Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2015
‎esaten dakidanagatik ulertu egingo didazuela pentsatzea, eta beharbada niretzat izango da soilik. Egin dezagun, zentzumen eta ahalmen hauek (esana dut gaztelu honetako jendea direla, zerbait esaten asmatzearren hartu dudan gaztelukoa), kanpora joan direla eta egunak eta urteak dabiltzala jende arrotzarekin, gaztelu honen onaren etsaiak direnekin; eta honezkero, beren buruak galduta ikusirik, gaztelura hurbilduz doazela, baina barrura sartzea lortu gabe, izan ere, ohitura hau okerra da?, baina ez dira jadanik traidoreak eta inguruan dabiltza. Gazteluan bizi den Errege handiak haien borondate ona ikusiz, bere erruki handiagatik, bertara itzularazi nahi ditu eta, artzain onak egiten duenez, txistu leun leunaz, ia beraiek ere ezin adituzkoaz, bere ahotsa ezagut dezatela egiten du eta ez daitezela ibil hain galduak baizik eta itzul daitezela beren egoitzara.
‎Honek gutxi irauten du, sen berean, esan nahi dut. Izan ere, gainezkaldi handi hau pixka bat kentzen zaionean, gorputza nolabait bere senera datorrela dirudi eta arnasa hartzen du berriro hiltzeko eta arimari bizi handiagoa emateko, eta hala ere, estasi handi handi honek ez du asko irauten; [14] baina, kentzen bada ere, borondatea hain geratzen da bere baitan bildua eta adimena hain sorgortua, eta horrela egun bat eta baita egunak ere, non borondateari maitatzera eragingo dioten gauzak ulertzeko baino bestetako ez dela gai baitirudi; borondatea, berriz, oso erne dago horretarako eta lotan inongo kreaturarekin lotzera ausartzeko.
‎Nik ez nuen inolako nahigaberik nitaz esaten zuten guztiaz; ezer esango ez balute bezala zen; desegingo ote zen, hori zen nire beldurra. ...na, eta laguntzen zidaten pertsonek sinesgarritasuna galtzeak eta haiek jasaten zituzten sufrimendu ugariek; bestela, nitaz esaten zutenak nahigabea baino gehiago poza ematen zidala uste dut; eta fede pixka bat banu, ez nuke inolako kezkarik izan behar, baina bertute batean pixka bat huts egitea nahiko da guztiak moteltzeko; eta horrela, oso nahigabeturik igaro nituen herrian bilerak izan ziren bi egunak , eta guztiz nekaturik nengoela, esan zidan Jaunak: Ez al dakizu ahaltsua naizela?
‎Eta amaitzeko uste dut, adimenaren gauza izanik, nahi dugunean uler dezakegula, eta otoitza daukagun bakoitzean ulertzen dugula iruditu dakigukeela. Beste honetan, ordea, ez da hala gertatzen, eta egunak eta egunak egongo naiz zerbait ulertu nahi izan arren ezin ulertu dudala; beste batzuetan, berriz, ulertu nahi ez dudanean, esan dudanez, nahitaez ulertu behar.
‎Eta amaitzeko uste dut, adimenaren gauza izanik, nahi dugunean uler dezakegula, eta otoitza daukagun bakoitzean ulertzen dugula iruditu dakigukeela. Beste honetan, ordea, ez da hala gertatzen, eta egunak eta egunak egongo naiz zerbait ulertu nahi izan arren ezin ulertu dudala; beste batzuetan, berriz, ulertu nahi ez dudanean, esan dudanez, nahitaez ulertu behar.
‎Lagun santu batekin izandako elkarrizketak ere, egun batean izandakoak, ez du egun askotan izandakoak bezain probetxu handirik egiten; eta harekin eman ditugun egunak asko izanik, hura bezalako bihur gaitezke, Jainkoak laguntzen badigu. Azken batean, Haren Maiestateak zer nahi duen eta nori eman nahi dion, hortxe dago guztia; baina mesede hau hartzen hasten denarentzat zerikusi handikoa da erabakia hartzea, gauza guztietatik askatzea eta mesedea behar bezalako estimuan izatea.
‎5 Han igarotako egunak gutxi izan baziren ere, Jainkoaren hitzak, irakurriak nahiz entzunak, nire bihotzean egiten zuen indarrarekin, eta lagunarte onarekin, haurra nintzeneko egia ulertuz joan nintzen: ezereza zela guztia, eta munduaren banitatea, eta nola guztia amaitzen zen laster batean, eta beldur izaten hasi nintzen, hil banintz, nola joango nintzen infernura.
‎Beraz, neuretzat ez nuen zalantzarik hori zela hoberena; izan ere, baziren egunak , Jainkoaren maitasunagatik eskean ibiltzea eta etxerik ez beste gauzarik ez edukitzea nire bizieran posible izatea irrikatzen nuenekoak. Baina beldur nintzen, Jaunak besteei desira hauek eman ezean, nahigabez biziko ez ote ziren, eta baita barreiatze bide ez ote zen izango, oso bilduak ez ziren monasterio pobre batzuk ikusten nituelako, eta ez nintzen konturatzen bilduak ez izatea zela pobre izatearen kausa eta ez pobretasuna barreiatzearena; honek ez baititu aberatsago egiten, ezta Jainkoak ere ez baitio sekula huts egiten zerbitzatzen duenari.
‎22 Gauza on guztiak, su eta garrak eta ikuskariak, baita oroimenetik ere, kentzen zaizkidaneko egunak izaten ditut, sarri sarri ez bada ere, eta hiru edo lau edo bost egun irauten du gutxi gorabehera?, eta horrela, nahi nukeen arren, ez dakit zer gauza on izan den nigan; guztia ametsa iruditzen zait, behintzat ezin naiz ezertaz gogoratu. Gorputzeko gaitzek era batera estutzen naute; adimena nahasi egiten zait, Jainkoaren gauzarik ezin dut pentsatu, ezta ez dakit zer legeren pean bizi naizen ere.
‎10 Etengabe san Paulok dioena gogoratzen dudan egunak datozkit, ziur asko niregan horrela izango ez bada ere?, hau da, ni ez naizela bizi iruditzen zait, ez dudala hitz egiten, nik ez dudala nahirik, baizik eta nigan dagoela gobernatzen nauena eta indarra ematen didana, eta ia neugandik kanpo bezala ari naiz, eta horrela, bizitza samingarri zait oso. Eta nik Jainkoari zerbitzu handitzat eskaintzen diodana da, Beragandik bereizia egotea niri hain samingarri gertaturik, bere maitasunagatik bizi egin nahi dudala.
‎Giza bitartekoak eta munduarekikoa betetzea, bere bidean gelditzea eta hari oinaze handiagoa ematea iruditzen zait, hogeita hamar egunean, damutuko balitz ere, ez lukeela esango argi baitago. Dena dela, horrekin baretzen badira eta haren kausa ontzat ematen eta berorrek luzarazten badio (diodanez, egun horiek luzatze egunak baizik ez dira izango baina), Jainkoa izan bedi berarekin; bada, asko uzten duenez gero, eman ere asko emango dio Jainkoak, ezer uzten ez dugunoi ere ematen baitigu.
‎Jakin beza gaitza hain larria izan dela, non ez baitzuten uste biziko nintzenik. Dagoeneko egunak daramatzat sukarrik gabe, eta ez dakit Jainkoak zertarako uzten nauen, aurten Jainkoaren zerbitzarien heriotzak ikusteko ez bada, nahiko samingarri baitzait. Aita Sotorena ez dut hainbeste sentitu.
‎Niri bisitaren mesedea egiteko gogoa ez zen izango handia, lehenago berorren agurgarritasuna hemen izan zenean hitz egiteko oso aukera gutxi izan bainuen. Jakin beza horrela oso gutxi egin dezakedala nik, berorren agurgarritasunak Erromara joatea dela-eta idazten didanaz; egunak dira eskatzen ari naizela, eta oraindik inoiz ez dut lortu gutun bat idatz dakidan, bidezko denez; guk egin beharrekoa egiten badugu, gerta dadila gertatzen dena. Eta ez da gure aita bisitariaren kontua; hark egina du, baina hainbeste izanik bide desberdinak aholkatzen, nik gutxi egin dezaket.
‎Naturaz gaindiko zera iruditzen zait. Hala ere, ez diogu eskatu behar Jainkoari miraririk, eta beharrezkoa da berorren aitatasunak kontuan izatea ez dela burdinazkoa, buru asko daudela galduak Jesusen Lagundian lan gogorrari ekiteagatik; Jainkoari zerbitzu egiteko sartzen diren arima horien galtzea dela-eta dioenagatik egunak daramatzat negarrez. Haiei on handia egingo diena aitor entzule onak ematea da; eta moja oinutsak doazen monasterioetan berorren aitatasunak horren erremedioa bilatzen ez badu, beldur naiz ez ote den hainbesteko fruiturik lortuko; izan ere, neke handia da kanpo aldetik estu hartzea eta barru aldetik nork lagundurik ez izatea; halakoa izan nuen nik, fraide oinutsak Gizakundeko monasteriora joan ziren arte.
‎jaikitzen denetik ohera joan arte, eta ez beza lorik egin jarririk duela. Grazia egin dit egunak hain zehazki kontatzeak. Hori ohitura berria da, eta ez dut uste moja oinutsek trebetasun hori lortu dutenik.
‎Grazia egin dit aita agurgarriaren adiskidetasunak, berorren agurgarritasunari mesedea eskatzera joan baita. Nirekin saiatu zen Ávilan, Jainkoak zori hobea eman biezaio!; dena dela, egunak hamabi ordu ditu eta, beharbada, aldatua egongo da.
‎3 Maria Beamonte andereak egunak daramatza gaizki dagoela; idatz biezaio berorrek baita Joana andereari ere. Eskerrak eman egin diguten mesedeagatik.
‎Maria Dantisco Valladolideko karmelera zihoan. Bitartean Ávilan igaro zituen egunak San Joserenean igaro zituen.
‎Zer da hau? Pertsona batzuek halako lasaitasunean igarotzen baitituzte egunak ongi jan eta lo eginez eta ahal dituzten atsegin eta atseden guztiak bilatuz; hori ikusirik, harri eta zur geratzen naiz. Ez du ematen beste mundurik izango denik ere, eta horretan ez dago hartarako arrisku txikienik ere.
‎Pobretasunezko etxeetan ere beharrezkoa da hau. Uste dut esan nuela beste behin ere, eta beste gauza batzuekin ere gauza bera gertatuko da; baina egunak igaro ahala ahaztu egiten zait, berriro irakurtzen ez hastearren.
‎bigarren multzokoek, 11.etik 23.era artekoek, karmeldarren liturgiako hainbat une kantatzen dituzte: Gabonak, Erdainkuntza, Epifania, Gurutze Santuaren Gorespena, eta santu batzuen egunak ;
‎Dagoeneko hau esana dago, ezin dela era batera hitz egin Jainkoarekin eta munduarekin, horixe besterik ez baita errezatzen aritzea eta beste aldetik hitz egiten dutena entzuten egotea, edota etor daitezen pentsamenduetan murgiltzea haiei eragozpenik jarri gabe; aldarte txarreko tarte batzuetan izan ezik, batez ere malenkonia duen pertsona bada? edota buruko mina duen tarteetan izan ezik; orduan, eginahalak egin arren, ezin du, edota Jainkoak baimentzen ditu ekaitz handietako egunak bere zerbitzariengan beraien onerako, eta nekatu arren eta barrua baretzen saiatu arren, ezin dute, ezta ez daude esaten dutenera ere, hartan saiatu arren, ezta adimenak ere ez du sosegurik hartzen, baizik eta zoroaldi batek eman diola dirudi, hain nahasia dabil.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia