Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.745

2000
‎Sineskera zaharretan bai omen ziren sorginak; horretaz zenbait berri eman nuen. Sorginak Donibanez, artikuluan, ikus nire Landuz (1983) liburuaren 26 orrialdeetan.
‎Hasierako oinarrizko datuak ezagutu ondoren, egiten ari den bidaiaren berri eman dit. Nire ibilbidearen justu kontrakoa dabil egiten:
‎Bizitzaren azpijokoak holakoak dira: Txemaren eskuan zegoen, plastiko karratu haren barruan, Eiderren iraganaren berri eman eta Txemaren etorkizunarekin jolastuko zuen egunerokoa. Eiderrek idatzitakoa hantxe zegoen, disket koxkor hartan.
‎Azken hilabetean argi ikusi zuen urdanga bat zela, hitz gogorregia ez erabiltzeagatik, eta orain ez zuen beste modu batean pentsatuko. Gainera, Txemak onar zezakeen (kostata, minduta edo nahi den bezala, baina onar zezakeen) Eiderrek ez maitatzea, baina amorru berri bat piztu zitzaion konturatzean lagun bezala ere ezin izan ziola bere arazoen berri eman. Dena azaltzeko adorea hartu (moduren batean edo bestean amaitu zen euren harremana, lehenago edo beranduago), egindakoa onartu eta mesedez laguntza eskatu.
‎—Bazkaltzen hasi baino lehen, ene jaun administratzaileak eta albazeak ene testamentaren eta ene azken hitzaren berri emanen dizue, etxeko guztiak zaituztedala lekuko.
‎Goizetan jaun Marcelek emaiten zigun eskola, eta arratsaldeetan osaba Joanikotek. ...etzen zidan jaun Marcelek goizetan jorratu gaiei buruz, nola galdetu baitzidan egun hartan, noiz eta jaun Marcelek silogismoei buruzko jakingarriak —figurak eta moduak, premisak, ondoreak eta korolarioak, baita hainbat silogismo molde ere, etsenplu eta guzti— irakatsi baitzizkidan; eta berdin galdetu zidan handik bizpahiru egunetarat ere, noiz eta jaun Marcelek termino mnemotekniko haien berri eman baitzigun, silogismoen arautzeko eta klasifikatzeko: Barbara, Celarent, Darii, Ferio, Cesare, Camestres...
‎Eta Demostenes aipatu zenidan, eta hasi nintzaizun kontatzen ezen izen bereko txakur bat izan genuela etxean, zeren eta osaba bat bainuen, txakurrak halako izenekin bataiatzen zituena. Eta, hari hartatik tiratzen nuela eta hari batek bertzerat ninderamala, osabarekin nuen auziaren berri eman nizun... baita osabak amarekin eta aita Bartolomerekin zuen auziarena ere; ordea, denbora aitzina zihoan eta ni ez nintzen ohartu ere egiten, hain baitzitzaidan eder zure konpainia eta hain bainengoen, hargatik, arrai eta alegera. Eta orduan erran zenidan:
‎Eta, halatan, bada, iritsi ziren Tolosatik erregeren tropak justiziaren izenean injustiziaren ezartzerat, eta horrela hil ziren bortz bat mila pertsona Mathalasen jarraitzaileen artean. Eta buruzagiaren patua ere ez zen anitzez hobea izan, zeren, lau partetan partitu baitzuten haren goputza, eta haren burua, berriz, Mauleko murrailetako itsu leihotik eseki, non hilabeteetan egon baitzen, harik eta gau batean bertatik desagertu zen arte —eta, barren barreneraino hats hartzen zenuela, begiak dir dir, ordu arte gorde gorderik izan zenuen sekeretuaren berri eman zenidan—: Ni izan nintzen Urte Zahar egunean burua handik kendu, eta herriko kanposantuan isil gordean ehortzi zuena, lur sakratuaren magalean.
‎" Jaun Joanes, berorren aitak morroi baten bidez igorri didan abisuaren arabera, bihar bertan helduko da jauregirat", baina berri hark ez ninduen, egia erran, gehiegi hunkitu; gero, osaba Joanikot ikusi nuen, zeinak, ikusi bezain fite, galdetu baitzidan: " Zer erran du misionest ezagunak?"" Betiko kontuak", erran nion, jakinik ezen, neure zalantzen berri eman izan banio, ihardetsiko zidala: " Joanes:
‎Ordea, anaia Madrildik itzuli zen, eta, handik aitzina, Villagrandeko dukearen semearen gutunen aiduru egoiten zen hura, ezin urduriago. Eta asteazken goiz hartan ere —tigreak basorat ihes egin eta handik urte erdirat edo izan zen, hurrengo urteko martxoan— gutun bat jaso zuen, non Villagrandeko dukearen semeak Madrilgo kontuen berri emaiten baitzion, baita bere etxearen eta etxekoen berri ere; eta gutun hartan eta bere gutun guztietan beti izaiten zuen esker oneko hitzen bat azken aldera, batik bat gure amarentzat, zeinak ezin hobeki tratatu baitzuen, hura gure etxerat etorri zenean, aitaren berrogeita hamargarren urtemugan.
‎Eta osabak gure elkargo sekeretuaren eta Zientziaren Elizaren berri eman zion, xehetasun eta ñabardura osoz —ikustekoak izan ziren Pedro Huizik egin mugimenduak eta keinuak, ustekabeko batetik bertzerat...! —, harik eta osabak bere disertazionea harako erran harekin akabatu zuen arte:
‎Ez, Pedro, libertatea ez duk ilusione hutsa, are gutiago Urbiain bezalako toki batean, non bere kabuz pentsatzen duen gizonak nekez hats har dezakeen... Izan ere, Urbiainen Aristotelesen filosofia duk oraino nagusi, zeinari Erromako elizak sostengua emaiten dion —eta, handik aitzina, Aristotelesen filosofiaren hutsen berri eman zion eta aita Bartolome Ziaurrizkoaren etortzearena... eta erran zion, halaber, gezur haien aurka ukoa baizik ez zitzaiela geratzen, ukoaren egia; eta, isilune labur baten ondoren, basoan zituen arno hondarrei azken kurka emaiten ziela, akabatu zuen—: Bai, uko horretan erre nahi diat neure libertate ustezkoa, han Urbiainen, tentuz eta zentzuz beti ere, baina burua lurpean gorde gabe, neure libertatea libertateago eta zinezkoago izan dadin amoreakatik.
‎Eta, osaba Joanikotek kanoi haren berri emaiten ziola, are harrituago geratu zen Pedro, zeinak, irria ezpainetan, erran baitzuen:
‎Ostaturako bidean napolitar fina zela erran zigun, naturala eta egi egiazkoa, eta Donejakuerako bidean zihoala; eta guk ere geure berri eman genion, nafarrak ginela, eta lagun bat bisitatzeko asmotan etorri ginela Italiarat, Italian barrena bidaia bat egiten genuen bitartean, bide batez. Napolitarra bizkor mintzatzen zen, eta osabak piano, piano erraiten zion eta eni beha paratzen zen, ez dakit nik napolitarrari ulertzeko nituen zailtasunen berri zekielako, edo nihaur izan nintekeelako osabak berak izan zitzakeen zailtasunen desenkusa ezin hobea.
‎Bigarrenean, berriz, goizetik, osaba Joanikotek jaso zuen dukearen mirespena, osabak bere esperimentuen berri eman zionean, jakinarazten ziola nola oilaloka bat zuen, lau ahate arrautza txitatu zizkiona, bertze nonbait erran dizudan bezala, eta nola oiloak eta ahattoek elkar ongi hartzen zuten, oiloak ahattoak bere kumetzat balitu bezala, eta ahattoek oiloa amatzat; gero, dukea bere studiorat zeramala, bertze esperimentu haren berri eman zion —ohol luze batetik erortzerat uzten zuen brontzezko bolar... " Eta ba al duzu bertzerik?" Eta osabak ihardetsi zion:
‎...osaba Joanikotek jaso zuen dukearen mirespena, osabak bere esperimentuen berri eman zionean, jakinarazten ziola nola oilaloka bat zuen, lau ahate arrautza txitatu zizkiona, bertze nonbait erran dizudan bezala, eta nola oiloak eta ahattoek elkar ongi hartzen zuten, oiloak ahattoak bere kumetzat balitu bezala, eta ahattoek oiloa amatzat; gero, dukea bere studiorat zeramala, bertze esperimentu haren berri eman zion —ohol luze batetik erortzerat uzten zuen brontzezko bolarena—, eta segidan fosilak eta erromatarren denborako monedak erakutsi zizkion, hamaika gogoetaren artean, dukea aho zabalik uzten zuela; eta, osabaren studiotik jalgi eta eskaileretan beheiti gindoazela, dukeak galdetu zion: " Eta ba al duzu bertzerik?" Eta osabak ihardetsi zion:
‎Baina Pedro argia eta berezia zuan eta ez zegoan bertzeei beha, bere buruari baizik. Eta aitari bere asmoen berri emaiten zioan, pintorea izan nahi zuela eta pintorea izan nahi zuela, eta aitak beti berdin ihardesten zioan, letratua izan behar zuela eta letratua izan behar zuela, letratuarena pintorearena baino ofizio duinagoa zelako, ikusi bertzerik ez zegoan pintorearen ofizioak jendearen baitan zuen estimu eskasa. Baina Pedrok orduan erraiten zioan:
‎Baina natorren lehenbailehen etorri beharrekorat eta lot nakion gaiari, nahiz eta aitzinetik jakinarazi behar dizudan ezen ez dizudala kontatuko bidaia osoa, zeren bertze liburu bat skribatu behar bainizuke, baina bai hiruzpalau gertakiren aitzin gibelak, gure joan etorri haren berri eman diezazuketenak.
‎Eta gogoratzen dudan neurrian, halakoa genuen aitona Nikolas, zeren hark sentitzen zuena erraiten baitzuen eta erraiten zuena sentitzen. Eta, baldin huts egiten bazuen, bere hutsaren berri emaiten zuen, nola eman baitzuen negozioak gaizki joan zitzaizkionean, geroago jakinaraziko dizudan bezala. Eta, anitzetan, harreman pertsonalak negozioa bera ere baino aintzakoagotzat hartzen zituen.
‎Eta aitona Nikolas gurekin hala ibiltzen zen, eta bere bi semeekin ere —ene aitarekin eta osaba Joanikotekin, alegia— halatsu ibili izan omen zen, noiz eta aitona Nikolasek hartarako beta izaiten baitzuen, zeren, Urbiaingo eta Olabeko olen ardura bere gain zuela, nekez izaiten baitzuen bertze deusetarako astirik. Eta, harreman haien berri emaiten zidala, osaba Joanikotek behin batean erran zidan:
‎Eta ama ere estu hartu zuen aita Bartolomek. Baina, hitzetan galdu gabe, nola baita ene usantza eta ohitura, aita Bartolomek amari egin erregalutxo baten berri emanen dizut, idurika dezazun orain ere azaletik mamia: egun batean, apezak joan behar izan zuen Iruñarat, nondik eraztun handi samar batekin itzuli baitzen, zeinak erakusten baitzuen erdian eskeleto bat, eta eskeletoaren inguruan, letra ezin tipiagoetan, inskripzione bat:
‎Baina, neure zelataldiaren berri emaiteko, kontuan izan genuke oraintsu jakinarazi dizudan datua: izan ere, egun haietan doi, Pedro Huizi azken ukituak emaiten ari zitzaion santa Klararen erretratuari, han bere studioan, osabaren dorretxean, zeren eta Pedro ez baitzen artean osabarekin etsaitu, nahiz eta haien arteko harremanek okerrera egin zuten orduko... eta are okerragora eginen zuten handik gutirat, haiek hautsi eta eten arteino, Ubarnekoa, santa Klararen erretratuaren ondotik, kaperako freskoaren lanetan murgildu zenean.
‎—Hala, bada —erran zidan alkaideak—, baldin hemendik atera nahi baduzu, hil iduri egin duzu, eta ongi egin duzu gainerat, izan ez dezan nehork ere sospetxarik —eta, segidan, bere asmoen berri eman zidan: nola, gure engainamenduaren aitzina eramaiteko, guardia haietarik batekin kalapita iduriko bat jokatu behar nuen bertze presoen aitzinean, tuak, muturrekoak eta ostikoak bitarteko, guardiek, halatan, gela berezi batean bakar nintzaten, non, biharamunean, ene buruaz bertze eginik eta urkaturik aurkituko baininduten; eta, guardietarik bat barrenean sartzen zela eta bertze batek atea zaintzen eta begiratzen zuela, aterako ninduten, finean, orgatila batean, ahozpez, soka lepotik dilindan nuela... hilen mundurat:
‎Eta, handik aitzina, laburzki izan bazen ere, bere joan etorrien berri eman zidan Piarres Oihartzabal kapitainak: nola Indietarantz abiatu zen, eta nola, ibai Ori nocon barrena zihoala, kaputxinoen misione hura ediren zuen, non baitzegoen aita Zacarías, eta non eskuratu ahal izan baitzuen, haren bidez, lehen hari muturra, aita kaputxinoak gure berri eman zionean:
‎Eta, handik aitzina, laburzki izan bazen ere, bere joan etorrien berri eman zidan Piarres Oihartzabal kapitainak: nola Indietarantz abiatu zen, eta nola, ibai Ori nocon barrena zihoala, kaputxinoen misione hura ediren zuen, non baitzegoen aita Zacarías, eta non eskuratu ahal izan baitzuen, haren bidez, lehen hari muturra, aita kaputxinoak gure berri eman zionean: Antonio, Joxe eta hiruron berri, alegia.
‎Eta, halako batean, berak bi urte haietan ikasi zituen hitzez baliatzen zela, baita Gorukiren laguntzaz ere, bere nahiaren berri eman zion tribuko buruzagiari, zeinak, mediku edo azti zirudienaren baimenduarekin, hartarako hautabidea eman baitzion.
‎Eta kapatazek gain batean zegoen zurezko etxe polit baterantz eraman gintuzten, non ediren baikenuen nagusia, etxeko atarian, hamaka batean etzanik. Eta kapataz haietarik batek ene berri eman zion, eta nagusi nafarrak argibideak eskatu zizkidan, euskaraz.
‎Eta nik ere euskaraz ihardetsi nion, neure leinuaren berri emaiten niola, baita neure esperientziarena ere: urte luzeetan studiatzen ibili nintzela, eta bortz sei urtez itsasoan barrena, marinel eta kontulari gisa.
‎Eta, indiarren aurkako gudu izugarri haren berri emaiten zidala, nagusi nafarrak kontatu zidan nola sartu zitzaion Ezekieli saihetsean, guduaren irabazteko puntuan zeudenean, indiar maradikatu batek jaurtiki zion gezi pozointsua, eta nola ibili zen hura, haren ondorez, zorabioz zorabio, harik eta azken zorabioak harrapatu eta mutila amesgaizto batean bezala sartu zen arte, behin eta berriro erraiten zuela: " Konfesionea, aita, konfesionea, zeren bekatu mortalean bainago!"
‎" Jaun Joanes —erran zidan, handik egun guti batzuetarat, don Venancioren plantazionetik paseoan gindoazela, biok bakarrik—, gure artekoa erabaki baino lehen, neure berri eman nahi nizuke eta naizen bezalakoa agertu, zeren ez baitago egiazko zuhaitzik, erro egiazkorik ez duenik, eta nik sendo nahi nuke amorioaren zuhaitza... eta, hala, adarretarik ibili gabe, jakizu ezen enegan dakusazun bakea tenpestaren ondoko bakea dela, zeren eta halaxe ibili bainintzen denbora batean tenpestaz tenpesta. Eta ene lehen tenpesta ene lehen amorioa izan zen, eta amorio hura koadro bateko gazte segail bat izan zen.
‎Koadroarekin eta bertze fardel haiekin batean, gutun bat zetorren —oinordekoak eta etxeko jaun berriak skribatua, jaun don Pedro de Osorio zeritzanak, zeina baitzen ene aita defunktuaren anaia—, non jaun hil berriaren azken borondatea azaltzen baitzen... Gutun hartan, ordea, ez zen agertzen koadroko protagonistaren izenik eta, nola, bertzalde, koadroak berak ere ez baitzuen haren berri emaiten, hala, jakinminaren, galdegin nion amari: ‘Nor ote da mutil hori? ’ ‘Ez dakit —ihardetsi zidan— Adinagatik, zure lehengusuren bat izan daiteke... ’ Handik aitzina, zenbat ordu ez ote nituen egin koadroko neure lehengusu ustezkoaren aitzinean!
‎Bertzenaz, hiru euskaldunon ondoan kasik beti izaiten genuen Goruki zeritzan indiar gaztea, zeina baitzen Antonio Ibarbiak Santo Tomáseko pulpería n jaso zuen indiar ostikatua, bere kideei gertatuaren berri eman ziena, eta zeinak baitzekizkien gaztelaniazko hitz guti batzuk, elkar ulertzeko balio izan zigutenak.
‎Eta, ene hitzak aditu orduko, harritu eta izutu ere egin zitzaidan Xiritxe, baina, noiz eta xehetasunen berri eman bainion, irritsu agertu zitzaidan, erraiten zidala:
‎Eta, noiz eta neure joan etorrien berri eman bainion eta noiz eta jakinarazi bainion ezen beldur nintzela jaun Santiago de Tapioles y Villarrínek igorriko ez ote zizkidan bere morroiak neure gibeletik, harrapa eta atrapa nintzaten, justiziaren eskuan ezartzeko, erran zidan:
‎Eta lagun onak zituen, ikasiak eta buruz ongi jantziak, Cumanán edo Cumaná inguruan bizi zirenak, zeinetarik azpimarratuko bainizkizuke, batetik, ingeles aberats bat —sir Charles—, Guyanako lurretarik heldu zena eta Ingalaterrako hainbat skribatzaileren berri eman ziguna: Marlowe, Milton eta Shakespearerena, konparazione.
‎Harik eta ohartu zen arte ezen ez zegoela korapiloa laxatzerik erregerekin hautsi ezean, eta huraxe zela, hain zuzen ere, hartu beharreko neurria. Eta hala igorri zion, finean, gutun ezagun hura Filipe II.ari, non bere hausturaren berri eman baitzion. Baina joko hura gaizki atera zitzaion, eta badakizu nola akabatu zuen azkenean, asasinaturik eta lau zati eginik, munduko traidorerik handientzat hartzen zutela —eta, berriro hats hartzen zuela eta behakoa gogortzen, erran zuen—:
‎Izan ere, komunionea egin nahi ez nuelako, aitak zartako ikaragarri hura eman zidan eta kondenatuen gelan giltzapetu. ...torriko... eta osaba Joanikot!, ene aingeru begiralea balitz bezala, bere adostasuna eta bere babesa eta geriza eskaintzen zizkidala... eta sekeretu bat ere bai, berea ez ezik enea ere izan zitekeena, eta enea zena jadaneko... zeren eta osaba Joanikot protestant baitzen, jaun Esteban Etxegoien etxeko ardi beltza bezalaxe, osabak berak jakinarazi zidanez, bere historiaren eta arbaso zahar harenaren berri emaiten zidala! Eta, erran ere, halaxe erran zidan osabak, eskua bere eskuz hertsatzen zidala:
‎edo Ubarneko dama damatxoak erran behar ote dut, gure aitak deitzen zien bezala, nahiz eta anitz herritarrek erdi sorgintzat zituzten? Baina ez nuke festa hura oroitu nahi bertara hurbildu ziren jendeen berri emaiteko, ez haien solasen ez haien beztimenden, ez musikariek jo zuten musikaren, ez noten konpasean gonbidatuek dantzatu zituzten dantzen... zeren eta aitzinago ere izanen baitut festa distiratsuagorik deskribatzeko parada, Villagrandeko dukearen eta haren segizioaren etortzearekin zelebratu genuen bertze festa handios hura, konparazione. Zer darabilt, bada, buruan, arestian aipatu oroitzapen haien guztien gainetik?
‎—eta, pipari hatsaldi luze bat egiten ziola, hura eskuan hartu, eta bortizki egotzi zuen biriketako kea, aitona Nikolasek batzuetan egiten zuen moduan, ondotik aitzina segitzeko—: Joanes, aspaldi aipatu nian nola behin batean hire osaba eta biok Baionarat joan, eta zerbait gertatu zitzaigun, baina ez nian gertatuaren berri eman, zeren segur bainengoen ezen ez hidala ulertuko... Baina gaur bai.
‎Eta nik neure izen deituren eta neure jaioterriaren berri eman nion, eta, adarretarik ibili gabe, galdegin nion, segidan, zer ari zen irakurtzen.
‎Ordea, zergatik ez dugu dotrina giristinoa guztiz uzten, baldin iduritzen bazaigu ezen txantxa eta burla hutsa dela?" Aitzitik, han geunden Antonio eta biok, geure testigantza aitzina eramaiteko asmotan...! Eta guk bagenekien ezen In dietarat zihoazen giristinoek hutsaren hurrengotzat zituztela beltzak eta indiarrak, eta bagenekien, halaber, ezen bertze ikusmolde batetik abiatu behar genituela geure egiteko guztiak, zeren biok ere irakurria baikenuen orduko Bar to lo mé de las Casasen Brevísima historia eta zeren baikenekizkien, halatan, bertze historia batzuk ere, indiarren holokaustaren berri emaiten zigutenak: Hatuey ren historia, konparazione, Kubako buruzagi edo cacique indiar harena, zeina giristinoenganik eta gizon zurienganik ihesi ibili baitzen, harik eta haien atzaparretan akabatu zuen arte; eta, hala, bada, kondenatu zuten giristinoek sutan hiltzerat, lotu zuten hura tronko bati... hurbildu zitzaion frantziskotar bat, erran ziona zer sinetsi behar zuen eta zer ez, baldin zerurat joan nahi bazuen, zeren, bertzenaz, infernurat joanen baitzen; eta, hura aditu bezain fite, kezkatu zen cacique a eta galdetu zion frantziskotarrari ea giristinoak zerurat joaiten ziren; eta ihardetsi zion frantziskotarrak baietz, eta buruzagi indiarrak erran zion, ordainean eta ustekabean, ezen berak orduan infernurat nahi zuela, zeren eta ez baitzuen hain jende krudelarekin zerurat joan nahi.
‎Eta guk, geure aldetik, geure mapa hura genuen, Utopiako lurren berri emaiten ziguna. Eta, lur haien atzemaiteko, berriz, erabakia genuen, mapari beha, ezen ibai Orinocon barrena egin behar genuela.
‎Eta, oharturik ezen Alain Coup d’Œil ek artean ere sinetsi ezinik bezala so egiten zidala, neure ustezko asmoen berri eman nion, El Dorado goiti eta El Dorado beheiti... Frantziako koroa eta neure misione sekeretua ere kontu haiekin nahasten nituela, jakina.
‎Eta erran zioan aitari... zuen berraitona Alberti, alegia: " Jaso nuen zure gutuna, zeinak zure asmoen berri eman baitzidan, eta jaso dut, halaber, gure zerbitzu sekeretuen informazinoa, zuri eta zure familiari buruzkoa". Aitak besagainak goratu eta begiak zabaldu zitian, galdetu nahi balu bezala:
‎Zeren eta, nominalistek erran dezaketenaren kontra, izenak ez du izanarekin zerikusirik, ezta izanak izenarekin ere, hitz onomatopeikoetan izan ezik, eta, beraz, bi gauza dira izena eta izana, eta ezin dira nahastu, argitu nahi dugun errealitatearen nahasteko eta iluntzeko ez bada. Eta esmeraldak duen berezko edertasun hori, zalantzarik ez, numeroei lotua dago, eta haien ondorea da —esmeraldaren berezko numeroena—, zeinek pisuaren, konposizionearen eta kristalaren estrukturaren berri emaiten diguten. Eta hala da, eta ez dago bertzerik, zeren eta numero horiek aldatuko balira, galduko luke esmeraldak forma, galduko luke distira, eta bihur tuko litzateke edo harri arrunt bat; poetak eskaini kantuaren letra aldatuko bagenio, berriz, edo izena bera ere, berdin eginen luke dir dir...
‎Eta, belarrirat berriro mintzatzen zitzaidala —begiak harat eta honat mugitzen eta misterioari misterioa eratxikitzen—, bere asmoen berri eman zidan:
‎Ordea, bertze liburu hura ikusi zuenean, haren aldeko hautua egin zuen. Eta nik, erakutsi zidanean osabak Dioskoridesen liburua, non, dakizun bezala, mila sendabelarren berri emaiten baitzaigu, baita hainbat landare pozointsurena ere, borgiatar baten aitzinean egon nintekeelakoan edo, begiak zabaldu nituen, argibide baten eske. Eta osabak orduan erran zidan:
‎Eta, notizia bat bertze bati zerraiola, etxekoek etxean gertatuaren berri jakinarazten ziguten, eta guk geure bidaiaren berri emaiten genien. Eta, nola guk haratakoan ez baikenien jakinarazi norat joan behar genuen, Pisarako bidaian gertatuak kontatzen genizkien.
‎Eta ez arrazoin gutirekin... Izan ere, irakurri nitian Piarres Oihartzabal kapitainak ekarri zizkidan bertze liburu haiek, gaurko zientziaren berri emaiten zidatenak; berrirakurri nitian, ondotik, neure skribuak... eta, zer erranen diat, bada. Neuk ere ez nituela neure skribuak hain laket izan, nola izan bainituen haiek skribatzen ari nintzela, zeren eta haiek ez baitzeuden, zinez, bertze liburu haien mailan eta graduan.
‎Eta eseri ginen nor bere aulkian, eta berriro aritu ginen, lehenbizikoan, osabak skribatu zidan gutunaz. Eta, segidan, nola bainekusan ezen gizon hura egiazkotasun handiz ari zitzaidala, egiazki solastatzerat deliberatu nintzen nihaur ere, neure asmoen berri emaiten niola: nola nik ere libre izan nahi nuen, eta nola ene gutizia gutiziatsua zen Urbiaindik ahalik eta urrunen joaitea eta, hargatik, kapitainaren untzian itsasoratzea, ez bidaiari gisa, Italiako hartan bezala, baina marinel bezala eta marinel bat gehiago bezala, tratu berezirik gabe, zeren eta nik ez bainuen kapitaina neure zerbitzurat nahi, nola erran baitzidan hark jauregirat etorri zèn egun hartan, baina ni harenerat.
‎Eta guardiako guardiak, dorretxearen aitzinean egun batzuk lehenago eraiki zuten txabolarat joan ziren, eta atarian zegoen morroiak zaldiaren berri eman zigun:
‎BIDEAN jarri nintzen, bada, Donibane Lohizunerantz, Piarres Oihartzabal kapitainarenganat, Jainkoari otoitzez nengokion bitartean eta zeruari galdegiten ezen etxean egon zedila, ez itsasoan, zeren babesik gabe bainengoen, ezkatarik gabeko arrain galdu bat bezala, munduan bakarrik, teilaturik gabe, eta zeren norbaiten beharra bainuen, neure barrenaren husteko eta neure asmoen berri emaiteko.
‎Neure orduko bizimoldearen berri emaiteko, ez dizut, ordea, portu haietan ezagutu nituen jendeen inventariuma eginen, zeren, bataz, luzaro luzatuko bainintzateke, eta zeren, berriz bertzea, zuhaurk imajina baitezakezu nolakoak izan zitezkeen ene egun haietako benturak eta desbenturak. Eta, imajina ez badezakezu, kontuan izan ezen, egia izanik Mignonekin gertatua ez zela egunoroz gertatzen zen gauza, egia zela, halaber, ezen gure egunorozkotasunaren erakusgarri izan zitekeela, gradu batean bai bederen, zeren egunorozkotasunak ere bere usainak baititu, eta gertaki hari zeriona zen, zalantzarik gabe, ene egunorozkotasunaren usainetarik bat.
‎Alabaina nire zentzumenak ez zeuden bertzeren mokokaldiak aditzeko plantan. Aski lan zuten ene presentziaren berri eman zezakeen bizi aztarna apalena ere deusgutitzen, garbikariaren eraginez nire buruaz jabetzen ari zen nahasmenduaren erdian. Metalezko atearen ondoan gogorturik, pertsiana altxatzen eta autoan sartzen entzun nituen.
‎Bakartasunak hainbateko bihotz ikara eragin zidan. Oihu egitekotan nengoela, komunetik heldu ziren hotsek Kristinaren berri eman zidaten.
‎Ortziral gaueko mozkor bestaren amaiera aldrebesa. Ospitaleko gaztigu orriaren ariora, balentriaren berri ematen zieten, zahartzean, semetxi eta alabatxiei. Bidenabarrean bi gertakari gehiagoren jakitun egin nintzen:
‎Larridurarik ez zen zamaketari gimnasiozalearen mintzoan. Gutarteko erredaktore zaildu batek ez zukeen bertzelako irudirik agertuko, atalburuari prentsaurreko aspergarri baten berri ematerakoan. Ez nuen dudarik, egunero bi hiru herritar errugabe dantzatzen dituzten horietarik zen.
‎Anaia Josuren bidaiaren berri eman nion. Eta Edurneren.
‎—Oraindik ez duzu noski, hamaiketakoa egin. Zatoz nirekin kafea hartzera eta den denaren berri emanen dizut.
‎ordu laurdena, minutu bat gehiagorik ez. Ez da sobera bi asteko joan etorrien berri eman nahi duenarendako. Kazetaritzaren oparia omen da ahotzetik alea bereizteko ahalmena, baina gaitasun hori egunkariko berrietan ahitzen zait niri.
‎Trenputxartua, burumindua, neska puska baten aitzinean irrigarri gelditua... Hori guztia aski ez, destenorez eta gosaldu gabe behartua nintzen, telefonoz sekulako errosarioa aditu ondoan, jala egiten zidan afera baten berri ematera. Lau gaitz horietarik, lehen hiruren erantzule ni eta laugarrenarena zuzendariordea izanik, neure burua barkatu eta zuzendariordeaz gaizki erranka urratu nuen autorainoko tarte luzea.
‎Berehala damutu nintzen deus iruzkindu izanaz. Tomas bere bizitzako une ezberdinetan emakumeekin nonbait izandako garaipenen berri ematera abiatu zen, bere ohiko jarioaz, ingurukoek entzuteko bezain ozen. Istorio gehienak ezagunak nituen, eta gainera ez nengoen horretarako.
‎Aitzin egunean Ximurrarekin hartutako kafearen berri eman nion. Ustekabetzea nuen xede —" Aizak, Ttipi, bahekien...?" —, haren karpetendako bazka.
‎Anaiak erranaren berri eman nion bi hitzetan.
‎—Libertigarria izanen zaidak behingoagatik xedez aldatzea —ordenagailua ferekatu zuen— Hiri honetan magian, okultismoan, bertze munduarekiko tratuetan eta Beltzeburen adarretatik zintzilik dabiltzan pitzatu guztien berri emanen diat. Izenik gabe, jakina.
‎Mahai gaina ogi apur tikienez ere xahutu arte ez genion batak bertzeari zehar so egin, eta orduan ere, laster batean pizturiko zigarroen kearen gibelean kukutu genituen geure pentsamenduak. Bokarta olioaren arrasto mehe bat distiratzen zen haren ezpainpean eta, aho itxitik, asots apal batzuek haren mihiaren borrokaren berri ematen zuten haginen arteko zirrituetan pausaturiko urdaiazpiko hondarren baten aurka. Piper beteek ere beren lorratza utzirik zuten:
‎Biharamunean bai, akaso, nahiz eta horretarako nahitaezko baldintza izan Ttipik zorioneko txostena hitz eman bezala nire eskuetara ailegaraztea. Edo Potzolo zizare hori, oraingo aldiko, panpalinetatik harrapatzea eta bere ikerketaren nondik norakoen berri ematea.
‎Anarteraino, lerro zuzen batek bat eginik geunden Kristina eta biok, eta lerro zuzen hori triangelu bilakatu zuen Unairen etorrerak. Horrez gain, aitatzearekin, denboraren pertzepzioa neureganatu nuen, buruko soiluneen berri ematen digun ispilu salatariaren gisara. Beharbada, denborara ekartze hori ez nion barkatu Unairi, eta, beharbada, horrek trabatzen harekiko komunikazioa.
‎Hasieran, oharkabez, guhaurek aisatzen genion egitekoa. Garai hartan, bertzeena entzun gabe, gure berri ematera lehiatzen ginen, eta Ttipiren izaera patxadatsu eta lasaiak, haren manera eztiek, gure orduko zakarkeriatik hain urrun beti, bide zabala uzten zieten konfidentziei. Eleketaldian jalgitako datuak —zernahi zirela— erregistraturik gelditzen ziren, gure lagunaren oroimen apartekoan.
‎" Haiek", itxuren arabera hildakoaren ordenagailua norbaitek manipulatu zuela ziotek; hiretako ez zuan ordenagailurik izan. " Haiek" bala baten zorroaren berri ematen ditek; hik ez bide huen bala zorrorik ikusi. " Haiek"...
‎—Unairi behatu zion istant batez. Mutikoa makinatxoarekin ari zen beti, gutaz axolatu gabe— Elkarrekin suertatu ginen behin, joan den uztailean, karrikan, eta gure berri eman nion.
‎Ortzegun goizaldeko joan etorrien berri emateko aukera ona zen, baita hura lotzeko ere ugaldeko atsoaren aurkikuntzarekin. Alabaina, gogoko ez nuen zerbait bazen Kristinaren ezuste urdurian.
‎—Gainera, ez haiz etxean gelditzen ahal. Amak sekulako lana izanen dik asteburu honetan, entzun nahi dioten guztiei bere egoera berriaren berri ematen. Eta hik ez duk bi egunetan bakar bakarrik etxean egon nahiko, ama kanpoan, mihia bihurritu beharrean dabilen bitartean, ezta?
‎Paper mordo hori egunez egun moldatzera lehiatzen garen guztiok doako harpidetzari esker izaten dugu goizero, bakoitzarendako ale izen deituraduna etxeko postontzian sartuta. Alabaina nik ez nuen lantokian helbide aldaeraren berri eman. " Nire" egunkaria, hortaz, Kristinak irakurtzen zuen egunero jaikitakoan, eta nik, berriz, ezin gauza bera egin erredakzioa zapaldu arte.
‎—Are, Saragueta —lehengo astean birtopatu ginenetik" Eduardo" erraten zidan, baina abuztuko asteazken horretan gauzak ez zeuden beren lehengoan— ez erran pitokeriarik. Urte franko egina haiz heure inguruko kaken berri ematen, orain inoxoaren predikuan hasteko. Zer eta ni konbentzitu nahi gauzak zenbateraino aldatu diren.
‎Norbaitek ez zuen batere gogorik Ttipik agindutako txostenaren bigarren parteak argia ikusteko. Horrexegatik ezabatu zitean, traste horiek landutako azken dokumentuen berri ematen dutela ahantzita. Ttipi horrexegatik hil zitean noski.
‎—Hasiera baizik ez duk. Bertze inork ez dik honen berri emanen —deklaratu nuen, zigarro bat piztearekin.
‎Koadernoa eta boligrafoa jaka zimurtuetara itzuli ziren, berri emate lana bukatutzat jotzen zuelako marka. Nire galderaren puska larriena ihardespenik gabe zegoen beti.
‎Zer kendua eta zer erantsia. Non kazetaritzaren objektibotasunaz baliatu, nire gogoaren berri eman behar exhibizionista uhertu beharrez, eta non subjektibotasunari hel egin, jazoeren segida hutsa eta hotza nagusi ez dadin. Oraintxe zaineratu zaidan kezkak, berriz, bertze nonbait du etorkia.
‎Damutuxea, nire haurretako atso oihukariaren berri eman nion. Txantxetan hartuko zuela uste nuen, baina, niretako harrigarri, paper oraingoan zuri batera eraman zituen nire hitzak.
‎Ximurraren sarrera begi bistakoa Kristinaren bizian. Zibilizatua naiz, alabaina —horren berri emana naiz—, eta doilorregia iduritu zitzaidan semearen xalotasunaz profitatzea nire andrearen ohean usmaka aritzeko.
‎Egiaz, elkarren ondoan metaturiko datu biografiko andanak zuen, gehienbat, elkarrizketa osatzen. Delako pertsonaia non sortu, non ikasi, Hego Ameriketako zein herritan ibili, noiz itzuli gutartera, noiz hasi deabru kasatzaile, etab. Bazen zatidura bat, aski irrigarria, exortzista lanbiderako Eliza Amak eskatzen duen prestakuntza bereziaren berri ematen zuena. Sektore publikorako deialdietan" Lanpostuaren eskakizunak" izenburupean agertzen direnekin parekatzen ahal zen aise.
2001
‎• SOS Deiak; istripua gertatu eta gutxira horren berri emanez deitu zuen norbaitek SOS Deiak era. Herri aldera 500 metro jarraituz dagoen lehen telefono kabinatik seguruena.
‎Mutu geratu nintzen. Istripuaren berri eman, telefonoa eskegi eta, atzera begiratu gabe, korrika alde egin nuen handik. Ihesi.
‎Irratiz egoeraren berri eman eta anbulatoriora eramateko agindu digute. Arrillaga eta biok atzean joan gara berarekin.
‎Poliziek tiroka eta gasez barreiarazi zituzten. Bitartean, beste polizia batzuek hoteleko nagusia, beraren emaztea eta managerra atxilotu egin zituzten, bortxaketaren berri eman zutelako.
‎Ez pentsa gero, gauzak handitzen ari naizenik. Egunkariek gertakizun honen berri eman zutenean halaxe zioten: " Emakumea Indiako zenbait tokitan euliaren pareko da.
‎Kanpora irten zen, eta ez zuen inguruan ikusi. Beste antxeta batzuk ari ziren airean, lanbro artean biraka, baina euren antzeko haren berri emateko asmorik gabe.
2002
‎Granadako probintziako herri batekoa zuela aita, Alhamakoa, eta ama, Amienskoa. Gero, bere joan etorrien berri eman zuen. Eta, kontakizunaren azkenaldera, esaldi bakarrean laburbildu zituen bere ibilerak:
‎Depresio bat bera ere ez izateko zortea izan dut, baina banekien zer nolakoa izan zitekeen gutxi gorabehera Sararena, hamaika gaixo depresiborekin tratatu behar izan baitut kontsultan, antzeko koadro klinikoekin. Eta, Sararen errehabilitazio programako psikiatraz gain, baditut beste hiruzpalau lagun psikiatra, depresio mota guztien berri eman izan didatenak. Biokimikaren ikuspuntutik, badirudi buruko neuronak serotoninarik gabe geratzen direnean gertatzen eta ezartzen dela depresioa.
‎izan ere, etxe hura libratuz gero, biak jar zitezkeen bertan bizitzera, Sara eta Karmele, beren gisara, etxe hura gurasoenetik aparte zegoenez gero. Eta, hala, laugarren hilabetean, bere ideiaren berri eman zion Karmelek. Sarak erantzun zion:
‎Karmeleri ere deitu nion, joan baino lehen, egoeraren berri emateko. Azkenean esan nion:
‎Handik hiru hilabetera haurdun geratu zen. Pantxikeri haurdunaldiaren berri eman genionean, larunbat goiz batean, alai alai jarri zen. Esan zigun:
‎Karmele ahalegindu zen ama eta ahizpa hurbiltzen, baina edozer geratzen zen giro hartan artifizial, guztiak ere gidoi behartu baten esanetara baleude bezala. Alpujarretara itzuli aitzin, ordea, bere egoeraren berri eman nahi izan zion Sarak amari. Auskalo zergatik.
‎Horregatik, Sergiok Sarari bere asmoaren berri eman zionean, handik bi hilabetera: " Gaur egun eroa daukat eta Matiasengana noa, liburuaren bila", Sara ez zen lasai geratu.
‎Baita hiesaz ere. Eta hain barnetik aritu ginen, non Leireren gaitzaren berri eman bainion Joni. Erantzun zidan:
‎Jarraian, bere azken erabakiaren berri eman zion:
‎–Petardo bat esan dun? Bonba bat jartzeko gai ere izango ninduken, nirekin ateratzen bahaiz –esan zion Eduk, Sarak bere asmoen berri eman zionean.
2003
‎Ezen ez du aspaldi irakurri dudala artikulutto bat, Jose Maria Setien apezpiku adiskidearen hitzaldi baten berri emaiten zuena. Horren arabera estatu nazioaren kontzeptuak ez omen diezaioke aterabiderik eman gaur egun Euskal Herrien arazoari.
‎Zeharo pozgarria da Ministerioarentzat honako albiste honen berri ematea: Arbidas eskualdean (Idus, Eldas eta Lanta) egin duzun proiektuari Lehen Saria eta Urrezko Domina bi eman dizkiote Rotterdamgo Nazioarteko Proiektuen Biltzar Nagusian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
berri eman behar 45 (0,30)
berri eman nahi 40 (0,26)
berri eman hasi 26 (0,17)
berri eman ezan 19 (0,13)
berri eman ez 14 (0,09)
berri eman ere 12 (0,08)
berri eman ari 10 (0,07)
berri eman etorri 8 (0,05)
berri eman joan 8 (0,05)
berri eman ondoren 8 (0,05)
berri eman gabe 7 (0,05)
berri eman baino 6 (0,04)
berri eman aurre 5 (0,03)
berri eman deitu 5 (0,03)
berri eman jarraitu 5 (0,03)
berri eman ukan 5 (0,03)
berri eman esan 4 (0,03)
berri eman gero 4 (0,03)
berri eman ohi 4 (0,03)
berri eman ostean 4 (0,03)
berri eman agindu 3 (0,02)
berri eman asmo 3 (0,02)
berri eman aukera 3 (0,02)
berri eman ausartu 3 (0,02)
berri eman diol 3 (0,02)
berri eman egon 3 (0,02)
berri eman eskatu 3 (0,02)
berri eman gain 3 (0,02)
berri eman garai 3 (0,02)
berri eman irrika 3 (0,02)
berri eman abiatu 2 (0,01)
berri eman ahala 2 (0,01)
berri eman ar 2 (0,01)
berri eman ardura 2 (0,01)
berri eman autore 2 (0,01)
berri eman baizik 2 (0,01)
berri eman balio 2 (0,01)
berri eman bat 2 (0,01)
berri eman beste 2 (0,01)
berri eman erregutu 2 (0,01)
berri eman herri 2 (0,01)
berri eman hura 2 (0,01)
berri eman inor 2 (0,01)
berri eman komeni izan 2 (0,01)
berri eman lan 2 (0,01)
berri eman omen 2 (0,01)
berri eman ote 2 (0,01)
berri eman prestatu 2 (0,01)
berri eman saiatu 2 (0,01)
berri eman adin 1 (0,01)
berri eman agertu 1 (0,01)
berri eman agintari 1 (0,01)
berri eman agiri 1 (0,01)
berri eman ahal 1 (0,01)
berri eman ahaztu 1 (0,01)
berri eman ala 1 (0,01)
berri eman amaitu 1 (0,01)
berri eman Aranzadi 1 (0,01)
berri eman arindu 1 (0,01)
berri eman aritu 1 (0,01)
berri eman arte 1 (0,01)
berri eman baliatu 1 (0,01)
berri eman barik 1 (0,01)
berri eman batzuetan 1 (0,01)
berri eman beharreko 1 (0,01)
berri eman behartu 1 (0,01)
berri eman behingo 1 (0,01)
berri eman behingoz 1 (0,01)
berri eman betebehar 1 (0,01)
berri eman bidali 1 (0,01)
berri eman bitarte 1 (0,01)
berri eman bukatu 1 (0,01)
berri eman bulego 1 (0,01)
berri eman bururatu 1 (0,01)
berri eman damutu 1 (0,01)
berri eman editore 1 (0,01)
berri eman edota 1 (0,01)
berri eman egoki 1 (0,01)
berri eman egundo 1 (0,01)
berri eman eguneroko 1 (0,01)
berri eman ekin 1 (0,01)
berri eman elkar 1 (0,01)
berri eman elkartu 1 (0,01)
berri eman epilogo 1 (0,01)
berri eman erabili 1 (0,01)
berri eman Frantzia 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia