Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 441

2000
‎Gainera, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak bere politika okerra zuzendu ordez, bide beretik egin nahi du aurrera. Zaila du aurrera egitea, hasteko, bere erabakien eta erantzukizunen berri eman behar duelako herritarren aurrean.
‎– Norbaitek ikus entzunezko komunikazio zerbitzu bat eskainiko duen sozietate baten botoen edo kapitalaren %10 baino gehiago izatekotan, egoerahorren berri eman behar dio CSAri; baita egoera horretan gerta daitekeenedozein aldaketarena ere.
‎Zer kendua eta zer erantsia. Non kazetaritzaren objektibotasunaz baliatu, nire gogoaren berri eman behar exhibizionista uhertu beharrez, eta non subjektibotasunari hel egin, jazoeren segida hutsa eta hotza nagusi ez dadin. Oraintxe zaineratu zaidan kezkak, berriz, bertze nonbait du etorkia.
2001
‎Beste ezbear ikaragarri baten berri eman bear dizutet, irakurle maiteok. Baserri bat gutxiago Gipuzkoan.
‎Sentsazio horren berri eman behar du literaturak, hots, betikotasuna bizitzarendenbora amaikorrean gertatzen den instant oso eta biribil hori adierazi.
‎Neurri horiek batez ere produktoreari zuzenduko zaizkio, baina baita banatzaileari eta produktuaren ondoriozko arriskuak saihesteko beharrezkoa den beste edozein pertsonari ere. Aipatutako araudiak, ordea, produktu seguruak bakarrik merkaturatzeko betebehar orokorra ezartzen die ekoizleei, eta kontsumitzaileei izan ditzaketen arriskuen berri emateko behar diren neurriak hartzeko betebeharra. Produktoreak, beharrezkoa izanez gero, produktua merkatutik kendu du.
‎Militatu egin behar dugu terrorismoaren aurka. (...) Terrorismoaren berri eman behar da, baina objektiboki. Hau da, haren giza eta adimendu miserien berri emanez, haren aurkako borrokan nola lagundu adieraziz, herritar guztiei arazoa konponduko bada beraien partaidetza ezinbestekoa delako ideia zabalduz.
‎Sadaba zutitu egin zen. Arrantzalea boz ilunarekin hasi zen, akusatuari kondenaren berri eman behar dion juezaren modura.
2002
‎Kontratuan kasu horietakoren bat sartzen bada, asegurua baliogabetzat jo daiteke. Bestalde, ezbeharraren berri eman behar zaio aseguratzaileari zazpi eguneko epean, ezbeharraren berri izan denetik hasita. Ezbeharra jakinarazi eta gehienez ere bost eguneko epean, aseguratzaileari kaltea gertatu den unean zeuden objektuen eta hondatu ez direnen zerrenda eta kaltetutako objektuen balorazioa ere izapidetu behar zaizkio.
‎Europar Batasuneko exekutiboak ez du uste luzatu behar denik, ez eta gomendio dietetiko berririk eman behar denik ere.
‎Hirudina sendabelarrak jariatutako substantzia naturala da, eta ezaugarri antikoagulatzaileak ditu. Sendagaiak Ebaluatzeko Europako Agentziak atzo zehaztu zuenez, Refludarekin tratatutako gaixoei heriotza horien berri eman behar zaie.
‎Nork badu oraindik ere asaldatzeko kemena, nork aspaldi etsi zuen, nork beste aldera begiratzen du. Baina frankotan halako gertaeren berri eman beharra egokitu zaion argazkilari batek, zer. Notario batek errutinaz jokatu behar du?
‎Baina gure garaian ahoaren berotzeko balio zuena, euskaraz mintzatzen ikasteko gai zenari harridura eta miresmenarekin behatzen geniolako. Egia esan, ez nizun honen berri eman beharrik, hau guztia zuretzat zaharra baita, zure bizia bezain zaharra, baina zu baino zaharrago garenondako hori guztia aski berria da. Eta horrexegatik jarri dut hemen, ez atzentzeko.
2003
‎Bigarrenik, deialdia jasota ere ez badira agertzen, harturiko erabakien berri eman behar die presidenteak edo administratzaileak, 30 eguneko epean.
‎Horretarako, urtebete dute indarra hartzen dutenetik. Aipatutako legedi berriak, besteak beste, beltzarantzeko negozio bat irekitzeko, Administrazioan jasotako beharrezko prestakuntza egiaztatu behar du, erabiltzen diren aparatuen eta haien deskribapen teknikoaren berri eman behar du, bai eta eskatutako gehieneko erradiazioen betetzeen berri ere. Horrez gain, adierazten da erabiltzaileari dokumentu batean (ikusi gisa sinatu behar du) eman behar zaiola osasunarekin lotutako alderdi hauen berri:
‎Arau horretan biltzen diren eskubide garrantzitsuenak hauek dira: a) Gure datuak jasotzen dituzten erakundeek, pertsona fisikoek edo juridikoek, fitxategiaren berri eman behar digute, baita fitxategiaren helburua eta egiten diren galderak aukerakoak edo nahitaezkoak diren ere. b) Datuek zehatzak eta eguneratuak izan behar dute.
‎Eskaintza loteslearen finantza baldintzen eta eskrituraren berezko baldintzen artean desadostasunak dauden klausulen berri eman behar die notarioak erabiltzaileei.
‎EBren informazio politika Etiketen kontrolaren eta egiazkotasunaren eraginkortasuna eragile ekonomikoen erantzukizunaren araberakoa izango da. Azken produktuaren etiketen bidez kontsumitzaileari GEOren berri emateko beharra Europako aukera hutsa da, eta, oraingoz, elikagai mota horren komertzializazioaren mundu harmonizazioa eragozten du, Estatu Batuek edo inguruko beste herrialde batzuek egin nahi duten bezala. Azken kontsumitzaileari elikagai transgenikoei edo GEOetatik datozenei buruz ematen zaion informazioa bi eremu ekonomikoen arteko arazo handienetako bat da gaur egun. Izan ere, EBk beti izan du argi:
‎Honela aurkezten da egoera: a) Hildakoaren senitarteko guztiek hildakoaren heriotzaren berri eman behar diote entitateari. Horrek berekin ekarriko du entitateak bere kontuak blokeatzea, legezko oinordekoak nor diren justifikatu arte, eta Fiskoarekiko betebeharrak betetzea, oinordetza zerga aurkeztuta eta, hala badagokio, ordainduta. b) Kontuaren titularkidetasuna izanez gero (adibidez, senar emazteak badira), saldoaren erdia baino ez da blokeatuko, uste baita, kontrakoa frogatzen ez bada behintzat, zati berdinetan bi ezkontideena dela. c) Titularra hiltzean, hark emandako ahalorde eta agindu guztiak iraungiko dira.
‎Horrela, saihestu egiten da azken kontsumitzaileari iruzur egitea eta osasunerako arriskuak sortzea, ez baitu batere eragin elikagarri eta onuragarririk. Gainera, eta prebentzio neurri gisa, horiek erregelamenduz ezarritakoari egokitzen zaizkionean, etiketan honako hauen berri eman behar da: dieta orekatu baten eta bizimodu osasungarri baten garrantzia, alegatutako ondorio onuragarria lortzeko behar den elikagai kopurua eta kontsumo eredua; eta, beharrezkoa denean, elikagaiaren kontsumoa saihestu behar luketen pertsonei zuzendutako adierazpen bat adierazi behar da, bai eta arriskua ekar dezaketen produktu kopuruak ez gainditzeko ohartarazpena ere.
‎Hodien identifikazioa Uraren tenperaturaren arabera kolore desberdina (gorria edo urdina) izateaz gain, hodi metro bakoitzean PERen hodiak identifikatzen laguntzen duten zenbait datu nabarmentzen dira. Gutxienez, alderdi hauen berri eman behar dute: Arau bereizgarria:
2004
‎Euskal Herrian bizi denarekiko dagoen kontrastea azpimarratzen du Agirrek. " Giroa arrotza da erabat, egun batean zuretzat lanbidean erreferente izan direnen atxiloketen berri eman behar duzu eta hurrengo egunean PPren konbentzio batena! Baina, estatuan titularrak diren albisteak ematen ari zara, eta horrek ere poz handia ematen du".
‎2 Prokuradorerik izendatu ez bada, exhortoa betetzeko behar diren jakinarazpenak bakarrik egingo zaizkie alderdiei; horixe egingo da, exhortoak agintzen badu jarduna gauzatzeko beharrezko dela alderdien zitazioa, parte hartzea nahiz bertan egotea. Era berean, exhortoaren betepenerako datuak eta berriak eman behar dituzten jakinarazpen zehatzak ere egingo dira.
‎alderkeztean, zerrenda horretan adierazi behar da, ondasun higiezinei dagokienez, okupatuta dauden, eta, kasuan kasuan, nork okupatzen dituen eta zein tituluren arabera. Bestalde, ezarri da betearazpenaren berri eman behar izatea okupatzaileei. Okupatzaile horiek ezagunak izan daitezke, alderdi betearaziak ondasunak agertzearen bidez edo beste era baten bidez. Okupatzaileek hamar eguneko epea izango dute euren egoera zein titulurekin justifikatu eta titulu horiek betearazpen auzitegian aurkezteko.
‎3 Edozeinek eman diezaioke Fiskaltzari ezgaiketarako erabakigarri izan daitezkeen egitateen berri. Agintariek eta funtzionario publikoek, euren kargua dela eta, pertsona bat ezgaitzeko ustezko arrazoia dagoela jakin badakite, horren berri eman behar diote Fiskaltzari.
‎Gizarte molde modernoetan identitate ezaugarrien egitekoa eraldatu izanak ez du esan nahi halako nazionalitate zapaldu baten pizkunde proiektuan hizkuntzaren nortasun eginkizuna aldez aurretik determinaturik dagoenik. Izan ere, historiaren deiari berandu erantzuteak ez baitu esan nahi, zenbaitek bere ideologia demokratikoaren aginduz dei hori zapuzteko gogo bizia azalduagatik, dei zaharrari erantzun berririk eman behar ez zaionik.
‎Eta horrela, Argentinan, adibidez, Internet bidez, dietetika dendetan edo gimnasioetan bertan eros daitezke, Latinoamerikako beste herrialde batzuetan, Nikaraguan esaterako, eta horiek debekatzeko AEBetako irtenbidea hautatu da. Gure herrialdean, kirol kolektiboek, hala nola Espainiako Saskibaloi Federazioak, ikusi dute federatuei substantzia horrek izan ditzakeen arriskuen berri eman behar zaiela, bai eta substantzia hori duten produktu merkaturatuen zerrenda ere; izan ere, adierazi dutenez, ez da erraza haien presentzia atzematea erabilitako izen komertzialaren bidez. Legezko egoera erregularizatzen den bitartean, kontsumitzaile arduratsu bati geratzen zaion irtenbide bakarra da produktuek izan ditzaketen arriskuen berri ondo ematea. Administrazioaren ardura da gai horien erabilerari buruzko informaziorik egokiena ematea, giza osasunerako arrisku egoera antzematen duen kasurako.
‎Horrela, zera dio: “kontratuaren zati handi bat ezagutzea galarazten da, eta salerosketa formalizatzen denean horren berri eman behar da”. Entrega data Kontsumitzaileen elkarteak ere gehiegizko klausulak aurkitu ditu ibilgailua entregatzeko datari dagokionez.
‎Tira, neure esperientziaren berri eman behar nizuen, ezta. Bai ba, hara joan nintzen, Getxoko epaitegira (umeak Sopelako erregistroan daude, baina naturaren aurka jo nahi dugunok zeregin gehiago daukagu).
‎Ondoren haren zatiek (egitura, lorpen, pertsona…) denboran jarraipenik izango badute, gure herriaren subiranotasunaren paradigma berrian berrantolaturik izango dute. Ideia berriari eman behar zaio beti nagusitasuna, elementuak berrantolatuko dituena bera izango baita.
‎Eta horrek ekarriko zuen denborarekin jesuitak eurak protagonismo nabarmena hartuz joango zirela Galileoren aurkako jazarpenean. Nabarmen daiteke, beraz, zientziei buruzko irakaskuntza nahikoa eguneratua zen arren, filosofian eskola zaharraren zordun izango zirela Descartes gazteak jasoko zituen ikasketak; eta honek eramango zuen, hutsune horretaz jabeturik, zientziari oinarri filosofiko berriak emateko beharra ikustera, irakasten zioten filosofia zaharrak ez ziolako balioko bere inguruan loratzen ikusten zituen ezagutza berriak oinarritzeko.
‎Mundua, errealitatea ezagutzeko berorren berri eman beharrean gaude, eta errealitatearen berri emateko, hura irudikatu beharrean gaude ezinbestean, hizkuntzaren bidez irudikatu ere ororen gainetik. Gogoan izan dezagun hizkuntza dela artea bera ahalbidetzen duena.
‎Isiltasunari luzaroan adi egon gabe ezin mintzo emankorrik plazaratu. Isiltasunak, haatik, bere altxorraren berri eman behar du, hitz eta argi bilakatuz. Isiltasuna, benetakoa izango bada, gogoeta esanguratsuz betea da eta haiezaz erdi du noizbait, beste gizon emakumeen argi eta kriseilu izan dadin.
2005
‎Holandako herritarren gehiengoa, inkesta guztiek diotenez, droga honen aurrean oso seguru dago liberalizazioa eta arautzea direla erantzunik onenak, eta orain arteko bidean urrats berriak eman behar direla. Horregatik hartzen dituzte beren parlamentarioek guri hain ausartak iruditzen zaizkigun erabakiak.
‎produktuak etaren arriskuak alde batera utzita. Nolanahi ere, produktu eta zer zerbitzuak ez dira arriskutsuak izango osasunerako eta segurtasunerako, ezta ingurumenerako ere, erabilerako baldintza arruntetan edo aurreikus daitezkeen baldintzetan onartuak dibitzuek sor ditzaketen arriskuen, horien ondorioen eta saihesteko moduen berri eman behar dute aldez aurretik.
‎5 Liburu egunkarian jatorrizko informazioa ukitu edo aldarazten duen beste titulua edo tituluak aurkeztu badira, erregistratzaileak egun berean inguruabar horren berri eman behar dio notarioari, betiere, informazioa bidali eta hurrengo bederatzi egun naturalen barruan. Erregistratzaileak betebehar bera du, epe horretan finka beraren gain beste notario batzuengandik jasotako geroko informazio eskabideen kasuan.
‎Libururen baten koadernatzea suntsitu edo narriatzeagatik, hori berriro koadernatu behar denetan, erregistratzaileek egin dezakete birkoadernatzea, baldin eta bulegoan bertan egiten bada, eta azal, plano, bizkar nahiz puntak suntsitutako koadernatzearen modukoak badira; betiere, Zuzendaritza Nagusiari horren berri eman behar zaio.
‎Errekurtsoa onartzen bada, Audientziaren presidenteak horren berri eman behar dio erregistratzaileari hiru eguneko epean, horrek bazterreko ohar egokiak egin ditzan, legearen 66 artikuluaren azken lerrokadaren ondoreetarako. Erregistrazaileak oharrok egingo ditu, baldin eta kasuan kasuko idazkunak iraungi ez badira, eta, epe berean, harako agintariari jakinaraziko dio agindua bete duela edo agindu hori ez betetzeko arrazoiak azalduko dizkio.
‎Emandako edo bidalitako tituluak lege honen 249 artikuluko betekizunak gauzatzen dituen ala ez kalifikatu eta gero erregistratzaileak ezezkoa ematen badio eskatutako aurkezte idazkuna egiteari, titulu horretan oin oharra jarri behar du ikusitako hutsak eta horiek ongitzeko bideak aipatuz, eta inguruabar horren berri eman behar dio titulua eman edo bidali zuenari, egun horretan bertan edo hurrengo egun baliodunean.
‎Erregistratzaileak ezereztea eten badu zalantzak dituelako hori agindu duen epaile edo auzitegiaren eskumenari buruz, etete horren berri eman behar dio idatziz alderdi interesdunari, horrek hamar eguneko epean Audientziaren presidentearen aurrean agertzeko aukera izan dezan nahi izanez gero, ezereztea eskatzeko agiria aurkeztuz.
‎Zalantzarik izanez gero epaile edo auzitegiaren eskumenari buruz, erregistratzaileak arazoaren berri eman behar dio kasuan kasuko audientziaren presidenteari, horrek bidezko deritzona erabaki dezan.
‎Atzera eroste itunarekin saldutako ondasunak, erosleak edo horren kausadunak hipoteka eratzen badu salmenta suntsiaraztean berak eskuratuko duen diru kopuruaren gain. Saltzaileari kontratuaren berri eman behar zaio, hipoteka ezereztu baino lehen ondasunak atzera eskuratzen badira, saltzaileak ez dezan salmentaren prezioa itzul, hartzekodunak hori jakin gabe edo epaileak hori egitea agindu gabe.
‎Enbargoa idatzoharrean jaso ostean eginiko idazkunaren ondorioz idatzoharra ezereztu bada, enbargopeko eskubidea urritu bada, edo idazkunaren oinarria konkurtso prozeduran emandako ebazpen judiziala izan bada, erregistratzaileak idazkun horren berri eman behar dio idatzoharra egiteko agindu duen organoari, legeetan xedatutakoa betetzeko.
‎Aurreneurrizko idatzoharra ezereztu denean iraungitzearen ondorioz, erregistratzaileak ez dio horren berri eman behar idatzoharra egiteko agindu duen organo judizialari.
‎Aurreko artikuluaren lehenengo idatzatiaren ondoreetarako, eskaintzariari errematearen berri eman behar zaio. Erreserba eta onarpenik egon ez bada, edota bigarren zein hurrengo eskaintzariek ez badute bete euren betebeharra, berriro egingo da lehengo enkantea, salbu eta eratutako gordailuekin ordain daitezkeenean, hala hipoteka bidez bermatutako kreditua eta korrituak, nola exekuzio gastuak.
‎2 Eskualdaketa egin eta gero, eskuratzaileak ere horren berri eman behar dio udalari, eskrituraren edo eskualdaketa formalizatzeko egin den agiriaren kopia emanda.
‎Prozedura salaketaren ondorioz hasiz gero, salaketa horren sinatzaileari ere erabakiaren berri eman behar zaio.
‎Zuzendaritza Nagusiak edo Erregistratzaileen Elkargoak egoki deritzeten neurriak har ditzakete, kasuan kasuko Erregistroak behar bezala diharduela ziurtatzeko. Bigarren kasuan, Elkargoak hartutako neurrien berri eman behar dio Zuzendaritza Nagusiari.
‎130 artikulu horren kasuetan zordunaren egoitza aldatu denean, aldaketaren berri eman behar zaio hipoteka hartzekodunari. Berri emate horrek eta beharrezkoa den adostasunak ez dute inolako ondorerik sortuko prozeduraren izapideei begira, baldin eta bi horiek ez badira agerrarazi kasuan kasuko inskripzioan zein inskripzioetan eginiko bazterreko oharraren bidez.
‎Hipoteka kreditua laga bada, zordunari lagapen kontratuaren berri eman behar zaio 222 artikuluan ezarritako baliabideak erabilita, salbu eta zordunak eskritura publiko bidez uko egin dionean eskubide horri, edo legearen 150 artikuluko kasua gertatzen denean.
‎Ezkonsari moduan eman beharreko ondasunen ugazaba emakume adin nagusikoa bada eta horrek ondasun horien gaineko xedapen askea badu, senarrak ez du zertan bete aurreko lerrokadan ezarritako betebeharra, emazteak uko egin ahal diolako betepen hori eskatzeari, baina kasu horretan, notarioak beraren eskubidearen berri eman behar dio emazte horri, 249 artikuluaren ariora.
‎Halaber, baso izatera destinatu diren finkei buruzko espedienteetan, espedienteon berri eman behar zaio kasuan kasuko baso burutzari, eta, herri basoetatik hurbil dauden lanhar da, epaileak bidezko deritzonean.da finken kasuan, gauza bera egin be
‎Kaleen eta eraikinen izenak nahiz zenbakiak aldatzen badira edo finken zehaztapena ukitzen duen beste edozein aldaketa gertatzen bada, alkateek horren berri eman behar diete erregistratzaileei. Aldaketa ikusita, erregistratzaileek aurkibideetan agerraraziko dute hori, eta inskripzio berria egiten denean, baita finken idazkunetan ere, baldin eta aurkezten den agiriak inguruabar berriak jasotzen baditu.
‎Legearen 267 artikulu horren arabera, eskuordetzarekin batera kasuan kasuan beharrezkoak diren eskumenak eta jarraibideak emango dira, eta izendatutakoei nahiz erregistratzaileari horren berri eman behar zaie.
‎Bi titular dituen Erregistroa banatu denean, denbora gehien daraman erregistratzaileak Erregistroa aukeratzeko eskubidea izango du, eta hamabost eguneko epean aukeratutakoaren berri eman behar dio zuzendaritza zentroari, kasuan kasuko ondoreetarako. Denbora gutxien daraman erregistratzaileak aukeratu ez duen Erregistroan jarraituko du, baina beste Erregistro lehiaketa batean parte har dezake, 497 artikuluko mugapenik gabe.
‎Bateraezintasun kasuren batean dagoen benetako erregistratzaileak horren berri eman behar dio Zuzendaritza Nagusiari, Erregistroaz jabetu eta hurrengo hamabost egunetako epean; zuzendaritzak espedientea instruituko du, bidezkoa dena ebazteko. Audientzietako presidenteek bateraezintasunen baten berri dutenean, halaxe jakinaraziko diote zuzendaritza zentroari.
‎abertzaletasunak gizartean indarra hartzen duen heinean, Alardearen zentzua aldatzeko beharra ikustenda. Horrela, bada, jaiari zutabe idelologiko berriak eman behar zaizkio, historiarenberrirakurketa eginez29.
‎Hartara, bereizgarria izan dezakete beren lokalean. Horrelako zerbitzuak egiten dituztenek aplikatzen dituzten prezioen, zerbitzuaren ordutegiaren eta erreklamazio orrien berri eman behar diote bezeroari. Erabiltzaileak jakin behar du idatzizko aurrekontua izateko eskubidea duela.
‎Zerbitzu teknikoak biltegiratze gastuengatik kobratu ahal izango du, baldin eta erabiltzaileari aurrekontua eskura duela edo aparatua konponduta dagoela jakinarazi zaion egunetik hilabete igaro bada. Hala ere, establezimenduak horren berri eman behar dio jendeari.
‎Ibilaldi bat egiteko bidean trafiko istripuren bat gertatzen bada, zerbitzua gaizki ematen dela uste da, eta bidaiaren antolaketan parte hartzen duten guztiek erantzuten dute. Kontratatutako helmugan fenomeno meteorologiko larriren bat gertatzen bada, bidaiaren antolatzailea izango da erantzulea, bai zonaldea kaltetuta egon zitekeela jakin bazuen, bai eta bidaia agentzia ere, kontratatutako bidaiaren ezaugarri guztien berri eman behar baitu. Maiz gertatzen da aire konpainiak maleta galtzea.
‎Zerbitzu mota horien erabiltzaileek dauden komisioen berri izan behar dute. Hori dela eta, kutxazain automatikoen bidez emandako banku zerbitzuen prezioen gardentasunari buruzko Lehendakaritza Ministerioaren 2003ko apirilaren 24ko Aginduak ezarritako neurrietako bat da kutxazainek eskatutako eragiketaren komisioaren eta gastuen berri eman behar dietela erabiltzaileari, eragiketa egin aurretik. Horrela, gailu horiek erabiltzen dituzten pertsonek komisioak itzultzeko eskatzeko eskubidea dute, baldin eta ez badiete kutxazain horien berri ematen edo eragiketa egin ondoren egiten badute, eragiketa bertan behera uzteko aukerarik gabe.
‎Txartela jaulki duen entitateko kutxazaina bada, horrek komisioaren zenbatekoa eta gastuak adieraziko ditu. Aldiz, kutxazainetatik kanpoko sare txartelak erabiltzen direnean, ez dute komisioen kostu zehatzaren berri eman beharrik. Horiek badirela besterik ez dute ohartaraziko eta batzordeak lor dezakeen gehieneko zenbatekoa adieraziko dute.
‎Horregatik, dekalogoan dokumentaziorik gabeko langileak protagonista dituzten ekintzak biltzen dira: “Beren eskubideen berri eman behar zaie, eta gaitasuna eman behar zaie gehiegikeriei aurre egin ahal izateko eta beren kolektiboak beren eskubideak defendatzeko jakinaraz edo sor ditzaten bultzatzeko”. Dekalogoaren azken gogoetak hartu liratekeen legezko neurri batzuei buruzkoak dira, hala nola lege sisteman sartzea, laneko erreklamazioak errepresalien beldurrik gabe bidera ditzaten.
‎Hala, bezeroek jakin behar dute medikuak agindutako errezetan sigla horiek agertzen badira farmazialariak sendagai generikoa saldu behar duela. Hala ere, botikariek errezetatuaren printzipio aktibo bera duten medikuntza espezialitate guztien berri eman behar diote publikoari, baita horien prezioak ere, kontsumitzaileak horietako bat aukeratu ahal izan dezan. Erabiltzaileak errezeta duen sendagai bat eskatzen badu, eta haren balioa Osasun Ministerioak produktu horretarako ezarritako erreferentzia prezioa baino handiagoa bada, botikariak sendagai merkeagoa eskaini behar dio bezeroari.
‎Hortik urratsa logikoa da, begi bistakoa. Babes geruza hori osatzen dutenei euskal munduan —Euskal Herrian, Euskal Hirian— egiten denaren berri eman behar zaie. Balora dezaten, ikus dezaten hori ez dela eskasa, bazterrekoa edo politizatua.
2006
‎Ekitatezko laudoa denean, beren erabakia hartzeko izan dituzten arrazoien berri eman beharrik ez dute.
‎Gizarte gaixotu baten berri eman behar dugu. 30 urteko gaixoaldi baten berri.Eta hori gertatuko da gure trantsizioa pasatzen dugunean.
‎bidaiaren helmuga eta egonaldiak, garraiobideak eta kategoriak, irteera eta itzulera datak eta tokiak, ostatuaren inguruabarrak, txangoak edo bestelako zerbitzuak, antolatzailearen eta xehekariaren (eta, hala badagokio, aseguratzailearen) izena eta helbidea, eta prezio osoa. Baldintza horien berri eman behar zaio bezeroari kontratua sinatu aurretik. –Kontratua sinatu arren, erabiltzaileak bidaia egiteari uko egin diezaioke, baina, ezinbesteko arrazoiren batengatik izan ezean, bidaiaren kudeaketa eta ezeztatze gastuei aurre egin die, bai eta bidaiaren prezioaren %25erainoko kalte ordaina ere, irten baino 48 ordu lehenago huts egiten badu.
‎Azterketa horiek zehaztuko dute ura oso ona den eta bainurako egokia den, nahikoa den edo bainatzeko egokia ez den. Horrek esan nahi du agintariek beren egoeraren berri eman behar dietela erabiltzaileei. Espainian, 734/ 1988 Errege Dekretuak ezartzen ditu Bainatzeko Uren Kalitate Arauak.
‎Gehieneko muga hori ezartzean, urteetarako planak elementu garrantzitsuak dira estatu kideek Kiotoko Protokoloaren esparruan beren emisio helburuak lortzeko dituzten estrategietan. Esleitutako zenbatekoei buruzko txostenetan, Estatuek, besteak beste, berotegi efektuko gasen urteko emisioen eta emisio horien iturrien berri eman behar dute beren erreferentzia urtetik (gas fluoratuen emisioen bilakaera neurtzeko aukeratutako urtea), eta Kyoton ezarritako metodologietan oinarrituta eman behar litzaiekeen kopurua proposatu behar dute.
‎Ane zer erran ez zekiela gelditu zen. Urrutiaren hilketaren berri eman behar zion Gepperti. Eta aitonaren gainera susmoak bota?
‎Haren lagunen mendekutik ihesi, zapategian gerizpetu zen Migel. Han, gertatuaren berri eman behar izan zion Tomas Atondori. Dardarika abiatu zen, usteletan ustelena.
‎Gorkaren istripuaren berri eman behar ote diot Mireni. Nolakoa ote da euren arteko harremana?
‎Denbora gehiago hitz egokiak aurkitzeko. Erabakiaren berri eman behar die aitari eta amari.
‎Ezjakintasunaren harresia gainditzeko, hortaz, lanbidearen berri eman behar izaten du teknikariak askotan, eta aurrerantzean ere maiz eman du. Mesedegarri gerta liteke, beraz, euskararen unibertsoko, konnotazio estralurtarrik gabe, noski?
‎Badira egunak beste batzuk baino txarragoak, Txirenetarrok, egun motelak eta egun biziak, egun hotzak eta gaurkoa bezain sargoritsuak... ez dago zalantzarik, baina gaurkoa, kaleko giroa ez bezala, nahiko goibel agertu da goizean, Santurtziko portuan gertatutakoagatik, eta are goibelago jarri zaigu orain gaueko ordu honetan. Beste heriotza baten berri eman behar dizuegu!
‎Bai, entzun duzuena, beste heriotza baten berri eman behar dizuegu zoritxarrez! Gaur Jon Bengoa preso politikoa urkatuta aurkitu dute ziegan errekuentoa egitean.
‎" Behin Sortzaileak munduan ziren izakiei batzarrera deitu zien, garrantzizko berriak eman behar zizkiela eta. Munduan ziren izakien artean zereginak berriro banatu behar zituen, antza.
2007
‎Hurrengo mendearen hasieran Petrus Palude Jerusalemgo patriarkak ere deabrutxo berriaren izena aipatzen duTitivillusek bere zakua egunera mila aldiz bete behar zuen monje kopiatzaileek idaztean egiten zituzten akatsekin. Ondoren, Titivillusek Deabruari akatsen berri eman behar zion. Deabruak akatsa eta akatsaren egilea liburu batean jasotzen zituen, gero, Azken Judizioko egunean irakurtzeko.
‎Arautegi guztiek xedatua dute igerilekuaren gehieneko edukieraren berri emateko beharra (eskuarki, tamainaren araberakoa).
‎3 Langileen ordezkariek greba aldarrikatzeko erabakiaren berri eman behar diete ukitutako enpresaburuari edo enpresaburuei eta lan agintaritzari.
‎1 Lege honetan xedatutakoaren ondoreetarako, gaueko lana da gaueko hamarretatik goizeko seietara egiten dena. Gaueko lana sarri sarri agintzen duen enpresaburuak lan horren berri eman behar dio lan agintaritzari
‎Ohiko izapidea da Eskarien Batzordeak bakarka edo modu kolektiboan egindako eskariak aztertzea, eta horiek eskuduna den Batzordera igorri ditzake, edo Parlamentuko taldeetara, horien inguruko ekimenak sustatu ditzaten, egoki ikusten badute?; ganberaren osoko bilkurara edo beste organo batzuetara igorri ditzake, azken horien eskumenekoak direla uste baldin badu. Edozelan ere, eskaria jaso izanaren berri eman behar da eta eskatzaileari hartutako akordioa jakinarazi behar zaio.
‎Espainiako lurraldeko edozein atal lagatzeko edo edozein lurralde Espainian sartzeko, Espainian atzerriko tropak onartzeko, nazioarteko itun garrantzitsuenak berresteko eta abdikatzeko. Horrez gain, erregeak eta zuzeneko ondorengoak Gorteei euren ezkontzaren berri eman behar zieten, eta Gorteen baimena behar zuten ezkontzari lotutako kontratu eta hizpaketa guztietarako, legearen arabera arautu behar baziren.
‎Kapitulu hau amaitu baino lehenago, espainiar kolonizazioan gailen azaltzen diren bi instituzioren berri eman behar dugu, gaingiroki bederen: –encomienda?
‎–Berarekin hitz egin? Niregana sentitzen dunan erakarpen eutsiezinaren berri eman behar dion, ala?
‎Azkenean S. hil egin delako berria eman behar didan medikua agertzen da. Errukiz beterik begiratzen diot.
‎(1) Bihar [hitzaldi bat] egin behar dut Bilbon [drogaren gainean] Edo pelikula baten berri eman behar dugula, beti ere aurkezpen batean:
‎II. motako diabetesa duten pazienteentzat, OSNren esparruan, lipodistrofia larria dutenean soilik agindu ahal izango da “Oparoa”, baldin eta larruazalpetik intsulina ematea zailtzen badu edo tratamendua betetzen ez badute, arrakastarik gabe tratatutako injekzioen “fobia gaindiezina” dela eta. Arnastutako intsulina kontsumitzeak izan ditzakeen arriskuen berri eman behar dio espezialistak pazienteari, modu argi eta zehatzean. Sei hilean behin, birika funtzioaren probak egingo ditu eta tratamenduarekin jarraitzeko egokitasuna aztertuko du.
‎Herrialdearen gainerakoa arrisku handiko eremua da, bahiketak eta/ edo terrorismo ekintzak gerta daitezkeelako. Bidaiatzea ezinbestekoa bada, enbaxadaren erregistro kontsularrean izena eman behar dela, harekin maiz harremanetan egon behar dela eta herrialdearen behin betiko joan etorriaren berri eman behar dela azpimarratzen da. Aljeria:
‎Ezin da stop agindua" merkatura" edo" prezio onenera mugatuta" bidali. Beraz, gehienezko prezio baten berri eman behar da. Stop loss aginduen negoziazioa eskuragarri dago merkatu jarraituan kotizatutako balio eta warrantentzat, bai eta nazioarteko indize nagusien balioentzat ere.
2008
‎Azkenean nahitaez programatu egin behar dituzu horrelakoak. Uste dut erantzun berriak eman behar direla problema berriak datozelako.
‎Gizarte bat eraiki dugu eta gauza izan gara aurrera egiteko. Egia da, urrats berriak eman behar ditugu. Ni independentista naiz, eta geroa bermatzeko aukera hori egokiena dela uste dut.
‎EAEko curriculumak jasotzen du literaturaren merkatua baldintzatzen duten alderdi soziologikoen berri eman behar zaiela ikasleei, eta alderdi horiek kritikoki balora ditzaten bultzatu behar dela. Nafarroako curriculumak ez die aipamenik egiten literatur lanen ekoizpen, hedapen edota hartzearen alderdi soziologikoei.
‎Xehetasun guztien berri eman beharra dago, eta kaleratzearen aurkako helegitea jarri behar da Bitartekaritza, Arbitraje eta Adiskidetze Zerbitzuan (SMAC).
‎2 Bat egiteko proiektua idazten denetik batza orokorra biltzen den arte, aldarazpen garrantzitsuak gerta daitezke edozein sozietateren aktiboan zein pasiboan, eta, halakoetan, batzen diren sozietateen administratzaileek aldarazpen horien berri eman behar diote euren sozietateko batza orokorrari.
‎Zatiketa proiektua idazten denetik batza orokorra biltzen den arte, aldarazpen garrantzitsuak gerta daitezke ondare aktiboan zein pasiboan, eta, halakoetan, zatitutako sozietatearen administratzaileek aldarazpen horien berri eman behar diote euren sozietateko batza orokorrari.
‎1 1 Likidatzaileek aldizka likidazio egoeraren berri eman behar diete bazkide eta hartzekodunei, kasuan kasuan egokien jotzen dituzten bideak erabiliz.
‎1 Harpidetza publikoaren bidezko eraketan, sustatzaileek jaulkipen proiektuaren berri eman behar diote Balore Merkatuko Nazio Batzordeari eta eratze egitaraua idatziko dute, egokitzat jotzen dituzten aipamenak jasota; halakoen artean, hurrengoak nahitaezkoak dira:
‎Partaidetza edo partaidetzak eskualdatzeko asmoa duen bazkideak horren berri eman behar die idatziz sozietatearen administratzaileei, hurrengoa agerraraziz: eskualdatu nahi diren partaidetzen kopurua eta ezaugarriak; eskuratzailearen identitatea; eta eskualdaketaren prezioa eta gainerako baldintzak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia