Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 102

2010
‎Argiak laguntza handia eman zion hurrengo egunetan. Sabaiko lau zerrenda haiek aztertzeko ohitura hartu zuen, eta kalkulatzekoa, haien arabera, ez bakarrik egunaren ordua —helburu bete erraza, berehala ohartu zenez—, baita egun bakoitzeko eguraldia ere, eguzkitsua ala lainotsua zen, eta lainotsua bazen, zein neurritaraino, eta zer nolako ondorioekin euriari zegokionez. Oharrak arkatz txikiarekin apuntatzen zituen libretan:
‎Basoa gero eta ilunagoa zen. Zuhaitzak batu egiten ziren adarretan eta sabai bat osatzen zuten hostorik hosto, egunaren argitasuna bere erdira ekarriz. Gainera, lurra bustia zegoen, lokaztuta goroldioaren edota belarraren azpian ere, eta bazirudien, biguntasunagatik, lurrak berak izandako isuri bategatik zegoela hala; gai organiko biziduna zela, haragi mota bat agian, eta bidezidorretan etengabe aurkitzen genituen bareak materia beraren izpiak zirela.
‎Goizeko zazpiak aldera egunaren argia ikusi nuen leihoko pertsianaren zirrikituetatik. Virginiaren gorputz epela sentitu nuen, bere arnasa lasaia entzun nuen.
‎Erramu egunaren solemnitatea gorabehera, Obabako nekazari gazteek beren jitea ematen zioten, ez oso kristaua: lehenik, lehia egun bihurtzen zuten, nork eramango ereinotz adar handiena eta loratuena; gero, meza bukatutakoan, lehia borroka bihurtzen zen, eta hamar edo hamabost mutilek elkarri erasotzeari ekiten zioten ereinotz adarra lantza edo ezpata moduan erabiliz, nor nagusi geldituko.
‎freskoak eta gazteak ziren aurreneko muino eta mendiak, hoteletik hurbil zeudenak; goxoak eta bigunak hurrengoak, herri koxkorrak zein etxe bakartiak babesten zituztenak; urdinxkak, kearen kolorea eta arintasuna zutenak, urrun urrunenak, azkenekoak. Eta egunaren argiarekin ederra zena are ederrago bihurtzen zen gauaren lehen iluntasunarekin, argiak pizten baitzituzten etxe bakartietan eta herrietan, eta haran guztia orban horixkaz betetzen baitzen. Gauak aurrera, argi, orban jakin baten bila hasten nintzen:
‎A ze zapore gazi gozoa utzi zidan. Beste norbaitekin Koldoeman behar al zuen Irantzuk egunaren bukaera. Erabilia sentitu nintzen, bakarrik ere.
‎Erabakia hartu nuen James Bond banintz bezala: gaur ez naiz aldenduko egunaren estilotik.
‎Lagunak patentearen arazoa aipatu zidan egunaren madarikazioa ote zetorren gure gainera?
‎Guggenheim i begira, bururatzen ari zait arratsalde eguzkitsu epela titanioan pausatu dela bertan zabaltzeko. Eraikin miragarriak gauza dirudi egunaren aldarteaz informazio zehatza bezain poetikoa emateko.
‎Orduan bilobak esan dio gaur gelakideak PINera joango direla eta berehala tristatu da. Amamak ez du ezer ulertu, pentsatu duelako arazoa etorri dela egunaren izena gaizki esateagatik.
‎Logikoa dirudi eguzkiaren eta egunaren ideiek zerikusi handia edukitzea, eguzkirik gabe ez baitago egunik. Bestalde, egurra sutan dagoelarik" eguzki" bat da.
‎Itxaropen ezkutu hori ezin gorderik hartu zuen antzara luma, busti zuen tintontzian, eta gutun luze bat idatzi zion," Ene Simeon maitea" hitzekin hasi, eta" zu ezagutzeko eta biok bat egiteko egunaren irrikaz" agurrarekin amaitzen zena. Tartean, etxe oneko neskatxa bati dagokion neurritasunaz betiere, bere bihotza zabaltzen zion, bere maitasun ametsak adierazten," Aberlardo eta Eloisa berri batzuk izango garen uste osoan", eta eskatzen zion, arren, Simeonek berak ere jakinaraz ziezaiola zein ziren bere gurariak eta zaletasunak," bion arimen anaitasunik estuena lortzearren".
‎Imajina daiteke erlijioaren garrantzia goizean, baina batez ere iluntzean, egunaren akaberan, umeak ezkaratzean elkartu eta aitaren egiten, ke eta itzal artean, errezatzen:
‎Eta ikasleak hantxe iragaten zituen egunaren hondarra eta gaua, zeruan artizarra ageri arte, zein baita behialako" Venus".
‎Ondotik, murrua nondik nora eraikiko den deliberatzen dut, bada, hobe denentz inguru bat egin eta muino bat ekidin, ala, doi haren gainetik iragatean, berean dorre bat eraiki. Neure zenbaki eta angeluak egin ondotik, lanetako maisuei erraten diet nori bere egitekoa, egunaren hondarrean hartaz kontu eman behar didatelarik.
2011
‎ez izan beraz lotsa jin balitzaizkizu ere eskuaren gainera. Ez dizut erran arrastirian behar duzula hasi lan hau, eta ez egunaren erditan.
‎Egosgogorra zen delako agente hura, eta berriro elkartzekotan gelditu ginen, lehenbiziko saioari bukaera emateko asmoarekin batez ere. Australiara urtebeteko ikerketa batera joateko plana egina nuen eta abiatzeko egunaren bezperan itsas armadako ofizial batekin izan nintzen (kale agentearen destinoa zuen Madrilen). Lehenbizi informatu zidan ikerketa bat egin zutela Agentzia barrenean eta zalantzarik gabe ziurta zezakeela Jonek ez zuela sekula haientzat lan egin.
‎Ez dute ke gorria arnasten. Zoriontsu dirudite egunaren azken printzen altzoan. Ez dira ezeren beldur.
‎Gure zelula guztiak ere, esan zuen J.J.k, biharko borrokarako prest daude. Ongi da, esan zuen artzapezpikuak Malvasia botila bat irekiz, topa egin dezagun biharko egunaren alde!
‎Ezer etzen zeurea izan, diozu orain, oroitutakoen melankolia xehean, zantzuak besterik ez ziren izan eta jardinean argazkietako irudiak desitxuratuak jadanik eta lurrunduak, egunaren erortzean gauzak izaten diren bezala zuk beraiekin amore ematean.
‎Nere aitaz oroitzen naiz nola egunaren amaieran begiztatzen zuen laidokeria antzinakoen paisaia eta nola kitatzen zizkien kontuak garaileei ironiaren harlauzarekin... nola apalki lotzen zitzaion bizitzari jakinik azkenean irabazi ez duela nehork irabazten hiltzeko eskubide horixe izan ezik puntualki bakoitzari legokiokeen orduan. halabehar horretatik ez duela nehork ihes egiten, eta epai errukigabearen aurrean zer balio ote lezaketen ...
2012
‎Erregea dolutu egin zen hura jakitean, bai baitzekien maitasun kontuetan luzamenduak arriskutsuak izaten zirela eta, kasu, alboan zeukan dama irribarretsu hura beste kostalde batera joan zitekeela fite. Baina, bestalde, abendua hilabete txit egokia zen Eguberri egunaren esanahi handiagatik, eta seguru zegoen Erromak poza hartuko zuela baldin eta egun hartan Afrikan sekula izandako mezarik jendetsuena antolatzen bazuen.
‎Ehun metro karratu ditu bere etxeak. Medikuak oinez ibiltzeko agindu dionez, pasilloan alde batetik bestera pasatzen ditu egunaren ordurik hoberenak; luzeenak, ohean. Batzuetan bisitak izaten ditu.
‎Joan berriro sehaska hartara, non egunaren gatz urdina sortzen baitzen. Han ezagutu nituen hitzak, zertarako den ezpainetako zoria.
‎orain ez dago keinu berezirik egin beharrik, ez dute hitzen premiarik. Lehenengo mugimenduak amakgazteagana egindakoak izan baziren maisuarenama izanik, ezin besterik imajinatu—, geroztik bietatik edonork egingo zuen bestearengana, eta elkarren ondoan igaro egunaren zati handiena, eskuetan zuten egitekoarekin: arropa jostea, janaria banatzea edo beste zernahi.
2013
‎Eguzkia oso behera etorria zegoen, eta zerua gorritzen hasia. Euliak hazi egin ziren txorien itxura hartu arte; txori beltzak, egunaren bukaeran erretiran zihoazenak, iduriz. Txoriak objektu metaliko bihurtu ziren geroxeago, eta objektuak helikoptero.
‎Haren bizitzan baziren beste leku batzuk ere, hala nola Donostiako La Salle kolegioa —han egin zuen batxilerra—, Bilboko Ingeniari Eskola —karrerako hiru urte—, edota Bartzelonako ospitalea —hainbat egonaldi—; baina bere buruak, bere oroimenak, saihestu egiten zituen, esku zuhurrak oholetik ateratzen diren iltze puntak bezala. Lekurik hurbilenak, berriz, herriko tabernak edo bere etxetik hiru kilometrora zegoen zinema, egunaren ertzetan baino ez zituen bisitatzen, goizeko lehenengo orduan edo arratseko azkenekoan, inorekin topo egiteko aukera gutxien zuenean. Auzoak estimatzen zituen, eta ez zitzaion axola haietako edonorekin garagardo bat edo kafe bat hartzea; baina nahiago zuen bakarrik ibili.
‎Egoera horretan, aita isolatu egin zen. Amak zioen kirol gogoa piztu zitzaiola, eta egunaren ordu gehienak piszinan edo mendian edo udal gimnasioan pasatzen zituela.
‎Vancouverrek dioenez, Santa Barbaratik abiatu behar zuten egunaren bezperan, fraide bat azaldu zitzaien artaldetxo batekin eta janariz zamatutako hogei mandorekin. Vicente de Santa Marfa zen, eta handik zazpiren bat legoara zegoen San Buenaventura misiotik zetorren.
‎* Fondo Piadoso de California delakoa 1697an eratu zen Mexikon, Kalifornian fede katolikoa zabaldu behar zuten misiolari jesuitentzat donazioak jasotzeko. hartu zuen orduan. Californietako prokuradore izan zen urteetan, indioen artera joango zen egunaren zain egona zen, haiek zibilizatzera eta haien arimak salbatzera eskaini ahal izateko bere kemen guztia. Eta, bere desioa betetzera zihoan unean, zer topatu zuen?
‎Natiboak, orduan, janari bila abiatzen dira mendira. Horretan pasatzen dute egunaren parterik handiena. Geratzen dena egurretan ematen dute, janaria prestatzeko edo neguan lo dauden bitartean bero egoteko.
‎[...] Armaren bat daramatenek, goizean edo arratsaldean lehenengo hozkirria sentitu orduko, gehienetan arkuak eta geziak edozein tokitan utzi, ilinti bat hartu eta sabelean edo gibelaldean jartzen dute berotzeko. Nire ustez, egunaren hogeita lau orduetatik hiru bakarrik lo egitea haien estalpe kaxkarrengatik da, batez ere rancherietatik kanpo daudenean, zeren herrietan jacalilloak badituzte behintzat, lur bigunean, eta familia osatzen duten guztiak haiexetan lurperatzen dira. Haien hizkuntza erraza da ahoskatzeko, eta idazteko ere erraza izango litzatekeela uste dut.
‎Ez dakit ni izan naizen, baina badira gela arteko pasabideetara sueroaren orgatilatxoarekin zapatiletan atera eta jendea irribarrez agurtzen duten gaixoak. Barru barruan ospitaletik ateratzeko egunaren miraz, baina bitartean bere burua ospitaleko eginez, gaixotasuna integratuz, eritasunean, ahal duen errealitate bakarrean, duintasuna eta bizia praktikatzen ari direla sentiarazten dizute.
2014
‎Elizegi, Elizatze, Lizarra, Apalasagasti, Larre eta Elkeita etxeen aurretik pasatu nintzen, eta han ere, bidean, musika izan nuen lagun. Baina orain, arrosen usainarekin eta kandelen garrekin nahastu beharrean, egunaren argiarekin nahasten zitzaidan. Banekien:
‎Kanposantu atzeko belazean zegoen astoa arrantzaka hasi zen. Lehen momentuan haserretu egin nintzen, egunaren sosegua hautsi zuelako; baina hura ere" dibertsioa" zen. Haserrea desbiderik onenetakoa da heriotzaren orduan.
‎Kezka hutsalak, beharbada, egunaren errezela ixterakoan nekatuta egotearen ondorioak, gose naiz eta oinetako polit hauetan sarturik estuegi nabil; inoiz ez naiz poeta ofizial bilakatuko; bonzogaiek ez naute kanonizatuko nire ospakizun xelebre hauekin jarraitzen badut; eskualdeko presidenteak poema hau ez du irakurriko bere kargu hartzearen zeremonian, aski dut kargu orriarekin kargu hartzen ez badatozkit; herriko alkateak ere peste...
‎Baxenabarreko libertimendu eta kabalkada gaia ezin da bakean utzi Luzaideko Axe et Tupin aipatu gabe. Ezagunak dira bolant egunaren astirietan sartzen diren bi mutiko gotorrak, elkarri oihalez edo sokaz lotuak, eskutan darabiltzate uxerrek edo zaldikoek duten turruputuna eta ardi larruz beztituak dira. Herriko edo kanpoko mutiko guziek gainera jauzi egiten diete eta larruak errotik kentzen joka partida erraldoi batean.
‎San Telmo museoan eman dut gaur egunaren zati handi bat, 1813 Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea erakusketa ikusten. Bizikletaz gerturatu naiz haraino.
‎Intermitentzia izond. Autoko keinukariak pizterakoan sortzen duen argi kualitatea, egunaren eta gauaren erdian. izond. (1) Aldizkakotasuna. Agertu eta desagertu.
‎Bikote batek elkarrekin egon nahi duenean beraientzako gela bat baino ez dute eskatzen, inolako festa edo erritualik gabe. Senar emazteak elkarrekin bizi diren arren, komunitatearen parte jarraitzen dute izaten eta, horrezkero, leku komunetan egoten dira egunaren zatirik handienean. Horren garrantzitsua da beraientzat komunitatea, seme alabek ere gurasoengandik urrun bizi behar dutela, umeentzako gela komunitarioetan.
2015
‎Haren bizitzan baziren beste leku batzuk ere, hala nola Donostiako La Salle kolegioa —han egin zuen batxilerra—, Bilboko Ingeniari Eskola karrerako lau urte—, edota Bartzelonako ospitalea —hainbat egonaldi—; baina bere buruak, bere oroimenak, saihestu egiten zituen, esku zuhurrak oholetik ateratzen diren iltze puntak bezala. Lekurik hurbilenak, berriz, herriko tabernak edo bere etxetik hiru kilometrora zegoen zinema, egunaren ertzetan baino ez zituen bisitatzen, goizeko lehenengo orduan edo arratseko azkenekoan, inorekin topo egiteko aukera gutxien zuenean. Auzoak estimatzen zituen, eta ez zitzaion axola haietako edonorekin garagardo bat edo kafe bat hartzea; baina nahiago zuen bakarrik ibili.
‎Graduazioa iritsi zen. Azken eskola egunaren biharamunean izango zen ospakizuna. Klaserik ez eta iluntzean zurrut egiteko hamaika festa.
‎Botilen hondar mikatzak edanda hurrengo egunaren argiei so ohartu ginen itzal hura etsaien espioia ez zela.
‎Hodeiek egunaren azken printzaren hondarra xurgatu dute. Gandua ingurua astiro ezabatzen hasi da.
‎Eleberria hasten denean, auzoko inuit jatorriko mutil bat hil da elurrez estalita zegoen etxeko teilatutik erorita. Smilak maite zuen Isaias txikia; berorren gurasoak, alkoholikoak zirenak, etxetik kanpo ematen zuten egunaren gehiena eta Smila gazteak, arratsaldean lanetik itzulitakoan, sarritan bere etxean zaintzen zuen haurra. Ikerketa ofizialean Isaiasen aztarna bakarrik aurki daiteke inprimaturik elurraren gainean; hortik poliziak heriotza istripu izan dela ondorioztatzen du.
‎Oraingoan adio, zure esperoan egon naiz esanen diot, lurraren gainean bere latorrizko labana uztearekin batera. Gero berriz ezkutatuko naiz; egunaren argitan lainozko zulo bat eginen dut neure burua gordetzeko hurrengo gaua heldu arte. Haitz baten alde heze eta lohitsupean babestua egunaren bukaera zelatatuko dut, ni neu suge itsu bilakatua.
‎Gero berriz ezkutatuko naiz; egunaren argitan lainozko zulo bat eginen dut neure burua gordetzeko hurrengo gaua heldu arte. Haitz baten alde heze eta lohitsupean babestua egunaren bukaera zelatatuko dut, ni neu suge itsu bilakatua. Harria mugitu nahian hurbiltzen den edonori eskuan edo oinean atxiki eginen diot.
‎Honorioren errautsak Arga ibaira bota genituen eguna, handik urte betera, izanen zen hurrengoa, pentsatzen dut. Aurkezpenaren egunaren arratsean aparkalekurantz segitu nuen nire bidea, bi liburu besazpian neramatzalarik, gizon haren memoriak eta nire poemarioa, alegia. Nire liburua, nire literatur larritasunak, nire poz poetikoak aldatuko nituzkeen Ernesto Carratala zorri empublikano aren bosteko sendo baten truke.
‎Baina guk ere atsedena hartzeko aitzakia gisa behar dugu argi hura. Ordu batzuez alderrai ez ibiltzeko aitzakia izanen da egunaren argia.
‎Eta hurrengo egunaren zain geratzea besterik ez zaigu okurritzen, nahiz hurrengo egunean ere, kanpaiak edo urrutiko oilarren batek zerua zulatzeaz bat esna gaitzakeen.
‎516. ETAk eskuratutako dirutzak mikaztu zuen bestela borobila zatekeen egunaren gozoa, aitortu zuen Mayor Oreja Barne ministroak (El Pas,).
‎ELAk bilerak izan zituen beste hiru konfederazioekin deialdia zehazteko. Azkenean, ELA, CCOO eta LABek egun osoko greba deitu zuten Maiatzaren 27rako, hau da, Espainia mailan deitutako mobilizazio egunaren bezperarako; UGTk deialditik kanpo geratzea erabaki zuen, gero EAEn M27ko grebarekin bat egin beste erremediorik izango ez ba zuen ere. Grebaren arrazoiak zehazterakoan ere, ezaugarri propioak ezarri zituzten deitzaileek:
‎Denak mediku, psikologo eta erizain kurduak. Eguna kanpamenduetan pasatu dute bertakoak artatzen, eta egunaren bukaeran bilera egiten ari dira, egunez egindakoa ebaluatu eta biharko eginbeharrak adosteko. Astebete egingo dute kanpamenduetan laguntzen, eta gero bakoitza bere hirira itzuliko da lanera.
‎Honako hau ez diot nehori kontatu: Omar eta Giraldo arrantzara joan ziren egunaren bezperan, hondartzan ikusi nituen txalupa prestatzen; baina nik banekien ekaitz bortitza heltzear zegoela.
‎Berria jakin zuenean, Orlandito, mila madarikazio erran, matxetea gerriari lotu eta," erhan behar diat!", oihu zegiela etxetik irteterako zenean, Felik geldiarazi zuen, Maxili gizon miserablea zela erran zion, ez mendekuaren merezient, baina urrikalkizun. Egia da amaren hitzak ematzen ahal duela semearen haserrerik goriena, bada, Orlandito atariko kadiran eseri eta tristaturik egon zen egunaren hondarra handik altxatu gabe.
‎Hirugarrenean, ordea, haitiarrek abegi egin zioten, danbor gisa ur biltegiak joz, kantuz, dantzaz eta emaztekien karesaz. Aitzinera Bebak egunaren aldia Esteriton iraganen zuen, ez dortoka bila, non altxor baliosagoa edirenik baitzuen.
2016
‎Guiomar eta Carlos pinpon mahairantz abiatu ziren pilota eta palak hartu eta gero, baina ez presaz, ez egunaren argia ahalik eta gehiena aprobetxatu nahi luketen jokalariak bezala, baizik eta gorteiu bateko jarraikideen mantsotasunez. Ez, ez zen partidurik izango beraien artean; soilik elkarrizketa bat bietako batek Carlosekinoratzen zuen gai bati buruz.
‎Carlosek, sofan areago etzanez, egunaren azken eguzkia jasotzen zuen leihoari bizkarra emanez egokitu zuen bere gorputza. Ez zuen esnatu nahi, eutsi egin nahi zien amets irudi haiei.
‎Lamiña atzetik jarraitu zitzaion mendian behera orrazi eske. Harrapatzear zuen ortzi mugatik egunaren lehen eguzki izpiek artzainaren arropak ukitu zutenean. Orduan esan zion:
‎Eta horrekin batera, atseden egunaren ezarrera, gero euskal sinkretismoan Elizarekiko hainbeste gatazka ekarriko dituena:
‎Gaur ez diozu zure semeari bere aitonak euskaraz zergatik ez zekien mintzatzen esplikatu nahi. Gaur uko egingo diozu egunaren fusilamendu pelotoiari gomazko balen ordez loreak eskaintzeari. Gaur Santutxu auzora eramango duzu semea, Zumalakarregi etorbideko semaforoa seinalatu eta bere aitona gizontxo berde hori dela esango diozu.
‎Etorriko zaizu gogora 2005 urtean Berdintasun Legeak lehentasuna eman zigula eta hortik aurrera finkatu zela gaur egun gertatzen dena, hortik etor daitekeela marmotaren egunaren sentipenarena.
2018
‎Liburuak idazten ditu eta irakurle aparta ere bada. Falangistek eta zentsoreek liburuak erretzeko erakutsi zuten joera gaitzetsi zuen 2006an, Eduardo Lakasta dekano zelarik NUPeko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearen egunaren kariaz antolatu zen La Puerta de Socorro izeneko hitzaldian:
‎Pentsa non zegoen euskararen muga Campion gaztea zelarik, eta non zegoen, handik 60 urtera, Errepublika garaian. Bada, Iruñeko lehen ikastolako haurrek ere omenaldia egin zioten Txapitelako etxean bertan, 1934ko maiatzean, Lehen Jaunartzearen ondotik, Campionek 80 urte bete zituen egunaren bezperan. Ekitaldi horrexek gure Campion xaharra biziki poztu zuen, haurrek plaka hau oparitu baitzioten:
‎Bidadorren liburuak ere gogora ekartzen ditu Iruñeko apezpiku batek (Antonio Venegas Figueroakoa) 1609 eta 1610ean Iruñean antolatu zituen olerki lehiaketa sariak, Bestaberri egunaren kariaz. Gaiak erlijioarekin lotuta zeuden, eta berdin idatz zitekeen euskaraz edo erdaraz (gaztelaniaz edo latinez).
‎Lehenik, Iruñeko Udalaren erabaki bati egin zitzaion aurre, Udalak jai erlijiosoetara ez joatea erabaki ondoren. Gero, Diputazioaren ordezko Gestora probintzialak (sozialista batek, lau errepublikanok, monarkiko batek eta karlista batek osatua) San FranIruñeko Udalaren eraketa II. Errepublikan() (Iruñeko Udal Agiritegia, Gerardo Zaragueta). tzisko Xabierkoaren egunaren ospakizunera ez joatea erabaki zuen, eta gainera, egunari jai izaera kendu zion. Horrek sumina eragin zuen.
‎Eman beharreko urrats ofizialak emanda, baimenak eskuratuta (ahoz bederen), andereño tituluduna eta ikasle kopuru nahikoa zutelarik haurren izen abizenak agertzen baitira271, dena ongi zihoala zirudien. Irekitzeko egunaren bezperan, ordea, zailtasunak agertzen hasi ziren.
‎Proposamena eta izendatzea. 6 kapituluarekin bat etorriz, Amabirjinaren jaiotza egunaren hurrengo igandean, hau da, irailaren zortzian, hiriko alkatearen aukeraketa egiten zen zeremonia zehatz baten arabera. Goizeko bederatzietan, erregidoreak Kontsulta izendatutako aretoan biltzen ziren, eta zegozkien aulkiak okupatzen zituzten.
‎Ez nuen esaten ez zela inor Ilargira heldu, erakutsi ziren irudiak faltsuak zirela baizik. Teoria hori indartzen zuen, adibidez, Eyes Wide Shut filmaren estreinaldiak Apollo 11 jaurti zen egunaren 30 urteurrenarekin bat etortzeak. Kubrickek, barrenak erretzen zizkion sekretua kontatu ezinik, haren arrastoak utzi zituen han hemen barreiaturik.
‎Etorkizuna, aspaldi, iragan bilakatu denean. Baina ametsetan atseden hartu baino lehen, egunaren bukaeran, gandu artean, Millionenbruckera heltzen irudikatu ditu Martak. Itsu, gurdiei tiraka, ferrak eta gurpilak trostan, erritmikoki galtzada harrietan kolpekatuz.
‎Birikak arnasez bete ezinik, hauspo lana egiteko ezinduta. Ito egiten dute nire etxeko atikoan pilatutako beroaren bafadak, gure gorputz izerdituen arnasestuek, sabaiko leiho txikitik atzaparra luzatzen duen egunaren argiak. Ur bazterrera heldu denean, brisa aurpegian, bigarrenez zabaldu du mezua:
‎Behin lainoan idatzitako tximeletra dantzariak lokamutsen artean sortu ziren. Aspaldian izan zenez oroitzapen lausoak baino ez dira ta halarik ere, lantzean behin susmatzen ditut ahanzturaren basamortuaren ertzean dabilzkit hegan egunaren eta gauaren arteko muga inarrosten. Agian, horregatik izaten dut beti koaderno bat mesanotxean tximeletra dantzariak agertuz gero, papereratzeko beti prest.
‎Pashinaaya egunaren argipuntan, behere hartan gaindi elefante zafran kolorez pintatuak joan ziren mutur batetik besteraino, bizkarrean Shiva figuratzen zuten irudi bederarekin. Bata bestearen ondoan gelditu zirenean, bhraman biluziek intsentsua erre zuten haien aitzinean, ke hodei urdinxkak altxaraziz.
‎Bekokia zimurtu egin zitzaion Beckford jaunari, eta burubeltz egon zen egunaren hondarrean.
2019
‎Okindegitik" bunkerrera", Transmisio Zentrora, aurrena ehun metro zeuzkaten kuartelaren barrutik, eta ondoren beste berrehun El Pardoko basoaren alderantz, muino batean gora. Abiatu eta pinudia atzean utzi orduko egunaren beroa sentitu zuten, batez ere kuarteleko patioa zehartzean, eguzkiak zuzen jotzen zuelako zementuzko zoruan. Altua zen tenperatura.
‎Gero, gaztelura oinez igo eta haren kanpoko zabaltokian gelditu ziren, harrizko banku batean eserita. Lainotsuago zerua bezperan baino, erdizkakoa egunaren argia, paisaia zehaztasunez ikusten zen behatoki hartatik: Le Gave ibaia hiriaren behealdean, eta haren zubietako bat; urrunago, lautadan, sail berde argiak eta basotxo berde ilunak; are urrunago Pirinio mendiak.
‎Galde egin zion bere buruari zenbat denbora pasatu ote zen atzeman zutenetik, baina ezin zuen kalkulu logikorik egin. Begiratu zuen sabaira, gero paretetara, ea egunaren argirik sumatzen zen, baina ez. DGSko eraikinaren sotoan zegoen, nonbait.
‎Luisillo ez da etorri gure arratseko paseoa ematera". Arazoa zen ez zela ondo gogoratzen egunaren zein ordutan harrapatu zuten kalean, eta ezin zuela jakin arratsa pasatuta zegoen ala ez.
‎Era atseginean hasi zen azaroaren 8ko bidaia. Autotik kanpora, egunaren hotza, elurbusti zaparradak; barruan, 21 graduko tenperatura. Kontrasteak goxotasun berezi bat sentiarazten zion, auto erosi berriaren pozari gehitzen zitzaiona.
‎Tokiaren kontzientzia beteagoa hartu zuen: koloretako erlauntzak, zinta zuri jarri berria kristalezkoaren erpinean, inguruko loreak, pinudiaren belztasuna, egunaren iluna, gaua.
‎Begira dezagun, ordea, bigarren aroko beste hau, Donostiako Euskaltzaindiko egoitzan idazkari den Maixaren ezkontza egunerako ondutako bertsoa. Guztiz bestelakoa da, zeren ezkontza legezkoa da, baina topikoek berdin irauten dute, egunaren zoriona, etorkizunaren agerbidea, eta semearen, (kasu honetan) alabaren, agerbidea, Maixak Txinatik ekarritako alaba bat baitu; etorkizun on bat desio dio:
2020
‎Izozturiko denbora zirudien bideko hauts distirantak. Han, geldi, bazterbide batean egunaren oihartzunetatik geratzen dena, inork zapalduko ez dituen argi itzaleko orbanak, ustekabeko ibiltariak habitatu gabeko eremuan utzi duen hats presatia.
‎Larritasunak ekarririko burutazioak motel motel desfilatu ziren ohatze ingurutik, abitu odoleztatuak eta guzti. Gaua ahazmenerako asmatu zelakoan nago, egunaren hondarrak berreraikitzerako nahi bada, baina loezinak jotakoak ez dauka sabelean egun argitan entzundakoa digeritzeko ahalmena. Ohi bezala, goizaren estreinako printza epelek jarri zuten beruna nire betazaletan.
‎Behiala, jainko jainkosek heriotza zigorra ezartzen zieten beren sua osten zuten ausartei. Loezinak jotakoa, egunaren eta gauaren arteko hauts koloreko basoen ertzetan begiak itxita alderrai dabilena, suontzien beldur izaten da. Suontzi ketsuen irudiak nire buruan dantzan biratzen ziren.
‎Hala arrazoibide hori nola losintxa hura, hala ezkutuko mehatxu hori nola xantaiaren itzal hura, izan zitezkeen hala salbazioa nola zigorra. Idaztea, emakume kartzelatuarentzat, ezin denbora pasa izan, ezin mamuak uxatzeko terapia, kontsolagarria ziegako horma hotsgabetuak urtuko zireneko egunaren esperoan. Irudikatu zuen edukiontzi hura zela politikari gisako aurreko bizialdian erabili ez zuen langela, apaindura urriko bulegoa nondik jardun imajina zezakeen lanik garrantzitsuenean:
‎Goizeko bostetan utzi zuten alderdiaren egoitza. Garaipenaren egunaren hasiera irudikatzen dut. Barros etxera," eman musu bana haurrei", Olcoz.
‎Barrosen hitzetan, politikariak zorigaiztzat ematen zuen sakelakoaren alderako mendekotasuna; Olcozek sarri errepikatzen zuenez," laster helduko zen tramankulu madarikatu hartaz ahazteko eguna". Erretorika hutsa, Barrosen aburuz, honek ez baitzekusan emazteak aginduriko bizimodu lasaia helduko zen egunaren zantzurik. Politikariak, agian emazteak aipatu nahi ez zuen eztabaida baten ingurumarian, hitza emana zion bidaiek, bilerek, deiek eragiten zuten sosegurik gabeko bizimolde artegagarri hura, Barrosen iritziz familiaren elkarbizitza arlo jasangaitzerantz eramaten ari zena, ez zela luzatuko hilabete bakan batzuetatik haratago.
‎" Beharrezkoa da, beraz, terrore hau, eta izpirituaren ilunpe hauek, ez ditzatela urratu ez eguzki izpiek ezta egunaren gezi argiek ere, baizik eta naturaren kontenplazioak eta arrazoiak."
2021
‎Gogoan dut gauaren erdian esnatu eta iratzargailuak jo arteko tartea luze xamarra zela ikustearen gozamena (tartea ez bazen hain luzea hasten zen egunaren estutasuna).
2022
‎• afariusia: barau egunaren bukaeran egin daitekeen otordu arina (salda eta plater bat berdura, adibidez);
‎collation. Barau egunaren bukaeran egin izan den otordu arina (salda edota berdura, adibidez);
‎Unamunori" ahaztu" bide zitzaion Sararaino egin zuen egun beteko ostera, Hendaiara iritsi eta handik hiru astera. Nik, Como se hace una novela liburuaren orrialdeetan, zer esanik ez, Sarako egunaren kontaketa nahi nuen irakurri, edo gogoetatxoren bat Axularren gainean, eta mingarria egin zait ikustea ez bakarrik ez duela batere aipatzen Sarako eguna, baina, hori barik, gainera indar guztia jartzen duela euskara arlotetzen, zertarako eta Kixoteren eta espainieraren handitasuna handiagoa ikusarazteko: " Y el campo circunstante le hablaria en vascuence, en infantil eusquera, le hablaria infantilmente, en balbuceo de paz y de confianza".
‎Ukuilu hondoan behiak, hausnarrari utzita, mugitu egiten ziren, artega, egoeraren berezitasuna barrundatuko bazuten bezala, hego haize eroak ekarriko lizkiekelakoan abere kume builosoak egunaren bakea urratzera. Bazirudien oilo lokak ere, txitak atzetik zituela, alde egin nahi zuela, ate nagusiko zulotik kalera atera baitzen aztarrika hastera, karrikako harri kozkorren artean mokoka eta gurdien gurpiletatik ihesi.
‎Ez du egun osoan ganorazko ezer egiten, ez bada itxaron. Bordelerako trena hartzen duen egunaren goizean bukatzen da itxaronaldia. Ez du Bordelen gelditzeko gogorik, baina finkatua du hitzordua Eugeniarekin.
2023
‎—Hartzazu, gaurko egunaren oroigarri.
‎...aren lagunak ez dira neure lagunak nire lagunak ez dira harenak, salbuespenak salbuespen neure bizitza ederragoa da bera hurbil bada politikaz aparte ez da mintzagairik falta gure artean ondo daki berak zein diren nire plater faboritoak haren sofan atseden hartzen dut sarri behin kargu baterako aurkeztu zuen bere burua aurkariari eman nion nik botoa gogorra da maite duzunaren kontra egitea bozketa egunaren amaieran telefono hotsa entzun zen nire etxean adiskide batek eman zidan emaitza telefonoa eskegi eta negarretan lehertu nintzen negar eta negar eta negar eta negar eta negar ezin eten lantua baina, ama, galdetu zidan semeak zergatik egiten duzu negar gura ez bazenuen hark irabaztea, ez nago ziur neure erantzuna ondo ulertu zuen
‎Ikusi zuen lehen aldian erabat harrituta geratu zen. Bizpahiru urte lehenago izanen zen, Antsoaingo frontoian, Aberri egunaren bezperan, Vomito, Julio Kageta eta Matrakarekin batera. Nagusiki punk giroa eta, bat batean, Pottoka oholtza gainean, bera bakarrik bere gitarrarekin, ausarten artean ausartena, punkien artean punkiena.
‎Fertxuk gogoan du Fraguel Rocken gaua ibili zuela, egunaren zain zegoen bitartean. Gogoan ditu estalaktitak eta Sauli eskertu nahi dio berak gogoratzen ez zuena gogoraraztea.
‎Eskola bat zetorren Coketownekin, hiri fabrika bat baitzen," eta hartan elkarren antza zuten pertsonak bizi ziren, ordu berdinetan sartzen zirenak etxera, ordu berdinetan ateratzen zirenak, lurrean hanka hots berdinak sortzen zituztenak, lan berdina egiten zutenak, egunero gauza bera egiten zutenak, biharamuna beti aurreko egunaren berdina baitzen, eta urte bakoitza aurrekoaren eta hurrengoaren berdina" (i, 5). Komunitate hartan ezer ere ezin zen existitu, ez materialik ez espiritualik," errealitatetzat" hartzen ez bazen:
‎Eguzkiak eguna du egiten, bere esanahi literala" egunaren argi gaia" litzateke eta egunarena" argitu/ argi egin". Bi eleek erro bera dute egu zki/ egu n logikoa den bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
egun argi 12 (0,08)
egun bezpera 7 (0,05)
egun bukaera 7 (0,05)
egun hondar 5 (0,03)
egun azken 3 (0,02)
egun ordu 3 (0,02)
egun zain 3 (0,02)
egun zati 3 (0,02)
egun amaiera 2 (0,01)
egun ertz 2 (0,01)
egun kari 2 (0,01)
egun akabera 1 (0,01)
egun aldarte 1 (0,01)
egun alde 1 (0,01)
egun aldi 1 (0,01)
egun argitasun 1 (0,01)
egun arrats 1 (0,01)
egun bake 1 (0,01)
egun berdin 1 (0,01)
egun bero 1 (0,01)
egun biharamun 1 (0,01)
egun bitarte 1 (0,01)
egun erdi 1 (0,01)
egun erori 1 (0,01)
egun errezel 1 (0,01)
egun esanahi 1 (0,01)
egun espero 1 (0,01)
egun estilo 1 (0,01)
egun estutasun 1 (0,01)
egun fusilamendu 1 (0,01)
egun gatz 1 (0,01)
egun gehien 1 (0,01)
egun gezi 1 (0,01)
egun goiz 1 (0,01)
egun gozo 1 (0,01)
egun hasiera 1 (0,01)
egun hogeita 1 (0,01)
egun hotz 1 (0,01)
egun hurrengo 1 (0,01)
egun ideia 1 (0,01)
egun ilun 1 (0,01)
egun irrika 1 (0,01)
egun izen 1 (0,01)
egun kontaketa 1 (0,01)
egun lehen 1 (0,01)
egun madarikazio 1 (0,01)
egun mira 1 (0,01)
egun oihartzun 1 (0,01)
egun oroigarri 1 (0,01)
egun ospakizun 1 (0,01)
egun parte 1 (0,01)
egun sentipen 1 (0,01)
egun solemnitate 1 (0,01)
egun sosegu 1 (0,01)
egun zantzu 1 (0,01)
egun zein 1 (0,01)
egun zorion 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
egun zati handi 3 (0,02)
egun argi gai 2 (0,01)
egun azken printza 2 (0,01)
egun bukaera egin 2 (0,01)
egun ertz baino 2 (0,01)
egun zain egon 2 (0,01)
egun aldarte informazio 1 (0,01)
egun amaiera begiztatu 1 (0,01)
egun amaiera telefono 1 (0,01)
egun argi ahal 1 (0,01)
egun argi eder 1 (0,01)
egun argi ikusi 1 (0,01)
egun argi laino 1 (0,01)
egun argi nahasi 1 (0,01)
egun argi so 1 (0,01)
egun argi sumatu 1 (0,01)
egun argitasun bera 1 (0,01)
egun arrats aparkaleku 1 (0,01)
egun azken eguzki 1 (0,01)
egun bake urratu 1 (0,01)
egun bero sentitu 1 (0,01)
egun bezpera itsas 1 (0,01)
egun bitarte saiatu 1 (0,01)
egun bukaera bilera 1 (0,01)
egun bukaera erretiran 1 (0,01)
egun bukaera zelatatu 1 (0,01)
egun erori gauza 1 (0,01)
egun errezel itxi 1 (0,01)
egun esanahi handi 1 (0,01)
egun fusilamendu pelotoi 1 (0,01)
egun gatz urdin 1 (0,01)
egun gezi argi 1 (0,01)
egun goiz bukatu 1 (0,01)
egun hasiera irudikatu 1 (0,01)
egun hogeita lau 1 (0,01)
egun hondar berreraiki 1 (0,01)
egun hondar handik 1 (0,01)
egun hondar harta 1 (0,01)
egun hurrengo igande 1 (0,01)
egun ideia zerikusi 1 (0,01)
egun izen gaizki 1 (0,01)
egun kari antolatu 1 (0,01)
egun kontaketa nahi 1 (0,01)
egun lehen eguzki 1 (0,01)
egun madarikazio ote 1 (0,01)
egun oihartzun geratu 1 (0,01)
egun ordu gehien 1 (0,01)
egun ordu hoberen 1 (0,01)
egun ospakizun ez 1 (0,01)
egun parte handi 1 (0,01)
egun solemnitate gorabehera 1 (0,01)
egun sosegu hautsi 1 (0,01)
egun zain geratu 1 (0,01)
egun zein ordu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia