Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 104

2015
‎Zorionak, beraz, Karmeltaldekoei auzolanaren bidez, beste behin ere, jarri dituztelako halako erro eta habe sendoak euskararen esparruan eta bide beretik, Santa Teresa Jesusenaren jaiotzaren bosgarren mendeurrena ospatzeko tenore euskalduna ahalbidetu dutelako . Izan ere, horixe da euskal kultura indartzea eta zabaltzea.
‎4 Ezinezko gauzak diruditela eta ez dela komeni ahulak eskandalizatzea esango da, beharbada. ...teaz, Jainkoak mesedeak egiten dizkienak probetxurik gabe geratzeaz baino; eta atsegin hartuko dute eta hainbesteko errukia agertu diena, honen ahalmen eta handitasuna hain handia izanik, gehiago maitatzeko itzarriko dira; are gehiago, arrisku honen beldurrik ez dutenekin hitz egiten dudala dakidanean, Jainkoak oraindik askoz ere maitasun seinale handiagoak agertzen dituela dakitelako eta sinesten dutelako . Nik badakit, hau sinets ez dezanak ez duela esperientziaz ikusiko, Hura bere egintzei neurririk ez ipintzearen oso zalea baita; eta horrela, ene ahizpak, ez dakizuela horrelakorik gerta, Jaunak bide honetatik eraman ez ditzanei.
‎8 Oi, ene Jainkoa, bai egiazkoak direla hitz hauek!, eta bai ongi ulertzen dituela arimak, otoitz honetan bere buruz ikusten baitu! Eta bai ongi ulertuko genukeela guztiok geure erruagatik ez balitz, Jesu Kristo gure Errege eta Jaunaren hitzek ezin dutelako huts egin! Baina ongi ez prestatzean eta argi honi enbarazu egin diezaiokeen guztitik ez aldentzean huts egiten dugunez gero, ez dugu geure burua ikusten begira gauden ispilu honetan, gure irudia zizelkaturik dagoenekoan.
‎8 Eta horrela, arima hauen desirak ez doaz honezkero erregalu eta gozotasunak izatera, Jauna bera dutelako beraiekin, eta Haren Maiestatea delako orain bizi dena. Argi dago haren bizitza etengabeko oinazea baino besterik ez zela izan, eta gurea ere halakoa izan dadila egiten du, gurariz behintzat, gainerakoan ahulak bezala eramaten gaitu; hala ere ongi betetzen ditu bere indarrez, behar dutela ikusten duenean.
‎5 Honela da zer edo zertan gutxietsiak izatea edota izen ona pixka bat galtzea gertatzen zaienean; Jainkoak askotan onez eramateko grazia egiten badie ere (bertutea jendaurrean indartzearen oso zalea delako, haiek dutela uste den bertuteak berak kalterik izan ez dezan, eta baita zerbitzu egin diotelako ere, oso ona baita gure On hau), han geratzen zaie ezin dutelako kezka, laster batean ezeztatzen ez dena. Oi ene Jainkoa!
‎Zugan pentsatzea baino beste jakin beharrekorik ez delakoan gaudenez gero, ez dakigu dakitenei galdetzen ezta zer galdetu behar zaien ere, eta txarra ez dena, ona baizik, hutsegite larria dela uste izaten dugu. Hemendik datoz otoitzari emanda dauden jende askoren nahigabeak eta barruko nekeez kexu izateak, behinik behin letrarik ez duen jende askorenak, eta ilunaldiak datoz eta osasun galtzeak eta baita guztia bertan behera uztea ere, barne mundurik ez dagoela hemen barruan uste dutelako ; eta ortziaren mugimendua geldiarazi ezin dugunez, abiada bizia baitabil, era berean ezin dugu geldiarazi geure pentsamendua ere, eta gero harekin batera sartzen ditugu arimaren ahalmen guztiak ere eta galduak garela uste izaten dugu eta alferrik galtzen dugula Jainkoaren aurrean gauden denbora; eta, beharbada, arima oso osoan Berarekin egongo da hur hurreko egoitzetan, pentsamendua, berriz, gazt... Eta, gehienetan, egonezin eta nekeak geure burua ez ezagutzetik datoz.
‎6 Jakintsu handi batek esaten zidan, orain dela gutxi, otoitzik ez duten arimak perlesiak edo elbarritasunak jota dagoen gorputz bat bezala zirela, oinak eta eskuak izan arren, ezin baitie haiei agindu; horrela dira, zenbait arima hain gaixo eta kanporantz hain isuriak egonik, ez dago erremediorik eta ez dirudi beren barnera sartzeko gai direnik ere; izan ere, hain daude ohituak gaztelu inguruan diren zomorro eta piztiekin tratatzen, non ia beraien antzeko eginak baitaude, eta beren izaeraz Jainkoarekin berarekin harremanetan aritzeko bezain aberatsak badira ere, ez dago erremediorik. Eta arima hauek beren miseria handiaz konturatzen eta erremedioa bilatzen saiatzen ez badira, gatzezko estatua bezala geratuko dira beren barnerantz begiratzeko burua itzultzen ez dutelako , Loten emaztea burua itzuli zuelako geratu zen bezala.
‎Ziur asko A. García Toledo izango da, baina nolabaiteko zalantza nabari da bat ala gehiago diren idazki honen hartzaileak: jakingo dutelako (, sabrán?) idatzi zuen eta gero honela zuzendu: jakingo duelako(, sabrá?); hala ere, ondorengo esaldian berriro ageri da singularra batetik eta plurala bestetik:
‎Eta sinets iezaiozue beti gehiago, lan handiz eta pertsona askoren otoitzez hoberena lortzen ahalegindu zenari; eta etxe honetan gauden urte hauetan guztiok izan dugula ikusi dugun poz eta alaitasun handian eta neke gutxian, eta izan ohi zuten baino askoz ere osasun hobearekin, ikusiko da hauxe dela komeni dena. Eta norbaitek honi latza baderitzo, bota biezaio errua bere espiriturik ezari eta ez hemen gordetzen denari, pertsona ahul eta osasun onik ez dutenek, espiritua dutelako , hainbesteko leuntasunez eraman dezaketelako; [hau latz egiten zaienak] joan bitez beste monasterio batera, han salbatuko baitira bertako espirituari jarraituz.
‎–Gaitz egiteko? diot, indarrik ez dutelako eta modu berean ez direlako gelditzen. Berak irudikatzen dion hartan adimenak batere laguntzen ez dionez gero, ez da gelditzen ezertan ere, baizik eta batetik bestera dabil, gauetako tximeletatxo gogaikarri eta urduri hauetako bat baizik ez dirudiela:
‎7 Batzuetan pentsatzen dut, Jaunak argi hau eman didalako, ni naizen bezalakoa izanda, karitate hain epelaz eta benetako atsedenetik ziurra ez denaz nire egintzek besterik merezi ez dutelako , bada, nik sarritan hain biziki sentitzen badut erbeste honetan neure burua ikustea, zer izango ote zen santuen sentimendua. Zer izango ote zuten San Paulok eta Magdalenak eta hauek bezalako beste batzuek, Jainkoaganako maite sua hain kiskalgarria izan baitzuten?
‎Uste dut nolabaiteko bihotz altxagarria ematen didana eta tratatzean atsedenarazten nautena desira hauek dituzten pertsonak aurkitzea dela; hau da, desirak egintzekin batera, beren iritziz askaturik dauden pertsonak badirelako, eta hala diote eta hala izan behar zuen, beren giza egoerak eta batzuek perfekzio bidea hasi zutenez geroko urteak asko izateak eskatzen dutelako ; baina arima honek ongi ezagutzen du, oso urrunetik ezagutu ere, zein diren hitz hutsezkoak, edota hitzak egintzekin berresten dituztenak; izan ere, jakinean dago batzuek egiten duten probetxu eskasa eta besteek egiten duten probetxu ona, eta esperientzia duenak oso argi ikusten duen gauza da.
‎Nahi duelako, eta nahi duen eran egiten du, eta arimarengan prestaerarik egon ez arren, prestatu egiten du, Haren Maiestateak ematen dion ondasuna hartzeko. Beraz, ez ditu beti ematen baratzea ongi lantzean merezi izan dutelako –gauza guztiz ziurra izan arren hau ongi egiten duena eta sorkarietatik askatzen saiatzen dena ez duela uzten gozotasunik gabe?, baina haren nahia da noizbait beraren handitasuna agertzea lur elkorragoan, esana dudanez, eta on guztirako prestatzea, honezkero lehenago bezala Jainkoa irainduz ezin bizi daitekeela emateraino. Bere pentsamendua hain egina du benetako egia ulertzera, non gainerako guztiari haurren jolasa baiteritzo.
‎Izan ere, ez litzateke egoki izango pertsona ahul eta gaixoa barau handiak eta penitentzia latzak egiten jartzea, lorik egin ezin duen eta zer janik ere ez duen basamortu batera, edo horrelako etxeetara joanez. Baina pentsatu saia gaitezkeela Jainkoaren laguntzaz mundua biziki arbuiatzen, ohorearen estimurik ez izaten, ondasunei loturik ez egoten; bada, hain bihotz estuak ditugu, non lurrak huts egingo digula baitirudi gorputzaren arreta gutxitxo hartuz espirituari ematean; gero badirudi barne biltzerako lagungarri dela behar duguna esku eskura edukitzea, ardurek otoitzean egonezina sortzen dutelako .
‎Hau hasierakoek eta azkenekoek guztiek sarri sarri egin behar badute ere, honetaz pentsatzean gehiagoa eta gutxiagoa dago, geroago esango dudanez. Hasieran oraindik tamalgarria da, ez baitute guztiz ulertzen bekatuez damutzen direnik; eta bai damutzen dira, hain benetan Jainkoazerbitzatzeko erabakia hartzen dutelako . Kristoren bizitzaz jardun behar dute, eta adimena nekatu egiten da honetan.
‎Iruditzen zait heretiko dohakabeak bezala, hein batean, beraiek jarraitzen duten bidean itsutu eta ona dela sinetsarazi nahi dutela, eta horrela sinesten dutela sinetsi gabe, beren barnean dutelako txarra dela esaten diena.
‎Herriak agertu zuen poza hain handia eta hain orokorra izan zen, non oso berezia izan baitzen, izan ere, pertsona bakar bat ere ez zen izan gaizki iruditu zitzaionik. Gotzainak nahi zuela jakiteak asko lagundu zuen, han oso maite dutelako . Baina jende guztia da nik ezagutu dudanik eta izaerarik onenetakoa eta jatortasunik handienetakoa, eta horrela, egunean baino egunean pozago nago han fundazioa egin dudalako.
‎Haren janaria gozotasun gutxikoa da. Bisitak egiten dituenean, oinez joaten da, eta zerbitzariak kexu agertzen zaizkit, ezin dutelako eraman. Hauek bertutetsuak izan behar dute, bestela ez lirateke egongo haren etxean.
‎Izan ere, Jainkoari eskatzen badiozue hori aurrera eramateko eta zeuen buruengan batere fidatzen ez bazarete, ez dizue Hark bere errukia ukatuko; Harengan konfiantza baduzue eta bihotz kementsua. Haren Maiestatea horren zalea baita oso?, ez izan ezer faltako zaizuen beldurrik. Ez hartu gabe utzi egundo ere moja izan nahirik datozenak (haien desira eta talentuak ontzat badituzue, beren buruentzat erremedio bila soilik etorri beharrean, Jainkoa perfekzio handiagoz zerbitzatzearren datozenean), diru ondasunik ez dutelako , bertuteen ondasunak badituzte; bestalde Jainkoak emango dizue bikoizturik horren bidez etorriko zitzaizuen erremedioa.
‎6 Guztian men egiten diot Erromako Eliza Ama Santuak ontzat duenari, eta zuon, ene ahizpa eta alaba zaretenon, eskuetara iritsi orduko, jakintsu eta pertsona espiritualek ikusiko dutelako erabaki sendoa dut. Jaunaren izenean ematen diot hasiera, haren Ama aintzatsua laguntzat hartuz, duin ez naizela ere haren jantzia baitaramat soinean, eta san Jose neure aita aintzatsu eta jauna, beraren etxean bainago; moja karmeldar oinutsen monasterio hau haren izenekoa da, eta hari egindako otoitzengatik etengabeko laguntza hartzen dut.
‎Krea ote dezake inurri bat Semeak Aita gabe? Ez, ahalmen bakarra dutelako , eta baita Espiritu Santuak ere; beraz, Jainko bakar ahalguztiduna da, eta hiru Pertsonak Maiestate bakarra dira. Maite ote dezake norbaitek Aita, Semea eta Espiritu Santua maitatu gabe?
‎11 Beste abisu bat ematen dizuet, eta oso garrantzitsua da, obedientzia probatzeko bada ere, ez dezazuela agindu, eginez gero, bekatu izan daitekeen gauzarik, ezta bekatu arina izan daitekeenik ere; jakin dut haietako batzuk egin bazituzten, bekatu astunak izango zirela. Haiek behintzat errugabe gertatuko dira, beharbada, baina ez priorea; haiek, inork esan baino ez, egin egiten dutelako ; basamortuko santuei buruz, egiten zituzten gauzak entzuten eta irakurtzen dituztenez gero, agintzen dieten guztia ongi dagoela iruditzen zaie, behintzat beraiek egitea ongi dagoela. Eta egon bitez jakinean agindupekoak ere, inork agindu gabe egitea bekatu astuna litzatekeena, ez dutela egin behar beste batek aginduta ere, meza edota Elizaren barauak uztea edo honelako gauzak izan ezik, kasu horietan prioreak izan dezakeelako motiborik; baina putzura burua botatzea eta horrelako gauzak, gaizki eginak dira; inork ez duelako pentsatu behar Jainkoak miraririk egingo duenik, santuekin egiten zuenez:
‎Eta nik esan nion ea zer egin nezakeen honen erremediorako, guztirako nengoela prest eta. Erantzun zidan, ez zela oraingo hau atseden hartzeko unea; presa har nezala etxe hauek egiteko, haietako arimekin hartzen zuelako berak atsedena; eman diezazkidaten guztiak har nintzala, asko baitira Bera zerbitzatzen ez dutenak non zerbitzatu ez dutelako , eta herri txikietan egin ditzadanak honen antzekoak izan daitezela, bestelakoetan egiten dena egiteko desiraz hainbeste merezi izango bailukete; eta saia nendila guztiak prelatuaren agintepean ibil daitezen, eta asko jar nezala gorputzaren mantenua dela-eta barruko bakea gal ez dadin, mantenua inoiz falta ez dadin Berak lagunduko zigula-eta; batez ere ardura izan dezatela gaixoekin, gaixoak zain... Nik uste nuen Medinakoan ez nuela inoiz ulertu ezer haren fundazioa idatzi ahal izateko.
‎Eta priorea, errukiz, halakoei askatasuna ematen hasten bada, hori azkena izango da, ezin jasanezkoa, eta erremedioa jartzera datorrenerako, gainerakoei kalte handia egina izango da. Inor hil ez dezaten, zoroak lotzen badituzte eta zigortzen, eta ongi da hala egitea, itxura batean erruki handia ematen badute ere haiek gehiago ezin dutelako , zenbat gehiago ez ote da begiratu behar beren askatasunez arimei kalterik egin diezaieten. Eta, egiaz, uste dut, askotan, esan dudanez?
‎ez dezatela uste izan nahi dutena lortuko dutenik, ezta obedientziaren mugetatik irtengo direnik ere; askatasun hau dutela uste izatean baitago kaltea. Hala ere, haiek erresistentzia jarriko duten gauza ez agintzea priorearen esku dago, haiek ez dutelako berengan indar egiteko indarrik; beraz, esku onez eta behar den maitasun guztiaz eraman lituzke, ahal izanez gero, maitasunagatik men egin dezaten; askoz ere hobeki litzateke hori, eta hala gertatzen da, benetan maite dituela erakutsiz, eta hitzez eta egitez aditzera emanez. Eta kontuan izan dezatela erremediorik hoberena ofiziotan guztiz okupaturik edukitzea dela, irudimena irabioan erabiltzeko aukerarik izan ez dezaten, hortxe baitago gaitz guztia; eta ofizioak ongi egin ez arren, akats batzuk jasangarriak izan daitezke, galduak dabiltzanean egiten dituzten larriagoak ez jasatearren; izan ere, nik uste dut eman dakiekeen erremediorik egokiena dena, eta eguneroko bizitzan ere ez dezatela izan otoitzaldi askorik; haietako gehienek irudimen ahula dute eta kalte handia egin diezaieke, eta horrez gainera, ez beraiek ez beraiei entzuten dietenek ulertuko ez dituzten irudipenak izango dituzte.
‎2 Dioena egia bada behintzat, on handia egingo luke, predikarien premia dutelako ; baina beldur naiz, gure aitak egotzi egiten dituelako beste ordenetakoak, eta berean ez du onartu nahi izango. Jainkoari erregutzean bai lagunduko diot beraren adiskide eskaintzari erantzunez.
‎Bedeinkatua izan bedi Jainkoa berorren aitatasuna izan delako hor zalaparta horietan; zer egingo zuten bestela emakume gaixo haiek! Hala ere, zorte oneko dira, honezkero zenbait on ateratzen dutelako , eta gauza handitzat dut berorren aitatasunak artzapezpikuaren bisitariaz idazten didana. Etxe horrek on handia egin behar du nahitaez, hainbeste kosta baitzaigu.
‎4 Berretsirik dute, eta gainerakoak sendo daude eta ez diotela obeditu nahi diote, ordezkoari bezala baizik. Jakintsuek diote ez daudela eskumikaturik eta fraideak kontzilioaren aurka doazela, boto gutxiagoz priore egin dutelako . Moja haiek aditzera eman diote Tostadori ni nahi nautela priore.
‎3 Bigarrena, bisitari apostolikoak amaitu duenez eta monasterio hauek zuzen zuzenean berorren jauntasunaren mende daudenez, izenda dezala prelatua, bai bisitetarako, bai gertatzen diren beste gauza askotarako, eta hasierako erregelako fraide oinutsetakoa izan dadila, eta ez ditzala bidal mojak gobernatzera erregela lasaituaren fraiderik gauza askotan jokaera oso bestelakoa dutelako (ezinezkoa baita horrela bizi ez denak gauzak ongi ulertzea eta hutsegiteei erremedioa jartzea), berorren jauntasunak badakielako zein gaizki joan zaien haien gobernuaz. Eta, nahi dezanean, esango diote zein gaizki egiten ari zen azkenean berorren jauntasunak zeregin hori eman ziona, beraiek hoberentzat hautatua izan arren; eta hau, beharbada, ez da izango beraren erruz, eskarmenturik ez duelako baizik, esana dudanez, eta horrek kalte handia egiten du.
‎...litz, haien ardura aita frai Jeronimo Jainkoaren Amarenari, Gracián maisuari, ematea, urte hauetan hark bisitatu dituelako, eta haren espiritu eta zuhurtasuna eta jokatzeko era hain leuna hainbesteko perfekzio eta onestasunaz, Andre Mariak hautatu duela baitirudi moja hauek oso aurrera joan daitezen, bisita bakoitzean desirak eraberritu egiten zaizkiela eta onura handi handia izaten dutela esaten dutelako .
‎10 Hirugarrena da, berorren jauntasunak ez dezala lot gainerako Ordenetakoak dauden baino estuago monasterio hauek gobernatzen dituen prelatua, haiek monasterio bat eta erlijioko etxea ematen badiote edota beraiek mojentzat lortzen saiatzen badira, fundazioari hasiera emateko moja batzuk eramateko ahalmena dutelako ; izan ere, hori gabe, nekez ezarri ahal izango da erlijioa, eta jeneralek sekula ere ez dute eragotzi hori beren Ordenan, alderantziz baizik: bultzatu egiten dituzte eta poza hartzen monasterioak gehitzeaz, Karmengo jeneral txit agurgarriak hain gaizki informaturik egon aurretik bezala.
‎4 Hemen guztiok gara fraideak Erromara ez daitezela joan uste dugunak, batez ere gure aita jenerala hila bada, arrazoi hauengatik: lehenengoa, ezkutuko gauza ez delako eta inguru honetatik irten aurretik atzemango dituzte fraideek, eta hiltzeko arriskuan jartzea litzateke; bigarrena, agiriak eta diruak galtzeko arriskua delako; hirugarrena, ez dutelako eskarmenturik Erromako negozioetan; laugarrena, hara iristen direnean, gure aita jenerala falta bada, iheslaritzat atxilotuko dituztelako, azken batean kaleetan ibiliko baitira nora ezean, aita Marianori esaten diodanez. Hemen laguntza guztiekin frai Joanen kasua ezin konpondu izan bagenuen, zer izango da han?
‎Ez duela kexatzeko motiborik diotso, frai Joan Gurutzeko dutelako .
‎Hemen haren falta nabaritzen dute haren doktrinara eginak zeudenek. Eman biezazkiote eskerrak Jainkoari hor hain hurbil dutelako . Idatziko diot lagun diezaiela beroriei, eta badakit haren karitate handia ezagutuz hala egingo duela gertatzen den edozein beharretan.
‎7 Berorren aitatasunari eskatzen diot, gure Jaunaren maitasunagatik, ez ditzala bertan behera utz eta lagun diezaiela berorren otoitzekin proba honetan, Jainkoa dutelako soilik, eta lurrean ez dutelako kontsolatzeko beste inor. Hala ere, ezagutzen dituen Haren Maiestateak babestuko ditu eta berorren aitatasunari argi egingo dio gauza bera egin dezan.
‎7 Berorren aitatasunari eskatzen diot, gure Jaunaren maitasunagatik, ez ditzala bertan behera utz eta lagun diezaiela berorren otoitzekin proba honetan, Jainkoa dutelako soilik, eta lurrean ez dutelako kontsolatzeko beste inor. Hala ere, ezagutzen dituen Haren Maiestateak babestuko ditu eta berorren aitatasunari argi egingo dio gauza bera egin dezan.
‎Ez utzi, mesedez, sarri sarri idazteari. Benetan poztu naiz probintzialik izendatu ez dutelako , berorren aitatasunak dioenez, egoki baitago hori; hala ere, frai Antoniok bekaturik ez egitekotan besterik ezin zuela egin esan zidanean, nik ez nion kontra egin. Hemen guztia eginda zegoela pentsatu nuen; baina, egindakoa berrestera, Erromara joan behar badute, probintzia lortzera ere joango dira.
‎4 Berorren agurgarritasunak idazten didana, ahizpa horrek daukanaz, gutxi dela uste dut, ondasunetan daukalako; saltzen denean, beharbada, askoz gutxiago izango da eta berandu eta gaizki ordaindua; eta beraz, ez nintzateke jarriko Villanuevara joatearen alde, han diru premia dutelako , mojak nik nahi baino gehiago baitituzte. Aita frai Gabrielek idatzi dit bere lehengusina bati buruz; honek, hainbeste ez badauka ere, bidezko da hartzea, asko asko zor zaiolako.
‎Herri osoan poz handi handia izan da; harri eta zur geratu naiz horregatik. Nik uste dut, neurri batean gotzainari poz ematen diotela ikusten dutelako dela, hura hemen oso maitatua baita eta asko laguntzen baitigu. Gauzak nola doazen ikusirik, uste dut guk ditugun etxe onen artekoa izango dela.
‎Eta egoki baderitza, ken beza aita frai Pedro Fernándezen aktatik arrautzarik eta afariusian ogirik ez jateko dioena, ez bainuen lortu hori jarri gabe utz zezan. Eta horretan nahikoa da Elizak agintzen duena betetzea, horren gainetik ezer jarri gabe, eskrupuluekin ibiltzen baitira eta kalte egiten baitie, premia dutenek ez dutela uste izaten dutelako .
‎8 Nik konstituzio hauek inprimatzea nahiko nuke, bertsio desberdinak daudelako eta ama priore batzuek, ezer egingo ez balute bezala, kopiatzen dituztenean burura datorkiena kentzen eta jartzen dutelako . Jar dezatela agindu zorrotz bat, haietan ezer kentzen ez gehitzen inor ari ez dadin.
‎7 Uste dut idatzi diodala berorren agurgarritasunari, egoki litzatekeela, ahal izanez gero, bisitarien akta guztiak eta konstituzioak bat etor daitezela, guztia bat izan dadila; izan ere, gauza batzuetan batzuek besteen kontrakoa esaten dutelako , nahasirik aritzen dira gutxi dakitenak. Begira gero, zeregin ugari izan arren, har dezala astia hau oso lau eta argi uzteko, Jainkoarren; hainbat tokitan idatzi dudanez, ez dadila letretan murgildu hoberena ahaztuz.
‎11 Agindu beza berorren aitatasunak ez emateko jaten inori mintzalekuan ezergatik ere, ahizpak oso urduri jartzen direlako; eta, berorren aitatasunarekin izan ezik (orduan ez da hartuko kontuan, behar denean), oso gogo txarrez egiten dutelako ; ni oraindik nabarmenago nago horren kontra, eta horrela utzi nuen esanda, eta komeni ez diren gauza asko daude hor. Eta nahiko da, hori eginez gero, beraiek zer janik gabe geratzen direla, limosnak gutxi direlako eta ez luketelako esango, jan gabe geratu baizik, eta hau gutxienekoa da.
‎Hau diot, zerbait behar duenean eska diezaion ama prioreari, dirua oraintxe bidaliko baitio eta behar duen guztia (eta oraindik ez dakit zenbat erreal utzi nizkion nik ahizpa San Gabrieli, sobera geratu zena, oso gutxi) eta begira, ez nuke nahi beste fraide horienik esaterik, berorren aitatasuna honetaz harritu ez dadin, argi ikusten baita duen premia eta uda honetan han ikusiko ote dudan kezka handiaz nago. Eta hemendik hornitzeko ahalegin hauek, ez dira hor pozarren egingo ez dutelako , ama prioreak, priore ordeak eta gainerako guztiek; beharbada, limosna gutxi izango dutelako, eta berorren aitatasuna, hori ikusirik, oso kontuz ibiliko delako baizik.
‎Hau diot, zerbait behar duenean eska diezaion ama prioreari, dirua oraintxe bidaliko baitio eta behar duen guztia (eta oraindik ez dakit zenbat erreal utzi nizkion nik ahizpa San Gabrieli, sobera geratu zena, oso gutxi) eta begira, ez nuke nahi beste fraide horienik esaterik, berorren aitatasuna honetaz harritu ez dadin, argi ikusten baita duen premia eta uda honetan han ikusiko ote dudan kezka handiaz nago. Eta hemendik hornitzeko ahalegin hauek, ez dira hor pozarren egingo ez dutelako, ama prioreak, priore ordeak eta gainerako guztiek; beharbada, limosna gutxi izango dutelako , eta berorren aitatasuna, hori ikusirik, oso kontuz ibiliko delako baizik.
‎Ez dakit nola uzten dion mandazainari berorren gutunik gabe etortzen, batez ere gure aita hor dagoela, egunero haren berri jakin nahi izaten baitugu. Inbidia handia diet hura hor dutelako . Mesedez, ez horrelakorik egin, ezta gerta dadin guztia niri idatzi gabe utzi ere, gure aitak labur idazten baitu, eta, hark idazteko astirik ez duenean, berorrek ez utzi idazteari, sarri sarri niri idazteko bidea adierazi baitiot.
‎Benetan poztu naiz ahizpa horietaz esan dizkidan gauza onengatik; benetan nahiko nuke ezagutzea. Esan haiei eta eman goraintzi asko, eta Jainkoari eska diezaiotela Portugaleko arazo hauek konpon daitezen eta Guiomar andreak ondorengoa izan dezan, pena baita nola dauden ama alabak ondorengorik ez dutelako eta har beza ardura, zor handia baitiote?. Oso kristau ona da; baina horrek atsekabe handia ematen dio.
‎6 Begira beza berorren aitatasunak nolako xalotasuna, seinaleetatik konturatu bainaiz ulertu zutela, nik aditzera eman ez arren. Eta gutunean esaten nion, ez fidatzeko anaiekin, Joserenak baitziren anaiak (badakit gutuna irakurriko zutela-eta); izan ere, beraren adiskideek berek agertuko zioten, eta ez naiz harritzen, barru barruan sentitzen dutelako . Aurrekariak ezarriko ote diren beldur izango dira.
‎5 Gauza gogorra eskatzen dute haiek, hau da, ez dugula hartu behar; legez ezin dela hartu uste dutelako izango da. Nik uste dut honezkero idatziko ziotela berorri komentuetara abisu eman dezan, eman dituzten urratsak kontuan izanik; niri presio handia egin zidaten, eta berorren aitatasunari idatzi niola esan nien azkenean.
‎7 Paulok dituen eskrupuluez idazten didanari dagokionez, hau da, bere eskumenez balia daitekeen ala ez, uste dut nolabaiteko malenkoniaz zegoela gutun hura idatzi zuenean edota eskrupuluak zituenean, berak ematen dituen arrazoietan argi ikusten delako; eta horregatik, ez diot galdetu nahi izan berriro eta, Ardapillak dioenez, zalantza horiek gutxi iraungo dutelako ere bai; izan ere, berak dio aingeru nagusiak erabakia hartua duela Gilbertori buruz, eta zain daudela egun batetik bestera.
‎Erregeak agindu zuen nuntzioak absolbitzeko agindua eman zezala. Tostadok eta honi aholku ematen dioten gainerakoek Toledoko aita priorea bidali zuten horretarako, eta absolbitu zituen, baina hainbeste neke eraginik; luze izango litzateke kontatzea, lehen baino estuago eta nahigabetuago utzi baitzituen; eta guztia, haiek ama priore kargurako nahi dutena mojek ez dutelako nahi, ni baizik; eta komisario apostolikoak eta aurreko nuntzioak han ipiniak zituzten bi fraide oinutsak kendu zizkieten, eta gaizkile batzuk bezala atxiloturik eraman; guztiz kezkaturik nago jende honen eskuetatik aske ikusi arte, hauek artean baino mairuen lurraldean ikustea nahiago bainuke.
‎Zorionak ematen dizkio gotzain mailara jaso dutelako eta gogoa berotzen Elizaren alde lan egin dezan. Erreformaren aurkako jazarpenak.
‎1 Bata eta bestea gabe geratuko dira, berorren agurgarritasunak dioenez. Errentan jartzea ez da komeni; nahitaez erosi behar dutelako etxea, ona nahiz txarra. Eta ez dakit zergatik, baina Monroy ko etxeren tratua ez ixtearen damurik ezin izan dezaket, bertan hilko zirela iruditzen baitzait.
‎6 Eman goraintzi asko nire neska txikiei, biziki pozten bainaiz osasunez ongi daudelako eta politak direlako?, goraintziak doktore jaunei ere. Oso pozik nago ama Maria Kristorenak izan duen hobekuntzagatik eta hain denbora motzean hain ongi prestatzea lortu dutelako .
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene alaba. Egiaz pazko onak izango zituzten, hor dutelako ene aita, niretzat ere halakoak izango ziren?, baita urte onak ere. Dirudienez, ez dira amaituko hain bizkor hango gauza horiek, eta larritzen hasia nago hemen bakardadean uzten gaituelako.
‎inola ere ez bedi saia berorren agurgarritasuna Nicolao etor dadin, moja haietan obra oso txarra egin dezakeelako? harik eta andre alargun hura sartu arte, ama prioreak idazten baitit deabrua eragotzi nahian ari dela eta Nicolao horretan oso interesatua dagoela; emakumeak gogo handia duela, baina beste batzuek eskrupuluak jartzen dizkiotela; ikusten du berorrek zein garrantzitsua den haientzat, harekin etxea ordaindu ahal izango dutelako .
‎Sinets beza daukana ekarriko duela; eta badaki berorrek, mojak oso guretzakoak badira, ez dugula begiratu behar hainbeste dote kontua. Beraren ama, esan didatenez, hil beharrean jarri da alaba ekarri dutelako , eta egia izan behar du, eta horrela gutxi lagunduko dio berari. Gizonak buruan ongi sartua du itzuli egingo diotela, berak esanikoa egiten ez bada.
‎Oinetakodunek diote ez dakitela nola tratatzen dituen berorren jauntasunak horrela gizon hain bertutetsuak, eta beraiek kontenplatiboekin tratatu nahi lukeela, eta ohartzen direla haien bertuteaz, eta berorren jauntasunak eragozten diela eskumiku honen bidez. Berorren jauntasunari gauza bat esaten diote; hemen, ostera, beste bat. Artzapezpikuagana doaz eta ez direla ausartzen haiek zigortzera diote, berorren jauntasunagana jotzen dutelako . Jende bitxia da.
‎Beraiek ez dute uste Jainkoaren aurka doazenik, prelatuak beraien alde baitituzte. Erregeak ez die kezkarik ematen, beraiek egitekoak egin arren, isildu egiten dela ikusten dutelako , eta, beharbada, berorren aitatasunari zerbait egiten ausartuko balira, une txar txarra litzateke; izan ere, guztientzat pena eta atsekabe handia izanez gain, adore gaberik eta galdurik geratuko bailirateke. Jainkoak gorde gaitzala, eta uste dut hala egingo duela; baina guk geure buruari lagun diezagula nahi du.
‎2 Jakin beza berorrek, orain bat batean izan daitezkeen sufrimendurik handienak ditugula, kontrabrebea ekarri dutelako eta guztiok nuntzioaren mende geratu dugulako. Ez dut pena handirik hartzen, beharbada, probintzia egiteko biderik hoberena dela dirudielako, eta aita Gracián ez dudalako ikusi nahi jende horren artean.
‎3 Mezulari honen bidez, hau da Pedroren bidez, esango dit han zer gertatu zen eta zer gertatzen den alde guztietan. Bidal beza abisua Valladolidera, han nahigabez baitaude; eta mezularia etorri zen, aita frai Joan Jesusenari zer gertatu zaion jakin dutelako .
‎Ez du sinetsiko, ene alaba, dudan nahigabea, nire aita frai Joan Gurutzeko desagerrarazi dutelako eta ez dugulako aurkitzen non dagoen arrastorik ez argirik; izan ere, fraide oinetakodun hauek erreforma honekin amaitzeko ahalegin handitan dihardute. Jainkoarren eskatzen diot, berorrek eta nire alaba Katalina Jesusenak, hain harreman estua dutenez gero gure Jesus onarekin, erregutu diezaiotela gure aldeko ager dadila eta lagun diezagula.
‎Erromara joango diren fraide oinutsentzat dirua eskatzen du, guztiek lagundu behar dutelako . A. Graciánen arrebaren dotea.
‎4 Gerta daiteke, Salamancakoa amaitu baino lehen, guretzako ebazpena etortzea eta horra astitsuago joan ahal izatea, Malagóngoa beste batek ere erremedia baitezake. Ez da falta, fraide oinetakodunek ni hain urruti ikustea nahi dutelako susmorik, eta bada horretarako zantzurik ere?, eta haren aitatasunak ez omen du gaizki ikusten ni Gizakundeko monasteriotik urruti izatea. Eta hor monasterio horien kontu horretarako astia behar da, eta ez dago ni orain garrantzirik gabeko gauza baterako joateagatik gaizki esateko aukera handirik.
‎5 Sevillakoari dagokionez, pixka bat pozago nago, honezkero oinetakodunek haiekin zerikusirik izango ez dutelako . Artzapezpikuak idatzi zidan, erabakiak hartu zirenean oso estu zeudela oinutsak eta biziki poztu zirela.
‎4 Guztiei goraintzi asko asko eta agertu esker ona nire partetik hain portaera ona izan dutelako . Eskerrak ematen dizkiet niri poz ematen asmatu dutelako ere.
‎4 Guztiei goraintzi asko asko eta agertu esker ona nire partetik hain portaera ona izan dutelako. Eskerrak ematen dizkiet niri poz ematen asmatu dutelako ere. Andre Mariak ordain diezaiela eta bere bedeinkapena emanik santu egin ditzala.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin, amen. Jainkoa bedeinkatua izan bedi, berorrek eta berorren etxe osoak osasuna dutelako . Alonso Álvarezen osasuna bene benetan desira dudana da, bihotz bihotzez maite baitut Jaunagan eta Jainkoari gomendatzen diot eta abisu ematen diet ahizpa hauei, eta berorri ere gauza bera.
‎6 Nire nebak dio, hona badator, haren amak irudika dezakeela berarekin dagoela; eta han finkatzen bada eta bertutetsua bada, haiekin ikasiko duela San Gilen eta beste inon baino hobeki egongo dela. Eta Joan Ovallek dio (berorren agurgarritasunak nahi duela esan nuenez gero), bete betean hartuko duela arazoa bere gain, eta barre egin nuen; izan ere, nire nebak nik nahi dudala uste badu, atsegin hartzen du hura egiten; eta horrela, haiek harekin hain adiskide ikusirik, Jainkoagan uste dut asko irabaziko dutela, eta berak ez du haiekin galtzen giro gozoa dutelako .
‎Ez, ez gara ezagutzen hain errazak emakumeak!, bada, urte asko haiek aitortzen egin ondoren, aitor entzuleak harriturik geratzen dira zein gutxi ezagutu dituzten. Eta hau gertatzen da faltak esatean ez dituztelako gauzak argi, eta aitor entzuleek esaten dutenetik epaitzen dutelako . Ene aita, etxe hauetan zerbitza dezagula nahi badu, eman diezagula talentu onak eta orduan ikusiko du nola ez garen itsutzen doteagatik.
‎6 Kondesaren monasterioari dagokionez ez dakit zer esan, aspaldidanik esaten baitidate; eta berorren jauntasunari diotsot, nahiago nukeela mojen lau fundatzea (hasi ondoren, gure biziera hamabost egunean finkaturik geratzen baita, sartzen direnek lehendik daudenei jarraitu besterik ez dutelako egiten), bedeinkatu horiek, santarik handienak badira ere, gure bizierara egokitu baino. Nik birekin hitz egin nuen Toledon, eta konturatzen naiz onak direla eta doazen bidetik ongi doazela; eta bestalde, ni, egia esan, ez nintzateke ausartuko haiek neure ardurapean hartzen, laztasun eta penitentzia bidetik doazela gehiago uste baitut, hildura eta otoitz bidetik baino, oro har diot; hala ere, Jaunak nahi badu, nik gehiago aztertuko dut, berorren jauntasunari ongi iruditzen baitzaio.
‎Oraindik ez dut ikusi Covarrubias priorearen gutunik. Zail izango litzateke Gotzainaren baimenik gabe egitea, neure esku dudan agiriak eta Kontzilioak agintzen dutelako ; baina nik uste dut, hori baino beste eragozpenik ez bada, izango dugula. Jaunak bidera beza.
‎Han egiten duten lanaren berri jakitean, ordea, deseginik eta Paternako hauen inbidiaz beterik geratzen naiz. Poz pozik nago Jainkoa moja oinutsez baliatzen hasten delako, askotan, Etxe hauetan hain arima ederrak ikusten ditudanean, pentsatzen dut Jainkoak horiek ematen baditu, helbururen baterako izango dela; monasterio hartan egotea besterik ez bada ere (azken batean Jainkoaren aurkako irainak saihesten dira), poz pozik nago; eta zenbat pozago, probetxu handia egingo dutelako ustea baitut.
‎Eman goraintziak nire partetik eta esan badutela pozik egoteko motiborik Jainkoaz gozatzera joan delako; baina haren heriotza nahi izateaz ez du Beatrizek zertan pozturik; begira, ez dezala bekaturik egin halako burugabekeriaz. Mesede handia egin dit, hori niri hain zehazki idaztean, eta benetan poztu naiz hain herentzia ona dutelako . Uste dut berori ez duela estutu deabruak hor ni estutu ninduen herabetasunaz, izan ere orain ohartzen naiz bera zela, hemen neure betiko egoerara etorri bainaiz.
‎Oso ongi egiten du inorekin hitz egitea eragoztean. Beastik ama prioreak idazten dit, bekatuak esaten dizkiotela soilik aitor entzule bati, eta guztiak aitortzen direla, ordu erdian aitortu ere; eta horrela egin luketela alde guztietan, oso kontsolatuak daudela eta maite maite dutela ama priorea, berarekin tratatzen dutelako . Berorren agurgarritasunak esan dezake, horretan nolabaiteko esperientzia dudanez gero, zergatik ibili hainbestekoa ez dutenen bila, lurralde horretan inon baino beharrezkoagoa baita; idatz diezadatela.
‎Espeziak oso gustura hartu zituzten, baita takamaka ere. Ez zidaten utzi bidaltzen, gogo handia nuen baina, askok horren premia handia dutelako .
‎7 Bernardak herentziari uko egiteari dagokionez, jakinean egon bedi, gurasoak bizi direnez gero, ez duela heredatuko monasterioak, beraiek heredatuko dutelako . Haiek bera baino lehenago hilko balira, monasterioak heredatuko luke.
‎Hau gauza ziurra da, letratu onengandik jakin baitut; izan ere, gurasoak eta aitona amonak derrigorrezko oinordekoak dira, eta haien faltan, monasterioa izango litzateke. Hari dotea ematera bai behartuak daude, eta, beste hori ez badakite, Jainkoa goretsiko dute beraiekin konponbidea bilatu nahi dutelako . Gutxienez, ordaintzeko jarria zuten bermearen arabera ematen badute, gauza handia izango litzateke.
‎Teresak poztu dela, dio, probintzialik ez dutelako egin, baina ordurako aita Antonio Jesusena (Heredia) izendatua zuten. Biharamunean, urriaren 16an, nuntzioak baliogabekotzat jo zuen izendapen hori eta karmeldar oinutsak oinetakodunen mende jartzen ditu.
‎Esan Aguiar lizentziadunari, egunero hor sartzen bada ere gogor egiten baitzait bera ez ikustea, benetan poztu nintzela beraren gutunarekin; baina bera berriro hain arin idazteko aukerarik ez izateaz poztuko dela-eta, ez diot idazten, eta esan gauza bera ene Manso doktoreari, halaxe delako, eta eman beti nire goraintziak eta idatz diezadala bere osasunaren berri ematen, eta aita Mata maisuari gauza bera. Inbidia handia diete hemen halako aitor entzulea dutelako .
‎16 Ama prioreari eta ahizpa guztiei, nire goraintziak. Ez diet idazten, honen bidez nire berri izango dutelako . Poztu nintzen osasunez ongi daudela jakitean; ez dezatela alferrik gal berorren agurgarritasuna, eta bai adiguriz tratatu.
‎6 Berorren agurgarritasunak idazten didan moja horren kontuaz, poztuko nintzateke Palentziara etorri nahi balu, etxe hartan behar dutelako . Ama Ines Jesusenari idazten diot berorren agurgarritasuna eta biak konpon daitezen elkarrekin.
‎Umorez dio, Sevillan bera Ameriketara bidaltzen dutelako zurrumurrua zabaldu dela.
‎Parrokiak auzitara eraman ditu, honen eta komentuaren artean leiho bat jarri dutelako , sermoiak entzuteko.
‎– Toledoko oinetakodunak asaldaturik dabiltza beren etxean, karmeldar oinutsek Madrilen fundatzeko asmoa dutelako .
‎ziurtzat dudala (Jainkoarren, nahiago nuke gezurra balitz baina) pertsona asko Sakramentu guztiz Santura bekatu astunekin hurreratzen direla; eta Jainkoaren maitasunaz hiltzen dagoen arima bati hitz hauek esaten entzungo baliote, harriturik geratuko lirateke eta ausarkeria handitzat izango lukete. Behintzat ziur nago beraiek ez dutela halakorik esango, hitz hauek eta Kantarik Ederrenean dauden hauen antzekoak maitasunak esaten baititu; eta haiek maitasunik ez dutenez gero, alferrik irakurriko dituzte egunero Kantarik Ederrenak, ez baitira haietan trebatuko, ezta ez dira ausartuko ahotan hartzen ere; entzuteak berak ere zinez beldurra ematen du, maiestate handia dutelako beren baitan. Handia duzu Zuk, ene Jauna, Sakramentu guztiz Santuan; baina fede bizia ez baina hila dutenez gero, hauek ogiaren irudipean Zu hain apal ikusirik, ez diezu ezer esaten, entzuterik ez dutelako merezi, eta horrela hain ausart agertzen dira.
‎Behintzat ziur nago beraiek ez dutela halakorik esango, hitz hauek eta Kantarik Ederrenean dauden hauen antzekoak maitasunak esaten baititu; eta haiek maitasunik ez dutenez gero, alferrik irakurriko dituzte egunero Kantarik Ederrenak, ez baitira haietan trebatuko, ezta ez dira ausartuko ahotan hartzen ere; entzuteak berak ere zinez beldurra ematen du, maiestate handia dutelako beren baitan. Handia duzu Zuk, ene Jauna, Sakramentu guztiz Santuan; baina fede bizia ez baina hila dutenez gero, hauek ogiaren irudipean Zu hain apal ikusirik, ez diezu ezer esaten, entzuterik ez dutelako merezi, eta horrela hain ausart agertzen dira.
‎...una, ene alabak, deabruak eginahalak eginda ere, beren etxeetan daudenak bezainbeste engainatu ezin duen tokira ekarri zintuztelako; izan ere, badira zenbait arima, zerura hegan egiteko ezer ez zaiela falta ematen dutenak, gauza guztietan perfekzio bidetik doazelako beraien ustez, baina ez dago haiei ulertzekorik; izan ere, monasterioetan ez dut ikusi sekula ez direla konpontzen elkarrekin, han ez dutelako egin behar nahi dutena, agintzen zaiena baizik. Hemen, ordea, Jaunari poz eman nahi diotelako egiaz ongi konpondu nahi baluteere, ezin dute; izan ere, azken batean, gogoak ematen diena egiten dute, eta noiz edo behin bere borondateari kontra egiten badiote ere, ez dira trebatzen hainbeste hildura kontuan.
‎Jainkoak gorde zaitzatela hartatik; izan ere bekatu handirik ez dutela uste dute, eta beste batzuk ikusten dituztenez gero, ziurtatu egiten direla dirudi; eta haiek oso kaskartzat jotzea ez da, noski, apaltasun handiko gauza. Baliteke askoz hobeak izatea, beren bekatuagatik negar egiten dutelako , damu handiaz, eta, beharbada, zentzatzeko beraiek baino askoz ere asmo sendoagoaz, Jainkoa ez gauza txikian ez handian egundo ez iraintzera eramango dituenaz. Beste hauek, haietako gauzarik ez dutela egiten eta, askatasun handiagoa hartzen dute beren atseginetarako; hauek, gehienek, beren ahozko otoitzak egingo dituzte, ez ongi eginiko errezoak, kontzientzia finik ez dutelako.
‎Baliteke askoz hobeak izatea, beren bekatuagatik negar egiten dutelako, damu handiaz, eta, beharbada, zentzatzeko beraiek baino askoz ere asmo sendoagoaz, Jainkoa ez gauza txikian ez handian egundo ez iraintzera eramango dituenaz. Beste hauek, haietako gauzarik ez dutela egiten eta, askatasun handiagoa hartzen dute beren atseginetarako; hauek, gehienek, beren ahozko otoitzak egingo dituzte, ez ongi eginiko errezoak, kontzientzia finik ez dutelako .
‎51 Maitasun egintza ugari egiteko ohitura izan ezazu, arima pizten eta samurtzen dutelako .
‎Bestetik, karmel teresiarren Bisitariak, batez ere A. Pedro Fernández, A. Gracián eta A. Roca, aktak eta aldaketak sartuz joan ziren, ez beti Autorearen gogokoak. Eta hori gutxi balitz, ez da falta ama prioretxo batzuen axolagabeko esku sartzerik ere,, ezer egingo ez balute bezala, kopiatzen dituztenean, burura datorkiena kentzen eta jartzen dutelako –. Horren ondorioz, bertsio desberdinak zeudela, zioen, egonezina eta nahasmena sortuz.
‎12 Kontuan izan batzuetan eta besteetan egiten den eskulana, eta baita beraien eskuz irabazi dutena ere; horrek bi aldetatik egiten du on: alde batetik, gogoa berotzeko eta asko egiten dutenei eskertzeko; eta bestetik, hainbesteko premiarik ez dutelako edo eskulanari asko begiratzen ez dioten tokietakoei esateko, zer irabazten duten beste toki batzuetan; eskulanerako ardura izate honek, gauza materialerako dakarren onuraz gainera, denerako dakar onura. Eta pozgarri zaie lanean ari direnean prelatuak ikusiko duela konturatzea ere; izan ere, hau garrantzitsua izan ez arren, aintzat hartu behar dira hain itxitura handian bizi diren emakumeak eta beren poz guztia prelatua kontentatzean dutenak, batzuetan gure ahultasunaren mailara jaitsiz.
‎Akats hau ez da berehala ikusten, batzuek ongi hitz egiten dutelako eta ulertu gaizki; beste batzuk, ordea, hitz egiten motzak dira eta ez oso txukunak, baina gauza on askotarako adimena dute. Badira xumetasun santu batzuk, munduko gauzez eta hango jokamoldeez gutxi dakitenak, Jainkoarekiko harremanetarako, berriz, asko dakitenak.
‎Hura guri ematen zaigun bezala, hain erabaki sendoz, Haren Maiestateari ematen ez gatzaizkionean, nahiko egiten du gu gogoetazko otoitzean uzteaz eta gu noizbehinka bisitatzeaz, bere mahastian dauden morroiak bisitatzen dituenez. Baina beste horiek seme alaba kutunak ditu eta ez luke nahi bere ondotik kentzerik; ezta ez ditu kentzen, honezkero beraiek ere ez dutelako nahi handik alde egiterik; bere mahaian eserarazten ditu, berak zer jan hura ematen die, ahora daramana bere buruari ukatzeraino haiei ematearren.
‎kontenplazioa eta Haren Maiestateak ematen dizkien graziak; izan ere, orain dela gutxi esan nuenez, nahi dituzte eta eskatu eta maite dituzte halakoak. Soldaduak bezala dira, zenbat eta gerra gehiago, pozago daude, irabazi handiagoaz irtengo direla uste dutelako . Gerrarik ez bada, lansariagatik zerbitzatzen dute, baina konturatzen dira ez dutela irabazi handirik izango.
‎Eta inongo monasteriotan ere (niri sinesten badidate behintzat) ez dute edukiko ezta ez diote profesarik ere emango, urte luzeetan zentzatzen den ala ez probatu arte? . Penitentzian eta barauan egin ohi direnei ez diet huts izenik ematen, berez hutsak badira ere, ez dutelako hainbesteko kalterik egiten. Baina badira izaera batzuk, estimu handitan eta aintzat hartuak izan nahia, besteen faltak zorrotz begiratu eta norberarenak ez aitortzea eta horien antzekoak, egiaz apaltasunik ezaren sustraitik sortzen direnak; Jainkoak espiritu handia emanda laguntzen ez badio, urte luzeetan zentzaturik ikusi arte, Jainkoak gorde zaitzatela halakoa zeuekin izatetik.
‎5 Horrela gure arimaren zeru txiki honetan, berau eta lurra egin zuena dagoen honetan, itxita egon ahal direnak eta kanpoko zentzumen hauek barreia daitezkeen tokiei ez begiratzen eta han ez egoten ohitu ahal direnak, sinets dezatela bide on onetik doazela eta ez direla iturriko uretik edatera iritsi gabe geratuko, epe laburrean bide luzea egiten dutelako . Belaontzi batean doana bezala da, haize giro on pixka batekin ibilaldiaren azkenera iritsiko baita egun gutxi barru; lurretik doazenek, ordea, epe luzeagoa dute.
‎7 Eta hasieran hau ulertzen ez bada ere, ez delako hainbesterainokoa, barne biltze honetan gehiagoa eta gutxiagoa baitago?, ohitura hartuz gero (hasieran nekea ematen badu ere, gorputzak berea eskatzen duelako, amore ez ematean bere burua urkatzen ari dela konturatu gabe), egun batzuetan ohitzen bada eta ahalegin hori egiten badu, argi ikusiko da irabazia eta konturatuko dira, errezatzen hasterakoan, erleak erlauntzera datozela eta han sartzen direla eztia egiteko, eta hau gure ardurarik gabe; izan ere, Jaunak nahi izan du, Bera izan duten denboragatik, arimak eta borondateak nagusitasun hori izan dezatela; horrela, barnean bildu nahi duelako keinu batez soilik, zentzumenak haren esanera jarriko dira eta barnean bilduko. Eta gero berriro irtengo badira ere, gauza handia da mendean jarri izana, gatibu eta mendeko bezala irteten direlako eta ez dutelako egiten lehenago egin zezaketen kaltea. Eta borondateak berriro dei egitean, bizkorrago itzultzen dira, harik eta honelako barrura sartze askoren ondoren, Jaunak guztiz kontenplazio gorenean gera daitezela nahi duen arte.
‎Ez, ditu maitatu ez aberastasunak, ez munduko gauzen artean atseginak, ezta ohoreak ere; ez dute elkarren artean borrokarik, ezta bekaizkeriarik ere. Eta hori, Maiteari poz ematea besterik nahi ez dutelako . Haren maitasuna izatearren bizia eman nahi lukete, eta horrela, haren gogokoago nola izango, horretan jarriko lukete bizia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia