Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2000
‎Nolanahi ere, ikuskizuna zirraragarria zen: inor ez zen bere lekutik mugi  tzen, inork ez zuen ezer galdetzen itsuak bakarrik, inork ez zuen angustiaz edo itobeharraz edo negarrik egiten. Jabetu nintzen orduan ezinezkoa dela hain pasibo izatea zorigaitza edota heriotza hain hurbil dagoenean, sortasun hain ageriko hura ezin zitekeela iruzur bat baino izan; hau da, bidaiari haiek guztiek bazekitela liberatuak izango zirela, edo, bestela, txarrenera jota, kondenaren ondorioak ez zituztela jasango; hortik ekartzea zegoen bidaiari haiek guztiak edo inpartzialak edo arerioak zirela; inpartzialak, jukutria edo, hobeto, trajedia hura antzezteko kontratatuak edo agian behartuak edota bahituak izan ziren neurrian; arerioa, ni, zuzenki nahiz zeharbidez, akabatzeko agindua izan zezaketen neurrian.
‎Jarri zen, bada, mediku ospetsuaren eskuetan, eta, hara non, labur esanda, dena alderantziz irteten den: jatorriz  koak bere leku jatorrizkora ekarri bai, baina, handik hilabete batzuen burura, beste bi atera omen zitzaizkion, bere kasa, bizkar aldean, hauek bai dotore txuri mardulak. Bular menditsuak, ordea, ez ziren konformatu izate estetiko hutsarekin, eta, egun batetik bestera, tumor edo hantura gaiztoaren jokabidea hartu zuten; ezkerrekoak (aurretik begiratuta) mintzoa xurgatzen omen zion, eta eskuinekoak, (aurretik begiratuta) entzumena; deliberazio hartara iritsi omen ziren behintzat Estatuko espezialistarik adituenak, hainbat eta hainbat froga egin ondoren.
2001
‎Z (mangera bere lekutik atera eta gasolina putzu erraldoi bat eginez): Baina nagusiari abisatu diot behintzat, adiskideei, alkateari, inguruko bizilagunei...
‎alderik zabalena, zinta metrikoa lasai harturik, baina bizkarrean behera erortzen  utzi gabe. Bi bihotz sartzeko lain leku kalkulatu, bakoitzak bere lekua behar duenean etxean bertan topatzeko aukera izan dezan, inora alde egin beharrik gabe.
‎Descartesen Discours de la Méthode sartzen al da frantses literaturan? Nik baietz esango nuke, uste dut horrelako liburuak egiten dituzten gehienek sartzen dutela, nahiz bere leku berezia literaturaren historiatik kanpora izan, eta antzeko liburuak edozein literaturatan eta edozein hiz  kuntzatan aurki daitezke. Momentuan momentuko eta beste mugaketatan sartu gabe oraingoz (etorriko baita garaia hori egiteko) hemen hartuko dugu euskal literatura bezala, arrazoi berezirik ez baldin bada, euskaraz idatzirik agertzen den guztia edo gehiena behintzat, eta nahiz idatzirik ez egon, euskaraz esan diren gauza franko.
2003
‎Guizon bat iltea bere, ezta izango pecatu, Erregue edo bere lecuan dagozan Juezac, edo Guerra justuan quenduten jaconean bicitzea guizon gaisto errudun bati. (...) Jangoicoac gura dau gaisto oquerrai bicitzea quentzea, ta castiguetea, onac bici ditecen seguru, baquean(...).
‎Eliza Ama Santuak agintzen duen moduan, andreak beti senarraren iritzikoa izan behar du, oso urritan irten behar du etxetik eta, beti ere, senarraren baimenarekin. Agintzea gustatzen zaion emakumea bada, kontuz, ez da halakorik utzi behar; bakoitzak bere lekua du, eta ez da aldatu behar: " Mari Miguelen echean, olloa ollar; to da no".
‎Euskarari bere lekua egiten utzi behar zaio, baita kioskoan ere. Salbuespena den bitartean, euskara ezer ez da izango  kioskoan.
2006
‎Musika taldea bere lekura itzuli zen, ekitaldia jarraitzeko prest. Hiru lagun ziren.
‎Aitari amen egin eta paparrekoa kendu izan banu, inolako arazorik gabe joango nintzen zeppelina ikustera lagunekin. Etxetik irten bezain laster, paparrekoa berriro bere lekura itzulita, gainera.
2008
‎Beharrezkoa den guztia dago. Eta gauza guztiek dute bere lekua.
‎Lou ez da ausartzen autobus geltokitik mugitzen; autobusa heltzen denean, berak han egon behar du. Orduak pasatu dira eta Lou ez da bere lekutik mugitu. Ara Danimarkara bueltatu aurretik ikusi nahi badu, hurrengo egunean Berlinen egon behar du hamabietarako.
‎Bere denborari aurrea hartutakoa: bere lekuari atzea emandakoa. Kronotopoaren irudipenak, biak ere.
2009
‎Atzera bere lekura itzulia zen medikua, idazmahaiaren gibelera, pazientearen beste aldera. Hala lortzen zuen, Wardesengandik distantzia batera, aurpegia ilunpean, eskuak aurrean gurutzatuta, gorputza geldirik eta begirada adi, bere burua halako aginte eta misteriozko aura batean biltzea, eta bere ahots leun eta limurtzaile harekin, tentuz hasten baitzen erabiltzen, soinu altuak, atzerrikoak, kontu handiz motelduz, lasaitu egiten zuen Wardes.
‎Aspalditxotik amaitua zen gaua. Izuturik, itsuturik, dardaraka, bere arimak berriro aurkitu zuen bere lekua gorputz latz, nekatu, izerditu eta egarritu hartan; berriro etorri zitzaion akordura zenbat diru galdu zuen zorte kolpe haren aurretik. Sufritu egiten zuen horrekin:
‎Irene aretora bueltatzea eta txalo zaparrada, bat izan ziren. Txalo zaparrada, ordea, ez zegoen Ireneri zuzendua, une hartan atril atzean bere lekua hartua zuen gizonezko bati baizik. Denek itxaroten zuten hizlaria:
‎Nolanahi ere, eta, esan dugunez, europar hizkuntzen egoera askotarikoa den arren, hizkuntza pluraltasunaren auzia, neurri eta modu diferenteetan bada ere, eztabaidagai dugu Europako ia herrialde guztietan. Europar agenda politikoan bere lekua, lekutxoa baino ez, oraindik, egitea lortu du hizkuntzen auziak.
‎Moreno Cabrera hizkuntzalariak" nazionalismo linguistikoa" eta" inperialismo linguistikoa" izenez bataiatu eta kritikatu du jarrera hori. Gurera etorriz, ikusmolde horren ahulezia agerian geratu ohi da gaztelania denean beste hizkuntza batzuekin lehian jardun beharrean suertatzen dena, esate baterako ingelesarekin, frantsesarekin edo alemanarekin lehian Europako Batasuneko erakundeetan bere lekua egin nahi duenean.
‎mutur batean norbanakoa bere bakardadean; bestean, fusioaren paradigma. Gaurko bikote bakoitzak bere lekua bilatu behar du lerro horretan. Identitate indibiduala babestu eta bikote identitatea eraiki, dena aldi berean.
‎–Seme hark, nire petralkeriari axolarik egin gabe? sasikume guztiek bezala eguzkiaren azpian bere lekua bilatu behar izan zuen. Aitarengandik banandu eta bere eremu politikoa (Jainkoa eta lege zaharra) sortu zuen.
‎Isilik eta betilun geratu ginen. Balizkoak errealitateari bere lekua utzi zion. Balizko negoziazio prozesua bukatuta, apurtuta zegoen.
2010
‎... haurrari izen hori jartzen badiote, kosta egingo zaio bizitzan bere lekua aurkitzen, zama bat besterik ez da izango, izen hori...
‎iloba semeari zuzenketa egin ziona, ez zela bera izan nahastu zena, bizitza baizik. Eta kasu honetan gauzak bere lekura etorri zirela, beraz, belarritako haiek, esan bezala, semearen alabarentzako izatea gustatuko litzaiokeela, alegia Esmeraldarentzat. Esmeraldak eskerrak eman zizkion izebari eta egun hori urruti egotea opa ziola erantsi zuen, bizitzak kendu ziona bueltatu behar baldin bazion, denbora asko behar izango zuelako.
‎Maria Fernanda Alvarez de Bobadilla Soriano, 1957an Jerez de la Fronteran jaioa, Madrilen bizi zena, Lagasca kaleko 256garrenean. Jakin nahi edo ahal izan zuen guztia lortu zuela iruditu zitzaionean, kartera bere lekura nola bueltatu hasi zen.
‎Han oskola erantzi, hura elurpean ezkutatu eta babeslekutzat zuten harkaitzeraino arrastaka itzultzea lortu zuen. Behin bere lekura iritsita, biluzik, hilarena egin zuen, azkenean Akilesek sakrifikatu egingo zuela konbentzituta.
‎Dena den, asko ziren bere lekua beste bati uztea hobe zela uste zutenak, zahartzaroa datorrenean denekin gertatu ohi den bezala. Baina esan ohi zen baita ere, hori posible izan arren, honelako esperientziarik aurrez ez zegoela Vatikanoan.
‎Euskal Herria izan da, da, eta gero ere izango da. Etorkizunean ere existituko da Euskal Herria, eta existituko da euskal kultura bat, eta herri honek bere lekua izango du etorkizun horretan.
‎Euskadi Europan eta munduan bere lekua izatea.
2011
‎Kordaren beste muturrean Max dago, urpekarien taldekiderik gazteena. Max ez da mugitzen bere lekutik; lakuaren hondoari iltzaturik bezala dago, euskarri lanetan, eta Kilian ek haren inguruan gero eta buelta zabalagoak egiten ditu.
‎Baina handik ordubetera, militanteen bilera batetik irten eta afiliazio txartela puskatu omen zinan denen aurrean. Nahikoa izan omen zizkinan bilerako lehen hamar minutuak hura ez zela bere lekua erabakitzeko. Poeta fin fina dun, elkartasunari buruz irakurri ditudan hitz ederrenak idatzitakoa:
‎Orduan Butroiko jaunak berak, Juan Perezek, gatzaren faltaz ohartarazi zuen Iñigo Urtiz. Hau, haserre itxurak eginez, bere lekutik altxatu zen esanaz:
‎Guztion ahoan zebilen espainolei aurre egin beharra. Kantuetan eta bertsoetan sarri agertzen zen horren aipua eta dantzetan eta teatro lanetan ere beti izaten zuen gai horrek bere lekua. Beste herrietakoakaz ere egin ziren batzarrak eta guztion arteko hartu emanak estutu eta sendotu ziren.
‎Freud tematu zen esanez semeentzat aurkari sexuala dela aita, baina beharbada ordena zaharraren babesle da gehiago. Eta zenbat eta zurrunagoa emandako legea, orduan eta larriagoa bere lekutik kentzeko premia, heroi gazte berriak garaiari dagokion ordena berria ezartze aldera. Edozein kulturaren bizirautea ondokoaren baitan dago:
2012
‎Harrigarriena da behin baino gehiagotan entzun niola aitortzen bokaziorik gabe sartu zela bera irakaskuntzan. Ez dakit nola egosiko ziren gauzak bere baitan; edonola ere, argi ikusten zen bere lekua egin zuela eta bere arrazoiak aurkitu zituela irakaskuntzan aritzeko.
‎Neskamea ez zen bere lekutik mugitu; ardo zorrotadatik babesteko, begiak itxi besterik ez zuen egin. Tente, Abueloren hitzek zirkinik gutxi eragiten ziotela aditzera eman nahi izango balu bezala, ez zuen inolako ahaleginik egin desenkusatzeko.
‎Galo, berriz, bere mantaren gainean eserita gelditu zen idazten, ia gauero bezala. Bederatzi eta erdietan, isiltzeko turuta seinalea jo zuten eta nor bere lekura bildu ziren guztiak. Loari eman baino lehen, zorriak hiltzeko une bat hartu zuten Santiagok eta Galok, aurren aurrenekoz norberarenak eta ondoren batak bestearen burukoak, azkura arindu zitzaiela uste izan zuten arte; ganaduari txarrantxa pasatzea bezalakoa izaten zen hura Galorentzat.
‎Eskutik helduta jaikiarazi, eta galtzu fardoen metaren atzealdeko hormaren ingurura eraman zuen Galok Margarita; eskutitza non zeukan gordeta erakutsi nahi zion. Segundo luze batzuk behar izan zituen lurretik bi arratara zegoen harri bat bere lekutik ateratzeko. Eskua zuloan sartu, eta berehala hurbildu zion koaderno bat; azalaren eta lehenengo orriaren artean gordeta zeukan eskutitza.
‎–Aulki hori ez da garbitzeko ere mugitzen bere lekutik, bota dio don Fernandok.
‎Hobe nuen bertan geratu banintz neure ogasuna zaintzen; orain aberatsa izango nintzateke, oinordekotza eder bat lagako duen osaba. Neure lekuan sentituko nintzateke gizartean, eta ez bere lekua bilatu ezinik jende aspergarri eta lasai honen artean, haizea zuhaitz adarren artean bezala.
‎Aldundiek mikeleteak mantentzeko erabiltzen zuten diru kopurua kenkaria litzateke, eta, beraz, murriztu egiten zen espainiar armadara bidali beharreko soldadu kopurua. Horrez gainera, bere lekua beste batzuk bete zezaten, diruz ordaintzea ere izango zen.
2019
‎Saioak esku bat eraman zuen aurpegira bere barrea ezkutatzeko. Elik bere lekura itzuli eta botila biraka jarri zuen. Begiak zabaldu nituen.
‎Giltzak eskura eman zizkion, eta ikuzgailua bere lekura bultzatzen hasi zen, pixkanaka.
‎Pentsatzen jarri eta harrigarria zen, Ipar Euskal Herriko eremu urrian hainbat talde armatu nola lehiatzen ziren ikustea, bakoitzak bere lekua zedarritu nahian. Laurogeiko hamarkada gogorra eta mugitua izan zen.
‎Erraza zen hondarrean. Patxik orduan ogitarteko bana ateratzea proposatu zion, bere lekura itzultzen ari zen txoferrari.
2020
‎Connellek harenganako maitasun oldar bat sentitu zuen, maitasuna eta bihozberatasuna, ia errukia. Bazekien bere lekua haren ondoan zegoela. Beren artean zutena normala zen, harreman on bat.
‎Zer uste duzu, ba, zure mehatxuek ikaratuta nire ilobaren etorkizuna zapuzteko gai izango naizela, ala? . Bazirudien une batetik bestera Jagoberi begiak bere lekutik irtengo zitzaizkiola. Eskerrak lekukoa zeukatela, kartzelazaina.
‎Atzarmar lodian baloikada indartsua hartu nuen eta atzamar punta guztiz okertu zitzaidan. Sendagileak ezin izan zuen bere lekura ekarri eta, azkenean, neuk sartu nuen, baina zauri handi samarra eginez. Oraindik ere hemen daukat aztarna.
‎Burgosen atzamar lodia bere lekutik atera zitzaidanekoa.
‎Behin, San Mamesen, egotzi egin zuen eta ikusle bat irten zen zelaira epaileari astindu bat emateko asmoz. Ikusle hori Guruzetarengana iritsi baino lehen harrapatu nuen eta berarekin hitz eginez, bere lekura bueltatzeko konbentzitu nuen. Jokoa etenda zegoen, noski.
‎(Iñaki Sáezek hartu zuen bere lekua
2021
‎Deslekuak lotzen ninduen Jonanerekin, elkarren kontrako joeran: hark bere lekua bilatu nahi zuen bizitzan, Lasarteko pisutxotik harago; ni, berriz, deslekuan erroturik nengoen, eta ez nuen keinurik ere egingo besterik ezer bilatzeko. Eta ez erosotasunagatik, nahiz eta plazera ematen zidan horrela, zomorro zomorro, aitor dut; baina ez zen kontu horiengatik.
‎Zoroa bai hori, etorri zait burura. Baina, nork daki; beharbada mutil horrek bere lekua hor topatuko du, non eta galbidera eramaten ez duten. Gauza izango ote da ospea eta dirua kudeatzeko?
2022
‎–Izugarria! Ezin dut ezer bere lekutik kanpo ikusi!
‎Hasieran, Jacquelineren oin estalki loredunaren gainera igota, atzaparren artean oratzen eta leunki hortzikatzen hasi zen kola eta fruitu usaineko kretona. Baina Nounou agertu zen eta uxatu egin zuen; hark bizkarra eman orduko, hiru aldiz segidan, jauzi isil airos eta dotore bat eginez berreskuratu zuen bere lekua; azkenean, ordea, amore eman eta Jacquelineren txabusinaren azpian etzan behar izan zuen, besaulki baten hondoan. Gela hartan denak lo zeuden:
‎Inortxok ere, garai hartan, ezin zezakeen imajinatu amaitu gabeko eleberri hura, hasieran maleta batean ezkutatua, gero etxeko liburutegian ongi gordea? patuaren eraginez mundu guztian zehar milioika pertsonak irakurriko zuten best-seller bat izatera iritsiko zenik, eta Irène Némirovskyren izenak, jadanik ezaguna gerra aurrean ere, bere lekua aurkituko zuenik idazle handien panteoian.
‎Lehen zehatza zenak orain ez du bere lekua aurkitzen.
‎uztartu ez balira, ordena imajinatu nagusia erlijiosoa izango zatekeen. Baina, gaur, erlijioak bere leku pribilegiatua galdu ondoren, humanismo erlijiosoak ere lekuz kanpo geratu dira.
‎Agian dolu zahar bat daukagu bere lekuaren eske. Agian maskara gogortu zaigu gehitxo.
‎Nere azkenengo aurkikuntza da zmz? galderaren erantzunetan indeterminazio edo ziurgabetasun printzipio moduko batek bere lekua baduela (ez nuke jakingo esaten Heisenbergenaren parekotzat har daitekeen). Ertzeko edo ezin haratagoko gaizkialdi eta onaldiak beren ertzetan utzirik, ez dakigu zinez nola gauden edo bizi garen.
2023
‎Uztarritik askatu eta bere lekura ailegatu bezain laster, etzan egin zen Apala. Ez zuen ezer jateko gogorik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia