Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2001
‎1 Gure bilduma honetan, lagin bat besterik ez da agertzen, jakina. Bilduma osoa ikusi nahi duenak, Eganen ez ezik, MEIGen ere irakur ditzake, aurreneko liburukian.
‎Hori esanik, diodan gainera, uste zuzenez nahiz okerrez, etxeko arropa zikina nahiago dudala etxean garbitu, etxetik kanpokoen aurrean baino. Hots, gure hizkuntzaz, erdaldunen  aurrean mintzatzen naizenean (euskaldunek ere irakur dezaketelarik,  noski), ez ditudala aipatzen ere izan ditzakeen ahuleriak eta gaitzak. Batasunik eza, edozeinen begietan (Zaloñarenetan izan ezik, beharbada), ahuleria eta makurra denez gero, ez nuen ahotan hartu ere, harako nec  nominetur in uobis hartaz baliatuaz.
‎Hemen aldekoek eta etsaiek orobat aipatzen duten linguistika marxista delakorik nik ez dudala ezagutzen neure ezjakinean. Dakidanez (eta URSSen agertzen diren liburuak ere irakurtzen ditut gehienek baino gehiago), ez da oraindik marxista dei daitekeen linguistikarik. Ez dira Marr ez ari, noski (K.M.O.).
‎Lorik galarazi ez baldin badit ere, arantzatxo bat badaramat geroztik zirika, gure Fleury abadeari irainik beltzena arrazoirik gabe bota ote nion beldurrez. Ez baitut sekula, dakidanez, hark hain ausarki idatzi eta argitara zituenetarik lerro bakar bat ere irakurri. Katixima hori ezin zitekeen inoren galbiderako izan, noski hamarren bat edizio Arantzazuko liburutegian aurki omen daitezkeenez gero, K. Iturriak Euzko Gogoan (1956, II, 88), erakutsi zigunez.
‎Lekukoak, zenbat eta gehiago, zaharrago eta zuzenagoak hobe, baina lekukoak aurrenik. Hango eta orduko hizkuntza ere ezagutu behar, bai alajaina, eta ez ezagutzetik etorri dira gure artean  lehen eta are orain bertan ere irakur daitezkeen hainbat bitxikeria. Eta hizkuntza hori per definitionem hizkuntza idatzia dugunez gero orain, ezagutu behar dira, eta errotik bururaino ezagutu, orduko, lehenago eta geroagoko idazlegeak; grafia moldeak, letra bakunak edo letra multzo bakoi  tzak zer adieraz zezakeen igartzen ez badiogu, ez baitugu gauza zuzenik aterako gure edizioetan.
2002
‎Baina orain hilabete batzuk, egunkarian nire piano jardun bat iragartzen zuen ohartxoaren bila nenbilela, kartzelatik irten berri zen bati buruzko albiste labur bat ikusi nuen. Ez nion ez titularrari ez kartzelatik aske gelditu zenaren izenari garrantzi handirik emango, baldin hildako haren izena ere irakurri izan ez banu, kartzelatik askatu berriaren izenaren ondoan. Hiltzailea kalean zegoen, legearekiko zorrak kitatuta.
‎Gaur konturatu naiz, hain segur ere harien kontua izango zen. Berriz ere irakurri ondoren, gauza batzuk aldatu ditut eta e postan jarri dut bigarreneko aldiz, oraingoan hartuko duzulakoan. Ikus dezakezunez, bosgarren kapitulutik aurrera doana da zati hau.
‎Niretzat, euskal literaturarentzat bezala, 1988 urtea mugarri izan zen. Badakit mundu guztiak irakurrita zeuzkala ordurako Obabakoak liburuko ipuinak; aitortu beharrean nago, nik, garai hartan, Atxaga idazlea zela jakin arren, ez nuela haren ipuin bakar bat ere irakurri. Liburuak izan zuen harrerak, kasu honetan bai, erostera eta are irakurtzera bul  tzatu ninduen, eta, zer esango dut:
2003
‎lehen santu bati zor zitzaizkion bisitaldiak ziren erromeriak, mesede bat eskatu edo eskertzeko, eta sexu nahasketarik gabe, jaiera handiaz, oinutsik, zilizioak estututa eta otoitzean aritzen ziren; bere garaian, aldiz, jendeak festa eta dantza gisa ulertzen omen ditu. Salaketa hori ere irakur zitekeen askoz lehenago Calatayuden luma zorrotzean: " la RomerÃas conforme las habeis desfigurado con vuestra lujuria, e impudencia, no tanto son RomerÃas, como RamerÃas" (1762: 240).
‎Ez, denak ez gatoz bat, ezta horretan ere. Jakina, Independentzia ala hil ere irakurriko zenuen inoiz hormaren batean. Ez, ez gatoz bat den denok.
2005
‎Jaikitzeko keinua egin, baina hobeto pentsatu zuen. Haur guztiak liburuei begira zeuden, lerro bat ere irakurri gabe, ondoren etorriko zenaren zain.
2006
‎Erroma, Milan, Venezia, Tirol, Paris, Bretainia... Amonaren etxean egin nituen egunetan ez nuen liburu bakar bat ere irakurtzerik lortu. Ez nuen ezta buruan askotan ibili nuen beste lan bat ere burutzea lortu:
‎Eta nik isiluneak ere irakurri egin nahi ditut.
2008
‎–Guk ere irakurtzen genituen Missiren istorioak, esan zion Carlek.
‎Istorio benetan latzak, arazo potolo samarrak, bizitza aldatzen dizkizuten gertakari zoritxarrekoak. Horiek ere irakurri genituen, baina, mezu positiboen aldean, gutxi izan ziren. Eta era berean, Txinan adopzio prozesua garbia eta gardena dela esatean, ez dut esan nahi beste herrialdetan gauza bera gertatzen ez denik.
2009
‎–Ta?, liburutxo bat bera ere irakurri gabe, bai, akaso?
2010
‎Aurreko hori guztia esatean gauza bat nabarmendu nahi nuen, zein mundu motatan bizi ginen eta zer pisu handia zuen hitz idatziak pertsona askorentzat (analfabeto erreal eta funtzional asko bazegoen ere), eta zelako garrantzia zuen literaturak niretzat. Sasoi hartan espainiarra zen batez ere irakurtzen nuena, eta zaharra kasu gehienetan, fraideen ikastetxean ikasitakoa: Cervantes, Conde Lucanor, Pereda, Gonzalo de Berceo, Marqués de Santillana...
‎Orduan ostera ere ekin zion Saizarbitoriak bere erretolika luzeari, kanpainaren autoreak zeintzuk ziren jakingo ez balu bezala. " Hau lana!", errepikatzen zuen serio," lana baldin bada, ez dik inortxok ere irakurriko!". Koldok ez zuen zirkinik ere atera.
‎eta gaztelaniaz ere irakurtzen ditudala liburu asko.
2011
‎Alde batetik jakin min handia nuen bere bizitzan gertatu zitzaion guztia jakiteko, baina bestetik bizitu zen bitartean bere bizipenak kontatu ez izanak galarazi egiten zidan memoria haien irakurketa. Marie Christinek, nire emazteak, arratsaldero deszifratzen zituen koaderno haiek, eta poliki poliki nire aitaren historia kontatzen zidan, eta nahiz eta tarteka bihotzak estutu neroni ere irakurtzen hasi nintzen.
‎Eta gero beste poetisa bat, poeta bat birdeskubritu dut azkeneko hilabete hauetan, lehenago ere irakurria nuena baina ez hain sakonki eta izugarri hunkitu nauena alde guztietatik, bai bere izate atormentatuagatik, zenbat sufriarazi zion bizitzak, sistemak, gero, bere poemetan dagoelako hildakoen, deuseztatuak izan direnen oroitzapenak, gogoeta batzuk eta melankolia izugarri bat, urradura izugarri batzuk. Eta poeta hori da Anna Akhmatova errusiarra, izugarrizko emozioarekin irakurri izan dut azkeneko hilabete hauetan, eta benetan, niretzako birdeskubrimendu bat izan da emakume hau.
‎Denbora daramat Dante Alighieriren Divina Comedia irakurtzen; dirudien baino konplikatuagoa da, eta interesgarria oso. Petrarcaren sonetoak ere irakurtzen ditut...
‎Min bat daukat izugarria barruan Lluchen erailketa izan dela-eta. Nik ez nuen bera pertsonalki ezagutzen baina jarraitzen nituen bere idatziak, katalanez idatzitako gauzak eta bere liburuak ere irakurri izan nituen eta jarraitzen nuen bere pentsaera eta bere traiektoria, batez ere pentsalari bezala, eta ez diot ez hankarik eta ez bururik, ez zentzurik eta ez justiziarik eta ez gizatasunik aurkitzen Lluchen heriotzari. Hori izan da, beste asko bezala, jakina, disparate bat hain izugarria, hain itxurarik gabekoa, hain zentzurik ez duena...
2012
‎Ba, bai, Tribunaleko jaun eta andere agurgarriok: gure ikasleek Axular eta Apuleio, Mirande eta Flaubert ere irakurtzea nahi nuke nik. Badakizue zertarako?
‎Batzuetan pentsatzen dut irakurtzen dizkidala pentsamenduak ere. Eta pentsamenduak ere irakurtzen badizkit, galduta nago...
2018
‎Grazibel arretaz jarraitu zitzaion nire solasari, nire hitzak en  tzuteaz gain neure aurpegiko keinuetan ere irakurri nahian bezala. Magalean eserita neukan, eta eskuek nire lepondoan lotuta segitzen zuten.
2020
‎Gero, ondo gorde liburua, hurrena berriz ere irakurri ahal izan arte. Saiatu, behin irakurri ondoren, liburua jaso zenuen bezain txukun eta garbi itzultzen.
‎Arratsetan berandu arte egoten da liburutegian, agindutako testuak, nobelak, edo kritika literarioko lanak irakurtzen. Berarekin bazkalduko duen lagunik ez duenez, bazkaritan ere irakurtzen aritzen da. Asteburuetan futbola badago, futbol taldearen albisteak begiratzen ditu eta gero berriro irakurketara itzultzen da partida aurrekoa ikusi ordez.
‎Plathen liburutik itzulitako pasarte bat ere irakurri zion amak: " sentitzen dut ez dudala nire bizitza biziko liburuetan eta ipuinetan denboran betiko berpizten ez naizen arte".
‎Bera ere, liburu bat eskuetan zuela ateratzen zen paseatzera. Beranduago, euskal literatura ere irakurtzen hasi nintzen. Adibidez, Pontevedran min hartu ondoren klinikan nengoela, Gabriel Arestiren Harri eta Herri.
‎Kontura gaitezen Leteren obraren zirkulartasunaz: lehen liburuak orduen gurpila aipatzen zigun, eta Espriuren aipu batekin zabaltzen zen; azken liburuan ere, hor dago orduen kolpea, eta Espriuren aipu bat ere irakur daiteke hasieran.
2021
‎Zaparrada diodanean, literatura eta arte alorrean, lau tantaren kontua izaten da, jakina. Ez nuen haietako bakar bat ere irakurri; Pinpilinpauxak, ordea, bai, ziur nago. etako ekintzailearen azken ehun metro haiek borroka armatuak zeraman irteerarik gabeko bidearen iragarpen sinboliko argia zirela nioen. Nire hitz horiek garai batean irakurri izan balitu, irainik handienak berak botako zizkidan.
‎Saiatu eta saiatu, gizona azkenean obsesionatu egiten da erizain eztiarekin, ez dio bakerik ematen, Golo ankerraren pare. Jonanek lanetik etxera eta etxetik lanera ematen ditu egunak; mediku goapoak ez daki non bizi den; galdetu bai, baina Jonanek ez du hitz egin nahi harekin; ez dio gorrotorik garai bateko portaeragatik, baina ondo irakurtzen du haren begietan, lehen ere irakurriak ditu horrelakoak gizon berarengan eta beste batzuengan. Ez du nahi.
‎–Bidaltzen dizkidazun txioak, esan nahi duzu? Herrialde osoak eta, are, atzerriak ere irakurtzen dituenak?
‎Telefonoa, jaioteguna, nana, helbidea... Pare bat aldiz ere irakurri behar izan nuen helbidea, zur eta lur geratu bainintzen: Ines Otsoa Plaza Berrian bizi zen, Deportivo Alaves tabernaren ondoko bebarruko laugarren solairuan.
‎Hik ere badun heure argialditxoa, ala? ‣ Nik ere irakurri dut nunbait indigena jende hori arrisku gorrian ote dagoen. ■Birusagatik, ezta?
2022
‎Lucile liburu bat eskuetan zuela ikusi bezain laster, Angellier andre zaharrak harridura eta gaitzespen aurpegieraz begiratzen zion: " Handia da, orain ere irakurtzen? –Ahots leuna eta dotorea zeukan, harparen intziria bezain gozoa–.
‎Hamasei bat urte nituela Jesus Altunaren bidez zaletu nintzen, aldi batez, biologiarekin (eboluzioari buruz eman zizkigun eskola apartak ditut bereziki gogoan). Zientzialarien biografia batzuk ere irakurri nituen (Enrico Fermi, Marie Curie, Oppenheimer...). Filosofia ikasketak hasi berri, irakasle gazte batek, Anton Artamendi eibartarrak, eskola batzuk eman zizkigun fedea eta arrazoiari buruz.
‎Ikusi dugu Vincent Cassel herriko taberna batean. Eta, kontxo, Pascal ere irakurri dugu. Izan daiteke halere burmuina gutxien erabili dudan uda?
‎Libururen bat ere irakurri dugu, kontxo, ez kezka, izan dadila arina, freskoa, zoriontsua, uda bezalakoa, edo behintzat libururen bat irakurtzen ariko bagina bezala egin da, ondo ematen baitu, zer esanik ez argazkietan, dena ez da izango, ba, larrua jotzea, dena ez da izango larrua jotzea. Kontzerturen batera ere joan gara, hori beti baita samurragoa, egon, entzun, edo entzungo bagenu bezala egin, eta kultura laguntzen ari gara, eskuan izango dugun tragoaren bidez besterik ez bada, dena ez da izango, ba, larrua jotzea, dena ez da izango larrua jotzea.
‎Gainera, bakarrik irakurriko bagenu gertu dagoen jendea, ez genuke ezer asko ikasiko. Urrun dauden horiek ere irakurri genituzke, beraz, zeri buru egin behar diogun jakiteko, besterik ez bada.
‎Alde horretatik abantaila daukagu sedentariook, seguru; berrogeialdi bat baino gehiago egindakoa naiz etxean lehendik, boluntarioki. Gainera, banekien liburu erosketa konpultsiboak noizbait zentzua hartuko zuela, etxeko biblioteka hiru bizitzatan ere irakurri ezin izango ditudan liburuz betetzeak egunen batean balioko zidala. Iritsi da egun hori.
2023
‎Etxean lagundu beharrez, egundo ez zen eskolara joan, eta Arraindegien auzunekoa urrunegi egon. Amak ezin zion lagundu, hark ere irakurtzen jakin ez.
‎" Anitzek adierazi dute goiko ilargia dela erronkarieraz; ene ustean, ez da horrela, gaiko da elea, hau da, gauko, norbait makurtuko zen bidean". Albertok erran du argizagi elea ere irakurri izan duela nonbait ilargiari irizteko. Zeurua ere bada, ortzadarraren egoitza, baina ez omen da haren arrastorik:
‎Horrelako edukiek logika algoritmikoaren47 bidez jasotzen duten biralizazio artifiziala dela-eta, gizartearen benetako balioen eta egoeraren inguruan perspektiba desitxuratu bat eraikitzen laguntzen dio norbanakoari; ez da horren kontziente eta, naturalki, errealitate hori egia balitz bezala jardutera eta pentsatzera bultzatzen. Hau da, eragin zuzena du norbanakoak pentsatzen duenarengan (pertsonen %33ak aldatuko luke bere iritzia artaldearenaren arabera). 48 Eta hori guztia berriz ere irakurri eta landu ditugun nerabezaroko ezaugarriak kontuan hartuta, eta haiengan zer nolako eragina izango duen pentsatuz...
‎Nire ikaskidearengana itzuliz, haren amonak sendabelarrez zerbait ba omen zekiela, eta halaxe hasi ginen gure vademecumak osatzen. Gero liburuak ere lortu genituen, eta sendagintza naturista ikasten ere jardun genuen, Eduardo Alfonso Errepublika garaiko mediku naturistaren entziklopediarekin, hasteko; Manuel Lezaetaren ida  tziak ere irakurri genituen, zeinak baitzioen natura dela gizakion sendagilerik onena. Gero, Juan Dorronsoro mediku lizentziatu berriarekin egin nuen lehen dieta begetarianoa, eta nire ikaskideak harekin harremanetan jarraitu zuen luze.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia