Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 102

2000
‎Lehen egun haietan, gauzei neurria har  tzen ikasi zuen, hura guztia berez etorriko zelakoan bere onera. Esku oinen aldaketak, hotz pentsatuta, ez zuen aparteko arazorik sortzen, ez zion Brown jaunari ohiko bizimodua egin zezan behaztopa gaindiezinik ipin  tzen; nahikoa zuen neurri txiki batzuk har  tzearekin.
‎Oso ongi betetzen zuen bere tokia, asko maite genuen eta beste inguru batean aztertzeko gaia izango dut gaixo edo erdi gaixo ote zegoen auzia. Auzia, hiru egun haiek bukatu ezinezkoak izan nituela, eta ez nuela hiru egun haietan amaren beste egunetako babes isila inorengan aurkitzen.
‎Oso ongi betetzen zuen bere tokia, asko maite genuen eta beste inguru batean aztertzeko gaia izango dut gaixo edo erdi gaixo ote zegoen auzia. Auzia, hiru egun haiek bukatu ezinezkoak izan nituela, eta ez nuela hiru egun haietan amaren beste egunetako babes isila inorengan aurkitzen.
‎Hala ere, gure amak, eskutik hartu, eta bere babesaz magaleratzen zuen nire egun haietako tristura. Eta haren itzalak gehiago alaitzen ninduen hainbat maite nuen elurrak baino.
‎Dabidek zuri telegrama bat idazten laguntzeko eskatu zidan eta orduan izan nuen zuen artekoaren zorioneko berria. Baina egun haietan lagun italiar bat zegoen etxean eta ezin izan nintzen zuregana etorri, bestela segituan Chevrolet Blazer bat alokatu, eta bidaia osoan zehar segika joango nintzaizun. Ez, otoi, pentsatu dut neure artean, beste zelatari bat ez!
2001
‎Hitzaldi delako hori Bergaran egin dut, azaroaren 4an. Beheraxeago ikus dezake irakurleak nondik sortu zen ni han mintzatzea, egun haietako jaialdiak zirela medio beste zenbait ere min  tzatu ziren bezalaxe1.
‎Arantzazun, zorioneko egun haietan, gipuzkoarrak izan ziren bereziki mintzatu zirenak, Aita Villasante izan ezik eta Villasante mintzatuko da bere ahoz, nahi badu, egoki iruditzen zaionean. Aski egin zuten gipuzkoar horiek (gehiegi, zenbait gipuzkoar zintzoren ustetan) besteri amore emateko:
‎Hipercorren aurkako atentatuaren kazetaritza tratamenduari buruz idatzi zuen liburu bikainean, Estatuko Segurtasunerako Idazkaritzaren Komunikazio Aholkulari Agustin Valladolidek egun haietan esanikoak jaso zituen Antoni Batistak: " Informaziorako eskubidearen gainetik bada beste bat, maila goragokoa inolaz ere:
2002
‎Zuzendaria kanpoan zen egun haietan, eta, halakoetan, ikasketa burua zen zuzendari lanak betetzen zituena. Urte batzuk lehenago, irakaskuntzari apalegi iritzirik, Â politikan hasi zen.
‎Aitona hil zenean nik zazpi urte doi nituen, ez zidaten aitonaren gorpua ikusten ikusi, baina ikusi izan banu bezain garden gogoratzen dut egun haietako batean izan nuen ametsa. Aitona bizkar sendoko gizona zen, lasaia, onkotea.
2003
‎Ondo ondoan eraman du denbora guztian, isil isilik eta burumakur. Lekutan geratu dira erbien atzetik lasterka egiten zuen sargoriko egun haiek.
‎Mahats bilketa garaia zenez, bazekiten biltegi hura mahatsa pilatzeko erabiltzen zutela Ubernako nekazari batzuek, horregatik tabernara mokadu bat hartzera joan ziren arte itxaron zuten erreka bazterreko makalditik mugitu gabe. Mahastietatik bide errazagoa zuten inondik ere, baina egun haietan ez zegoen bertatik pasatzerik traktore, erremolke eta langile pilarekin topatu gabe. Jendea ahal zen neurrian saihestu nahi zuten.
‎Neskaren aldartea dezente aldatu zen egun haietan, baina sekula ez bere ohiko irribarre uzkur hartatik harago. Halere, geroz eta sarriagotan arrimatzen zitzaion.
‎Lo egiten zutenean bizkarrean sentitzen zuen bere gorputzaren kontaktua, bero bila joana, eta garai hartan hasi zen atseden uneetan burua bere sorbalda gainean jartzen. Beste egoera batean ziurrenera ez zuen bere arreta bereganatuko, baina egun haietan konturatu zen behin baino gehiagotan joaten zitzaizkiola begiak neskaren ipurdi aldera.
2005
‎Hurrengo egunetan, egunero bisitatu nuen Adela, Idoiarekin edo amarekin batera batzuetan, haiei biei esan egin bainien gertatutakoa, isilik gorde zezatela aginduta. Zer moduz zegoen jakitearren joaten nintzaion bisitan, baina baita ere espero nuelako egun haietako batean luze hitz egingo zidala puzzlean falta zitzaizkidan zatiei buruz, buru barruan osatu ezinik neukan eta.
2006
‎Ziurrenik zoriontsuenak egun haiek iruditzen zitzaizkion, baita orduz geroztik gauzak maldan behera joan zirelako ere. Mariarengana hurbiltzeko azken saioa egin zuen, alferrik.
‎Baina kontakizunaren hari nagusira itzuliz: egun haien jiran, gurasoek amonari utzi zioten iniziatiba, ez amonaren planak konbentzitu zituelako, ezer hoberik bururatzen ez zitzaielako baizik. Eta ezer hoberik bururatu izan balitzaie ere, nekez lortuko zutelako hain emakume adoretsuaren iniziatiba berdintzea.
‎oso neurri erosoa hartua zion nire ardurari, Triestera iritsi nintzenetik egunero ikusten ari nintzen kontua zen. Gaixoaldiaz kontatu dudanagatik, inork pentsa dezake esker txarreko baten susmoak zirela egun haietan egiten ari nintzenak, baina Angelok hiruzpalau goizetan ekarri zidan koñakaz bustitako esne beroa edo gau beranduan prestatzen zidan zerba pure tristea izan ziren haren zainketa bakarrak. Ez zitzaion bururatu mediku bati deitzea; ez zidan botika bakar bat ere ekarri.
‎Mahaitxoaren beheko tiradera zabaldu eta handi bat atera nuen elastikoen azpitik. Azala zabaldurik, egun haietan bildutako gymnasiumeko agiriak, udaletxekoak, poliziarenak errepasatu nituen. Denak han zeudela ikusi nuen enegarren aldiz.
‎gabiltzala iruditzen zait. Euskararen gorputza eta arima izan dira, eta dira, baina antza denez gaur egun haien tokia zein den ez dugu garbi ikusten.
2008
‎Eta Lou ez dago baina, horko mahaian bakarrik eserita dagoen gizon burusoil hori, despistatu itxura duen gizon hori, Lourekin zegoen lehenengo gau hartan. Arak ordura arte ez badu guztiz ulertu zer gertatu zen elkarrekin egon ziren bi egun haietan, Sagran Gorkin eserita ikusi duenean, eta, gero, bost eta erdietan Lou Ostbanhofen jaso dutenean, azalpen gutxi du. Biok sinisten badute, eta orduan baino ez, izango da posiblea.
‎Ikus dezakezuenez egitekoen zerrenda luzea da baina ez dauka zailtasun berezirik. Paperak prestatzeko garaian zalantza bat edo beste izan genuen, handiena nire lanbide ziurtagiriari zor diogu, egun haietan lana utzita baineukan, idazteari begirako eszedentzia batean?, baina, AFACeko web orrialdeko foroari eta artean ezagutzen ez nuen Itsaso izeneko donostiar bati esker, dena konpondu ahal izan genuen, eta, bi hilabeteren bueltan, Txinara bidali beharreko txostena Txaran aurkezteko moduan geunden. Bigarren itxaronaldi luzearen txanda iritsia zen.
‎Horrek esan nahi zuen denbora gutxiago izango zuela Txinako gobernuak bidali beharreko –eta bidaia egiteko, nahitaezko– gonbidapen gutunak gure eskuetara iristeko, eta ez genekien arrisku hura onartzeko prest ote geunden. Mezu eta dei asko jaso genituen egun haietan eta behin baino gehiagotan egon ginen bai Chongqingerako bai Hunan-erako taldeak osatzekotan, baina gauza bat zela eta bestea zela, beti geratzen ginen taldea osatu gabe. Baina arazo hark, gure telefonoaren faktura horrenbeste puztu zuen arazo hark, izan zuen azkenik konponbiderik.
‎Eta hori egia da, egia denez, asignazioaren unean, gure arreta guztia Enararen argazkiari eskaini baikenion. Eta aitorpen hau egin ostean, zera esan nezake, egun haietako estresa amaitu zenean, bidaiatzeko plana zehaztu eta hegazkinerako txartelak erosi genituenean, soilik une hura iritsi zenean, orduantxe izan genuela hausnarketarako betarik eta orduantxe oroitu ginela arestian aipatutako lagun haiekin guztiekin. Tentatuta nago hori idazteko, bai, testuari lotura emango bailioke, baina gezurra litzateke.
‎Gerora frogatu ahal izan dugu egun haietan irakurritako guztia egia biribila zela. Eta gerora jakin ahal izan genuen zergatik izan den eta den horrela.
‎Nire sinpatia hark" baina" bakar bat zeukan," baina" absurdu eta txatxu bat, hizkuntzaren arazoa, hain zuzen. Ez dakit zergatik, baina egun haietan arazo bilakatu zitzaidan hizkuntza ohartu gabe, alde batera utzita, munduko edozein lurralde aukeratuta ere arazo berbera topatuko nuela. Tira, ba, inor ez dago irrazionaltasunetik salbu...
‎Nik egun haietan ez nekien txintik ere adop  zioaren munduaz, ez nekien ezer halako erabaki batek eskatzen duen indarraz, pazientziaz eta diruaz. Ez nekien ezertxo ere, geure kaleetan gero eta neskato txinatar gehiago ikusten direla besterik.
‎Hasierako egunak gogorrenak izan zirelakoan nago. Halako batean, hirugarren egunean denok pot egin genuen, egun haietako emozioek, bidaiek, eta gurasotasun estreinatu berriek leher eginda utzi izan bagintuzte bezala. Gainera, talde handiagoa izanik zailagoa zitzaigun eguneroko ohiturak finkatzea eta haiek gabe arraro sentitzen ginen.
‎Eskuinera jo, eta, handik berrogeita hamar metrora, Itsasok gomendatu zidan ziber kafea zegoen. Handik bidali nuen zutabea eta egun haietan ateratako argazkiak gorde nituen ziber espazioan, memoria txartelak mukuru egon ez zitezen. Zerbitzariak jatorrak ziren eta behin baino gehiagotan saiatu ziren gurekin hitz egiten, nongoak ote ginen jakite aldera.
2009
‎Momentuz, ez zuen lan bila hasteko umorerik. Patxadaz gozatu nahi zituen egun haiek, atzera berriro itzuliko ez zirenak.
‎Dendak bere filosofiari uko egin zion egun haietan, Irenek ez zuen dei misteriotsu gehiago jaso, eta azken asteetako errutinarekin jarraitu zuen. Salvador parkera paseo bat ematera joan zen arratsalde batean, Dorotea ikusi zuen kalean, dotore jantzitako gizon baten besotik.
‎Egia esan, egun haietan ondo baino hobeto saldu ziren Azucena Lindo eta enparauen liburuak, eta Claudio marmarti samar bazebilen ere, bistakoa zen gustura zegoela negozioak aurrera egiten zuelako. Horrela jarraituz gero, arratsaldez ere kontratatuko zuela adierazi zion Ireneri.
‎Pare bat aldiz oheratu ziren elkarrekin furgoneta estu hartan, tinta paper lurrinen artean. Ossoriori memoriak huts egiten ez bazion, Goldoniren La posadera obraren bertsio gaurkotu bat antzezten ari ziren egun haietan, ez oso arrakasta handiz; gehienetan bezala. Emakumeak Miranda zuen izena, eta arropa onekoa iruditzen zitzaion Ossorio.
‎Zer egin edo nola jokatu Carlosekin? Bertan erabakitakoaren berri Peperen ahotik jakin zuen Carlosek bi egun haien buruan, arduradun liberatuak Debatik Eibarrera itzuli zirenean. Liberatu egingo zen, eta beraren destinua Bilbo Handia izango zen, eta han Maxi eta Txikiren aginduetara jardungo zuen.
‎Baina Biltzarreko protagonista nagusia Saioa izan zen, Maxi eta Txiki buruzagien alaba jaio berria. Teo Uriartek honela gogoratzen ditu egun haiek: Està ¡ bamos convencidos de que nos quedaban muy pocos dÃas de libertad.
‎Nik izan nuen erromeria zure jatekoekin sasoi hartan. Gauza baterako, behintzat, balio izan zuten egun haietako gure arteko tirabirek: orduan ikasi zenuen berdurak eta fruta jaten.
‎Atlas horretan euskararen osasunari buruz esaten dena pozarren saltoka hasteko modukoa ez bada ere, bitxiki, izan ziren Unescoren txostenean idatzi gabe dagoena irakurtzeko trebezia erakutsi zutenak, ohiko hil kanpai jotzaileen artean. Izan ere, egun haietako prentsan agerturiko zenbait idatziren arabera, aipatutako atlas horretan" Euskara arrisku larrian" irakurri bide zuen zenbait lantu jotzailek. Besteok, berriz, toki berean, euskara" ahulezian" edo" egoera zaurgarrian" irakurri genuen eta irakurtzen jarraitzen dugu.
2010
‎" Rossinyol que vas a França, encomana, m a la mare, d, un bell boscatge, rossinyol d, un vol". Niri egun haietan musika gehiago interesatzen zitzaidan zinea baino. Ovidi pertsona maitagarria zela zirudien, zinean ematen zuen irudiarekin bat zetorrena, eta umiltasun handiz entzuten zigun bere aurpegi malenkoniatsuaz.
‎Euskal Filologiako ene ikasgela hartan ia denak ziren ezkertiar abertzaleak. " Gipuzkoar gaztea" eta" ezkertiar abertzalea" sintagmek sinonimoak ziruditen egun haietan. ETAren kontra berba egitea tabu zen orduan.
‎Bereziki gogorra izan zen hura niretzat, lagunekin hainbeste hitz egin ondoren borroka armatu motaren bat beharrezkoa zela hasia bainintzen pentsatzen egun haietan, eta hain zuzen ere, poli-miliak ziren apur bat konbentzitzen nindutenak, eta EIA, jakina. Angel Amigok Perturri buruz idatzitako liburuak zerikusi handia izan zuen nire aldaketan, eta Otsagabia txostenak ere bai.
‎Aurreko urtean Atxagari egokitu zitzaion sari hori, eta nirearen hurrengoan Josu Landari. Oso lehiaketa gutxitara aurkeztu naiz nire bizitzan zehar, gehienetara egun haietan, hasierako loteriak emandako ilusioagatik ziur aski. Sarien kontua oso eztabaidatua zen garai hartan.
‎" Vaya, vaya, una carta dirigida a Emilio Lópe Adà ¡ n", esan zuen azkenean zerbait benetan interesgarria aurkitu balu bezala. Beltzak ETAn militatu zuen frankismoaren garaian eta egun haietan Baionan bizi eta lan egiten zuen ginekologo gisa. Nire ginekologo harengana joaten zen Baionaraino beste hainbeste emakume bezala eta analisi batzuk eskatu zizkion postaz bidaltzeko.
‎Nire lehen liburu hori idazten aritu nintzen egun haietan politika kontuak ez zitzaizkidan gehiegi gustatzen literaturarako, eta nire bigarren ipuin liburuan ez da gaiarekin zerikusia duen ezer agertzen. Ez, ez nuen laket gai politikoaz mintzatzea, eguneroko azken xehetasun politiko guztiez jarduteak ene inguruko gazte askorentzat denbora pasa dibertigarriena edo grina sutsuena zirudien bitartean.
‎Ordu erdi inguru pasatu genuen garagardoarekin hitz aspertuan. Noizean behin erlojuari begiratzen nion, alde egiteko ordua iristeko beldurrez, elkarrekin ematen ari ginen tarte hura inoiz buka ez zedin nahi nuelako, denborak bere erremediorik gabeko ibilian eten bat egin zezan zelako momentu horretan nire gogoak zuen desio bakarra, pasatzen zen segundo oro ahitzen ari zelako neure egun haietako amets guztien gauzatzea eta inolaz ere ez nuelako abenduko ostiral hura beste bat gehiago izatea nahi, noizbait bizitzak aurrean jarri zidan okasioa dianan bete betean asmatuta bukatuko zen eguna baizik.
‎Bukatzeko, jauregian nahi zuen arte gelditzeko ere esan zion, lana ondo planifikatzeko behar zuen denbora guztian geldi zitekeela han. Egun haietako jana eta mantenua, noski, bere kontura joango zela eta egun haietako dedikazioa produkzio gastuetako atal bat gehiago bezala hartzeko eta arazorik gabe ordainduko ziola.
‎Eztabaidetara irekia zuen etxea. Abagune ezin egokiagoa izango zuen bere teoria finkatu eta adosteko, egun haietan bere begiekin hondartzan ikusi zuenaren argitan.
‎Alisia gazteegia zen aitonaren argudioak ulertzeko. Bere irrikak baino ez zekien entzuten, eta haiek gizon gaztearengana hurreratzera bultzatzen zuten, baina soilik gertu sentitzeko haren presentzia, hondartzako ura bezain epel irudikatzen baitzuen, haren barrea, haren arratsezko besarkada ezkutuak, amets isilezko egun haietan bere bihotzean habia egin zuen guztia. Baina bazekien, halaxe izan baitzen hezia, uko egitean eta debekuetan zegoela bertuterako bidea.
‎Handiak bota zituzten egunkari batzuek egun haietan nire aurka. Baina, nik neronek egindakoaz ez neukan kezkatu beharrik eta Vaticano Irratiko zuzendaria eta baita COPEko zuzendarietako bat ere oso ongi portatu ziren nirekin.
‎Beraiekin batera FRAP (Frente Revolucionario Antifascista y Patriota) mugimenduko beste hiru kide ere hil zituzten Madrilen. Nire ustez, garai hartan bizi izan genituen egunik latzenak izan ziren egun haiek. Orduan gertatua ez dago ahazterik.
2011
‎Hurrengo hilabeteak ospitaletik ospitalera eman zituen, ebakuntza gelatik errehabilitazio gelara, birrindutako eskuineko hanka hura berreskuratu nahian. Oinazerik lazgarrienak jasan zituen egun haietan, barren guztia ilundu zitzaion, eta lehendabiziko aldiz bere bizitzan, hil egin nahi izan zuen. Baina ez zen hil, ez eta bueltatu ere dantzan egitera, herren txiki batek galarazi baitzion eszenatokietara berriro igotzea.
‎Aurrekoan bezala, kolore guztietako" adituak" agertu ziren handik eta hemendik. Ez dakizu nolako irriak egin nituen egun haietan: arrain trufatuen moduan jan zuten amua.
‎Segidan, Batzar Nagusietan zeudela, Froon eta semeei abisu eman zieten, ingelesak Arbiluagako hondartzan lehorreratu zirela. Froon, ordea, kezkatuago zebilen egun haietan nafarren erasoaz eta Gaminz semea bidali zuen seiehun gizonekin ingelesei aurre egitera. Horrelako liskar ugari izan zuten batzuekin eta besteekin, lehorrean zein itsasoan, eta horietako batean zendu zen Froon, harkaitzetan behera erorita.
‎Berria, ordea, berehala iritsi zen Butroikoaren belarrietara eta Zamudiokoaren iraintzat hartu zuen hura guztia. Suak hartu zuen Butroikoa eta bazihoan armak hartuta haien kontra, baina bere emazteak eta Arzamendiko jaunak, zeina egun haietan han baitzen bakeak egiteko asmoarekin, Butroikoa lasaitzea eta bere gogoan etsitzea lortu zuten.
‎Baina espetxe horretan ere sartzea lortu zuten eta han zeuden zenbait atxilotu hil zituzten. Gainera, egun haietan Garmendia Oiartzungo Ugaldetxo auzoan ustekabean atxilotua izan zen eta ondoren fusilatua. Hurrengo helburuak Gipuzkoako muga erreketez garbitzea izan behar zuen, baina jendeak uste zuen Donostiako garaipenarekin gerra irabazia zegoela, eta hori izan zen gure akatsa, gerra hasi besterik ez baitzen egin.
‎Zortzietarako etxean nengoen, eta jateko gauza handirik ez nuenez, herrira joan nintzen erosketak egitera. Gehienetan aitak ekartzen zidan, baina egun haietan lanpetua zebilen. Bi orduren buruan etxean nintzen berriro betiko lanak egiten.
‎Oroitzen naiz egun haietan Slow mugimenduari buruzko testuren batzuk irakurri nituela; horrez gain, Paul Lafargueren Alferkeriarako eskubidea (bitxia da: beharra eta Mendebaldeko industria zibilizazioa behin eta berriz goretsi zituen Karl Marxen suhia zen Lafargue) edota Sten Nadolnyren Geldotasunaren aurkikuntza moduko lanen iruzkinak irakurri nituen han hemenka.
‎Horrek guztiak ez zuen zapuztu ordea Eñaut, egun haiek poz pozik eman baitzituen bertan ezagututako Junerekin olgetan (gu Nagore eta Iñigorekin tertulian aritzen ginen bitartean)... eta iluntzeetako diskoteka txikian dantzan, animatzaile alemanari eta gainerako umeei (haiek ere alemanak gehienak) piperrik ulertzen ez zien arren. Ni poz pozik ibili naz, esan zigun behin, kexuka, negar batean, bestela jangela zarratuko zigutela-eta dantza saiotik aterarazi eta afaltzera eroan genuenean.
‎Gure izaera partzial horretaz hausnarrean nintzen egun haietako batean, bestalde, Innerarityk logiken konbinazioaz esanikoa etorri zitzaidan akordura. Eraikin egonkorrak, narrazio puruak goitik behera datozen garaiotan, ziurgabetasuna aukera modura ikustea zegokigun, beraz, eta ez arrisku modura.
2012
‎...alta, inork ez genuen osasun arazorik, eta emaztea eta biok Venezian egon ginen oporretan, Austrian baino hobeto pasatu genuen, emazteak auto berri bat erosi zuen aurreko hilean eta semeak moto bat urtean zehar aurreztutako diruarekin, etxe berri handiago batera pasatzeko planak egiten ari ginen, zorion betearen sasoia betetzen ari ginen ohartu ere egin gabe zorionaren sasoi betea zenik, harik eta egun haietako batean telefonoak jo zuen arte semeak motoarekin izandako istripu baten albistea emateko...
2018
‎Zenbait minutu beranduago, kalean ziren Sophie eta bi guardiak. Komunak udal kantina batzuk antolatu zituen egun haietan, Pariseko behartsuenen artean ogiak eta elikagai batzuk banatzeko. Bada, halako kantina baten aurrean pilatzen ziren emakumeek eta berdin eskailera baten gainetik botika baten kristalak garbitzen ari zen mutilak jakin minez begiratu zioten guardien artean zebilen emakumeari, hirukotea haien aldamenetik igaro zenean.
‎Ostiralero egiten zuen, entzule askoren aurrean beti; medikuak ziren haietako gehienak, baina baita kazetariak, artistak eta zientziaren ibilbide berrietan sakontzeko jakingura adierazten zuten beste hainbat pertsona ere. Batzuetan, berriz, entzulego txikiagoa hautatzen zuen maisuak, eta hura zen egun haietako bat.
‎Gizona hilabete batzuk lehenago harrapatu zuen poliziak, baina prusiarren neguko setioa, egun haietako iraultza, eta gauza bat eta bestea, hantxe jarraitzen zuen, heriotzara kondenatzen zuen zigorraren zain, heriotza zigorra berriro ere ezartzen bazen, jakina.
‎Urte batzuk lehenago, Napoleon Bonapartek berak agindu zuen zutabea eraikitzea Austerlitzeko garaipena ospatze aldera, batailaren egunean frantziarrek errusiarrei eta austriarrei kendu zizkieten kanoien brontzea erabiliz. Komunarentzat, ordea, inperialismoaren oroigarria zen monumentu hura, militarismoarena, basakeriarena, indarkeriarena, eta lurrera botatzea agindu zuen egun haietan. Eta hantxe zeuden zutabearen hondarrak:
‎Thiersen Gobernuko armada, nekez, baina aurrera ari zen egunetik egunera, nahiz eta Guardia Nazionalak han eta hemen kontra egiten zion ausardiaz. Giro bitxia zegoen egun haietan Pariseko kaleetan. Makina bat jende uholdeka mugitzen zen borroka leku betetik bestera, itxura guztien arabera, ikuskizunaz gozatzen, zaldi lasterketetan bezala.
‎Paristar batzuk Saint Denisera eta inguruko beste herri batzuetara joaten ziren egunero, haraino heltzen zitzaizkien gutunen bila, betiere prusiarren begiradapean. Borroka egun haietan, guardia nazionalak batetik bestera ibiltzen ziren, brankan ur zirrituak ixten aritzen diren marinelen antzera; kale eta hiribideetatik, etengabe pasatzen ziren hildakoen gorpuez zamatutako gurdiak eta zaurituz gainezkako bi pisuko omnibusak: batzuk, ospitalerako bidean; kanposanturakoan, gehienak.
‎Marrazki bat, berez, zentzumen bakar bati badagokio ere, ikusmenari alegia, esan liteke irudi hari bolbora usaina zeriola; bere trazuen artean, beldurra sentitu zitekeela, eta entzun ere, entzun zitezkeela zubiaren alde bietako lehiakideek, bakeari tarte bat ematen zitzaion apurretan, elkarri esaten zizkioten maldizioak, biraoak eta ahoberokeriak. Ikara gorrian bizi ziren paristarrak egun haietan, eta gatazkan sartuta zeuden auzoetako bizilagunak, bietako bat: edo euren etxeetako sotoetan egoten ziren ezkutaturik, edo auzoan piztutako sute ugariak itzaltzen.
‎antilopea, jirafa eta antzeko plater exotikoak... denak ere prusiarren blokeoaren oroigarri; izan ere, blokeoaren unerik larrienean, paristarrek, goseak aberetuta eta zer jan ezin bilaturik, Piztien Etxera jo zuten eta urdailari poz apur bat emateko moduko animalia guztiak akabatu zituzten. Gurdiko gizonak ondo gogoan zeukan negu gorriko egun haietan nolako odolki eta saltxitxa estimatuak banatu ziren Paris osoan, guztiak ere hildako elefanteen errai eta hondarrez egindakoak. Jatetxerik dotoreenetan, zebra xerrak eskaintzen zituzten, kastore erregosia, gamelu frikandoa...
‎Baina ez neukan trepeta saltzailearen beharrik Heriok begiak argi dituela jakiteko, jaio garenok heriotza zor dugula ikasteko, edo egun haietan Heriori axola gutxi niola entzuteko. Gaia erabat aldatu, eta gizon ilehoriez zekikeen guztia interesatzen zitzaidala jakinarazi nion.
‎Hala ere, eta nahiz fraide doktrinoak nik jarritako behaztopa bakar bat ere ez izan bere lanean, taberna zuloetako itsu paperak –izenik gabeak eta nire izenik eman gabe gehienetan, ni gehiegi ez haserretzearren– aspaldi hasita zeuden Grazibel eta bion artekoak, senitarteko maitasunari egotzi ordez, fraide doktrinoak perturbatio antinatura deituko zuenaren fruitutzat jotzen(" galdetu diodanean zure balakuez, balakuetara mugatzen den osaba baten maitasuna non est vetanda dela erantzun dit fraide doktrinoak, Otto"). Orain kopla haiek barrez hartu beste erremediorik geratzen ez bazait ere, egun haietan gauza nintzen edozein koplari harrapatuz gero Julius Proboren tramankulu  gainera eramateko, gutxiagogatik ere jarria nuen-eta harako bidean bat baino gehiago.
‎Ferekaz laguntzen nuen miaketa, Grazibelek aisialdi erotikotzat har zezan nire jokabidea. Baina, beso barrenak edo bularpeak miatzen nizkion bakoitzean, ezin nuen burutik kendu egun haietako batean gertatua: hiritik Mikaleten errotarantz, bospasei bele ikusi nituen hildako asto zahar bat sarraskitzen.
‎Zeruko urdina bezain garden neukan: aspaldiko egun haietan oretutako gorrotoak bultzatuta jo zuen arrotzak nire atean. Haren kontakizuneko gorabeheren gogoratu beharrak ez zuen, bestalde, gorrotoa arinduko, oroimena ez baita ezeren aringarri.
‎" J.P." letrak irakurri nituen planoetan, eta horrek Julius Proboren eskua erakusten zuen. Ez nion, ordea, egun haietan egokitu zitzaizkidan beste hainbat kodize, dokumentu eta eskuizkriburi baino arreta handiagorik eskaini. Egun haietan izurritea nuen jakin min, eta hartan aritu nintzen betazalak erre beharrez.
‎Ezin da, hala ere, bertako aldapa, bihurgune eta zubiak igaro gabe biderik egin. Itzul nadin, beraz, egun haietara.
‎Bere burua kutsatua zekien ama batek haur jaio berria titiari utz ziezaiola nahi zuenean, betunez estali, ozpinez busti edo pipermin hautsez igurtzi ohi zituen titi puntak. Makina bat pasadizo zabaldu zen egun haietan, hala nola ama hilaren bularretik egunetan zupaka saiatu zen haurrarena. Idiarena joz ase behar zituzten senar emazteek beren apetak, elkarren kutsaduraren beldurrez.
‎Aba Yakuek oso bestelako asmoz botatako sententzia hori gertatu zitzaidan egun haietako poz bakarra: ondo jakina da Luzifer dela Goigoikoaren antz handiena duen izakia, diren eta imajina daitezkeen kreatura guztien artean.
‎Kostata hasi nintzen dena ulertzen. Dirudienez, egun haietan ni ez omen nintzen zelatari bakarra izan; hobeki esan, zelatari zelatatua izan nintzen. Martini emakume sugea ikusi nahi nuela esatean, hark zer edo zer sumatu eta segika hasi zitzaidan:
‎Hura poza geurea Surapee eta biona, alegia!. Gainera, egun haietan bertatik bertara jakin ahal izan nuen Surapeek gutunean zer idatzi zidan...
2019
‎Ordu bat eta erdi geroago, Danielle pulposoaren besoetan zetzan, larrua jotzen, bizirik eta aske. Dutxapean, egun haietan kordelatu zitzaizkion gertakarien haria errepasatu zuen, non huts egin zuten galdezka.
‎Semea han zeukaten mediku. Bakarrik zen andrea bidaiaz joanez geroztik, azken hiru egun haietan hain zuzen. Arazorik ez, konpontzeko.
‎Ez zuen zimur bakarra ere hartu. Ez zituen egun haiek sekula ahantziko.
‎Eguberri egun hauek, euskal klimatologia partikularrean, mugarri lana zeukaten auskalo noiztik ipinia: alegia, egun bereziak izanik, egun haietan izandako eguraldi jeneroak hurrengoa usnatzeko eskubide eta pistarik eman ohi zuen. Esaera zahar mordoxka dute berekin.
2020
‎Basamortu soziala, basamortu kulturala. Iraultza egunen bihotz beroaldiaren eta ihesaren ondotik baitatoz isiltasuna, hustasuna, iraganiko egunen nostalgia, garrantzizkoa, historikoa uste genuen zerbaiten partaide izan gineneko egun haien nostalgia?, herrimina, familiaren eta adiskideen falta.
‎Gaueko dantzaldian, Anarekin dantza egin zuen momenturen batean, egun haietan hark berarentzat baino ez baitzituen begiak.
‎Eta ez bakarrik goiko solairuan haren pauso hotsak entzuten zituztelako. Anak, adibidez, argi sumatu zuen haren presentzia, aitaren bulegoan gatibu egon zen hiru egun haietan, eta, bai, bainatu ahal izan zen (berak ez zekien marmolezko bainuontzi hura Dariok erabili zuela aurrez, eta beraz pentsatuz hazia isuri zuela orain lehortzen ari den toalla hartantxe), eta soldadu isil hark puntualtasun militarrez ekartzen ziona gosaldu, bazkaldu eta afaldu zuen.
‎Gelan bakarrik nengoenez, makina bat aldiz entzun nituen New York, New York, Strangers in the night, My way eta abar. Asko lagundu zidan amaigabeko ordu eta egun haiek atseginagoak izan zitezen...
2021
‎Saiatu nintzen egun haietan Auxtin Ttikiren eta Mikelaren berriak jakiten. Aitak ez zuen ahorik zabaldu; amak bizpahiru kontu baino ez zizkidan bota, lehendik ere ezagunak nituenak.
‎Jonanek ez zuen malkorik askatu hiru egun haietan. Aste Santuko oporrak hasi berriak nituen, eta berarekin egon nintzen denbora guztian.
‎Ez zuen ezer gehiago esan. Ni egun haietan zerbait adierazi nahirik nenbilen, eta une egokia iruditu zitzaidan.
‎Estibalitzek ezintasun keinua egin eta niregan iltzatu zituen bere begi marroiak. Zenbait egunetan haren begiak urratzaile gertatzen ziren, eta hura egun haietako bat zen.
‎–Ez da albistea jonki bat hiesez hiltzea kartzelan. Eta are gutxiago egun haietan, barra barra joaten ziren-eta bata bestearen atzetik.
‎Marrakexen bizpahiru egunez egotekoak ziren (Adrianak eta bezala, haiek ere Gabon zaharra basamortuan igaro nahi baitzuten), eta kosta ahala kosta, egun haietan lortu nahi zuten haxixa.
‎Dietrich hura kankailu aleman bat zen, eta geratzen zitzaizkidan egun haietan ikusi ahal izan nuenez, handia bezain bihotz zabala. Alemaniatik Marokora gasolindegietan lapurretak eginez heldu omen zen, eta Afrika osoa ere gisa horretan zeharkatuko zuen baldin eta Marrakexen harrapatu izan ez balute.
‎Harresietan izandako etxola erabat itzulipurdikatua topatu nuen eta, besterik ezean, badaezpada ere labana bat erosi eta, eskale eta elbarriekin batera, hilerriko ingurumarietara bizitzera joan nintzen. Han behintzat ez nintzen bakarrik egongo, eta horixe zen egun haietan gehien beldurtzen ninduena: bakardade gorria.
‎Karrika estu laiotz haietara irten ginenean, lehenengoz aurrez aurre ikusi nuen neska gaztea; egun argitan bere pistatxo begi nini urduriak ikusi nizkion, eta bere aurpegi beltzaranean loratzear eraman ohi zuen irri firfira. Eta apika egun haietan oso bakarrik nengoelako, elkar ezagutu genueneko hartan Badiak nire sentimendu itzaliak piztu zizkidan.
‎Badiarekin emandako egun haiek, azken egun haiek, Marrakexeko zoriontsuenetakoak gertatu zitzaizkidan. Gezurra bazirudien ere, auzunea salbu, Badiak ez zuen hiria ezagutzen, eta ni beraren gidari partikularra bilakatu nintzen.
‎Badiarekin emandako egun haiek, azken egun haiek, Marrakexeko zoriontsuenetakoak gertatu zitzaizkidan. Gezurra bazirudien ere, auzunea salbu, Badiak ez zuen hiria ezagutzen, eta ni beraren gidari partikularra bilakatu nintzen.
2022
‎Horren ondoren, jauna, elurte bat izan zen ekain betean, sei egunean etxean eduki gintuena, Eta pentsa nolakoa izango zen elurtea ezen, nire etxeko leihoetatik, baso zuri zuri zuri bat zen ikusten nuena. Ba, elur egun haietan etxean geunden hiru emakumeok, hau da, ahizpa, ama eta ni, eta landareen izenak esaten jolasten pasatzen genituen arratsaldeak, horretan jolasten zuelako amak aitarekin hura amildu aurretik. Amak" Kamelia" esaten zuen, eta nik" Errododendroa" erantzuten nion, eta berak" Azekia", eta nik" Azaleak", eta berak" Dafnea", eta nik" Ginear alegria", eta berak" Petunia", eta nik" Hobe arbolak, ama, loreak aspertu egiten naute eta".
‎Ondorengo hiru elur egun haietan, jauna, gaizki hazia harrian pintatuta eta Marcoren hitzekin, pentsatu nuen igual ez nintzela gauza izango beste leku batean bizirik irauteko, hartz zuri bat jarriko bazenu bezala begien aurrean dugun baso honetan. Gainera, jauna, nire ahizpa dago, nire Nora.
‎Benetan, horrek ez zeukan inolako garrantzirik. Bat batean, 40ko ekaineko egun haietaz oroitu zen (bi urte, juxtu bi urte igaroak ziren) 36 Orduan ere, kaos hartan zegoen arriskuarekin ere, ez zuen bere buruan pentsatu. Bere bihotzari obeditu zion, uholde baten oldarrari ezinbestean obeditzen zaion bezalaxe.
‎Azken egun haietan, zehazki azken bi egunetan, etxeko giroa are mehatxagarriago bihurtua zegoen. Pianoa mutu geratua zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia