Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2000
‎Aparte, kontatzeko modua, duen tonua ere oso bitxia da: ahots bat entzungo bazenu bezala da, hasieran beharbada ez diozu kasu handirik egiten edo oso adi ez bazaude ez zara konturatzen, baina halako batean poliki poliki sartu egiten zaizu barrura, eta bere erritmora eramaten zaitu.
2001
‎Riskiren koadrila mutilez osatua da, ez neskak atsegin ez zaizkielako, haiekin ibiltzea kosta egiten zaielako baizik. Riskiri, adibidez, izugarri gustatzen zaio Anuxka deitzen den neskatoa, baina honek ez dio kasu zipitzik egiten eta gure mutikoak ahalik eta egokien egoerari eustea beste erremediorik ez du. Liburu honetan, Riski eta bere lagunei azken aldian gertatu zaizkien abenturen eta koadrilan edo bakarka egin dituzten aldrebeskerien berri izango duzue.
‎Bigarren orientazio mota, hau da, orientazio instrumental edo pragmatikoagertatzen da bigarren hizkuntzaren jabekuntza errekonozimendu soziala irabaztekoedo abantaila ekono mikoak lortzeko bide bezala ikusten denean. Horrelako motibazioa besterik ez duenak ez dio kasu handirik egiten bigarren hizkuntzako hiztunei, eta bere helburuak lortzeko bigarren hizkuntzak nola lagunduko dion bakarrikhartuko du aintzakotzat.
2002
‎Beharbada hotz hotzean ez ziotela kasu gehiegirik egingo eta, badaezpada edo, adorea ematea erabaki bide zuen:
‎Beti behera eginez, eta zaldiak adi adi begira ditugula, Burutxietako bordara eta bertatik pasatzen den pistara iritsiko gara. Pistari ez diogu kasurik egingo, ordea, eta gure iparralderanzko bideari helduko diogu berriro, Holtzarteko zuloa gero eta gertuago baitago.
‎zubia amaiturik, garrantzizko bost hiri bere hitzarmenera etorririk, gari kontua konpondurik, Mauritaniatik barrena Pompeius ekin hurbiltzen ari, omen? ziren legio laguntzaile batzu zirela-eta zabaldu izan ziren zurrumurruak isildurik, beste hiri urrutiagoko askok ez diote kasorik egiten Afranius i eta Caesar ekin hitzartzen dira.
Ez zioat kasurik egin, leku jakinera zihoazela ematen zian eta.
2004
‎Kafe makinaren ondoan egoten zen zain, aurretik iragaiten zen edozein mutili keinu eginez. Besteek jokoa ikasirik, ez zioten kasurik egiten, baina Martín, haragi freskoaren gosez, egun batez hurbildu zitzaion. Eskutik heldu eta komunera zihoazen bitartean, gizona jada ametsetan hasia zen.
‎Udaletxeko Plazatik barna zihoazela, lasaiago, askotan jende artean zeudenean haien arteko lotura eta konplizitatea adierazteko begia kliskatu zion Bazterri. " Ez zioagu kasurik eginen ergel horri, funtzionarioa baino ez duk" esan zuen gertatutakoari garrantzia kendu nahian, baina erraietan erresumina eta zapuzketa zebilzkion.
2005
‎Erlikia bat bezala dauzkat hor. Errusian bertan ere orain Lenini ez diote kasu handirik egiten eta ez dira berriz argitaratuko. Bibliofiloe ntzat balio handikoak dira.
‎" Ez diogu kasu ematen, gezurra ibiltzen du horrek ausarki".
2006
‎Gogoan dut saria irabazi ondoren produktore batek nirekin lan egin nahi zuela esan zidala, eta nik nire buruari zera galdetu nion: «Ez da posible, saria irabazi duen gidoiak bi urte daramatza zure mahai gainean eta ez diozu kasurik egin; eta orain saria irabazi dudalako etorri zara niregana!?». Gauza asko ikasi nituen egun horietan.
‎Kritikariak ia beti aplikatzen ditu buruan dituen aldez aurreko ideiak, eta berdin aplikatzen dizkio zein paellari. Kanpoko irakurketa horri ez diozu kasurik egin behar, bestela erotu egiten zara eta.
‎Ez zen hori ere xede nagusia beharbada, baina horretarako itxaropen ezkutu bat gordetzen nuen beti. Orain, ordea, ez dut horrelako itxaropenik eta, areago, okerrago, neuk ere ez diot kasurik egiten neure mezu zahar zintzoei, nahiz eta ukatu ere ez ditudan egiten, nahiz eta oraindik ere batzuetan sinesgarri eta benetako irizten diedan; neuk ere ez dut neure jokaera gero eta integratuagoa eta arruntagoa aldatzen, neuk ere ez ditut neure kate gero eta ugariagoak eta motzagoak apurtzen, nahiz eta oraindik ere batzuetan absurduaren amildegi ertzaren lilura sentitu.... Lilura hori ez da beharbada burges txiki baten jolas erosoa besterik, batere arriskurik gabea, noski, eta halaxe aitortzen dut garbi garbi gaur egun.
2007
‎–Egia esateko, ez dugu batere presarik, bertan egoten baita goiz eta arrats, tar tar etengabean. Inork ez dio kasu piperrik ere egiten, eta are gutxiago coco gatzipe horiek, nahiz, batzuetan, harrien tamainako egiak botatzen dituen. Gajoa.
‎Ez dut masokismoraino erematen autokritika maskulinoa, eta ez diot kasurik egiten (ideia berri bihirik aitzinatu gabe) erresuma egiten den kritika sexistari, baina Aurelia Arkotxarekin ele egitean, Borrowek euskaldun emazteez egiten zuen deskripzioa gogora heldu zitzaidan: " Biziak eta erneak, gizonak baino talendutsuagoak".
2008
‎Tira, denok aipatzen dugu Quosque Tandem...! baina inork ez dio kasurik egiten [barre egin du]. Hogeita bost urte pasa ditut irakaskuntzan, unibertsitatean ere aritu nintzen, eta izugarrizko hutsunea dago hezkuntza arloan, kontzeptu honi dagokionez, gizakia bere osotasunean lantzeaz alegia.
‎Justiziaz eta injustiziaz ziharduen, eta berak bizitakoak botatzen zituen plazaren barrualdera begira. Inguruko ezagunek ez zioten kasurik ere egiten, baina berak tinko eusten zion berbaldi sutsuari. Bikotea hurbiltzen barruntatu zuenean, ostera, bat batean isildu, arrano baten pina zeukan bisera militarrari heldu eta agurtu egin zituen:
‎Eta jeltzaleek, euskarari barik Sabino Aranak zehaztutako hizkuntza horri zor zioten leialtasuna, abertzale onak izan nahi bazuten behintzat. Horregatik «geutarrek» ez zioten kasurik egin behar osoki sabindarra ez zen Akademia bati.
‎MIMI k ez dio kasurik egiten eta paper batzuengan jartzen du arreta. JULIA inguratu egiten zaio.
‎Pentsatutako erosketa Gabonak dira, krisia gorabehera. Jende guztiak ez dio kasurik egiten egun hauetan —nahiz eta aurtengo gastua txikia izan—, batez ere txikienei eta haien opariei buruz pentsatzen denean. Baina gerrikoa doitu egin behar da, eta, horregatik, komeni da zerrenda bat egitea, eskaera apetatsuak (neurri batean, erantzun egin behar da) eta opari didaktikoak konbinatuko dituena.
2009
‎Aizu, eta zergatik" Koldo Saratxaga lider karismatikoari" hots egiten diotenak hitzaldia egin dezan, kudeaketa ereduaz jardun dezan, ondoren ez diote kasurik batere egiten eta beti betiko arauen arabera jokatzen dute beren erakundearen baitan. Ez duzu behin ere pentsatu desertuan predikatzen ari zarela zu ere?
‎Argiakook batez ere Pelloren atxiloketa eta ospitaleratzearekin bizi izan genuen pasadizo beltz hura. Osasun sailburuak esan zidan Madrilen ez ziotela kasurik egiten; Urlia epaileak hitz egingo zuela Auzitegi Nazionaleko lehendakariarekin; alkate sozialistak baietz, saiatuko zela, baina PPkoentzat bera ere terrorista zela ia; buruzagi jeltzaleak… Hala joan zitzaigun hilabetea, Pello martxoaren 18an Soto del Realetik ateratzean besarkatu genuen arte. Eta orain epaiketa.
‎Munduko arratoirik narrasena sentitzen naiz! Azken garaiotan ez diot kasurik batere egin Anari, zorua betetzen zuten paperak seinalatu zituen?. Begira kasu hauei guztiei, ideia arrastorik ere ez nuen zertan ari zen lanean!
‎KLAUDIAKk keinu egingo die BIZKARTZAINei IBON aska dezaten, baina hauek ez diote kasurik egingo eta KLAUDIA gogorrago zuzenduko zaie.
‎Politikariek kanpainetan esaten dutenari ez diot kasu handirik egiten, behin botoa emateko aukeraturik nuen partidu bateko buruzagiari entzun nion kanpainako mitin batean telebistaz eta berari botoa emateko gogoa joan zitzaidan berehala. Irudia, baina, oraindik interesatzen zait:
‎Kanpoko presioari ez diot kasu askorik egiten; neure buruari jartzen diot nik presioa. Jendeak ez daki entrenatzaileok zenbateko presioa izaten dugun.
‎Erraz esaten da. Biriketako gaixotasun batek eraman zuen; hutsa, familiak eta kartzela kideek ez balute salatu kartzelako medikuek ez zutela behar bezala artatu, ez ziotela kasurik egin, mediku txostenetan gaixotasunaren berri ematen bazen ere.
‎" Sarraskien aroari atea ixteak ekarriko du ikurra aldatzea, eta gure bandera gorri tenteak mundu berria gidatzea", letra hori besterik ez dut entzuten. Horregatik ez diot kasu handirik egin Frantsesari, hizketan ari zenik ere ez naizelako konturatu.
‎Azkeneko tinkaldi batean muxu ttiki bat pikatu zian eskuan, irriz, eta bere kusina besoetan hartu eta despeditu zuen bi ero hiru hitzetan Mayik. Bertzeak ez zioten kasurik eman, ez dakit ohartu ziren ere han zela, hain zen itzalia bere iskinean, seko banakatua bere trabetan. Zoin sinpatikoa den zure kusin hori! erran nion atera ginenian. Bai, denak hala erraten dute.
‎Ez dut gaizki partean hartu, baino ez dut kristabaren kontra egiten ahal jendearen poza. Ezkoztik, ez diot kasurik eman, baino tartezka pentsatzen dut aski lagun ona izango litzekela Pantxika, ez balitz horen lotxatia.
2010
‎Ivanovicek intentsitatea eskatu zien bere jokalariei partidaren atarikoan. Ez zioten kasurik egin jokalariek teknikariari, Maroussi aurretik eraman baitzuen etxeko taldea (2 bigarren minutuan).
‎ITXASOk ez dio kasurik egiten eta misterioz begiratzen dio.
‎PERUk ez dio kasu handirik egiten eta bungalowaren aldeetara begiratzen du eta sartzeko lekurik badagoen.
‎JOANA k ez dio kasurik egiten eta joan egiten da. TXIMISTA bakarrizketan hasten da.
‎Nagusi hori atergabe mintzo da. Inork ere ez dio kasu berezirik egiten beharbada, ez zaie axola handirik zer dioen, baina hiztunak etengabe hitz egin behar du. Zer dioen da gutxienekoa, berdin da arauak aipatzen dituen edo ipuinak kontatzen, baina ez da isiltzen.
2011
Ez dio kasu zipitzik egin Karmenek, eta amodiozko pota egin dio aho barru barruan.
‎Hor, beste izen bat dugu, Louis Dassan­ce, erakundearen zuzendari baitzen garai hartan, eta biltzarrak argitaratu liburua baliatuko zuten jendeek Etxahunen obra ezagutzeko. Dassancek berak idatzi zuen bezala, euskararen lehenbiziko adiskideek ere ez zioten kasurik egin Etxahunen lanari; besteak beste, Augustin Xahok, nahiz eta ezagutu zuen, ongi ezagutu ere, Xahoren aita Etxahunen konfiantzazko gizona izan baitzen Atarratzen. Baina Xahoren kantutegian ez da Etxahunen obrarik ageri.
‎LUKASek, ordea, ez dio kasurik egingo eta alde egingo du eskailera gora. ALIZIA ETA GERMAN bakarrik geratuko dira.
‎LUKAS eta MALEN kaletik. MALENek ez dio kasu handirik.
‎itsuentzako luxu bat besterik ez zela, itsuentzako eta alferrentzako gutizia bat, ez zela errentagarri aterako, AEBetan funtzionatzen bazuen jendeak autoz zein autobusez bidaia luzeak egiten zituelako zela. Ez zioten kasurik egin, baina denborak arrazoia eman zion; egitasmoak porrot egin eta bilduma bertan behera utzi zuten, nagusiek aski diru galdu zutela deliberatu orduko. Bera jada ez zegoen argitaletxe handi haren aterkipean, ordea.
Ez badiozu kasurik egiten, atxilotuaraziko zaitut.
2012
‎Bi, Masek ez dio kasurik egiten Konstituzionalaren debekuari eta, Parlamentaren legitimitatean oinarrituta, kontsulta antolatzen du. Ez da eszenatoki errealena, baina tira, ikusi da baita ere zer gertatzen den Eskozian, eta hangoak Katalunian nola eragiten duen.
‎Eta astean zehar entzun ez badituzu hor daude osorik sarean, larunbat goizerako plan hoberik ez da. Lan asteak lau egun izan ditu gainera, eta jendea arinago sentitzen da, ez dio kasu handirik egiten hauteskunde kanpainari, erabakita dauka zeini eman botoa, kirola bilatzen du telebistan, euria egin du gainera, etxean ere gozo egoten da, hainbeste sozializaziok nekatu egiten du bat, bati zer esan eta besteari zer aurpegi jarri pentsatzen; beti pentsatzen dugu gutxi, beti pentsatzen dugu asko eta gutxi aldi berean. Bob Dylanen aire bat duen tipo bati buruzko istorio batean bizi zara egunotan, eta handik irtetean, begiak jasotakoan, teilatu bustia ikusten duzu, jendea balkoian arropa esekitzen, umeak atzetik daramatzan emakume bat aterpetik, parkeko zuhaitz horitzen hasiak haratago, ke hari bat urruneko tximinia batean gora, laino ilunak Izarraitz gainean, eta dena ederra da, bestela bezala bizi gara, nork bere babesa bilatzen du; iluntzen duenean beti behar izaten dugu norbait ondoan.
‎IKERNEk ez dio kasurik egingo, aitarekin hitz egiten jarraituko du.
‎NAIA deseroso, besteek ez diote kasurik egiten eta bere urduritasun guztiak askatzen ditu eta tragoa ematen dio garagardoari. Nazka aurpegia jartzen du.
‎JESSImutilekin hizketan dago eta ez dio kasurik egiten.NAIAkhasperen egiten du, desesperatuta.
‎KEVINek ez dio kasurik egiten, eta LEIRErengana hurbiltzen da, barrara, eta gerritik heltzen hasten zaio, intsinuatuz. LEIREk buelta ematen du?
‎Beraz, testua bilatzeko aukera erabiltzea ez legoke txarto. Lerro asko eta asko komentarioak dira (# karakterearekin hasten dena komentarioa da, eta zerbitzariak ez dio kasurik egingo); beraz, ezabatu egin daitezke. Baina kontuan izan komentarioek azalpen baliagarriak (ingelesez, baina baliagarriak) eman ohi dituztela konfigurazio fitxategiaren kodeari buruz.
‎Oso bitxia da gaur egun guk gaixotasunarekin dugun harremana. Eguneroko bizimoduan ez diogu kasurik egiten sendagileari, harik eta gaixotzen garen arte, baina gaixotzen garenean, orduan bai, korrika joaten gara mediku bila. Betidanik izan du ospe handia txinatar medikuntzak.
‎Liburu zorrotza zen, oso landua, datu eta aipamen ugariz jositakoa. Esan daiteke ia gehigarri literario guztiek eta agian guztiekez zutela aintzat hartu liburu hura, ez ziotela kasu zipitzik egin, eta egunkari nagusietako gehigarrietan (ABC, El Mundo, El Pals) lerro bakar bat ere ez zutela erabili halako garrantzia zeukan liburua aipatzeko. Kritiko zorrotza eta askeak, inorengana makurtzen ez denak horrelako injustiziak jasan behar izaten ditu, nahitaez.
2013
‎INES moskeatuta dago, eta harriduraz begiratzen dio. JONek ez dio kasurik egiten, normaltasunez jokatzen saiatzen da?
‎Corpus iurisaren barrena, zentzuzko sistema baten ariora antolatutako zati bakarra zen Erakundeak izenekoa. Iruzkingileek ez zioten kasu handirik egin zati horri, baina aurrerantzean, zuzenbide zibila modu sistematikoan antolatzeko ahalegin horretan, modu nabarian ekarriko ziren hizpidera. Bourgeseko taldearen idatzia François Duarenek (Duarenus) zuzenbidea irakatsi eta ikastearen inguruan eginiko zati txiki bat izan zen (Epistula de ratione docendi discendique iuris, 1544).
‎Kontzientziak etengabe zigortzen nau, etengabe gogoetetara bultzatzen. Ez diot kasurik egin eta txoriei zuzendu natzaie. –Ez txoritxook, zerutik ez duk ezer erortzen, baina on degizuela.
2014
‎Izerdi patsetan hasi da, eta gorputza guztiz indargabe sentitu du. Besoek ez diote kasurik egiten, hankek ere ez, kaben kristo, bere arimaren kontrola galdu du erabat!
‎Umetan beti ahazten zuen aterkia klaseko ontzian, irakasle aspergarri guzti haien klaaaaassseeeeluuuuuzzeeeaaak bukatu eta bat, gelako azkenlerroan galdutako oxigenoa berreskuratzeko aterkiontziaren ondotik arineketan irtetean. Oxigenogutxi eta karbono dioxido gehiegi omen dagoatmosferan (horregatik Argiaren oxigeno eza klaseko azken lerroan), gutxitu egin behar omen diragas isurketak, baina nehork ez dio kasu egitenKyotoko protokoloari. Nehork ez du ezer egitenoxigenoa gehitzeko klaseko azken lerroan.
Ez diogu kasurik egingo eta joan egingo da.
2015
‎Trolla ez elikatzearen hori ongi dago trolla isolaturik badago, inork ez badio kasurik egiten eta ez badu eraginik. Baina ez da gure kasua izan sekula.
‎Azkenerako, hegazti bakoitzak bere kasara ikasi zuen habia nola eraiki eta mika zeharo haserretu zen, ez baitzioten kasurik egiten eta bakarrik utzi baitzuten bere eginkizunean.
‎IRENEk ez dio kasurik egiten, joan egiten da.
‎Gonzalo jaunaren emazteak duen jelosia grina, esan diotelako, eta berari begitandu zaiolako, hau da, bere senarrak amodio lizuna duela Beatrizekin, nire ahizparen alabarekin; eta hau hain agerian baieztatzen eta esaten duenez gero, gehienek sinetsi diotela dirudi. Eta horrela neskaren ohoreari, erabat galdua baita, ez diot kasurik egiten, Jainkoari egiten zaizkion irain ugariei baizik. Nahigabez erabat jota nago nire arteko bat erorbide delako, eta beraren gurasoekin eginahalak egin ditut hortik ken dezaten, jakintsu batzuek esan didatelako behartuak daudela; eta, ez baleude ere, uste dut zentzuak berak eskatzen duela jelosiaz itsutua den emakume batengandik piztia batengandik bezala ihes egitea.
‎Aspaldiko urteetan, jaietako bertso saioan bertsopaperen zilegitasunak argi ilunak izan ditu. “Inork ez baitio kasurik egiten, lekuz kanpo geratzen ari delako eta bere esparrua berreskuratu nahian, astebete aurreratu dugu ekitaldia”, hala adierazi digute Bota Punttuba elkartekoek. “Sutegira eraman nahi izan dugu, leku goxo batean entzuteko eta entzun nahi duenak behar bezalako egoeran entzuteko aukera izateko”.
‎1 EAJk aurreko asteko ANBOTON eskatu zizuenez botoa, orain besteok dugu zuengana zuzentzeko aukera.2 Herritarrok ez gara ergelak, eta botoa nori eman erabakitzen dugunean, ez diogu kasurik egiten nork eskatu digun lehenbizi. Egindako lanari erreparatzen diogu, eta ondo egiteko gaitasunari.
2016
‎Arta hartzean da dena. Nehork ez du gehiago gizon horiez artarik hartzen aspaldian; preso dena utzia da, nehork ez dio kasurik egiten, eta, ondorioz, berak bere burua ez du gehiago artatzen. Kabalez arta hartzeak anitz laguntzen du".
‎Karpetan gordeta zeuzkan hurrengo ebakinak gero eta txikiagoak ziren, eta ez zioten kasuari ezer berririk gaineratzen; garrantzirik gabeko xehetasunen bat kenduta, lehen egunetako informazioaren laburpenak besterik ez ziren. Denak berriz ere ondo ordenatuta jarri, eta mahai gaineko pila hartan utzi ditu txukun.
‎–Bera izan duk-eta bisitak gutxitzera behartu nauena, bota nuen?. Ez diodala kasurik egin behar iruditzen zaik. Bere etxea duk, azken finean!
‎Xbelek ez dio kasurik egiten eta burua aurrerantz botatzen du, hobeto ikusteko. 2ttorrek begiratu, eta zerbait bururatzen zaio.
‎Dream 79 Seguru asko, argazkia ikustean, irakurle askok pentsatuko dute hori ez dela ohikoa. «Beti jaiki eta korrika egiten dugu beti», «umea bakarrik sartzen da esne baso bat kakaoarekin eta lau galleta» edo «ez dugu frutarik sukaldearen mahaiaren gainean, ez baitio kasurik egiten» edo «ez dugu frutarik sukaldeko mahaiaren gainean, askoz ere maizago». Beharbada, ohitura pixka bat aldatzeko eta zenbait galdera egiteko garaia da.
2017
‎Xabierrek agindu bezala, Iruñea hartu zuen gau batez, baina Espozen gudarosteak ez ziren agertu gotorleku horren posizioak sendotzera. Espozi bere gizonek ez zioten kasurik egin, eta hura ez zen ausartu esku hutsik Iruñera sartzen. Porrotaren ondoren hainbat matxino Frantzian erbesteratu ziren, denak ez, ordea:
‎Estomagoa dantzan du. Cruz Mariren bulegora sartu eta badoala aitatu dionean ez dio kasu gehiegirik egin, hura ere ez baitabil ongi; emazteak nazkaturik maletak atarian paratu dizkio urteetan buztanarin baten moduan aritu ondoren, emakumeei eman ezin diena eskaintzeko itxurak egiten, eta gero arazo gehiegirik gabe atzera egin ahal izateko eskainitakoa eskaini duela ukatzen; horien artean Begoña gaixoa, zeinak urteak eman baitzituen entzungor, Cruz Marik andrea utziko zuela ...
‎Seiak arte urduri egon da. Ez dio kasurik egin Landerren ironiari, Axi etxean utzi duenean.
‎Bere saltsetarako material egokia iruditu zaio nire margolanen suntsiketaren kontua. Hainbat azalpen eman dizkit bere interes hori arrazoitzeko, baina ez diot kasurik egin, ez baitut erabiltzen duen hizkera ulertzen. Artista bakoitzak bere mundua du, eta hori da benetan balio duena.
2018
‎Itxuroso eta dotoreak iritzi zitzaizkion, eta inpresio hark harriturik laga zuen, sekula herrian ez alboerrietan mutil lagunik ez zuela eduki pentsaarazi ziolako. Eta pentsatzen jarraitu zuen mutil gazteei begira soro barrenean, besterik deus egin gabean, nahiz eta noizik behin gazteek alboz begiratzen zioten, ez ziotela kasurik ere egiten arean, zertan ote zen han ereintzetan, zeudela harriturik galdean.
‎“Legeak emakumeak bezalakoak dira, bortxatzeko daude”. Sarak sekulako sumindura aurpegia jarri du, baina gidariak ez dio kasu handiegirik egin eta Sarak ez du gaiaren inguruan hitz egiten hasteko gogorik.
Ez dio kasurik egin, bere bidean aurrera jarraitzen du espaloi ezagunen gainean arrotz. Atzetik korrika heldu da Marta, nahiz eta Sarak bere presentziari muzin egiten dion.
2019
‎Obsesionatzen hasi dela esan dio bikotekideak. Berak ez dio kasurik egin, beti izan da oso pertsonaia esajeratua bere bikotekidea, azken lau denboraldietan beste norabide batean eboluzionatu duen arren. Gure pertsonaia ideien guda konstante batean bizi den euskalduna da, komunikazio enpresa batean lan egiten du eta neba bat dauka Alemanian.
‎Gauzak labur irakurtzeko joera dago orain, izenburua albiste batena, twitterreko karaktere kopuru mugatua eta abar. Irratia, aldiz, hor dago, piztuta etxean, itzali gabe, eta ez bazaizu interesatzen entzuten ari zarena, ez diozu kasorik egiten; baina interesatzen bazaizu, arreta jartzen duzu. Bakarrak gara komunikazio ereduetan gai garenak hartzailea une luze batez guri entzuten edukitzeko.
‎Askotan, bi taldeak independente izanak ziren lehen: hasieran ez zioten kasurik egiten elkarri, edo bestearen autonomia onartzen zuten, harik eta gertaera historikoren batek ahulena indartsuaren esku utzi arte: juduen diaspora, Ameriketako Estatu Batuetako esklabotzaren sorrera, kolonien konkista, zein bere garaiko gertaerak dira denak.
‎Neskatoaren patua bestelakoa da guztiz. Amek eta inudeek ez diete ez begirunerik ez samurtasunik haien parteei; ez diote kasurik egiten organo sekretu horri, zeinaren kanpoaldea baino ez baita ikusten eta ezin baitzaio heldu; zentzu batean, neskatoak ez du sexurik. Ez du sentitzen absentzia hori falta bat denik; bere gorputza osotasun bat iruditzen zaio, bistan denez, baina beste modu batean jarria dago munduan, mutikoa ez bezala, eta, faktore multzo baten ondorioz, desberdintasun hori gutxiagotasun bihur dakioke bere begietan.
‎Baina haizeak eraman zituen haren hitzak: txakurrek ez zioten kasurik egin, eta berean jarraitu zuten, zarataka eta zalapartaka. Berl Landfahrer luzaro egon zen zain, halako batean txakurrak jolasean nekatu eta lo geratuko zirelakoan.
Ez zioten kasurik egiten eta, Garabombo subprefekturara joan zen protestatzera. Zazpi egun eman zituen bulegoaren atean.
‎Etxean sartu eta kalean ikusi berria duena kontatu nahi izan dio Mikelek Mariani, bikotekideari. Hala ere, Marianek ez dio kasu handirik egin; izan ere, disputa izan dute amak eta alabak urtezaharreko gaua dela-eta. " Gero kontatuko didazu, Mikel.
2020
‎LABek salatu du Nafarroako Gobernuak ez duela irizpide argirik ezarri. «Administrazioak kontratatutako enpresetako dosier guztiak baztertzeko eskatu diogu, baina ez dio kasurik egin gure eskaerari, eta batzuk onartu ditu lehen auzialdian, enpresa bakoitzari irizpide propioen arabera jarduten utziz». LABen ustez, gobernuak bere gain hartu lituzke langileon soldatak, hilean 300 eta 400 euroan jaso ohi dutelako eta soldataren %70 jasoz gero, oso kalte ordain txikia geratuko zaielako.
‎Eta administrari batek mostradorearen tamaina baino ez dauka babeserako. Ez zioten kasurik egin eta esan zioten bere ardurapeko kontua zela.
‎Bai, baina ez diot kasu handiegirik egiten, bestela askorekin geratuko nintzateke. Adibidez, aspaldi kartoiekin egin nituen papiroei debozio handia diet, eta hauek ia guztiak ditut.
‎Beleri, bost axola: ez dio kasu askorik egin, aspertuko da berandu baino lehen.
‎legeak erabaki behar du, benetako epaile batek. Iduri du ez diotela kasurik egingo, eta munstroa, erruki eske negarrez bihurritzen dakusaguna, hil egingo dutela. Azken eszena iristen da orduan, miresgarria zinematografikoki.
2021
‎Epaileen egunerokoan, ikusten duzu bi urtetik gorako zigorra badu ezin duzula kartzela saihestu. Ez diogu kasu guztietan eman behar denik, eman daitekeela baizik, kartzela ez bada beharrezkoa. Epaile batek aukera hori izango balu, seguru asko ez luke horrelako neurririk hartuko.
‎80 urteko norbaitek Internet bidez ordua eskatzeko txanda jasotzea gehiegizkoa da. Mezu horri erantzun ez diotenen kasuan, ez dakit nola egingo duten gero, ez dute azalpenik eman. Esango balute mezuari erantzuten ez badiogu deituko digutela,!
‎Egongelan eseri gara eta Blue Velvet en VHSa jarri dugu enegarrenez. Inork ez dio kasurik egingo, baina konpainia egingo digu. Murmurio bat izango da.
‎(Isilunea. ERRAMUN JOAKINek ez dio kasurik egin) Ez al duzu deskantsurik behar?... Niri baino gehiago balioko al dizute lanean emandako orduek... orduak eta orduak... loari ebatsitako orduak... ilunpetan ibilitako orduak... galdutako orduak...
2022
‎Ramiro ez zegoen pozik. Ez diogu kasu gehiegirik egin eta azkenean matxinatu egin dela dirudi. Dena den, nik uste dut Sulayman ben Hud ek bultzatu duela.
‎Izan ere, Paulita desagertuta dago, Maia ez da institutura etorri, eta Limari ez zioten kasurik egin zerbait arraroa gertatzen ari zela esan zien unean. Neskatoa, gainera, botereen jabe egiten hasi da eta, eskutitzak egia bazioen, badituzte Arantxak eta Iñakik urduri egoteko arrazoiak.
‎Txaloak eta ondorengo ereserkia entzuten ditu. Aldamenean dagoen dominari ez dio kasurik egiten, belauna apurtu ziotenean eman ziotelako, erretiro aurreratua hartu behar izan zuenean. Domina eskuan duela entzuten du oraingoan goitik behera datorren autoaren sirena.
2023
‎Dena ondo doa, giro lasaian, kideetako bat eztulka hasi den arte. Ingurukoek ez diote kasu askorik egin hasieran, harik eta aulkitik altxatu, eta eskuak lepora eraman dituen arte. «Itotzen ari da!», esan du batek.
‎Etiopiako artzain bat omen zen Kaldi, bere ahuntzak mendira eramaten zituena bazkatzera. Egun batean, itzultzeko ordua zela, animaliok ez zioten kasurik egin haren deiari; ez ziren agertu, nahiz eta hainbatetan oihu egin. Fruitu gorri batzuk jaten topatu zituen Kaldik, haietatik ezin urrunduta.
‎“Helegiteari, adibidez, ez diote erantzun. Berez, bi hilabeteko epean erantzun behar dute, eta Arartekoak, azken urtebetean, hiru aldiz eskatu dio erantzun bat emateko, eta hari ere ez dio kasurik egin”, esan du Sotok.
‎Denak binaka, hirunaka, taldetxoan ari dira kalakan, erretzen, kartetan, pankartaren bat marrazten... Eñauti beti kostatzen zaio horrelako giroan sartzea, bakarrik ez dauden pertsonen artera norbanako bakarti bat tulipa gorri bat tulipa horien zelai batean bezain ageri delako, urrunera usaintzen delako kazetaria dela, eta nehork ez badio kasurik egiten ere, nehork ez duela ikusi badirudi ere, hauteman dituelako –edo hala uste duelako– zeharkako begirada mesfidatiak.
‎Eugeniak ez dio kasurik egin, eta bere zorroan bilatu du bi euroko txanpona, lehenbailehen itzultzeko gazte horiei. Ez du nahasmendurik nahi.
‎Goyo alde batera baztertu zen. Agenteek ez zioten kasurik egin; beraz, mahaitik jaiki eta aparkalekura abiatu zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia