Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2000
‎Eguna egunari , Brown jauna ohitzen joan zen bizimodu berrira, ezer ez egite goxo hartara. Gauzei buruz zituen iritziak aldatuz joan ziren, eta orain ezer ez zitzaion arbuiagarri, ezer gutxi etikaz kanpoko; ez zuen, besteak beste, lehenago hain gustuko eta hain beharrezko sentitzen zituen hainbat gauzen faltarik sumatzen, eta segurtasun osoz baieztatuko genuke kontent sentitzen zela bere azal berriaren barnean.
‎Batek daki. Nola kalkulatu, eguna egunari , joan zitzaizkigun ordu mordo zehazgabeak, oro denbora bera ere tranpa bazen. Eta orduko neke fisikoa izugarria bazen, zer esan bestelako akidurez?
2002
‎Bizitza betiko martxa hartzen ari da, errutina bihurtzen, eguna egunari josiz noizbait eta okerrik gabe heriotzara eramango gaituen bide horretan sarturik ostera.
‎Hamar hilabete inguru iraun zuen zorion perfektuak, beste lau urte luzatu zen errutina, gizon batentzat erakarmen gutxi baitu bere neska piano baten aurrean ikusteak, orduari ordu eta egunari egun, beti pianoaren aurrean.
‎Hori da bigarrena, aitzinekoaren segida. Goizean goiz jaikirik, ez da pegarra hartu beharrik irratia piztu eta euskara entzuteko egunari dagozkion lehenbiziko orduko berriak ematen ari dela. Hori pentsaezina zen gure garaian, orain dela hogeita hamar urte, hain segur ere historia kontua zuretako.
2003
‎Hori ere bai bainekien, eta horrexegatik gogoko zuela Hendaiaraino joaten ziren espresetan bidaiatzea. Baina hiru bagoiak zeharkatu arte ez nuen argi izango iluntze hartan lanik egingo nuen ala ez, egunari koipea aterako nion ala ez. Gainera, sakela bete diru joango banintz.
‎Esnaatuten dabe gabian oillaarrèn soñubaak, ganadubeen orruaak, ta Jangoikuak gizonarentzat egin zituban patarijeen zarataak. Goix jagirik, dakus eguzkijaren urtaiera pozgarrija, estalduten ditubala Illargi ta Izarreen argitasunak; en  tzunik, bide batez, txoritxubak eureen soñubakaz egunari emoten deutseen ongi etorrija, ta gizonari bere albistia. Etxetik urten orduko, agertuten jakoz begijeen aurrian arbola, bedar, lora, fruta ta Jangoikuaren erregalu agirijak.
2006
‎Karenek eta biok gosaria prestatu genuen, eta hirurok etzan ginen patioan egunari begira.
‎Pasatu zen astebete Parisa iritsi nintzenetik, pasatu ziren bi, eta beti aurkitzen nuen egonaldia luzatzeko arrazoiren bat, berehala hartu nion-eta gustua naziek dekadentzia deitzen zioten baina niretzat bizitzeko gogoa zenari. Eta egunari egun, urtebete pasatxo egin nuen han: handik alde egiteko unea atzeratzen nuen behin eta berriro, bertan gelditzeko aitzakia bat eta beste asmatuz, eta hantxe jarraituko nuen auskalo noiz arte, nazien etorrera berehalakoak behartu ez banindu, handik ere, ihes egitera.
2008
‎...ixe bera sinistu zuen Tomasek ere nik bi hitz egin orduko, baina egun batzuetan nirekin nahiko itxuroso portatu eta gero, akabo berriro nireganako begirune guztiak, egun osoz beldurrak airean ibili behar, eta loak hartzen zuenean, ni esna egoten nintzen hainbat denboraz, pentsatzen eta pentsatzen, eta horrek ez zidan mesederik egiten, gauez pentsatzen direnek ez diote batere mesederik ekar  tzen egunari , niri behintzat ez, dena ilun ilun ikusten da hurrengo egunean, irtenbiderik gabe, eta nik halaxe ikusten nuen nire bizitza ere, irtenbiderik ez zuen tunel ilun baten moduan, leihorik eta aterik gabeko zulo beltz baten gisa, eta burura etortzen zitzaidan ez ote nuen hobe goizean ez esnatzea, hartaraino ere ilundu zitzaidan nire baitako tunel irteerarik gabea, eta nik nioen, pastilla batzuk eta ai...
2009
‎Arrastirian zimurrak nabaritu zitzaizkion egunari
‎Goiza ezin ederragoa egin du. Bakoitzak ahal duen moduan eta tokian bilatzen ditu egunari poza bezalako etekinak ateratzeko motiboak.
‎Egunak argiari eta argiak egunari , elkarri indartxo: txoriak ere bizitu ditu eta hor dabiltza jostaketa etengabean, batzuk gordeagoan, bestetzuk agiriagoan.
‎Trofeo tontoenak koanto, grebazaleak atxilotu eta kopuru apustuan" 30 baietz" ibili zaizkigun atzoko gure" herri zaintzaile" prestuenak. Beldur nion bart greba egunari , egia! Baina, dozena bat urte gaztetu nauen sentsazioa utzi dit, hara!
‎–Hementxe, ba, pozik... egunari brillua ateratzen...
‎Lurrarekin bat, izadiarekin berdin, egunari begietara begira, xorien miresle eta lagun min, aroari kontu ttikiak esaten ohitua, haize tamaina guztien jakile fin... nola nahi zuen bada emazteak, arratseko ordurik lan egokienekoan, aittajauna beste lanetan aritzea. Orduan bai, hantxe, bere hartan, patxadoso patxadoso, orduan bai ari zirela biak, aittajauna eta aroa, jardun lantsuenean.
2010
‎Eta barru barruan sentitu huen, hura amaitzera zihoalakoa sumatu huen estreinakoz une hartan, orain, bulegora sartu zainan lankidearen begitartea ikusi orduko ostera sentitu dunan bezalaxe, zerbaiten akaberaren mingotsa: susmo huts bat; egunari orpotik gaua datorkiolako ziurra baino ziurragoa izan ohi den susmo horietako bat, ordea.
‎Haiek, erloju barik ere, bazekiten eguzkiaren berri: egunari bere bi puntetan erreparatzean zioten. Eta ez da kasualitatea, Kandelario goizez, gaur goizean hain justu, eta hain justu ere, 15 minutuko koska irabazi duela eguzkiak, edo egunak.
‎Aste honetan bertan galduko ditu egunak bi ordu: gauari 11 dagozkio, egunari 13.
‎gainerakoa ere hala moduz", alegia. Euri kontuak neurtzera jarrita, neguko egunari batezbesteko dagokiona 5 litro pasatxo bada, iaz, 2 litro eta erdira ez zela iritsi... hortik atera kontuak, lurzoru sakonak zelako umiditate eskasia izango zuen...
‎eguzkiak margoz ajatzen dizkio aurrena, haizeak maspilarazten hurrena, ipar lainoak herdoiltzen gero eta, akabo... abuztuko lehen astean udazkenaren ukitua nabarmenki bistaratzen zitzaion. Loratsu ibili zen udaberrirako, lora handi tenteak goraka egunari eskainiz. Udaberriko euriteak ez zion loreari itsasten batere lagundu:
‎Goizetik ia hiru ordu laurden berandutzeko asmotan dabil, urtero bezala, eguzkia; arratsetik 23 minutu azkartzen badu erretiroa, ordubete eta 8 minutu gelditzen zaizkio egunari mehetzeko eta argiari laburtzeko. Horretan joango gara abenduaren lehen 10 egunak arte, eta irabazia nabarmentzen Eguberrietan hasiko garenez, ordubete eta 10 minutuok irabazterako, otsail txikiaren hasieran prantatuko gara, Kandelario erreparotan:
‎Ama Birjiñe abenduko, argitu orduko ilunduko. Eta zergatik erantsi zaio, orduan, Santa Luzia egunari arratseko irabaziatxoarena. Aipatu dugun hamar egunen minutu bereko koska hori, justu Santa Luzia egunez saltatzen delako hurrengora, 16: 49enera.
2011
‎Etxera zetorren, gaua Pragako kaleetan eman ondoren; ezkerreko eskuan poltsa bat zeraman, eta barruan auto baten bolantea edo antzeko zerbait. Umeentzako janariaren partez, zerbait sendoagoa aukeratu zuen etxeko jabeak, egunari ekiteko: natxoak, saltsa mexikarrarekin.
‎Baina tamalez, eta Bartzelonan nagoen arren, ez dut nik nahi nukeen bezala lortzen ihes egitea Euskal Herritik. Ezin diet itzuri egin egunari egun handik etortzen diren albisteei. Irudipena dut inon ere ditudala gainetik kendu Euskal Herriko egoerak eragiten dizkidan karga eta nekea.
‎Moduren bat egon behar zuen mirari hura gerta zedin. Denborari atzera eragin, aurreratu den ordulariari atzeraka egiten diogun bezala, eta egunari hasiera eman berriro. Gosaltzen hasi, irratia entzun, bizarra egin.
‎Niretzat eta, agian gehiago, neure emaztearentzat. Ohean izorratua zaudenean, han zaude, eguna egunari lotuz; angustia larriak igarotzen dituzu, gune beltzak. Baina han zaude, eta besteren eskuetan jartzen zara.
2012
‎Ohetik jaikitzean pentsatu duen aurreneko gauza izan da gaurko egunari gaina hartzeko ere arnasaldi bat baino gehiago eman zuela. Eta irakasle gelara sartzen ari delarik, berretsita sumatzen du goizeko aurreikuspena.
‎Jan, lo eta ibili besterik ezin zitekeen egin, eta hirurak ozta ozta. Otu zitzaion etxean egingo zituzkeen jarduerak gogoraraziko zizkiola bere buruari, egunari nolabaiteko erritmoa markatzeko.
‎Giroa okertzen da, poliziak bat edo bat atxilotzen du, eta atxiloketak gaiztotu egiten du egoera: lehen bi hildakoenganako elkartasunagatik zen egintza, gero egunari eguna lotzen zaio, eta azkenean inork ez daki ditxosozko huelga noiz bukatuko den. Bi egun bakarrik iraun zuen huelgak, ondo da, baina nik ezin nezakeen jakin, eta huelgara deitu zutenek ere ez.
‎Distantzia oro isiltasunaren iturri baita, emakumeak senideen solasetara itzuli nahi zuen, hitz ohikoetara, bere hizkuntzaren etxera. Ezin, ordea, eta hor ikusiko dugu egunari egun eta udarari negu, orain diru poxin batzuen eskean, orain kartzelan dirua eskatzeagatik, orain berriro kalean auskalo zer eginez, orain ostera kartzelan edo eroetxean...
2018
‎Beti erne. Arratsalde berandua zen ordurako, eta kristal berde haien atzetik ezin jakin zitekeen kale estu hura zikintzen zuen argi apurra egunari edo gauari zegokion.
2019
‎Egunak egunari , bidaztiak beren onera itzultzen ari ziren eta, ostiralean, Sénamaud jauna hainbat buruzagi eta eskoltarekin istripu lekura bueltatu ziren, bai xehetasunak jasotzera bai material sakabanatua biltzera eta sailkatzera. Hona, Piarresen faltan, neure baitan bestelako interpretazioak pizten zituen beste xehetasunetako bat.
‎Zergatik dago zurbil? Beldur dio eztei egunari , urduri dago, emozioa gainezka du, askatasuna galduko duela uste du, damu da baietz esan zuelako. Aditzaren kaparekin mozorrotutako zurbilek merezi du arretarik, zeren aditzak, adjektiboaren lana ere betez, ateak zabaltzen baitizkio anbiguotasunari.
‎Negualdeko goiz haietan halere, ordubete bakarrik aurreratuta genbiltzanean, hor nonbait. Baina, uda parteko orduotan kokatzen gaituztenean, ez da erraza egunari antzematen. Goizeko seietarako gure iragarpena egin behar dugunean, esnatzeko lanak, artean goizeko hirurak eta minutu batzuk direnean:
‎Atzoko egunari dagokio kanaberarena. Bai, antzeman diozun horixe:
‎Erregetako ollarrain pausu bet luzatzen du egunek; San Antonetako ordu bet. Berdin egotzi zaio San Sebastian egunari : aurreraxeago aztertuko dugu egia honen gezurño tranpazkoa (Ik.
‎Orduok beti ere eguzkiaren orduari erreparatuz, ez gure eskumuturreko ordulariarenari. Ari da, ari denez, gauari puxkak kendu eta egunari eransten. Goizetik ordu laurdena irabazi du dagoeneko.
‎1990a izango zen egunari zegokionez, kopla hauek prestatu nituenean, Harritxu Iribar lankideak desafioa bota eta hartara animatu nintzenean. Izan ditugu negu belaxka mengel pulamentu askorik gabekoak azken dozena urte honetan.
‎Gaztela aldeko beste atsotitz bat topatu dut, joan den 11ri zegokiona, Lurdesko Ama Birjina egunari , alegia. Por Santa MarÃa, hora y media mà ¡ s el dÃa.
‎Uztailaren 2an erreparatu genion egunari , nola 5 minutu galduak zituen goiz partetik, arratsetik apenas zirkinik ere egiten baitzuen. Baina, gainbehera apurka eta poxika abiatzen denean, malkarrak berak egiten du pendiza.
‎Martxoaren erdian, gaua ta eguna berdin dio atsotitzak oso ongi apuntatuta, egunari eta gauari dagozkionak partizio bertsua dutelako hor. Nafarro aldean ere, manera beretsuan asmatu dute:
‎Raimundo Llul eta Peynafortekoa ezagunagoak diren arren, azken hau abokatu eta letratuen zaindaria gainera, halere, euskaldun izandako gure lurralde inguru horietan Fiteroko gure nafarrak du jaiera handien. Eta, Meteorologiako Egutegian, eguneko santu baten izena agertzen delarik, poztu naiz Raimundo gurea ikusi dudanean, eta ez hori bakarrik, badu esalditxo bat bere egunari , martxoaren 15ari itsatsia ere; begira, bestela, honako honi: San Raimundo, trae la golondrina del otro mundo.
‎Egun Meteorologiako hau dela eta, gure honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldeko Zentro Meteorologikoaren inguruan lan egiten dutenek gaurko egunari dagokion egitaraua betetzen dute. Txosten bat izan ohi da eguneko ardatza.
‎Eta jakina, galdera batzuk sortzen dira barruan: Baina zergatik gure enpeinua egunari bi orduko abantaila hartzen. Horrekin zer aurreratzen dugu, ordea?
‎Eta, garaian garaikoak nahi, eta aldi bakoitza seinalatzeko orduan, nola ez, santu eta santa guztiak behar zituen lagun, laboreak eta fruituak garaiz eta umoturik eskuetara iri  tsiko bazitzaizkion. Santu eta santa maitagarrien egunari lotuta, horrela, esaera bakoitzak bilduko zuen bere nahia eta bere bihotz hondoko arrena eta guraria. Zerrenda egitera, oso polita bildu eta osa daiteke uda parteko santuen ilara begien aurrean hartzeko tamainakoa baita.
‎20 tonaz gaindiko harritzar handiak joan ziren maldan behera. Triskantza izugarri tristea, gaurko egunari lotuta gelditu dena.
‎Madalena egunari , esaera zahar dezente lapatu eta erantsi zaizkio urteen harilean. Gabirian bildua da honako hau:
‎20a, 21a, 22a, 23a eta 24a. Bost egun hauetan 9 ordu eta 17 minutu tokatzen zaizkio egunari , goiz arratsak hartuta.
‎Egun bat, bakarra, solte soltea gelditzen da hor. Bisustuko egunari ez baitiote jaramon zipitzik egiten: ez balitz bezala.
‎Eskumuturreko ordulari ttikiok morrontza makurrenean lotu eta joputu gaituzte. Batek ez daki egunari , bere sanoenean hartuta, zein ordu dagokion, ez noiz amaitzen den eguna edo noiz hasten egun berria. Kaleko farolen argiak gau osoa berdintzen digute gainera.
2020
‎Batzuetan, igande goizalde haietan, bi kruasan eta ogi egin berria basapean nekartzala etxeratzen nintzen. Gurasoek egunari elkarrekin gozo gosaltzen ekin ziezaioten zen nire nahi xinglea, eta bi ilgora kurruskatsuak banaketaren aurkako konjurua bailiran eskaintzen nizkien, bikotearen batasuna elikatzeko orea. Erretako harreman baten zantzuek bizi baikintuzten ordurako; iskanbila gabeko giro bat, ordea, isilpekoa.
2022
‎Mahaitxo batean utzi du. Badaki egunari egun lanbrotu egingo zaiola liburuko hainbat pasarte, pertsonaia, elkarrizketa, ahaztu egingo zaizkiola pertsonaien, paisaien, taberna zuloen izenak. Hitzez hitz eraikitako mundu bateko pertsonaiak eta" ez dira sortu buztina hartuta eta golem moduan, juduen legendan bezala.
‎Beldurra diot iritsiko den egunari . Ze, ekidinezina da, badakit, noizbait, berandu baino lehen, iritsiko dela etxekoek sententzia hau paratuko didatena:
2023
‎Badago gainerako ganberetara joaterik, baina emakumeek makur begiratzen diote arrotzari, bultza egin diezaiokete, edo harramazka hartu. Ordutsu horretan gutxi dira moja zelatariak, eta liskarrak zigor gabe geratzen dira, hobe egunari horrela ekitea, jipoirik gabe, alegia. Goizeko seietan bi lerrotan otoizlekura bidean, meza en  tzuteko eta apaizaren hitz ulergaitzei erantzuteko; hitzak nekez har daitezke gogoan, salbu eta errepika laburrak:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia