Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2000
‎—Tigrea izan duk! —erran zidan, artean izuturik, begiak bere lekutik atereak, erdi nigarrez— Beha zer atzaparkadak egin dizkidan...
‎, eta hirurok baterat egiten genuen geure ahalegina, nork bere tokitik. Eta, hartan ari ginela, ohartu nintzen ezen osaba ere urduri zegoela, ez dakit zergatik... harik eta, halako batean, gurdia bere lekutik atera genuen arte, baina, hain fortuna gaixtoarekin, non, aldi berean, gurdiari eman genion bulkadarekin baterat, oinen gainean labaindu baitzen osaba eta ahozpez erori, bularra eta gorputzaren aitzinalde osoa lohitan blai. Hantxe ene urduritasunari eta neure ezinegonari leku emaiteko okasionea!
‎Sutan zegoen aita jesuita, beraz, eta sutan zegoen ama... baina aitak ez zuen nahi gauzak bere lekutik atera zitezen eta, noiz eta amak behe solairuko bertze salarat eraman baikintuen —sala tipirat—, erran zuen:
‎Edo, ez al dakizu ezen Eliza Spiritu Sainduaren emaztea dela, eta emazte hura lohitzen duenak ordaindu beharra duela? Ohitura hori ez bazenu, ordea, gauzak bidetik eta bere lekutik ateratzekoa, Jainkoaren donu eta dohaintzat hartuko zenuke, zeren zuri ere ez bailitzaizuke gaizki etorriko osabarenetik zentzatzea. Izan ere, heresia izurria baino kutsakorragoa da, eta osabarekin gehiegi ibili izan zinen, urte luzeetan.
2001
‎Errealaren jokoa ere susmagarria izan zen, eta berdin Osasuna sostengatu zuen realzaleen jarrera orokorra. Halako gertakizunen esanahia bere lekutik atera gabe, zenbait gauza berez mintzatzen da lurralde eta herritarren loturen indarra azaltzerakoan.
‎Z (mangera bere lekutik atera eta gasolina putzu erraldoi bat eginez): Baina nagusiari abisatu diot behintzat, adiskideei, alkateari, inguruko bizilagunei...
2003
‎Bi gizon erraldoiak baretu egin dira lan erraza ikusi dutenean, gizona laguntzeko prest agertu denean, baina ez dute haatik Damianen beso bihurritua askatu. Egin dioten minarekin, besoa bere lekutik atera behar diotela begitandu zaio Damiani. Horixe bakarrik nahi dugu, esan dute, argazkia.
2004
‎–Gauzak ez dituzu bere lekutik atera behar, Joana. Gaur Iratiri erosketak egiten laguntzen badiot, horrek ez du deus ere esan nahi.
‎Etxeko koadrorik handiena genuen, marko barroko samar bat zuena eta amak biziki estimatzen zuena, pinturaz ezer gutxi ulertzen bazuen ere. Baina nola amak, bestalde, ezinikusia baitzion altzarietan, koadroetan eta argazkietan pilatzen zen hautsari, altzariak kanpotik eta barrutik garbitzen zituela, eta koadroak eta argazkiak alde batetik eta bestetik, komeriak izaten genituen koadro hura bere lekutik ateratzeko, bi lagunen artean egin behar izaten baikenuen egiteko hura: Emma eta amaren artean, normalki, baina niri ere deitzen zidaten noizean behin.
2005
‎Ibaia eta bere erreka guztiak inork ez bezala ezagutzen zituen gizona, hantxe putzu barean itota. Ahuspez, eta beso bat bere lekutik aterata, bizkarraren gainean era harrigarrian bihurrituta.
2006
‎Hantxe ikusi behar izan zuen amaordekoari egin ziotena: bere aurrera eraman eta sokaren tormentua egin zioten hari ere, eta besaburuak bere lekuetatik atera arte eduki zuten esekita Beatriceren aurrean.
2007
‎Horma gainean zintzilik zeukan Ama Birjina beltzaren irudiaren gibelean Como que fueran verde cotorra paratzen zuen. Apalean liburu bat bereizi eta bere lekutik atera zuelarik, bertze mezu bat topatu zuen orrien artean gorderik: Asul turqui.
2008
‎Suhiltzaileen nagusiak hedabideen aurrean egin duen lehen agerraldian esan du bagoiek suntsipena erakusten zutela, eta kolpearen indarrak aulkiak bere lekutik atera dituela.
‎Haserre zegoen Natalia: hain haserre eta hain bere lekutik aterea, non papera jaso eta ahizparen atzetik joatekotan ere egon baitzen; papera jaso orduko, ordea, beste sentipen batek hartu zuen apurka: hagitzez ere sentipen gozoagoa zen hura, aurpegierak ere halaxe egin zion, itxura garratz batetik itxura gero eta eztiago batera?, garaipen erabatekoari lotua, Natividaden azken ekintzak beronen porrot erabatekoa adierazten zuèn neurrian.
‎(Deseroso. Bere lekutik atera du neskatilaren ateraldiak). Nik?
‎Haserre zegoen Natalia: hain haserre eta hain bere lekutik aterea, non papera jaso eta ahizparen atzetik joatekotan ere egon baitzen; papera jaso orduko, ordea, beste sentipen batek hartu zuen apurka: hagitzez ere sentipen gozoagoa zen hura –aurpegierak ere halaxe egin zion, itxura garratz batetik itxura gero eta eztiago batera–, garaipen erabatekoari lotua, Natividaden azken ekintzak beronen porrot erabatekoa adierazten zuèn neurrian.
2009
‎Ez dira sartzen arau horren barnean osagarri ez finkoak eta bere lekutik ateratzen direnak (irratikaseteak eta esku telefonoak), eta horiek lapurtu edo hondatuz gero, aparkaleku jabeak ez du ardurarik hartzen bere gain.
‎Dena bukatu arte. Espero bezala, Ugarte barre arrantzaka ari zen, matrail hezurra bere lekutik atera beharrean.
‎Arnasa hartu zuen. Titiak bere lekutik atera behar zitzaizkiola zirudien. Ni adi nengoen, noski.
‎Damasok aita Pierreri so egiten zion: pozak airean behar zuen, alde batetik, irakaslea bere lekutik atera zuelako, ikusi besterik ez zegoen honen aurpegia, bat batean mutur bihurtua, arestian espirituak hartua zirudiena aberetasunik gordinenera amildua izan balitz bezala; baina beldur zen, beldur behar zuen?, bestetik, haren muturra ere halakoa zelako: beldurgarria; ondorioz, Damaso isiltzera zihoan, baina une hartan, segundo hamarren bateko tartean?
‎KOLDO. Gauzak bere lekutik ateratzen zabiltza. Itxaso heldua da eta gaindituko du egoera.
‎Ez da hainbesterako. Gauzak bere lekutik atera dira, diotena gehiegizkoa da. Beste txapelketa batzuetan orain bezain ondo jokatu izan dut, horietan, baina, ez nituen hainbeste partida irabazi.
‎Damasok aita Pierreri so egiten zion: pozak airean behar zuen, alde batetik, irakaslea bere lekutik atera zuelako, ikusi besterik ez zegoen honen aurpegia, bat batean mutur bihurtua, arestian espirituak hartua zirudiena aberetasunik gordinenera amildua izan balitz bezala; baina beldur zen –beldur behar zuen–, bestetik, haren muturra ere halakoa zelako: beldurgarria; ondorioz, Damaso isiltzera zihoan, baina une hartan –segundo hamarren bateko tartean– aita Pierrerekin lotzen zuèn begiradaren norantza apur bat eskuinera aldatu eta ikaskide baten irribarrearekin topatu zen; harena, baina, ez zen irri nabarmen bat; aitzitik:
2010
‎Nik arriskua ikusten nuen, jakina? baina nik hartu nuen poza, aldi berean, irakaslea bere lekutik atera nuelako, ikusi besterik ez zegoen haren aurpegia, ogro batena iduri! Nik banekien orduantxe isildu behar nuela, arriskua saihestekotan, baina, isiltzera nindoanean, beste ikasle baten begiradarekin egin nuen topo, primeran oroitzen naiz xehetasun hartaz?, eskua ukabil bihurturik ere ez ote zuen?
‎" Ixooo!". Nik arriskua ikusten nuen, jakina... baina nik hartu nuen poza, aldi berean, irakaslea bere lekutik atera nuelako, ikusi besterik ez zegoen haren aurpegia, ogro batena iduri! Nik banekien orduantxe isildu behar nuela, arriskua saihestekotan, baina, isiltzera nindoanean, beste ikasle baten begiradarekin egin nuen topo —primeran oroitzen naiz xehetasun hartaz—, eskua ukabil bihurturik ere ez ote zuen...
2012
‎gantxoak, horma bikoak, atzean egindakoak... Albisu bere lekutik atera zuen. Ordea, binakakoan erakutsi bezala zailtzen hasita dagoen pilotaria da Ataungoa, eta ez zuen etsi.
‎Errotatxuko anteparea. guztiz, eta hori barik nekez altza leiz. Behin bere lekutik aterata, pikau egiten dira hagin fin findun pikamailu eta bufardeagaz.
‎Eskutik helduta jaikiarazi, eta galtzu fardoen metaren atzealdeko hormaren ingurura eraman zuen Galok Margarita; eskutitza non zeukan gordeta erakutsi nahi zion. Segundo luze batzuk behar izan zituen lurretik bi arratara zegoen harri bat bere lekutik ateratzeko. Eskua zuloan sartu, eta berehala hurbildu zion koaderno bat; azalaren eta lehenengo orriaren artean gordeta zeukan eskutitza.
2013
‎Haren begiak, hain bere lekutik atereak?! Esan ere esan zitekeen begiak erakusleihoko kristalaren bestaldean zituela, bere desioen eragileak erakarrita?
‎Haren begiak, hain bere lekutik atereak...! Esan ere esan zitekeen begiak erakusleihoko kristalaren bestaldean zituela, bere desioen eragileak erakarrita...
2015
‎Talde trinkoa, lidergorik gabekoa, elkarrekin tipi tapa, portzentaje handiko aldapan gora ikusgarri haiei aurre eginez. Honeckek orkestra tropela zentzu bertikalean tratatu zuen, adibide gisa Miserere pasartea eta abesbatza gehiegi kutsatu zen, denen egitekoa indarkeria eta handitasun esparruetan bere lekutik atereaz. Iheslari laukotea bikain, bi sopranoen lana goraipagarria elkarrekin burututako galdera erantzunetan.
‎Lehenengo egunetik hasi nintzen sentitzen guk osatzen genuen triangelu birtual hura desegiten ari zela, urte luzez geldirik edukitako trepeta baten atalak berriz martxan hastean kolokan jarri eta bere lekutik aterako balira bezala. Garai batean harreman estua izandakoak biltzen direnean eta iraganaz soilik hitz egiten dutenean, atsegin bakarra joandako garaietako anekdota berberak gogoratzea dutenean, esan liteke harremana bera ere iraganeko kontua dela.
‎Ganibeta odolduarekin zinta amerikarra doi doi ebaki, ukalondo paretik ezkerreko besoa hartu eta atzeraka okertu zion indarrez, ia laurogeita hamar gradutan jarriz. Sorbalda bere lekutik ateratzen zitzaiola sumatu zuen. Oinazeak garuna uholdetu zuen eta bere garrasia ere ez zuen aditu ahal izan Errek.
‎10 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, ez da ulertu behar ahalmenak eta zentzumenak beti bake honetan direnik; arima bai, ordea; hala ere, gainerako egoitzetan badira gerra eta lanak eta nekeak izaten diren uneak; hala ere, bere baketik eta bere lekutik ateratzen ez dutenak dira: hau gehienetan gertatzen dena da.
‎estura bat, itolarri bat, atsekabe minbera bat, hain ezinegon etsigarri eta nekagarriarekin, non ez baitakit nik nola adierazi. Izan ere, arima bere lekutik ateratzen aritze etengabea dela esatea, gutxi da, bizia beste batek kentzen dizula dirudielako; baina hemen arima bera da bere burua zati zati egiten duena.
‎Horiek dira, eta ez besterik, une honetan Asegarcek lau bikote duin aurkezteko atzelaririk ez izatea eta 2015.eko sasoian, bi txapel nagusiak jasotzearren, pilotaririk hoberena bere lekutik atera eta atzelari moduan jokatzen jartzea. Errespeturik inon bada, ez behintzat kantxan, doi horiek erakutsi ondoren azken 10 urteetako pilotari osoenaren laguntzaile.
2017
‎Aitari begiak bere lekutik aterako zitzaizkiola zirudien. Neskak nazka aurpegiz begiratu zion berriro, eta kontaketarekin jarraitu zuen.
2018
‎Ez zaio ezer gertatu, baina. Kontrako bidean doala, Nespressoren kartel bat bere lekutik atera da, eta bete betean jo du. Oraingoan, bai:
‎Kostatu zaio erreakzionatzea Soniari. Itzali egin du aparatua, kafe-ontzia bere lekutik atera eta mahai gainean utzi du, trapu baten gainean. Katilu baten bila hurreratu da armairura.
‎Erortzean mina egin zuen besoan eta oinaze oihu ikaragarria atera zitzaion barne barnetik. Eskuturra bere lekutik aterata zuen.
‎Erortzean mina egin zuen besoan eta oinaze oihu ikaragarria atera zitzaion barne barnetik. Eskuturra bere lekutik aterata zuen.
2019
‎Eta badago beste arrazoi bat: seme txinatar bat jasoko bagenu, Mau Ri Xio deitu genioke, ez Maurixio, eta hori (zer esango dizut, bada?) gauzak bere lekutik ateratzea iruditzen zait. Bukatzeko, ez dudarik egin Mau Ri Xio, mauista?
‎Zazpigarren minutuan izan zen eztanda, Telmori begiak bere lekutik atera zitzaizkionean.
‎Denak lasai jarraitzen du, baina ziegetara inguratu ahala, bertatik zarata iristen zaio. Bihotz taupadek bularra lehertu eta bihotzak bere lekutik atera behar duela iruditzen zaio. Urratsa azkartzen du.
‎Estoldak emana hartu ezinik zeuden, eta teilatutik zetozen hodiak ere berebat. Iragan eguneko haizearen zakarrak bere lekutik aterata zeuzkan teila batzuk; horrela, bada, etxeko balde zahar guztiak bildu, eta itoginen azpian egokitu zituen.
2020
‎' Photo Kalean' erakusketako sei argazki bere lekutik atera zituzten ezezagunek domeka goizaldean, eta Deba ibaian bukatu zuten horietako bik. Argazkien egile Eduardo Arrillaga berak berreskuratu ditu argazkiak ibaitik.
‎Argazki horietako seiri eraso egin zieten joan den domeka goizaldean. Bere lekutik atera ondoren, inguruan botata laga zituzten lau eta bi argazki, Txankakoa zubiaren ondoan zegoena eta King Kong ondokoa, ibaira jaurti zituzten. Arrillagak jakinarazi duenez, dagoeneko berreskuratu dituzte argazkiak, eta bere lekura itzuli ere bai horietako hiru.
‎" Ibaitik jaso ditudan argazkiek zertxobait gehiago, baina gainerakoek apenas izan duten kalterik. Alegia, lan handia hartu dute argazkiak bere lekutik ateratzen, tinko lotuta baitzeuden, tajuz, eta gutxienez ordubete zuten bere euskarritik askatzeko, eta hala eta guztiz ez dituzte argazkiak apurtu. Ez dut uste ezer aldarrikatzeko ekintza bat izan denik, umekeria bat baizik.
‎Neskak segundo batzuk behar izan zituen egoeraz jabetzeko. Orduan aurpegian zuen amaren eskuari gogor eutsi zion, begiak bere lekutik ateratzeko puntuan.
‎–Zer gertatu da, Xabi? –galdetu zion, bihotza bere lekutik ateratzeko puntuan, nesken amamak.
‎Osvaldo? –Saioak, begiak bere lekutik ateratzeko zorian– Ezin dut sinetsi. Hau gehiegi da, aita!
‎Burgosen atzamar lodia bere lekutik atera zitzaidanekoa.
2021
‎Ezkurdia ahalegindu zen Peña II.a bere lekutik ateratzen, nahasten eta partida aurreko koadroetara eramaten. Baina gutxitan lortu zuen.
‎Baina ez da kasua izan. Pilota izan dudanean saiatu naiz menderatzen, bera lekutik ateratzen, baina ez du lortu. Eta hori bere meritua da, gauzak nik baino askoz hobeto egin dituelako.
‎Uste dut urruti gaudela, lehen urratsak dira, ez dut ezer deskubritzen, ezen Lizarrako akordioak hori jartzen du. Hemen ibiltzea Erakundeari esanez gelditu edo ez gelditu, gauzak bere lekutik ateratzea da". 71
2022
‎Hori gutxi ez balitz bezala, Roglic, taldeko liderra, erori egin zen. Sorbalda bere lekutik atera zitzaion esloveniarrari, eta bakarrik jarri behar izan zuen bere tokian. Iaz gertatu bezala, denbora asko galdu zuen atzo ere:
‎Erasokor eta ausart jokatzeko zegoen. Bien bitartean, bere lekutik aterata suma zitekeen Laso. Hala ere, ongi erreakzionatu zuen aurkariaren erasoaldiaren aurrean, eta, defentsan oinarrituz, bere onera ekarri zuen emaitza:
‎Are gehiago, lotsatia zen irudipena izan nuen. Ikusgarritasun aldetik nabarmenena berea izan bazen ere, ganberrokeria edo, nik nahiago banuen, protesta ekintza gehiago ere egin izan zituztela esan zidan, behin Bertin Osborneri arrautzak bota zizkiotela eta beste batean komuneko eserlekuak bere lekutik atera eta pistaren erdian jarri, esate baterako.
‎Nire hatz mamien leunarekin igurtzi dizkiot astiro sorbaldak, bizkarra eta besapeak. Indar justua egin dut, hezurren bat bere lekutik ateratzera arriskatu gabe; igurztea baino gehiago izan da laztantzea.
‎Ez zaizu bere lekutik atera, ezta?
2023
‎Errotulako luxazioa: belauneko artikulazioan errotula bere lekutik ateratzen denean gertatzen da. Ez konplikatzeko, garrantzitsua da malterak gehiegizko pisurik ez izatea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia