Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2001
‎Ez dio ez maitezaitutik ez etorzaitezik, bere borradoreei buruz ari da Josu, munduaren kantoian literaturaren amaraunetik zintzilikatzen den miarma gramatikala:
2003
‎Emakume batzuek uste dute sexu bila gabiltzala eta ez da hori, askoz ere zailagoa den zerbaiten bila gabiltza, gaztetasunaren atzetik. Monikak dio ez nintzela puntu horretaraino heldu, gau horretan adeitsu, sentibera eta samur jokatu nuela, eta hiru adizlagun horiek esaten dituelarik gora begira geratu ohi da, laugarren bat aurkitu nahirik, eta maisuki portatu nintzela esanez bukatzen du edo bukatzen zuen, hobeto esanda, urteak baitira ez dugula elkar ikusi.
‎Eta Realak irabazi du, Sansek ere bai, Sansen mutil jator bat ezagutzen dut, Pitxi deitzen diote, zorionak hain jatorra izateagatik, santu egiten badute izanen da san Pitxi, ahoa ongi zabaldu eta ipurdia hobeki itxi!, bi hanka eta bi beso ere baditu, baita beste bost zulo ere, hemen zulo eta han zulo, mila kakazulo, ile zuri interesgarriak ateratzen ari zaizkio, baina baloiak ez dio ez ilerik ukituko, ez horixe!, burua pentsatzeko baita pentsa dezagun, itsuen artean betokerra zaldun.
2004
‎Fotokopiak egiteko makinen zarataren gainetik entzuten zen haren algara. Antzeko algara entzuten duen bakoitzean, orain sofa gainean dagoen gizonak beti esaten dio ez duela presarik, bueltatuko dela geroago kopien bila. Eta fotokopia dendatik irteterakoan arnasa hartzen du sakon.
2005
‎–Nor zen galdetu diodanean Mateo Urrestiren neska laguna zela esan dit, eta gero nor nintzen ni jakin nahi izan du. Mateok ez dio ez nitaz ez bere iraganaz hitz egin –ez zirudien haserre, harrituta ematen zuen.
‎Eta osaba Pedrok esan dit trenean joan dela aita, ze gu estazio ondoan bizi gara, eta esan dit urrun joan dela eta denbora asko egongo garela ikusi gabe. Eta izeko Rosa guri begira zegoen eta osabari esan dio Ez, Pedro, holan ez. Eta gero esan dio Esan egia umeari.
2006
‎Nereak zer erantzun ez dakiela, erizainak esan dio ez daukala egun osoa eta gelatik irten behar duela.
‎Gosaltzean, izekok baieztatu dio ez duela ia lorik egin. Oso urduri egon dela gau osoan eta haizeak indar handiz jo duela gaur pertsianan.
‎Barre egin dio Lewisi kruasan bustia tearen barrura jausi zaionean eta galdetu dio ea kruasana suizidatu zaion. Barre egin dute, eta Nereak esan dio ez barrerik egiteko, bere familian horrelako aurrekari asko daudela eta. Une batez izoztu egin zaio irribarrea Lewisi, baina laster konturatu da txantxetan dabilela.
‎Lan alimalekoa etorria zen aitatxiren bizkar gainera. Itxurak dio ez zuela hain gaizki egin. Errege Henrikek ez zuen, bizi bitartean, gazteluzain edo kapitainik izendatu Garrüzen.
2008
‎Baina atezainek, haien itxura ikusita, ez diete sinetsi eta sarrera ukatu diete. Bakerizak dio ez dela handik joango Prieto ikusi arte. Bere lagun mina dela ministroa.
2009
‎–ez nuen jakin zer erantzun, ezeroso sentitzen nintzen?. Markusek dio ez dagoela udaberrira arte itxaron beharrik, udazkenean ere bildu daitezkeela marrubi beltz batzuk.
‎Arnasa labur hartzen du eta ezpainak busti, urduri. Bere gorpuzkera osoak dio ez dakit ondo egin ote dudan, ez dakit zergatik etorri naizen baina estutu egiten du nire eskua, eskaintzen diodanean. Atzamar epelak, laztan mingarri eta leuna, neuregana berriro ekartzen nauena, neure bihotzetik urrun ibili ondoren hain denbora luzean, nora ezean eta ahotsik gabe.
‎Eskerrak eman dizkio baina esan dio alferrik ari direla, Sora ez dela etorriko? Esan dio ez etortzeko berriro teilatuetara. Phineasek esan du bakarrik etorriko dela bera, ez dutela biek egon behar.
‎Esan dio alferreko denbora iruditzen zaiola eta inertziaz jarraituko duela beste lau bost egunez etortzen, askozaz gehiago ere ez. Uda osoa eskertu dio Phineasek Bleulerri, baina esan dio ez galtzeko denbora gehiago. Uda amaitu zenetik ia egunero esaten dio gauza bera.
‎Musonek esan dio uste baino konplikatuagoak zirela Ris batzarrak. Esan dio ez zirela batzarkide guztiak batzar bakarrean egoten, talde eta azpi-talde asko zeudela, batzar eta azpi batzar asko. Gerta zitekeen, esan du, goi kargu guztiek ez ezagutzea batzarkide guztiak.
‎San Pauloz geroztik onartu baitu agintari oro Jainkoak aldeztua dela, eta horrenbestez men egin beharrekoa. Espainiako Elizak orain dio ez zaiola botorik eman behar terroristekin negoziatzen duenari, baina Pio XII.a aita santuak zuzenean negoziatu zuen politikoki naziekin, naziak indartsu zetozelarik. Elizaren oportunismoak ez du mugarik, baina biziko bada beste erremediorik ez du, hain baita eskasa haren oinarri ideologikoa.
2010
‎Julenek esan dio ez duela zertan kontatu, ez dela bere ardura, baina Judithek kontatu egin nahi du, nonbait, eta azaldu dio epaiketak aurrera egin ahala garraztu egin zela beren arteko harremana; gero, berriz, beste haur bat nahi omen zuen Juancarrek, eta Judithek ordea ez.
2011
‎Roland Barthesek dio ez dagoela gurasorik gabeko testurik, berezkorik alegia, nahiz eta irakurtzetik idaztera dagoen tartea imitazioaren eta inspirazioaren arteko bide bihurri bat den.
‎–Gau horretan bai, ametsak menderatzeko ezer egin ez badu ere, Ama datorkio, umeen bila. L k esaten dio ez direla umeak, neska aspalditik dela gaztetxoa eta mutila dagoeneko ere bai, besoak jaso egin dituela, ez jaitsi, zangoak luzatu, ez belaunak tolestu. Zelai berde eta zabal batean daude bi lagunak, ikusten ez den etxe baten atzealdean.
‎–Bai. Gainera, une batean Emilianak dio ez zuela geratu nahi izan festetan pianoa jotzen duten klase altuko emakume horien paperean, berak sortzaile izan nahi zuen. Bada, ni ere administrazioan lan eroso eta soldata on batekin nengoen, oporretan egin nitzakeen nire labur eta esperimentazioak, baina ez nuen hor geratu nahi izan.
‎Noski, pelikula honek ere irakurketa politikoa izan zuen estreinatu ostean. Uribek dio ez zuela asmo horrekin egin, baina errodatzeari ekin zionean jabetu zela zatiak, ETAkidearen istorioak, jan egingo zuela osotasuna. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen (Urrezko Maskorra irabazi zuen), eta hauteskunde bezperako kanpaina tartean, politikariak joan ziren ikustera, baina zuzendariak dio inongo alderdiri ez zitzaiola gustatu;, beraz, pentsatu nuen, agian ondo egongo da orduan!?.
‎Ez batak kontatu dio ez besteak susmatu du ordea lehentxeago erredakzioan izan den solasaldia, nola Antton Lasa sartu den zuzendariordearen despatxuan eta esan dion ados, joango dela Sasiondoko zer horretara, baina fotografo gisa André nahi duela.
‎–Heinrichek dio ez duela oroitzen. Halaber, ez daki gorpua ustez bota zuen ibaiaren izena ere.
2012
‎Baina bada jendea sinistea behar duena, berdin dio zertan, hobeto sentitzen dena horrela. Beldurra ematen dio ez sinesten pentsatzen haste hutsak ere.
2013
‎Mintzoan adierazi dio ez duela posible deus gaineratzea, bere lanaren sekretua urratu gabe. Isildu da ezkutaria.
‎Ez zuen berriz hartan begia ezarri nahi ere. Bere buruari hitz eman dio ez zuela berriz ere eskuan hartuko. Alabaina, bidea eman behar izan dio itotzeko zorian zuen grinari.
‎–Collins jaunaz eta Lizzyz. Lizzyk dio ez duela Collins jauna senartzat hartuko, eta Collins jauna hasi da esaten berak ere ez duela Lizzy hartuko emaztetzat.
2014
‎Bere buruari esan dio ez duela besterik pentsatzeko eskubiderik, eta, aurreko giharren mugimendua gogotik uxatzeko, eskuetara eraman du soa: hitz gezidunetako hutsuneei begira.
‎Batzuetan asago sentitzen du P. Gaur horrelako egun bat da. P-k esan dio ez duela berarekin hitz egin gura, arazo txiki bat duela, bere arazoa, eta galdetu ere ez egiteko zer den, ez duela horretaz berba egin nahi, ez duela A rekin egon nahi, gaur.
‎Harri pare bati hitz egitea bezala izan da. Carlos Akerretak dio ez duela deus ere gogoratzen hilerrian gertatutakoaz. Eta Jonan horrek ez du Nobel saria irabaziko.
2015
‎Martinekin putzu horretan bertan igarotako momentuen oroitzapenak etorri zaizkio gogora, eta berriro ikusiko ez duelako beldurrak zulo sakon bat sortu dio sabelean. Bere buruari zin egin dio ez duela horren erraz etsiko eta, beharrezkoa balitz, Euskal Herriraino jarraituko duela maitalea. Eta pentsatu du bere borondate irmoa ez aitak ez beste inork ez dutela oztopatuko.
‎Arriskutsua benetan. Gaztelaniazko balada batean, Conde Arnaldos izenekoan, kanta ikastera datorrenari marinelak esaten dio ez diola kanta inori erakusten, berarekin ontziratzen ez bada. Eta halaxe,. Brodatzen ari nintzen?
‎aldeko sentimendua. Izan ere, hizkuntz politikei buruz hitz egitean, William F. Mackeyk dio ez direla fenomeno autonomoak eta hizkuntz jokaerak aldatzea ez dela batere erraza, legeak alde izanda ere. Kasu adierazgarri bat Kanadakoa da.
2016
‎Haserrea baino, tristezia sentitu du Edek. Agenteak erran dio ez kezkatzeko, oraingoan ere kalte ordaina jasoko dutela, rren kontzertuarekin ere berdina gertatuko zen. eta lan egitea bezala dela, lanik egin gabe. Azken hitzok entzun gabe, eskegi du telefonoa.
‎Gaizto portatu da. Lotsagorritu behar izan dut hamaika aldiz, amari barrea eragin dio ez dakit zenbatetan, eta adarra jo didate.
‎–Ilea solte eramango dut, berriz ere hizketan ari zaio ispiluko irudiari. Baina hark ez dio ez baietz eta ez ezetz erantzun. Nahi duena egiteko eskubidea ematen dio isiltasun horrek Pamelari.
‎Joanesek bere buruari esaten dio ez dagoela zereginik. Marinelak beste gizon bat ematen du gaur.
‎–Doña Elvira, Kiri Te Kanawa bertsio honetan, Don Giovannik abandonatutako Burgosko dama bat da, Sevillaraino jarraitzen diona. Don Giovanniren morroia den Leporellok esaten dio ez duela merezi, munduko gizon desleialena delako, eta hori frogatzeko, bere nagusiak seduzitu eta abandonatutako emakumeen zerrenda egiten dio. Don Giovanniren partea Ruggero Raimondik kantatzen du bertsio honetan?, esan zuen Iratik, kantari hura edozeinek ezagutu balu bezala.
2017
‎«Mammyk dio ez uzteko sukaldera inguratzen berak afaria prestatu arte», esan zuen Lusterrek.
‎Otsailaren 27ko bilera haren bukaeran bakegileak esan zion inoiz erabakiko balute armagabetzearena egitea, berriro joango zela harengana Parisera eta kontatuko ziola. Barrouxek dio ez zela harritu berari esan izana halako gai bat. Etxeberri etxera itzuli zenean, kideei azaldu zien Le Monde ko aukera hori posible ikusten zuela.
‎Begoñak lasaitu egin nahi du. Argi esan dio ez kezkatzeko. Ez diola kenduko.
‎–Esango nieke bidaltzeko burofax bat bankura, klausula hori ez dutela eduki nahi esanez. Seguru asko bankua saiatuko da klausula gaur egungo legedira egokitzen, baina bezeroak esan behar dio ez duela halakorik nahi, zuzenbidea alde duela eta klausula kentzea nahi duela. Bankuaren aurkako demanda jartzeko aukera izango luke, eta azkenean lortuko luke kentzea?.
‎Hemendik aurrera, nostalgia inperialista, anti globalismoa, anti neoliberalismoa, arrazismoa, misoginia, herra etnikoa eta biolentzia sinbolikoa onargarriak izango dira, ez politika eta balio errepublikano kontserbadoreen aurka doazelako, baizik eta politika balio errepublikano horiek bere azken muga logiko eta kontsekuentera eraman dituztelako, betiere, hasieratik, ideologia errepublikanoak barnean zuen biolentzia sinboliko sozial politikoa erabat azaleratuz?. , i, ekek dio ez dela ezer aldatuko, baina, hain zuzen, ezer aldatuko ez delako?, betiko ideologia errepublikanoa bere muga natural eta logikora ailegatuko delako, kualitatiboki dena aldatuko da. Aldaketa eta ez aldaketa ulertzeko dugun modua ere aldatuko da.
‎Herrialde horrek uko egiten badio, ordea, eta ez badute aurkitzen pertsona hori non utzi, zer egin orduan? Mexikok, adibidez, Trumpen gobernuari ohartarazia dio ez duela hartuko Mexikoko herritartasuna ez duen inor. Bada, deportatu nahi den pertsona hori nora bidali aurkitu ezean, AEBetako legeak dio aske utzi behar dela atxilotua.
2018
‎Horiek hala, ez da harrigarria emakume batzuek partaide bihurtu nahi izatea beste emakume batzuk mendeko patriarkal bilakatzen dituen kontratu batean. Emakumeok, oraindik ere, bene benetako emakume ez bagina bezala tratatzen gaituzte umerik ez badugu, eta, gainera, kontratuaren doktrinak dio ez dagoela mugarik pertsonen baitako jabetza modu legitimoan erabiltzeko orduan; zehazten duen gauza bakarra da erabilera hori kontratu baten bidez jarri behar dela eskuragarri. Beraz, kontratua nagusi den garai honetan, zergatik ez dira haurrik gabeko emakumeak kontratu berri horretaz baliatuko?
‎ETBrako egindako beste guztiez, ezta arrastorik ere?, eta hura akats bat izan behar dela, etxez edo pertsonaz nahasten ari direla. Polizien bozeramaileak erantzuten dio ez dela akats bat, eta, orri bat ateraz, parte hartu zuen ekintzen zerrenda osoa aletzen dio, datekin batera: ikurrinen zintzilikatzea X, Y eta Zko eliza nagusien kanpandorreetan, informazio lanak burutu izana A eta B herrietako banku sukurtsalen lapurretak prestatzeko, C enpresariaren bahiketan lagundu izana, D poliziaren kontrako atentatuan erabili zen autoan gidari gisa aritu izana, E kargu politiko frankistaren hilketan bertatik bertarako azken tiroa egin izana.
‎Orduan Jose Migelek bere buruari gaztigatzen dio ez liekeela beldurrik izan behar poliziei, oraingo polizia eta garai batekoa ez direla inondik ere gauza bera, gaur egungoa polizia demokratiko bat dela. Izan ere, behin baino gehiagotan jo izan du haiengana azken urteetan, adibidez Bastidan daukan txaletean lapurrak sartu zitzaizkionean, edo etxepean garai batean funtzionatu zuen afterrarekin zarata arazoak izan zituztenean, eta aldi guztietan iruditu zaizkio atseginak eta, batez ere, profesionalak.
‎Bera jaien batzordean zegoenean ez zen honelakorik gertatzen. Baina bere buruari agindu dio ez duela kritika bat ere egingo, behintzat ahots goran. Azken finean, herrira bisitan baino ez da etorri.
‎Utzi egiten dio hitz egiten. Hasieran neskak dio ez dakiela. Gero utzi egiten dio hizketan jarraitzen.
‎Neskak erantzun dio esanez ez duela hori jakiterik, sekula ez baitio inori jarraitu gelaraino. Esan dio ez duela nahi hizketan egin diezaion, joka dezala apartamentura eramaten dituen emakumeekin bezala, horixe nahi duela. Arren hala jokatzeko eskatu dio.
‎–Zure lanagatik? Mundu guztiak dio ez duzula lanik egiten, atera zitzaidan, eta esan orduko damutu nintzen, gure arteko konfiantza ez baitzen adiskidetasunezkoa, udatiar baten eta zerbitzari baten artekoa baizik. Baina ez zuen gaizki hartu.
‎militarren gaia hala moduz dagoela? 1985ean, e!?. Nolanahi ere badagoela giroa asko gaiztotzen duen arazo bat, ETArena; eta Jaurlaritzari eskatzen dio ez sartzeko tartean, ETArekin harremanak izaten, hori Barne Ministerioaren zeregina delako. Eta beste puntua, Nafarroa:
2019
‎Seguru asko, bere bizitzaren oinarrian nolabaiteko errebeldia ezgai bat duelako egiten du hain aise negar emakumeak; dudarik gabe, gizonak baino kontrol fisiologiko txikiagoa du nerbio sistemaren eta sistema sinpatikoaren gainean; hezierak erakutsi dio ez daukala bere buruari zertan eutsi; kontsignak oso garrantzitsuak dira horretan: Diderot eta Benjamin Constant malkotan urtzen ziren, eta gizonek negar egiteari utzi zioten gero, usadioak debekatu zienean.
‎Suak berpizten dira, eltzeak sutan daude jada, gizonak hurbiltzen dira, nor bere azpilarekin, zaindariak badatoz, leher eginda, beste batzuk, txanda iritsi zaienak, kanpamentuan zehar barreiatzen dira, azken mokadua ahoan, aldi berean, denden ondoan, aitoren semeek beren janariak jaten dituzte, besteenak bezal bezalakoak dira, ia ia, haragia alde batera utzirik, horixe da ezberdintasun handiena. Zurezko plater handietatik jaten dute, haiekin batera elizgizonak daude, azken hauek jaiki eta jaten hasi bitartean meza eman dute, denek pronostikoak egiten dituzte gurutzatuek erantzungo dutenari buruz, batek dio ez direla geldituko aberastasun ukigarriagorik agintzen ez bazaie, beste batek dio agian Jainkoari zerbitzatzeko loriarekin konformatuko direla, eskupeko arrazoizkoa, nekeak direla-eta, aparte. Urrutitik itsasontziak behatzen dituzte, marinelen mugimenduak ikusirik posturak egiten dituzte, bertan gelditzeko maniobra egiten ari ote diren, edo, aitzitik, aingurak jasotzen ote dituzten, antsietatearengatik jaiotako uste funsgabeak dira, erregeari erantzuna ematera haraino joan baino lehen itsasontziak ez baitira higituko, eta are ondoren ere, egoeraren arabera, agian marearen laguntzaren zain egon dute ainguratokia finkatzeko edo itsas handirantz egiteko.
‎Jose De la Fuente desagertu egin da. Haren emazteak dio ez duela etxean lo egin, eta, idazkariaren arabera, gaur ez da bulegoan azaldu.
‎Hau dela bide, behin eta birritan, bertan, basoko bazterren batean, eta une batez bada ere, geratzeko burutazioa etortzen zaio bere ezintasunak akuilatuta, eta beste hainbeste alditan madarikatzen du bere ahuldadea. Manuelek deus gutxi daki bere lagunaren iraganari buruz, baina gauez mendian ibiltzeko erakusten duen trebeziak agerian uzten du ezen, gerra hasi aurretik ere, ederki zaildua zegoela ezkutuko lanen jardunean eta, haren sorterriaz inoiz hitzik ez esan arren, zainak ematen dio ez zela mugatik arras aparte izango?
2020
‎Hau da –eta adi egon datuari, geroago ikusiko baita daukan garrantzia–, Informazio Komisaria Nagusiak dio ez daukala ezer kasuari buruz, ez diligentziarik, ez ikerketarik, ez paperik, ez ezer, komunikabide eta liburu batzuetan ikusi dutena izan ezik.
‎Itsasok sumatu dio ez dagoela bereziki gustura. Joanen gara herrikora?
‎Osagileak lasaigarri bat eman behar izan dio ahora gelatik irten aurretik. Luisak kontatu dio ez duela oraindik semea besotan hartu eta berak daukala gelan. Ansorena bihar itzuliko da gaixoa ikustera.
‎Ondoan duenean ere ez daki entzuten dion, burua baino lehen hasi baitzen entzumena galtzen. Mila aldiz esan dio ez zaiola komeni xakean bakarka aritzea, ezinezkoa dela nork bere buruaren kontra jokatzea. Bestearen mugimenduak aurreikusi ondoren diseinatzen dela norbere estrategia, binaka egiten ditugun ia ekintza guztietan bezala.
‎Horrek eta zaldia ez egoteak irribarrea desagerrarazi diote aurpegitik. Senak adierazi dio ez duela harrapatuko lapurra barnean.
2021
‎Makurtu eta eskua Lukasen sorbaldaren gainean jarri du. Zerbaitek beti oroitarazten dio ez dela Lukasen aita, baina saiatu egin behar du, gaur bereziki saiatu behar du itzalak mamu ez bihurtzen. Jorgek ahoa zabaltzerako, ordea, negarrez hasi da Lukas, eta besarkatu egin du, estu besarkatu.
‎Eta asmatu egiten du. Berak dio ez dela balantza kontua, oreka ez dela beti parez pare. Sinesgarritasuna, begiradaren sakontasuna, juzgurik ez, erresilientzia... horrelako hitzak erabiltzen ditu, eta Oihanak pentsatzen du handitan Feli bezalakoa izan nahiko lukeela.
‎–Bai, eta Ireik esan dio ez dakiela, ez badago ez duela ikusten.
‎Beldurrari ere hitz egin dio, esan dio normalean ez dela ezer gertatzen, iritsi behar zela anestesia osoa hartzeko eguna noizbait, eta egoteko lasai: beldurrari esan dio ez beldurtzeko. Lo kuluxka bat izango dela.
2022
‎Ez zaio ezaguna egiten. Aitorrek baieztatu dio ez dela haur adoptatuen zerrendan ageri. Horrek, noski, ez du ezer baztertzen; nortasun faltsua erabil zezakeen.
‎Hain dago erritmoan murgilduta, Olaiaren agerpenak ez baitio irribarre bat ere ostu. Lagunak keinu batez adierazi dio ez dadila gelditu. Cesterok berriro begiratu dionerako, Olaiak eskuetan dauka jada gitarra.
‎Ertzainak sakon hartu du arnasa, eta eskua altxatuz eskatu dio ez dezala jarraitu. Alvarok aipatu duen egun horrek min ematen dio oraindik bere buru estimuan.
‎Céline jarri dute atezain: mugimendu biziak egiten ditu, baina Lidek nabari dio ez duela berezko postua. Ezin izan dio irribarreari eutsi partida irabazi eta denek elkar besarkatu dutenean.
‎Marttak berehala eguneratu dizkio klubeko azken berriak, xehetasun guziekin; Amaiak bilkura batera ihes egin du arrapaladan; eta Andrea pixka bat urrun sentitu du, bien begiradek elkar topatzea saihesteko balu bezala. Horrek gogoratu dio ez lukeela tragoa sobera luzatu behar, Marionekin hitzartu baita afaltzeko eta ezin baitio honakoan berriro huts egin.
‎Eduk ez dio ez erradioari ez beste deus ezaguni antzematen zuri beltzezko irudi distiratsuan.
‎" Mahai eder eta ongi hornituek umore onez jartzen naute". Kanpoan agerian dagoen kartak adierazi dio ez direla ohiko pizzeria batean sartzen ari. Irudipena baieztatu du jantokiko apainduraren eta zerbitzarien uniformearen dotoretasun neurritsuak.
‎Osaba Pedrok dio ez dakigula zer den hotza. Berak ere lehenago sekula entzun ez bagenizkio bezala kontatzen ditu Norvegiako bizipenak:
‎Serio aritu dira Iñaki eta Markosen ama telefonoz. Penelopek esan dio ez daukala betaurreko horien berri, eta harritu egin da Iñakik esan bezala, Maiaren gau mahaiko tiraderan aurkitu dituenean.
2023
‎Patioan daude. Aita quadean eseri da eta amak oihu egin dio Ez zaitez joan! Aitak motorra piztu eta oihu egin du berak ere.
‎Gida lezake gogotik, baina txoferraren ondoan joatea egokitu zaio berriz ere. Alferrik errepikatu dio ez dela zuhurtzia bide osoan hark gidatzea, leher eginen duela, lokar litekeela... Ia hamar oreneko bidea dutela, eta hoberena dela txandaka gidatzea.
‎Amorruz gorroto du. Justinak, aldiz, esaten dio ez diola ardura, gustatzen zaiola dena bere lekuan ikustea garbi, musika pieza on baten antzera: nota bakoitza garden eta bere lekuan, denek batera melodia egiteko.
‎Kode deontologikoak diotso ezin duela horrela jokatu, ordea; medikua dela bera. Bere buruari onartu behar izan dio ez dela pentsatu bezain garbia kontua, ez du sentitzen lehenagoko nagusitasuna. Zauritutako gizona irudikatu du, uniforme barik, kamisoia baino ez, gorputz gaixo guztiak berdintzen dituena.
‎EZ DA GAI AURREAN DUENA ULERTZEKO. Bere buruari galdetzen dio ez ote den haluzinazio baten biktima izaten ari, hainbeste ordu eguzkipean iragateagatik. Baina berehala ulertu du ez dela ikuskari bat, errealegia dirudi gezurra izateko.
‎–Normala da jendea haserretzea –moztu du gazteak– Hor hamabost hogei urtean bere finkan lanean ari denak zer egingo du ba? Hutsetik azaldu den batek esan behar al dio ez duela eskubiderik hor jarduteko. Kanpotik etorri eta komunitatean ezer ere eman ez duen batek?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia