Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.128

2000
‎Baina hor agertzean, pentsa nornuen aurkitu nire harridurako? Txillardegi, egun haietan hegoaldeetatik ihes etorria! Lan egiten zuen enpresan grebari ekin baitzioten beharginek, haien alde jarri zen JoseLuis; ETAko buruzagietatik izanez, ez zuen arriskurik hartu behar poliziaren aurrekogaldeketa batean, eta, beraz, muga pasa zuen Hazparneko adiskide hari buruz.
‎Hori ere gure gainean eraginkorra, limurkorra? egun haietan. Mundu hori dena dago oso sakon Leturia-ren barrenean, berenahas mahas guztiarekin:
‎Eta Txemak egun bi eman zituen proposamen harekin bueltaka, baietzaren eta ezetzaren arteko ika mikan sartuta. Harik eta, bi egun haien buruan, Eider azaldu zen arte Rocío eta Txema hitz egiten ari ziren tabernako izkinatxora. Aurpegi alaiz zetorren Eider, eta gogo nabarmenak erakutsi zituen Txemarekin hizketan zebilen hura ezagutzeko.
‎NOLA ahantzi egun haiek, noiz eta teleskopiotik beha jartzen baikinen harat eta honat...! Hura urduritasuna, eta hura asaldura, lehen egun haietan partikularzki...!
‎NOLA ahantzi egun haiek, noiz eta teleskopiotik beha jartzen baikinen harat eta honat...! Hura urduritasuna, eta hura asaldura, lehen egun haietan partikularzki...! Hainbertzekoa izaiten zen, non bi begiak ireki edo biak hersten bainituen, ezinegonak itsuturik.
‎Ezin hobeki oroitzen ditut osabak egun haietarik batean eman zizkidan lezioneak.
‎ZER gehiago erran diezazuket jaun Marcelez, jaun André? Oroit dezaket, konparazione, nola irakatsi zigun latineko dikzionarioa erabiltzen eta nola egun haietan erran zigun ezen dikzionarioa hitzen logela zela, eta hantxe genuela hura, guk noiz zabalduko zain, hitzek ezkutatzen zituzten ametsak eskura genitzan. Eta erran zigun, halaber, ezen dikzionarioa baso bat ere bazela, non pagorik lerdenenaren iduriko hitzak aurki genitzakeen edo belarrik xumeenaren idurikoak; eta zerurat beha zeuden hitzak zeudela, eta lurrari beha zeudenak eta lurrean sartzen zirenak, bertze hitzen ongarri bihurtzeko; eta hitz gozoa, komunzki eta eskuarki, ederra zela, eta hitz garratza eta pozointsua, itsusia; baina bazirela hitz gozoak, gozoaren gozoaz gibela eragin ziezaguketenak, okaztagarri egin arteraino, nola izan ohi baitziren usu gorteko poeten hitzak, kapare eta handikien zerbitzuetarat zeudenenak eta haien faboreen eskertzeko skribatzen eta deklamatzen zutenenak, eta bazirela hitz garratzak eta pozointsuak ere, garratzaren garratzaz eta pozoinaren pozoinaz eder bihur zitezkeenak, nola gertatzen baitzen osaba Joanikotek hain atsegin zituen Rabelaisen edo Quevedoren luma satirikoetan...
‎Jaun Marcel eri genuen, bada, eta aita kanpoan zegoen egun haietan, eta gure amak medikuaren baitan jarri zuen konfiantza... eta honek erran zion jaun Mar celi gehiago jan behar zuela.
‎Osaba Joanikot, bertzenaz ere, Donibane Lohizunerat joaitekotan zen egun haietan, zeren bere liburua —lehen liburua, haren erranetan— akabatutzat jotzen baitzuen eta Piarres Oihartzabal kapitainari utzi nahi zion, ez irakur zezan, baina honek Bordeleko unibertsitatean lagun zuen irakasle bati eman ziezaion, zeren irakasle hau Montpellierko unibertsitatean ibilia baitzen urte batzuk lehenago eta zeren hango unibertsitateko bertze irakasle batzuen eraginaz bal...
‎Eta, horrela, anitz izan ziren urbiaindarrak, egun haietako sermoietarat eta bertzelako ofizioetarat joan zirenak. Jauregitik ere guztiak joan ginen, etxea begiratu behar zuten borzpasei morroi neskame izan ezik... eta osaba Joanikot izan ezik, jakina.
‎Medikuaren joan jinak eta Uraitzeko barberarenak bi egun haietan...! Eta medikuak bere enplastoak eta bere erremedioak eskaintzen zizkion, eta barberak burua ebaki zion —zeren eta Mattinek buruan izan baitzuen kolpea—, harik eta buruko hezurra agerian jarri eta inguru hura garbitu zion arte, odol ustelik gera ez zekion...
‎Eta egun haietarik batean berriro hartu zuen oinaze handi batek aitaren bularra, nahiz eta berehala iragan zitzaion.
‎JAUREGIKO sehien ahotan zebilen berria, Pagabasoko herensugea —izen bereko leizean ezkutatzen omen zena— urduri ez ote zebilen egun haietan eta leizetik burua atera ez ote zuen, eta, hala, ingurune hartarik iragan behar zuten guztiei —neskatxei batik bat— gomendatzen zitzaien ezen ibil zitezela kontuz eta egin ziezaiotela otoitz san Migel arkanjeluari, zeren san Migelek bertze herensuge bat hil baitzuen jadaneko, han hegoaldean, Aralarko mendietan.
‎—Mutil gaztea haiz, Joanes —erran zidan, Alessandroren goait geunden egun haietarik batean, biak ere aski antsiatsu orduko, kapitain italiarra uste baino berantago zetorrelako—, eta, gazte guztiak bezala, begiak kanporat zabalik dauzkak; ordea, nola kanporat beha dagoena kanpoan geratzeko perilean baita, heure baitari beha ere jarri huke, eta gogoeta egin, heure arimaren eta heure gogoaren indarztatzeko eta sendotzeko, bidaia honetan... —eta, betartea iluntzen zitzaiola, erran zidan—:
‎Eta hala zihoazkigun lehen egun haiek, baketsu eta jabaltsu, harik eta egun batean ohartu nintzen arte ezen Alessandro eta osaba Joanikot eztabaida bizian ari zirela popako gazteluan. Ene harridurarako gaztelaniaz ari ziren, nola ariko baitziren handik aitzina haserretzen edo odola berotzen zitzaien bakoitzean, zeren osabak ez baitzuen, artean, italianoz mintzatzeko erraztasunik, eta solasaren beroan gaztelaniarat arrastatzen zuen Alessandro bera ere.
‎Aitonak etxeko historiak kontatu zizkigun egun haietarik batean izan zen, noiz eta aitonak bere kontakizuna akabatu baitzuen, kokotsa jaso eta kezko eraztun haiek egiten zituela, gorako bidean gero eta zabalagoak egiten zirenak.
‎HURRENGO urteko garizuman, osaba eta biok Italiarat joan aitzin, aita Bartolome Ziaurrizkoa predikari ezagunak bere misioneak eman zituen Urbiaingo elizan: prediku nagusiak hiru egunetan, ortzegunetik larunbaterat; igandean, berriz, egun haiei azkena emaiteko, meza saindua eta komunionea.
‎Baina, neure zelataldiaren berri emaiteko, kontuan izan genuke oraintsu jakinarazi dizudan datua: izan ere, egun haietan doi, Pedro Huizi azken ukituak emaiten ari zitzaion santa Klararen erretratuari, han bere studioan, osabaren dorretxean, zeren eta Pedro ez baitzen artean osabarekin etsaitu, nahiz eta haien arteko harremanek okerrera egin zuten orduko... eta are okerragora eginen zuten handik gutirat, haiek hautsi eta eten arteino, Ubarnekoa, santa Klararen erretratuaren ondotik, kaperako freskoaren lane...
‎Eta egun haietarik batean, hain zuzen ere, gertatu zen gertatzekoa, noiz eta sugegorri batek Arkimedes —osaba Joanikoten txakurra— fizatu baitzuen, eta txakurrak fin gaitza egin.
‎NOLA egon nintzen egun haietan amari adi, aitari adi eta aita Bartolomeri adi, gogoetatsu...!
‎Eta deliberatua banuen ere ezen, neure konbertsionearen ondotik, ez nintzela bertzeen solasen aditzeari lotuko, egun haietan, haatik, ezin ekidin izan nuen.
‎Zeren eta halakoa baitzen ene buruko berotasuna, baita beroak eragin zidan min itsusi hura ere! Eta, ai, nola eskertu nion amari egun haietan ene ondoan egon izana! Zeren osaba Joanikotek bakarrik utzi baininduen, baina ez nengoen bakarrik bizitzan, han berean bainuen, neure alboan, ama.
‎Ai, nola maite izan nuen ama egun haietan...!
‎URBIAINGO apeza bisita egiterat etorri zitzaigun egun haietarik batean, gezur erran nion:
‎—Eta hala, bada, heldu zen, bai, halako batean, izurritea —erran zuen amak— Eta aita Bartolome egun haietarik batean Iruñatik etorri, eta ikusi zuenean izurriteak eragin miseria, erran zuen, ukabilak hertsatzen zituela: " Urbiainek ez du konponbiderik izanen, Pagabasoko leizea estali arte!" Baina aita jesuitak mintzagai gehiago zituen, itxura batean, bere zakuan, eta hala aritu ginen orduan ere honetaz eta hartaz... eta, Iruñarat itzuli aitzin, galdetu zidan:
‎—Ai, zenbat sufritu nuen nik egun haietan, sinetsirik bainengoen ezen ene seme bakarra infernuan zegoela, eta nola sartu zitzaidan are barrenago indiarrei nien gaitzerizkoa, halako moldez, non, sugeen putzua akabatu nuèn egun berean, hiru indiar gaixto egotzi bainituen harat, ene seme hilaren sufrimenduak gogoan, zeren eta, anitzetan erran izan dizudan bezala, indiarrak txakur errabiatuak baino gehiago ez baitira, eta halatan me...
‎ZORIONEKOAK egun haiek...!
‎Eta alferrikakoak izan ziren, halaber, nik urte haietan eraiki nituen irriak eta esperantzak, zeren eta Nenboz amorosturik nengoèn egun haietan heldu baitziren sei soldadu haiek don Venancioren etxalderat, jujearen manuarekin, zei nak behartzen eta obligatzen baitzituen ene buruaren eta ene pertsonaren atzemaiterat.
‎BAINA, egun haietarik deus ere aipatzekotan, aipatu behar nizuke Antonio Ibarbiaren otoitz egiteko modu hain berezi hura, hastetik beretik hunkitu ninduena, zeren, belaunak lurrean belaunikaturik eta besoak zabaldurik, egunoroz egunoroz emaiten baitzizkien eskerrak, goizez, anaia Eguzkiari, eta gauez, arreba Ilargiari, eta, bide batez, bertze anai arreba guztiei, zeinak baitziren kreazioko kreatura guztiak....
‎Eta guztiok ere egun hari beha jarri, eta ama izan genuen, ohi bezala, prestatze lanen eta gainerako trabailuen ardura bere gain hartu zuena. Eta nola hura baitzen, ordenazale itsuaz gain, zuhurra, ernea eta begi zolia, eta nola, ondorez, haren eskuko izaiten baitzen, jauregiko martxaz denaz bezainbatean, bat bederaren egunorozko lanen eta sailen banatzea eta esleitzea, hala izan zituen egun haietan ere xehetasunik xeheenak kontuan... baita eguraldiarekin lotuak egon zitezkeenak ere, manatzen zuelarik, hartarakotz, ezen piz zitzatela santa Barbararen ermitan hiru kandela, eta eduki zitzatela pizturik bisitarien egonaldian gau eta egun, Nikomediako birjina martiriak Urbiaingo inguru hura tormentatik, ihortzirietarik eta eguraldi gaixtotik libra zezan amoreakatik.
‎Eta itsutua nengoen festa haren handitasunarekin eta, osaba Joanikotekin izan nezakeen adiskidetasunetik harat eta agramondarren eta beaumondarren arteko sasoin bateko liskarretarik harat, harro nengoen etxean hain jende kontuzkoa eta kontuan hartzekoa geneukalako, haien handitasunak ni ere handi eginen banindu bezala. Zeren eta halakoak baitziren jendearen egun haietako harat honatak, gela guztiak apaindurik eta sukaldeko arasak hegaztiz eta bertze hamaika ehizakiz beterik, hauek apal batzuen gainean, haiek gako batzuetarik dilindan... Hargatik, osaba kexu eta arranguratsu sumatu nuenean, erran nion:
‎Eta, ai, nola sentitu nintzen egun haietan bekatuak usteldurik eta korronpiturik, zeren bere burua ustez hain ongi gobernatzen zuena galtzeko bidean baitzegoen, eta zeren orban haiek ezin baitzitezkeen izan ene bekatuaren seinaleak eta ene plazer desordenatuen ordain baizen...! Eta nola sentitu nuen orduan ezintasunaren sastada erraietan, bizitzaz etsirik banengo bezala eta bizitzarekin etsaiturik!
‎ORAIN berean erran dizut ezen Jainkoak ez ninduela bakarrik utzi, eta guztiarekin ere aihertzen naiz erraiterat eta erraiten dizut, berdinzki, ezen gutitan sinetsi izan dudala Jainkoaren Probidentzia nola egun haietan.
‎Eta gogatsu nindoan eta sinetsirik nengoen ezen Jainkoak gidatuko zituela gure urratsak, nola gidatu baitzituen ene konbertsione iduriko hartan, Antonio Ibarbia ene bidean jarriz. Eta nola oroitu nintzen egun haietan Miguel de Sandovalez, Salamancan ezagutu nuen zure lagun hartaz, zeina ere baitzen Utopiaren defendatzaile sutsu! Eta nola oroitu nituen haren hitzak!, Alfonso de Valdésen testu batetik ekarriak:
‎Baina ez nadin aitzina, eta natxekion gaiari. Eta derradan ezen, egun haietarik batean, osabari eta bioi gertatua izan genuela mintzagai bazkalorduan.
‎Eta, hala, apiril erdiko egun haietarik batean izan genuen kanoia jauregiaren aitzinean, bere numeroa grabaturik zuela: 101 Erran beharrik ez dizut ezen, egun haren ospatzeko, bertze festa bat prestatu zuela aitak —dukearen ohorez ospatu genuena baino xumeagoa eta apalagoa, jakina—, inguruko jauntxoak gonbidatzen zituela hartarakotz.
‎ENE malenkonia, oroitzen ditudanean neure haurtzaroko egun haiek, zeinetan ezin dohatsuagoa izan bainintzen...! Baina egun haiek ere handik gutira izan zuten, mundu honetan guztiak bezala, fina eta akabantza, eta, horrela, bertze egun hura oroit dezaket, noiz eta zorigaitzak atrapatu eta bere egin baininduen, berehala ohartuko zaren bezala.
‎ENE malenkonia, oroitzen ditudanean neure haurtzaroko egun haiek, zeinetan ezin dohatsuagoa izan bainintzen...! Baina egun haiek ere handik gutira izan zuten, mundu honetan guztiak bezala, fina eta akabantza, eta, horrela, bertze egun hura oroit dezaket, noiz eta zorigaitzak atrapatu eta bere egin baininduen, berehala ohartuko zaren bezala.
‎Eta, handik harat, Piarres Oihartzabal kapitaina joan zen, eta bakarrik geratu ginen berriro osaba Joanikot, Pedro Huizi, zeina egun haietan kaperako freskoa pintatzen ari baitzen, eta hirurok.
‎Dioskoridesen liburuari buruz, berriz, hauxe baizik ezin erran diezazuket: osabak kasik oharkabean erosi zuela, Marco Contirekin Bolognan egin genuen egun haietarik batean, liburu saltzaile baten dendan sartu ondoren. Zeren eta hatsarrean animaliei buruzko tratatu bat erostekotan egon baitzen, animaliak eta animalien ohiturak izan zituelako ordu arte ikusgai eta ikasgai.
‎Guztia bat batean izan zen, egun haietarik batean ekaitz hura lehertu zitzaigunean —haizea eta euria goiti beheiti, ihortziri eta oinaztura— itsasoaren erdian. Munduan aski ibilia banaiz ere, bertze ekaitz bat jar dezaket haren parean, noiz eta Indietarako bidean haize erauntsi izugarri batek inarrosi baikintuen.
‎Baina aski dut apez hartaz, eta, derradan, akabatzeko, ezen egun haiek ezin gogorragoak egin zitzaizkidala, dolorezko dolore hartan eta bakardadezko bakardade hartan murgildurik, neure eri handiaren galtzearen ondorez. Eta nola maradikatu eta nola gorrotatu nuen itsasoa egun haietan...!
‎Baina aski dut apez hartaz, eta, derradan, akabatzeko, ezen egun haiek ezin gogorragoak egin zitzaizkidala, dolorezko dolore hartan eta bakardadezko bakardade hartan murgildurik, neure eri handiaren galtzearen ondorez. Eta nola maradikatu eta nola gorrotatu nuen itsasoa egun haietan...! Hainbertze gorrotatu nuen, non segur bainengoen ezen han berean akabatu zela ene amorioa.
‎Neure orduko bizimoldearen berri emaiteko, ez dizut, ordea, portu haietan ezagutu nituen jendeen inventariuma eginen, zeren, bataz, luzaro luzatuko bainintzateke, eta zeren, berriz bertzea, zuhaurk imajina baitezakezu nolakoak izan zitezkeen ene egun haietako benturak eta desbenturak. Eta, imajina ez badezakezu, kontuan izan ezen, egia izanik Mignonekin gertatua ez zela egunoroz gertatzen zen gauza, egia zela, halaber, ezen gure egunorozkotasunaren erakusgarri izan zitekeela, gradu batean bai bederen, zeren egunorozkotasunak ere bere usainak baititu, eta gertaki hari zeriona zen, zalantzarik gabe, ene egunorozkotasunaren usainetarik bat.
‎Arestian aipatu dizut Buscón eta aipatu dizkizut Boccaccioren ipuinak... edo berdinzki aipa niezazukeen Tormesko itsumutila edo pikaroen bizimoldearen gaineko bertze edozein kontakizun edo nobela; izan ere, gero eta iduritzenago zait ezen liburu haien orrietarik atereak izan zitezkeela nik egun haietan bertze marinelei aditurikako hainbat historia, edo nihaurk neure begiez ikusi hainbat ikuskizun ikusgarri —konta niezazukeen, konparazione, arnoan zopatzen zen hordiaren kasua, arnoz bete tina batean ito zenarena; edo bertze gizon harena, zeinak amoranteari bihotza atera eta frijiturik jan baitzion; baina ez zintuzket kontakizun hauekin gogaitu nahi, zeren aitzinago ere izanen baitut...
‎Lehen egun haietan, gauzei neurria har  tzen ikasi zuen, hura guztia berez etorriko zelakoan bere onera. Esku oinen aldaketak, hotz pentsatuta, ez zuen aparteko arazorik sortzen, ez zion Brown jaunari ohiko bizimodua egin zezan behaztopa gaindiezinik ipin  tzen; nahikoa zuen neurri txiki batzuk har  tzearekin.
‎Oso ongi betetzen zuen bere tokia, asko maite genuen eta beste inguru batean aztertzeko gaia izango dut gaixo edo erdi gaixo ote zegoen auzia. Auzia, hiru egun haiek bukatu ezinezkoak izan nituela, eta ez nuela hiru egun haietan amaren beste egunetako babes isila inorengan aurkitzen.
‎Oso ongi betetzen zuen bere tokia, asko maite genuen eta beste inguru batean aztertzeko gaia izango dut gaixo edo erdi gaixo ote zegoen auzia. Auzia, hiru egun haiek bukatu ezinezkoak izan nituela, eta ez nuela hiru egun haietan amaren beste egunetako babes isila inorengan aurkitzen.
‎Hala ere, gure amak, eskutik hartu, eta bere babesaz magaleratzen zuen nire egun haietako tristura. Eta haren itzalak gehiago alaitzen ninduen hainbat maite nuen elurrak baino.
‎Dabidek zuri telegrama bat idazten laguntzeko eskatu zidan eta orduan izan nuen zuen artekoaren zorioneko berria. Baina egun haietan lagun italiar bat zegoen etxean eta ezin izan nintzen zuregana etorri, bestela segituan Chevrolet Blazer bat alokatu, eta bidaia osoan zehar segika joango nintzaizun. Ez, otoi, pentsatu dut neure artean, beste zelatari bat ez!
‎Komisaldegiko egun haietan, tortura haiek gehiago ezin jasanda, harmaila batzuen ertzaren kontra bota nuen neure burua. Zauri itzela egin nuen bekoki gainean, odol jarioa hasi zitzaidan.
‎Urte hartan ez dakit atzeratu egin ote zuten Francoren heriotzaren urtemuga edo zer gertatu zen, baina DGSn nengoen egun haietako batean ari ziren txakurrak haren oroitzapenetan, eta gogoan dut denak mozkor arraio eginda zeudela. Txakur haien artean buru egiten zuenetako bat ikusi nuen, ni ninderamanari esaten geroxeago ostera eraman nintzala hara, bere aurrera.
‎Eta, jakina, ostera noiz deituko eta piztia mozkor haiengana noiz eramango ote ninduten zain eman nuen gau osoa, erabat urduri eta egonezinean. Zain egote horixe da, agian, egun haietatik dudan oroimen latzenetako bat.
‎Bazekien gizonak zioen informe hura ez zela osasun informe bat izango, ezpada informe judizial bat, eta berak handik hara esan zezakeenak bere pena larritu baizik ez zuela egingo... Eta, guztiarekin, gizon hark, eta beste saripekoek, egun haietan jarraitu, berari buruz asko bazekiten ere, ez bide zekiten printzipala, ez bide zekiten Henri zela bila zebilena; Henriz, baina, berak sekulan ez zien informazio koskorrenik emango.
‎" Harrezkero", esan zuen," guk ez diagu ikusi. Handik gutxira berriz, kasernako leherketa hura izan zuan eta... hi orduantsu atzeman hinduten ala?"; Xanek baiezkoa egin zuen;" ba, beharbada jakingo ez duana duk, Henrik egun haiek, edo aste haiek, ez zakiat, herritxo batean eman zituela, hemendik ez urruti. Eta, leherketa izan zen egun hartan, herri hartako ostatuan zela, ostalariari (nire ezaguna dena, nik hau berak esanda zakiat) esan ziola, tipo bat han bazterretan ostuka ikusi zuela; bere kusan ote zebilen; eta gure etxeko telefonoa eman zioan, edozer gertatzera guri abisu emateko"; apur batean isildu egin zen, gero jaiki egin zen eta:
‎" Oraindik hirian zela esaten zuten". " Eta", esan zuen Xanek," hemen egin zituen azken egun haietan, zer egiten zuen?". " Bueno, normal...
2001
‎Adibidez, egun haietan Helder Camara kardenala hil zen, mundu guztian ezaguna Brasilgo behartsuen aldeko jarrera garbia agertzeko ausardia izan zuen eliza katolikoko hierarkiko bakarrenetakoa zelako, bakarra ez bazen (astero" Hemeroteka" jarraitu baduzue, ohartuko zineten Z. ARGIAn idazten zutenek estimu handian zeukatela; Francok eta bere jarraitzaileek, berriz, ezinikusi zuten). " Erregimen" arekin bat egiten zuen edozein egunkarik honako buruhaustea izan zezakeen:
‎Zer ote zegoen ezinegon horren atzean? Ez da erraza bete betean asmatzea, jakina, baina baliteke euskal gizartean egun haietan nabarmentzen omen zen zatiketak zerikusia izatea. Izan ere," Arrantzaleak" irakur zitekeen, urrutitik ere, aldizkariaren lehenengo orrialdean.
‎Honen jakitun, eta egoerak zuzenean kaltetutakoen artean leku nabarmena duenez, Euskal Editoreen Elkarteak euskal liburugintza arautzeko irizpide nagusiak biltzen dituen txostena osatu zuen iaz, eta hedabideei aurkeztu zien Durangoko Azokan bertan. Gure liburugintzaren etorkizunerako funtsezkoa den txostena, ordea, nahikoa oharkabean igaro zen egun haietako zurrunbiloaren baitan eta, halaber, arreta eskasa izan du arazoaren konponbidean ekarpen beharrezkoak egin ditzaketen gehienen aldetik.
‎Guzti honek ahalbidetu zuen hedabideen ziriak bere helburuak zeharo betetzea: batetik, egun haietan gertatzen ari zen Panamako inbasio estatubatuarra (3.000 hildako eragin zituena) estaltzea; bestetik, komunismo europarrari merezia zuen amaiera ematea: komunismoa ez zen berez hil, herriak hil egin behar izan zuen, eta bortizki eman zuen azken hatsa, filmetako munstro guztiek bezalaxe.
‎" Iraultza ez zen aukera gisa sentitzen" zioen gutxi gorabehera pasarteak," esentzia gisa baizik; edo iraultzaile zinen, eta orduan iraultzaile buruaz pentsatu eta iraultzaile bihotzaz sentitu behar zenuen, edo ez zinen, baina orduan izan nahia baino ez zen geratzen, eta ez izatearen kulpa behin eta betikoa". Eskaintzak, berriz," Hain zapalduak eta hain libre izan ginen egun haien gomutaz" zioen, haren letra biribil eta argiaz idatzia. (76 77.or)
‎Bere lehenengo operaren arrakasta gozatu ondoren, Un giorno di regno bigarren operarekin sekulako porrota izan zuen, lur jota geratzeraino. Gainera, egun haietan semea eta alaba hil zitzaizkion, eta handik hilabete batzuetara, emaztea. Hala eta guztiz ere, ez zuen etsi, ta gogoz heldu zion berriro lanari.
‎Usain gozoko likidoak ontziratu direnetik hona, perfumegileen erronka nagusienetako bat perfumeen sailkapen egokia prestatzea izan da, alegia, elkarrekin dituzten antzekotasunak edota desberdintasunak nola azaldu ahal diren asmatzea. Zer esanik ez, honetan ere frantsesak izan dira aitzindariak, eta gaur egun haiei esker ditugu perfumeen sailkapenak.
‎Pakistaneko Kipling herritik Indiara itzuri ezin izan ziren sikh gehienak garbitu egin zituzten. Independentziaren egun haietan bi milioi lagun inguru ehoak izan ziren. Milaka eta milaka emakume bortxatuak.
‎Hitzaldi delako hori Bergaran egin dut, azaroaren 4an. Beheraxeago ikus dezake irakurleak nondik sortu zen ni han mintzatzea, egun haietako jaialdiak zirela medio beste zenbait ere min  tzatu ziren bezalaxe1.
‎Arantzazun, zorioneko egun haietan, gipuzkoarrak izan ziren bereziki mintzatu zirenak, Aita Villasante izan ezik eta Villasante mintzatuko da bere ahoz, nahi badu, egoki iruditzen zaionean. Aski egin zuten gipuzkoar horiek (gehiegi, zenbait gipuzkoar zintzoren ustetan) besteri amore emateko:
‎Hipercorren aurkako atentatuaren kazetaritza tratamenduari buruz idatzi zuen liburu bikainean, Estatuko Segurtasunerako Idazkaritzaren Komunikazio Aholkulari Agustin Valladolidek egun haietan esanikoak jaso zituen Antoni Batistak: " Informaziorako eskubidearen gainetik bada beste bat, maila goragokoa inolaz ere:
‎Batean, gogoratzen naiz, liburu baten probak zuzentzen ari nintzen egun haietan, eta hemengo basilikan predikatu beharra izan nuen. Hiru hitz elkarren segidan esaten ezin asmatu, eta hura zen barrega rri gelditzea!
‎Ni, berriz, ez nintzen aberastu izanen egun haietako arrantzari esker. Nikolasek bien partez aritu behar izan zuen.
‎Etxean mugimendu handia ibili zen egun haietan. Izeba etorri zen Beratik, amari kasu egin eta aitari etxea gobernatzen laguntzera.
‎Uxatuko zituen beldurrak eta ez zuen alde eginen, Martin Joxe berriz ere harrotzen bazitzaion. Ohatzea leiho ondora eramana zuen, eta erdi etzinda emanak zituen egun haiek guziak. Zubiko Bentara begira.
‎Jokinek zaharrago zirudien. Komisaldegiko egun haiek ez zitzaizkion alferrik pasa. Gabardina zurixka jantzita zeukan, hegala altxatuta, zeinak adina areagotu egiten zion.
2002
‎Etxekoen arreta eta indar guztiak eskatzen zituen sagardoa egiteak. Litekeena da sagardoa egiten ari ziren egun haietan dolarearen inguruan lo egin izana.
‎Gure ama eta Asun bi izaki berdinezak zirela begitandu zitzaidan. Ez dakit nola, baina ama minak jo ninduen eta egun haietan beste gonadunik ez nuen gogoan izan.
‎Bestalde, ezbehar honen kariaz zabal zabalik izan ziren jaun andre gorenen etxeak eta alde guztietatik iritsi ziren sendagarri eta sendagileak; hiria, egun haietan, goibel bazen ere, asaba zaharren garaian bezalatsu zegoen, borrokaldi gogorren ondoren eskuzabaltasunez eta arretaz zaintzen baitzituzten zaurituak.
‎Etzan egun haietan Efeso, n beste izketa gairik entzuten, eta denak ikusten zuten andera hura benetan garbia ta aratza zala, ta bere senarraren maitetasuna ederki gordeten zuena, orrela guztieri jarraibide zuzena erakutsiz. Egun haietan, erriko agintarien aginduz, ohoin batzu gurutzetan josita erhain zituzten, eta egin egiñean ere, gurutze haiek, alarguna negar zotinka zeragoion lekuari abaño abaño jarri zituzten.
‎Eta ez zekien nola aldendu hura handik. Harik eta, Soniak dendara bisita egin zion beste egun haietako batean, iritzia eskatu zion arte. Soniak esan zion:
‎Hurrengo lau hilabeteak, hobeki esanda. Batzuetan, elkarrekin bizitzen jarri ginen lehen egun haietan batik bat, biok jada lotan geundela, mugimendu urduri batzuk egiten zituen Sarak, kasik elektrikoak, ustekabeko dardara batek hartu balu bezala. Eta ni itzarri egiten nintzen.
‎Eta Jonekin edo haren emaztearekin hitz egiten nuen. Ekainek onera egin zuen egun haietako batean, berriz, haurren sufrimenduaren zentzuaz aritu nintzen Jonekin. Baita hiesaz ere.
‎ama hilzorian zegoela. Zenbat agurmaria errezatu nizkion nik egun haietan etxean genuen Ama Birjinaren irudiari! Eta promes egin nion Itziarko erromesaldira joango nintzela, oinez, baldin eta gure ama sendatzen bazuen.
‎Zeinen poz handia hartu nuen, egun haietako batean aita irritsu itzuli zitzaigunean, ez dakit bederatzigarren edo hamargarren egunean! Esan zidan:
‎Zuzendaria kanpoan zen egun haietan, eta, halakoetan, ikasketa burua zen zuzendari lanak betetzen zituena. Urte batzuk lehenago, irakaskuntzari apalegi iritzirik, Â politikan hasi zen.
‎Aitona hil zenean nik zazpi urte doi nituen, ez zidaten aitonaren gorpua ikusten ikusi, baina ikusi izan banu bezain garden gogoratzen dut egun haietako batean izan nuen ametsa. Aitona bizkar sendoko gizona zen, lasaia, onkotea.
‎Oroigarria apetazkoa zuela aitortu zuen Mentxuk, benetan gogoangarriak izan ziren egun haien aztarrena edukitzearren. Zantzoka gogoratu zituzten aurreko urtean filmaren emanaldietan bizi izandakoak.
‎Aurreko kantoiko etxean bigarren solairutik gora argitzen zuen eguzkiak, eta gerizpeko freskura diosal legez interpretatu zuen. Udaberri hondarreko egun haiek ezusteko atseginak zitzaizkion. Begietan zuen irribarrea, ezpainetakoa ingurukoentzat nabarmenegia izango zelakoan.
‎Neguak berdinak dira Londresen. Fernandok gogorapen argiak ei zituen Gerra Zibileko egun haietaz. Hogei bat urte bide zituen garai hartan, Josek beste gutxi gorabehera.
‎Ezagutarazi zioten Marriot Fernandori esker zebilela Gernikan, nazionalek ez baitzuten ingeles askorik gura lehen egun haietan.
2003
‎bere burua era negatiboandefinitzea; hau da, alternatiba gisa baino gehiago, zerbaiten kontrako mugimendu modura. Haatik, badirudi batzuk ohartu direla dagoeneko akats horretaz eta, hori dela kausa, gaur egun haien buruakglobalizazioaren aurkari modura baino globalsolidario gisa aurkezten dituzte (definizioa positibatzen saiatu direla, azken batean).
‎Gai ugari plazaratu ziren bertan: propaganda gehiago egin beharra, haurtzaindegiaren beharra; Iparraldetik ikasle gutxi joan izana; bertan emandako hitzaldiak aldizkari baten bitartez argitaratzeko premia 64 eta nola lortu egun haietako lana urte guztira zabaltzea. Izan ere, Euskal Unibertsitateak etengabea eta iraunkorra izan behar zuen, eta ez zen muga tu behar 12 egunez Donibanen elkartzera.
‎Aipamena luzea den arren, Laura Mintegiren oroimenak bikain adierazten du egun haietako giroa:
‎Bai, mendebala argiago zegoen ekialdea baino, dudarik ez! Eta jendea kantari hasi zen, oihu eta txilio, azken egun haietan bere egindako eslogana batera eta bestera astintzen zutela: " Pello Oilarra eta Azpil!
‎egunero auskalo zenbat aldiz, Txominek etxetik alde egiteko erabakia hartu zuenetik. Ez, ez du negar eginen, Jesusen Bihotzari ere zin egin ez zion, bada, egun haietako batean, ez zuela negarrik egingo, baldin eta semearen bisita izateko grazia bazuen, zeren berak bere gorputz arimak baino gehiago maite baitzuen hura, eta zeren ez baitzuen, halatan, semea tristatzeko eta goibeltzeko eskubiderik!
‎Hara... Antzina, Lurra sutan zegoèn egun haietan, aingeru eta deabruen arteko borroka gertatu zuan. Borroka latz baten ondorioz, aingeruek deabruak garaitu, eta hauek sutara kondenatuak izan zituan, hori badakik.
‎Harrigarria izan zen oilarrak Azpilen izan zuen harrera, ezein azpildarrek ez baitzuen bizitza osoan halakorik ikusi! Ez don Esteberen sermoirik, ez Patxiren ezkutuko lanik... egun haietan Pelloren oilarra zuten herritarrek mintzagai bakar, halako moldez, non" Pello Oilarra" deitzen hasi baitzitzaizkion Pellori. Baina oilar hark bazuen akats bat:
‎Hamar egunetan luzatu zezaketen atxiloketa. Hamar egun haien eskuetan eternitatea da.
‎Ondo ondoan eraman du denbora guztian, isil isilik eta burumakur. Lekutan geratu dira erbien atzetik lasterka egiten zuen sargoriko egun haiek.
‎Mahats bilketa garaia zenez, bazekiten biltegi hura mahatsa pilatzeko erabiltzen zutela Ubernako nekazari batzuek, horregatik tabernara mokadu bat hartzera joan ziren arte itxaron zuten erreka bazterreko makalditik mugitu gabe. Mahastietatik bide errazagoa zuten inondik ere, baina egun haietan ez zegoen bertatik pasatzerik traktore, erremolke eta langile pilarekin topatu gabe. Jendea ahal zen neurrian saihestu nahi zuten.
‎Neskaren aldartea dezente aldatu zen egun haietan, baina sekula ez bere ohiko irribarre uzkur hartatik harago. Halere, geroz eta sarriagotan arrimatzen zitzaion.
‎Lo egiten zutenean bizkarrean sentitzen zuen bere gorputzaren kontaktua, bero bila joana, eta garai hartan hasi zen atseden uneetan burua bere sorbalda gainean jartzen. Beste egoera batean ziurrenera ez zuen bere arreta bereganatuko, baina egun haietan konturatu zen behin baino gehiagotan joaten zitzaizkiola begiak neskaren ipurdi aldera.
‎Balio positibo batzuk, ordea, agertu ziren egun haietan, eta bere horretan jarraitzen dute oraindik ere. Hasteko, kalte zuzena jaso zuten —eta tamalez horietako batzuk jasotzen ari diren— atxilotu eta torturatuekiko elkartasuna erakutsi zuen gizarte osoak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
egun haiek bat 129 (0,85)
egun haiek ez 20 (0,13)
egun haiek gertatu 15 (0,10)
egun haiek egin 10 (0,07)
egun haiek bera 9 (0,06)
egun haiek bizi 7 (0,05)
egun haiek berri 6 (0,04)
egun haiek ere 6 (0,04)
egun haiek giro 5 (0,03)
egun haiek ni 5 (0,03)
egun haiek behin 4 (0,03)
egun haiek bezala 4 (0,03)
egun haiek bi 4 (0,03)
egun haiek egon 4 (0,03)
egun haiek egunkari 4 (0,03)
egun haiek gogo 4 (0,03)
egun haiek gogoratu 4 (0,03)
egun haiek ondoren 4 (0,03)
egun haiek oso 4 (0,03)
egun haiek poz 4 (0,03)
egun haiek ukan 4 (0,03)
egun haiek albiste 3 (0,02)
egun haiek beste 3 (0,02)
egun haiek galdetu 3 (0,02)
egun haiek hain 3 (0,02)
egun haiek irakurri 3 (0,02)
egun haiek Iruñea 3 (0,02)
egun haiek lagun 3 (0,02)
egun haiek lan 3 (0,02)
egun haiek lo 3 (0,02)
egun haiek metatu 3 (0,02)
egun haiek oroitu 3 (0,02)
egun haiek sargori 3 (0,02)
egun haiek akabatu 2 (0,01)
egun haiek ama 2 (0,01)
egun haiek amets 2 (0,01)
egun haiek arnastu 2 (0,01)
egun haiek atera 2 (0,01)
egun haiek bai 2 (0,01)
egun haiek berak 2 (0,01)
egun haiek bertze 2 (0,01)
egun haiek bete 2 (0,01)
egun haiek bezain 2 (0,01)
egun haiek bigarren 2 (0,01)
egun haiek bildu 2 (0,01)
egun haiek bizitza 2 (0,01)
egun haiek buru 2 (0,01)
egun haiek emazte 2 (0,01)
egun haiek emozio 2 (0,01)
egun haiek ene 2 (0,01)
egun haiek epaitegi 2 (0,01)
egun haiek erakutsi 2 (0,01)
egun haiek esan 2 (0,01)
egun haiek estres 2 (0,01)
egun haiek etxe 2 (0,01)
egun haiek ezagutu 2 (0,01)
egun haiek gauza 2 (0,01)
egun haiek gehien 2 (0,01)
egun haiek gertakizun 2 (0,01)
egun haiek goiz 2 (0,01)
egun haiek gorabehera 2 (0,01)
egun haiek gu 2 (0,01)
egun haiek haize 2 (0,01)
egun haiek halaxe 2 (0,01)
egun haiek harritu 2 (0,01)
egun haiek hasi 2 (0,01)
egun haiek hegoalde 2 (0,01)
egun haiek herri 2 (0,01)
egun haiek hitz 2 (0,01)
egun haiek hura 2 (0,01)
egun haiek igaro 2 (0,01)
egun haiek ikusi 2 (0,01)
egun haiek inoiz 2 (0,01)
egun haiek inor 2 (0,01)
egun haiek iragan 2 (0,01)
egun haiek iruditu 2 (0,01)
egun haiek isil 2 (0,01)
egun haiek itxi 2 (0,01)
egun haiek jasan 2 (0,01)
egun haiek jende 2 (0,01)
egun haiek jo 2 (0,01)
egun haiek joan 2 (0,01)
egun haiek kontu 2 (0,01)
egun haiek konturatu 2 (0,01)
egun haiek maiz 2 (0,01)
egun haiek Miguel 2 (0,01)
egun haiek nabarmen 2 (0,01)
egun haiek nahiko 2 (0,01)
egun haiek neke 2 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia