Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 100

2004
‎hitzak sentimenduaren errainu apal direla, eta oihukatzen dudan" Biba Balantzategi" bakoitzagatik ehun biba gehiago dauzkadala bihotzean. Eta ez zure garai haietan den dena jolasa eta gozamena izan zelako, zeren, zuk badakizu, gerra osteko egun haietan poza adina izan genuen pena, eta askotan, pena hori latza izan zen. Bai, hamaika kolpe hartzeko jaioak gara.
‎—Ene lagun maitea —esan zidan egun haietako batean— Orain bizi duzuen egoera parentesia besterik ez duzu. Genoveva kartzelara eraman dute, beharbada denbora luzerako, eta nagusi berriren bat azalduko da noiz baino noiz Balantzategin.
‎Mutilen herrian pasatako guztia ez dut esango. Nahita ere, ezinezkoa litzateke, zeren udako egun haietan sentitu eta ikasi nuen guztia ez bailitzateke entziklopedia batean kabituko; baina, hori alde batera, esan dezakedan guztia ere ez dut esango. Izanez ere, zergatik ibili luzamendutan, xehetasunez xehetasun, egia esaldi bakar batekin erabaki ahal denean?
‎Pentsa noradinokoak ziratekeezun kolpu haik egiten zituzuen hots eta durrunda, non herri hartan eta kolpuek iraun zizien hirur egunetan, ez baitzen lo egiten ahal. Ihurk ere ez zizun egun haietan lorik egin, ezta enperadoreak berak ere. Eta Eutropiok?
2010
‎Zehatza izan zen. Carlosek ez zuen" prestakuntza" beste kezkarik, eta behitegiko lana bukatu orduko planoak aztertzen hasten zen (Madrileko ministerio baten eraikuntzakoak, egun haietan), edo teoria ikasten(" Kolonialismoaren ondorioak Hirugarren Munduan"). Beste muturrean, Josebak ez zien minutu bakar bat ere eskaintzen borroka kontuei.
‎" Hay mucho inocente en el mundo", erantzun zion osabak. Efrainek pentsatu zuen egun haietan telebistan maiz azaltzen zen Texaseko preso bati buruz ari zela, zeini heriotza zigorra emango baitzitzaion aste hartan bertan. " Ytambien mucho culpable, patron", esan zuen Efrainek, osabari altxatzen lagunduz.
‎Zergatik deitu ote zion horrela galdetu nion neure buruari, eta ez Obaba Ranch edo zerbait antzeko. Gutxiena pentsatzen nuen egun batez bertan biziko nintzela; Stoneham rantxo honetan berrituko nituela egun haietako gertaerak, baita une hura bera ere, eta aldameneko gelan Liz eta Sara nire bi alabak egongo zirela telebista ikusten: hain arrotzak mundu harekiko non nire oroitzapenen errelatoa, inoiz irakurriz gero, asmaketa irudituko zaien.
‎Oso tipo osasuntsu eta kirolaria bada ere —herri osoak dakienez— egun haietan bulegoan bizitzen ari ginena eramangaitza izango zen edozein pertsonarentzat, eta gureak azkar egin behar zuen espazio itxi hartan" ezertan ere ez" jarraituz gero. Aurki gaixotuko ginen, ondoren zein ondorioz lagunak izateari betiko utziz.
‎Bere gudaldi, lapurreta edo itsas operazioetatik itzulita, Harena bisitatu zuen egun haietako batean Bizargorrik. Ama eta emazteak agurtu zituen, banan banan, denentzat izan zuen hitz goxo bat, baita laztan bat bere ume txikientzat ere; familia osoa agurtu ondoren, Fatimak esperantzatxo bat gordetzen zuen arren, azken ohaideetako bat hautatu zuen loaldia goxatzeko; gero, berriz, kuluxkatik jaiki zenean, bahitutako neskaz galdetu zuen, eta harekin egon zen puska batean hizketan.
‎" el clero esp. pueda causar las felicidades fisicas y morales de lospueblos". 10 dobloiko saria irabaziko zuen dirkurtso hoberenarenagatik Pedro Diaz de Valdesek, Bartzelonako inkisidore egun haietan, eta gero apezpiku:
‎Marokok mugimendu nazionalistara deitu eta, Sahara okupatzeko martxa baketsua antolatu zuen, Martxa Berdea deitu zena. Milioi erdi marokoar sartu ziren Saharan egun haietan. 1975eko azaroan, Francisco Franco hilzorian zegoela, Espainiak Marokoren eta Mauritaniaren eskuetan utzi zuen lurraldea.810 Frente Polisarioko 30.000 errefuxiatu basamortura erretiratu ziren, Aljeriaren babespean.
‎Albert Einstein instituzio politiko eta judizial supra estatal handia azkartzeko ideiarekin zebilen egun haietan. Estatuen gainetik, gizakia gizakiarekin bezala estatuek elkarrekin borrokan ari zirenez gero, estatu orokor bat nahi zuen mundurako, juezaren papera egingo zuena nazioartean.
‎Espainiako Gerla Zibilera boluntario sartu zen, POUM katalaneko lagunekin, faxismoaren kontra. Bala bat eztarrian edukitzea zer den sentitu eta estalinismoa inguruan aurkitzea zer den ere ikasi zuen egun haietan. Agente estalinista bati buruz idatzi zuen, Homage to Catalonia liburuan:
‎Hogei egun haien ondoren, desastrearen balantzea egiteko orduan, hildako espainolen kopurua ezin da zehatz jakin, 12.000 inguru izan zirela kalkulatzen da. Batzuen esatera, ez ziren 9.000 baino gehiago izan, soldaduen zerrendak puzturik zeudelako Melillako intendentzian.
‎Eta Espainiarekiko harremanak mantendu nahi zituela, ez okupazio militarraren terminoetan, baizik eta komertzio eta zibilizazioaren alorretan. Horixe adierazi zuen Mohamed ben Azerkanek egun haietan eta Mahmed ben Abdelkrimek geroago:
‎Arrifiaren guduak bi edo hiru egunekoak izaten ziren, kanpainaren iraunkortasuna galtzen zen horrela batzuetan. Annualeko egun haietan, gozatu zuten etsaia akabatzen eta ahal zutena harrapatzen.
‎Espainolek hegazkinetatik egindako erretratuak izango zituzten, baina ez zuten zapaltzen ari ziren lurra ezagutzen. Gero, egarria ere larria izango zen udako egun haietan, eta moroek hobeto agoantatuko zuten kinto espainolek baino. Ez zuten Arrifeko moroek sakanez sakan ibiltzeko askorik behar izaten, sandaliekin edo ortutsik.
‎Berenguerrek Jebalan lortutako garaipenen enbidia izango zuen akaso, lurra okupatu beharra zuen berak ere. Sebastian Balfourrek kontatzen duenez, 476 Espainiar Ejertzitoak 25.720 armagizon zituen Arrif sortaldean egun haietan: 13.000 infanteriakoak, 5.300 natiboak, 3.000 artilleriakoak, 1.500 ingenieriakoak, 1.200 kuartel almazenetakoak, 1.000 zalduneriakoak eta 600 sanitario.
‎Bilatzen zuten tesoroaren barruan zuten europarrek bihotza. Europar izateko lotsa sentitzen zuen egun haietan Miguel de Unamunok, Europa berde, gizen, oligarkia Elizaren besotik helduta bizi zeneko zibilizazio autokonplaziente hartakoa:
‎Aireango irlatik beheko errebeldeei haitzak jaurtitzea hegazkin bonbardaketaren lehenengo erreferentzia literariotzat hartzen da. Gilbert Keith Chestertonek, 1916ko irailaren 16ko Illustrated London News kazetan, egun haietan Londres bonbardatzen zituzten zeppelin globo gidatuak zirela eta, Laputako irla aipatu zuen.
‎" Jainkoa hil da" abisatu zuen egun haietan Friedrich Nietzschek, albiste hori fraideen belarrietara segituan helduko ez zen arren. Gizakia Jainkoaren omnipresentzia eta probidentziatik libratu zela esan nahi zuen, filosofoak.
2011
‎Cesare Pavesek arrazoi badu, haurra izatea ez da heldutasunaren talaiatik uste dugun bezain ederra. Zoragarria izan daiteke, dudarik gabe, haurtzaroa lekutan dagoela konturatzean egun haietarako bidaia engainagarria egitea. Txiki hark hitz egingo balu, ordea, postala grisagoa litzateke.
2012
‎Hondartzaren erdian jarraitzen zuen, baina bakar bakarrik, ez AIAren baporeak ekarri berritan bezala. Lehen egun haietan bazirudien Kongoko alde hartan ez zela beste ezer gertatu imajinaren etorrera baizik; ez zuela jendeak, hala Force Publiqueko ofizialek nola askariek, zerbitzariek, edo haien andreek, haren aurpegiko sudur ezpainen forma beste hizpiderik. Baina egunak pasa ahala hondartza husten hasi zen, eta bisitari bakanek imajinari begiratu bat eman eta beren zereginekin jarraitzen zuten.
‎Ez zeukan Samangara joateko gogo apartekorik, baina ez zen oso bizkorra izan behar baztertu egin zutela ikusteko. Kapelu gorriek aise egingo zuketen Yangambiko lan militarra egun haietan, eta edozein ofizialek balio izango zukeen behin behineko agintea hartzeko, inork baino hobeto Richardsonek bere beteranotasunagatik eta, batez ere, protestantea zelako eta Ama Birjinaren kontuak oso urrun geratzen zitzaizkiolako; baina Lalande Biranek kastigatu egin nahi zuen, apartatu espedizio hark izan zitzakeen onura guztietatik. Den dena bere buruarentzat nahi zuen Lalande Biranek:
‎Eta holaxe holaxe, aldaketarik sumatzeke, Adanek ez zuen mirarik izan lehen egun haietan, eta negargurarik ere ez zuen sentitu, eta larritasuna berriz ametsetan bakarrik, aingeru ezpatadun bat azaltzen zitzaiolako mehatxuka sagar baten gorabehera zela eta. Baina, ametsak amets, goizaldeak bakea ekartzen zion Adani.
‎Gertatu da inoiz klasera joaten ez diren ikasle horietatik bat beltza dela eta horrek egin duela salaketa irakaslearen aurka" ke beltza" adierazi duelako. Alferrik izango dira irakaslearen desenkusa guztiak, alferrik bere esplikazioak adieraziz" ke bihurtu" esan duenean" desagertu" esan nahi zuela besterik gabe eta egun haietan lliada berrirakurtzen egon zelako agian atera zitzaiola" ke beltza" (lliada obran askotan esaten baita" itsasontzi beltzak"," olatu beltzak"," errai beltzak"...). Laburtuz, politikoki zuzena ez den hitz bakar bat erabiltzeagatik galtzen du Coleman Silk irakasleak bere bizitza osoa.
‎Nora noa? nire ipuin liburuan kontatu dut egun haietako bere esperientzia apartekoa, pertsona haien guztien omenaldi gisa). Gauzak ordea erabat aldatuko ziren hamar bat urte geroago.
‎Txutxu mutxuak geldiarazteko modu egokia izan zen, baina ez zen hori maisuaren amaren helburu bakarra; izan ere, gaizki esakak amaitu eta gero ere, bere ondoan eserarazi zuen Magdalakoa egun haietako batean, otoitzean elkartu zirenean, eta buru gaineko zapia erdi erorian ikusi zion batean bere eskuz hartu eta atondu zion, ile gainean.
‎Eta gauza jakina da Luis I.a Nafarroako erregea bi hilabetez ere ez zela bizi izan bere erresuman, eta berrogeita hamar egun haietatik hogei ohean eman zituela errege erregina frantsesek
2013
‎Honela zioen: " Etorri zen, bada, Jesus, eta Lazaro lau egun haietan hilobian zegoela jakin zuen".
‎Giro ederra zela eta, turistentzako barku bat hartu eta joan etorri bat egin genuen badian barrena. Golden Gate ren azpitik pasatzean, Angelak, Kaliforniako lehen esplorazioei buruzko lanak irakurtzen ari baitzen egun haietan, azalpena eman zigun:
‎Zenbait historialarik gogor juzgatzen dituzte Oterminek egun haietan hartutako erabakiak, hain ondorio larrikoak. Texas State Historical Association delakoak, hala ere, haren legatua errebindikatzen du:
‎Acoma herriak bizirik iraun zuen hareharrizko mesa ren gailurrean, eta Nuevo Mexicoren" baketzea" aldi baterako baino ez zen izan. Hala ere, egun haietan erakutsi zuen errukieza orban ezabaezina bilakatu zen Oñaterentzat.
2014
‎Ez da aipatu liburu honen kontaeran, baina gogoan izan nuen bi urte haietako ordu bakoitzean. Ekintzen inguruko poz eta minak dorreak bezala zuti zitezkeen nire egun haietan; baina, haizea bailitzan berrituz, eragile sekretu hura berrindartu egiten zen nire bizitzako osagarririk iraunkorrena bihurtuz, bukaera arte ia. Eragile hura hilda zegoen gu Damaskon sartu ginenerako".
‎Behin auzoan, jabea ez zen lekuan bizi, tindurrak baziren han ari lanean. Xantierra erdi egina zelarik ez zen azantz handirik ezagun bizpahiru egun haietan. Auzoko gizon zahar bat jin zitzaidan eta galde egin.
2015
‎Preso batzuen heriotza data, zigor ziegetan hildakoenarena batez ere, benetakoa baino bi egun geroagokoa izaten da; preso haiek paperetarako bi egun geroago hil ziren mundurako baino. Bi egun haietan, jagoleak ohartzen ez ziren bitartean, ziegakideek hildakoari zegokion janaria partekatzen zuten. Gehigarri xume bat.
‎Elurra alanbre hesietan pausatua, elurra barrakoien teilatuen gainean lo, elurra juduen oinpean bizi. Tira, egun haietan Iruñea inguruko mendiak elurtuta zeuden, masailetan elur hura ukitua zuen haizearen laztana neraman, eta Crusoe zelako merkatari ingelesa bezain adoretsu izan behar nuen autoan hirira heltzeko, nire kasuan otso gosetien erasoa jaso ez nuen arren. Egia da aurkezten ari nintzen poema liburuan Smila andereñoa eta haren elurrerako bereizmen sen berezia izenburuko poema bat zegoela.
‎Lubakian dena zen hotza, zorriak, lohia, odola, kaka eta gorpuen ustel usaina. Eta gerraosteko egun haietako bizimoduaren lazeria eta zikoizkeria ikusarazten bazenien, harrituta begiratzen zizuten, dezepzionaturik, huraxe ez baitzen inolaz ere borrokalari solidario haiek beterano batengandik espero zutena, eta zer esan ez zekitelarik zaplada bat bizkarrean eta adio.
‎2011ko apirilaren hasieran, Gabriel Insaustiren Vida y milagros poema liburua irakurtzen ari nintzen. Dataz oroitzen banaiz, egun haietan ohatzean sukar erreak jota nengoelako da. 32 orrialdeetako poemaren titulua da" Otros apuntes para un poema meditativo".
‎Bitartean, Tina de Jarque artista egun haietan antzezten ari zen La Habanako Gran Teatro Nacionalen, Otgia dorada errebista aurkeztuz. Hain etsita Espainiatik atera ondoren, Rio de Janeiron lur hartu zuen bere konpainiarekin.
‎Uzkudunek Azkoitiko apaiz baten bitartez ezagutu zuen Bastanchury, Mexikon ezarritako lege erlijioso berrien kariaz abadea bertako misiotik bota egin baitzuten eta orduan aterpea bilatu zuen euskal dirudunaren babesean. Zinema munduko glamourrez beteriko festa horietan Uzkudunek bi lagun oso kuttun egin zituen, egun haietan Hollywooden arrakasta itzela zuten bi emakume aktore mexikar ospetsu, Dolores del Rio eta Lupe Velez.
‎Bow egun haietan pelikula bat ari zen errodatzen Gary Cooper aktore hasiberriarekin.
‎Paulino Uzkudunek oparitu zion aurreko urtean La Habanan elkar ezagutza egin eta egun gutxira. Vedette ospetsua jiran ari zen egun haietan En plena locura deituriko errebistarekin Gran Teatro Nacionalen eta Uzkudunek konbate bat izan zuen egun batzuk lehenago handik oso gertu, Almendares parkean, non Martin O' Grady pugila garaitu egin zuen. Lagun talde batekin Uzkudun funtzioa ikustera joan zen eta, behin amaituta, kamerinoetara jaistera animatu zen vedettea zoriontzeko asmoz.
‎—Benetako Orgia doratua izango duk erantzun zion besteak irribarrez gogoratu zenean egun haietan Madrilen arrakasta osoz vedette ak antzezten zuen funtzioaren tituluaz.
‎Rosaritok negarra erruz egina zuen azken egun haietan, batik bat gauetan, behin eta berriro Paulinorekin gogoratuz. Ezin zuen burutik aldendu istant batez ere.
‎GU klubeko lagunek dena zuten antolatuta azken neurriraino. Paulino Uzkudun egun haietan Donostian zegoela aprobetxatuz, konbentzitu egin zuten Tolosan aritu zedin arbitro lanetan Gaztañaga adiskidearen konbatea neurtzeko. Nahikoa izan zen Ladis Goiti doktorearen hitz bakar bat Uzkudunek, duda izpirik egin gabe, baiezkoa emateko.
‎Zertxobait lo egina zuen halleko besaulkian, nahiz eta inolako erosotasunik gabe. Loak hartu bitartean, azken egun haietan bizi izandako guztia errepasatzeari ekin zion, irudiak biziki imajinatzen saiatuz. Garbi zekusan Tolosan Goiti doktorearen adiskideekin izandako bilera.
‎Ernatzeko moduak, haiek. Alabaina, aisa larriagoa zen euskararen agonia Erronkarin, egun haietan... Azkenekoak?".
‎532. Bilboko Alderdi popularraren egoitzara joan zen ELAren ordezkaritza, idazkari nagusia buru zuela; harrera abegikorra egin zieten bertan ziren buruzagi popularrek eta, egun haietakoa pasatu ostean, bi erakundeen arteko bilera egiteko proposatu zieten; bilera irailaren hasieran egin zen eta ez zuen etekin handirik eman.
‎Ezker Abertzaleko erakunde guztiak hartara zeuden buru belarri. Ez dago zehaztasunetan luzatu beharrik, Ezker Abertzalea osoan egun haietarako zegoen ilusioa eta konbikzioa azaltzeko. Horrexen pozean genbiltzan denok.
‎ELAk fermuki gaitzetsi zituen Miguel Angel Blancoren bahitze eta hilketa, atxiki egin zitzaien egun haietako aldarrikapen eta dolu ekimen instituzionalei, eta PPrekin bildu zen Ermuko gaztearen alderdikideei sindikatuaren dolumina eta elkartasuna azaltzeko, 532 baina ez zuen aldatu IX. Kongresuak konfirmatu berria zuen ildoa; aldiz, berretsi egin zuen bakearen, berradiskidetzearen eta bizikidetzaren alde lanean jarraitzeko borondatea, ez zien men egin LABekin hausteko nonahitik areagotu zitzaiz...
‎Orduan ELAk, LABekoek proposatutako ekintza mota onartuz, aste buruko itxialdi baraualdia proposatu zuen; azkenean, hiru eguneko itxialdi baraualdia adostu zen, azaroaren 27tik 30ra; itxialdian hainbat erakunde eta sektoretako lagunek hartuko zuten parte bi sindikatuetako ordezkari gorenekin batera. Itxialdi baraualdia Donostian burutu zen, Ibaetako kanpuseko Informatika fakultatean; barau egileak 43 izan baziren ere, 617 ehunka lagun hurbildu ziren egun haietan Ibaetara elkartasuna adieraztera eta bertan antolatu ziren ekitaldietan parte hartzera.
‎Abertzaleen artean itxaropena piztu zuen 13 akordioak; egoera hits hartan batzuek zein besteek erakutsitako ausardia eta malgutasunak, adostasunerako borondateak eta, errepresioaren erantzun hutsetik harago, konponbidearen inguruan indarrak biltzeko erabakiak, zerbait aldatzen hasia ote zenaren irudipena zemaion askori; 636 Gernikako haize berrien ukitua hauteman zitekeen egun haietan.
‎LABen jokamoldea izan zen ELArentzat egun haietako albisterik pozgarriena: HBren grebaren birmoldaketa ahalbidetu izanak, kale borrokaren inguruan eginiko kritikak, edota 13 deialdiaren ezeztatze agiri adostuak, 659 LABek artean inoiz erakutsi gabeko konpromiso maila adierazten zuten, bai ELArekiko elkarlanaz, baita, oro har, aurrerantzean bultzatu beharreko estrategiaz.
‎Aipatu txostenean esaten zenaz aparte, ez zen aurreikusten IV. Kongresuaren adierazpen berezirik hain zuzen ere egun haietan eztabaidatzen ari zen Autonomia Estatutuaz; alabaina, Euskadiko Ezkerrekoa zen batzarkide batek aurkeztutako emendakinen inguruko diskusioa saihestu nahian, Estatutuari buruzko ebazpen bat aurkeztea adostu behar izan zuen Kongresuko mahaiak; horrela onartu zuen Gasteizko Kongresuak Autonomia Estatutuari buruz propio egindako ebazpena, 99 zeinak, haren hutsuneak onartuta ere, autogobernura...
‎Idealizazioa ezinezkoa zela, Diktadorea hil zen egunaren ondoren ikusi zen batez ere. Agurea egun hartan benetan hil zenik ere ez da sekula konfirmatu, zeren eta ez dakigu egun haietan hil zen bene benetan frankismoa, autopsiarik ezin izan zaiolako egin oraindik frankismoari.
‎Borroka armatua autodefentsa bat zen, zapalketaren aurrean duintasun apur bat erakusteko modua. Goio, Felipe eta herriko beste batzuk Iparraldean errefuxiatu ziren egun haietan, Poliziak nire adiskide bat, Patxi, preso hartu zuen, Iruñean. Guardia Zibilak nire beste bi lagun hil zituen, handik gutxira, Gernikan:
‎Guztia, jakina, aurrezki kutxako bezeroen kontura. Izan ere, jardunaldi haietan parte hartu zuen pertsona batek aitortuko zuen bezala, egun haietan CANek dirua barra barra xahutzen zuen eta ez zitzaion gastuari erreparatzen. Aditu haien etorrera ez zen musu truke.
2016
‎Sinestu edo sinestu plantak egin, Txanton, baina utzidazu. Kontua da epaitegiko deklarazioei esker orduz ordu berregin daitekeela zertan ibili zineten egun haietan. Badakigu iluntzeko zortziak aldera pasa zela matxino saldoa plazatik gora Azkoitirako asmoarekin, hala dio Probintziako dokumentuak zaintzeko bere etxean giltzapetu zen Enparan diputatuak, txistua eta danborra aurretik zutela pasatu ere, musikaria modu txarrean aterata etxetik.
‎Aurreko uzta eskasak are okerrago bihurtu zuen egoera. " Llego ya en Guipuzcoa el precio de la cosecha hasta no llegar el jornalero a ganar con su trabajo para solo pan", idatzi zion egun haietan Atanasio Esterripa jesuitak Madrilen konpainiak zuen prokuradoreari, Isidro Lopezi.
‎Eztiak eta guzti, oroitzapen haiek ez ziren noiznahi libre uzteko modukoak, zeren bere aldarte animikoa aldatu eta, berak inoratzen zuen kimika baten bitartez, bat ekartzen baitzioten orainari buruz: bere bizitza zinezkoa aspaldi hartan gelditu izan balitz bezala, erretenak gainezka jartzen zituen euriaren pean, eta bere orainak egun haien gehigarri huts, egun haien adabaki traketsaxolarik ez balu bezala. Oroitzapenak sugearen txistu ziren, beraz, pozoi bat zeramaten beraiekin; are eta arriskutsuagoa eztia zen partez; are eta arriskutsuagoa oraindik bere kasuan, Don Beldurren erresuman zebilela eta Stefano bezalako etsai bat atzetik zuela.
‎Eztiak eta guzti, oroitzapen haiek ez ziren noiznahi libre uzteko modukoak, zeren bere aldarte animikoa aldatu eta, berak inoratzen zuen kimika baten bitartez, bat ekartzen baitzioten orainari buruz: bere bizitza zinezkoa aspaldi hartan gelditu izan balitz bezala, erretenak gainezka jartzen zituen euriaren pean, eta bere orainak egun haien gehigarri huts, egun haien adabaki traketsaxolarik ez balu bezala. Oroitzapenak sugearen txistu ziren, beraz, pozoi bat zeramaten beraiekin; are eta arriskutsuagoa eztia zen partez; are eta arriskutsuagoa oraindik bere kasuan, Don Beldurren erresuman zebilela eta Stefano bezalako etsai bat atzetik zuela.
‎OrdurakoAmazoniatik aterata zegoen, eta La Fontana rantz zihoan Riera Blancako arroilatik. Une batetik bestera, hoteleko terrenoetan sartuko zen, eta terreno horiek, egun haietan, Stefanorenak ziren.
‎Gero egun hetan zen fite denbora kanbiatzen, iduri ziela traskilari urte guzia esperatzen.
2017
‎Han, Jean Laborde itsasgizon gazteak ongietorria eman zien Pedro Gual insurjentearen partez. Mina eta frai Servando ez ziren geldirik egon egun haietan, zeregin ugari burutu behar izan zituzten eta. Batetik, zain zituzten pertsonekin harremanetan jarri ziren eta, bestetik, Scott jeneralari eta hainbat merkatariri ere idatzi zieten.
2018
‎Itsuskeria euskaldun bati egina zitzaion eta ez erdaldun bati; emakume bati eta ez gizon bati, Amaiak aurpegiratu zien bezala. Kongresuaren inguruan Auxtin Zamorak egin zuen balorazioa ekarri nahi ditut orrialde hauetara, egun haietako giroa ederki islatzen duelako (Zamora & Lopez Mugartza, 2007):
‎Iruñea aukeratu zuten abangoardiaren eta herriko tradizioen arteko elkarrizketari bide emateko, artista eta publikoaren arteko integrazioa bilatzeko, eta espazio publikoa aktibatzearen helburuarekin hiria okupatua izan zen. Arte esperimentalak ekartzen duen kolektibotasunak eta parte hartzeak Iruñeko kaleak hartu zituen egun haietan, aurrerantzean proposamen berrien garapenerako errizoma bat ernatu zelarik Iruñean. Iraganeko garai oparoen isla alegia...
‎XVI. mendea ongi aurreratu arte, uztailean ez, urriaren 10a inguruan ospatzen ziren. Urte hartako egun haietan gaztelarrek bazekiten Labriteko Joan III.a kontraerasoa antolatzen hasia zela Biarnon, erreinua berreskuratzeko, eta presaka hasi ziren konkistatzaileak Iruñeko defentsa sistema indartzen eta hiriko jendea are estuago ere kontrolatzen. Gainera, urriaren 9an, inbaditzaileen 3.000 soldadu baino gehiagok egin zioten eraso Lizarrari.
‎Hala eta guzti ere, 3.000 militante sozialista, komunista, anarkista eta abertzale fusilatu zituzten. Fermin Irigarai, Larreko, Aurizko idazle euskaldunak egun haietako bizipenak idatzita utzi zituen:
‎Prentsan egun haietan irakur genezakeen ohiko den artikulu bat, ardura errepikatzen den elkarrizketa horietarik. Ehun urte bete zituen Anue ibarreko azken euskaldunarengana joan ziren, halako adinera iristeko sekretuaren bila.
‎Etorri berriak Garraldako kabalen iruzurra usainduz, egun jakin batean buru guziak herriko plazan aurkez ziezazkioten agindu zuen. Izua zabaldu zen herrian eta baten batek Baxe Nafarroako ahaideak bisitatzeko behar gorria sentitu zuen egun haietan. Eguna iritsirik, abelburuak metatzen hasi ziren zabalko txikian, guziak batera ezin sarturik; komandantea abila zen jende begitarteak ezagutzen baina ez hainbertze kabalak bereizten, ondorioz, plazako alde batetik ateratzen ziren behorrak, hamar minuturen buruan bertzetik itzultzen ziren bertze baten izenean, utzikeriari leporatzen ziotela animaliek sumarkarik ez izatea, edota hau lausoa, irakur ezina izatea.
2019
‎Eliseok kuarteletik at uztea proposatu zion, natura betean, baina Donatok ezetz esan zion aukera hari ere, mikakumea ez zela bakarka aurrera aterako, hain zuzen ere beren erruz, ogi mamiekin, platano eta arrautza gogortuen pusketekin elikatu zutelako lehen egun haietan, jakiak bere kabuz bilatzera behartu gabe. Inurriak eta txitxarrak ere haien eskutik hartzen zituen, eta bestela ez zituen aintzat hartzen, ezezagunak balitzaizkio bezala.
‎Plazan jostatzen zebiltzan umeen garrasiak entzuten ziren terrazatik garbi, ez oso desberdinak arratsean mitxiguek eltxo harrapaketan egiten zituztenen aldean, eta horixe zen uda Martarentzat, hots haiek, edota taberna batetik bestera zebiltzan gizonen solasa kalean, eta hego haizea, izarrak, ilargi erdizka betea. Bai, horixe zen uda, eta egun haietan bizitzak errazagoa ematen zuen, urtea oreka batera iritsi eta, amak niniari tapaki arin bat jartzen dion goxotasun berarekin, Jainkoak zerbait pausatu izan balu bezala Ugarteko herriaren gainean, hango pertsona eta bizitza guztiak babesten zituena. Babes harekin zebiltzan Luis, Martin eta gainerako umeak alai jostatzen plazan, eta babes harekin erretzen zuen lasai lasai bere puru txikia senarrak; bera ordea kanpoan, agerian sentitzen zen.
‎Isildu egiten zizkion detaileak, mutilak ez zuela okindegiko langileekin eta berarekin bazkaldu nahi izaten, eta etxean zeramatzan egun haietan aitzakiaren bat jarri zuela aldiro sukaldetik lehenago edo geroago pasatzeko. Marta sukaldariari ere, emakume atsegina izan arren, ez ziola diosalik egiten.
‎Ana etxean gelditu eta bera sindikatuaren lokalera joaten zenean, telefono dei bakoitzak tenk jartzen zuen; arratsean, footing egitetik itzultzen zenean, begiak eta belarriak erne zituela zabaltzen zuen atea. Pasatu, ordea, hiru egun haiek, eta ez zen inolako aldaketarik izan. Garazi gero eta hobeto zegoen.
‎Orroka hasi zen Silvestre eta minak eraginda bihurritzen. Monika eta Walter oso bolada kaxkarra ari ziren pasatzen, eta banantzeko zorian zeuden egun haietan. Epaiketa egunean, Walterrek azaldu zuen Monikari esplikatu ziola Hildarekin zeukan afera, Monikak baretasunez hartu zuela albistea, diruari buruz mintzatu zirela eta zeukaten alabaren zaintzaz.
‎Zera gertatu zen, Kepa eta Patrizio, bizitzen zeuden Hotel Palace ko gela utzi zutenean, Zona Rosa deitzen den auzora mugitu zirela, Colonia Juarez delakoan, hiriburuko erdigunean bertan kokatua dagoen auzoan, gune komertzial aski garrantzitsua dena bertan pilatzen baitira turista estatubatuarrak eta beste edonongoak ere. Bazen han gizon adindu bat, Salvador deitzen zena, madrildarra, eta egun haietan Patriziok gizon horrek zeukan ile apaindegian aurkitu zuen lana. Lantoki horretan bertan bazegoen neska bat, lanean hura ere, Aurora izenekoa, tapatio jatorrikoa, eta berehalaxe, ikusi orduko, Patrizio gutiziatu zuena.
‎Pare bat egunez egon nintzen niregan halako oihartzun gor bat entzuten, denak burrunba egiten zuen nire buruan eta kanpoko ahotsak oso indar ahulez sartzen zitzaizkidan, onartu beharreko iradokizun mengelak bailiran. Madrilen egun haietan gertatu zitzaidan bigarren garrantzizko gauza lehen horren ondorioa izan zen. Guztiz pozik astakirten eta biok txirristada hartan hil ez nintzelako, kalera atera ginen, eta, ospatzeko, Errioxako ardoa edateari ekin genion, baina ardo ona e, erreserbakoa.
‎Gogoan dut egun haietan Florina frantses apur bat ari zela ikasten bere kasa, postaz erosi zuen ikastaro batekin. Frantses apurtxo bat ikasi nahi zuen Bruselan bizitzen jarri baino lehen.
2020
‎Pasa egin behar zen hura! Baina gero gertatu zen justu egun haietan Martin operatu egin zutela hankatik. Nik banekien presentatu eta hurrengo egunean operatu egin behar zutela, baina ez nekien ez ondo atera zen, ez hil zen, ez bizi zen, ezer ez nekien.
‎Beraz, ez zenuen tristatu behar, Erretore jauna, konfiantza pixka bat falta izan zitzaizun. X eta Zren borrokari esker, aspaldiko egun haiek bizirik segitzen dute nire memorian eta, seguru asko, han gertatu ziren beste guztienean. Ez ginen in albis gelditu.
‎EHASek, esan daiteke, oihartzun zabalagoa lortu zuen Casetas eta Olcozen izenak ez aipatzearekin, isiltasun hark mota askotako espekulazioak errazten baitzituen. Nahiz eta iritzi emaile gehienek jakintzat ematen zuten talde haren egiletza, estreinako egun haietan ez zen falta izan, nolanahi ere den, maitasun aferekin loturiko borondatezko desagerpen bat asmatu zuen iritzigilerik, edota munduko errepide bihurgunetsuenetan barna moto gidari, kasko morea gorabehera ezagungarri, emakumea ikusi uste zuten lekuko andana. Gutxienekoa zen agerpen horiek bateraezinak zirela Casetasen heriotzarekin.
‎Ezagutzen ez duen (ezagutuko ez duen) lur agindua (ez orduko Sevilla, Madril, Toulouse, ez etorkizuneko Ingalaterra, Estatu Batuak, Mexiko) da bere ametsen gertalekua. Ipar Amerika gaztetasunaren eta askatasunaren garren ikur izan zitekeen egun haietan. " Beti dago elur lokartua/ beste elur baten gainean, han Nevadan." Elur gaineko elurra, espermaren gaineko esperma.
‎" Abioietaraino heltzen ziren hautsa eta ke gorria." Angelek lasterka hasi eta, herrian sartzean," dena suntsitua" ikusi zuen. " Gaur balitz bezala oroitzen naiz." Hildakoen izenak" gerra heldu zeneko" egun haiei geratu ziren lotuta: Jose, Milagros...
‎Gerra aitzineko arma lasterraldiren egun haietan Junker hegazkin modelo berri bat ekoizten ari ziren alemaniarrak; hain zuzen hurbileko mundu gerran ezagun aski bihurtuko zen Junker 87A Stuka, aurreko modeloak zeraman bonben pisua bikoizten zuena. Horretaz gain, teknologia alemaniarraren azken produktu haiek beste ahalmen berri bat zeukaten; gainbehera bizian erortzekoa beren helburuen gainean.
‎Politikariek usu maite dituzten lan otorduen zale ez zenez, bera bakarrik bazkaldu omen zuen Donostiatik atera gabe edo autobide ondoko ostaturen batean. Zenbait lekukok ziurtatu zuten Leyre Olcozen egun haietako ile urdina eta larru beltzeko motozale jantzi zeraman emakume bat ikusia zutela ostatu hartan edo beste honetan, pizza bat zein xerra bat jaten, itxura kezkatsuz eta sakelako pantailari une batez ere begiratzeari utzi gabe. Hainbeste ziren egun hartan ustez bazkaldu zuen jatetxeak, non, lekukotza haien erdia egiazkoa izatera, gorputza larruzko jantzian sartu ahal gabe heldu baitzukeen etxera.
‎Hartuko edo utziko zuen paperen bat? Ez zen oharrekin ibiltzekoa, are gutxiago egun haietan. Seme alabak ikastetxean zeuden; Barros, zenbait urte zeramatzana abokatu aseguru enpresa batean, seiak aldera ateratzen zen lanetik.
‎Olcozek semearen heriotzari leporatzen zion Elvira Zazu bat batean eraso eta eraman zuen bihotz gaixotasuna. Bahiketaldiaren estreinako egun haietan, konfiantzazko langile Guillermo Bredak hedatze gutxiko hedabide bati kontatuko zionez, finkako bakardadean deitoratzen zuen alabak bizitzaren arlo guztietan erakutsiriko otzantasun eza, baita ere senideen aholku eta jokaera ereduei jarraitzeko gaitasun urria, gabezia haiek zerikusi handirik zutelakoan Leyreren oraingo egoerarekin, egia bada ere lotura kausal hura ez zuela jendaurrean age...
‎Horretarako, eskaera honi baiezkoa emanez gero, galdera banaka batzuk bidaliko nizkizuke, gai bakar baten inguruan: egun haietan Leyre Olcozek izan zuen aldartea. Horrekin buka nezake nire lana; inposibletzat jotzen baitut egia bere gordinean jakitea.
‎2020ko pandemia berriki piztua zegoelarik ikusi nuen, harrituta, Kubricken Paths of Glory estatuko telebistan. Nola ausartu ziren egun haietako batean film hura ematera. Ez ote ziren muintxo batez jabetzeagatik heriotzara bidaltzen zituzten milaka soldadu haiek egun haietako osasun langileak?
‎Nola ausartu ziren egun haietako batean film hura ematera? Ez ote ziren muintxo batez jabetzeagatik heriotzara bidaltzen zituzten milaka soldadu haiek egun haietako osasun langileak. Karmele zen haietako bat; ohatze batean bakartua geratu behar izan zelarik.
‎—Bada, egun haietan bai. Niri dagokidanez, presoa askatzearen alde eginen nukeen, horretaz galdetu balidate.
‎Bertan geratu zen. Urtarril hondarreko hamar egun haietan ez nuen ukitu gutun azala; ez nuen hartu, ez nuen begiratu, ez nuen inoren etxetan gorde, inongo tabernatan, institutuan ere ez. Damu naiz.
‎Otsailaren egun haietan gertatu zen ezker abertzalearen bi alderdien arteko" agiri gerra" bat, gaitzespenen eta isiltasunen harira hasieran; batzuen zein bestetzuen iraganaren ildotik geroago. Sareetan hiru egunez elkarri etxeko hautsa egotzi ondoren, onena batak bestea ahaztea zela erabaki zuten.
‎Hatzek ez dute zerua seinalatzen, lurra baizik. Esamesen arabera, Caravaggiok inspiraziotzat hartu zuen inguruetako emakume bat, egun haietan Tiber ibaira bere burua eragotzi zuena, zeinaren hilotza, uretatik berreskuratuta, kaian ezarrita ikusi baitzuen. Hori gutxi balitz bezala, suizida hura prostituta omen zen; Caravaggioren modeloa eta maitalea, Lena izenekoa.
‎Oinazez, baina batez ere gosez hil zela Ugolino, bere umeak bezala. Beste batzuek ulertzen dute Ugolinok jan egin zituela bere seme ilobak 1289ko otsaileko lehenengo egun haietan, hori dela behintzat Dantek iradokitzen duena.
‎Baudin harrapatu eta bere anaia Raymonden aginduz urkatu zuten traizioagatik. Ez dakigu Gilen ere hil ote zen, baina desagertu egin zen behintzat egun haietan. Kantuaren idazkera beste esku batek jarraitu zuen.
2022
‎Okilak alde egin zuen, baina, kulparen habia umetokian zulatuta, mokokada errepikakorren soinua zuten egun haiek. Gero, udaberriak etorri ziren arrautzatxoak eklosioak eta txori gehiago hil zenituen, Laboarenak, uso zuriak...
‎Beatrizek gonbidatua lasaitze aldera hitz egiten zion: senarra eta semea kamioilariak zituela kontatu zion; egun haietan kanpoan zeudela, hain zuzen ere, Holandara joanak zirela, Santu Guztien Egunerako loreak ekartzera, batez ere krisantemoak, zuriak, horiak eta gorriak. Lastima familiako defuntuak Portugalen edukitzea, bestela, krisantemo sorta handienak jarriko zizkien.
‎Mutikoaren oroimenak irribarre txikia marraztu zien goizegi zaharkitutako aurpegietan. Manta oparitu zienekoa oroitu zuten, eta pentsatu amak ez ziola ateratzen utziko hotz handiko egun haietan, teilatuko txapatik zintzilikatzen ziren lantxurde luzeak gogoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
egun haiek bat 3 (0,02)
egun haiek ez 2 (0,01)
egun haiek gertatu 2 (0,01)
egun haiek adabaki 1 (0,01)
egun haiek aitzakia 1 (0,01)
egun haiek albiste 1 (0,01)
egun haiek aldarrikapen 1 (0,01)
egun haiek antzeztu 1 (0,01)
egun haiek Atanasio 1 (0,01)
egun haiek bai 1 (0,01)
egun haiek bera 1 (0,01)
egun haiek bidaia 1 (0,01)
egun haiek bizi 1 (0,01)
egun haiek bizimodu 1 (0,01)
egun haiek bizipen 1 (0,01)
egun haiek bizirik 1 (0,01)
egun haiek bizitza 1 (0,01)
egun haiek bulego 1 (0,01)
egun haiek CAN 1 (0,01)
egun haiek Donostia 1 (0,01)
egun haiek egon 1 (0,01)
egun haiek erakutsi 1 (0,01)
egun haiek eztabaidatu 1 (0,01)
egun haiek Florina 1 (0,01)
egun haiek Friedrich 1 (0,01)
egun haiek gaztelar 1 (0,01)
egun haiek gehigarri 1 (0,01)
egun haiek geratu 1 (0,01)
egun haiek gertaera 1 (0,01)
egun haiek giro 1 (0,01)
egun haiek hartu 1 (0,01)
egun haiek hil 1 (0,01)
egun haiek hilobi 1 (0,01)
egun haiek hogei 1 (0,01)
egun haiek Hollywood 1 (0,01)
egun haiek Ibaeta 1 (0,01)
egun haiek ile 1 (0,01)
egun haiek irakurri 1 (0,01)
egun haiek iruditu 1 (0,01)
egun haiek Iruñea 1 (0,01)
egun haiek kanpoan 1 (0,01)
egun haiek lo 1 (0,01)
egun haiek Londres 1 (0,01)
egun haiek Madril 1 (0,01)
egun haiek Martin 1 (0,01)
egun haiek Miguel 1 (0,01)
egun haiek ohatu 1 (0,01)
egun haiek ondoren 1 (0,01)
egun haiek osasun 1 (0,01)
egun haiek pasatu 1 (0,01)
egun haiek Patrizio 1 (0,01)
egun haiek pelikula 1 (0,01)
egun haiek poz 1 (0,01)
egun haiek sentitu 1 (0,01)
egun haiek telebista 1 (0,01)
egun haiek Tiber 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia