2015
|
|
ia inoiz ere ez dago ez lehortasunik, ezta gainerako guztietan noizbehinka izaten ziren barruko nahasmendurik ere, baizik eta arima ia beti baretasunean dago; ez dago deabruak mesede hain goren hau imita dezakeen beldurrik; sen batean dago, ordea, Jainkoa delako ziurtasunaz; izan ere, esanda dagoenez? ez zentzumenek ezta ahalmenek ere ez dute hemen zerikusirik, Haren Maiestatea agertu baitzitzaion arimari eta berarekin sarrarazi baitzuen, nire ustez, deabrua sartzen ausartuko ez den eta Jaunak utziko
|
ez
dion lekura; eta hemen arimari egiten dizkion mesede guztietatik bat ere ez da, esan dudanez, arimaren beraren laguntzaz egina, Jainkoari oso osoan bere burua emateaz jadanik egina duenaz izan ezik.
|
|
11 Jaunak hemen arima aurrerarazteko eta eskolatzeko darabilen jarduera guztia hain bare eta hain zaratarik gabe gertatzen delarik, Salomonen tenplua eraiki zenean bezala dela iruditzen zait, han ez baitzen inolako zaratarik entzun behar; horrelaxe, Jainkoaren tenplu honetan, beraren egoitza honetan ere, Berak eta arimak bakarrik atsegin hartzen dute isiltasun itzelean. Adimenak ez du zertan mugiturik ezta ezeren bila aritu beharrik ere, sortu zuen Jaunak baretu nahi baitu hemen, eta zirritu txiki batetik begira dezala zer gertatzen den; izan ere, noizbehinka ikuste hau galtzen bada eta begiratzen uzten
|
ez
badiote ere, tarte labur laburrean izan ohi da hori; nire iritziz, hemen ez direlako ahalmenak galtzen, baina ez dute lanik egiten, izuak harturik bezala baitaude.
|
|
11 Oso ziurra da, arimak berari han itsasten zaionaren partaide egiten dituela gazteluan dauden guztiak, eta baita gorputza bera ere; hau askotan ez dela sentitzen dirudi; baina adoretua dago arimak ardandegi honetako ardoa edanez duen adoreaz; bere Senarrak ekarri du hara eta
|
ez
dio irteten uzten; arimak, bada, gorputz ahularen indartzea dakar, urdailean ezartzen den janariak buruari eta gorputz osoari hemen indarra ematen dion bezala. Eta horrela, bizi den artean nahikoa zoritxar du; izan ere, eginahalak egin arren, askoz ere handiagoa da barruko indarra eta egiten zaion gerra; beraz, guztia iruditzen zaio ezereza.
|
|
2 Eta, batetik, arimaren barruan ziurtasun handia duela badirudi ere, batez ere Jainkoarekin bakarrean dagoenean, bestetik oso nahigabeturik dabil; izan ere, berak bihotz bihotzez maite duena iraintzeko deabruak engainatuko ote duen beldur da, gaizki esateek
|
ez
baitiote nahigabe handirik ematen, gehiago egin ahal balu bezala aitor entzuleak estutzen duenean izan ezik. Guztiei bere alde otoitz egin dezatela eske eta eske ari da eta Haren Maiestateari beste bide batetik eraman dezala erreguka, bide hori oso arriskutsua dela eta hala egiteko esaten diotelako; hala ere, bide horretan on handia aurkitu duenez gero, eta zerura daraman bidez hauxe dela irakurri, entzun eta Jainkoaren aginduetatik dakienez gero, nahita ere, ezin du alde batera utzi desira hori, eta Jainkoaren eskuetan uzten du bere burua.
|
|
12 Behar beharrezkoa dena, ene ahizpak, aitor entzulearekin lau lau eta egiaz ibiltzea da,
|
ez
diot bekatuak esatean soilik, hori argi baitago, otoitzaren berri ematean baizik; izan ere, hori egin ezean, ez dut ziurtatzen ongi zoaztenik, ezta irakasten dizuena Jainkoa denik ere; oso maite du Jaunak bere ordezkoari Berari bezain argi eta egiaz hitz egitea, honek arimaren pentsamendu guztiak, eta areago egintzak, txikienak badira ere, ezagut ditzala nahi izanez. Eta horrela jokaturik, ez zaitezte ibil asaldaturik ezta ezinegonik ere, Jainkoarena ez bada ere, apaltasuna eta kontzientzia ona baduzue, ez duzuelako kalterik izango; izan ere, Haren Maiestateak badaki txarretik ona ateratzen, eta deabruak galdu nahi zintuzten bidetik, gehiago irabaziko duzue.
|
|
Noiz arte iraungo dugu, ene alabak, Jainko handi hau zerbaitetan imitatu gabe? Oi!, dagoeneko ez dezagula inolako ardurarik izan irainak sufritzeagatik, baizik eta sufri ditzagula gogo onez eta maitatu iraintzen gaituena, Jainko handi honek
|
ez
baitio gu maitatzeari utzi, guk irain ugari egin arren; arrazoi osoz nahi du, beraz, guztiek barka ditzatela bidegabekorik handienak egin badizkiete ere.
|
|
Hemendik atera dezagun, ahizpak, gure Jainko eta Senarrarekin zer edo zertan bat etor gaitezen, beti beti eta bihotzez saiatu behar dugula egia honetan ibiltzen. Ez diot gezurrik
|
ez
esateko soilik, Jainkoari eskerrak, horretan etxe hauetan ezergatik ere ez esateko kontu handia duzuela ikusten baitut; diodana da, ibil gaitezela egian Jainkoaren eta jendearen aurrean ahal dugun era guztietan, batez ere izatez garen baino hobetzat ez gaitzatela har nahi izanez, eta geure egintzetan Jainkoari berea eta geure buruari geurea emanez, eta gauza guztietatik egia ateratzen saiatuz; et...
|
|
Hemendik atera dezagun, ahizpak, gure Jainko eta Senarrarekin zer edo zertan bat etor gaitezen, beti beti eta bihotzez saiatu behar dugula egia honetan ibiltzen. Ez diot gezurrik ez esateko soilik, Jainkoari eskerrak, horretan etxe hauetan ezergatik ere
|
ez
esateko kontu handia duzuela ikusten baitut; diodana da, ibil gaitezela egian Jainkoaren eta jendearen aurrean ahal dugun era guztietan, batez ere izatez garen baino hobetzat ez gaitzatela har nahi izanez, eta geure egintzetan Jainkoari berea eta geure buruari geurea emanez, eta gauza guztietatik egia ateratzen saiatuz; eta horrela, gutxitzat izango dugu mundu hau, gezurra eta faltsua besterik ez...
|
|
Are gehiago, arima hau zazpigarren egoitzan sartzeko garbitzea denean, zeruan sartu behar dutenak garbitokian garbitzen diren bezala; orduan, sufritze hau, itsasoan ur tanta bat bezain arina da. Arrazoi handiagoz, oinaze eta samin hau, nahiz eta nire ustez lurrean diren guztien artean handiagorik ez duena izan (pertsona honek asko jasan zituen, bai gorputzekoak eta bai espiritualak, baina haiei guztiei ez zeritzen ezer honen ondoan), arimak hain balio handikotzat du oinaze hau, non oso ongi ulertzen baitu berak ezin zezakeela merezi; hala ere, sentimendu honek
|
ez
dio oinazea ezertan arintzen, baina honekin oso gogo onez darama eta halaxe eramango luke bere bizi osoan, Jainkoak nahi balu; orduan, baina, ez litzateke izango behin bakarrik hiltzea, etengabe hilez joatea baizik, egiaz ez baita gutxiago.
|
|
8 Esandakotik uste izango duzue ez dela bere senean egongo, bere baitan murgildua baizik, eta horrela, ez duela ezer ulertu ahal izango. . Lehen baino askoz ere gehiago ulertzen du Jainkoaren zerbitzuari dagokiona, eta beste egitekorik ez duenean, lagun atsegin harekin geratzen da; eta arimak Jainkoari huts egin ezik, Jainkoak
|
ez
dio sekula huts egingo eta, nire iritziz, bere presentzia ageri agerian ezagutaraziko du; eta konfiantza handia du Jainkoak ez duela bertan behera utziko, mesede hau egin dionez gero, ez diola berau galtzen utziko; eta horrela pentsa daiteke, bera inoiz baino ardura handiagoz badabil ere, Hari ezertan atsekaberik ez ematearren.
|
|
Jainkoak arimari mesede hau egiten dionean, hura bere salbamenaz eta berriro ez erortzeaz ziur dagoela esan nahi dudala ematen du. Ez,
|
ez
diot halakorik, eta era horretara, arima ziur dagoelako itxura agertzen dudan alde guztietan, jainkozko Maiestateak horrela bere eskutik duen bitartean eta arimak Hura iraintzen ez duen bitartean, ulertu behar da. Ziur dakit behintzat, egoera honetan egon eta urteetan horrela iraun arren, ez duela bere burua ziur ikusten, alderantziz:
|
|
3 Ez diot nik ahots eta dei hauek gero esango ditudanak bezalakoak direnik, baizik eta hitzez pertsona onei edo sermoietan entzuten dituztenak edota liburu onetan irakurtzen dituztenak eta entzun dituzuen gauza asko, horien bidez deitzen du Jainkoak, edo gaixotasunen bidez, nekeen bidez, eta otoitzean ari gareneko une haietan irakasten digun egia baten bidez ere bai; gogorik gabe hartzen badituzue ere, Jainkoak benetan aintzat ditu. Eta zuek, ene ahizpak, ez ezazue gutxitzat har lehen mesede hau, ezta ez zaitezte nahigabetu Jaunari berehala erantzuten
|
ez
badiozue, Haren Maiestateak ongi dakielako egun eta urte asko itxaroten, batez ere ekina eta asmo onak ikusten dituenean. Ekina da hemen gehien behar dena, horrekin ez baita sekula ere asko irabazi gabe geratzen.
|
|
Buka bedi dagoeneko gerra hau; gugatik isuri zuen odolagatik eskatzen diet nik oraindik beren baitan sartzen hasi ez direnei; eta hasi direnei, ez daitezela kontenta horrekin, berriro atzerantz eragin ez diezaien. Begira, gero, berriz erortzea okerragoa baita erortzea baino; begi bistakoa duzue horren hondamendia; izan uste on Jainkoaren errukian eta batere ez norbere buruan, eta ikusiko duzue nola Haren Maiestateak daraman [arima] egoitza batzuetatik besteetara eta nola sartzen duen piztia hauek ukiturik egingo
|
ez
dioten eta nekerik ere emango ez dioten tokian; alderantziz, berak guztiak lotuko dituen eta haietaz barre egingo duen, eta, bizitza honetan ere, desiratzen dituen baino askoz ere ondasun handiagoez gozatuko duen tokian.
|
|
Buka bedi dagoeneko gerra hau; gugatik isuri zuen odolagatik eskatzen diet nik oraindik beren baitan sartzen hasi ez direnei; eta hasi direnei, ez daitezela kontenta horrekin, berriro atzerantz eragin ez diezaien. Begira, gero, berriz erortzea okerragoa baita erortzea baino; begi bistakoa duzue horren hondamendia; izan uste on Jainkoaren errukian eta batere ez norbere buruan, eta ikusiko duzue nola Haren Maiestateak daraman [arima] egoitza batzuetatik besteetara eta nola sartzen duen piztia hauek ukiturik egingo ez dioten eta nekerik ere emango
|
ez
dioten tokian; alderantziz, berak guztiak lotuko dituen eta haietaz barre egingo duen, eta, bizitza honetan ere, desiratzen dituen baino askoz ere ondasun handiagoez gozatuko duen tokian.
|
|
Inor ez da igoko nire Aitagana, nire bidez izan ezik; ez dakit horrela dioen, baietz uste dut; eta Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Bada, sekula begiratzen
|
ez
badiogu eta zer zor diogun ere eta zer heriotza igaro zuen gugatik gogoratzen ez badugu, ez dakit nola ezagut dezakegun ezta nola egin ditzakegun ere egintza haren zerbitzuan; izan ere, fedeak haiek gabe eta haiek Jesu Kristo gure onaren merezimenduen baliori lotu gabe, zer balio izan dezakete. Eta nork iratzarriko gaitu Jaun hau maitatzeko?
|
|
9 Eta horrekin egoera hau guztiz bikaina da; eta bestela, geure bizitza osoan egongo gara leku berean eta mila nahigabe eta miseria artean. Izan ere, geure buruari uko egin
|
ez
diogunez gero, oso neketsu eta astuna da; geure miseriaren lur honetaz oso kargatuak goazelako; falta diren egoitzetara igotzen direnak, ordea, ez doaz horrela. Hauek ez ditu Jaunak, zuzena denez gero eta baita errukitsua ere, beti merezi dugun baino askoz ere gehiago ematen duena?, ordaindu gabe uzten, bizitzako atsegin eta jostaketek ematen dutenetan izan ditzakegun baino askoz ere, poz?
|
|
7 Izan ere, nik dakidanez, gaztelu honetara sartzeko atea otoitza eta gogoeta da,
|
ez
diot gogoetazko otoitza denik ahozkoa baino gehiago, otoitza benetakoa izango bada, gogoeta lagun duena izan behar baitu; izan ere, norekin hitz egiten den eta zer eskatzen duen eta nork eskatzen duen eta nori konturatu gabe egiten den horri, ezpainak asko mugitu arren, nik ez diot deitzen otoitza; hala ere, batzuetan otoitza da, une hartan ardura hori izan ez arren, beste batzuetan ardura hori i... Baina Jainko handiarekin bere esklaboarekin egingo lukeen bezala hitz egiteko ohitura duenak, gaizki esaten duen ala ez begiratu gabe, ahora datorkiona eta beste batzuetan egin duelako ikasita daukana, hori ez dut hartzen nik otoiztzat, eta Jainkoak nahi beza ez dezala har halakotzat kristau den inork ere; zuen artean, ene ahizpak, Jaunagan uste dut ez dela izango halakorik, barruko gauzetan jarduteko dagoen ohituragatik, ohitura hori halako zakarkerian ez erortzeko berebizikoa baita.
|
|
da jakitea, hainbesteko distira eta edertasuna eman zizkion eguzkia bera oraindik beraren arimaren erdian egonik, han ez balego bezala dela Harengandik parte izateko, Haren Maiestateaz gozatzeko egiaz gai izan arren, eguzkiak bertan diz diz egiteko kristala gai den bezala. Ezerk
|
ez
dio onik egiten; eta hortik dator, horrela bekatu astunean egonik, egin ditzan egintza on guztiak inolako fruiturik gabeak izatea zeruko aintza lortzeko; izan ere, iturburu hartatik, Jainkoagandik, ez badator, gure bertutea hortik baita bertute, eta Harengandik aldendurik, ezin daiteke atsegin izan haren begietan; azken batean, bekatu astun bat egiten duenaren asmoa ez da Hari atsegin ematea, dea...
|
|
Era berean hemen ere, egoitza honen inguruan asko daude, eta baita gainean ere. Izan ere, arimaren gauzak betetasunez, zabaltasunez eta handitasunez begiratu behar dira; bada,
|
ez
diote gehiegizkorik ezer eransten, guk pentsa genezakeen baino askoz gehiagorako gai baita, eta arimaren alde guztietaraino iristen baita jauregi honetan den eguzki hau. Hau garrantzitsua da, gutxi nahiz asko, otoitza duen edozein arimarentzat; ez dezala baztertu ezta estutu ere.
|
|
8 Gure Jaunak arima iratzartzeko beste era batzuk ere izan ohi ditu: ustekabean, ahoz errezatzen eta barruko gauzan gogoa jarri gabe zegoela, halako su hartze atsegin bat datorrela dirudi, bat batean zentzumen guztietaraino zabaltzen den usain indartsu bat balitz bezala(
|
ez
diot usaina denik, baina konparazio hau jartzen dut) edo halako gauza bat, Senarra han dagoela sentiarazteko besterik gabe; arimari Hartaz gozatzeko desira gozoak ematen dio, eta horrekin egintza handiak eta gure Jaunari gorazarre handiak egiteko prest geratzen da. Mesede honen iturburua aipatu den lekuan da; baina hemen ez dago min ematen duenik ezer, Jainkoaz gozatzeko desirak ere ez dira mingarriak:
|
|
1 Oi ene ahizpak!, nola adierazi nik zuoi bosgarren egoitzetan gordetzen diren aberastasuna, altxorrak eta atseginak? Uste dut hobe litzatekeela ezer
|
ez
esatea geratzen diren ondorengoei buruz, bada, ezin da adierazi, eta adimenak ere ezin du ulertu, ezta konparazioek ere ez dute balio hori azaltzeko, lurreko gauzak kaskarregiak direlako xede honetarako.
|
|
3. Indarrak ariman? esan dut, Jainko gure Jaunak gorputzeko indarrik eman ez dionak, ez duela behar jakin dezazuen; horrek
|
ez
dio eragozpenik jartzen inori haren aberastasunak erosteko; bakoitzak duena ematearekin kontentatzen da. Bedeinkatua izan bedi hain Jainko handia.
|
|
Samin hauek laster batean igarotzen dira; otoitzeko gozotasunak direla-eta, esan nuenez, badirudi ez direla arimaren sakon sakoneraino iristen, zentzumen eta ahalmen hauetaraino baizik. Aurreko egoitza hauetan dabiltza, baina ez dira sartzen esateko dagoen azkenekoan, horretarako beharrezkoa baita aipaturiko ahalmenen geldiaraztea; Jauna ahaltsua da bide askotatik arimak aberasteko eta egoitza hauetara eramateko eta
|
ez
esanda geratu den lasterbidetik.
|
|
Esan dut otoitz honetan ez dela ezer ikusten, ikustea esan daitekeenik, ezta irudimenaz ere; ikustea diot, jarri nuen konparazioagatik. Honezkero arima beste senarrik ez hartzera erabaki sendoa harturik dago; baina Senarrak
|
ez
dio begiratzen ezkontza egin dadin arimak dituen desira biziei, ondasunik handiena izanik, oraindik bizikiago desira dezala eta pixka bat kosta dakiola nahi baitu. Eta hain irabazi handiaren truke guztia gutxi izan arren, nik diotsuet, ene alabak, beharrezkoak direla lagina eta seinalea hura eraman ahal izateko.
|
|
Izan ere, arimak argi ikusten du ezer onik badu Jainkoak emana duela eta inola ere ez berea, lehentxeago bere burua oso behartsu ikusi zuelako eta bekatu handietan murgildua; horregatik, ezin eramanezkoa egiten zaio, hasieretan behintzat; gero ez hainbeste, arrazoi batzuengatik: lehenengoa, esperientziak argi ikusarazten dio jendeak orain ongi esaten duela eta gero gaizki, eta, beraz,
|
ez
dio jaramonik egiten ez batari ez besteari; bigarrena, Jaunak argi biziagoa eman diola ikus dezan gauza onetatik ezer ere ez duela berea, Haren Maiestateak emana baizik, eta hirugarren pertsona batengan ikusiko balu bezala, hartan inolako parterik duenik ahaztuta, Jainkoa gorestera itzultzen da; hirugarrena, Jainkoak egiten dizkion mesede horiek ikustetik arima batzuek onura izan dutela ikusi bad...
|
|
–Ezin esanezkoa da; izan ere, espirituzko estura eta saminak dira eta ez da jakiten horiei zer izen eman. Erremediorik onena?
|
ez
diot kentzeko, sufritu ahal izateko baizik, karitatezko eta kanpoko egintzetan aritzea da, eta gero Jainkoaren errukiaren zain egon, Beragan itxaroten dutenei ez baitie sekula huts egiten.
|
|
–Oi ene ahizpak!, nola adierazi nik zuoi bosgarren egoitzetan gordetzen diren aberastasuna, altxorrak eta atseginak? Uste dut hobe litzatekeela ezer
|
ez
esatea geratzen diren ondorengoei buruz, bada, ezin da adierazi, eta adimenak ere ezin du ulertu, ezta konparazioek ere ez dute balio hori azaltzeko, lurreko gauzak kaskarregiak direlako xede honetarako.
|
|
Jaunak nahi duenari ematen diolako, diodanez, eta baita ondoen prestatzen denari ere. Izan ere, nik ikusten dut etxe honetara urte gutxiko neskatilak datozela, eta Jainkoak ukitu eta argi eta maitasun pixka bat eman orduko,, hau da, epe laburrean opariren bat eginez?,
|
ez
zioten luzapenik eman, ezta ez ziren eragozpenen aurrean atzeratu ere, eta jateaz ere gogoratu gabe, errentarik gabeko etxean itxi ziren betiko, bizitza estimatzen ez duen baten antzera maite dituela dakitenagatik. Guztia uzten dute alde batera, ez dute nahi beren borondaterik, ezta ez zaie aurrera etortzen hain itxitura eta estura handian pozik egongo ez direnik:
|
|
16 Nik
|
ez
diot arima haziz joango ez denik eta Jainkoak emango ez dionik, otoitza apaltasunezkoa izan baldin bada; baina ahantz bitez urte hauek, egin dezakegun guztia nazkagarria baita, Jaunak gugatik isuri zuen odol tanta batekin konparatzen badugu. Eta gehiago zerbitzatzean zorra gehitzen bazaigu, zer da eskatzen dugun hau, zorraren marabedi bat ordaintzen badugu, mila dukat ematen badizkigute berriro?
|
|
esan dudanez, alde handia dute. Nik neugan sentitu nuen aintza ezin idatz daiteke,
|
ez
esan, eta ezta pentsa ere horretatik igaro ez denak.
|
|
Azken batean, irudimenak ez du lortzen, zoliena bada ere, pintatzea eta taxutzea nola izango den argi hau, ezta Jaunak ezin esanezko atsegin miresgarriz aditzera ematen zizkidan gauzetako bat ere. Izan ere, hain goi graduan eta hain leunki gozatzen dute zentzumen guztiek, non ezin baita behar adina goraipatu, eta horregatik hobe da gehiago
|
ez
esatea.
|
|
6 Hain alde handia dago eskatzeko bi era hauen artean, non ez baitakit nola azaldu; izan ere, batean eskatzen badut ere (Jaunari eskatzeko ahalegina egiten baitut, beste batzuetan bezalako gar hura sentitu ez arren, ni egiaz ukitzen nautenak badira ere), mihia lotuta duenaren antzera da, hitz egin nahi izan arren, ezin du, eta hitz egiten badu ere, ulertuko
|
ez
dioten eran egiten du; edota argi eta esna hitz egiten duenaren eta gogotsu entzuten diotela ikusten duenaren antzera. Bata eskatzen da, esan dezagun, ahozko otoitzean bezala; bestea, berriz, kontenplazio hain goratuan, non nabari baita Jaunak entzuten digula eta Haren Maiestatea poztu egiten dela guk eskatzeaz eta guri mesede egiteaz.
|
|
Hau da idazterakoan izan duen irizpidea: berak esperimentatu ez duenik
|
ez
esatea.
|
|
Toledo. Beste kasu batzuetan bezala, hemen ere izenik
|
ez
esateko joera nabari da.
|
|
Badakit esperientzia duenak ulertuko duela eta ikusiko duela asmatu dudala zerbait esaten; esperientziarik ez duenak ez naiz batere harritzen guztia zentzugabekotzat jotzen badu. da nik esatea errugabe geratzeko; nik ere
|
ez
diot errurik egotziko esaten duenari.
|
|
8 Lehenago esan dugun hizketa eran, Jainkoak adimena kontura dadila egiten du eta, gogoko ez badu ere, uler dezala esaten dena; izan ere, han, dirudienez, arimak bestelako entzumena du entzuteko, entzunarazten diona eta arreta beste gauzetara barreiatzen uzten ez diona; ongi entzuten duen batek eta belarriak estaltzen uzten
|
ez
dioten eta oihuka hitz egiten dioten batek, nahi ez balu ere, entzun egingo luke; eta, azken batez, zerbait egiten du, esaten diotena ulertzeko arretaz baitago. Hemen, ordea, ez dago horrelakorik; lehen egiten zuen apurra, hau da, entzutea soilik, hori ere kendu egiten zaio.
|
|
Zergatik nahi izan behar ditugu hainbeste ondasun eta atsegin eta amaigabeko aintza, guztiok Jesus onaren lepotik? Ez ote dugu behintzat negar egingo Jerusalemgo alabekin, Zirenekoarekin gurutzea eramaten lagundu
|
ez
diogunez gero. Atsegin eta entretenigarriez gozatu behar ote dugu Hark hainbeste odolez irabazi ziguna?
|
|
Uste dut askoz ere gehiago pozten nauela hemen zegoenean baino. Jaunak esan zidan behin
|
ez
diotela ezer haren izenean Berari eskatuko, entzungo ez dienik. Jaunari eskatzeko hari gomendatu dizkiodan asko beteta ikusi ditut.
|
|
16 Ezinezkoa izango zen, hain santua izan ez balitz eta Jaunak adorea eman ez balio, hainbeste sufrikario eramatea; izan ere, erantzun egin behar izaten zien bide galdutik nindoala uste zutenei, eta sinesten
|
ez
ziotenei; eta, bestalde, ni baretu behar ninduen eta nik nuen beldurra sendatu, handiagoa jarriz. Bestalde, ziurtasuna eman behar zidan, ikuskari bakoitzaren ondoren, gauza berria izanik, beldurrez beterik gera nendila baimentzen baitzuen Jainkoak.
|
|
Nik
|
ez
diot hau esatearren bakarrik, izan ere, txikikerietan luzatzen naizela dirudi, eta horiek hain zerikusi handia dute arima bat aurrera egiten hasteko eta hura hegan egitera ateratzeko (oraindik, esan ohi den bezala, ez du lumarik), non inork ez bailuke sinetsiko, hortik igaro denak izan ezik. Eta berorrek askori on egitea itxaro dudalako Jainkoagan, hementxe diot, nire osasun osoa hark ni sendatzen jakitetik eta apaltasuna eta nirekin karitatea izatetik, eta ez nintzela guztiz zuzentzen ikustearen sufrimendutik izan zela.
|
|
Ikuskari honek indar handi handia duela diot, Jaunak bere handitasun eta gorentasunaren parte on bat arimari erakutsi nahi dionean; hala, ezinezkotzat dut, naturaz gaindiko eran Jaunak, liluramendu eta estasian ezarririk, laguntzen
|
ez
badio behintzat (jainkozko presentzia haren ikuskizuna galtzen du gozamenaren handiz), diodanez, ezinezkoa izango litzateke inork jasan ahal izatea.
|
|
5 Hau gutxitan izan da; bada, behin koruan izan baitzen elkarturik geundela eta Jauna hartzera joanik, belauniko nengoela, bihozmin bizi bizia eman zidan, gauza txit nabarmena iruditzen zitzaidalako eta gero atentzioa emango zuena; eta horrela mojei agindu nien (une hartan Priore ofizioa nuenez gero),
|
ez
esateko inori. Baina beste batzuetan, Jaunak gauza bera egingo zuela ikusten hasten nintzenerako (eta behin andre nagusietako batzuk bertan zirela, elizaren izeneko jaian, sermoi bitartean), lurrean etzaten nintzen eta gorputzari eustera etorri zitzaizkidan, eta hala ere nabarmena izan zen.
|
|
Beste batzuetan San Paulok dioenaz gogoratzen nintzen, munduarentzat gurutziltzatua dagoela. Nik
|
ez
diot hau hala denik, nik hala ikusten dudala baizik; baina arima horrela dagoela deritzot: ez datorkiola pozbiderik zerutik, eta ez dagoela han, ezta ez duela nahi lurrekorik ere, eta ez dagoela han, baizik eta gurutziltzatua bezala dagoela zeruaren eta lurraren artean; atsekabez, alde batetik ez bestetik laguntzarik ez datorkiola.
|
|
Eta honegatik uste dut Jaunak mesede hauek egiten dizkien arimak, apaltasunez eta beldurrez badoaz, betiere kontuan hartuz Jaunak berak egiten duela eta guk ia ezer ere ez, halakoak edozein jenderen artean jar daitezkeela; jenderik arreta gabeen eta biziotsuena bada ere, ez du zerikusirik eta
|
ez
dio ezertan eragingo; alderantziz, esan dudanez, lagundu egingo dio eta probetxu handiagorako bide gertatuko zaio. Honezkero arima sendoak dira, besteen probetxugarri izateko Jaunak hautatzen dituenak, sendotasun hau beraiengandik ez badator ere.
|
|
Era ona, Berak nahi duenean, zapoak bere indarrez hegan egingo duen ustea duela sinesteko! Eta oraindik zailago eta astunago iruditzen zait gure espiritua gora jasotzea, Jainkoak jasotzen ez badu; lurrez eta hainbeste eragozpenez betea dagoelako, eta
|
ez
dio asko balio hegan egin nahi izateak; haren berezko izaera zapoarena baino gehiago izan arren, honezkero lokatz artean hain sartua dago, non bere erruz galdu baitu.
|
|
16 Konparazio hau ere gogoan nerabilen nik: ...dutenei mantentzen laguntzen die; asko jaten dutenei bizia eta indarra ematen dizkie; eta biziaren jaki honetatik hainbestetan eta hain oparo jan daitekeelarik, hartatik izan ezik ez dute zapore gozoa duen besterik jango; izan ere, ikusten du hark on egiten diola, eta jadanik hain egina du ahosabaia honen gozora, non nahiago bailuke bizia galtzea jaki hark utzi zion ahogozo ona kendu baizik egingo
|
ez
dioten beste jaki batzuk jatea baino.
|
|
10 Arima horrela Jainkoaren bila ari delarik, atsegin handi handi eta leunaz ia kordegabetu egiten dela sentitzen du, zorabio antzeko batez arnasarik eta gorputzeko indarrik gabe gelditzen dela, min handiz izan ezik, eskuei ere eragin ezinik; begiak berak nahi gabe itxi egiten zaizkio, edota irekita baditu, ez du ikusten ia ezer; eta, irakurtzen ari bada, ez du asmatzen letrarik esaten, ezta ia letrak ongi ezagutzen ere; letrak daudela ikusten du, baina, adimenak laguntzen ez duenez gero, nahita ere ez daki irakurtzen; entzun bai entzuten du, baina ez du ulertzen entzuten duena. Horrela, zentzumenek
|
ez
diote ezertan laguntzen, bere atsegina alde batera ez uzten izan ezik; eta horrela, on baino gehiago kalte egiten diote. Hitz egitea alferrikakoa da, ez baitu asmatzen hitzik osatzen, eta, horretan asmatuko balu ere, ez du indarrik ahoskatu ahal izateko; izan ere, galdu egiten da kanpoko indar guztia, eta arimaren indarretan hazi, haren aintzaz hobeki goza ahal izateko.
|
|
3 Gauza handia zen otoitzean egin zidan mesedea egitea, otoitzak ulertarazi baitzidan zer zen Jainkoa maitatzea; izan ere, handik aldi laburrera neugan bertute berri hauek sumatu nituen, sendoak izan ez arren, niri bide zuzenean eusteko ez baitziren nahiko izan: inorengatik gaizki
|
ez
esatea gauza gutxian bazen ere; ohikoena gaizki esate oro saihestea izaten zen; izan ere, gogo gogoan izan ohi nuen beste inongo pertsonaz ez nuela nahi izan behar ezta esan ere nitaz besteek esatea nahi ez nuenik. Hau, zeuden tentaldiak kontuan izanik, oso zorrotz hartu ohi nuen, baina ez tentaldi handiak nituenean zerbaitetan hutsik ez egiteko heinean; hala ere, gehienetan zorrotz betetzen nuen; eta horrela, nirekin zeudenei eta nirekin harremana zutenei hori sartzen nien buruan eta haien artean ohitura bihurtu zen.
|
|
2 Ni hain kaskartzat ez hartze honen arrazoia zera zen: hain gazte ikusten ninduten eta hainbeste arriskutan sarturik eta sarri erretiratzen nintzela bakardadera errezatu eta irakurtzera, Jainkoaz asko hitz egiten nuela, haren irudia toki askotan pintatzea nahi izaten nuela eta otoiztegia izan eta han deboziora eragiteko gauzak egiten saiatzen nintzela, besteengatik gaizki
|
ez
esatea, bertute itxurako honelako beste zenbait gauza ikusten zituzten nigan, eta nik, huskerietara emana nintzenez, neure burua estimatzen nekien munduan estimagarritzat izan ohi diren gauzetan; horrela, ni baino askoz zaharragoak zirenei eman ohi zitzaien adinako askatasuna eta handiagoa ematen zidaten niri eta nigan ziurtasun handia zuten. Bada, askatasuna hartzea neure kontura eta baimenik gabe gauzak egitea, hau da, zulo edo pareta artetik edo gauez, ez dut uste sekula era horretara hitz egingo nukeenik monasterioan, ez dut halakorik egin, Jaunak bere eskutik eduki ninduelako.
|
|
Gurasoek nire aholkua hartzekotan, beren alabak salbamen bidean jarri beharrean munduan baino arrisku handiagoan jartzerik nahi ez badute, begira dezatela beren ohoreagatik; eta nahiago izan dezatela haiek era apalean ezkonaraztea, halako monasterioetan sartzea baino, oso joera onekoak ez badira, eta Jainkoak nahi beza horrek on egitea?, edota beren etxeetan edukitzea. Izan ere, kaskarra izan nahi badu, denbora laburrez disimulatu ahal izango du, eta hemen oso luzaro, eta azken batean Jaunak jartzen du agerian; eta
|
ez
dio bere buruari kalte egiten soilik, guztiei baizik; eta batzuetan gaixo haiek ez dute errurik, aurkitzen dutenera jotzen baitute; eta tamalgarria da hainbatek mundutik alde egin nahi eta, Jaunazerbitzatzera eta munduko arriskuetatik askatzera doazelakoan, era batera hamar mundutan ikusten dutela beren burua eta ez dakite zer egin eta nola konpondu; gaztetasunak, sentsualitateak eta deabruak gon... Han, nolabait esateko, hori ontzat dutela ikusten du.
|
|
5 Oi gaitz handia, erlijiosoen gaitz handia?
|
ez
diot orain andrazkoena gizonezkoena baino handiagoa denik, erlijioa gordetzen ez denekoa, monasterio berean bi bide direnekoa:
|
|
Gehitzen hasi zitzaizkidan zorabioak eta bihotzeko gaitz guztiz handiak jo ninduen, ikusten zuena izuturik uzteraino, eta beste gaitz batzuek ere bai batera, eta honela lehenbiziko urtea nahiko osasun txarrez igaro nuen, hala ere ez dut uste Jainkoa asko iraindu nuenik urte horretan. Eta beti ia konortea galtzerainoko gaitz larria zenez eta batzuetan erabat konorterik gabe gelditzen nintzenez, aita arduratsu zebilen erremedio bila; eta hemengo medikuek ematen
|
ez
ziotenez gero, beste gaixotasunak sendatzen zirelako ospea zuen eta nirea ere hala sendatuko zutela zioten lekura ni eramaten arduratu zen. Nirekin joan zen etxean nuela esan dudan adiskide hau, antzinakoa zena.
|
|
Bakarrik egotea bilatzen nuen neure deboziozko otoitzak egiteko, eta ugari ziren, batez ere arrosarioa, nire amak hain maite zuena, eta guri maitarazten ziguna. Oso gogoko nuen, beste neska txiki batzuekin jolasten nuenean, monasterioak egitea, mojak bagina bezala, eta nik moja izateko gogoa nuela uste dut, baina
|
ez
esan ditudan gauzak adina.
|
|
7 Kontua da ez zegoela haren esku ni ez nekaraztea, ezta nire esku ere, uste dudanez,
|
ez
esatea. Izan ere, gauza hauek tratatzeko bihozmin eta lotsa handia izaten banuen ere, harekin eta aipatu dudan errektorearekin ez nuen izan inolako penarik, alderantziz baizik:
|
|
Beraz, neuretzat ez nuen zalantzarik hori zela hoberena; izan ere, baziren egunak, Jainkoaren maitasunagatik eskean ibiltzea eta etxerik ez beste gauzarik ez edukitzea nire bizieran posible izatea irrikatzen nuenekoak. Baina beldur nintzen, Jaunak besteei desira hauek eman ezean, nahigabez biziko ez ote ziren, eta baita barreiatze bide ez ote zen izango, oso bilduak ez ziren monasterio pobre batzuk ikusten nituelako, eta ez nintzen konturatzen bilduak ez izatea zela pobre izatearen kausa eta ez pobretasuna barreiatzearena; honek ez baititu aberatsago egiten, ezta Jainkoak ere
|
ez
baitio sekula huts egiten zerbitzatzen duenari. Azken batean fede mengela nuen, ez Jainkoaren mirabe honek bezalakoa.
|
|
Berak dirua eman zion bati, eta monasterio honen atean itxaron ziezaiola eskatu zion sorta edo mahats adar eskutada batzuekin, eta berak zenbait bira emanaraziz etxe honetara ekar zezatela egin zuen. Atera iritsi zenean, pitxer bete ur eska zezatela esan zien, eta
|
ez
esateko norentzat zen eta presa handiz jaitsi zen. Han emango ziotela esan zuten; berak ez zuen nahi izan.
|
|
Sekula ere ez zen sartzen bere kargu ez zeuden gauzetan; horrela, ez zuen inorengan faltarik ikusten, bere buruagan baizik. Berari buruz gauza onak esatea hainbeste sentitzen zuenez gero, bera ere kontuz ibiltzen zen
|
ez
esateko beste inorenik hau aurrean zela, nahigaberik ez ematearren. Egundo ere ez zuen bilatzen kontsolamendurik, ez baratzera joaterik ezta kreaturetan atsegin hartzerik ere; izan ere, berak esan zuenez, zabarkeria litzateke gure Jaunak ematen zizkion atsekabeetan aringarria bilatzea; eta horrela, ez zuen eskatzen egundo ezer, eta ematen ziotena hartzen zuen:
|
|
Honi, inolako kargurik ez zuenez gero, diodanez? Ordenan denbora gutxi zeramalako,
|
ez
zioten jaramon handirik egiten, edota halaxe egin zuen Jainkoak, niri laguntza hori gera zekidan.
|
|
Nik esan nion neure aitor entzuleari nire izen onari ez begiratzeko, eta egin zedila berak uste zuena; baina esan ziezaiola bere lagunari, ni neu, garesti nahiz merke izan, eskasa nahiz ona izan, Andre Mariarenekoa erostera nengoela. Berak argitasun bizi bizia du, eta ezer esan
|
ez
bazioten ere, bat bateko aldaketa ikustean, uste dut igarri egin zuela, eta horrela, ez ninduen gehiago estutu horretan.
|
|
9 Gogoan dut erlijioso batek kontatu zidala, nagusiak agintzen zion ezeri ezetzik
|
ez
esateko erabaki eta jarrera irmoa hartu zuela, neke handia emango balio ere; eta behin lanaren lanez leherturik, eta berandu, zutik egon ezin, eta atseden hartzera zihoan pixka batean eseriz, eta nagusiak aurkitu zuen eta esan aitzur handia hartu eta joateko aitzurrean egitera baratzera. Ez zuen ahorik ireki, barrua nahigabe handiz bazuen ere, gehiago ezin baitzuen; hartu zuen bere aitzur handia, eta pasabide batetik baratzean sartzera zihoala (hark kontatu zidanetik urte askora ikusi nuen nik, toki hartan etxe bat fundatzea egokitu baitzitzaidan), gure Jauna agertu zitzaion gurutzea zeramala, hain nekatua eta akitua, non argi eta garbi aditzera eman baitzion haren ondoan ezereza zela berak zuen lana.
|
|
Gracián i] argi egitera niri argi diezadan, eta era berean Jesu Kristo gure Jaunak eman zidala hura; eta honekin belaunikatu nintzen eta neure bizi guztian hark esaten zidana egingo nuela hitzeman nuen, Jainkoaren eta nik obedientzia zor nien prelatuen aurka ez bazen. Jakinarazi nuen ez nuela neure burua behartzen gauza larrietan baizik, eskrupuluak saihestearren, esaterako, gauza bera behin eta berriro esanik, horretaz gehiago ez hitz egiteko esaten didanean edo nire atsegineko edota beraren atsegineko gauzak direnean, txikikeriak baitira, esana egin gabe utzi nahi ez direnak; neure hutsegite eta bekaturik
|
ez
diodala agertu gabe utziko, neuk dakidala, hau ere prelatuekin egiten dena baino gehiago baita; azken batean, Jainkoaren ordezkotzat izango nuela barrutik eta kanpotik.
|
|
Haren emazteak, jakin zuenean, nahigabe handia hartu zuen, esan dudanez, gorroto zuelako toki hura. Beste inori
|
ez
ziotela ostaturik emango ziurtatu zionean, pixka bat lasaitu zen, oraindik oso estu bazegoen ere, Salamancan gusturago zegoelako. Berak erosi zuen etxea eta emaztea bidali zuen bertara.
|
|
3 Hark gutunak ikusi zituenean, esan zidan ez zitzaiola ongi iruditzen haiek nahigabetzea, haien debozioak onerantz eragin ziolako; haiei idazteko haren Ordenako baimena izan zezatenean, fundazioa egiteko bidean jarriko zela; ziur egoteko
|
ez
diotela baimenik emango, berak bazekiela beste alde batzuetakoek ezin izan zutela lortu Komendadoreen baimenik urte askoan, eta ez erantzuteko gaizki. Batzuetan honetaz pentsatzen dut eta nola, guk nahi ez badugu ere, gure Jaunak nahi duenean, haren bitarteko izatera etortzen garen, gu geu konturatu gabe, aita frai Pedro Fernández Komisarioa bezala; eta, beraz, baimena izan zutenean ezin izan zien hark eragotzi, eta era honetara egin zen fundazioa:
|
|
10 Orain, bada, berriro hildurara etorriz, ama prioreak gauza bat agintzen dio moja bati hau hilduratzearren, berez gauza txikia bazen ere, berarentzat larria zena; eta agindutakoa bete ondoren, oso kezkatua eta tentaldian sartua geratu baitzen, hobe izango zen halakorik agindu
|
ez
bazioten. Beraz, hortik ateratzen da prioreak argi ibili behar duela, perfekziora besoen indarrez ez eramateko arima, harengan Jaunak bere lana egin arte bestela baitakoan eta apurka apurka baizik; berari probetxu egitearren egiten dena, perfekzio hura gabe moja oso ona izango bailitzateke, ez dakiola izan kezkatzeko eta espiritua nahigabetzeko bide, hori gauza ikaragarria bailitzateke.
|
|
Obra hura egin zedin kaltea, edo hobeki esateko, mesedea izan zen; izan ere, ni bidean jarri baino lehenago esan baliote, ziurtzat dut ez zitekeela horretara etorriko. Baina aita komisarioak eta aita Marianok (honentzat ere ni hara joatea oso pozgarria izan baitzen) ni hara joatean zerbitzu berdingabea egiten ziotela guztiz ziurtzat izanik,
|
ez
zioten aurretik esan; eta, diodanez, zuzen zebiltzalakoan, oker handia izan zitekeen. Izan ere, gainerako monasterioetan, lehenbizi Lekuko gotzainaren baimena lortzen saiatzen nintzen, Kontzilio santuak agintzen duenez; hemen ez bakarrik emandakotzat genuen baimen hori, baizik eta, diodanez, zerbitzu handia egiten geniola uste genuen; izan ere, hala zen, eta hala zela ohartu zen gero; kontua da, Jaunak ez zuela nahi inongo fundaziorik egin zedin nire neke handirik gabe:
|
|
Hartan guztian fede katolikoaren eta Elizaren zuzenketaren mende jartzen da. Inork
|
ez
dio errurik egotzi, gauza hauek ez daudelako inoren esku, eta gure Jaunak ez duelako ezinezkorik eskatzen.
|
|
7 Liluramenduaeta gainezkaldia, nire iritziz, gauza bera dira, baina nik gainezkaldia esateko ohitura dut, liluramendua
|
ez
esatearren, honek izutu egiten baitu; eta, noski, esanda geratu den bat egite honi ere dei dakioke gainezkaldia. Liluramendutik beste hartara dagoen aldea hau da:
|
|
Zer zen zure jabetza, ene Jauna, lanak, nekeak eta desohoreak baizik, heriotzako trantze garratza igarotzeko ere ez baitzenuen izan egur bat baino besterik? Azken batean, ene Jainkoa, zure seme alaba egiazkoak izan eta herentziari uko egin nahi
|
ez
diogunoi, ez zaigu komeni sufrimenduei ihes egiterik. Zure armak bost zauriak dira.
|
|
21 Sinets iezadazue, Jainko maitasunak(
|
ez
diot hala denik, halakotzat izaten dugula baizik), grinak mugitzen baditu nolabait Jainkoa bera iraintzera eta arima maiteminduaren bakea haustera jotzeko, arrazoirik ez ulertzeraino, argi dago orduan geure burua bilatzen dugula, eta deabruak ez duela lorik egingo kalterik handiena egiten digula uste duen hartan gu estutzeko; halaxe egin zion emakume honi, eta, egia esan, izu ikarak hartu ninduen...
|
|
besteek, beren iritziz? ...zen, gure izaera hain kaskarra izanik, bakoitzak bera malenkoniatsua dela uste izango du, besteek berarekin pazientzia izan dezaten; eta, egia esan, deabruak ere horixe emango dio aditzera, eta hondamendia eragingo dio deabruak, konturatzen deneko erremedio zaila izango duena; horregatik, hau hainbeste doakiguna izanik, ezin onar daiteke inolako zabarkeriarik; malenkoniadunak prelatuari men egiten
|
ez
badio, ordain dezala osasundunak bezala, eta diezaiotela ezer barka. Bere ahizpari hitz iraingarria esaten badio ere, gauza bera.
|
|
Jainkoak manten dezala hemen urte askoan, ni oso lasai bainoa hura geraturik. Eta apaizak muin egiten die berorren gorentasunaren eskuei, izan ere, den bezalakoa delako,
|
ez
dio goraintzirik bidaltzen; nik, berorren gorentasunaren mandatua nuen-eta, eman nizkion. Benetan asko zor diogu.
|
|
Jainkoari eskerrak, zazpi edo zortzi gutunen ondoren, ezin izan dut arazoei ihes egin, eta lerro hauek idazten haietatik atseden hartzeko gutxi geratzen zait, berorrek jakin dezan berorren artekoekin poz handia hartzen dudala. Eta ez dezala uste izan niri idaztea denbora alferrik ematea denik, batzuetan beharrezko izaten baitut, baina berori zaharra dela hainbestetan
|
ez
esatekotan, muin muinean min hartzen baitut, gazteen bizitzan nolabaiteko segurtasuna balego bezala! Jainko eman diezaiola segurtasun hori, ni hil arte, gero, hori gabe egon ez dadin, gure Jaunak laster eraman dezan saiatuko bainaiz.
|
|
4 Orain, era batera nahiz bestera sufri dezadan, berorren gorentasunaren etxe horretako ama prioreak idazten dit berorren gorentasunak nahi duela moja bat bertan hartua izan dadila eta berorren gorentasuna mindurik dagoela, nik ez nuela hartzerik nahi esan diotelako; hura eta aita Ripaldak dakarren beste bat hartzeko baimena bidal diezaiodala. Uste dut
|
ez
diotela egia esan. Sentituko nuke egia balitz, berorren gorentasunak niri kontuak eskatu eta aginduak emateko ahalmena baitu, eta ezin dut sinetsi, haiekiko konpromisotik bere burua askatzearren ez bada, nirekin haserre egotea, niri esan gabe, haserrea horrela agerturik.
|
|
7 Berorrek dioenari dagokionean (ama prioreak idazten didala iruditzen baitzait), errenta orain kendu ezik, jakin beza berorrek ez duela sartzerik Jeronima andereak, ezta nik ere ez dut ahalmenik sartzea baimentzeko, lehenik errenta bere buruari kentzen
|
ez
badio, edota Elena anderearen ogasunari itzultzen ez badio, etxeak korrituak ordaintzen ezer ez gastatzeko eta zama hori gabe geratzeko eran; izan ere, uste dut aita probintzialak horrexegatik soilik eman zuela baimena, eta iruzur egitea litzateke nire iritziz. Azken batean, ezin dut hori egin.
|
|
7 Berorrek dioenari dagokionean (ama prioreak idazten didala iruditzen baitzait), errenta orain kendu ezik, jakin beza berorrek ez duela sartzerik Jeronima andereak, ezta nik ere ez dut ahalmenik sartzea baimentzeko, lehenik errenta bere buruari kentzen ez badio, edota Elena anderearen ogasunari itzultzen
|
ez
badio, etxeak korrituak ordaintzen ezer ez gastatzeko eta zama hori gabe geratzeko eran; izan ere, uste dut aita probintzialak horrexegatik soilik eman zuela baimena, eta iruzur egitea litzateke nire iritziz. Azken batean, ezin dut hori egin.
|
|
Nik diotsot Joan Ovallegatik eta alabagatik, diodanez, aparteko poza eman didala. Azken batean, nire gutunak zerbaitetarako balio izan dute, berorrenei jaramon handirik egin
|
ez
badiote ere.
|
|
Jainkoak nahi beza zerbait egin dezala, berorren jauntasunak guztiak pozik utz ditzan; izan ere, kalonjetza baino gutxiago bada ere, nik uste, onartuko duela. Azken batean, guztiek
|
ez
diote berorren jauntasunari moja oinutsek bezain maitasun biluzia, gu maita gaitzala soilik nahi baitugu eta Jainkoak gorde diezagula urte asko askotarako.
|
|
9 Eta beste hau ere eskatzen diot berorri: nire izenean hitz egin diezaiola nuntzioa aitortzen duen aitari eta eman diezazkiola nire eskumuinak, eta berorrek egia osoa adieraz diezaiola, nuntzioa jakinean jar dezan eta ez dezan idatz kalte egitekorik harik eta informazio izan arte, eta esan diezaiola, oso kaskarra banaiz ere,
|
ez
esaten dituztenak egitera ausartzeko adina. Hau berorrek ongi baderitza, bestela ez.
|
|
Beste etxe horietarako berandu etorri ziren. Jakinaraz biezagu zer balio dakigukeen, justiziari erbestera ditzatela edo gauzaren bat agintzen
|
ez
badiote. Epaiketako goiz bat izan da; guztiak zeuden harri eta zur (justiziakoak eta legelariak eta han zeuden zaldunak) haien erlijiotasunik ezaz, eta ni nahigabe handiaz; nik pozik utziko nien hitz egiten, baina ez ginen ausartzen hitz egiten.
|
|
Eta ez dadila kezkatu berorren esku ez denaz, izan ere, aspaldidanik berorren gorentasunaren letrarik ikusi ez dudanez gero, aita Gracián maisuak berorren partetik bidaltzen zizkidan goraintziekin ere kontentatzen nintzen. Non izango naizen hemendik noanean eta beste gauza batzuez
|
ez
diot hemen idatziko, laster joango delako horra aita frai Antonio Jesusena eta hark emango dio berorren gorentasunari guztiaren berri.
|
|
Jainkoak nahi beza osasuna izatea, beraren gaixotasunak pena eman baitit. Berorren agurgarritasunak idatz biezat labur labur ongi dagoen; hori jakin arte
|
ez
diot idatziko, hari ere eskatu behar diodalako eskatu dizkiodan informazioetan berorri laguntzeko. Eta esan biezat nola dagoen uda honetan, berorren kezkaz egoten bainaiz hemen bero denean?
|
|
8 Nik ez dut ikusten hemen beste hutsik Frantziskok duen diru urritasuna baizik; ondasunak bahituak ditu, eta han zor diotena laster ekartzen
|
ez
badiote, ez dakit nola bizi ahal izango den. Horregatik, Jainkoarren, saia bedi berori.
|
|
8 Harritzekoa da berorren iritzirik
|
ez
esatea; tokirik ez delako izango da; ni itxaroten nengoen ikusteko nolakoa zen, esan eta esan egiten zutena ez zela hartarako.
|
|
Guztiak dira gazteak, eta sinets biezat, ene aita, seguruena litzatekeela fraideekin ez tratatzea. Honi baino beldur handiagorik
|
ez
diot beste ezeri ere monasterio hauetan; izan ere, orain dena santua bada ere, badakit nik zertara joko duen, berehala erremediorik jartzen ez bada, eta honek narama horretan hainbeste jartzera. Barka biezat, ene aita, eta gera bedi Jainkoarekin.
|
|
Toki horretan beste mundu batean bezala daudela dirudi. Jainkoak gorde nazala toki horretatik eta baita honetatik ere, ia etorri nintzenez geroztik osasun kaskarren bainabil, eta berorri
|
ez
esatearren ez diot idatzi nahi izan. Gabon aurretik sukar batzuk izan nituen eta eztarritik gaizki egon nintzen; bi aldiz odola atera zidaten eta heste aringarria eman.
|
|
2 Gaixotasun hauek guztiak kontatzen dizkiot berorren gorentasunari, horretaz
|
ez
diodala ezer esan egotz ez diezadan, eta ikus dezan Jaunak egiten dizkidan mesedeak direla, nik beti eskatzen baitizkiot. Egia esan, niri hona etorri ondoren, ezinezkoa iruditzen zitzaidan nire osasun kaskarrak eta izaera ahulak hainbeste lan jasatea; izan ere, oso ohikoak dira buruhausteak, monasterio hauetan sortzen direnak eta beste hainbat gauza, etxe honetakoak gehitu gabe ere, nekaturik nindukatenak; San Paulok dioenez, Jainkoagan guztia egin daitekeela kontura dadin.
|
|
3 Gure aitari
|
ez
diot orain berriro idatziko, diodanez, herenegun idatzi niolako luze, eta uste dut hain okupatua egonik, ez dela komeni beharrezkoak ez direnetan okupatzerik; aski gomendatzen diogu Jainkoari. Hor ere kontuan izan bezate.
|
|
2 Portugaldarraren alaba, edo zer da?? ez onartu, emango duena aurrez pertsonaren batengan uzten ez badu,
|
ez
diotela zurikorik aterako entzun baitut, eta ez gaude doan inor hartzeko garaian, eta begira ez amore eman.
|
|
4 Bart Moisesen historia irakurtzen ari nintzen eta zer sufrimendu ematen zion errege hari eta erresuma osoari izurrite haien bidez, eta nola
|
ez
zioten berari ukiturik egiten; izan ere, harritzen nau eta pozten hau ikusteak: Jaunak nahi duenean, ez dagoela kalte egingo duen boteretsurik.
|
|
Eta, horrez gainera, gure konstituzioetan dagoela diote, probintzia bakoitzean fraide eraberrituen etxeak izan daitezela. Ordena osoa eraberritua dagoen ala ez, hemen
|
ez
diote horri begiratzen, eta direnak direla, hauek santutzat dituzte; eta egia esan, ongi doaz eta bildutasun handiaz, otoitzari emanak baitaude; goi mailako pertsonak, eta hogei baino gehiago ikasketak dituztenak, edota ez dakit nola deitzen dieten?, batzuek kanonetakoak, eta beste batzuek teologiako ikasketak eta buru argiko irakasleengandik jasotakoak. Etxe honen, Granadakoaren eta Peñuelakoaren artean, hirurogeita hamarretik gora daudela entzun dudala uste dut.
|
|
3 Haren Maiestateak nahi beza oso aurrera joan dadila eta atera dezala berori Gorteko nahaspila artetik, Jainkoa egiaz maite duenari ezerk ere enbarazu egiten
|
ez
badio ere.
|
|
Nik astia eta burua izan nahi nituzke luzatzeko. Berorren karitatea ez bedi izan laburra niri idaztean, ezta ez bedi harritu gero erantzuten
|
ez
badiot. Ziur egon dadila berorren gutunek asko pozten nautela eta ez naizela ahazten gure Jaunari berorren karitatea gomendatzeaz.
|
|
Izan daiteke ni oker egotea. Berorren agurgarritasunak Ordenako fraideekin izan ezik beste inorekin aitortzen uzten
|
ez
badio, horrena konpondurik dago; eta noizbait Rodrigálvarezekin badoa, aditzera eman biezaio berorren agurgarritasunak nik hartaz dudan iritzia; eta beti otoitz egin beza gartsu beraren alde
|
|
Dena dela, Jainkoagan itxaro dut, ongi egingo duela. Eman biezaio aginpidea, eta zigorra eman beza, berori aurrean ez dela, berori balitz bezala obeditzen
|
ez
badiote, horrek aginpidea emango baitio eta oso beharrezkoa da.
|
|
6 Luze idatzi nion berorri Serranoren bidez, laster irtengo zela horrantz esan baitzidan, ezin zela hona egokitu eta. Kargu egin biezaio, lizentziadunak esan baitit Ameriketara joan nahi duela esan diola, eta sentituko nuke, zentzugabekeria baita; eta inoiz
|
ez
diot nahiko eskertuko premialdian hor izan zuen leialtasuna. Haren bidez idatzi nion aita Nicolaori ere, eta ez dut uste oraindik irtenda egongo denik; gutunak hemen izatea nahiko nuke.
|
|
Benetan nahiko nuke nire neba zama eramateko eran egotea, eta premian ikusten baditu, zama handia bada ere eramango lukeela konturatzen naiz. Bada, egiaz,
|
ez
diot inoiz esan Ameriketatik ezer ekarri zienik. Berak karga handiak hartu ditu eta mila dukat ematen diotenetik saldu egin du, Valladoliden, eta orain ehun dukat gutxiago ematen diote, eta horrela, erosi zuen lekutxo batera joan da bizitzera.
|
|
Ez dakit zer aukera izango dugun elkar ikusteko, nik ezkutuan aditzera emango baitiot non ostatu hartzen dudan. Berorrek idatz biezat eta ez beza ahantz ni gure Jaunari gomendatzea eta nire goraintziak aita Valentini ematea, baina
|
ez
esan inori nik hortik noanik.
|
|
Aska gaitezen honezkero, hain garesti ordaindu behar izaten ditugun asmo on hauetatik. Eta Jesusen Lagundiko aita horrek hor jan zuenik
|
ez
esan inori, ezta gure fraide oinutsei ere, deabruak den bezalakoa izanik hotsa zabal dadila egingo baitu, jakiten badute. Ez bezate uste izan gutxi kosta zaidanik errektorea orain leun egotea, hemendik guztiak daude leun?, ahalegin handiak egin baititut, Erromara idazteraino; uste dut handik etorri dela erremedioa.
|
|
Izan ere, nik honela ulertzen eta ikusten dut eta beti izango da horrela: mojek Jainkoari huts egiten
|
ez
badiote, beraiek izango dira hobekien geratzen direnak; huts egiten badiote, berriz, gal daitezela, nahikoa monasterio baitira bizimodu lasaiegia daramatenak.
|
|
7 Berorrek zioena, hau da, gure monasterioetako batean egotea, esan zidan berak ere; baina horrek ez darama inora, ez delako egoki laikoak izatea eta emango lizkiokeen janariak ere ezin janezkoak lirateke. Oraintxe bertan ere, ostatuan okela apailatua eta egosia ematen
|
ez
diotenez gero, ezin du jan; pastel batekin kontentatzen da. Nik ahal dudanean, huskeriaren bat bidaltzen diot; baina gutxitan izaten da.
|