Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 166

2008
‎Tenorea hurbiltzen ari eta, zenbaitjende bildu dira geldileku horretara eta doaz bidetik bazterxago kausitzen diren jarralkuetara. Horra Peio, jantzi ederretan emana, zigarro puroa ketan, Hemen ongi n egin du bere sar aldia, Marie Leonaren ikusteko baizik ez bazen ere. Gero hurbildu da autobuz geldigunera, imintxio bat eginez putzu horiek ikusiz eta aldetik iraganez oski dirdiratuen ez zikintzeko.
‎Hor dago Peio, aurpegia loturetan, oe hertsi baten erdian gorputza zuzen zuzena estalgipean. Behako zorrotz batez inguratzen du bere aita Ganix, lehenik gelan sartua. Honek ahurraz kopeta ferekatzen diola: Amarekin etorriak gaituk, gogoz bederen hire sokorritzera...
‎Xemartinen begietatik jauzi dira zenbait malko. Mintzo erlats batean parte eman du bere eta Mariaren atseginaz. Horretarako laguntza ekarri dieten Marie Leona eta Peio eskertuz.
‎Badakizute Hemen Bada Denetarik saletxean mirail edo izpiluz apaindu ate haundi batzu dituztela. Pintarreneko zezenak, etxetik eskapirik, lau hatzkadan, karrikan barna zoalarik, izpilu horretan ikusi du bere burua! Ustez etsai bat zuen, buruz buru jokatu zaio izpilu ateari eta hau porroskatuz edaritegian sartu da.
‎Igande goiz honetan, oetik jeikitzean, atzoko berriak gogoan eta bainu bat ona harturik doa Bittor sukaldera. Hor kausitu du bere Aita gosari egitera abiatua, baratxuru salda on baten aintzinean eta ama altzotara bat ilharren bihitzen subazterreko zizeluan jarririk, hameketako mezarat joan aintzin.
‎Orain dugu Iturhotxeko Maddalenen aldi. Irri pollit batez argitzen du bere aurpegi xurpail bilo beltxez inguratua. Balitzandarrek ederki txalotuz egiten diote beren agurra. Zer kantatzen diguzu Maddalen. Urruneko Euskaldunak: Orain kanta zazu!
‎Domingo Xapatenek ere kondatu du berea. Manez Altzoberri, donado kasko latzaren ixtorioa.
‎Xan Pier, bere amaren josteko haixtur zahar pare eta orraze lodisko bat eskuan, ari da motz eta motz Manez gaizoaren kasko gainean. Haixtur ukaldiak biloetan trebes, zeiharka eta guneka errotik moztuz, ezarri du bere lagun eta amodio aurkakoa, zebra baten itxuran.
‎— Errege jauna, iharduki zion Harrabosek, kondenatuak epe bat ukan du bere krimen kofesatzeko, ez gutaz trufatzeko bere istorio misterioekin.
‎— Gogotik bai, Gorrail, antzara bat edo bi ere berdin, goserik gabe jaten direnak dira. Baina, errazu, artzaintxo ttipi horrek zakurrik ez ote du bere laguntzeko?
2009
‎Amak momentu bat hartzen du bere postrea bukatzeko.
‎Ez dakit haren mugimenduak harat eta honerat ero zer, baino irri egiteko gogoa ematen nau Beñaten komediak. Zezena bat soka tartean bezin trabatua iduri du bere hitzetan. Eta neri, handik libratzeko egiten dituen indarrak ahanztarazi naute gure gaiaren inportantzia. He be ez, zer nahiuzu, ni holakoa naiz.
‎Ez du gustoko plata, muturra zimurtzen zaio, baino ez da asto tzarra, neri berritz nere kadirian pausatu eta segituko du bere konferentzia, hura zutik eta ni jarrita. Nik ez dut aita izaiteko beharrik senditzen. Ez da zaila hori konprenditzen.
‎Bere bozean halako urriki batek erakusten du bere bisari tristea.
‎Orduan, ez da harritu behar. Amatxi eroazi du bere bizi modu senstorik gabekoarekin, eta ez ba zuen etxetik kanpora bidali, ill egingo zen gauzo amona xaharra. Ez baitira ttikitan erakutsi bide onak, eta gero, gaillendu zaionian, sobera beranta zen.
‎Urte hontan etxean da, lanik gabe. Aski entsaiatzen da ba zerbait harrapatzeko, baino momentua ez du bere alde. Hala ere hemen ongi da, nerekin.
‎Eta nerekin ahal bezin gutti egoten da. Sekretua da, gutxi ohartazitzen du bere burua. Maite du bakarrik ibiltzia, eta izan hemen izan kanpoan, beti bertzetatik aparte ikusten dut.
‎Harri koskor hura bezin azkarra du bere asegurantzia. Eta bere borrokak gehienetan ez badire ageri haundikoak, beti nahi duena asmatzen du azkenean, hala ero hola, kontra dituenak ihatuz bere griñaren kuraiarekin.
‎Urruntxio parkean irrio batek pusatzen du bere ur argia harri kozkor batzuen tartetik, kanta alegre ttiki batekin. Bi ahizpak hor jartzen dire ipularean, eta zangoak beren aitzinean luzatuz ur bazterraino, segitzen dute beren hitzaldia. Eta Pantxoak, zerbait erran dio Maitenaren arabera?
‎Libro bai, baino gurekin. Neskak nahi du bere moduz bizi. Konprenditzekoa da.
‎Aitak ez du bere balioa mespreziatua ikusi nahi. Bere seniriak defenditzen ditu.
‎Neska bat gizon batekin jartzen denian, haren esku uzten du bere burua. Bi neskek bakarrik ez dute inoir beren destinoa gidatzerako.
‎Banaz bertze, ez da bate disgustagarria Grazi, piska bat izagutzen denean. Ez zaio sobera kasurik eman behar haren hitzeri, zenta hortan du bere falloa, zer nahi errate hortan, baino segur naiz ez dituela erdiak ere pentsatzen. Joko gisa bat da harentzat, nik ez dutena ongi konprenditzen, baino aspalditik ohartua naiz plazer haundia ematen diola, eta nola ez dion inori trabarik ekartzen, aski du segitzea hol hola.
‎Ez da bizi ohartu ezkoztik baduela begi azpietan halako iduriko haste ttiki bat zimurrena. Egunian ez dakit zenbat aldiz ateratzen du bere zakotik ispillu ttiki bat, eta hor lotzen da bere matraillari begira, hurbil hurbildik, begiak okertuak, ezpainak tinkatuak, eta momentu horietan mundua saltatzen balitz ere bere inguruan, segur naiz ez lukela petazal bat ere mugituko, bere iduriko zimur haste haren lanaren aitzintzea ongi kontrolatu gabe.
2010
‎L. Zergatik hain jende gutik du bere gogoaren biltzeko gaitasunik?
‎L. Bakoitzak ba ote du bere Aingeru irakaslea?
‎Badakit oroitzapenaren hegian nagoela eta ene indar guziekin berriz gogoratzera saiatzen naiz, baina debaldetan. Ene eginahalengatik, Hannak sentitzen du bere bitartez mintzo denaren behako samurra*.
‎Lilik ez du gehiago bakerik. Sobera denbora eta indar ematen du bere ikasleen arrangurak entzuteko, goizetik berandu arte.
2012
‎Urkatua. Muga pasatua zuen, jakin gabean, metro batzuez baizik, eta orduan Guardia Civilak du bere gorputza hartu eta ereman. Hunat ekarrarazteko gero zer ez dugu ikusia.
‎Herriak ez du berdin erreakzionatzen biktimak indar errepresibokoak ala inozenteak direnean. Herriak beraz, ez du bere burua sistemarekin identifikatu ETA HB isolatzeko. Paktua, berriz, bide horretatik doa, hau da, errepresioa, isolamendu politiko soziala eta honekin errendiziora bultzatu edo gizartetik eliminatu.
‎Giltza horien jabe uste izatea, ez da uste ttipia: horren gainean finkatzen da nagusi jarraitu nahi duen gutxiengoaren kontzientzia ona, eta, gehiago dena, hortik jalgitzen du bere ankerkeria politikoa. Jendartearen legeak ulertzeko eta historiaren egiteko egia osoa dutela sinesten dutenek aise jotzen dute diktadura eta estatu terrorismoaren alde; Hannah Arendt ek zioen bezala, fededun horiek beldurgarriak dira.
‎Zer froga eman behar du taldean guztiz integratu eta fidela dela erakusteko? Zer balore azpian eman du bere zentzu morala. Nork du endekatze horren erantzukizuna?
‎Ezker Abertzalearen baitan, ETAk leku berezia badu hierarkian, antzinako estrategiarekin, historiarekin, preso eta exiliatuen esanahiarekin lotuta. Egiturak dauden bezala, eta borroka armatuak irauten duen bitartean, ETAk izango du bere lekua denen gainean eta ETArekin identifikatzen diren militanteek izango dute oso egoera berezia, heroi eta buruzagiena. Hau da:
‎HBren" zurezko mihia" 111 abertzale guztientzat laidogarria 111" Langue de bois" frantsesez(" forme d’expression qui, notamment en matiere politique, vise a dissimuler une incompetence ou une reticence a aborder un sujet en proclamant des banalites abstraites, pompeuses, ou qui font appel davantage aux sentiments et aux formules toutes faites qu’aux faits.") Adibide bat, O eta P buruzagiak 1997ko Irungo Jose Luis Caso zinegotzi popularraren hilketa ondoan: " Herri Batasunak planteatzen du bere alternatiba politikoaren zutabe nagusia sofrimendua inorentzat ez eskeintzea dela. Ezker abertzaleak historikoki, gaur bezala, irtenbideak exijitzen ditu, garbi dagoelako lanturu eta gaitzespenak ez baizik eta irtenbideak eta soluzioak behar dituela Euskal Herriak".
‎Nire ustez, eszisioen eta inguruko talde desberdinen tratatzeko ikuspegi sanoa hauxe da: " aukera desberdinak badaude, inork ez dauka egiaren monopolioa, bakoitzak hartzen du bere bidea eta nola helburu berak ditugun zubiak eraikitzen ditugu geure artean, elkarrekin joateko eta, ahal den okasioetan, elkarrekin jotzeko."
‎Askoren ustez, azken hogei urteotan Ezker abertzaleak iraun, iraun egin du, baina ez du bere helburu politiko urrun edo ertainetarik bat ere gauzatu: independentzia, estatua, autodeterminazioa, autonomia alor berriak, amnistia... deusik ez!
‎Kolore bereko mustatzak arrondan kokotseraino jeusten zaizkio. Ordu on batez atxiki du bere alaba besoen artean. Eni buruz itzuli delarik malko dirdirak ageri zituen bere begi urdinetan.
‎Ongi Etorri taldea elkarganatzetan Ongi Etorri k ekartzen du bere ahalaren araberako laguntza. Herriko ohituretan barne da urte guziez Ambares eko herrian ospatzen den Euskaldunen besta.
‎Idazki marmolean, irakurtzen segitzen dut. " Herri indartsuak ez du bere burua ukatzen. " Ikasi.
2013
‎Artaburuk altxatu zuen eskuak hitza hartzeko baina Frantxoak moztu zion: Ez duzu besoa altxatu behar hitza hartzeko, ez gara eskolan hemen. Ah bai, haurtzaroko ohidura! Nahi nuen esan bitxia agertzen zaidala horrelako egitura, Gorkak emanen du kasik altxor bat eta hor berean ez du bere emaztea ukanen. Eta zendako ez truke bat. Ez gara manatariak, beharbada hautatu du ihardupide hau, aise ihes egiteko.
‎Oro har, nahiago zuen bertze parte bat jokatu. Badu bigarren partea eta biziki laket zaio. Aldapekaren jokoaz elgar mintzatu duzue. Nik mintzatu diot. Eta. Haren ustez, antzezlari ona da Gorka Aldapeka eta biziki ongi atxikitzen du bere parte. Ikuskizun eder bat izanen dela erran dit. Eta zer gehiago. Erran dit ere Gorka egiazko oilarra dela eta sua duela ipurdian.
‎Horretan ez du inoiz etsi, eta ez du etsitzeko asmorik. Proiektu guztietan, besteekin batera lan egitea maite du, bakarka ez du bere burua ongi ikusten. Auzolana maite du.
2014
‎Jean Olhagarai apezak kondatu du bere apez langile urteen esperientzia
‎Jean Olhagarayek kondatua du bere esperientzia Atlantica etxeak 1999an plazaratu liburu hunkigarri batetan: " Ce mur il faut l’abattre" (240 or.). Azken orrialdeetan idazten du:
‎Ez bakarrik Erriberako tomateak biltzeko edo ostatuetan zerbitzatzeko. 1990ko hamarkadan, Ghanak formatu medikuetan %60ek utzi du bere herria. 1985 artean, 60.000 langile kalifikatu eman dizkie Afrikak herrialde aberatsei.
‎Elizak behar du bere ber izan lehenik kultura aldetik, erran nahi baita, herriko kulturan errotu eta ez kanpoko kultura batekin sartu eta kanpoko kultura horren sarraraztean eta herrikoaren suntsitzen arizan. Hiriart Urrutyk erraten zuen:
‎Kapera berria giristinoen buruak egin du bere familiarekin, besten laguntzarik gabe eta horren gatik zuten ez sartu nahi. Kanpoan gelditu zirenak kondenatu ditugu botoila bat arnoren erostera bakea egiteko, eta bat joana da saltegirat.
2015
‎Ez! Kreazioa esku, beso eta gogo ekintza gogorrean du bere Big Banga.
2016
‎Espero dute Zeruetako Erresuman sartzea, eta azken ohoreak ukaitea ondotik izendatzen duten oinordekoarengandik. Bereziki Marie Antonenak eskatzen du bere lerroaren arabera ohoratua izatea hil ondoren. Segur ere ez agota gisa, baizik eta Ameztoiko prima eta etxekoandre bezala.
‎Ameztoikoa den Jeannette Bidart bere zerbitzuen sartu zela duela 51 urte eta hil aitzin jakin nahi duela zenbat hunkituko duen Ameztoitik interesekin. Zehazten du bere aitak lau alaba eta seme bat izan zituela. Seme zaharrena, Jean Bidart, sortetxean gelditu zela, eta alaba gazteena Jeannette Bidart bera dela, horiek egiak dira.
‎630 liberakoa zena bakoitzarentzat. Jeannettek galdegiten du berea, baita hila den ahizparen zatia. Norbait gezurrean ari ote da edo Jeannettek burua galdua ote zuen?
2017
‎Artzain onak bere bizia ematen du bere ardiengatik
‎Bat izanen gara Parnasoaren maitasunaren izenean". Eta gibeleko salara joaten dira, eta etzaten dira ohe gainean dauden bukatu gabeko poemen artean, eta dendari poetak, euskaltzaleak, begiak gora jarriak, otoitz egiten du bere haragizko ama birjina desiratuaren emakuntzaren azpian.
‎Ai mutilaren zoriona! Atera du bere jantzi bustien zolatik telefono modernoa eta luzatu dio Le Foll ministroari har zitzan argazkitan presidenta, mutila bera eta zezen gorria.
‎Ai, ai, ai, ez ditut eskupean saskiaren emaitza xeheak, 2013 urtekoak, azken hilabete hautan Basaberrirako lerro hauk trein batetarik izkiriatuak baitira. Urteak jin, urteak joan, kinkili kankala, saskiaren ontziak hartua du bere bidea eta atxikitzen du bere abiadura. Urtez urte, aspaldixkoan, berdintsua saltzapenen emaitza, neurri berdintsuan atxikiak gastuak, guti aski berdina bana besteko saskiaren balioa, eta urtetik urtera berdintsua banatua den saski nunbrea.
‎Ai, ai, ai, ez ditut eskupean saskiaren emaitza xeheak, 2013 urtekoak, azken hilabete hautan Basaberrirako lerro hauk trein batetarik izkiriatuak baitira. Urteak jin, urteak joan, kinkili kankala, saskiaren ontziak hartua du bere bidea eta atxikitzen du bere abiadura. Urtez urte, aspaldixkoan, berdintsua saltzapenen emaitza, neurri berdintsuan atxikiak gastuak, guti aski berdina bana besteko saskiaren balioa, eta urtetik urtera berdintsua banatua den saski nunbrea.
‎Gereziak behar du bere aipamena. Espanturik gabeko urtea izan bada aurtengoa, entrebalekoa baino hobea hain segur baliatzen dakitenentzat.
‎Pasoan utzi gaitu. Segitu du beraz gure bozeramaileak behi esne kuoten desagertzea eta neurri orokorren behar gorria adieraziz. Bost ahopaldi ez zituen eginak, jauzi zaio gizona punpean jakinerazteko harek ere bazuela proposamena Europako laborantzaren norabidea hobeki bideratzeko, oroitaraziz berak zuela ardietsia PAC xuxenagoa, eta oraiko botere gizonek dena pikutara joaterat uzten ari zutela...
‎Lurrama eskualdunek asmatu eta antolatzen dute. Eta Petrini italianoak Terra Madre deitzen du bere lagunekin antolatzen duen mundu mailako ekoizpen baztertuen feria handia. Erran nahi berdina daukate:
‎Ardi batek laster ahantziko du bere umea sortu ondoko lehen orduetan, han ez badauka bere aldean. Ardi zenbaitek berea ez duen bildotsa maitatuko du, berea balitz bezala; ardi eta bildots ezarri behar dira hortarako korrale hertsi batean ordu batzuz, ala egun batzuz.
‎Gutarik bakotxa berezia da gustuen gozatzeko orduan, bere amaren lehen esne tantaz geroz. Norberak eraiki eta atxiki behar du bere baitan janarien eta edarien gazi gozoen memoria zabala. Solasaldi den guzia laburbiltzeko ez gira gai, zoritxarrez.
‎Hotz. Hotz polarra. Ongi, hemendik laster berreskuratuko du bere sosegua. Ezagutzen dut ontsa gizona, nik. Bai, hortako eskapatu zara.
‎Etxehorik, paper puska hartuta egin zuen marrazki bat eta erakutsi Dulini: Horrelako tatuajea. Hori bera, aldiz ez dakit zer adierazten duen marrazki horrek. Eta gero zer gertatu zen. Gertatu hitz hori bitxia da zure ahoan. Gero, gauaz, berriz hartu du bere lana. Non, non zen bere eremua. Non egiten zuen bere lana. Ez dit inoiz esan baina gau batez ikusi nuen katedralaren inguruan. Han igurikatzen zituen bezeroak. Uste dut baietz, nire iduriko han zen bere eremua. Eta gero. Eta gero ez dut inoiz gehiago ikusi.
‎Haurrak edo emazteak erretzen zituzten bihotza errotik ateratu ondoan, beren jainkoak lasaitzeko edo zerbait galdegiteko. Beharbada zure hiltzaileak gauza bera egiten du bere jainkoa eskertzeko. Bidexka izan daiteke, ez duzu uste?
‎Akitania Julio Zesarrek aipatu du bere" De bello gallico" liburuan, Galiako hirugarren parte bezala, zeltikatik berezia. Lehenbiziko Akitania hori, Garonaz honandikoa da.
‎Aitorpenak torturaz erdietsirik, erlijioso andana bat bizi guziko presondegira kondenatzen dute. Epaia jendaurrean entzutean, Jacques de Molay tenplarioen buruzagi gorenak aldarrikatzen du bera eta beste fraideak errugabe daudela, auzi guzia gezurrezkoa izan dela, bortxaketa hutsa... Entzuleak haren alde mitzatzen hasten dira...
‎Populuaren aldekoa da, baina batzuetan mespretxatzen du bere iñorantziagatik. Demokrazia egokia zaio herrialde txikientzat (horretan bat dago Rousseau etsaiarekin), haatik ez du posible ikusten Frantzia bezalako erresuma erraldoi batean.
‎Katoliko suharra baita Louis XVI.a, arrazoin bat gehiago du bere kargu berriaren baztertzera saiatzeko, jatorrizkora itzuli nahian. 1791ko ekainaren 20an atzerrira ihes abiatzen da familiarekin, baina ekialdeko mugatik kilometro gutitan ezagutzen dute eta Parisera itzularazten.
‎Ber denboran Frantzia giza eskubideen aberria dugu," la Patrie des Droits de l’Homme", 1789ko abuztuaren 26an Biltzar Konstituziogileak" Declaration des droits de l’homme et du citoyen" delakoa bozkatu baitzuen. Gainera badakigu frantsesa hizkuntza unibertsala dela.Beraz halako nahasketa bat, konfusio bat badago, iraultzako ideia unibertsalisten eta frantziar nazionalismo errepublikanoaren artean, Frantziak ideia horien monopolioa balu bezala, Errepublika bakarra balitz bezala; beraz zabaldu behar lukeen eta bere ustez hedatzen duen mezua konfiskatzen du bere berea duen altxor baten antzo: " L’exception française"...
‎Gaur egungo Europa Batuaren sorreran Frantziak parte sakon eta zabala hartu du bere pentsalari, ekonomista, politikariei esker, eta bereziki Errepublikako presidenteen eskutik. Baina ber denboran, federalismorako bidea hetsi nahi ukan dio, eta mementoko lortu du hein handi batean.
‎Eta hona non SNCFeko buruak aitortzen duen 2,5 milioi bidaiari berri aurkitu dituztela tren horrek berea eman dezan. Ez du beraz bidaiarien beharrak egiten AHTrena. Hau da bidaiari beharretan.
‎Aita sainduak erran izan du bere janaria irabazten ez duenak jendetasuna bera duela galtzen. Jendeak ondarkinetarat botatzen dituen sistima ekonomikoa deitzen du hori.
2018
‎Alfonsok euskal erresistentzia horren oinordeko zuzentzat aurkezten du bere burua. Aldi berean, 60ko hamarkadako umea da.
‎Euskal Herria, hasieran Hispaniako penintsula osoa eta Galien zati bat hartzen zuena, orduz geroztik, euskaldunek egun oraino sartaldeko Pirinioetan okupatzen dituzten zazpi probintzia txipietara mugaturik izan zen. Hala izan behar baitzen!, ihardetsi zuen menditar fatalistak, besoak zerura altxatuz, kapusaiaren mahuka zabalak zintzilik. Hiperboreoen konkistatik landa, populu batzuek aldizka Espainia konkistatu dute, hala nola, zeltiberiarrak, feniziarrak, kartagotarrak, erromatarrak, godoak eta mairuak. Eta, gudukako hogeita hamar mende baino gehiagoz, euskal federazioak, mendietan aterpeturik, jakin du bere errepubliken berezko independentzia, arbaBIDAIA NAFARROARA soen ohidura eta legeak, jatorrizko mintzairaren dialektoak eta nazionalitate zaharraren ospea defendatzen, barbaro osteen kontra. Egia hori oro!, oihukatu zuen lapurtarrak baiezko keinu batez, besoa luzatuz, lurra jotzeko bere makila xuriaz.Zeren euskaldunak ez bailekike keinurik gabe mintzatzen eta bere irudipenen indarra kanpotik ... Uste nuen hala zela, erran zuen kartsuki euskaldun zaharrak, eta gaitz zitzaidan herrian kurriarazi dituzten ele ez arauak sinestea... Erran zahar batek dio, arrazoiz, zuhurra behin baizik ez dela okertzen.
‎Andekak, hauetarik batek, zakarki erran zion Emilianori joan zedin, haren adin handiak burua ahuldu ziola. Eremutarrak, kexu, lurra bortizki jo du bere makilaz, burua harrotasunez altxatu du, begiak piztu zaizkio. Anatema!, oihu egin zuen Jainkoaren zerbitzariak, bere bizar xuria inarrosi zuen ahots izugarri batez.
‎Boluntarioak euskaldun txipia leiho batera eraman zuen ahapetik gauza laster zenbait errateko, kontrabandistari adioak egiten nizkion denboran. Haxelari laguna, txoriak ez du bere hegalaldia behar bezala gidatu, ehiztariak jo baitu. Ongi zaindu, sendo izan arte.
‎—Ipuin horiek oro haurrenak dira, erran zuen emazteak, eta gure arrotzak interesgarriagorik irakurri bide du bere liburuetan. Badute, haatik, zentzu sakon bat, gehitu zuen lapurtar gizonak, zeren ohartarazten baitute, iberiarrek, gure arbasoek, Iparretik etorri gizon horiei irakatsi dietela prakak ezartzen, garia epaitzen, etxe bat atxikitzen 6 Euskaldunek tartaro deritzete lehen inbasioko zeltei. Begibakar ere deitzen dituzte, ziklope ren baliokide zehatza baita eta orduak ezagutzen.
‎Nahitara nahasten ditu denborak, lekuak, jendeak eta zazpi urteko gertakariak laino poetiko batez estaltzen ditu. Dion-ek fede on eta zuzentasun handiagoa ezarri du bere kontakizunetan. Augusto eta Tiberiogana hurbiltzen garen ber, erromatar idazleek kantabriarren izena bera itzurtzen dute.
‎Espainolek arrotzak juzgatzen dituzte eta beren emazteen soiltasuna itzalik gabe ikusten dute. Gizon okerrak, liluraren gaitasuna duenak, onartu zaion harreman goxoak sustaturik, uzten du bere burua eramatera eta suhar bilakatzen da. Baina zein ere baita haren abilezia harremanetarako, lotsa samina eta ustekabe kiratsak izanen dira huts gabe haren sariak.
‎Jose Mariak zuberotarren adiskideen arteko biraoa errepikatu zuen haien euskalkiari dagokion perdo bereziaz. Ez ditut ahantzi zuen inauterietako maskaradak, segitu zuen. Xerreroak bidea zabaltzen du bere zurda erratzaz, txilin gerriko eta galtzerdiez, bata xuri, bestea gorri, bere lumadun koroa eta mila koloreko jakaz. Artzainak, aizkora handi batez armaturik, axuriak eramaten ditu; horien gibelean, Harta trostan.
‎Pirinioetako landarediak aberastasun eta oparotasun bera du. Klima pintatzen du bere higikor eta aldakortasunaz, bere kolore miresgarri eta ñabartuez, zenbait aldiz orobat, beste zenbait aldiz desberdin eta oposaturik. Lurreko akzidente bat batekoek eta paradura desberdinek genero eta espezie guziak hurbiltzen ditu.
‎Jendea bezala zutik ibiltzen da, makila eskuan eta orkatza baino lasterragoa da. Naban dabilen bidaiariak edo, ekaitza hurbildurik, ardiak biltzen dituen artzainak entzuten du bere izena, mendiz mendi errepikaturik: Basajauna!
‎Ordua eta lekua erraten ditu, bazterrak deskribatzen, eta lotsarik gabe aitortzen du bere beldurra, haur entzuleek biziki partekatzen dutena, aitatxiren kontakizunari jakin min handiz behatuz. Gau iluna zen, neguko gau hotz bat.
‎1790ean, Iratiko oihanean, ontzi masta egiten ari ziren langile zenbaitek behin baino gehiagotan ikusi zuten horietako biga. Le Royk, lanetako nagusia zenak, gertakari interesgarri hau kontatzen du bere memoria zientifiko batean. Jende basa hauetarik bata, ile beltz luzeko emazte gaztea, biluzik zebilena, ikusgarri zen bere itxura dotoreaz, bere begitarte xuxen eta ederraz, oso xuria izanagatik.
2021
‎" Ahozko olerki zuzenak entzulegoaren osotasuna engaiatzen du bere performancean."
‎Eztitasunez bizi denak du Bere baitan amodio. (bis)
‎Deliberatzen dut telefonatzea ene adiskide zahar bati. Jean du bere izena. Kondatzen diot ene istorioa.
‎Egun batez, irakurri dut kaseta batean, ene gazte denboran baginela 72 apez eta serora, Alduden sortuak eta mundu guzian barreiatuak. Aldudek bazituen 900 biztanle; horrek erran nahi du bere populazioaren %8k hautatu zutela ez ezkontzea eta beren bizia Elizari emaitea! Zer gauza bitxia.
‎Denbora luzez, alegia 2018ko bere azken komunikatura arte, ETAk ez du bere gain hartu.
‎* Naparra 1978an erbesteratu zen gure taldeko kide aktiboa da, eta ordutik ez du bere borroka eten, eta uste dugu hori dela desagertzeko arrazoi nagusia.
‎Horien ondoan, urte bukaeran Exekutiboak antolatuko du bere tresna armatu ezkutuena, erregabeko Iparraldeko militantez osatu komando bat, Euskadin bertan trebatuz gero Madrilera igorriko zuena kolpe sonatuen ematera.
‎Kontuan hartzeko: salatari arrunta poliziarekin elkarlanean ari da erregimenaren etsaiak harrapatzeko; zerga iraultzailearen pean denak salaketa bat (eta bakarra) aurkezten du bere burua babesteko (ustez).
‎* Behin baino gehiagotan esan dugun bezala, ETAk uste du bere ekintzak ezin duela demokrazia ezegonkortu. „ Estatu espainiarrean ez dagoelako demokraziarik. Beti bezalako diktadura militarra dugu, baina irribarretsua orain.
‎Analisiak errepikatzen du ETAren helburu estrategikoa ez dela Estatuaren suntsitzea(* hori utopikoa baita+, ETA Bosgarreneko garaien gainditzea eta, hain segur, koskortzen ari zen aukera autonomoari erreferentzia) baizik eta* neke eta isolamenduaren poderioz gure lurraldea utz dezaten+ (beraz, higadurazko gerla). Borroka armatuak ez du bere eginkizun nagusia galdu:
‎ETAk adierazten du bere esku hartze armatu horiek lehen abisua izan direla talde horien kideentzat, zeinek, beren elkargo lagunen babes ofizialagatik eta epaileek eta agintari zibilek erakusten duten mespretxuak babestuak, ikaragarri izutzen baitituzten herritar guztiak.
‎Oro har, Erakundeak hautatu du bere ekintzaileei babesa ematea, biktima inozenteen edo ekintza gehiegizkoen familiei ekar zekiekeen minaren gainetik.
‎Edozein erakundek ikusten ahal du bere burua iraultzaren berme bakar edo nagusi bezala, baina diru hori bere indarra azkartzeko erabiltzen ahal du ere, klase langilearen interes konkretutik urrun.
‎* Jarduera militarra erakunde bakar batek hartu behar du bere gain. Hainbeste erakunde egoteak alferrikako erorketak ekarriko lituzke, koordinazio
‎Herriak ez du berdin erreakzionatzen biktimak indar errepresibokoak ala inozenteak direnean. Herriak, beraz, ez du bere burua sistemarekin identifikatu ETA HB isolatzeko.
‎" Herri honek erakutsi du bere horretan dirauela, damurik gabe. Bakea eskatzen dugu maiuskulaz, Aginagalderik egon ez dadin, baina ez eta presorik, torturaturik, edo erbesteraturik ere".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia