
‎Baina Batasuna ilegalizatuta badago eta ez badago aukerarik alternatiba elektoralik sortzeko, ezker abertzalearen boto nuluak desagertzen joango dira, ETA desagertu arte. Objektiboki aztertuta, Estatuak ez dio ezker abertzalearen egoerari irtenbiderik emango, ezker abertzaleak berak ez badu bere egoera konpontzen.
‎Jabetza intelektuala arriskuan egon daiteke eta horrekin batera baita gizartearen sorkuntzarako gaitasuna eta ezagutza bera ere. Baina norbanakoaren pribatutasun eskubidea ere kolokan egon daiteke eta guztion artean neurria hartzen ez badiogu, Pedro de las Heras Quiros eta Jesus M. Gonzalez Barahonak, software librearen inguruan dabiltzan bi autorek, artikulu batean 2010 urterako aurreikusten duten etorkizuna datorkigu gainera, munduko aparailu bakoitzak erreproduzitzen dituen soinu eta irudiak kontrolatuko dituen mundua, hain zuzen ere.
‎Emakumeak hasperen egin du. Isilik egon da pixka batez, buruan zerabilena esan ez esan balego bezala. Gero, bekain finak pixka bat jasorik, esan du:
‎Baina nik uste lortu dudala gaia garrantzitsu egitea. Kazetariek gai berriak proposatu ditzakete, albisteak ondo dokumentatuta eginez jendeari gatazkak ongi azal diezazkiokete… Agian albistea ez diote egunkariaren azalean argitaratuko, baina tokiren bat lortuko du.
‎Nahiz eta aitaren rola asko aldatu eta aktiboagoa bihurtu den, oraindik ere teoria eta praktikaren artean «alde handia» dagoela argitu du Urteagak. Dibortzioa «porrot» gisara definitzeak ez dio bat ere laguntzen, Lourdes Dominguez Carrascosok, Zientzia eta Genero gaietan adituak, azaldu duenez.
‎Orduan orain nik nola esan behar diet besteei ez dela inportanteena irabaztea? Ez, ez da inportanteena, eta ez diot hasieratik irabazi al duen galdetu behar, baina momentu batean bai. Jakin dezan nik ere garrantzia ematen diodala, bizitzan ere garrantzia baitu.
‎«Izan ere, inork ez zuen espero alderdi politikoen arteko desadostasunak hainbeste denbora iraungo zuenik. Akordio ezak ez dio instituzioari lagundu, alabaina, trantsizioko aldi honetan, arartekoaren hutsunea bete dudalakoan nago. Pertsonalki, jende ahulenen arazoak konpontzen ahalegintzeak, kolektibo ahulen eskubideen alde lan egiteak, haien senideek dituzten beharrak betetzeak aberastu nau» esan digu solaskideak.
‎Hauteskunde hauetako emaitzak ikusita, dena den, nazioarte mailan izan daitekeen gorpuzkera ahula baino, barne ahultasuna da agerian geratu dena, herritarrek zilegitasun handirik ematen ez diotela inoiz baino argiago ikusi da-eta. Ez dirudi, ordea, orain arte zilegitasuna izan denik Europako Batasuneko estatuen kezkarik handiena; bere sorreratik elite politiko eta, batez ere, ekonomikoek bultzatutako prozesua da eta eraikuntza molde horrek jarraitzen du nagusi gaur egun ere.
‎Nik uste askoz gehiago jarraituko lukeela jendeak, zeren eta gaur egun iruditzen zait bertsozale asko urruntzen dela lehiakortasun eza hori ikusita. Oso jende gutxi dago, Mendiluze bakarrik dela ez esatearren, jaialdietako bakarkako gaietan beti saiatzen dena kaña ematen. Nik zazpi puntuko edo bederatziko oso gutxi bota dut jaialdi normal batean.
‎Sagarrondoak neguan hotza behar du; ez dio beldurrik hotzari. Negu epelek eta leunek ez diote batere onik egiten, gero loraldian irregulartasunak sor baitaitezke.
‎Sagarrondoak neguan hotza behar du; ez dio beldurrik hotzari. Negu epelek eta leunek ez diote batere onik egiten, gero loraldian irregulartasunak sor baitaitezke.
‎Gainera zure komentarioak zure hainbat lagun mintzen duela jakitun zara. Halaber, zure iritzia ez esateak aladurak edota erraietako mina sorrarazten dizkizu. Baita esandakoak zuk nahi ez zenuen moduan eta tokian mina egiten badu ere.
‎Ezker Abertzaletik ez dugu ulertzen nolatan ez den zazpi herrialdetarako egitasmo politikorik aurkezten Gasteizko hirukoitzetik Ibarretxe Planaren hitzaurrean zazpi herrialdeen araberako euskal zilegitasuna azpimarratzen denean. Hobeki esanda, oso ongi ulertzen dugu zergatik egiten den horrela EAJren kultura politikoa ezagututa baina ez diogu inongo logikarik aurkitzen; areago, zilegitasuna zazpitan bilatu geroko asmoak hirutarako aurkezteko guztiz kontraesankorra dela esanen genuke.
‎Konpainia txikiekin lan egin dugu eta gure kabuz ibili gara beti. Musikari dagokionez, ez diogu guk gure buruari etiketarik jarriko, proposamen bat luzatzen dugu eta jendeak balora dezala. Egia da kontzertuetan ez garela momentuko abeslariaren ohiko showen aldekoak, baina horrek ez du esan nahi ez dugunik ezer transmititzen, alderantziz.
‎Jota bota du bere burua harresitik gazteak, bere bizi oinazetuari bukaerarik eman ezinik edo. Ingurua tortura gune, ez dio nonbait beste irtenbiderik aurkitu jasan ezineko egoerari eta bere buruaz beste egitea erabaki du. Horretara emanak beti du non, nola eta noiz gauzatu erabakitakoa.
‎Industria konpletoa. Eta, hala ere, libre utziko balute, inork ez dio ezer berdinduko, holakorik berdin ezina dela jakitun sobra ere. Momentuz, Frantziakoak ez dira hauek bezain aditu, tartean eta tarteka bide hori ibili nahiko luketenak ezagutzen badira ere haien lerrotan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ez esan ezer 11 (0,07)
ez esan inor 11 (0,07)
ez esan beldur 10 (0,07)
ez esan kasu 10 (0,07)
ez esan gu 7 (0,05)
ez esan ez 6 (0,04)
ez esan inolako 6 (0,04)
ez esan jende 6 (0,04)
ez esan hori 5 (0,03)
ez esan balio 4 (0,03)
ez esan garrantzi 4 (0,03)
ez esan orain 4 (0,03)
ez esan utzi 4 (0,03)
ez esan zentzu 4 (0,03)
ez esan batere 3 (0,02)
ez esan beste 3 (0,02)
ez esan egon 3 (0,02)
ez esan euskara 3 (0,02)
ez esan gezur 3 (0,02)
ez esan gizon 3 (0,02)
ez esan hainbesteko 3 (0,02)
ez esan inoiz 3 (0,02)
ez esan ni 3 (0,02)
ez esan aldaketa 2 (0,01)
ez esan ba 2 (0,01)
ez esan bat 2 (0,01)
ez esan behar 2 (0,01)
ez esan bera 2 (0,01)
ez esan diru 2 (0,01)
ez esan egur 2 (0,01)
ez esan ere 2 (0,01)
ez esan eskatu 2 (0,01)
ez esan estatu 2 (0,01)
ez esan euskal 2 (0,01)
ez esan ezker 2 (0,01)
ez esan inongo 2 (0,01)
ez esan jaramon 2 (0,01)
ez esan kalte 2 (0,01)
ez esan lan 2 (0,01)
ez esan leku 2 (0,01)
ez esan oso 2 (0,01)
ez esan zerbait 2 (0,01)
ez esan ' 1 (0,01)
ez esan abisu 1 (0,01)
ez esan adin 1 (0,01)
ez esan administrazio 1 (0,01)
ez esan aipamen 1 (0,01)
ez esan aitzakia 1 (0,01)
ez esan akusazio 1 (0,01)
ez esan alaba 1 (0,01)
ez esan albiste 1 (0,01)
ez esan alhadura 1 (0,01)
ez esan alor 1 (0,01)
ez esan Amerikak 1 (0,01)
ez esan apaingarri 1 (0,01)
ez esan armeniar 1 (0,01)
ez esan arreta 1 (0,01)
ez esan arte 1 (0,01)
ez esan atzerri 1 (0,01)
ez esan aurpegi 1 (0,01)
ez esan aurreko 1 (0,01)
ez esan auzitegi 1 (0,01)
ez esan babes 1 (0,01)
ez esan bakar 1 (0,01)
ez esan baldintza 1 (0,01)
ez esan barne 1 (0,01)
ez esan barregarri 1 (0,01)
ez esan barru 1 (0,01)
ez esan batzuetan 1 (0,01)
ez esan bederen 1 (0,01)
ez esan behin 1 (0,01)
ez esan behintzat 1 (0,01)
ez esan berdura 1 (0,01)
ez esan berme 1 (0,01)
ez esan bertsolari 1 (0,01)
ez esan bi 1 (0,01)
ez esan biolentzia 1 (0,01)
ez esan bizitza 1 (0,01)
ez esan Chavez 1 (0,01)
ez esan COVID 1 (0,01)
ez esan debeku 1 (0,01)
ez esan defentsa 1 (0,01)
ez esan den 1 (0,01)
ez esan denbora 1 (0,01)
ez esan dohain 1 (0,01)
ez esan edonor 1 (0,01)
ez esan Grezia 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia